kontu kontari olarte gazteluondo

Page 1

! XA EDUKIXA

IKASTOLAKO BIZITZA

HEZKUNTZA PROIEKTUAREN JARRAIPENA

2 urte die Olarte gunian proiektu berrixa martxan jarri zala, honek be jarraipena dauke Gazteluondon. L.H ko lehengo zikluan, proiektuak aldaketa arkitektoniko eta pedagogikuak ekarri dittu baitta. Oin ikasliek ilusiñuaz eta poztasunaz ikasteko aukeria eukiko daue.

OLARTE ETA GAZTELUONDOKO IKASLIAK EKINTZA UGERI EGIN DITTUZTE HIRUILEBETE HONETAN ZIHER. Gure ikasliak ez die geldik egon.

Olentzeroi kartia idazteko ordua heldu da.

Jostailuei buruzko publizitatie barra-barra dabilen bittartean. Hausnarketa bat ein biherko geuke, gure seme-alaben jostailuak ondo aukeratzeko asmuakin.

BELARRIKO MIÑA Ahalegindu gaittezen!

Gaizki esaten dittugun esamoldiak zuzentzeko gunia.

Logotipue kanbixeu dau Ikastolak

Iezko kursuen, Arizmendi Ikastolak markan gaiñeko reflexiñue egin euen, eta atara euen ondorixo nagusixe izen zan beste etapa batei hasteko moduen dauela Ikastolie; bestiek beste, daueneko ezagune dalako ibarrien. Horregaittik, aurrerantzien logotipo barrixe eukiko dau. Ikastolan izaeriei eutsitte –koloriek, haretxan hostue, Arizmendin a letrie–, gaurkotute agerketan die horreik osagaixok logotipuen: letra minuskula eta borobille, kolore bizixauek… Nobedade haundixena da ikastola-n i letrie gehittu dala, izaeriei indderra emuteko. Logotipue esaldi batekin osotu da: zeurea, geurea, denona, ikastola. Izen be, zeure berbiek referentzia egitten dutzo norbanakuei; geure berbiek, kolektibuei; eta denona-k, barriz, adierazi gure dau gizarte osora zabalik dauen Ikastolie dala.

Aurten be, First Lego League txapelketara

DBHko ikasliek First Lego League nazioarteko txapelketan parte hartuko daue, hirugarren aldiz. Bada, lelengo kanporaketie, EAEkue, abenduen izengo da. Hiru talde juengo die, eta bakotxak misiño batzuk beteko dittuen robot bat presentau biherko dau. Ikerlanekin lankidetzan, hiru urte daroie Ikastolak egitasmo horren bueltan. Azkeneko urtien, MUkin be bai. Lego etxiek organizetan dauen munduko txapelketan, teknologiako laugarren mailleko ikasliek die protagonistak.

As a ba Za h a rre n O i h a rtz u n a antzezpena

Batiean ikasgelan eta bestian irteera desberdinen bittartez, gure ikasliek ekintza berezixak egin dittuzte.

GURASO TXOKUA

1GO ALEA 2012ko abendua

eta gehixau..

Kulturguneko ekintzen berri Arizmendiko logotipo berrixan aurkezpena.

Nobienbrien 9xen, Amaia Udal Antzokixen, Arizmendi Ikastolako antzerki taldiek Asaba zaharren oihartzuna lana presentau euen. Arizmendik Nafarruako konkistan 500. urteurrena aprobetxau euen ekimena egitteko; izen be, Ikastolie izenda, euskal kulturan eta historian transmisore be bada. Ikastolan ekimena izen bazan be, herriko kultura talde batzuk be hartu euen parte; bestiek beste, Arrasateko Gaiteruek, TxikitxuArrostaitz dantza taldiek eta Goikobalu-Arizmendi abesbatzak.

Batxillergoko ikasliek, Polonian

Batxillergoko bigarren mailleko sei ikasle Polonian egon zien oktubrien, astebetez, kooperatibismuen gaiñeko truke baten. Beste bost naziñotako ikasliekin batera, kooperatibismuen esperientziak elkartrukatu zittuen –Inglaterra, Hungria, Eslovakia, Txekia eta Polonia–. Horretarako, ikasliek bideo bat egin euen hamengo kooperatiba esperientzian barri emuteko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.