Justiziaren alde otoitzean
Uribarriko Andra Mari Eliza Durango 2007
Š Uribarriko Andra Mari Eliza ISBN: 978-84-96536-94-4 Lege Gordailua: Euskeratzailea: Aitor Etxebarria. Azala: Cerezo Barrego. Barruko irudiak: Xabier Egaùa. Diseinua, maketazioa eta ekoizpena: Joseba Berriotxoa - www.erroteta.com Inprimaketa: Cuatroas Argitalpena:
Uribarriko Andra Mari Eliza-2007 Kanpatorrosteta, 9 48200 DURANGO Bizkaia Tel.: 94 620 00 98 www.tabira.tk
Printed in UE. Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, edozein modutara delarik ere, edizio honen Copyright-aren jabeen baimenik gabe.
Justiziaren alde otoitzean
Uribarriko Andra Mari Eliza Durango 2007
Justiziaren alde otoitzean
5
Aurkibidea 1.2.3.4.5.6.-
Lur berri bat bakean .................................................. Zoriontasunak (Mt 5, 1-10)......................................... Munduak eskaintzen ez duen bakea (Jn 14, 27-28) .... Zer nahi duen jaunak zuregandik (Mi 6,8) ................. Mesiasen bakea edo Isaiasen utopia (Is 11, 1-9) ........ Justiziak eta bakeak elkar besarkatzen dute (84. salmoa) ............................................................... 7.- Justiziaren eta bakearen armak (Ef 6, 13-18).............. 8.- Erreinuko justizia (Mt 6, 31-34) .................................. 9.- Bera da gure bakea (Ef 2, 14-18) ............................... 10.- Bakearen bedeinkapena (Zenb 6, 24)....................... 11.- Bakerako bidea ....................................................... LAO TSE “TAOren LIBURUA� Gerraren aurka (30. zenb.) ............................................................. Armak gorde (31. zenb.)........................................ Gobernuan aritzea (37. zenb., Tao te King-en bukaera)....................................................................... 12.- Nik maite dudana .................................................... 13.- Justizia eta bakea Islam-ean .....................................
9 11 12 13 14 16 17 18 19 20 21 21 21 22 23 25
6
14.15.16.17.18.19.20.21.22.23.24.25.26.27.28.-
29.30.31.32.33.34.35.36.37.38.39.40.41.-
Justiziaren alde otoitzean
Gaurkoz behintzat ................................................... Apal-apalik saiatuko naiz... ..................................... Desiderata ............................................................... Argiaren bidea .......................................................... Zeintzuk dira ekintza onen tresnak .......................... Amets bat izan dut .................................................. Zure antzekoa den gizakia ....................................... Asmakizunak ............................................................ Zenbat borrokatu behar den! .................................... Barrakoiko bihotz pentsalaria ................................... Azken gutuna ........................................................... Eta ez nuen txintik ere esan..................................... Zer da herri bat izatea.............................................. Eliza, askapenaren zerbitzari .................................... Eta abar .................................................................... Kristaua izatea: otoitz egin eta justizia praktikatu .. Erlijioa eta politika ................................................ Homo res sacra homini.......................................... Kalkutako Ama Teresaren hileta ospakizunean......... Horrengan jarriko ditut nire begiak (Is. 66,1-2)........ Emaitza..................................................................... Bizitza aukera bat da................................................ Jauna, zu zara... ....................................................... Arratsaldean maitasunean aztertuko zaituzte (Mt 25) Zergatik gertatzen den galdetzen badut.................... Gogoko dudan baraua (Is 58,6-7)............................. Emakumearengan sinesten dut ................................. Emakumeak .............................................................. Bakearen eta justiziaren aldeko otoitzak .................. Giza eskubideen aldeko hirutasun-otoitza ................ Justiziaren eta pakearen Maria (Magnificat) ..............
26 28 29 31 33 35 37 39 40 41 43 44 45 46 48 48 48 48 49 52 53 54 55 56 57 58 59 60 63 64 65
Justiziaren alde otoitzean
42.- Klasikoak.................................................................. Herri osoak salbatzea jainkoaren boterea erabiltzea da .......................................................... Bi bidegabekeria daude ......................................... Gizakiari dagokion guztia neuri ere badagokit ...... Urrezko araua ........................................................ Agindu kategorikoa ............................................... Maitasunaren hazia ................................................ Agindu berria......................................................... 43.- Apal-apalik saiatuko naiz... ..................................... 44.- Hamar agindu ekumenikoak ..................................... 45.- Baden-Powelen azken mezua ................................... 46.- Tolerantziaren zoriontasunak.................................... 47.- Has zaitez zeurengandik........................................... 48.- Lehentasunak............................................................ 49.- Hiru pipa.................................................................. 50.- Norberaren bidea ..................................................... 51.- Gustatzen zait Jainkoarena ....................................... 52.- Oi gau zohardia........................................................ 53.- Jesus langileari otoitza .............................................
7
66 66 67 67 67 67 68 68 69 70 71 73 74 75 77 78 79 80 81
Justiziaren alde otoitzean
1. Lur berri bat bakean Gizakiagan nahi dut ukan uste ona, gizakia maitatu, hau da nahi dudana; gizakiaren alde egin nahi dut lana gaisoei, zapalduei, txikiei emana. Gizakiaren kausa bizi nahi dut benaz, justizia bilatuz ahal nezakeen denaz; diferentziak eta morrontza galeraz, burujabetza dezan jendeak aukeraz. Gosea, ezjakina, lotsaria kendu, bada oraindik zertan gartsuki afandu; pobre ta esplotatu nahi ditut lagundu, haien eskubideak jadetsi ta zaindu.
9
10
Justiziaren alde otoitzean
Herri ta nor bakoitzak badigu inporta, badugu zertan eta nolatan konporta: elkarren ahaleginak ditzagun aporta biziaren alde ta Herioren aurka. Bada gizakiaren alde den jenderik askapen-justizien antsiaz beterik: Lur Berri bat bakean non bizi librerik, gozamena dastatuz bereizpen gaberik. Bitoriano Gandiaga
Justiziaren alde otoitzean
11
2.- Zoriontasunak (Mt 5, 1-10) Jendetza ikusirik, Jesus mendira igo zen. Eseri eta ikasleak hurbildu zitzaizkion. Orduan, honela hasi zitzaien irakasten: Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege. Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu Jainkoak kontsolatuko. Zorionekoak bihotz gozokoak, haiek baitira jabetuko Jainkoak hitzemandako lurraz. Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeko gose-egarri direnak, haiek baititu Jainkoak aseko. Zorionekoak errukitsu direnak, haiek baititu Jainkoak erruki izango. Zorionekoak bihotz garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa. Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko. Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeagatik erasotuak, haiek baitute Jainkoa errege.
12
Justiziaren alde otoitzean
3.- Munduak eskaintzen ez duen bakea (Jn 14, 27-28) Neure bakea ematen dizuet; nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa. Ez kezkatu, ez izan beldur. Entzun duzue nik esan dizuedana: “Banoa, baina itzuliko naiz zuengana�. Benetan maite bainduzue, poztu egingo zinatekete Aitarengana noalako, Aita ni baino handiagoa baita.
Justiziaren alde otoitzean
13
4.- Zer nahi duen jaunak zuregandik (Mi 6,8) Gizaki hori, irakatsi zaizu zer den ona, zer nahi duen Jaunak zuregandik. Hauxe: zuzenbidez jokatzea, on izaten saiatzea, eta zure Jaunarekin apaltasunez bizitzea.
14
Justiziaren alde otoitzean
5.- Mesiasen bakea edo Isaiasen utopia (Is 11, 1-9) Kimu bat aterako da Jeseren zuhaitz ondotik, adaska bat erneko haren sustraietatik Beraren gainean kokatuko da Jaunaren Espiritua: jakinduriaz eta adimenez beteko du, kontseilari zuhur egingo eta kemenez jantziko, Jainkoa ezagutzen eta haren esaneko izaten irakatsiko dio. Jainkoarenganako begirunea izango du pozbide. Ez du itxuratik bakarrik epaituko, ez du entzundako hutsetik erabakiko. Jende xehea zuzenbidez epaituko du, lurralde dohakabeen eskubideak defendatuko. Makilaz bezala zigortu eta hilko ditu bere hitzez herriko gaiztoak. Justiziak eta leialtasunak inguratuko dute, gerrikoak gerria bezala. Orduan, otsoa eta bildotsa elkarrekin biziko dira, lehoinabarra eta antxumea elkarren ondoan etzango; zekorra eta lehoikumea batera haziko dira, eta haurtxo batek zainduko ditu. Behia eta hartzemea elkarrekin larratuko dira eta haien umeak batera etzango. Lehoiak lastoa jango du, idiaren antzera.
Justiziaren alde otoitzean
Bularreko haurra suge-zuloetan jolastuko da, sugegorri-habian sartuko du eskua. Nire medi santu osoan ez du inork kalterik, ez hondamendirik egingo, Jaunaren ezagupenak beteko baitu lurralde osoa, urak itsasoa bezala.
15
16
Justiziaren alde otoitzean
6.- Justiziak eta bakeak elkar besarkatzen dute (84. salmoa) Jauna, izan onbera zeure herrialdearekin, aldatu Jakoben ondorengoen zoria; barkatu zeure herriaren erruak, estali bekatu guztiak. Baretu beroaldi hori, itzali zeure haserre-sua! Eraberri gaitzazu, Jainko gure salbatzaile, kendu gure kontra duzun sumina! Beti haserre egon behar al duzu gurekin, menderik mende kopetilun? Ez al diguzu berriro bizia emango, zure herria zurekin poztu dadin? Erakutsi guri, Jauna, zeure maitasuna, eman zeure salbamena! Jainko Jaunak dioena iragarriko dut: Bakea agintzen die bere herri eta fededunei, berari berriro konfiantza agertzen diotenei. Gertu dago, begirune diotenak salbatzeko; bai, haren ospea gure lurraldean kokatuko da. Maitasunak eta leialtasunak topo egiten dute, justiziak eta bakeak elkar besarkatzen; leialtasuna lurretik ernetzen da, justizia zerutik jeisten. Egiaz, Jaunak euria emango du, eta gure lurrak uzta ekarriko. Jaunaren aurretik joango da justizia, haren urratsei jarraituko ongizateak.
Justiziaren alde otoitzean
7.- Justiziaren eta bakearen armak (Ef 6, 13-18) Hartu Jainkoak ematen dizkizuen armak, une txarrean gogor eutsi eta zailtasun guztiak, atzera egin gabe, gainditu ahal ditzazuen. Zutik, beraz! Lotu gerrikotzat egia, jantzi bularrekotzat zintzotasuna eta oinetakotzat bakearen berriona zabaltzeko ardura. Eduki beti besoan babeskitzat fedea, etsaiaren suzko geziak oro itzali ahal izateko. Hartzazue burukotzat salbamena eta ezpatatzat Espirituaren ezpata, hau da, Jainkoaren hitza. Egin otoitz eta eskariak etengabe.
17
18
Justiziaren alde otoitzean
8.- Erreinuko justizia (Mt 6, 31-34) Ez kezkatu zer jango, zer edango, zer jantziko duzuen pentsatuz. Fedegabeak arduratu ohi dira horietaz guztiez; baina zeruko zuen aitak badaki horren guztiaren beharra duzuena. Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia emango dizue Jainkoak.
Justiziaren alde otoitzean
9.- Bera da gure bakea (Ef 2, 14-18) Kristo da gure bakea. Bat egin ditu berak bi herriak, Bereizten zituen etsaigoaren hesiak deseginez. Bere gorputzean baliogabetu egin du legea bere agindu eta arauekin, eta bi herriekin gizadi berri bakarra sortu du bere baitan, bakeak eginez. Bi herriak Jaikoarekin adiskidetu ditu eta gurutzeko heriotzaren bidez gorputz bakar batean elkartu, eta beraien arteko etsaigoa suntsitu. Bere etorrerarekin bakearen berriona hotsegin zigun; bakea zuei, urruti zinetenoi, eta bakea hurbil zirenei. Zeren bai batzuk eta bai besteak hurbil baikaitezke Aitarengana Espiritu berarengan elkarturik.
19
20
Justiziaren alde otoitzean
10.- Bakearen bedeinkapena (Zenb 6, 24) Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: “Esaiezu Aaroni eta beronen semeei formula hau erabili behar dutela israeldarrak bedeinkatzeko: “Jaunak bedeinka eta gorde zaitzala; Jaunak aurpegi argia erakutsi eta erruki dakizula. Jaunak maitasunez begiratu eta bakea eman diezazula�
Justiziaren alde otoitzean
21
11.- Bakerako bidea LAO TSE “TAOren LIBURUA� Gerraren aurka (30. zenb.)
Taoren bidean dagoenak ez du armen inperioa berrindartzen. Ekintza orok bere ondorioak ditu. Armadek kanpatzen duten lekuetan sasiak eta arantzak baino ez dira ernetzen. Gerrei makina bat urtetako goseteek darraikiete. Jeneral ona, irabazi ondoren, bertan gelditzen da. Ez da bere botereaz neurriz kanpo baliatzen, ez du bere burua gehiegi goraipatzen. Ez da bere garaipenekin harrotzen; irabazi egiten du, horixe baita bere eginbeharra. Kontuak muturrera heltzen direnean, gainbehera hasten dira. Horixe da Taoren aurka jotzea; eta Taoren aurka ari dena, ziztu bizian doa bere amildegira. Armak gorde (31. zenb.)
Armarik baliagarrienak zorigaiztoko tresnak dira, ez dira Tao gizakiarentzako tresnak. Armak zoritxarrerako tresnak dira, ez dira erregearentzako tresnak.
22
Justiziaren alde otoitzean
Taoren gizakiak, bere etxean, ezkerra erabiltzen du toki ohoregarri bezala, eta eskuina armentzat. Ezinbestean, besterik ezean baino ez ditu erabiltzen armak. Gero, irabaziz gero, ez du garaipena ospatzen, ez du garaipenaz gozatzen. Hala balitz, gizakiak akabatzen gozatuko lukeela adieraziko luke. Baina gizakiak akabatzen gozatzen duenak ez du asetuko bere borondatea. Gobernuan aritzea (37. zenb., Tao te King-en bukaera)
Tao-k ez dihardu inoiz, baina dena egiten du. Printzeek eta erregeek atzemango balute, dena eraldatuko litzateke berez. Nahiak eta desioak sortzen bazaizkizu, gorde itzazu barru-barruan, defini ezin litekeen sotiltasun hartan. Horrela, gauzek, jarduteko irrikatik askaturik, bakea aurkituko dute. Irrikarik izan ezean, dena dabil baketan Eta mundua berez zuzentzen da.
Justiziaren alde otoitzean
23
12.- Nik maite dudana Gorrotorik ez duena, izaki guztiekin maitagarria eta errukiorra dena; apala eta axolagatua, gozamenean eta saminean gogo bera duena, eramankorra, alaia, beti jainkozale dena, bere burua ondo gobernatzen dakiena eta ausarta; bere bihotza eta bere adimena niregan jarri dituena eta ni gurtzen nauena, HORIXE DA NIK MAITE DUDANA. Mundua asaldatzen ez duena eta munduak berak ere asaldatzen ez duena; eta, ondorioz, plazerrik, ez haserrerik ez beldurrik sentitzen ez duena, HORIXE DA NIK MAITE DUDANA. (Mundu honetatik) ezer espero ez duena eta garbia eta zuzena izanik, (munduko) ezertaz kezkatzen ez dena; antsietatetik aske bizi eta bere ekintza guztietan eskuzabala dena eta ni gurtzen nauena: HORIXE DA NIK MAITE DUDANA Atsegin hartzen ez duena; ez gorrotatzen, ez negar egiten, ez desiratzen ez duena; eta, zorionean zein zoritxarrean, eskuzabal agertzen dena
24
Justiziaren alde otoitzean
eta ni gurtzen nauena, HORIXE DA NIK MAITE DUDANA Adiskidearentzat zein etsaiarentzat berdina dena; ohorean zein irainean, hotzean zein sargorian, atseginean zein minean berdin irauten duena; eta, interesik ez duelarik, goratzarrean zein laidoan berdin jokatuz, isila dena eta ororekin pozik dagoena; etxerik gabe, bere pentsaeran irmo jarraitzen duena eta ni gurtzen nauena... HORIXE DA NIK MAITE DUDANA. Krisnak Ajurnari, Bhagavad-gita, 12. kap.
25
Justiziaren alde otoitzean
13.- Justizia eta bakea Islam-ean Musulmandarrok! Zer dela eta nagusitasun-jite hori? Irekiozu bihotza kristauari, ezabatu zure gogotik harropuzkeria hori. Mahomari jarraitzen diozulako sinisteduntzat duzu zeure burua; bera, berriz, fedegabetzat daukazu Kristori jarraitzeagatik. Biak ala biak ziren profetak eta, gainera, adiskideak. Zer dela eta zuen arteko ezinikusi hori? Nacer Josro, sufi irandarra eta olerkaria. XI.mendea Errukitsuaren zerbitzariak dira munduan zehar apaltasunez doazenak eta, ezjakinek hitz egiten dietenean, “Bakea� diotenak. Korana, 25, 63
26
Justiziaren alde otoitzean
14.- Gaurkoz behintzat 1. Gaurkoz, behintzat, saiatuko naiz gaurko eguna baino ez bizi izaten, eta ez dut neure bizitzako arazoa osorik eta behingoan konpondu nahi izango. 2. Gaurkoz, behintzat, kontu handia izango dut nire itxurarekin; hau da, adeitsua izango naiz besteekin, ez dut inoren kontura gaizki hitz egingo eta ez naiz ahaleginduko inor hobetzen; neure burua gobernatzen ahaleginduko naiz. 3. Gaurkoz, behintzat, zoriontsua izango naiz; izan ere, ziur nago beste munduan ez ezik honetan ere zoriontsua izateko sortua izan naizena. 4. Gaurkoz, behintzat, inguru osoa neure egoerara moldatu beharrean, neu moldatuko naiz inguruko egoerara. 5. Gaurkoz, behintzat, nire aisialdiko hamar minutu emango ditut liburu on bat irakurtzen; izan ere, gorputzarentzat janaria beharrezko den moduan, irakurgai ona ere ezinbestekoa da arimarentzat. 6. Gaurkoz, behintzat, ekintza on bat egingo dut inori ezer esan gabe. 7. Gaurkoz, behintzat, egin nahi ez dudan gauza bat egingo dut; eta nire sentimenduetan minduta banago, saiatuko naiz inork ezer jakin ez dezan. 8. Gaurkoz, behintzat, egiteko ditudan gauza guztien zerrenda zehatza egingo dut. Baliteke dena ez egitea, baina idatzi egingo dut eta bi zoritxarretatik, behintzat, babestuko dut neure burua: presatik eta zalantzatik. 9. Gaurkoz, behintzat, sinistu egingo dut, eguneroko gorabeherek kontrakoa adierazi arren, Jainkoa nitaz arduratzen dela, munduan beste inor ez balego bezala.
Justiziaren alde otoitzean
27
10. Gaurkoz, behintzat, ez naiz ezeren beldur izango. Batez ere, ez naiz edertasunaz gozatzeko eta ontasunean sinisteko beldur izango. Hamabi orduz, behintzat, ona dena egin dezaket. Nire bizitza osoan ona egin behar dudala pentsatze hutsak, horrexek bai kikilduko nindukeena! Joan XXIII, hogei urte zituenean
28
Justiziaren alde otoitzean
15.- Apal-apalik saiatuko naiz... 1. Maitatzen 2. Egia esaten 3. Zintzoa eta garbia izaten. 4. Beharrezkoa ez den ezer ez edukitzen. 5. Neure bizimodua lanaren bitartez aurrera ateratzen. 6. Zer jan eta edaten dudan zaintzen. 7. Beldurrik ez izaten. 8. Besteen usteak eta sinesteak errespetatzen. 9. Besteentzako onena bilatzen. 10. Nire anaia-arreba guztien senide izaten. Gandhi
Justiziaren alde otoitzean
29
16.- Desiderata IBILI PATXADAZ zarata eta presaren artean; eta pentsa ezazu zenbaterainoko bakea aurki daitekeen isiltasunean. Ahal duzun neurrian eta etsi gabe, izan itzazu harreman onak guztiekin. Adierazi zure egia argi eta lasai; eta entzun besteena, ergel eta ezjakinena ere bai, eurek ere beren historia dute-eta. SAIHESTU ZARATATSUAK ETA ERASOKORRAK espirituarentzat gogaikarriak baitira. Zeure burua besteekin konparatzen baduzu, ozpindu eta hondatu egingo zara, beti aurkituko baitituzu zu baino handiagoak eta txikiagoak direnak. GOZA EZAZU ZURE ARRAKASTA ETA GARAIPENEKIN, zure proiektu eta asmoekin beste. Joka ezazu arduratsu zeure lanbidean, nahiz eta berau apala eta txikia izan, benetako altxorra baituzu bizi ditugun garai aldakor hauetan. Izan zuhurra zure negozioetan, munduak bere amarruak baititu; baina honek ez zaitzala itsutu, egon badagoen bertutearen aurrean; izan ere, badira asmo bikainen alde jokatzen dutenak eta bizitza bera leku guztietan dago balentriaz beteta. IZAN ZINTZOA ZEURE BURUAREKIN; eta, batez ere, ez egin adiskide-plantarik, ez izan zinikoa maitasunean; izan ere, laztasun eta desengainu guztien erdian, maitasunak belarrak bezala irauten du. ONARTU OTZANTASUNEZ urteek ematen duten aholkua, gaztaroko kontuak albo batera utzirik. Zaindu eta landu espirituaren irmotasuna, bat-bateko zoritxarretik babes zaitzan; baina ez zaitez kikildu irudikeriekin. Beldur askok nekean eta bakardadean dute sorburu. Izan ezazu neurriko diziplina, baina izan onbera zeure buruarekin.
30
Justiziaren alde otoitzean
Unibertsoko IZAKI BAT ZARA, eta landareek eta izarrek besteko eskubidea duzu esistitzeko; eta, argi ikusi zein ez, Unibertsoak bere ibilbidea darama. Mundua oraindik ederra da, BERE IRUZUR, OINAZE ETA PORROTAK GORABEHERA. Izan zuhurra. AHALEGINDU ZORIONTSUA IZATEN. Anonimoa
Justiziaren alde otoitzean
31
17.- Argiaren bidea Hona hemen argiaren bidea: emandako tokira heldu nahi duena, ahalegindu dadila bere ekintzekin lortzen. Hauxe da argiaren bidetik ibiltzeko eman zaigun irakasbidea. Maita ezazu sortu zaituena; izan beldur egin zintuenari, gorets ezazu heriotzatik askatu zintuena; izan zaitez apala bihotzez eta espirituz aberatsa; ez iezaiezu jarraitu heriotza-bidetik dabiltzanei; gorroto ezazu Jainkoaren gogoko ez den oro eta era guztietako itxurakeria; ez utzi albo batera Jaunaren aginduak. Ez zaitez harrotu; aitzitik, izan zaitez apala gauza guztietan; ez goratu zeure burua. Ez asmatu zure hurkoaren aurkako asmo txarrik eta lotsagabekeria ez dadila zure arimaz jabetu. Maita ezazu zure lagun hurkoa zeure bizitza baino gehiago. Ez ezazu hil seina, ez amaren sabelean, ezta jaiotakoan ere. Ez zaitez zure semeaz edo zure alabaz arduragabetu; aitzitik, txikitxikitatik irakatsiezu Jainkoarekiko beldurra. Ez izan zure hurkoaren ondasunen inbidiarik; ez izan diru-goserik; ez zaitez askotan ibili harroekin, apal eta zuzenekin baizik. Gerta dakizukeena, ontzat hartuko duzu; izan ere, badakizu ez dela ezer gertatzen Jainkoaren baimenik gabe. Ez bedi azpikeriarik egon ez zure hitzetan, ez zure asmoetan, azpikeriak heriotzara eramango baitzaitu. Parteka itzazu ondasunak zure lagun hurkoarekin eta ez esan ezer zurea denik: izan ere, alferrik galtzen ez diren ondasunak guztionak badira, zenbatez gehiago hondatzen direnak! Ez zaitez presatsua izan hitz egiterakoan, mingaina lakirio hilgarria baita. Zure arimaren onagatik, izan zaitez garbia ahal duzun neurrian. Ez izan eskuak irekita jasotzeko eta itxita, berriz, emateko. Maita ezazu zeure begi-ninia bezala Jaunaren Hitzak iragartzen dizun oro. Izan gogoan, gau eta egun, epai-eguna, eta ibil zaitez beti santuekin; bai hitzaren ministerioa betetzen baduzu, Liburu Santua
32
Justiziaren alde otoitzean
eramanez edo arima bat zeure hitzaren bitartez nola salba dezakezun gogoan erabiliz; bai zeure eskuekin lan egiten baduzu zure bekatuen barkamenerako. Ez izan uzkurra ematerakoan, ez ibili marmarrean emandakoan; izan ere, egunen batean jakingo duzu nork saritzen duen duintasunez. Gorde ezazu jaso zenuena, ezer kendu ez gehitu gabe. Gaiztoa beti izango zaizu gorrotagarri. Epaitu zuzentasunez. Ez izan desadostasun-iturria; aitzitik, bidera ezazu bakea, aurka daudenen arteko bakezkoak eginez. Aitortu zure bekatuak. Ez ekin otoitzari kontzientzia txarra duzula. Hauxe da argiaren bidea. Bernaberen gutuna, 19. kap. I. mendea
Justiziaren alde otoitzean
33
18.- Zeintzuk dira ekintza onen tresnak Beste ezeren gainetik, Jainkoa bihotz guztiaz, arima osoaz eta indar guztiekin maitatu; ondoren, lagun hurkoa zeure burua legez. Ez inor hil, ez egin ezkontza-nahasterik, ez lapurtu, ez gutiziatu inoren ondasunik, ez gezurrik esan, gizaki guztiak ohoratu eta ez egin inori zeuretzat nahi ez duzuna. Norbere buruari uko egin Kristori jarraitzeko. Gorputza zigortu, ez galdu gozamenetan, baraua maitatu.. Behartsuak suspertu, biluzik dagoena jantzi, gaixoak ikustera joan, hildakoei lur eman. Nahigabetuari lagundu, atsekabetua kontsolatu. Munduaren jokabideari muzin egin, ez jarri ezer Kristoren maitasunaren aurretik. Ez eman haserreari biderik, ez gorde erresuminik. Bihotzez azpikeriarik gabe jokatu, ez egin bake-plantarik. Ez utzi karitatea albo batera. Ez zin egin, zin faltsua egingo ote duzun beldur. Beti esan egia, bihotzarekin zein ezpainekin. Ez itzuli gaitza gaitzaren truke. Ez mindu inor; aitzitik, eroapenez sufritu egiten dizkizuten irainak. Etsaiak maitatu. Madarikazioaren ordainetan madarikaziorik itzuli beharrean, bedeinkatu. Zuzentasunaren ondoriozko jazarpena jasan. Ez izan harroa, ez ardozalea, ez jatuna, ez lotia, ez alferra, ez marmartia, ez maiseatzailea. Itxaropena Jainkoarengan jarri. Berez ona den zerbait suertatuz gero, Jaikoari esker gertatu dela pentsatu, eta ez norberaren ahaleginen ondorioz; gaiztakeria, ordea, beti norberari leporatu. Epaiketaren egunaren beldur izan, infernuaren izu-laborria sentitu, betiko bizitza irrikatu espirituaren indar guztiekin, bizitzako egun guztietan gogoan izan heriotza, une oro zaindu norbere portaera, egiatzat hartu Jainkoa beti begira dagokigula nonahi eta noiznahi. Bihotzean sortzen zaizkigun asmo txar guztiak Kristoren aurka jaurti eta
34
Justiziaren alde otoitzean
komunitateko arduradunari jakinarazi. Egunero bete Jaunaren agindu guztiak, garbitasuna maitatu, ez gorrotatu inor, ez izan jeloskor, ez jokatu inbidiak eraginda, ez izan liskarzalea, harrokeriatik ihes egin. Komunitateko zaharrak gurtu, gazteak maitatu. Egin otoitz etsaien alde, Kristoren maitasunean; eguzkia gorde aurretik bakeak egin, inorekin haserretuz gero. Ez galdu inoiz Jainkoaren errukiaren itxaropena. Hauexek dira espirituzko artearen tresnak. Gau eta egun, etengabe erabiltzen baditugu eta Judizioren egunean itzuli, Jainkoak berak agindutako sariarekin sarituko gaitu: “Ez zuen begik ikusi, ez belarrik entzun Jainkoak zer duen prestaturik bera maite dutenentzat�. San Benitoren Erregela, 4. kap. IV. mendea
Justiziaren alde otoitzean
35
19.- Amets bat izan dut Gure errepublikaren arkitektoek Konstituzioko eta Independentzia Aldarrikapeneko hitz ederrak idatzi zituztenean, ordainduko bat sinatu zuten eta ordainduko honen oinordeko izan behar zuten estatubatuar guztiek. Dokumentu honetan hitz ematen zitzaien gizon guztiei, beltz zein zuriei, bermatzen zitzaizkiela besterenezin ziren askatasunerako eta zoriontasuna bilatzeko eskubideak. Baina badut zerbait esateko justizia jauregira daraman atari beroan zain dagoen nire jendeari. Kosta ahala kosta ekidin behar dugu ekintza bidegabeak egitea, guri legez dagokigun lekua eskuratzeko bidean. Ez dezagun ase gure askatasun-egarria garraztasun eta gorrotoaren edalontzitik edanez. Gure borroka beti ala beti eraman behar dugu duintasun eta diziplinaren bide gorenetik. Ez dezagun onartu gure protestaldi sortzailea gogorkeria fisikoa bilakatzea. Behin eta berriro igo behar dugu gorputzaren indarrak eta arimarenak bat egiten duten goi-lautada ikusgarrietara. Eta beltzen komunitatea hondoratu duen militantzia berri zoragarriak ez gaitu eraman behar zuri guztien mesfidantzara. Izan ere, anaia-arreba zuri askok ulertu dute beren etorkizuna eta gurea eskutik bat doazela, eta halaxe erakusten dute gaur hemen gure artean daudenek. Eta baita beraien askatasuna gureari lotua dagoela ere. Ezin gara bakarrik ibili. Eta hitz egiterakoan, beti aurrera egingo dugula hitz eman behar dugu. Ez daukagu atzera begiratzerik... Adiskideok, gaur diotsuet oraindik amets bat dudala, nahiz eta gaur eta bihar oztopo askori aurre egin behar. Amets honek estatubatuarren ametsean ditu finkatuta bere sustraiak. Bart amets egin dut: egunen batean nazio hau jaiki egingo dela eta bere sinesmenaren benetako esa-
36
Justiziaren alde otoitzean
nahia biziko duela”: “Egia hauek begibistakoak direla aldarrikatzen dugu: gizaki guztiak sortzez berdinak direla...” Amets egiten dut egunen batean, Georgiako muino gorrietan garai bateko morroien seme-alabak eta garai bateko morroien nagusien seme-alabak elkarrekin eseriko direla anaitasunaren mahaian. Amets egiten dut egunen batean, Mississippiko Estatua ere bai, bidegabekeriaren izerdian arnasa hartu ezinik bizi den eta zapalketaren izerdian itotzen den estatua askatasun eta justiziazko oasia bihurtuko dela. Amets egiten dut nire lau seme-alabak egunen batean bere izaeraren ezaugarriengatik epaituko dituzten herri batean biziko direla, eta ez beren azalaren koloreagatik... Askatasunak durundi egin dezanean auzo, herrixka, herri, hiri eta estatu bakoitzean, orduan bai ospatuko dugula eguna zeinetan Jainkoaren seme-alaba guztiok, zuri zein beltz, judu zein pagano, elkarri bostekoa emango diogun eta denok batera abestuko dugun abesti espiritual beltzeko bertsoak: “Azkenean askeak!. Azkenean askeak! Eskerrak Jainko guztiz Ahaltsuari! Azkenean libreak gara!” (Lincoln Memorial-en irakurri zuen hitzaldi hau 1963ko abuztuaren 28an, Washington-erantz egindako ibilbide historikoan.) Martin Luther King
Justiziaren alde otoitzean
20.- Zure antzekoa den gizakia Zure atera deitu dut, zure bihotzera. Ohe on baten eske, su on baten eske. Zergatik arbuiatu nauzu? Zabaldu atea, anaia! Zergatik galdetzen didazu ea Afrikakoa naizen, Ameriketakoa naizen, Asiakoa naizen, edo Europakoa naizen? Zabaldu, anaia! Zergatik galdetzen didazu sudurraren luzeraz, ahoaren tamainaz, nire azalaren koloreaz eta nire jainkoen izenez? Zabalduidazu atea, anaia! Ni ez naiz beltza, ez naiz gorria, ez naiz horia, ez naiz zuria. Gizaki bat baino ez naiz. Zabalduidazu, anaia! Zabaldu zure atea, zabaldu zure bihotza;
37
38
Justiziaren alde otoitzean
gizakia bainaiz, garai guztietako gizakia, zeru guztietako gizakia, zure antzekoa den gizakia RenĂŠ Philombe (Camerun)
Justiziaren alde otoitzean
39
21.- Asmakizunak Hortzetan, goizean, eta gaua larruazalean. Nor ote da, nor ez ote da? —Beltza. Emea da, baina ez ederra; berak diotsuna egingo duzu. Nor ote da? Nor ez ote da? —Gosea Morroien morroi eta jabeekin zapaltzaile. Nor ote da? Nor ez ote da? —Kanabera Beste eskua bazter uzten ez duen eskuaren eskandalua. Nor ote da? Nor ez ote da? —Limosna Ikasi zuen barrearekin negarrez ari den gizona. Nor ote da? Nor ez ote da? —Ni neu Nicolás Guillén, 1934
40
Justiziaren alde otoitzean
22.- Zenbat borrokatu behar den! “Badira egun batez borrokatzen diren gizonak; horiek onak dira; beste batzuk urtebetez borrokatzen dira eta horiek hobeak dira. Baina badira bizitza osoa borrokan ematen dutenak; horiek ezinbestekoak dira� Bertold Brecht
Justiziaren alde otoitzean
41
23.- Barrakoiko bihotz pentsalaria Inor umiliatzeko bi pertsona behar dira, gutxienez: umialiatzen duena eta umiliatu nahi den hori; baina, batez ere, bere burua umiliatzen uzten duen norbait. Azken honek huts egiten badu edo, bestela esanda, alde pasiboak laido edo mesprezu guztien kontrako txertoa badu, eragindako laido guztiak kea bezala desegingo dira. Eguneroko bizitza aztoratzen duten neurri iraingarriak baino ez dira geratzen, baina ez arima nekatzen duen laido edo menderakuntza hori. Juduak bide honetan hezi behar dira. Gaur goizean, Stadionkade bizikletaz inguratzen ari nintzela, izugarria izan da hiriaren mugetan atzematen zen zerumuga zabala ikusmiratzea eta oraindik murriztu ez diguten aire freskoa arnastea. Nonahi ikus daitezke juduei naturara daramatzaten bide guztiak debekatzen dizkieten kartelak. Baina oraindik baimenduta daukagun bide-zatitxo horren gainetik zeru osoa ikus daiteke. Ezin digute ezer egin, ezertxo ere ez. Bizitza gogorregia bihurtu ahal digute, gure zenbait ondasun material kendu ahal digute, kanpoan ibiltzeko nolabaiteko askatasuna mugatu; baina guk geuk kentzen dizkiogu geure buruari gure indarrik onenak jarrera psikologiko ezin okerragoa dela kausa: jazarriak, laidotuak, zapalduak sentitzen bagara; gorrotoa nabaritzen badugu geure barruan; harrokeriaz estali nahi badugu geure beldurra. Edozeinek dauka triste eta lur jota sentitzeko eskubidea noizean behin, sufriarazten digutenagatik. Gizatiarra eta ulergarria da. Hala ere, geuk egiten diogu kalterik handiena geure buruari. Niretzat bizitza ederra da eta libre sentitzen naiz. Nire baitan hedatzen dira ortzia bezain zabalak diren zeruak. Jainkoarengan sinesten dut eta gizakiarengan ere bai; eta inolako lotsarik gabe aldarrikatzen dut nire sinesmen hau.
42
Justiziaren alde otoitzean
Bizitza gogorra da, baina hau ez da larria. Guregan benetako garrantzia duenari garrantzia ematen hasi beharra dugu; beste guztia joan doa, berez eroriko da. Egunen batean bakea egonkortzen bada, bake hau ez da benetakoa izango, harik eta bakoitzak bere baitan eta berarekin bakea egin arte; edozein gizaki edo herrirenganako gorrotozko sentimendu oro bere baitatik errotik atera arte; edota gorroto hori menderatu eta maitasun bihurtu arte. Gehiegi eskatzea ote da? Hala ere, hauxe da konponbide bakarra. Gure barruan daramagun betikotasunezko zatiùo hau hitz bakarrarekin zein hamar liburukotetan aipatu eta azal liteke. Emakume zoriontsua naiz eta bizitza honetako goresmenak abesten ditut –jakina!- Jaunaren (oraingo eta betiko Jaunaren) 1942 urtean, gerrako bederatzigarrenean. Etty Hillesum, 1942ko egunerokotik
Justiziaren alde otoitzean
43
24.- Azken gutuna Lehengusu eta lehengusina maiteok, Seppl maitea eta gainontzeko guztiok: Gutun hau zuen eskuetara heltzen denerako, mundu hobe batean egongo naiz... Frantzian atxilotu ninduten iazko azaroaren 9an, Berlinera eraman ninduten eta, azkenik, heriotza zigorra ezarri zidaten uztailaren 2an, Jesusen Bihotzaren egunean. Gaur beteko da sententzia. Arratsaldeko 7etan nire Salbatzaile maitearen etxera joango naiz; beti kartsuki maite izan dudan Salbatzailearenera. Ez atsekabetu nigatik! Zoriontsu baino zoriontsuago nago. Ordu latzak jasan behar izan ditut, jakina; baina oso ondo prestatu dut neure barrua heriotza ordurako. Izan bihotz, eta eutsi gogor, Jainkoarren, zeruan berriro elkar ikus dezagun. Han guztiok izango zaituztet gogoan... Barruan borroka latza izan ondoren, erabat konbentziturik nago gaur dela nire bizitzako egunik zoriontsuena... Seppl!, nire bihotzeko Seppl! Ez egon triste. Dena da iragankorra, zeruak bakarrik dirau! Guztion alde ari naiz otoitzean. Nire aberriaren alde ere otoitz dagit. Jainkoak gorde zaitzatela! Santiago Gapp (bere martirio egunean:1943ko abuztuaren13an)
44
Justiziaren alde otoitzean
25.- Eta ez nuen txintik ere esan Lehendabizi komunistak atxilotu zituzten, eta nik ez nuen txintik esan, ez bainintzen komunista. Ondoren, juduak eraman zituzten, eta ez nuen txintik ere esan ez bainintzen judua. Geroago langileen bila etorri ziren, eta ez nuen txintik ere esan ez bainintzen ez langilea ez sindikalista. Jarraian katolikoen aurka hasi ziren, eta nik ez nuen txintik ere esan protestantea bainintzen. Eta, azkenik, nire bila etorri zirenean, ez zegoen nork protestatu. Bertol Brecht
Justiziaren alde otoitzean
45
26.- Zer da herri bat izatea Herri bat ez da edonola bildutako jende-multzoa. Herri bat, justizia errespetatzeko nahiak eta guztion ona bilatzeak lotzen eta batzen dituen jendarte zabal eta ugaria da. Ciceron, Errepublikaz, I,25
46
Justiziaren alde otoitzean
27.- Eliza, askapenaren zerbitzari Kristok gizon egin nahi izan du, berak dakarren Aitaren argia gizon-emakume eta herri guztien bizitza bihur dadin. Badakit zuetariko asko asaldatu egiten dela hitz hauekin eta uste dutela eta diotela Barri Onaren iragarpena albo batera utzita, politikan sartu naizela. Baina nik ez dut salaketa hau onartzen. Izan ere, ni gogotik ahalegintzen naiz Batikano II.ak, Medellin eta Pueblako biltzarrek bultzatu nahi izan duten guztia, idatzita eduki eta teorian ikasteaz gain, bizitzen eta gaur eguneko gure errealitate gatazkatsu honetara ekartzen Berri Ona behar bezala iragarriz... gure herriarentzat. Horregatik, Jaunari eskatzen diot aste osoan zehar, herriaren deiadarra eta hainbeste krimenek sortutako samina; hainbesteko gogorkeriak sortutako bidegabekeria jaso eta biltzen dudan bitartean; Jaunari eskatzen diot, beraz, eman diezadala kontsolatzeko, salatzeko, bihotz berritzera deitzeko hitz egokia. Eta basamortuan oihu dagien ahotsa bada ere, badakit Eliza bere lana betetzeko ahaleginetan ari dela (...) Eta honen guztiaren inguruan, gaur goizeko eredua zoragarria da: Estatu Batuetako Jesusen jarraitzaileak honaxe etorri dira, hemengo, Salvadorreko Jesusen jarraitzaileekin konpartitzera; eta eurak, iparraldeko nazio boteretsuan, bertako gizarteko bidegabekerien aurkako Berri Onaren ahotsa dira... Horrela, euren elkartasuna erakustera datozkigu, guk ere, Jainkoaren herri garenok hemen, El Salvadorren, jakin dezagun adoretsu salatzen geure gizarteko bidegabekeriak (...) Gaurko Jaunaren hitzen argitan, izenburu hau daraman nire haurnasketa aurkeztu nahi dizuet: Eliza, norbere eta komunitatearen askapenerako zerbitzua. Hiru ideia hauek izango dira nagusi gaurko sermoian: 1.: Pertsonaren duintasuna da askatu beharreko lehena. 2.: Jainkoak herri oso bat salbatu nahi du. 3.:Askapenak duen trazedentzia, bere benetako eta azken neurria.
Justiziaren alde otoitzean
47
Anaia-arreba maiteok: oso interesgarria litzateke orain aztertzea zer egin duen azken hilabeteotan egoera ezin txarragotik atera nahi gintuen gobernu berriak, baina ez dut gehiegi luzatu nahi. Eta egitan egin nahi dena herriaren antolaketa lanari burua moztu eta herriak aurrera eraman nahi duen prozesua oztopatu, hori egin nahi bada, ez dago aurrera egin dezakeen beste prozesurik. Gobernu batek beren erraiak herrian sustraituta izan ezean, ez du zereginik; eta are gutxiago odolez eta saminez inposatu nahi izanez gero(...) Armadako gizonei dei berezia egin nahi nieke; zehatzago, kuarteletako Poliziaren Guardia Nazionaleko kideei. Anaiok, herri berekoak zarete, zuen anaia-arreba nekazariak ari zarete hiltzen; eta gizon batek eman lezakeen hiltzeko aginduaren gainetik dago Jainkoaren legea, EZ INOR HIL dioena. Soldadu bakar bat ere ez dago behartuta bere Jainkoaren legearen aurkako agindu bat betetzera... Lege inmoral bat ez dago inor betetzera behartuta... Bada garaia zuen kontzientzia berreskuratu eta, bekatuaren esana baino zuen kontzientzia horren esana egiteko. Eliza Jainkoaren eskubideen, Jainkoaren legearen, giza duintasunaren, pertsonaren defendatzailea da; ezin da, beraz, isildu honenbesteko nazka sortzen duen egoera honen aurrean. Gobernuak serioski eta benetan kontuan hartu beharra du aldaketek ez dutela ezertarako balio odoletan blai egiten badira... Beraz, Jainkoaren izenean; bere arrangurak eta kexuak zeruraino iristen diren herri honen izenean eskatzen dizuet, erregutzen dizuet, agintzen dizuet Jainkoaren izenean: eten dadila errepresioa!!! Elizak bere askapena aldarrikatzen du gaur Liburu Santuetan ikasi dugun bezala. Eta askapen honek, gaur egun, gizakiaren duintasunaren errespetua, herri osoaren ona eta Jainkoari begira dagoen, eta bere indarra eta itxaropena Jainkoagandik datorkion trazendentzia suposatzen du. Oscar Romero, 1980ko martxoaren 23a San Salvadorreko Katedrala. Bere martirioren aurreko azken homilia.
48
Justiziaren alde otoitzean
28.- Eta abar Kristaua izatea: otoitz egin eta justizia praktikatu Gure elizak bere iraupenaren alde baino ez du lan egin, bera bere azken helburua izango balitz bezala; eliza hau ez da gizakiei eta munduari barkamenerako eta salbamenerako hitzen bat eskaintzeko eta luzatzeko gai izan. Horregatik, antzinako berbek isildu egin beharko lukete, eta gaur eguneko kristau izatea bi gauza hauetan oinarritu beharko da: otoitz egin eta gizakien artean justizia egitean. D. Bonhoeffer, Iraupena eta otzantasuna. 1944 Erlijioa eta politika Ez dut ulertzen zer nolako Biblia irakurtzen duten, erlijioa eta politika ez direla nahastu behar diotenek. Desmond Tutu Homo res sacra homini Gizakia sakratua da gizakiarentzat. Seneca
Justiziaren alde otoitzean
49
29.- Kalkutako Ama Teresaren hileta ospakizunean Hilkutxa hotzetik, Ama Teresak guri hizketan dihardu oraindik eta badirudi Jaunareren hitzak errepikatzen ari zaigula: “Zoriontasun handiagoa dago ematean jasotzean baino� Hauxe da Ebanjelioaren muina, Jainkoak guri, bere seinoi, digun maitasunaren berri ona eta gure Beraganako maitasuna; gure arteko harremanetan nabarmena eta eraginkorra izan behar duen maitasuna. Kalkutako Ama Teresak bete-betean ulertu zuen maitasunaren Berri Ona. Bere espiritu menderaezinaren zuntz bakoitzarekin eta bere gorputz hauskorraren energia guztiarekin ulertu zuen. Bere bihotz osoarekin eta bere eskuetako eguneroko nekearekin burutu du. Erlijio, kultura eta arraza mailako ezberdintasun guztiak gaindituz, premiazko irakasgai mesedegarri hau eskaini dio mundu osoari. Ilunaldi ikarragarriak bizi izan dituen mende honen bukaeran, kontzientziaren argia ez da erabat itzali. Santutasuna, ontaasuna, atsegintasuna maitasuna onartuak eta aintzat hartuak dira Historian agertzen direnean. Joan Paulo II. Aita Santuak halaxe aitortu du izaera eta maila guztietako gizakiek sinismen ezin hautsizko emakume honengan ikusi dutena: bere ikusmen espiritual ikaragarria, bere bidean aurkitzen zuen pertsona bakoitzarekin adierazten zuen Jesusenganako maitasun eskuzabal eta adeitsua, edozein gizakiren bizitzaren aurrean agertzen zuen erabateko errespetua eta hainbat erronkari aurre egiteko erakutsi zuen adorea. Aita Santuak ondo ezagutzen zuen Ama Teresa eta bere esker ona adierazi nahi dio Jainkoari emakume hau eskaintzeagatik munduari eta Elizari. Ama Teresaren bizitza ez zen izan gizatasunaren aldeko abentura hutsa, berak argi erakutsi zuen bezala. Bibliako fedezko historia bat da. Jesukristoren iragarpen bat bezala
50
Justiziaren alde otoitzean
baino ezin da ulertu, berak ondotxo zioenez: “Berarenganako maitasun eta zerbitzuzko ekintza bat behartsuen arteko behartsuenengan, behartsu materialak zein espiritualak, beraiengan ezagutuz eta beraiei berritzuliz Jainkoaren antza eta irudia” Esan izan da Ama Teresak askoz gehiago egin zezakeela munduan pobrezia sortzen duten arrazoien aurka aurre egiteko. Bera kritika hauen jakitun zen. Beharbada berak bizkarrari eraginez esango zuen: “Zuek pobreziaren arrazoien inguruan eztabaidatzen ari zareten bitartean, ni behartsuen arteko behartsuenen aurrean balaunikatuko naiz eta bere premiez arduratuko”. Eskaleek, legenardunek, HIESdunek ez dute eztabaida eta teoria handirik behar; benetan behar dutena maitasuna da. Gose direnak ezin dira gainontzekoek konponbide bikaina noiz aurkituko zain egon, elkartasun jakina eta nabaria behar dute. Hiltzear daudenek, elbarriek, oraindik jaioteko dauden ume babesgabeek ez dute bultzadarik aurkitzen ideología utopìkoetan, azken berrehun urteotan mundu akatsgabea modelatzen saiatu diren ideologietan; benetan behar dutena maitasunez beteriko presentzia eta esku maitekorra dira. Ama Teresak uzten digun ondare espirituala Mateoren Ebanjelioan idatzitako Jesusen hitzetan laburbiduta dago: “Benetan diotsuet, nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten”. Sagrarioaren aurreko isiltasunean, kontenplazioan eta gurtzean ikasi zuen ikusten Jaunaren benetako aurpegia sufritzen ari den gizaki bakoitzarengan. Otoitzean aurkitu zuen Elizaren Dotrina Sozialaren eta mundu zabalean eta une guztietan aurrera daraman gizatasunezko zereginaren funtsa eta oinarria: Jesukristok, haragi egindako Hitzak, gizateriaren Salbatzaileak pertsona bakoitzarekin bat egin nahi izan du; eta, bereziki, gaixo eta behartsuekin (“neuri egin zenidaten”). Kalkutako Ama Teresak maitasunezko sugarra biztu du; eta espirituzko bere seme-alabek, Karitatearen Misiolariek, biztuta iraunarazi behar dute. Munduak sugar horren argi eta
Justiziaren alde otoitzean
51
beroaren premia du. Lekaime apal honek India eta Kalkuta hiriari izan dion maitasuna ez da munduko hiritartzat hartzeko oztopo izan. Berari eskaintzen diogun omenaldi hau alferrikakoa izango da baldin eta guk, mundu osoko gizon eta emakume sinistedun eta borondate onekook, bere lanarekin jarraitu ezean berak eten duen une eta lekuan. Oraindik behartsuak gure artean jarraitzen dute. Jainkoaren Seme Gurutziltzatuaren irudi direnez, gure arreta petsonalaren, gure ekinbide politikoaren eta gure konpromezu erlijiosoaren erdi-erdian jarri behar ditugu... Aita Santuak Ama Teresaren hitz hauek ekarri ditu gogora: “Otoitzaren emaitza fedea da; fedearena maitasuna, maitasunaren zerbitzua eta zerbitzuaren emaitza bakea da”. Has gaitezen mundua aldatzen bizirik dagoen guztiaren sortzailea den Jainkoari otoitz apal hau zuzenduz: “Berriztatu gaitezen sinismenean! Bete bedi gure bihotza benetako maitasunaz! Beste guztiak gure anaiaarreba bezala ikusten ditugunean, edozein delarik beren arraza eta jatorria; orduantxe bakarrik aurkituko ditu gizadi osoak bakearen bideak. Une honetan bai egingo dugula “zerbait ona Jainkoaren alde”. Une honetan gure arreba hau zeruko Aitaren eskuetan jarriko dugu. Emakume zoragarri hau miretsi duten guztiek konprometituko ahaldira, aldi beren, ulertzen emakume honek munduari eman dion irakasgai bikain eta ederra, gure zoriontasunerako bidea den irakasgaia: “Zoriontasun handiagoa dago ematean jasotzeanbaino”,. Ama Teresa maitea: santuen elkartasunaren dogmak zugandik hurbilago sentiarazten gaitu. Eliza osoak eskertzen dizu zure eredu bikain eta hitz ematen dizu jarraituko duela. Aita Santuaren izenean azken agurra ematen dizut eta bere izenean eskerrak eman nahi dizkizut munduko bertsuen alde egindako guztiagatik. Beraiek dira Jesusen kutunak. Eta gure Aita Santuaren kutunak ere badira. Bere izenean jarriko dizut hilkutxan gure esker onik sakonena adierazten duen lorea. Angelo Sodano
52
Justiziaren alde otoitzean
30.- Horrengan jarriko ditut nire begiak (Is. 66,1-2) Hau dio Jaunak: “Neure tronu dut zerua, neure oinaulki lurra. Zer etxe eraikiko didazu, bada, edo zein toki nire atsedenerako? Neuk eginak dira gauza guztiok, neureak ditut denak. Hala diot nik, Jaunak. Hona norengan ditudan begiak jartzen: atsekabetu eta bihotz-eroriengan, nire hitzari begirune diotenengan.�
Justiziaren alde otoitzean
53
31.- Emaitza Isiltasunaren emaitza otoitza da. Otoitzaren emaitza, fedea. Fedearen emaitza, maitasuna. Maitasunarena, zerbitzua. Eta zerbitzuaren emaitza, bakea. Kalkutako Teresa
54
Justiziaren alde otoitzean
32.- Bizitza aukera bat da Bizitza aukera bat da; ateraiozu probetxu. Bizitza edertasuna da; mirets ezazu. Bizitza amets bat da; gauzatu ezazu. Bizitza erronka bat da; egiozu aurre. Bizitza eginkizuna da; bete ezazu. Bizitza joko bat da; joka ezazu. Bizitza zoragarria da; zaindu ezazu. Bizitza aberastasuna da; gorde ezazu. Bizitza maitasuna da; goza ezazu. Bizitza misterioa da; argitu ezazu. Bizitza tristura da; gainditu ezazu. Bizitza goratzarrea da; abestu ezazu. Bizitza borroka da; onar ezazu. Bizitza tragedia bat da; mendera ezazu Bizitza abentura bat da; eraman ezazu aurrera. Bizitza zoriona da; merezi ezazu; Bizitza bizitza da; defenda ezazu. Kalkutako Teresa
55
Justiziaren alde otoitzean
33.- Jauna, zu zara... Zu, Jauna, hauxe zara: asetu beharreko Gose-Egarriak, jantzi beharreko Biluzia, aterpetu beharreko Etxebakoa, sendatu beharreko Gaixoa, barkatu beharreko Inbidiatua, onartu beharreko Ez-onartua, maitatu beharreko Baztertua, laguntza behar duen Hiesduna, lagundu beharreko Eskekoa, entzuna izateko premia duen Mozkortia, babestu beharreko Zoroa, aintzat hartu beharreko Ziztrina, lagundu beharreko Itsua, hitzaren premia duen Ahots-gabea, esku-lagun baten premia duen Herrena, onera etor daitekeen Drogazalea, birgaitu beharreko Emagaldua, entzun beharreko Zaharra Kalkutako Teresa
56
Justiziaren alde otoitzean
34.- Arratsaldean maitasunean aztertuko zaituzte (Mt 25) Zatozte nire Aitaren bedeinkatuok; hartzazue munduaren sortzetik zuentzat prestatua dagoen erreinua. Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoen eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; gartzelan, eta ikustera etorri�.
57
Justiziaren alde otoitzean
35.- Zergatik gertatzen den galdetzen badut... Behartsuei jaten ematen badiet, santua deitzen didate. Baina behartsuek zergatik ez duten jatekorik galdetzen badut, komunistatzat naukate. Helder Camara
58
Justiziaren alde otoitzean
36.- Gogoko dudan baraua (Is 58,6-7) Hauxe da nik gogoko dudan baraua: injustizi kateak hautsi eta uztarri-hedeak etetea; zapalduak libratu eta uztarri oro apurtzea; gose denari zeure ogitik eman eta aterperik ez duen behartsua etxean hartzea; biluzik dagoena jantzi eta zeure gizakideari laguntzari ez ukatzea.
Justiziaren alde otoitzean
59
37.- Emakumearengan sinesten dut Bene-benetan sinesten dut Indiaren salbamena bere emakumeen sakrifizio eta buru-argitasunaren eskuetan dagoela. Nire iritziz, gizona eta emakumea, beren oinarrian, bat diren neurri berean, beren arazoek ere bat izan behar dute. Biengan berbera da espiritua. Biek ala biek dituzte antzeko sentipen eta ideiak. Bakoitza bestearena da, guztiz. Bietako inortxo ere ezin da bestearen laguntza aktiborik gabe bizi. Hala ere, gizonak, era batera edo bestera, bere menpeko izan du emakumea aspaldi-aspalditik; eta horrela, gutxiago delako konplexua sortu da emakumearengan. Egiazkotzat hartu du gizonak berak bere nagusitasunaren inguruan zabaldutako uste edo ideia. Baina gizateriako profetek berdina dela onartu dute. Emakume jaio izan banintz, aurre egingo niokeen gizonak emakumea bere jostailua bezala erabiltzeko asmo horri. Pentsamenduz emakume egin naiz bere bihotzean sartu ahal izateko. Ezin izan nintzen nire emaztearen bihotzean sartu, harik eta ordura arte ematen nion tratua aldatzea erabaki nuen arte; eta, horrela, bere eskubide guztiak itzuli nizkion, senar izateak eskaintzen zizkidan ustezko eskubide guztiei uko egin ondoren. Emakumeak utzi egin behar dio bere burua gizonaren lizunkeriaren tresnatzat ikusteari. Konponbidea bere eskuetan dago, gizonarenetan baino... Gogorkeriarik eza gure izatearen legea bada, etorkizuna emakumearena da. Gandhi (Estrategiaren artea)
60
Justiziaren alde otoitzean
38.- Emakumeak Emakumearen indarrak harrituta uzten ditu gizonak. Bere gain eramaten dituzte umeak, nahigabeak eta gauza astunak; hala ere, badute tarteren bat zorion, maitasun eta alaitasunerako. Irrifar egiten dute oihu egin nahi dutenean; abestu, negar egin nahi dutenean. Negarrez hasten dira pozik daudenean eta farre egiten dute urduri daudenean. EMAKUMEAK telefono dei baten zain daude, elurretan abiatu zen lagun edo etxekoren bat onik heldu dela esango diena. EMAKUMEEK ezaugarri bereziak dituzte. Beren burua eskainten dute zeregin zuzen eta on baterako. Ospitalean bolondres modura lan egiten dute, jatekoa eramaten diete behartsuei. Exekutibo, abokatu edo etxekoandre modura lan egiten dute, eta umeen arteko liskarrak konpontzen dituzte, eta baita auzokoen artekoak ere. Jantzia, bakeroak eta uniformeak janzten dituzte. Sinisten dutenen alde borrokatzen dute eta aurre egiten diote bidegabekeriari. Familien alde gehien egingo dutenei ematen diete beren botua. EMAKUMEEK hitz egin eta bide luzeak korritzen dituzte beren seme-alabentzako eskolarik onena lortzeko eta beren familiaren osasun-premiei ahalik eta ondoen erantzuteko.
Justiziaren alde otoitzean
61
Egunkarietako zuzendariei, diputatuei eta edozein botereri idazten diete bizimodu hobea eskainiko dieten onurak lortzeko. Ez dute “ezetzik� onartzen konponideren bat badagoela uste badute. EMAKUMEEK maitasunezko ohar bat uzten diete senarrei bazkalorduan. Beren seme-alabei oinetako berriak eskuratzen dizkiete. Inolako baldintzarik gabe maite dute. EMAKUMEAK zintzoak eta leialak dira, eta barkatzen dakite. Azkarrak dira eta badakite zenbaterainoko boterea duten; hala ere, badakite beren alderik gozoena erabiltzen ezer lortzekotan. EMAKUMEEK onena nahi dute beren etxekoentzat, beren lagunentzat eta beraientzat. Negar egiten dute beren seme-alabak nabarmentzen eta gailentzen badira eta poztu egiten dira beren lagunek sariren bat lortzen badute. EMAKUMEAK poztu egiten dira (edo negar egiten dute), jaiotza edo ezkontza baten berri dutenean. Beren bihotza hautsi egiten da, ordea, lagunen bat hiltzen zaienean. Etxekoren bat hiltzen denean sufritu egiten dute; hala ere, oraindik badute indarrik gainontzekoei agortu zaienean. Emakumearen ukituak gaixotasunen bat senda lezake. Badakite besarkada edo mosu batek bihotz hautsi bat senda dezaketela. EMAKUME BATEK arratsalde bat erromantikoa eta ahaztezina bihur lezake.
62
Justiziaren alde otoitzean
EMAKUMEAK tamainu, itxura eta kolore guztietakoak izan daitezke. Etxeeetan, apartamentuetan edo txaboletan bizi daitezke. Autoa gidatzen dute, oinez doaz edo hegan joan daitezke, Edo e-mail bat bidal dezakete zugatik zein kezkaturik dauden erakusteko. Emakume baten bihotzak mundua biraka jar lezake! EMAKUMEEK, bizitza emateaz gain, beste gauza asko egiten dute. Alaitasuna eta itxaropena ekartzen dituzte. Idealak konpartitzen dituzte eta errukia banatu. Beren familia eta lagunak adoretzen dituzte. Ordainetan eskatzen duten gauza bakarra besarkada bat eta irrifarrea da zuk zeuk ere beste batzuekin gauza bera egin dezazun. EMAKUMEEK esateko eta emateko asko dute. Emakume baten edertasuna ez dago eramaten duen arropan edo dauzkan itxura edo orrazkeran. Emakume baten edertasuna begietan dago, beraiek baitira bihotzaren ateak, maitasunaren kabia. Emakumearen edertasuna ez dago aurpegiko orezta batean; Emakume baten benetako edertasuna bere ariman islatzen da. Maitekiro eskaintzen duen ardura, erakusten duen grina da. Emakume baten edertasuna handituz doa urteak joan eta urteak etorri. (Liturgia eta ebanjelizaziorako sare latinoamerikarra)
Justiziaren alde otoitzean
63
39.- Bakearen eta justiziaren aldeko otoitzak Aita, zuregan dute herri guztiek beren jatorria, eta guztiekin familia bakarra egin nahi izan duzu zure maitasunean. Bete itzazu bihotzak zure maitasunezko suaz eta sortu gizon-emakume guztiengan aurrerabide zuzen eta anaitasunezko baten aldeko guraria, bakoitza gizaki modura gara dadin eta berdintasuna eta bakea mundu osoan nagusi izan daitezen. Jesukristo gure Jaunaren bitartez (JGJB) (Joan Paulo II: “Sollicitudo rei socialis�en bukaeran) Jauna, zuk esana da bakearen alde ari direnak Jainkoaren semeak deituko zirela; egizu etengabe jardun dezagula lanean, gizaki guztiei benetako bake iraunkorra bermatu ahal dien justizia ezartzeko munduan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. (Bakea eta Justiziaren aldeko meza) Jauna, aita bati dagokion maitasunaz gobernatzen duzu mundua. Egizu gizon-emakume guztiek familia bakarra osa dezatela bakean eta anaitasunezko maitasunak elkarturik bizi daitezela beti. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. (Bakea eta Justiziaren aldeko meza)
64
Justiziaren alde otoitzean
40.- Giza eskubideen aldeko hirutasun-otoitza Guztion Aita: Eskerrik asko guztiok, emakume zein gizon zein ume, askeak eta berdinak jaiotzen garelako duintasunean eta eskubideetan. Lagunduiguzu zure aurrean anaia-arrebak bezala bizitzen. Jesus Jauna: Gure artera etorri zinen gutariko bat bezala, baina ez zintugun onartu. Gaur egun oraindik, herrialde askotan, ukatu egiten zaizkie gutariko anaia eta arreba askori beren eskubideak. Beraiengan gurutziltzatzen zaituzte. Barkaiguzu eta salba gaitzazu. Espiritu Santua: Gure bihotzetako argia zaren hori, zatoz eta erakutsiguzu Jainkoaren seme-alaba izatetik datorkigun jakituria. Emaguzu guztiontzako tokia egongo den mundu bat egiteko ahalmena. Aske eta libre jaiotzen garenez, egizu askatasunean iraun dezagula zuregana itzuli arte. Jesukrisko gure Jaunaren bitartez. AMEN
Justiziaren alde otoitzean
41.- Justiziaren eta pakearen Maria (Magnificat) Jaunaren handitasuna dut goresten, pozaren pozez daukat barrena, Jainkoa baitut salbatzaile. Bere mirabe ezerez honengan jarri ditu begiak; horregatik, dohatsu deituko didate guztiek gaurdanik. Gauza handiak egin ditu nire alde Ahalguztidunak. Santua da eta gizaldiz gizaldi errukitsua begirune diotenentzat. Bere indar guztiaz jokatu du: Buru haroak suntsitu ditu, ahaltsuak goi-postuetatik bota eta ezerezak gora jaso; ondasunez bete ditu gose zeudenak, eta eskutsik bidali aberatsak... (Lk 1, 46-55)
65
66
Justiziaren alde otoitzean
42.- Klasikoak Herri osoak salbatzea jainkoaren boterea erabiltzea da Zuzi su-eragileak jaurti etxeen gainera eta goldea pasatu aintzinako hirien gainetik: honexeri deitzen diote boterea; bat edo bi hiltzeko agintzea ez zaie oso errealista iruditzen; eta gizagaixo askoren lepoa hurkatu ezik, beren ankerkeria apaldu eta kikildu egin dela uste dute. Benetako zoriontasuna askoren etorkizuna bermatzean datza, heriotik bizitzara erakartzean eta gizalegezko koroea merezi izatean izandako errukiagatik. Ez dago printze batentzako apaingarri duinagorik hiritar asko salbatzearren emandako koroea baino; aitzitik, mesprezagarriak dira, erabat, eroritako etsaiei ebatsitako armak, odolez zirpriztindutako barbaroen orgak eta gerran bereganatutako hondakinak. Herriak salbatzea, horra hor Jainkoaren arabera erabilitako boterea; makina bat erahiltzea, ausaz bada ere, sutearen eta hondamenaren boterea da. Seneca, Errukiaren inguruan, I.26
Justiziaren alde otoitzean
67
Bi bidegabekeria daude Bi bidegabekeria mota daude: bata, berau egiten dutenena; bestea, ahal izanda ere, besteek jasan ez dezaten ezertxo ere egiten ez dutenena. Ciceron, Betebeharren inguruan, I,7
Gizakiari dagokion guztia neuri ere badagokit Ezinbestekoa da gizakiak, besteekin batera duen gizatasunagatik, senti dezan beste edozein gizakiri gertatzen zaiona bere ardurapekoa ere badela. Ciceron, Ondasunen eta kalteen mugak, III, 18 Urrezko araua Ez egin besteei zuretzat nahi ez duzuna. (Confucio) Ez egin besteei zuri egiterik nahi ez duzuna. (Rabi Hillel) Honela bada, besteek zuei egitea nahi zenuketen guztia, egin zuek ere besteei; horretan datza Liburu Santuek irakatsia. (Jesukristo, Mendiko Hitzaldia, Mt 7, 12) Agindu kategorikoa Joka ezazu beti halako moldez, non zure borondatearen agindua baliagarria izan litekeen beti eta une oro araudi orokor baterako printzipio bezala. Kant, Arrazoibide Praktikoaren Kritika
68
Justiziaren alde otoitzean
“Joka ezazu beti halako moldez, non erabiliko duzun gizateria helburu bezala, eta sekula ere ez bitarteko, zuregan zein gainontzekoengan.� Kant, Ohituren Metafisikaren Oinarriak Maitasunaren hazia Errukirik gabeko gizon bat ez da gizona; begirunerako zein atseginerako sentiberatasunik gabeko gizona, ez da gizona; eta ona eta txarra bereizten ez dakien gizona ez da gizona. Besteenganako errukizko sentimendua maitasunaren hazia da. Mencio, Filosofo Confuciozalea, IV. mendean Agindu berria Agindu berri bat ematen dizuet: elkar maita dezazuela. Nik maitatu zaituztedan bezala, maita ezazue zuek ere elkar. Jesukristo, Jn 13,34
Justiziaren alde otoitzean
69
43.- Apal-apalik saiatuko naiz... 1. Maitatzen 2. Egia esaten 3. Zintzoa eta garbia izaten. 4. Beharrezkoa ez den ezer ez edukitzen. 5. Neure bizimodua lanaren bitartez aurrera ateratzen. 6. Zer jan eta edaten dudan zaintzen. 7. Beldurrik ez izaten. 8. Besteen usteak eta sinesteak errespetatzen. 9. Besteentzako onena bilatzen. 10. Nire anaia-arreba guztien anaia izaten. Gandhi
70
Justiziaren alde otoitzean
44.- Hamar agindu ekumenikoak 1. Erreparaiozu ezer baino lehen sinesmen guztiek komunean duten on guztiaren betetasunari. 2. Azter ezazu ea sinesmenenek beren artean dituzten ezberditasunak ez ote dauden historiak baldintzatuta; eta ea aurrerantzean, etorkizunean, ez ote daitezkeen bateratu. 3. Ez borrokatu beste sinesmenen aurka; aitzitik, saia zaitez beraien mailara iristen fedean eta maitasunean. 4. Borroka ezazu, hori bai, zuretarren artean aurki ditzakezun baieztapen dogmatiko eta fundamentalisten aurka. 5. Izan iezaiezu begirunea beste sinesmenei, nahiz eta beraietan aurkitu ulertzen ez duzun hau edo bestea. 6. Aldera itzazu ideala eta ideala, alde batetik; eta errealitatea eta errealitatea, bestetik. 7. Bila ezazu, lehendabizi, zeure baitan banaketaren arrazoia. Baina banaketa sendotu nahi baduzu, aurkez iezazkiezu zure eskakizunak gainontzekoei lehen urrats bezala. 8. Ez saiatu besteak aldatzen; aitzitik, bihozberri zaitez zeu. Hauxe duzu besteak aldatzeko biderik onena. 9. Ez hitz egin gainontzeko sinismenen “itzuleraz�. Horren ordez, egon zaitez banaketa noiz gaindituko zain eta, bide batez, sinismen guztien heldutasun eta hazkundea iritsiko diren egunaren zain. 10. Ezagutu itzazu beste sinismenak esperientzia pertsonal eta idazkien bitartez.
Justiziaren alde otoitzean
71
45.- Baden-Powelen azken mezua Eskaut maiteok: Peter Pan filma inoiz ikusi baduzue, gogoan izango duzue piraten buruzagia beti ari zela bere azken agurrerako hitzalditxoa botatzen, beldur baitzen bere heriotza ordua ailegatzerakoan ez ote zuen astirik izango bere hitzalditxoa poltsikotik ateratzeko. Antzeko zerbait gertatzen zait niri ere; eta, nahiz eta une honetan hiltzen ari ez naizen, seguru nago hilko naizela egun batzuk barru; eta, horregatik, agurtzeko berbatxo batzuk bidali nahi dizkizuet. Kontuan izan nigandik entzungo duzuen azkena izango dela; ondo entzun, beraz, eta hausnartu. Oso bizitza zoriontsua izan dut, eta zuek ere, zuetariko bakoitzak ere, bizitza zoriontsua izan dezazuela nahi dut. Uste dut Jainkoak mundu honetan zoriontsuak izateko eta bizitzaz gozatzeko jarri gintuela. Zoriontasuna ez du ematen ez aberastasunak, ez arrakasta izateak, ez nor bere buruaz errukitzeak. Zoriontasunerako urrats sendoa hauxe da: gazteak zaretenean osasuntsuak eta sendoak izatea. Horrela, gizon-emakume helduak zaretenean, probetxugarriak izango zarete eta bizitzaz gozatu ahal izango duzue. Naturaren ikerketak irakatsiko dizue zein eder egin duen Jainkoak mundua, zuek goza dezazuen. Egon zaitezte pozik egin duzuenagatik eta eskain ezazue daukazuen onena. Ikus ezazue gauza guztien alde ona, alde ilunari erreparatu beharrean. Baina zoriontsua izateko benetako bidea hauxe da: besteei zoriontasuna eskaintzea. Saia zaitezte mundu hau aurkitu zenuten baino hobeto uzten; eta hiltzeko ordua ailegatzen zaizuenean, zoriontsu hilko zarete jakinik ez zenutela denborarik alferrik galdu eta zuen esku zegoen onena egin zenutela.
72
Justiziaren alde otoitzean
Egon zaitezte “Beti Prest� zoriontsu bizi eta hiltzeko; izan beti gogoan eta saiatu betetzen Eskaut Hitza, baita umeak izateari uzten diozuenean ere; eta Jainkoak lagunduko dizue horretan. Zuen adiskidea. (Eskaut mugimenduaren sortzailea,Hil ondoren beren paperen artean aurkitutakoa.) Baden Powel
Justiziaren alde otoitzean
73
46.- Tolerantziaren zoriontasunak ZORIONEKOA besteei adiskide baten begiekin begiratzen dakiena eta pertsona bakoitza onartzeko gai dena, erlijio, kultura edo arrazarekin lotutako inolako aurreiritzirik gabe. ZORIONEKOA harmonian bizi izaten saiatzen dena bere etxeko, auzoko eta lagunekin zein atzerritarrekin, giza harremanek berekin batera dakartzaten oztopoak gaindituz. ZORIONEKOA gorrotorik gordetzen ez duena, keinu eta hitz desatseginei garrantzirik ematen ez diena eta besteak bere irizpideen arabera bizi izatera behartzen ez dituena. ZORIONEKOA bere burua onartzen duena, bere mugekin eta besteenekin lasaitasun osoz bizi dena. ZORIONEKOA ondo jokatzera bultzatzen duena, denok gustura biziko garen mundua eraikitzeko. ZORIONEKOA mundu honetako gizon-emakume guztiak bereizten gaituzten ezberdintasunak onartzen dituena, ezberdintasunok Jainkoak gutariko bakoitzari izendatzeko ezarri digun “Izena� adierazten baitute. ZORIONEKOA bere bihotzean amets eder hau egiten duena: nork bere kolorea aireratuz, ortzadar handi bat azalduko da zeruan, mundua argiz eta festaz beteko da, senidetasun eta bakearen ezaugarri.
74
Justiziaren alde otoitzean
47.- Has zaitez zeurengandik Gaztea eta askea nintzenean, eta nire irudimena mugagabea zenean, mundua aldatzea zen nire ametsa. Zahartzen eta jakiturian ere aurrera egiten nuen neurrian ikusi nuen ez neukala mundua aldatzerik. Orduan mugatu egin nituen pizka bat nire helburuak, eta neure aberria baino ez aldatzea erabaki nuen. Baina aberriak ere aldaezina zirudien. Nire bizitzako azken urteetan barneratzerakoan, halabeharrezko azken ahalegin batean, neure familia, neure ingurukoak aldatzeko erabaki irmoa hartu nuen. Baina, zoritxarrez, ez neukan inor inguruan.Hiltamuan nagoen oraingo honetan, aidanez, konturatu naiz: lehendabizi, ezer baino lehen NEURE BURUA ALDATU IZAN BANU, eman nezakeen jarraibidearekin neure familia aldatuko nukeen. Eta beronen inspirazioa bizigarri eta suspergarri izango zen nire aberriarentzat; eta, batek daki, agian mundua bera ere aldatuko nukeen. Wesmisterreko Abadiako hilobi bateko idazkia, XII. mendean
Justiziaren alde otoitzean
48.- Lehentasunak Boterearen ordez, apaltasuna. Jostaketaren ordez, aldaketa. Burlaren ordez, maitasuna. Arrazoiketaren ordez, Misterioa. Kaskarkeriaren ordez, santutasuna. Introspekzioaren ordez, kontenplazioa. Aberastasunaren ordez, pobrezia. Garbikeriaren ordez, xalotasuna. “Gaitzerdi”aren ordez, justizia. Interpretazioaren ordez, Hitza. “Zuurtasuna”ren ordez, Karitatea. Ondasunen pilaketaren ordez, ondasunen erabilera. Zalapartaren ordez, isiltasuna. Pikardiaren ordez, sinpletasuna. Fanatismoaren ordez, fedea Menperakuntzaren ordez, askatasuna.. Hitzaren ordez, espiritua. Lehenengo tokiaren ordez, azkena. Gizona, gixonaren ordez Jainkoa, jainkoen ordez. Poesia, tratatuaren ordez. Humanismoa, egozentrismoaren ordez. Gurutzea, autoaren ordez. Espiritua, erakundearen ordez.
75
76
Justiziaren alde otoitzean
Eliza jasarria, instalatuaren ordez. Komunikazioa, banaketaren ordez. Jainkoaren nahia, nirearen ordez. Gorputz mistikoa, nirearen ordez. Nor bere kabuz ez, elkarlana baizik. Egia bera, egian kokatu beharrean. Urrea ez, harria baizik. Kasuistika ez, parabola baizik. Mesprezua ez, errukia baizik. “Nire eliza� ez, Eliza baizik. Ihesa ez, presentzia baizik. Eskema ez, errealitatea baizik. Publizitatea ez, testigantza baizik. Moldea ez, hazia baizik Alfonso Carlos Comin
Justiziaren alde otoitzean
77
49.- Hiru pipa Zure anaiarekin haserre bazaude eta bera hiltzeko gogoa baduzu... eser zaitez, bete zure pipa eta erre ezazu. Behin pipa erreta, errieta gogotik egiteko gogoa baino ez duzu izango.
nahi
Orduan, eser zaitez, bete ezazu berriro pipa eta erre! Ondoren erabat sinetsirik izango zara azalpen on batek konponduko duela auzia. Orduan, eser zaitez, bete ezazu berriro pipa eta erre! Erre ondoren... zoaz anaiarengana eta barkaiozu. Madagaskarreko poema bat
78
Justiziaren alde otoitzean
50.- Norberaren bidea Ez zen inor joan, ez doa inor gaur eta ez da inor joango Jainkoarengana ni neu noan bide honetatik bertatik. Gizaki bakoitzarentzat du gorderik Jainkoak eguzki-izpi berri bat eta sekula inork ibili gabeko bidea. Leon Felipe
79
Justiziaren alde otoitzean
51.- Gustatzen zait Jainkoarena Ez zaizkit armak gustatzen, Jainkoaren bakea baizik. Ez zait gorrotoa gustatzen, Jainkoaren Maitasuna baizik. Ez ditut borrokak gustuko, Jainkoaren Itxaropena baizik. Ez zait laket hil dezaten, Jainkoak eman zigun Bizia baizik. Ez dut iluntasuna gustuko, Jainkoaren Argia baizik. Diana (8 urte)
80
Justiziaren alde otoitzean
52.- Oi gau zohardia Oi, gau, zohardia! Nere begien ametsa! Eta larrazkeneko haize epelaren hunkia! Soin hegietatik bizkarrean behera, eta iguzkiaren beroa nere aurpegi bustian! Joango naizelarik bidez bide eta karrikaz karrika‌ Nere herri langilearen urratsean, Nere herri langilearen bihotzean, Nere herri langilearen erraietan! Hasiko naizelarik kantan eta dantzan nere herri langilearen plazetan, Oi, gau zohardiaren beroa! Nere bihotzeko ametsa! Nere bihotzeko ametsa! Manex Erdozaintzi-Etxart
81
Justiziaren alde otoitzean
53.- Jesus langileari otoitza Jesus Jauna, egun osoa eskaintzen dizugu: gure lana, gure burrukak, gure pozak eta saminak. Emaiguzu geuri eta lankide ditugun gure neba-arreba guztiei, Zeure erara pentsatu, Zeurekin lan egin Eta Zugan bizia izatea. Emaiguzu gure bihotz osoz Zeu maitatzeko grazia eta gure ahalbide guztiz Zeu zerbitzekoa. Zeure Erregetza benetakoa izan dedila lantegietan, tailerretan, meategietan, baserrietan, itsasoan, eskoletan, bulegoetan eta etxeetan. Etsipenak jotzen dituen ekintzaileek iraun dezatela Zeure maitasunean. Lanaren eta burrukaren ohorezko ekintzan hildako gizon eta emakume langileek atseden bezate bakean. Maria, behartsuen Ama, otoitz gure alde. Amen. Hoac-eko otoitza