1. Suziriak gaizki erabiltzeagatik egin daitezken kalteak, Jai Batzordeak ez ditto bere gain hartuko.
2. Lanbeten, 16:00etan gogoratu herriko eskea egiten dela, animatu eta azaldu, herritarren artean pesta zabaltzera.
3. Baserriak bizi-etxeak dira, beraz errespetuz ibili, eta herrira garaiaz etorri behar dela gogoratu.
4. Egun hauetan ahal den neurrian herrira kotxeak ez ekarri, bereziki iganden iote-gurdiei trabarik ez egiteko. Garaiaz etorri behar dela gogoratu.
5. Ioterik direnez, herritarrak zein bisitariak atsauratzea animatzen zaituztegu eta etxeko balkobeak apaintzera koloredun maindare eta globoekin.
MUSIKA Orkesta gizona: 1.573 Gabezin taldea: 1.200 Incansables: 2.800 UMEENTZAT Puzgarriak: 660 Antzerkia: 570 BESTELAKOAK Pabeioiaren alokairua: 700 Inprenta: 250 Argi indarra 325 DENA: 8.078 2014ko ioterien aurrekontua Leitza 2015ko Ioterik Asteazkena 28an Zine emanaldiak izango dira atsaldeko 5etatik aurrera Pesta batzordea Antolatzailea
14:00tan Esken aterako dienantzat bazkarie Aurreran 16:00tan Herriko auzoetan eskea 01:00tan Zezenketa plazatik Atekabeltzera, ondoren karaokea.
9:00tan Gorriztaran, Arkiskil, Erreka eta Sakulu auzoetako eskea 17:00tan Umeen kalejira musikaz alaiturik, ondoren txokolatada eta goxokiak 19:00etatik 23:00etara Joxe Mendizábal orkesta gizona
Ilbeltzak 25, zaldun-iote
12:00tan Gurdien irteera eta mozorroen kalejira Incansables txarangakin 12:00etatik 14:00etara Txu-txu trena herrin barrena ibiliko da 14:30etan Bazkarie eskolako jangelan Txu-txu trena herrin barrena ibiliko da Joxe Mendizábal Orkesta gizona
9:30tan Erasote auzkoan eskea 11:00etatik Puzgarrik frontonen Puzgarriak frontonen taldea plazan Gabezin tladea plazan
Ilbeltzak 26, astelehen -iote Ilbeltzak 27, astearte -iote Ilbeltzak 24, iote-bezpera
Ioteriak XXI.mendean
Ioteriak etorri zaizkigu urtero bezala, Orantzaroa amaitu berritan. Oraindik ere erregebezperako zintzarri-kulunke soinu haren oihartzunak isildu gabe ditugula, ioterietakoak astintzen hasi behar: joare, kulunke eta abarrak prestatu behar, natura ernatzen has dadin. Ederra da gero, natura eta gizakiaren arteko berezko lotura. Hor kokatzen dira ioteriak ere, baita gaur egungoak ere. Ea ba, aldera ditzagun orain ospatzen ditugunak eta oroitzapenetan daudenak, bitxikeriren bat aipatuz.
Larunbata, Iote-bezpera
Ekitaldietan berrikuntza gehienak asteburuan egin dira. Larunbatekoa berriena eta nabarmenena. Oso era egokian txertatu den eguna. Herriko eskea larunbatean egitea gauza berria da, baina kontuan hartzen badugu egungo jendearen lan eta ikasketa egoera, astez herritik kanpo hainbeste jende izanda, oso zukutsua eta beharrezkoa gertatzen da larunbata ospakizun eguna izatea. Hala, larunbatean herriko bazter guzietara eratzen da musika eta festa, bazkari ederraren ondoren. Bestalde, gauean parranda egiteko parada ezin hobea gertatzen da eta jendeak eskertzen du hori.
Igandea, Zaldun-iotea
Duela 15 bat urtetik hona gurdien desfilea ospatzen da. Eredu berritua garatzen hasi zen orduan, eta egia esanda arrakastatsua da oso. Ikuskizun eta festa ikusgarria izaten da. Jende askok hartzen du parte, eta gainera, amaiera bazkari eder batekin egiten denez, eta jende asko jantzi edota atsauretzen denez, ba, oso egoki eta politta adin guzietako herritarrek festaz goza daitezen.
Iaz, besteak beste, nabarmendua izan zen Troiako zaldiaren irudikapena, prestatutako zurezko gurdi izugarri hura, eta, hain ederra izanik, guretik Tolosara eraman izana ere esanguratsua da oso. Dena dela, ez da hori Leitzak Tolosari egin dion ekarpen bakarra.
Atso tuturrudunak Tolosako ioterietara
eramanak
Bada, Leitzako karroza bat Tolosan izatearen kontu horrek gogora dakarkigu Ignazio Gaztañagak, “Mustarrek”, 2010. urtean etxean kontatu zigun pasadizoa, oraindik ere gure artean genuela eta harrera bikaina egin zigula. 1932. urtean edo gertaturiko bitxikeria omen. Garai hartan, Erreka eta Plazaolako atsaureak izugarriak ziren, inon ez bezalako tuturru lumadun izugarriak eta jantziak eta ibilera ere ikusgarriak. Bertako xaharrek diotenez, Ioteriak heltzen zirenean gure herriko jendea zain egoten zen haien salto eta zintzarri soinu akonpasatua noiz ailegatuko. Bada, Tolosaldean ikasi zutenean zein zomorro ikusgarri izaten ziren Leitzan, hara eraman bitarteko akerik ez. Behinik behin, urte batean kamioian etorri zitzaizkien bila. “Mustarrek” kontatu zigun, hura ere bertan izana baitzen, Tolosan ioterietako hiriburuan, gutarren lekukotza uzten: tuturru eta soinueko lumatsu disdiratsu, koloretsu izugarriak astinduz, saltoka eta pausoka, kulunke eta zintzarri soinua zabalduz, luma-isatsak eta abarrak astintzen zituzten bitartean…Han jende guzia harriturik, txunditurik, begira.
Antzezpenak edo funtzioak
Karroza eta gurdien kontu horrekin lotuta hau ere, gaur egun igandean batez ere arrunta da antzezpen edota funtzioak ikustea: batzuk motorista itxuran edo toreroak bailiran, edota duela bi urte egin zen prozesio berezi ikaragarria.
Garai batean ere egiten ziren horren tipotsuko ikuskizunak herrian, ioterietako hiru egunetan. Taldetxo bat elkartu, eta nonahi, plazan gehienetan, haien ikuskizuna antzeztu. Eta garaian garaikoak izaten direnez, ba ordukoak honakoak xelebreenak: ezarritako aginteari iseka, irri edo egitekoak; meza ematea, bataioa antzeztea, garai bateko ezkontzen ikuskizuna antzeztea. Hala, jendeak barre egiteko egokiera bikaina ioterietako antzezpenekin: apaizez eta laguntzaileez atsauretu eta bataioa, baina haur-jantzian zakur atsauretua bataiatu! Edota apaiz-jantzian zen atsoa, sotanan azpin arropa gutxi samar eramaki, eta meza-erdian, hara non, sotana goratu eta azpikoak erakutsi!
Eskea, ongien gorderiko usadioa
Eskea, “eske”-rik ez duen ekintza mamitsua, bai lehen eta bai gaur egun, musikaz lagundurik herria zein baserri auzoak alaitzeko grina eta ohitura sendoa gordea, antzina egiten zen bezalatsu. Aldaketak aldaketa, eske hori egoki
tuz joan da. Nabarmentzekoa da gainera, kontu honetan neskek nola eskuratu zuten joateko aukera, inolako istilurik izan gabe. Duela 40 bat urte, neska batzuk eskera joatea erabaki zuten, mutil sailera bildu, eta baserrietara. Geroztik, beste toki askotan ez bezala, festa hori denon esku. Eredugarria egokitzapena, ausardia.
Erresintzentzia, dekebuei aurre egiteko
Jakina denez, gerra zibila amaitu zenean, erregimenak ioteriak galarazi zituen. Ba, Leitzarrak ados ez egoki, gurean festa horiek berriz atzera ospatzea ri ekin zitzaion. Ez nolanahi, alajaina! Baizik eta aurrez erabilt zen ziren atsaure motak zein eskeak berpiztuta. Hala, behinik behin, zenbait urtez agintariei zein guardia zibilari aurre egin, eta urtea joan eta urtea etorri, hortxe aterako ziren leitzarrak eskera, eta, eskeko buelta eginda, ondoren herrira atsaureturik, aurpegia estalita saltsara, amezkilak jo artean. Ihesean eta larri ibili behar bazen ere, ba, hortxe segitu zuen jendeak atsauretzen, kuarteletik galerazpenaz oharrak pasa arren, Esan bezala,
traba guziak gainditu, eta festa berriz berpiztea lortu zuten horrela, eta gainera zegozkien datetan eta guzti. Galaraziak egon arren, zibilak atzean segika izan arren, egin egiten ziren ioteriak ioterietan gurean. Zaharrek bereziki estimatzen duten kontua hori.
Baina 1960an edo, galerazpen zorrotzagoa gertatu zen, apaizak ere ioterien kontrako jarrera gogortu, eta orduan, beste aukerarik ez nonbait, eta erabateko debekua etorri zen. Ioteriak betiko dataz aldatu, ilbeltzera pasa, eta hor hasi ziren “udaberriko festa” izenez ezagutu izan diren sasi-ioteriak. Herriak ez zuen gogo onez hartu aldaketa, eta kexak eta ezinegona handiak izan ziren. Hala ere, agintariak baturik zeuden ioteriak betiko galarazteko asmotan.
Azkenik, esanak esan, jendearen nahiaren eta gogoaren grina ezin itzali erabat, eta festak ilbeltzera igaro baziren ere, pixka-
pixka egokitu eta aurrera egin zuten, ongi dakizun moduan, eskea eta atsaureak ere biziberriturik.
Ioterien berpizkundea
Garbi dago, beraz, arazoak arazo eta berrikuntzak berrikuntza, ioteriak bizirik ditugula eta antzinako elementu frankorekin. Gainera, azpimarratu behar dugu 2007an lanketa berezi bati ekin zitzaionetik, galbidean ziren usadioak, janzteko erari lotuak eta abar horiek ere berpizten edo nolabait azalarazten behintzat ari garela. Hor kokatzen da egun guzietan atsaureturik ateratzeko gonbita, eta bereziki astearteko kalejirakoa.
XXI: mendeko zaharberritzea
Alegia, berritzearekin batera, zaharberritzea proposatzen dugu. Ioteriak egokitu aldatu gaur egungo errealitatera baina geure nortasuna eraikiz eta gure kultura zaharberrituz. Begira nola: Atso-jantzi esanguratsuenak berriz izatea: edozein zarpa, zaku, sotana, txilaba, soineko lasa edota janztea.
Zankodunak ateratzea, iazko ereduari segituta. Astoak, zakurrak eta abar apainduta erabiltzea. Atsauretze-atsauretzea, alegia, jendeak aurpegia estaltzea; kartonezko kareta eginda, media bat buruan jarrita, pintura beltzez edo margotuta, trapukin begizuloak eta ahoa ireki eta atzekaldean lotuta… Buruaren gainean tuturrua edo lastozko txanoa edota bestelako apaingarriren bat jartzea; Leitzaldeko ezaugarria denez, tuturru handi lumaduna bada,
hobe.
Eskuko osagarriak erabiltzea: makil, maskuri, konfeti-poltsa, luma-isatsa, eskuarea edo zerbaitez lagundurik ibiltzea, zirikamirika ibiltzeko.
Zintzarriak, kulunkak edo joareak erantsirik ibiltzea, saltoak eginez.
Zakuz jantzita ibiltzea, eta potzolotuz gero, lastoz beteta, orduan eta hobeki.
Aziendaz atsauretzea buruan adarrak paratuz. Ardi-larruz janztea, buruan adarrak erantsita.
Otsoa, hartza nahiz bestelako basabereak irudikatuz janztea. Gurdi zaharrak osatuz ateratzea: behi-pare moduan, uztarrian loturik bi lagun gurdia eramanez…
Ene, ene, hor aipaturiko horiek ikusteko aukera izanez gero, ioteri bikainak aurten ere. Ez da hala?