2 minute read
1.2.3. Euskaltzaindia euskalkien inguruan
Mendearen hasierako Euskaltzaindiaren egitasmoan bezalaxe, euskara batua zein euskalkitan oinarritu izan zen eztabaida. Oraingoan, hiru aukera agertu ziren: batzuk lapurtera klasikoaren aldekoak ziren; beste batzuek euskara batua eginda zegoela esan zuten, Joanes Leizarraga Lermandak gauzatu zuela, 1571n Testamentu Berria euskaratu zuenean. Eta hirugarren aukera erdialdeko euskara mota baten aldekoa zen. Tirabirak tirabira, horixe aukeratu zuten, eta eman ziren arrazoiak, hauexek: hasteko, proposamenen artean hori besterik ez zen hizkuntza bizia; bestetik, Gipuzkoaren kokapen geografikoa zela medio, bertako euskara zen ulerterrazena gainerako euskaldunentzat; horrekin batera, euskara erabilienetakoa zen, Gipuzkoako hiriak baitziren euskaldunenak, eta eredu berria zabaltzeko bide eman zezaketen. Gainera, ikusi dugu, mendeetan atzera, ospe handiena zuen euskalkietako bat zela. Bukaerako lana idaztarauak zehaztea izan zen, eta horien artean erabaki esanguratsuenak <h> grafia erabiltzea eta bustidurak ortografikoki ez adieraztea izan ziren (Zuazo, 2015). Azkenik, 1968an Euskaltzaindiak Euskara batua sortu zuen Arantzazun.
Euskara batua da azken 50 urteetan izan den hizkuntzaren indar bateratzaile orokor nagusia. Hortaz, gure hizkuntzaren historian mugarri da. Euskara batuak aukera eman digu euskara esparru formaletan erabiltzeko, herrialde bateko eta besteko euskaldunak elkarren artean euskaraz aritzeko, eta euskaldunon batasuna ere ekarri du.
Advertisement
1.2.3. Euskaltzaindia euskalkien inguruan
Eta euskalkiek zer-nolako tokia dute euskara batuaren aurrean? Lehen esan bezala, uste okerra da Euskaltzaindiak euskara batuaren sorreran gaitzetsi egin zituela euskalkiak. Amakina aldiz aditu dugu euskara batuaren kontrako eta euskalkien aldeko iritziren bat, edo alderantziz. Horregatik, zalantzak eta uste okerrak argitzeko, auzi horretan Euskaltzaindiak bere jarrera agertzeko beharra ikusi zuen, eta aldarrikatu zuen euskararen batasuna euskalkien bidez eta euskalkietan barrena bilatu behar dela, eta tokian tokiko hizkerak eta euskalkiak aztertu eta landu behar direla. Horretarako, ahozkorako10 eta idatzizkorako zenbait argibide eman zituen. Idatzizkorako argibideak dira honakoak:
1979. urtean, euskalkiak erabiltzerakoan bete beharreko bi baldintza ezarri zituen: Lehenbizikoa, idatzian ortografia bakarra onartu zuen batuan nahiz euskalkietan; azken batean, euskara hizkuntza bakarra da, ez hizkuntza asko. Bigarrena, idatziz nahiz ahoz, euskararen azpiegituraren baitan ari behar da, muin horri dagozkio deklinabidea, -a itsatsia, aditz-jokoa, hitz hurrenkera eta abar. Horregatik, Euskaltzaindiak euskararen batasunerako egin dituen erabaki eta proposamenak bete behar dira euskalkietan idaztean ere.
Urte batzuk geroago, 1994an, euskalkien erabilera eguneratu eta sistematizatu beharrez, beste adierazpen bat egin zuen. Bertan, ahozkoan eta lagunarteko hizketan ohikoak diren laburtzapenak gaitzetsi zituen, baita tokian tokiko fonetismo bereziak ere. Bukatzeko, euskalkian bi forma edo gehiago erabiltzen direnean, batuarekin bat datorrena hobetsi zuen.
Euskalkia eta batua elkarrekin uztartu beharrak hainbat arazo sortzen ditu eta horri aurre egiteko konponbideak kasuan-kasuan egokitu behar zaizkio aldian aldiko komunikazio-egoerari; betiere
10 Ahozkorako argibideak EBAZ eta Ahoskerak axola du lanetan topatuko ditugu.
batasunari eutsiz eta euskal hiztunen bazterketa gutxietsiz. Egoerak lurraldearen eta euskalkien arabera ezberdinak direla kontuan hartuta, 2004ko adierazpenean euskara baturako eta euskalkietarako esparru eta joko-arau zehatzagoak ezarri zituen, euskaldunok eroso eta aisa ari gaitezen egunero euskara darabilgunean:
- Begirunea izatea. Hiztunen artean ez da bereizkeriarik egin behar beren jatorrizko hizkuntzaren ondorioz, euskalkiaren ondorioz edota zuzenean euskara batua ikasi izanaren ondorioz.
- Elkarren osagarri izatea. Euskalkietako formek berezko bide izan behar dute euskara batuko formetara ailegatzeko. Besteak beste, hiztegian, sintaxian eta esapideetan euskara batua eta euskalkiak ukipenean daude.
- Forma egokiak erabiltzea. Euskalkia erabiltzean, egoera eta eremua kontuan hartuta aukeratu behar dira formarik egokienak: eremu zabalerako, euskara batutik gertu dauden formak, eta eremu mugatuagoetan, bertakoak ere bai.
- Arauak eta gomendioak betetzea. Euskalkien erabilerari buruzko Euskaltzaindiaren arauak eta gomendioak bete beharrekoak dira; bereziki, lehenago aitatutako 1979ko bi baldintzak eta 1994ko proposamenak.