Iruñearen setioa eta liberazioa 18013-2013

Page 1

Iru単earen setioa eta liberazioa 1813-2013 Berregite historikoa 2013ko urriak 25, 26 eta 27


Iru単earen setioa eta liberazioa 1813-2013 Berregite historikoa

LG: 1660-2013

2013ko urriak 25, 26 eta 27


Iruñearen blokeoa amaitu izanaren bigarren mendeurrenean (1813-2013) hura berregitea ANE Espainiako Elkarte Napoleonikoak antolatzen dituen ekitaldien egutegiaren parte da.

ANTOLATZAILEA:

Iruñeko Udala

Sarrera

2013ko urriaren 31n Iruñeko Kapitulazioaren bigarren mendeurrena beteko da. Gertaera historiko horrek garrantzi handia izan zuen hala gure hiriaren nola Espaniaren historian.

KOORDINATZAILEA:

Javier Iriarte AHOLKULARITZA HISTORIKOA:

Diego Peña José María Espinosa de los Monteros Pedro del Guayo LAGUNTZAILEAK:

ANE Espainiako Elkarte Napoleonikoa FEHME Espainiako Historia Militarra Ikertzeko Foroa SEHN Nafarroako Ikerketa Historikoen Elkartea Burgoseko Museo Militarraren Lagunen Kultur Elkartea Arlanzako Infanteria Erregimentua (Lerma) Valentziako Museo Historiko eta Militarraren Lagunen Kultur Elkartea Aragoiko Artilleroen Elkartea, (Artilleriako Errege Gorputzaren 1. Erregimentua) Belagua La Estafeta garagardotegia La Granja Chupinazo Eslava Kasinoa Niza Roncesvalles Gaucho La Mandarra de la Ramos Cafés Barros Vinos Artajona Paris 365 Jesus eta Mariaren aterpetxea Erruki Etxea Añezcar klub hipikoa

1813an, frantses armadako soldadu-taldea Iruñean hartu zuen babesleku, eta isolaturik gelditu zen, Napoleonen tropa gehienek Pirinioak zeharkatzen zituzten bitartean. Tropa espainiar eta ingelesek Iruña setiaturik eduki zuten lau hilabetean. Frantsesak Iruñeko garnizioari laguntza ematen saiatu ziren, baina saioak porrot egin zuen, Wellingtongo Dukeak garaitu baitzituen Soraurengo guduan, uztailaren 27 eta 28an. Hor hasi zen hiriaren okupazioaren bukaera: 1813ko ekainaren 25az geroztik espainiarren eta aliatuen tropek setiaturik eduki zuten hiria harik eta urriaren 31n tropa inperialek errendizioa sinatu zuten arte. Azaroaren 1ean, frantsesak Portale Berritik irten ziren, atzean utzita bost urteko gerra krudel bat. 2013ko urriaren 25, 26 eta 27an nazioarteko berregite historikoa gauzatuko da, non berregileak ekintza militarretan –Soraurengo guduan eta Iruñearen setio eta liberazioan– parte hartu zuten herrialdeetakoak izanen baitira.

Jarduera hauek bultzatuta, Iruñeko Udalak, gertaera historiko garrantzitsu hau gogora ekartzeaz gain –dibulgazioa eta girotzea ere helburu hartuta–, leheneratu berri diren Iruñeko harresiak bisitatzeko eta beraietan gozatzeko interesa piztu nahi du hala iruindarrengan nola turistengan. Izan ere, berregite honek bat egiten du FORTIUS Mugaz Haraindiko Lankidetza-Proiektuaren bidez Baiona hiri senidetuarekin batera Europar Batasunaren Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen duen Pirinioetako Lan Elkartearen POCTEFA Espainia-FrantziaAndorra Lurralde mailako Lankidetzaren Programa Eragilearen barnean harresien inguruko ekimen turistiko eta kulturalak bultzatzeko gauzatzen ari diren ekintzekin.


TROPA-MUGIMENDUAK URRIAREN 26KO GUDUXKAN

Iruñeko berregitea Programa 2013ko urriak 25, ostirala 20:30–22:00 Bandoak,errondak kriseiluen argitan eta guduxkak Gazteluko plazan eta Xabier eta Estafeta kaleetan. Bandoek gogora ekarriko dituzte blokeoak iraun bitartean hiriko komandanteak etxeratze-agindua emateko herritarrei zuzentzen zizkienak. 2013ko urriak 26, larunbata 11:00–13:00 Kanpamentuko berezko jarduerak Ziudadelan. Guardia-txandak eta guardiaordezteak bi ateetan. 13:00 Tropen desfilea Ziudadelatik Udaletxe plazaraino. Ibilbidea: Armada etorbidea, Yanguas y Miranda kalea, Sarasate pasealekua, Gazteluko plaza, Txapitela eta Mercaderes kaleak, eta Udaletxe Plaza. 13:30 Ongietorria Udaletxe plazan. 17:00–19:30 Borrokaldia tropa aliatuen eta

inperialen artean. Tropa aliatuen kontraerasoa non irteteko saioa galaraziko baitiete tropa inperialei, segika joango zaizkielarik hiriko barnealdera. Borroka-simulazio hori Frantziako Portalearen inguruetan eginen da, hor gertatu baitzen berez Cassanen irteera. Tropak Frantziako Portaletik sartzen dira hirira eta blokeka banatzen dira (ikusi ibilbideak planoan), indar guztiak Udaletxe plazan bildu arte. 22:30 Errenditzeko eskatzeko Bandoa, kanoikatzea eta fusileria-salbak Ziudadelan Hizketaldia Laguntza Atearen kanpoaldean. 2013ko urriak 27, igandea

L REDÍN CABALLO ABALLO LO BLANCO

PASEO DE

KANPAMENTUEN BANAKETA ZIUDADELAREN BARRUTIAN

9:00–11:30 Kanpamentuko berezko jarduerak Ziudadelan. 12:30–14:00 Azken borroka Ziudadelan eta bertako glazisetan. Azken ekitaldia: Kapitulazioa, barnealdean, Armen Aretoaren aurrean.

PUENTE DEL SOCORRO

(*) 1813an, aliatuen kanpamentua kanpamentu inperialetik kilometro batzuetara zegoen kokaturik, baina antolamendua eta bisitak errazte aldera bi kanpamenduak hor jartzea erabaki da, elkarrengandik hurbil.

PORTAL L DE FRANC CIA


Hitzaldiak Independentzia Gerrari buruz 1813. Inbasio frantsesaren amaiera. Nafarroa bidegurutze liberalean

Iruñeko Ziudadela okupazio frantsesaren bitartean Hizlaria: Juan José Martinena Ruiz. Historian doktorea eta aditua Nafarroako gotorlekuei buruz.

Civivox Condestable zentroa Sarrera doan, gonbidapena aurretik hartuta Leku-kopurua mugatua da

Frantziar gainbehera eta doceañismoa Independentzia Gerraren bukaeran Hizlaria: Francisco Miranda Rubio. SEHN Nafarroako Ikerlan Historikoen Elkarteko eta FEHME Espainiako Historia Militarra Ikertzeko Foroko kidea. NUPeko katedraduna

KOORDINATZAILEAK:

SEHN Nafarroako Ikerlan Historikoen Elkartearen Nazioarteko Foroa FEHME Espainiako Historia Militarra Ikertzeko Foroa

Urriak 24, osteguna. 19:00

Erriberriko Jauregia garretan, Espozen agindupeko tropek su emanda Hizlaria: Javier Corcin Ortigosa. Erriberriko ikastetxe publikoko irakaslea eta aditua Erriberriko gaietan. Urriak 25, ostirala. 19:00

Urriak 28, astelehena. 19:00

Kanpaina angloportugaldarra Nafarroako Pirinioetan. Hizlaria: Nuno de Lemos. FEHME Espainiako Historia Militarra Ikertzeko Foroko kidea. Portugaleko Armadako teniente koronela. Urriak 30, asteazkena. 19:00

“C’est fini” (Amaitu da) Soulten azken ekitzak Espainian. Hizlaria: Gilbert Lledo. FEHME Espainiako Historia Militarra Ikertzeko Foroko kidea. Historialari frantsesa eta Madrilgo Lizeo Frantseseko historia irakasle ohia. Urriak 30, asteazkena. 20:00

Gerraostea Nafarroan. Hizlaria: Juan Luis Erce Eguaras. FEHME Espainiako Historia Militarra Ikertzeko Foroko kidea. Historian doktorea. Urriak 31, osteguna. 19:00

Espainiako armada erregularra Nafarroan. Iruñearen blokeoa Hizlaria: José Manuel Guerrero Acosta. FEHME Espainiako Historia Militarra Ikertzeko Foroko kidea. Ingeniaritzako teniente koronela. Historia eta Kultura Militarreko Institutua. Urriak 29, asteartea. 19:00

Erbesteak, gorrotoak eta hurreratzeak: gerraren epilogo intelektuala Hizlaria: Juan López Tabar. SEHN Nafarroako Ikerlan Historikoen Elkarteko eta FEHME Espainiako Historia Militarra Ikertzeko Foroko kidea. Historian doktorea. Urriak 31, osteguna. 20:00

DIRU-LAGUNTZA:

Sorauren eta Zabaldika Hizlaria: Luis Eduardo Oslé Guerendiain. Historian doktorea. SEHN Nafarroako Ikerlan Historikoen Elkarteko kidea eta Armadako koronela. Urriak 29, asteartea. 20:00

Bizitza Iruñean gerraren garaian. 1808-1813 Bisita gidatuak Pedro del Guayo historialariak setiatutako hiri baten zirrikituetan barna eramanen ditu bisitariak, eta herritarrek hala gerrillarengandik nola okupatzaileen aldetik pairatzen zuten presioa erakutsiko die. Ibilbidea: Gazteluko plaza, Udaletxe plaza eta Nafarroako Museoa, Ezpeletako Kondearen Jauregia, Errekoleten plaza eta komentua, eta Portale Berriaren gaineko Harresia. Urriak 5, 12 eta 19 (larunbatarekin) Urriak 20, igandea Topalekua: Gazteluko plazako kioskoa. Ordua: 11:00 Iraupena: Ordu bat eta erdi Prezioa (helduak): 5 € Prezioa (15 urtetik beherakoak): 2 € Izena emateko telefonoa: 010


URRIAREN 27KO TROPA-MUGIMENDUA Urdinak: Napoleonen soldaduak. Gorriak: Soldadu espainiarrak eta aliatuak. Lerro eten gorriek eta urdinek adierazten dituzte soldaduek ekintzan aritu bitartean egin beharreko ibilbideak Ziudadelan eta Ziudadelatik at.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.