1 minute read

3.3. Hezkuntza

Next Article
3.2. Kalea

3.2. Kalea

Hona hemen adibide batzuk:

Advertisement

3.3. Hezkuntza

Euskararen transmisioa etxean besterik ez da gertatu ia atzo arte, baina, esan bezala, gaur egun, etxean ez ezik, asko dira ikastetxean ere euskalduntzen diren ikasleak. Jakina da euskara batua ezinbesteko tresna izan dela hezkuntza euskaraz gauzatzeko bidean. Euskararen molde jaso eta bateratuak ekarri du eskuliburuak eta euskal hezkuntza bateratu bat (hizkuntzaren ikuspegitik) eraiki izana. Horregatik, indar handia hartu du eta ikastetxeetan ia eredu bakarra izatera pasatu da. Beharrezkoa da eredu zaindu eta landu hori hezkuntzan, izan ere, ikastetxearen zeregin nagusietakoa da ikasleari hizkuntza oinarri sendoa ematea, batez ere, maila jasoan. Dena den, oinarri sendo horretan euskararen harremanetarako aldaera lantzea ere helburuetako bat da (Arenas & Areny, 1997: 33), nahiz tokian tokiko euskalki edo hizkera gutxi landu izan den. Horrela (etxean ez bada) ikasleak nekez landuko du eremu naturaletan erabiltzeko edota jolaserako euskararik.

Ikastetxeak hizkuntza proiektu oso eta mailakatu bat landu behar luke. Adibidez, honako hau proposatzen du Maite Lakar Iraizozek (2013: 24):

Beraz, irakaskuntzan lagunarteko euskara eta euskara zaindua landu beharko lirateke, betiere ahozkoaren eta idatzizkoaren inguruneak aintzat hartuta. Ahozkoan herriko hizkera naturala bultzatuko dugu, eta horrekin batera, herriko hikaren/hitanoaren formak lantzea ere gomendagarria da, hizketa molde informal horren berezko balioak hezkuntza komunitatean txertatzeko. Kasu honetan, ikasketa prozesuan aurrera egin ahala, Oiartzungo hizkeratik euskara baturako bidea egitea komeni da, euskalkiaren erabilera ahaztu gabe eta tokiko estandarra sustatuta. Azken horri erantzutera heldu da gida honen bukaeran

Eskolaurrean herriko euskara erabiltzea litzateke egokiena, baita Haur Hezkuntzan ere. Lehen Hezkuntzan, aldiz, euskalkien berri jaso behar dute, ikusi liburuetan, telebistan... erabiltzen den euskarak bertzelako ezaugarriak dituela, baina, azken finean, euskara dela. Kanpoko irakasleak ere baliatzen ahal dira horretarako. Hortaz, mailetan goiti egin ahala, bertako formekin batera, erdialdekoak edota batukoak diren bertze formak ere poliki-poliki barneratuko dituzte ikasleek. Bigarren Hezkuntzan, ordea, ikasleek erregistro ezberdinen erabilera ongi bereizteaz gain, eremua kontuan hartuta tokiko estandarra eta batua egoki erabiltzen jakin beharko lukete.

This article is from: