Armintxeko uholdeak konpontzeko eginiko interbentzioen arazoak

Page 3

Laburpena Berriki, Lekeitioko Armintxeko kobaren kanpo aldean, bere aztarnategi arkeologiko garrantzitsua babesteko zenbait interbentzio egin dira. Obra hauek kobazuloaren ur-errejimena moldatzeko helburuarekin egin dira, uholdeek Armintxeko koba honetan dagoen labar-artea gehiago hondatu ez dezaten. Txosten honetan interbentzio hauek aztertzen ditugu, datu objektiboetan oinarrituz. Ondorio bezala: obrok kobaren hidrodinamikan izan duten eragina zalantzazkoa da; are, labarartearen sektorean urak gehiago igotzea ekar dezakete.

Oharra: txosten honetan agertzen diren irudi guztien jatorria eta eskubideak (CC-BY-SA) ADES Espeleologia Elkartearenak dira, salbu eta beste autore bat espreski adierazten denean.

3


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.