Garizuma otoitzean
Uribarriko Andra Mari Eliza Durango 2008
Š Uribarriko Andra Mari Eliza ISBN: 978-84-96536 Lege Gordailua:
Uribarriko Andra Mari Eliza-2008 Kanpatorrosteta, 9 48200 DURANGO Bizkaia Tel.: 94 620 00 98 www.tabira.tk
Azala: Cerezo Barredo. Araguaiako San Felix Katedraleko murala. Diseinua, maketazioa eta ekoizpena: Joseba Berriotxoa - www.erroteta.com Inprimaketa: Cuatroas Argitalpena:
Printed in UE. Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, edozein modutara delarik ere, edizio honen Copyright-aren jabeen baimenik gabe.
Garizuma otoitzean
Uribarriko Andra Mari Eliza Durango 2008
Garizuma otoitzean
HAUSTERRE ASTEAZKENA
Mateo 6, 1-6.16-18
1. GARIZUMAN SARTZEAN
Garizuman sartzean Pazkora begira jarri dut burua, Garizumak Pazkoa bait du helburua.
Basamortu luzea zehartzera noa israeldar maratz agindutako lurra lorez den hartarantz.
Han dakusat eguzki Kristo berpiztua dena argiz jazten; Garizuma bideko lorrak gozarazten.
Hil eta Bizi Dena handi ageri da bihotz eta xeraz: dezaiodan esker on, poza adieraz.
5
(Bitoriano Gandiaga)
6 Garizuma otoitzean
2. HAUSTERRE ASTEAZKENA Jainko gure Aita, eskerrik asko Garizumearen opariagaitik. Eskeintzen deuskuzun aukera hau alperrik galtzeko tentaldian ez gaitezala jausi. Emoiguzu zure Espiritua, gure irudimenari hegoak emon deiozan, gure betiko ohitura hutsak albo batera itzi dagiguzan, eta, gaurtik aurrera, seriotasunez hartu dagigun Ebanjelioa eta geure alkartearen barriztapena. Gure baraua kontsumismoari ezezko borobila izan daitela eta pobreenganako alkartasunari bihotz-bihotzeko baietza. Gure sakrifizioak behartsuentzako laguntza eta sufritzen dagozanentzako eztidura izan daitezala.
Garizuma otoitzean
Gure prozesinoak ez daitezela kaleetatik zehar bakarrik izan. Joan gaitezala prozesioan gure bihotzetatik zehar ere, gure norberekeriak eta ardurabakokeriak amaitu daitezan.
Beti zugaz egon nahi dogu, Zugaz bat eginda, beti bihotz-barritzeko edegita, une guztietan zuri entzuteko eta behin eta barriro esateko gugaz kontau dagizula.
Zure laguntzaz, gaur, barriren barri hasi gura dogu.
7
8 Garizuma otoitzean
3. HAUSTERRE AZTEAZKENA (2) Sinesmen sendoa dabenentzako aldia da hau. Trebatzeko, ariketak egiteko, burrukatzeko aldia; zama arinekoa eta pausu bizkorrekoa. Bide eta bereizketa aldia, onbideratze eta konpromiso aldia, isilean, basamortuko aprobak eta topaketak egiteko aldia Bizitza-egitasmoen, erabagien eta gauzak bertan behera iztearen aldia; batzuetan, itxuraldeketen aldia. Paradisua edo agindutako lurra amesten dauan apurtutako eta zatitutako gizadiaren aldia. Tentaldien, taborren, bihotz-barritzeen, jausien, zaurien eta itsukerien, parkamenen, barriztatzeen eta ur biziaren aldia. Berrogei egunetan dana! Ezkutuko sasijainkoen eta harropuskeriaren zamea askatu daben eta orain Aitaren errukia eta besarkadak amesten dabezan gizaki barrien aldia dogu hau. (Florentino Uribarri, Al viento del EspĂritu)
Garizuma otoitzean
4. HAUSTERRE ASTEAZKENA (3)
Garizumea, Jesusi ondo begiratzea da, bere aurpegiari begiratzea, bere aurpegierea buruz ikastea, nork bere egin arte, norbere historiako bihurtu arte.
Garizumea, Kalbarioraino igotea da, basamortutik Pazkoraino ibiltea, atzera begiratu barik, galdu barik, ahalegina itxaropenean gaindituz.
Garizumea, zeure etxea zabaltzea da, garbitzen dauan haizeari sartzen iztea, eta argitzen dauan eguzkiari leihoak zabaltzea distira betean sartu daiten.
Garizumea, ezpata zorrotza dan berba ahaltsua entzutea da, eta Espiritu Sortzaileak bihotza urratzen eta barri egiten iztea.
9
10 Garizuma otoitzean
Garizumea, lagunurkoaren bila urtetea da, eta haren zerbitzura jartea, ezagutzen dozun eta beste Kristo batena izan daitekeen aurpegieraz jabetzeko.
Garizuma otoitzean
II. LEHEN ASTEA
A: Mateo 4,1-11; B: Markos 1,12-15; C: Lukas 4,1-13
Gose denari zeure ogia ematen eta behartsuaren premiari erantzuten badiozu, orduan, ilunpetan distira egingo du zure argiak, zure gau beltza eguerdi bihurtuko da (Is 58, 10).
11
Jesusen bizitza ez zan erreza izan, misio edo zeregin bat bete behar eban, baina zelan? Tentaldiak: a) biderik errezena aukeratzea, konplikazioak alde batera itxiz b) mirari eder bat egin eta danak liluratu c) errege legez agertu, agintez beterik agertu. Baina Jesuek ez eban holako biderik aukeratu, Jainkoagaz zintzo jokatu gura izan eban, pertsona apala izan, behartsuen zerbitzura egon... Guri ere antzekoa pasetan jaku sarritan. Honeen antzeko esaldiak entzun daikeguz: “A mi que me den todo hecho”; “soy el mejor, a mi no me tose nadie”, “soy fantastica, la más simpatica”; lo quiero todo para mi, a los demás que le den...” Horrela ez dogu behera botako tentaldien harresia, ezin heldu mugarik gabeko mundura!
12 Garizuma otoitzean
Zelan bota behera tentaldien harresi hori? Hiru makila, hiru tresna ditugu: -otoitzean Jainkoagaz hitzegin, gure hutsak berari agertuz eta bere laguntza eskatuz, gure harrokeria gaindituz. -Barauagaz, austeridadeagaz, gure alperkeria eta nagikeria gainditu, eta ez itxi besteren eskutan nik egin ahal dodana. -Limosnagaz, alkartasunaz, daukadana eta naizena alkarbanatuz. Parkamena eskatu daigun: -gure alperkeriagaitik, -gure harrokeriengaitik -dana guretzat gura dugunean, besteentzat ezertxo ere ez itxirik.
5. LEHEN ASTEA
Garizuma otoitzean
Aita, ez gu tentaldira eroan: ez zaiguzala saldu salneurri on baten truke, hileroko soldatearen edo eguneroko ziurtasunaren truke.
Ez gu tentaldira eroan: ez zaiguzala ahaztu lan asko dogulako, garrantzi handiko gauzetan gabilzalako, ito beharrean gagozalako, ezta gauza haundi eta eder asko egiteko asmo ederrak doguzalako ere.
Ez gu tentaldira eroan: ez zaiguzala ahaztu, Zuri otoitz egin behar deutsugula-ta, besteak ahaztuz; edota, besteei erantzun behar jakela-ta, Zuri otoitz egitea ahaztuz..
Kendu, Jauna, kendu nigandik zerbait egiteko tentaldia, dana dalakoa, Zugaz ahazturik.
13
14
6. LEHEN ASTEA (2)
Garizuma otoitzean
Jesus, Espirituaren Gizona, zirikatua izan zan, haizeteek astindua, zuhaixka lez, hurrean, hur-hurrean, ikusi eban gaitz eta guzurraren sugegorria; ogiak eskeini eutsoezan tentaldian, aginte eta garaipen ametsak, mendez mendeko ospe eta txaloak, zirikatua santua dana, txiroa, apala. Gizon eta emakume guztien tentaldia izan eban, senaren indarra, haragi makala, buruaren itsukeria eta engainua, eta kanpotik datozan kontrako haizeak. Otoitz, barau eta hitzaz gainditu eban Jesusek, guztion Anaiak, tentaldia, bere maitasuna, eskaintza betea eta baiezko aukerea Aitagan barrituz. Baina basamortuan jarraitzen dau Jesusek, borrokatzen daben eta nekatzen diran gizon eta emakumeagan tentatuta, zalantzak dabezanengan, gauzen, jazoera gordin, bidebako eta mingarrien arrazoiak ulertzen ez dabezanengan tentatuta, eta haragi eta espiritu sutuen grinak sentitzen dabezanengan tentatuta. Neuk tentatu neban, eta nigan da tentatua.
Garizuma otoitzean
«Aita –errezatzen dau Jesusek–, ene Aita ahaltsua, eutsi nagizu zure eskuaren indarraz, Santua dan zure Espirituaren indarraz. Ez ni tentaldira eroan eta askatu nagizu, ene Aita, gaitz guztietatik» .
15
16 Garizuma otoitzean
Garizuma otoitzean
III. BIGARREN ASTEA A: Mateo 17,1-9; B: Markos 9,1-9; C: Lukas 9,28-36.
17
Gaurko irakurgaiek Jainkoaren agertze biren azalpenak emoten deuskuez: Abrami eta Jesusi. Ez da une bakarra Jainkoak honei bisitea egingo deutsiena. Gogoan izan Jesusen bateoa, tentaldiak edota gaurkoa. Une gogorrak, trinkoak, bibiak, sakonak... Abrami izena ere aldatuko deutso (izena eta izana). Irakurgai osoan zehar kontraste bat bizi da: mendia eta herria, otoitza eta lana, une berezia eta egunerokotasuna. Tentaldi bi ditugu: ekinean murgildu eta otoitzaldiak ahaztu... Edota, otoitzean sakondu eta konpromisutik ihes egitea. Gaurkoak hauxe gogoratuko deusku, gure kristau ibilbidean, ilunak, gurutzeak, arazoak arren... badela azkenean argia, bizia, poza... Hori ikusterakoan, gure esperantza bizitu, aukerak indartu, adorea gehitu egiten dogu. Horretarako, astia, gogoa, bitartekoak emon behar deutsaguz otoitzari, bakarka zein taldean, ebanjelioa irakurtzeari, fededunen testigantzak irakurri edo ikusteari, erlijioa edo fedea desugertu, erlijio arloko gure heziketa maila goitu.... Otoitzak, fedeak ez gaitu biziaz arduragabetzen. Hortxe ikusten edo igartzen da benetako otoitza izan ete dan. Jainko experientziaz pilak kargauta, justiziaren alde, biziaren alde, gizarteak baztertu dituenen alde ekin behar dogu. Etxean hasita, urrean ditugunak... eta gure gizarteak eta legediak baztertu edo kanporatu dituen horreen alde. Zuk ipini izenak, aurpegiak... Gaur be hortxe daukagu aukerea, gure botoagaz, baztertuen aldeko aukera eginaz, adibidez.
18 Garizuma otoitzean
Garizumako bigarren igande hau, bigarren maila hau, guretzako ere Jainkoaren agerpena izan daiteke, hemen Garain, Durangon, Bizkaian, XXI. Mende honetan... gure alkarte bizitzarako eta bizitza pertsonalerako ondorioak ataratzeko gauza bagara. Jesusen antzaldatzea Pazkoaren aurrerapena dogu. Ikasleei euren fede lagungarri gertatu bajaken, guretzat ere Garizuma honek eragin bera izan dagiala: Gurutzearen misterioaz parte hartu, erabateko Pazkoaren zain.
7. BIGARREN ASTEA
Garizuma otoitzean
Biziaren mendira igon nahi dot eta Jaunaren aurrean bizi, Taborren antzaldatu gura dot eta nire etxe eta bizilekua han jarri.
Berba biziak entzun gura dodaz, Eguzki liluragarriaren argitan itsutu, maitasunaren lainoan sartu gura dot, Jaungoikoa esku minduez ikutu.
Baina... ez dago Tabor mendirik, Jesus da Tabor, erraiak dituan Jaungoikoaren aintzaren adierazpen; eta egunero sufritzen diharduen gizon eta emakumeengan Jesus-Tabor zain dot eta lagun egiten deust.
19
20 Garizuma otoitzean
Garizuma otoitzean
IV. HIRUGARREN ASTEA A: Mateo 4,5-42; B: Joan 2,13-25; C: Lukas 13,1-9.
Iturri zaharretik edaten dut, ur berria edaten, beti berri den ura, betiko iturri zaharretik.
Iturriak izan aurretik ugari zen uretik edaten dut, ura baino lehen zen iturritik edaten, inoiz agortzen ez den, eta inoiz lehortzen ez den ura isurtzen duen iturri bakarretik, iturri guztien iturburutik...
21
(JoxAnton Artze)
Garizuma otoitzean
Samariako emakumeari ur bizia eskaini eutson Jesusek. Guri ere biziaren ur hori eskeintzen deusku. Ez derrigorrez, errespetu osoaz baino. Edan daigun agortzen ez dan iturri horretatik, landu daiguzan otoitza eta pobrearenganako limosnea eta alkartasuna. Gure biziak ez dauz diru edo ospe gehiago eukiko, bai ostera ur freskoaren gustu bizigarria, bizi emoilea!
Hirugarrena, senitarteko eta lagunen heriotza da. Lan, astialdi eta egitasmoez egindako gure bizitza arruntarekiko etena da, laburra bada ere. Bizitzari beste jarrera batetik begiratzen jako. Ahaztutako balio batzuk gehiago estimatzen laguntzen dau, eta hain baliotsuak ez diran beste helburu batzuengatik hainbeste ez lehiatzen. Une egokia da galdera honeri aurre egiteko: «Zentzuzkoa ete da bizitza, dana honela amaitzen bada?»
23
Garizuma otoitzean
22
Ura. Ur bizia. Ur hori zein ete da? Bizi egarria, zorion gosea? Danok dogu hori helburu eta nahia: bizi, zoriontsu bizi. Ur bizia bilatzen dogu, bide ezberdinetatik... Gaur egungo gizartean hiru bide nagusitu ei dira zorion bide legez:
Bigarrena, erruaren esperientzia da: norberaren errua kontuan hartu ez, baizik eta isilarazi nahi daben ahalegin pertsonalak eta korronte kulturalak egon arren, gure jokabideari lotuta agertzen da, kerizpea gorputzari lotuta dagoen bezala. Ez al du gizakiak bere errua aitortu behar, Norbaitek parkatzen deutsola jakin behar, bere hutsegite eta guzti onartua dala sentidu behar eta galdutako bere duintasuna berreskuratu daikeela jakin behar?
«Ekoiztu»: Bizitza betetzeko era nekagarria bihurtu da askorentzat ekoizpena. Lanari eskainitako orduek eta lanak eskatzen dauzen arretak murriztu egiten dabe sarritan ezkonduen eta familiaren kalitatezko bizikidetzarako ezinbestekoa dan denporea. Murriztu egiten dabe adiskidetasunezko hartuemonak eta zaletasun pertsonalak lantzeko aukerea. Geure heziketa pertsonala osatzeko gogoa gitxitzen dabe. Konpromiso humanitarioei emon beharreko denborea mugatzen. «Kontsumitu»: Gure kulturaren joera nagusia ez dirudi ekoiztu eta aurreztu danik, ekoiztu eta kontsumitu baino. Ez da harritzekoa holan izatea. Gure bizitzaren zentzua lausotzen danean, bizitza horrek gozamen-uneak etengabe bilatzera eragiten dau. Beraz «beharrezkoak ez diren beharrak» sortzen ditu. Naturaren oreka ere arriskuan jarri dogu. «Dibertitu»: Hau be gauza ona, absolututzat ez bagogu hartzen. Hiru bideok, sakoneko itaunak alde batera itxi eta karrera betean eroaten gaitue... heriotzagaz talka egin arte. Badagoz hiru giza esperientzia, erlijiosoa ez den gizona edo emakumea ere txundituta ixten dabenak eta gainditzen dituen Misterio horretara zabaltzen gaituenak. Lehenengoa, gure ahaleginaren fruitu huts edo besteen dohain huts ez dan zerbait eskertu beharrean aurkitzen garenean agertzen da, eta esker on hori nori zuzendu ez dakigunean. Seme edo alaba bat izan daben gurasoak adibidez. Euren maitasunaren fruitua eta izadiaren lana izateaz gainera, batez ere Norbaiten oparia dan seme/alaba horrengatik?
24 Garizuma otoitzean
Garizuma otoitzean
Gaur ere, Jaunak berbak esaten ditu zuretzat eta niretzat, dalako batean, Moisesentzan esan ebazan lez:
9. HIRUGARREN ASTEA (2)
Hainbeste gau eta egun ondoren, hainbeste mende eta historia ondoren, inork be agortu ezin izan dauan iturri hori Zeu zara, Jauna.
8. HIRUGARREN ASTEA
Zenbat eta gehiago estutu, ugariago urteten dozu sakon sakonetik. Zenbat eta egarri eta bero gehiago izan, hotzago dariozu gure anka artetik.
Ni Jaungoikoa naz, baina zeugan eta zeuretzat. Ni zeu izan zaitezan naz.
Nik ez dot araurik idazten harrietan, zeure bihotz barruan baino. Nire arauek ez dabe makurtuazoten edo traumatizatzen; gidatzeko jarraibideak dira, igoteko mailak,hazteko arnasea.
Ni zure Jaungoikoa naz, biziaren Iturria. Ni ez naz Jaun haundia, zure Laguna baino. Ni ez naz ez legegilea, ez epailea, ezta polizia ere, askatasun bulkada eta hobetzeko deia baino.
Zenbat eta gehiago gu zure bidera hurreratu, argiago egiten jaku zu gure artean egotea. Zenbat eta gehiago gu zure uretan murgildu, askeago somatzen dogu geure burua barru eta kanpo. Eskerrak, Jauna, gure bizitzari zentzuna emoten deutson eta gure bidea bizkortzen dauan Ur Biziaren iturri agortu ezina izatearren. (Florentino Ulibarri. Al viento del EspĂritu)
Ez nagizu bildurrez zerbitzatu, ez zaitez belaunikatu esklabo lez lurreko jainko bakar baten aurrean ere, ez ezeren ez inoren aurrean.
25
26 Garizuma otoitzean
Zutitu zaitez Ni maitasunean zerbitzatzeko; ez inor gurtu maitasunean ez bada; maitasunean bizi zaitez. Ez egizu ezer apurtu; ez inor erabili, ez inor engainatu, bestea, edozein izanda ere, nire semea, nire alabea dalako, neure antz eta irudira egindakoa. Batez ere txiroen, nagusien, umezurtzen, atzerritarren eta babes bakoen alde egin, Ni Maitasuna eta Zuzentasuna nazalako.
Garizuma otoitzean
V. LAUGARREN ASTEA
A: Joan 9,1-41; B: Joan 3,14-21; C: Lukas 15,1-3.11-32.
27
Garain bazan behin baserritar oso, oso pobrea, heriotzako ordua heldu jakonean etxea eta zilarrezko hiru txanpon besterik ez zeukana. Bere hiru semeei deitu eta txanpon bana emon eutsen, esanaz: –Txanpon horrekin ganbara beteko dauan zeozer erosten dauenarentzat izango da etxea. Durango aldera, azokara egin eben hiru semeek. Bat gurdikada lastoarekin etorri zan baina lastoak ganbara erdia baino ezin izan eban bete. Bigarrenak lumaz betetako zakuak erosi zituen. Alferrik. Hirugarrenak gaua heldu arte itxaron eban. Kriseilua biztu ebanean ganbara osoa argiz bete zan.
(Patzi Exkiaga, moldatua).
Jesusen ezaugarriak eztabaidarako gai izan ziran: bere kontra egozenentzat, kurandero baten lana zan; bere ikasleak bere balio salbatzailea eta askatzailea ikusten eben. Ez zan giza mugen edo akatsen konpontze hutsa, giza duintasuna errespetatzea baino. Gaisoengan ez eban Jainkoaren zigorra ikusten euren gaisoetan, ezta destinua, ezta bere arbasoen pekatu bategaitik zigorren bat. Gaurko ebanjelioaren amaieran badira berba nagusi batzuk: epai baterako etorri dala, zirt ala zart egiteko, mundua hankaz gora ipintzeko, gure baloreak eta ikuspuntua aldatzeko, mundua Jainkoaren begiradaz ikusteko... Horregaitik bera da gure argia, mundua ikusteko argia.
28 Garizuma otoitzean
Gaurko ebanjelioa fede autormena dogu. Joan eta bere alkartea liluratuta dagoz Jesusengan egin daben aurkikuntzarekin. Pozarren, maitasunez beterik... Mundua erabat aldaturik deskubridu dabe, ankazgora, Jesusengan agertu jake Jainkoa. Poz eta maitasun hori, mundua ikusteko modu hori kontuan izan daigun, esker onez. Argia nahitanahiezkoa da egunero. Argia honen sinboloa da: bizia, poza, ziurtasuna... Pobreen etxeak, gela bakarra eukirik, argi bakarra eben. Jaunaren Hitza argia dogu, gizakion pausuak zuzenduko dauan argia: “zure Hitza, kriseilu nat nire oinetako, eta argi bat nire bidean� (Sal 119,105), bere Hitza gure aurretik joango da, herrien argi izango da. Ondoren, Jesus da gure argia. Kandelario egunean ospatu genduan, kandelak bedeinkatuz. “Herrien argi dala� esaten genduan Simeon zaharragaz batera (Is 49,6). Israelgo argi, herri guztien argi, erbestetuak herriratuko dituan argia. Eta hirugarren pausuan, Jesusek ardura hori alkarte osoari, guri emoten deusku. Misiolaria izan behar da, ez argiaren jabea, eta bere ekintza onak izan behar dira argi hori: justiziaren gose egarri, errukia, bakearen aldeko lana... Gizarte barri honetan, kosta egiten jaku elizaren zeregina, papera, zehaztutea gizarte anitz eta plural honetan... Argi bakarra, nagusia izatera ohituak egon gara, mendeen mendetan, eta gaur egun, hamaika argi dago merkatuan... Gure argia eskaini, konplejurik gabe, errespetu osoaz, horra hor gure zeregina. Gore zereginek ez dabe itzelezko zaratea aterako, eta ez dira informatiboetako barri bihurtuko. Baina bihotza astintzen ba dabe, ondo goaz. Eta bihotza aldatuz, aldatzen da gizartea. Jesusen argiari jarraituz. Izan gaitezen argi eta gatz!
Garizuma otoitzean
10. LAUGARREN ASTEA
Hemen nozu, Jauna, bideko itsuaren antzera. Nire ondotik igaroten zara eta ez zaitut ikusten
Begiak argitara itzita daukadaz eta ezin zaitut ikusi.
Baina zure oinkadak sumatzean, zure ahotsa entzutean, sortzen dan eta zuri dehadar egiten deutsun iturria langoa nabaritzen dot nigan. Beharrezkoa zaitut, Jauna. Zenbat gauza diran itsutzen nabenak!
29
Jauna, edegi egidazuz begiak zure bizitzara. Begi garbiz ikusi gura dot zure aurpegia. Zure Ebanjeliora edegi gura ditut nire begiak. Aurrez aurre eta zentzunez begiratu gura deutsat bizitzeari. Nire bidean, fedea argi-zuzia izatea gura dot.
Ikusi egin gura zaitut eta bizitzea, atsekabea eta heriotzea zure argi barik, ondamendia dirala ikasi gura dot. Anai-arreba bat ikusi nahi dot gizon-emakume bakoitzagan. Neure barrurako begiak edegi gura ditut, nire bizitzearen barrua ikusteko. Eguneroko gauzetan jarri gura ditut nire begiak eta zure lorratzak bilatu euretan.
30 Garizuma otoitzean
Jesus Jauna, lagundu egidazu ikusten. Garbitu egizu nire bihotza loi guztitik, barrutik ikusi ahal dagidan. Bideko itsuaren antzera, holantxe bilatzen zaitut. Ikutu egizuz nire begiak zeure atzamarrekin eta edegi egizuz argitara. Orduan, Jauna, esan ahal izango deutsut: “Sinesten dot, Jauna” eta nire bidea bideratuta geratuko da. Eskerrik asko, Jauna!
Garizuma otoitzean
11. LAUGARREN ASTEA (2)
Goizero urteten zara balkoira eta hodeiertza begiztatzen dozu, itzultzen ete nazan.
Goizero saltoka jaisten dozuz eskailerak eta zelaitik korrika zatoz, urrinean antzematen nauzunean.
Goizero berba barik izten nozu, nireganatzen zara eta gorputz osoa inguratzen deustazu besarkada sendo bero batez.
Goizero musika banda bat kontratatzen dozu eta nire omenez jaiegun bat prestatzen, mundu guztian zehar.
Goizero esaten deustazu belarrira udabarriko abotsaz: «gaur, ezerezetik hasi zaitekez barriro».
31
(Patxi Loidi)
32 Garizuma otoitzean
12. LAUGARREN ASTEA (3) Zure aurrera heltzen nazanean eta aurrez aurre aurkitu zaizadanean zer esango deustazu, ene Jainko? «Ederto, seme». Ni mutu geldituko naz arrazoi batzuk neroazan. Zuk eskutik hartuko nozu eta zure etxea erakutsiko deustazu astiro-astiro. Hitzik egitera ere ez nintzan ausartzen. Ezer esaten ez dozun lez esango deustazu: «Hemen alkarregaz egoteko ordua huan, mutil». Nik aurpegira begiratuko deutsut harrituta eta zure begiak distiratsu ikusiko dodaz, Zuk malkoak eutsi ezinik. Eta nire azalpen eta istorioak ihes egingo dabe. Eta nire hutsak betiko ahaztuta geldituko dira oroipenaren barrutian.
Garizuma otoitzean
Eta ura kapitalismoaren aurretik eta eguzkia turismoa baino lehenago lez, dohaina zarala konturatzen hasiko naz.
Azken batean, ulertzen hasiko naz seme galduaren parabolea!
Eta bihotzean zintzilik geldituko jat betidanik esaten diharduzun eta nigana heltzen dan betiko berba bat «Seme».
Eta nabarituko dot, lehenengo aldiz, igarotzen ez dan alaitasun bat.
33
(Patxi Loidi)
34 Garizuma otoitzean
Garizuma otoitzean
VI. BOSTGARREN ASTEA A: Joan 11,1-45; B: Joan 12,20-33; C: Joan 8,1-11. 13. BOSTGARREN ASTEA
Zuk, Jauna, barrutik ezagutzen gaituzu. Inork ezin deutsu iruzurrik egin. Hilobian Lazarorenak lez, batzuetan, gure bizitzak hil usaina dauko.
Azpikeriaz, norberekoikeriaz eta zuzentasunik ezaz, eta gure bizitzetan zu alboratuaz, guk, harroputz halakook, jainkotzat izan doguz geure buruak. Baina, izatez, ia konturatu barik, gure izatea benetako hilobietan sartu dogu: politak itxuraz, baina barruan pekatuz eta heriotzez beterikoak.
Gaur, Jauna, beste behin bere, guganaino heldu zara Lazaroren hilobira heldu zinan lez. Biztuera eta bizia zarean Horrek, dei egiguzu, ahots ozenez, berari lez, eta lagundu egiguzu gure pekatutik urteten.
Aldatu egizuz, zeure parkamenaz eta Espirituaren indarraz, Zeuk bakarrik biztu ahal dozuzan gure izatearen alderdi hil horreek.
35
36 Garizuma otoitzean
Emoiguzu bizitza, Jauna, Jainkoaren seme-alaba lez birjaiotzeko, horri jagokonez bizi izateko eta edozein heriotza-egoeran zeure itxaropenaren lekuko izateko. Izan bere, Biziaren Jaungoikoa zara Zu. Eskerrik asko, Jauna!
Garizuma otoitzean
14. BOSTGARREN ASTEA (2)
Jaunari esker bakarrik gara fededun... zuri dagokizu, ostera, bere testigantza emotea.
Jaunagandik bakarrik lortzen dogu itxaropena... zuri dagokizu anai arreben artean zabaltzea.
Maitasuna Jainkoa bakarrik da... zuri dagokizu maitatzen jardutea.
Bake-emoilea Jainkoa bakarrik da... zuri dagokizu batasuna ereitea.
Kemena Jainkoak bakarrik emoten dau... zuri dagokizu adorebakoa bizkortzea.
Bidea Jainkoa bakarrik da... zuri dagokizu beste batzuei azaltzea.
Argia Jainkoa bakarrik da... zuri dagokizu guztien begietan distiratzea.
Bizia Jainkoa bakarrik da... zuri dagokizu bizi gogoa loratzea.
Jainkoak ezinezkoa dirudiana egiten dau... zuk ostera egizu ahal dozuna.
Jainkoa nahikoa da... baina zu hartzen zaitu lagun.
Eskerrik asko, Jauna!
37
38 Garizuma otoitzean
15. BOSTGARREN ASTEA (3) Jaunak dino: Nik ez deutset zintzoei deitzen. Oker dabizanei deitzen deutset. Zintzoek nahikoa dabe euren ontasun eta merituekin. Eta zertarako behar nabe? Nik oker dabizanei emon deikiet. Hamaika bider onak izango dirala agindu ondoren, pekatu egiten jarraitzen dabenei. Parkamena eskeintzen deutset, eta nire konpainia bidean zehar. Horixe da dodan guztia. Dodan guztia emoten deutset. Onentzat ez jat ailegatzen. Eta Jesusek, plazako zuhaitzera igo eta hauxe oihukatzen dau: Prostitutak zuen aurretik sartuko dira zeruan! P. Loidi (laburtua)
Garizuma otoitzean
16. KURUTZE BIDEKO BERTSOAK
1 Pilatok agindu dau, lapurren artean untzez gogor josteko Jesus Gurutzean.
2 Sorbaldan harturikan gurutze astuna, hiltzera bai dijoa Jesus gure Jauna.
3 Lurrera erortzen da Jesus nekaturik, altxatzen laguntzeko ez da errukirik.
4 Agertzen jako Ama negarrez bidean: ai, zer samintasunak bien bihotzean!
5 Simon Zirenetarra hartzen dabe lagun; kurutzea eroaten ikasi dagigun.
39
40
7 Munduko pekatuen astunaren haundiz, kurutzepean Jesus erortzen da barriz.
6 Pekataria, non da zure errukia, Jesusi garbitzeko malkoz aurpegia?
13 Semearen Gorpua jaitsi dabenean, ai, zer ezpata daukan Amak bihotzean!
12 Kurutzean jasota minez aseturik, hil da Jesus maitea gure onagatik.
11 Kurutziltzatu dabe zainak urraturik, hazurrak askatuaz euren giltzetatik.
Garizuma otoitzean
8 Jerusalemgo_alabak, ez niri negarrik, negar egin eizue pekatuagatik.
14 Hobira dabenean Jaunaren Gorputza, itsaso samina da Amaren bihotza.
Garizuma otoitzean
9 Hainbeste neke-minez ahul eginik Jauna, hirugarren aldian hemen jo dau lurra. 10 Munduaren aurrean jantzia kendurik, hor dago Jesus ona oso lotsaturik.
41
42 Garizuma otoitzean
17. ZABAL, OTOI, JAUNA Zabal, otoi, Jauna, nere begiak, Ikus ditzaten zure bihotzaren miragarriak. Bide bazterrean banago itsu, Senda nazazu, zu, nere Jauna, zu ikus zaitzadan. Zabal, otoi, Jauna, nere eskuak, Zabalik dauden eta pitz ditzaten bihotz histuak. Gaitz guzien gatik noan zurekin Har ni eskutik, Gurutzerat ere joan ahal nadin. Zabal, otoi, Jauna, nere bihotza, Entzun dezadan behartsuen deian Kristoren boza. Ainitzentzat, Jauna, zu hila zaude. Egon nerekin, nehoiz gal ez nadin, pitz nitan fede.