udal aldizkaria
Inoizko atsolorrarik parte-hartzaileena ospatu da 2021ean jaiotako 72 oiartzuarretatik 55ek eta etxekoek hartu dute parte 2021ean jaiotako haur oiartzuarren atsolorra ospatu da: Oiartzungo komunitatera ongietorria eman diete Udalak eta etxekoek. Iaz 72 haur jaio ziren iaz eta horietako 55ek eta euren etxekoek parte hartu dute aurtengo atsolorran. Inoizko kopuru handiena. Aurreko bi urteetan, COVID19a dela eta, guraso eta senideek bakarrik hartu dute parte atsolorran. Aurten, aiton-amonak berriz gonbidatu dira eta hamaika izeba-osaba eta lehengusu ere hurbildu dira etxeko txikienen festara. Hamaiketakoa ere berreskuratu da.
Udalaren eta gurasoen elkarlana Udalak eta gurasoek elkarrekin antolatzen dute atsolorra. Gurasoen presentzia handia izan ohi da atsolorran, bakoitzak duenetik eta dakienetik jartzen baitu. Txistulariak, bertsolariak, gitarristake eta txalapartariak haurren etxeetakoak izan dira.
Bi urteko etenaldiaren ondoren, Urmendi Eguna ospatu zuten 0-3 hezkuntza zikloko haur, guraso eta langileek. Poztasunerako eguna izan zen, komunitatea indartzekoa eta, noski, prestatutako txokoetan haurrek ongi pasatzekoa.
Redadeg-ari babesa eman dio Oiartzunek Iosune Cousillas zinegotziak Ar Redadeg, bretoieraren aldeko korrikan parte hartu du, Oiartzungo Udalaren ordezkari. Herriko beste hiru eragilek ere oarte hartu dute: Oiartzun-Karaez senidetza elkarteak, Oarsoaldeko AEK-k eta Haurtzaro Ikastolak.
Bi berrikuntza gehitu dituzte aurten: artelanen hormatxoa osatu dute eta atsolorran protagonista izan diren haurren senide helduek ere parte hartu dute, Txulalai dantzatuz. Musikak presentzia handia izan ohi du atsolorran: haur jolasak abesteaz gain, aurtengoan Izaro eta Lohizune Telletxeak hiru abesti kantatu zituzten: Uxue Alberdiren Besarkada, AMAK-en Atsolorra eta Olaia Inziarteren Zuei. Ongi etorri! June; Lur; Aran; Bidane; Alain; Ane; Enare; Maddi; Iratz; Haran; Araia; Nahia; Xuban; Ignacio; Lier; Xuhar; Manel; Aina; Ani; Aren Mikael; Alain; Xuban; Lili; Amets; Aner; Ani; Mattin; Nora; Ander; Amets; Alazne; Paul; Arai; Gaia; Mara; Izar; Declan Osamudiamen; Nae; Arene; Libe; Martin; Alain; Jane; Eira; Luken; Gala; Melchor; Arai; Maddi; Dara; Hegoi; Gabriel; Mohamadou; Aitana; Izei; Irati; Xuhar; Eder; Maddi; Amale; Nara; Odei; Vega; Kima; Telmo; Iker; Alize; Maule; Ahetz; Naia; June, Kenan eta India.
Urmendi Eguna itzuli da
2022ko EKAINA • 284. ZENBAKIA
Abaraxkaren eskertza urte bukaeran
Abaraxka ludotekak ikasturte honi bukaera eman dio, urtean zehar erletxoekin lanean edo laguntzen aritu diren guztiei eskerrak emanez, eta erromerian dantzan.
Euskara ikastaroa langileentzat
Udaleko langileak administrazioko hizkuntzan trebatzeko ikastaroa antolatu dute Hizkuntza Normalizazio sailak eta UEMAk. Bigarren txandan 13 udal langile ari dira lau saioko ikastaroa jasotzen, UEMAko Imanol Haro teknikariaren eskutik.
Gaztetxoentzat jarduera osasungarriak
Adin Txikiko mahaiak 12 eta 16 urte arteko gaztetxoentzako jarduerak antolatu zituen. Alaiart artistarekin muralak margotzeko eta arku-jaurtiketa probatzeko aukera ere izan zuten gaztetxoek. Jarduera osasungarriak sustatzea izan da helburua.
Xanistebanak Arabolazaren kartelak iragarriko ditu
'Kanterri' ikastaroa izango da uztailean lehenengoz
Energia komunitatea sortzeko prozesua
Komunikazio ez bortitza hizpide 'Treba'-n
Iraitz Arabolaza Etxenagusiaren kartelak iragarriko ditu aurtengo xanistebanak, bi urteko etenaldiaren ondoren. Oiartzuar onenaren saria Eneko Salaberria Gonzalezek jaso du eta 50 €ko akzesitak, Angel Blanco Egoskozabal eta, Elurtza Mitxelena Mitxelena eta Ekiñe Irazusta Arozenak (elkarrekin egindako lana). 100TZE Sormen Espazioan urtebetez ikasteko beka, aldiz, Abel Eguzkitza Martinezek, Ipar Martin Ansak eta Aiert Ortega Urdanpiletak (hiruren artean egindako lanarekin). Guztiek, abuztuaren 1eko kultur ekitaldian jasoko dute euren saria.
Udalak, KantagiLtzak eta Ahotseneak Kanterri, euskaraz kantatzen duen herria ikastaroa antolatu dute uztailaren 11 eta 12rako. Puntapuntako musikari eta idazleak ariko dira irakasle lanetan: Anari Alberdi, Itxaro Borda, Imanol Epelde, Fermin Etxegoien, Jon Maia eta Ihintza Orbegozo. Ekainaren 24a arte izena emateko epea irekita dago (www. labur.eus/kanterri). Ikastaroaren prezioa 40 € izango da (soldatagabe eta Berrialagunek, 35 €). Egun bakarrerako ere eman daiteke izena (25 €). Informazio gehiago kantagiltza@gmail.com-en.
Udalak, Goienerrek eta herritar talde batek Oiartzungo energia komunitatea osatzeko prozesuari ekingo diote. Helburu nagusia Oiartzunen burujabetza energetikoa lortzeko dauden aukerak esploratzea (etxebizitza, elkarte eta komertzioetan, adibidez) eta energia iraunkorra sustatzea izango da. Goinerrek bidelagun eta aholkulari papera jokatuko du prozesuan zehar. Aurkezpen bilera datorren astean izango da: hilaren 9an (osteguna), 18:30ean udaletxeko areto nagusian. Saioa interesaturik dauden herritar guztientzako da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Udalaren laguntzarekin, gurasoentzako antolatu dituen Treba saioetan azkenekoa izango da datorren astelehenean (hilak 6), udaletxeko areto nagusian (17:30ean). Oraingo honetan landuko den gaia komunikazio ez bortitza izango da, Nerea Mendizabal hezitzailearen eskutik. Treba saio guztiak bezala, hau ere dohainik izango da. Kasu honetan, ez da aldez aurretik izenik eman beharko saioan parte hartzeko. Orain arte antolatutako hiru formakuntza saioek harrera ona izan dute.
!
aski prexk aldizkaria
GARIKOITZ ARGOTE: “Gaur egun, entrenatzaile lanaren %80-90 kudeaketa da"
Klixk!
Garikoitz Argotek azken hiru denboraldietan Errenteriako Touringeko gizonezkoen talde nagusia entrenatu du eta 3. Mailara igo dira.
Errenteriako Eresbil abesbatzak Zaporeak GKE-a laguntzeko elkartasunezko kontzertua eskaini zuen duela egun batzuk San Esteban elizan. Zaporeak-ek Greziako errefuxiatu guneetan egiten du lan, bertan dauden migratzaileei gutxieneko kalitatezko otorduak emateko.
OKEn hasi zen zure ibilbidea futbolean. Zein oroitzapen dituzu? Futbola nire bizitzako parte garrantzitsua da. Gurasoak ez dira futbolzaleak eta ez dakit nondik etorri zaidan zaletasuna, baina txikitan jolasten hasi nintzen. Asko gozatu nuen 18-19 urterekin utzi nuen arte. Nire azken entrenatzaileak eskaini zidan laguntzaile hastea. Hasieran bigarren plano batean egon nintzen. Oso gaztea nintzen. Gero, Kadeteak entrenatzen hasi nintzen. Tarte txiki bat kanpoan ere egin nuen, Athletic-ek iparraldean daukan haurren eskolan. Oso gustura aritu nintzen, beste perspektiba batekin lanean, estruktura profesional batean. Oso esperientzia polita izan zen eta zentzu askotan aberasgarria. OKEra bueltatzean helduak entrenatzen hasi nintzen. Zazpi urtez aritu nintzen mutilen taldearekin; oso politak izan ziren. Bi igoera lortu genituen -jaitsi ere bai-, eta Irati alaba jaio zen. Stop txiki bat egin nuen, baina ez oso luzea. Urte hartan bertan nesken taldeak deitu ninduen. 1. Mailan zeuden eta esku bat botatzeko eskatu zidaten; eta besoa ere eman nuen... Horrelakoa naiz. Bi urte egin nituen neskekin. Esperientzia polita eta gogorra izan zen. Espainia mailan jokatzen zen, 1. Maila, asteburuak kanpoan... Jaitsi egin ginen eta gogorra ere izan zen, emozio askokoa. Gero, berriz utzi nuen. Errenteriako Touringetik deitu arte... Ia bi urte pasatu nituen nahiko lasai, beste era batera bizitzen futbola. Bigarren alaba ere jaio zen. Baina deitu zidatenean, aukera polita irudi zitzaidan. Alde batetik, nahi nuen herritik kanpo nire burua ikusi. Ondoko herria da eta uztartu nitzakeen gauza gehienak. Gaur egun zein harreman daukazu OKErekin? Ona. Gauza asko bizitu genituen elkarrekin, oso harreman estua genuen. Lagun talde bat ginen. Beti esaten da, baina kasu honetan hala da. Oraindik urtean bizpahiru afari egiten ditugu. Klubarekin ere harreman ona daukat; ahal dudanean joaten naiz animatzera. Oiartzun nire taldea da. Eneko Pontesta eta Dabid Brunekin osatu duzu hirukotea Touringen ere. Zure konfiantzazko lantaldea beraiek dira? Dudarik gabe. Touringetik deitu nindutenean esan nien prest bazeuden, nirekin nahi nituela. Baina ez nuen uste onartuko zutenik. Sorpresa hartu nuen. Niretzat izugarrizko laguntza dira. Zer ematen dizute? Oso desberdinak dira beraien artean. Eneko Pontesta Pontti bizi guztiko laguna dut, horrek dakarren guztiarekin. Ikusten ez den lan pila bat egiten du. Beti babesten nau, momentu txar guztietan hor dago. Dabidekin futbol mundutik dator erlazioa, laguntasun bihurtu dena. Futbolistikoki ematen dit. Asko diskutitzen dugu, baina hori behar dut, nahi dut. Askotan ez gaude ados, baina aberastu egiten nau eta begirada irekitzen dit. Biek izugarri laguntzen didate. Entrenatzaile batek zein ezaugarri izan behar ditu? Gaur egun, entrenatzaile lanaren %80-90 kudeaketa da. Gizartea aldatzen ari da, orokorrean, eta futbola ez da aparte geratzen. Aldagelan gizartea islatzen da. Lehen ez zeuden hainbeste arazo pertsonal aldagelan (edo bazeuden, baina aparte uzten ziren). Gaur egun, jendeak arazo asko eramaten ditu aldagelara.
Ez zait gaizki iruditzen. Asko hitz egin behar da jokalariekin. Niri gustatzen zait gertukoa izatea eta norbait triste ikusten badut, gerturatu egiten naiz.
Zaporeak-en aldeko kontzertua
Alde teknikoak baino garrantzia gehiago al du? Hori ere oso garrantzitsua da. Baina ez bazaude ondo, beste guztia bigarren planoan geratuko da. Egon gaitezke edozer lantzen, baina burua ez baduzu hor, zaila izango da ongi ateratzea. Eta horrek guztiak eragina du emaitzetan... Emaitza denon gauza da. Niretzat garrantzitsuena pertsona moduan talde sendo bat egitea da. Touringera Oiartzundik iritsi nintzen. Gure herrian lau taberna daude eta guztiok ibiltzen gara nukleo berean. Baina Orereta handia da, giro ezberdinak daude. Nahiz futbolean jolasteko izan, hori uztartu behar zen eta kosta egiten da. Pandemiako bi urte ere pasatu ditugu, eta hori ere gogorra izan da, baina ari ginen talde izaera hartzen. Jende langilea gustatzen zait, talde lanerako prest dagoena. Emaitza aurten etorri da. Jokalari batzuk Oiartzundik ezagutzen nituen. Sustengu garrantzitsua izan dira Josu Iribarren eta Jon Almandoz oreretarrak. Mutil izugarriak dira. Beti maiteko ditut. Asko jolastu ez duten bi jokalari izan dira, baina oso garrantzitsuak. Horrelako jendearengatik ere igo gara.
Sagardo Eguna bueltatu da
Sagardo Eguna ere itzuli da bi urteren buruan. Antolatzaileek egun osoko egitaraua antolatu zuten: goizean, Oiartzungo baserrietako sagardoa izan zen protagonista eta arratsaldean, berriz, inguruko sagardotegietako sagardoa dastatzeko aukera izan zen. Txemi Urrak urtetan Sagardo Eguna laguntzeko egindako lana ere aitortu zuten.
3. Maila exijentea dela diozu. Prest zaude horri aurre egiteko? Zazpi egunetik bostetan joan behar da entrenatzera eta partidak erkidego mailan dira. Gipuzkoan inor ez da hemendik bizi. Bizkaian badaude talde indartsu batzuk, soldata politekin. Eta haiekin lehiatu behar da. Baliabiderik gabe, zaila da. Baina futbola gustatzen bazaizu eta gaztea bazara, gozatzeko momentua da. Etorriko dira asteburu libreak. Asko zaindu behar da maila honetan. Parrandak neurrian eta elikadura ere begiratu behar da. Entrenatzaile gisa ere konpromisoa da eta horregatik familiarekin adostu behar da erantzuna. Amaiak, bikoteak, beti eman izan dit babesa; bestela ez nuke segituko. Familia beti dago aurretik.
Arraguan bi asteburu festa giroan
Aurten, bai. Bi urteko etenaldiaren ondoren, auzoetako festak ospatuko dira. Ohikotasunera bueltatzen lehendabizikoak Arraguako auzotarrak izan dira. Gainera, asteburu bakar batean ez: bitan antolatu dituzte ekintzak eta harrera polita izan dute. Festarako gogoa baden seinale!
Abantaila ere baduzu: ezagutzen duzu maila. OKErekin 3. Mailan jokatu genuenean, maitemindu egin nintzen futbolistikoki maila horretaz. Mailak igo ahala, saltoa oso handia da. Oiartzungo jendearekin Euskal Herri mailan lehiatu eta lehenengo urtean mantendu izana izugarria izan zen. Igotzea baino hobea. Profesional izandakoen kontra edo gaur egun Athleticen jolasten ari diren askoren kontra jokatu genuen. Kontatzeko modukoa da, bai niretzat eta bai beraientzako ere! Ikusteko, futbol itsusia da 3. Mailakoa. Baina entrenatzaile moduan bizitzen dena oso polita da. Sufritu ere egin genuen, baina nik gozatu egin nuen. Orain ere, ilusio handia daukat hurrengo denboraldirako.
TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia: 943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466
GUARDIAKO FARMAZIA: Ekainaren 3tik 9ra
Egunez: Antunez Irastorza • Done Eztebe, 5 • 943 49 03 52 Gauez: Anton Elosegi • Aitzbitarte, 1 (Errenteria) • 943 52 61 09