2019-20 neguan Armintxeko kobazuloko aztarnategia suntsitzen ari diren uholdeei aurre egiteko obra bat burutu zen. Lekeitioko Udalari, Eusko Jaurlaritzako URA Agentziari eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondare Zerbitzuari zuzendutako informe honetan (2020ko abuztuan entregatua) azaltzen dugu obraren helburua koba barruko urei irtenbidea ematea ba zen, helburu hori ez dela lortu; kontrara, arazoa oraindik gehiago korapilatu da.