Armintxeko uholdeak konpontzeko eginiko interbentzioen arazoak

Page 5

Uholdeen arazoa, interbentzioen aurretik Lehen egunetik, espeleologoak koba barruan gertatzen den anomalia hidrologikoaz jabetu ginen. Hurrengo hileetan eginiko esplorazioetan1 datu gehigarri asko jaso genituen: besteak beste, koba barrutik doan errekaren ubidean urari ipinitako oztopo ugari zeudela, azken mendeetan (bereziki azken 30 urteetan) eginiko obra urbanistikoekin lotuak; oztopoon eraginez, euri denboretan urek bere maila normaletik (5 m. itsas gainean) igo egiten zela, inoiz 21 m.i.g. mailaraino ailegatu izan zelarik; eta igoera hauetan ura labar arte lanetako batzuk hondatzen ari zela (gerora Foru Aldundiko arkeologoek baieztatu dute hori2). Hauek izan ziren 2016ko udara arte esploratu genituen sektoreak (bizpahiru gune esploratu barik geratu baitziren).

BFA-ri eginiko txostenetan, besteak beste, ADES-ek labar-artea hondatzen ari ziren uholdeei aurre egiteko zenbait proposamen egin zituen, injeniariek aztertu zitzaten. Besteak beste, Audijo izendatu genuen galerian (ikus topografia) interbentzio bat egitea proposatzen zen (galeria hau da, hain zuzen 1

2

ADES-ekook 2016ko abuztura arte esploratu genuen Armintxe barruan (IS-100 kodea, ADES katalogoaren arabera); une horretan, Aldundiak esplorazioa etetea agindu zigun. Ordutik aurrera, Armintxeko muinoaren beste kobazuloak esploratzen eta sektorearen hidrologia aztertzen aritu gara. IS-100 barruan ari den taldeari buruz, ikerketaren antolakuntzarekin desadostasunak zirela eta, 2018ko otsailean talde horretatik ateratzea erabaki genuen. "...la cueva (...) se inunda en momentos de fuertes lluvias (con una elevación del nivel de aguas, desde el curso fluvial activo del nivel inferior, de al menos 15 m), cubriendo parte de los grabados (en concreto, casi todos los localizados en el sector 3)." p.294-295 in: LÓPEZ QUINTANA, Juan Carlos, GONZÁLEZ SAINZ, César, 2018. Cueva Armintxe. Arkeoikuska 2017:290-297.

5


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.