Xuxton 2010 Abendua

Page 1

ETA GAINERA… IRITZIA ♦ Behar zuen, bai, garbitua! IKASTETXEA ♦ Trikitixa eta Kutxara Taldea

Ikastolaren itxura berria

♦ Tolare Taldea

♦ Julene Cabo eta Ainhoa Mendiburu ingeles bekadunak

Featece Elkartekoak gurean


aurkibidea

20010eko abendua

DBH--RA!! 1.A ONGI ETORRI DBH


IRITZIA

Behar zuen bai, garbitua!. Anne Iglesias eta Ane Irizar. Donostia 2016. Ane Irizar eta Anne Iglesias. Kudeaketa Solidarioa. Liburuen Bego単a Siso. Euskal Herria Euskararen Herri. Uxue Arregi. Ikasteko plan berria. Amaiur Arrieta eta Haizea Mungia. Ibaiaren eta naturaren kutsadura. Uxue Arregi. Gizartearen banaketa. Ane Irizar. Ordenagailuak nire aurka. Janire Altuna. Animaliei tratu txarra. Uxue Arregi. Perito Moreno glaziarra. Uxue Arregi. Afrika gosez eta egarriz.. Janire Altuna. Petrolioa. Janire Altuna. Zezenketaren debekua Kataluinian. Janire Altuna.

IKASTETXEA

Nobela aukeraketa 3. eta 4. mailan. Ane Aduriz. DBHn Lehen urtea. Haizea Mungia eta Amaiur Arrieta. Julene Cabo eta Ainhoa Mendiburu Ingeleseko bekadunak. Ane Aduriz eta Bego単a Siso. EGA Euskararen Gaitasun Agiria. Amaiur Arrieta eta Haizea Mungia.


Aurkibidea

Itziar Aramaio.Yeelen Pellejero. Anne Ezeiza Alemanian.Yeelen Pellejero Imanol Alkorta Ingeleseko irakaslea.Bego単a Siso. Tolare Taldea. Haizea Mungia eta Amaiur Arrieta. Iban Urizar Musika irakasle. Lander Gomez. Trikitixa eta Kutxara Taldea. Ane Aduriz. Iratxe Gil Matematikako irakasle. Lander Gomez. Buruaz jokatu. Anne Iglesias. 3. eta 4.DBHko mendi irteera: Aralar. Ane Aduriz. Euskal dantzariak. Yeelen Pellejero. Zelatan dabilzkigu. Anne Iglesias eta Ane Irizar. Aurten ez gara Durangora joango. Bego単a Siso.

GIZARTEA

Nafarroa oinez. Yeelen Pellejero. Donostiako Behobia. Amaiur Arrieta. Durangoko Azoka. Haizea Mungia. Logro単oko ehizaren 400.urteurrena. Haizea Mungia.

20010eko abendua


aurkibidea

Birziklatzearen garrantziaz. Ane Irizar eta Anne Iglesias. Hainbat forma eta koloretako gomazko eskumuturrekoak.Ane Aduriz. E liburua. Uxue Agirre eta Janire Altuna. Adingabeen aliatua. Anne Iglesias.

AISIA

Martuteneko Gaztelekua. Lander Gomez. Astigarragako Gazte Lokala. Amaiur Arrieta eta Begoña Siso. Hernaniko Arraun Elkartea. Uxue Arregi. Oiana Blanco Munduko Judoka Txapeldunordea. Ane Aduriz. Zinemaldia 2010. Anne Iglesias eta Ane Irizar. Paranormal activity 2. Lander Gomez. Nobelak: Jara, Ate atzeko zuloa, Bost ahizpa. Amaiur Arrieta eta Haizea Mungia. Bel: Amor más allá de la muerte. Estibaliz Gutierrez.

20010eko abendua


aurkibidea

20010eko abendua

Hp hop-a. Lander Gomez. Ken Zazpiren Ortzemugak begietan. Estibaliz Gutierrez. Selena Gomez-en CD berria. Estibaliz Gutierrez.

DENBORA-PASAK

Sudokua. Hizki-zopa. Potokumeak. Zazpi ezberdintasun daude. Lander Gomez. Yeelen Horoskopoa. Pellejero.

Erredakzioa.Ane Aduriz, Amaiur Arrieta, Janire Altuna, Uxue Arregi, Anne Iglesias, Ane Irizar, Lander Gómez, Estibaliz Gutiérrez, Haizea Mungia, Yeelen Pellejero, Begoña Siso.

Maketazioa. Ane Aduriz, Amaiur Arrieta, Anne Iglesias, Ane Irizar, Haizea Mungia, Begoña Siso.


iritzia

2o10eko abendua

Behar zuen bai, garbitua…! “ Ze zaharkitua dagoen gure ikastola!” genioen ekainean, baina, zer topatu dugu bueltan? Ikastola guztiz

Ikastola lehen

Ikastetxeko atezainetako batek dioenez, fatxada Donostiako udaletxeko teknikoak, Gorka Goiatxek, egindako diseinua da, baina ordainketa Eusko Jaurlaritzaren eta Udaletxearen artean egin dute. Altzan dagoen ikastola baten, San José de Calasanzen fatxadaren diseinu berdina du. Ekainean hasi zituzten obrak eta azaroan bukatzea espero dute. Baina, inor ez ote da pertsianez gogoratu? Pertsianak eta leihoak berritzea ere planaren barnean zegoen arren, presupuestoa ez zen nahikoa; beraz, geratu den diruarekin ikastolak behar zituen zenbait berrikuntza egitea erabaki dute: Patioko pabimentua berritzea (euria egiten duenean, ez duelako ura ondo jasotzen eta ur hori

berritua. Kanpoan egon garen tartean, ikastolako fatxada berritu dute.

Ikastola orain

errepidera joaten da. Horregatik, egin dutena zera da, zulo bat egin estolda moduan, ur hori jasotzeko); paperontzi berriak jartzea; ikastolako kartela aldatzea; eta gela batzuk pintatzea. Badirudi irakasle eta heldu gehienak pozik daudela ikastetxearen itxura berriarekin, baina gazte gehienok, hau da, hemengo ikasleok ez dugu iritzi bera. Orain, ikastola guztiz zuria denez, pertsianen zikinkeria gehiago nabaritzen da, dezente urte dira pertsiana horiek ez dituztela garbitzen. Egun batean zuriak zirenak, gaur egun, beltzak eta hautsita aurkitzen ditugu. Gainera leihoak guztiz ustelduta daude.


iritzia

2o10eko abendua

Gure ustez, leihoek eta pertsianek lehentasuna izan behar zuketen fatxadako pinturaren aurretik; alde batetik, leihoak kentzerakoan fatxada apurtu beste erremediorik ez dutelako izango; eta bestetik, leihoen egoera

tamalgarria delako, izan ere, euria egiten duenean, leiho batzuen zirrikituetatik ura sartzen da eta neguan, hotza. Hori dela eta, gure ikastolan energia dezente alferrik gastatzen dugu, kalefakzioen beroa zirrikitu horietatik guztietatik ateratzen baita.

Leihoen egoera tamalgarria.

Ane Irizar eta Anne Iglesias


iritzia

2010eko_abendua

Donostia 2016 Donostiako Europako hiriburu kulturala izateko kandidatura aurkeztu du. Kulturaren Europar hiriburua 1985. urtetik hona ospatzen da, urte hartan Atenas-ek irabazi zuen. Urtero hiriburu bat izendatzen da eta 2016. urtean Donostia hautagaietako bat da.

Astea, Antzoki Orrazia‌

Zaharra,

Haizeen

Sari honen bidez, Donostiak erreferentea izan nahi du Europan eta bake alorreko nahiz kultura alorreko proiektuak bultzatzea. Baina oraindik hainbat fase falta dira Europako hiriburutza lortzeko, hala ere, lehen klasifikazioa lortu du eta Espainiako 16etako bat izatea lortu du, Alcala de Henares, Burgos, Caceres, Cordoba, Cuenca, Donostia, Malaga, Murcia, Oviedo, Palma de Mallorca eta Balearrak, IruĂąea, Santander, Segovia, Tarragona, Zaragoza eta Kanaria Handiko Las Palmas-ekin batera.

Donosita 2016ko logoa

Titulu hau merezi duela frogatzeko hiriak dituen hainbat eraikin eta ospakizun aipatu ditu kandidaturan: Kursaala, San Telmo museoa, Tabakalera, Akuariuma, Jazzaldia, Publizitate Zinemaldia, Nazioarteko Zinemaldia, Musika Hamabostaldia, Giza eskubideen Zinemaldia, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

Haizeen orrazia

Historian zehar Espainiako hiriek hiriburutza lortu dute hainbatetan, adibidez, Madril-ek 1992an, Santiago de Compostela-k 2000an eta Salamanca-k 20o2an. Espero dugu, gure hiri ederrak irabazteko ohorea izatea, bere inguruengatik eta kultur jarduerengatik merezi duelako.

Anne Iglesias eta Ane Irizar


iritzia

2010eko abendua

Liburuen kudeaketa solidarioa Aurten Hezkuntza Ordezkaritzak 1.DBHko ikasleei testu liburuen kudeaketa solidarioa eskaintzea erabaki du, horretarako, alde batetik, ikasle bakoitzak 35€ jarriko ditu eta bestetik, Delegazioak 165€ ikasle bakoitzeko. Honela, ikasturtean zehar behar ditugun liburuak erosi eta utzi egiten dizkigute. Horren truke guri zera eskatzen zaigu, kurtsoa amaitzean liburuak egoera onean itzultzea, gure ardura haiek egoki zaintzea izango baita. Gainera, ondo zainduko ez bagenitu, hondatutako liburua erosi egin beharko genuke eta hori egin ezean, Kudeaketa Solidariotik kanpo gera gaitezke. Aurten DBHn liburuen kudeaketa lehen aldiz egingo bada ere, LHn badira urte batzuk hori egiten hasi zirela.

1.DBHkoak oso pozik daude liburuetan gastatzen zuten dirua aurrezten dutelako, baina kontuan dute haietan ezin dutela ez margotu, ez idatzi… Liburuak egoera txarrean baldin badaude, haien ardura izan duenak berria ordaindu egin beharko baitu edo bestela, kudeaketatik kanpo geldituko da. Ikasleak bere aldetik hartzen duen konpromisoa liburuak ondo zaintzearena da, gutxienez 4 urtetan erabili beharrekoak baitira. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza derrigorrezkoa denez, krisi sasoian gaudela eta, Hezkuntza familiak pixka bat laguntzen hasi dela dirudi. Bazen garaia! Laguntza txiki horrek, behingoz, gure familiengan pentsatzen dutela esan nahi al du eta, bide batez, gure pagetan?

Begoña Siso Ikasleak oso pozik daude liburuen dirua aurrezten dutelako.


iritzia_

_______

2010eko abendua

Euskal Herria Euskararen Herri Euskal Herria mundu honetan dauden herrialdeekin konparatuta oso txikia da. Meritu handia beharko da izan beraz, euskara bezalako hizkuntza bat oraindik bertakoek hitz eginez mantendu izana ala?

ere, Euskal Herriak, hau da, Euskararen Herriak aurrera egin du, baina euskara ez galtzeko ezinbestekoa dugu euskaraz egitea Euskal Herrian, (ez oporretan kanpora joaten garenean, soilik, adibidez).

Inork ez daki nola eta noiz sortu zen euskara, baina hala ere, badira debekatu, zentsuratu nahi izan dutenak.

Denok dakigu hainbatek gazteleraz hitz egiteko ohitura hartu dugula‌ Baina Euskal Herriko biztanleok ez badugu euskaraz egiten, zeinek egingo du? Zertarako balio izan zaiote hainbeste esfortzu gure aiton-amonei?

Hasieran ez zen horrela izango? Hasiera batean euskara ahoz transmititzen zen, ez zen idazten horrela segi zuen mendeetan, idazten ere hasi zen arte . Ez da hizkuntza galdu, baina, euskarak mendez mende bere lurrak galdu ditu. Aurreko mendean mintzatzen ziren euskalki asko, gaur egun galdu dira eta bakarrik dialekto gutxi batzuk gelditu dira. Hala

Euskal Herriak 2.868.301 euskal herritar ditu Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin, Nafarroa Beheran, Nafarroa Garaian eta Zuberoan. Euskal herritar gabe gelditu zaizkigun Errioxa, Bureba, Akitania, Foix, Sobrarbe, Ribagortza eta abar luzea ez dadila handitu.‌

Euskara, jalgi hadi!

Uxue Arregi


iritzia_

_______

2010eko abendua

Ibaiaren eta naturaren kutsadura Ibai ondotik pasatzen garenean, ura garbi-garbia dagoela iruditzen zaigu, baina ez da horrela. Aspaldi honetan Urumeara ezer botatzea debekatuta dagoen arren, denok ez dugu lege hori betetzen eta askok zaborra ere errekara edota kalera botatzen dute. Kontua da hau ez dela herri batean bakarrik gertatzen, leku askotan baizik. Adibidez, Andaluzian, Do単ana natura parkean, ibaian eta beraren ondoan dauden zuhaitzetan hondakin toxikoak aurkitu dituzte, farmaziako erresiduoak dira, gehienak Ibuprofenoari dagozkio.

Babestutako parkeak ere ez ditugu errespetatzen. Gainera, ba al zenekien naturak koka-kola lata bat desegiteko 30 urte baino gehiago behar dituela? Horregatik, guk gure zaborraren arduradun garenez, gure zarama bildu eta horretarako propio eginda dauden guneetan utzi behar dugu. Gure eskuetan dago natura eta ibaiak garbi mantentzea, joka dezagun arduratsu!

Ibaiaren kutsadura

Uxue Arregi


iritzia_

__

___

2010eko abendua

Ordenagailuak nire aurka Ordenagailu bat hartzen dudanean itzali, Internet joan, blokeatu, izorratu‌ Edozer fenomeno paranormal pasatzen zaio. Batzuetan itzali eta piztu egiten den guztia izorratzen dudalako susmoa dut. Dena dela, argi dago ordenagailua eta nire arteko harremana biziki txarra dela. Ez gara moldatzen. Gainera, komunikazio txarra nire ordenagailuarekin soilik balitz, gaitzerdi! Baina, tamalez, lagunen ordenadoreak ere ni ikusi bezain pronto itzali egiten dira. Egia da Ikastolan behintzat ordenagailu batekin Word-en idatz dezakedala, baina nire etxean nire ordenagailua Internet gabe dabil...

Hala ere Ikastolako Informatika gelara joaten naizen bakoitzean, gutxienez, 2 ordenagailu hartu behar ditut, badakidalako hartuko dudan lehenengo ordenagailuari zerbait pasako zaiola. Egun batean ordenagailu batean egindako lan guztia borratu zitzaidan, tramankulu horiei handik aurrera nazka hartu nien guztiei. Bestetik, ez zait ondo iruditzen hainbat irakasleren jokabidea ordenadore edo Interneti dagokionez, zeren etxean ez baldin badaukagu ez ordenagailurik ez Internetik, ezin baitugu lanik egin; eta askotan ezin dugu Kultur Etxera joan. Beraz, ezin dugu lanik egin.

Ondo merezia!

Janire Altuna


iritzia_

_______

2010eko abendua

Zezenketen debekua Catalunyan Antitaurinoen poza eta zezen zaleen negarra. Zezenketen aurka daudenak, azkenean, beraiek lortu dute. Zezen plazetan gauzatzen den hilketaren bukaera hasi da, Katalunian behintzat.68 boto zezenketen kontra eta 55 boto alde. Kataluniako Lege Biltzarrean zezenketak debekatzeko erabakia hartu da. Orain Andaluzian debekatzeko asmoz dabiltza. Horretarako, 180.000 sinadura bildu dituzte, zezenketen debekuaren alde. Bakarrik Operak omen ditu

zezenketak gutxiago.

baino

jarraitzaile

Hainbat adituren iritziz, zezenketa debekatzeko arrazoia dirua da. Batetik, toreroei duten mailaren arabera 6.000€tik 18.000 € bitarte ordaintzen zaie. Bestetik, 3.0005.000€ balio du zezen bakoitzak. Gainera, zaldiak eta banderilak 3.500€ , apainketak 1.000€, plaza albaitariak 1.500€, txukuntzea, zezenen bidaiak… eta abar, eta abar. Guztira gutxi gorabehera 65.000 euro dira. Kontuak atera!

Catalunyako Lege Biltzarra zezenketen debekua onartzen. A zer poza!

Janire Altuna


2010eko_abendua

iritzia

Gizartearen banaketa Oso tipikoa omen da gure adinean horrelako gauzak gertatzea, hormonak aztoratuta omen ditugu, baina ezin dut ulertu. Ezin dut ulertu itxurarekiko obsesio hau. Arropa eta tuentiko bisita kopurua al dira munduaren erdigune?Ongi dago moda jarraitzea gustuko baduzu, baina pertsona bat, soilik, daraman arroparengatik epaitzea, ez al da urrats handiegia ematea? Eta nora garamatza pausu horrek? Izan ere, gure gizarte honetan, gaizki janzten duenari gaizki begiratzen zaio.

erraza izaten. Askotan, hierarkia mailak daudenez, horiek lehenengo ezagutu eta ondoren, mailak ere igotzen joatea ezinbestekoa baita. Bai, horren ezagutza ere behar da. Gure artean, adibidez, talde baten araudia honakoa izan daiteke, besteez bizkarrera gaizki esaka aritzea, ez duzula ikasten esatea eta ahal bada nota txarrak ateratzea, gaizki portatzea... Taldearen arabera arau mota ezberdina aurkituko dugu. Sen kontua izango ote da? Ez dugu, bada, denok sen berbera, nik honetan nahikoa jokoz kanpo ikusten baitut neure burua. Erdi Arotik hona ez ote dugu ezer berririk ikasi? Batzuetan horrela delakoan nago: gizartea hainbat multzotan banatuta ikus dezaket. Nagusiki, pribilegiatuak eta ez pribilegiatuak, nobleak agintean daude, eta herritar xumeok zergak ordaintzen dizkiegu.

Denok nahi dugu gizarteko partaide izan.

Pertsonak sailkatzeko eta epaitzeko ohitura txarra dugu. Ikastolan adibidez, kide talde murriztu batek bere burua eredutzat hartzen duelako, batek daki zergatik, besteok haien inguruan ibili behar. Zergatik ibiltzen gara beti, egiten duguna egiten dugula, besteek guk egindakoari buruz zer pentsatuko ote duten kontuan hartuz? Honela ez al diogu gure buruari garen bezalakoak izaten galarazten? Okerrena da gizarteko partaide izateko -eta gu animalia sozialak garela, hainbat kasutan gure zoritxarrerako, ez dugu ahaztu behargizataldetxoetan sartu beharra dugula eta sarbidea ez dela

Inoiz lortuko al dugu, gu geu izateko askatasuna eta askatasun hori eskuratzeko nahikoa balentria? Bi aurpegi dituzten txanponak egon arren, txanpon berean aniztasuna aurkitzea maite dugunontzat‌ Noizbait‌

Txanpon berean aniztasuna.egotea maite dugunontzat.

Ane Irizar


iritzia_

_______

2010eko abendua

Animaliei tratu txarra Tigreak, txakurrak, katuak , zezenak, krokodiloak… animalia asko dago gure planeta honetan, baina harrituko zinateke jakingo bazenu zenbatek jasaten eta jasotzen dituzten tratu txarrak. Batzuk modan egon direlako gure maskotak izan dira, baina moda bukatzean, abandonatu egin ditugu. Harrigarria da gizakion gutiziak zer egitera bultza gaitzakeen, ez badugu arrazoia erabiltzen, batez ere ondorioetan erreparatzeko. Adibidez, txakur askoren egoera latza da oso, udaran bide bazterretan botata bukatzen dutenak, jabeak oporretara joan nahi eta ez dakitenak zer egin berarekin; edota txakurkumea hazi dela eta jada ez dutelako nahi… Beste batzuk, berriz arrain kutiziosoak dira, Baina…Haiei jana ematen ahaztu ordea

eta hilda aurkitu ondoren, hor doaz arrain exotikoak komunetik behera. Zirkoan ere gertatzen dira tratu txarrak. Hala ere, bertan gertatzen dena, ez dakit ez ote den okerragoa, zeren animalia jabeak bihotz txikia izateaz gain, tratu txar horiek ikusten dituzten ikusleek, sarrera erosi duten horiek, ez baitute ezer egiten haiek galarazteko eta abere horiek beren onera bueltatzeko. Akaso bihotz txikiagoa dute… Egoitza asko daude Euskal Herrian animaliak babesten dituztenak, baina beraiek ez dute indar nahikorik gure gehiegikeriei aurre egiteko. Horregatik egiten ditugun ekintzen erantzule izan behar dugu, denok baikara animaliak. Eta horretaz gain pertsonak izan nahi badugu… Izan pertsona, ez pertxon.

Denok garelako animaliak…

Uxue Arregui


iritzia_

_______

2010eko abendua

Perito Moreno Glaziarra Dagoeneko 600.000 hektarea zabal den Glaziarren Parke Nazionalean dago, Buenos Airesetik 2.100 kilometro hego-ekialdera, eta Argentinako leku turistiko nagusienetakoa da. Perito Moreno glaziarraren hedapenaren misterioak, ikertzaile adituen ustez, honako azalpena du: barneko drainatzearen ondorio izan daiteke edo fenomeno sismikoen ondorio. Irail eta urrian Patagonian izotza urtzen hasten denean, denon ahotan ibiltzen da Perito Moreno, glaziar hau itsasoratzen denean, ikuskizun paregabe bihurtzen baita. Baina,

duela bi urte pareta handi bat erori egin zitzaion. Zientzialariak abisatzen ari zaizkigu glaziar hau pixkanaka desegiten ari dela. Hainbat adituk klima aldaketari egozten diote fenomeno hau, gure planetaren beroketa efektuari. Egoera honi aurre egiteko, kutsadura gutxitu behar dugu, nahita nahiez. Izen xelebrea du glaziar honek, Argentinako ZientziGizarteko sortzaileari, Francisco Moreno-ri, zor dio, haren ohorez jarri baitzioten.

Perito Moreno glaziarra.

Uxue Arregi


iritzia_

_______

2010eko abendua

Afrika gosez eta egarriz Titularra irakurri bitartean jakin dezazula 3 pertsona hil direla Afrikan. Beraz, irakurritakoa zoritxarrez, errealitate ikaragarria dugu. 25.000 afrikar hiltzen dira egunean gosez eta egarriz, FAOk eman dituen datuen arabera. Bestalde, NBEk adierazi duenez, 825 miloi dira gosea jasaten dutenak munduan. Gainera, erakunde honek berak iragarri du 2,5 milioi nigeriar hilko direla hurrengo asteetan ez bada horren aurkako ekintzarik egiten. Horrez gain, egoera berean daude milioi bat pertsona Malin, 750.000

Mauritanian eta 500.000 Burkina Fason. Honek ezin du horrela jarraitu, guk janaria eta ur nahikoa badugu eta beraiek berriz, ez. Harritu egiten gara hona etortzeko duten nahiaz? Harritu ez ezik asko haserretu ere bai. Eta kexatu. Jasaten duten egoera gordina, inoiz kontuan hartzen al dugu? Munduan badago nahikoa janari goseak dauden herrialdeetara eramateko. Egunero zaborretara botatzen dugun jakia kontatu gabe. Falta den bakarra fundamentua da.

Guk janaria soberan eta Afrikan goseak akabatzen.

Janire Altuna


iritzia_

__

___

2010eko abendua

Petrolioa Petrolio isurien erruz animalia asko hiltzen dira, horretaz aparte kutsatu egiten dute. Zientzialariek diotenez, 70%a itsasoan geratzen da. Ikastolan ere gauza asko ditugu petrolioz eginak, adibidez: plastilina, motxila, borragoma, erregela, plastikozko aulkiak, arbela‌ Laburbilduz, plastikoa daukan edozer gai. Lehengai hau materia naturala da, beltza edo marroi iluna (horixka edota berdexka izan badaiteke ere) nahiz eta osaeraren arabera, itxura desberdina hartzen duen. Energia emateko duen gaitasun handiarengatik, aise garraiatzeagatik eta bere ugaritasun erlatiboarengatik, 1950eko hamarkadatik aurrera munduko energia-iturririk garrantzitsuena bilakatu da. Gainera, hainbat produktu kimikoren (disolbatzaile, ongarri, plastiko edota pestiziden) lehengaia ere bada petrolioa. Energia ekoizteko kontsumitzen ez den %16 material horietan erabiltzen da.

Lurrazaleko zenbait tokitako arroka porotsuetan dago. Ezagutzen diren petrolio-erreserbek 1,2 trilioi upel dauzkate hainbat estimazioren arabera eta are-petrolioa kontuan hartu gabe. Egungo kontsumoa 84 milioi kupel egunekoa izanda, erreserbak 2039an dira amaitzekoak, aurkikuntza berriak, kontsumo-aldaketak, arepetrolioaren erabilera eta beste faktore batzuk aintzat hartu gabe. Baina, honetaz guztiaz gain, ohartu ere egin gara lehengai hau oso kutsagarria dela, horregatik eta agortzen ari delako ere bai, hainbat neurri hartzera behartuta sentitu gara, hala nola, kotxe elektrikoak. Enpresa asko ere konturatu da, gero eta garrantzia handiago duela gu guztiontzat, gure planeta garbi mantentzea. Hori dela eta, kezka hau asetzeko, marketing teknika berria sortu dute, naturaren aldeko produktuak saltzen dituztelako publizitatea egitea. Denak balio du, dirua egiteko.

Petrolioaren erabilera kutsagarria.

Janire Altuna


ikastetxea

2010eko abendua

Nobela aukeraketa 3. eta 4.mailan Irailean 3. eta 4. mailakook nobela aukeraketa egin dugu bozketaren bidez. Gela bakoitzean bozketa irabazten duen liburua da denok irakurriko duguna eta gero, gure artean trukean arituko gara, nahi izanez gero, beste geletan aukeratutako liburua irakurtzeko. Aurten Euskarako irakasleek honako eleberri hauek jarri dizkigute aukeran: Fahrenheit 451 (Ray Bradbury), Musika airean (Karmele Jaio), Ate atzeko zuloa (Josep Sampere) Gose Jokoak (Suzanne Collins), Gaur ez dut inor hilko (Randa Ghazy) Autokarabana (Fermin Etxegoien), nobela honek Euskadi Saria irabazi zuen urrian; Bilbo Samurai (Fernando Morillo).

Ate atzeko zuloa.

Gaur ez dut inor hilko.

Azkenik, aukeratuak honakoak izan dira: 3.mailan: Ate Atzeko Zuloa (Josep Sampere). 4.mailan: Gaur ez dut inor hilko (Randa Ghazy) eta Bilbo Samurai (Fernando Morillo).

Bilbo Samurai.

Ane Aduriz Arrizabalaga


ikastetxea

20010eko abendua

DBHn lehen urtea 1.DBHn urtero bezala ikasle etorri berriak ditugu gurean. Astigarragako edota Martuteneko LHtik etortzen dira gehienak, baina, baita beste ikastetxe batzuetatik ere. Badakigu batzuentzat, hala esan digute eta, gehien bat Astigarragakoentzat, aldaketa handia izan dela: ikastetxe berria, irakasle kopurua handitu egin da, ordutegi berria… Horregatik 1 DBHko ikasle bati elkarrizketa egitea interesgarria izango litzatekeela pentsatu dugu. Kasu honetan Astigarragako LHtik etorri den ikaslea da, Haizea Garaño hain zuzen ere.

“Hau ezagutzeko gogoa nuen”

-Hasteko, zer iruditu zaizu ikastolaren itxura? Ez zait gehiegi gustatzen, Partxis itxura du. -Ondo portatzen al dira irakasleak zuekin? Eta zuek irakasleekin? Irakasleak gurekin ondo portatzen dira, baina, gu beraiekin… -Ordutegia zer iruditu zaizu? LHkoa baino hobea iruditzen zait. -Gustura al zaude egokitu zaizkizun gelakideekin? Orain ere ondo nago, baina nahiagoko nuke, beste urteetan bezala, denok gela berean egotea. -Zuretzat aldaketa handia izan al da? Bai.

Haizea Garaño 1.DBHko ikaslea.

-Gogoak al zenituen ikastetxe honetara etortzeko? Ala Astigarragan jarraitu nahi zenuen? Astigarragan ondo nengoen arren, gogoak nituen hau ezagutzeko.


ikastetxea

20010eko abendua

-LHrekin alderatuta, DBHko abantailak eta desabantailak esango al zenizkiguke?

Ikastolatik lehenago ateratzea abantaila bat iruditzen zait, baina desabantaila handia da ordubete lehenago esnatu beharra

MOTZEAN Uda ala negua? Uda. Mendia ala itsasoa? Itsasoa. Kolore bat? Berdea. Liburu bat? “Escuela de Frikis”. Pelikula bat? “Niños Grandes”. Jakirik gustukoena? Espagetiak karbonara erara.

Amaiur Arrieta, Haizea Garaño eta Haizea Mungia

Amaiur Arrieta eta Haizea Mungia


ikastetxea

2010eko abendua

Julene Cabo eta Ainhoa Mendiburu ingeleseko bekadunak “Uste baino hobeto moldatu gara, nahiz eta hasieran asko ez ulertu� -Nora joan zineten? Ainhoa: Bounemouth-era Ingalaterra Hegoaldeko itsasertzera. Julene: Ni berriz, Irlandan egon naiz, Kells izeneko herri batean. Oso polita.

Julene eta Ainhoa Ikastolako patioan.

2.DBHn notarik hoberena ateratzen duten ikasleei beka bat ematen diete atzerrira joateko, beraien ingeles maila hobetzeko. Gure aldizkariaren ekaineko 27.alean argitaratu bezala, Julene Cabo eta Ainhoa Mendiburu ingeleseko beka lortu eta atzerrira joan ziren ia hilabete pasatzera.

-Zer sentitu zenuten bekadunak zinetela jakitean? Ainhoa: Patxi, Ikasketa burua, gelara etorri eta ateratzeko esan zigunean, zerbait txarra izango zela uste nuen, baina horren berri eman zigunean, izugarri poztu nintzen. Julene: Bai, ni ere oso pozik sentitu nintzen. Ezin nuen sinetsi ere egin.

-Zer leku bisitatu zenituzten? Gustatu? Ainhoa: London, Oxford, Jurasic Coast eta Christchurch. Julene:Kells, Dublin, Galway, Belfast, Kilkenny... Denak oso interesgarri eta politak dira. -Bertakoekin erraz komunikatu zarete? Ainhoa: Bai, egia esan uste baino hobeto moldatu gara. Irekiak ziren Amaiur Arrieta eta Haizea Mungia gainera. Julene: Bai, nahiz eta hasieran asko ez ulertu, gero, primeran. -Zer moduzkoa izan da familia? Ainhoa: Emakume gazte bakarra zen, hiru txakur eta katu batekin. Ikasle gehiago egon gara etxean 6 izatera iritsi gara, baina, etxera afaltzera eta lo egitera soilik, joaten nintzen. Julene: Bikaina, oso ona izan da nirekin. Emakume zoragarria eta behar nuen guztia ematen zidan.


ikastetxea

2010eko abendua

-Noiz joan zineten? Ainhoa: Uztailaren 2tik 30era. Julene: Uztailaren 6tik abuztuaren 3ra. -Lagun asko egin zenituzten? Ainhoa: Dexente, nire eskolan 300 ikasle baino gehiago geunden leku guztietatik etorriak: frantsesak, suediarrak, alemanak, poloniarrak, errusiarrak, saudi arabiarrak, brasildarrak, txinatarrak, italiarrak... Julene: Bai, asko. Denak Euskal Herrikoak eta ahaztezinak. -Zein gauza izan dira atentzio gehien deitu dizuetenak? Ainhoa: Dena, egia esan, adibidez ordutegia, 6etan afaltzen dute. Bestetik, etxeak ez daude hiri erdigunean, hau da, dendetatik urrun daude eta denak dira berdinak, bai eta kaleak ere... Julene: Afaltzeko ordua, jendea, ohiturak.. -Itzuliko al zineten? Ainhoa: Dudarik gabe. Julene: Jakina baietz. Pentsatu gabe.

Julene bere Irlandako lagunekin

.

MOTZEAN Uda ala negua? A: Biak / J: Uda Itsasoa ala mendia? A: Biak / J: Biak Kolore bat? A: Morea / J:Berdea Liburu bat? A: Nora ez dakizun hori / J: Amodioaren gazi-gozoak Pelikula bat? A: Como la vida misma / J: Como agua para chocolate Jakirik gustukoena? A: Pizza / J: Makarroiak


ikastetxea

20010eko abendua

Euskararen Gaitasun Agiria Aurten ere, Ikastolako 4.DBHko gazteak kultur etxera joan dira EGA prestatzera. EGA tituluak pertsona batek euskaraz mintzatzeko eta idazteko gaitasuna duela adierazten du. Azterketak bi data ezberdinetan egiten dira, otsailean da lehengo deialdia eta irailean bigarrena, eta azkena. Agiri hau lortzeko, 17 urte behar dituzu izan eta jartzen dituzten hiru frogak gainditzea, ezinbestekoa da. Hau da, atariko

EGA lortzeko hiru froga gainditu behar dira.

froga, idatzizkoa eta ahozko azterketa. Lehen froga, atariko froga hain zuzen ere, ehun galderaz osatutako testa da. Lehenengo hamabost galderak grabazio bat entzunez erantzun beharrekoak dira, eta hurrengo laurogeita bostak testu bat irakurriz erantzutekoak. Froga hau gainditzeko, gutxienez hirurogeita hamabost galdera erantzun behar dira zuzen, baina gainditzeko aukera %50ak bakarrik duenez, besteei nota jaisteko eskubidea dute. Bigarren neurketa, idatzia, lau ataletan bereizten da:

1.Idazlan bat egin behar da, gutxienez 300 hitzekoa. Horretarako bi gai ezberdinetatik bat hautatu behar da. Atal honek hogei puntu balio ditu. Gainditzeko, gutxienez, puntu horien erdia lortu behar da. 2.Esaldiak berridatzi, esan nahia ahalik eta gutxien aldatuz. Atal honek hamar puntu balio ditu. 3.Lexikoa aztergai, horretarako testu batean dauden hamar hitzen sinonimoak eman behar dira. Honek ere hamar puntu balio ditu. 4.Irakurmena neurtzen dute. Testu bat irakurri behar da eta hari buruzko ulermen testa egoki bete. Hamar puntuko atala da. Hirugarren eta azken froga, ahozko azterketa da. Honako hau bi ataletan bereizten da: entzutezko ulermena (hamar puntukoa), eta mintzamena (berrogei puntukoa). Azken honetan, bi ariketa egin behar dira: gai baten ahozko azalpena eta batbateko elkarrizketa saioa. Gutxienez, berrogei puntutik hogei lortu behar dira. Ahozko frogak, denera berrogeita hamar puntuko balioa du eta gutxienez, hogeita bost puntu lortu behar dira hau gainditzeko. Froga bakoitzetik bestera aste batzuetako epea dago: atarikotik idatzizkora lau aste inguru eta idatzizkotik ahozkora zortzi aste inguru. Froga bat egin ahal izateko, aurrekoa gaindituta egon behar du. Amaiur Arrieta eta Haizea Mungia


ikastetxea

20010ko abendua

Itziar Aramaio “Oso memento onak pasa izan ditut irakasle lanean.”

Itziar Aramaio irakasle berria dugu Arantzazuko Aman, Mª Jesus Martínez-en ordez, Gaztelera irakasten. -Berria zara ikastola honetan, zer moduz sentitzen zara? Oso gustura, bai ikasleekin, bai eta lankideekin ere. -Zenbat irakasle? 9 urte.

urte

daramazu

- Gustukoa duzu zure lana? Bai. - Non bizi zara? Berriatuan (Bizkaian).

Itziar Aramaio.

Itziar Aramaio.

-Zer moduz tratatzen zaituzte hemengo ikasleak? Orain arte ez dut inolako kexurik.

-Orduan, kostako zaizu ikastolara etortzea? Bidaia nahikoa luzea da, ordu bat pasatxo eta horretaz gain, garestia, autopistaz etortzen bainaiz.

-Izan al zara inoiz tutore? Edo lehenengo aldia da honakoa?

- Beste ikastetxe batean egotea nahiago zenuke? Ez, gustura nago hemen.

Irakasle soila izatea baino, errespontsabilitate handiago, zuen ardura daukagu eta.

Ez, izan naiz pare bat urtetan.

-Ardura handia izatea, ezta?

da

tutore beti da nolabait,


ikastetxea

20010ko abendua

Berriatua: kokapena.

MOTZEAN

-Irakaslez aparte, beste lanen batean ere aritu al zara?

Uda ala negua?

Bai, lan gehiagotan ere aritu irakaskuntzarekin zerikusirik daukatenak gainera.

Uda.

Mendia ala itsasoa? Itsasoa.

-Unibertsitatean burutu al zenuen?

Kolore bat?

naiz, ez

ikasketarik

Bai, Euskal filologia.

Urdina.

-Zenbat urtez? Pelikula bat?

4 urtez; eta gero doktoradutza egin nuen.

Ez naiz pelikula zalea.

Liburu bat? Bat baino gehiago aipatuko nituzke.

Jakirik gustukoena? Bildotsa.

-Anekdotaren bat irakaskuntza lanean urte hauetan? Bai, baditut zenbait.

-Aipatuko al zenidake baten bat? Pare bat ikastetxetako ikasleak, nik espero gabe tarta edo opariekin etorri izana.

-Eta, memento txarren bat? Bai, ikasle zitzaidanean.

bat

oso

agresibo

jarri

“Oso gustura nago, bai ikasleekin, bai eta lankideekin ere�.

Yeelen Pellejero Arco


ikastetxea

20010ko abendua

Anne Ezeiza Alemanian “Denbora gehiagorako izan behar zuen, pena handiz etorri nintzen.� 09-10 ikasturtean, Xuxtonen 27.alean, zera iragarri genuen, Anne Eceiza eta Amets Viola Alemaniara joango zirela. 4.mailako Etika ikasgaian zozketa egin zuten eta gure bi ikaskide hauei suertatu zitzaien bidaia hau egitea. -Gauza berri bat izan da aurtengoa, zer moduz esperientzia? Bai, gauza berri bat izan da, eta oso ondo pasatu dut. -Zure ikasgelako laguna joatea lagungarri izan da bidaian, edo lagunak egin dituzu han? Oso lagungarri izan da, baina, hala ere lagun asko egin ditut.

Amets Viola eta Anne Ezeiza.

- Gauza berri asko ikasiko zenituen han, ezta? Bai, asko â˜ş - Beraiekin komunikatzeko arazorik izan al duzu? Bai, lehendabiziko egunetan, baina, azkenean, denok ulertzen genuen elkar. Hango lagunen falta sentitzen al duzu? Bai, handia, baina haietako batzuekin kontaktuan jarraitzen dut. Yeelen Pellejero eta Anne Ezeiza.


ikastetxea

- Eta elkarrizketa honi amaiera emateko, azken galdera, aste horrekin nahikoa izan zenuen ala gustatuko

20010ko abendua

zitzaizukeen denbora gehiago egotea Alemanian? Denbora gehiago, pena handiz etorri bainintzen.

MOTZEAN Uda ala negua? Uda. Mendia ala itsasoa? Itsasoa. Kolore bat? Arroxa. Pelikula bat? Titanic. Liburu bat? Ez dakit‌ Hainbeste daude! Jakirik gustukoena? Tortila patata.

Anne Ezeiza.

Yeelen Pellejero Arco


ikastetxea

2010eko abendua

Imanol Alkorta Ingeleseko irakaslea “Erraza da jendea ezagutu eta eroso sentitzea�

Ikasle garaitan ingelera zen bere arlorik gustukoena.

Aurten irakasle berriak ditugu ikastolan. Adibidez ingelera irakasten Imanol Alkorta, Carmen Patternotre-ren ordezkoa dugu, Carmen bajan dago eta. Imanolek gure ikastolan irakasten du, eta elkarrizketatxo bat egin diogu nola sentitzen den jakiteko. -Lehenengo urtea da ikastola honetan zaudela. Pozik al zaude? Bai, pozik nago eta erraza da jendea ezagutu eta eroso sentitzea. -Harreman ona al duzu irakasleekin? Eta ikasleekin? Bai. Batzuetan kafea hartzera joaten gara jolas garaian; oraindik gutxi ezagutzen ditut, baina inpresio ona dut.Oso ondo. Ikasleak oso jatorrak, atseginak eta lasaiak.

-Zenbat urte ingelesa irakasten? 10 urte gutxi gorabehera. -Beste arloren bat irakatsi al duzu inoiz? Bai, gaztelerako klaseak eta matematika ere eman nituen atzerrian bizi nintzenean. -Asko bidaiatu omen duzu. Esango al zeniguke non egon zaren? Bizitzen: Irlandan, Alemanian bi urte, Ingalaterran urte bat, EEBBe tan bi urte eta Madrilen 6 urte. Bidaiatu, berriz, Europan toki askotan eta gero Mexiko, Hawaii... -Orain, non bizi zara? Donostian. -Irakasle aritu zareneko anekdotarik? Kalifornian lanean ari nintzela Mexikoko jende asko genuen


ikastetxea

2010eko abendua

eskolan, bai ikasleak bai gurasoak oso maitekorrak ziren irakasleekin eta gabonetan “manta elektriko” bat, MP3a eta denetik oparitu zidaten. Harrituta utzi ninduten. Oso langileak, baina oso pobreak izanik, horrelakorik! Ez nuen espero. -Beste lanen batean aritu al zara? Bai, sukaldari, inkestak egiten, hotel baten harreran... Baina, batik bat, irakasle. Gaztetan ikasketetan ona al zinen? Letretan bai, baina zientzietan, ez hainbeste. -Zein zen gustukoena? Ingelera.

zure

arlorik

MOTZEAN Uda ala negua? Uda. Itsasoa ala mendia? Itsasoa. Kolore bat? Urdina. Liburu bat? “Tao Te King” Lao Tséren liburua. Pelikula bat? “ Singing in the rain.” Jakirik gustukoena? Paella eta potajeak.

Golden Gate, Kalifornia.

Begoña Siso


ikastetxea

20010eko abendua

Tolare taldea “Ikastolaz kanpo inoiz ez dut beste instrumenturik jo gitarraz gain�. Astigarragan ere, beste herri gehienetan bezala, Musika Eskola bat dugu. Bertan, hainbat talde osatzen dira, instrumentu desberdinak jotzen dituztenak Tolare taldea dugu aipatutakoaren adibide bat. Talde honetako bertako gitarrajoleetako bat gure Ikastolako Julen Aduriz dugu. Noiz sortu zen zuen taldea? Hasieran beste talde bat geneukan, Gitarra Hirukotea, baina Tolare orain dela bi urte sortu zen. -Zenbat urterekin hasi zineten zuen instrumentua ikasten? Ni sei urterekin hasi nintzen. -Beste instrumenturen bat jotzen

Julen Aduriz, Tolare taldeko gitarrajoleetako bat.

aritu al zara inoiz? Ikastolan txirula jotzen nuen, besteok bezala, baina ikastolaz kanpo inoiz ez dut beste instrumenturik jo gitarraz gain. -Zenbatek osatzen duzue taldea eta zer instrumentu jotzen duzue? Lau pertsonak osatzen dugu taldea:. Hiru gitarra eta bateria bat gara. -Astigarragatik kanpo kontzerturen bat jo al duzue? Bai, Elgoibar eta Trintxerpen.

Haizea Mungia, Julen Aduriz eta Amaiur Arrieta.

-Lehiaketaren batean parte hartu al duzue? Bai, Elgoibarrekoan. -Badakigu taldean aldaketa batzuk egon direla, zeintzuk? Bateria hiru aldiz aldatu dugu eta orain dela gutxi, teklatuak utzi egin gaitu. -Gustura al zaude taldearekin? Bai, abesti berriengatik batez ere.

Amaiur Arrieta eta Haizea Mungia.


ikastetxea

2010eko abendua

Iban Urizar Musika irakasle “Mementoz, gustura eta hobekien izan naizen ikastoletatik, hau da nahiago dudanaâ€?. Urteetan Ana Elorza-rekin egon ondoren, aurten Iban Urizar irakaslea etorri zaigu Musika irakastera. Hobeto ezagutu nahian, solasalditxo bat izan dugu berarekin. -Zer moduz gure Ikastolan? Oso gustura nago. Gainera harrera oso ona egin didate eta oso jatorrak dira lankide guztiak. -Zenbat urte daramazu irakasle? 10 bat urte daramatzat. -Non bizi zara? Elgoibarren. - Bidaia luzea izango da‌ Ordu erdi bat gutxi gorabehera. -Zer ikasi zenuen? Musikako ikasketak egin nituen. -Zenbat urtetan egin zenuen karrera? Eta non ikasi zenuen? Donostian ikasi nuen eta 10 urtetan atera nuen Musikako karrera. - Zer beste eskolatan ibili zara klaseak ematen? Arrigorriagan, Oreretan eta Donostiako beste hainbat eskolatan. -Zer Ikastola duzu nahiago, Ikastola hau ala aurrekoren bat? Mementoz, gustura eta hobekien izan naizen ikastoletatik, hau da nahiago dudana.

Iban Urizarrek tronpeta jotzen du.

MOTZEAN Uda ala negua? Uda, bero egiten duelako. Mendia ala hondartza? Biak ditut gustuko. Liburu bat? Vikram Chandraren edozein. Pelikula bat? El padrino. Abeslari bat? Tom Waits. Zaletasunak? Musika egin, mendira eta hondartzara joan, filmak ikusi eta irakurri.

-Anekdotarik kontatuko? Nire irakasle izandako bat nire lankidea da, Izaskun hain zuzen ere.

Lander Gomez


ikastetxea

2010eko abendua

Trikitixa eta Kutxara Taldea Iñake Zubiarrain eta Eider Arco 1.DBH A eta B-ko ikasleak dira eta Astigarragako Norberto Almandoz Musika Eskolan Trikitixa eta Kutxara taldekoak dira, biak bi taldeetan daude eta hainbat instrumentu jotzen dituzte.

“Trikitixa panderoa eta kutxarak instrumentu alaiak direlako jotzen ditugu”

-Aldatu al duzue inoiz instrumentuz? I: Bai, txikitan gitarra jotzen nuen. E: Ez, inoiz ere ez. -Nor da zuen irakaslea? Gustura al zaudete berarekin? I: Susana da. Oso gustura nabil berarekin. E: Nirea ere Susana da, eta bai, oso gustura nabil berarekin. -Nortzuk osatzen duzue taldea? I eta E: Bi talde daude Trikitixa taldea, eta Kutxara taldea. Kutxara taldean Iñake, Eider eta Iñaki gaude; trikitixa taldean, berriz, Iñake, Eider, Lierni, Nerea, Miren eta Lide. -Aldaketarik egingo zenukete? E eta I: Ez, inolako aldaketarik ez.

Eider Arco eta Iñake Zubiarrain.

-Zein instrumentu jotzen duzue? Zergatik aukeratu zenuten? Iñake (I): Trikitixa, panderoa eta kutxarak. Gustuko instrumentuak direlako. Eider (E): Nik ere bai. Instrumentu alaiak direlako.

-Zein instrumentuk osatzen dituzte taldeak? Trikitixa taldeak, hitzak esaten duen bezala, trikitixak; eta Kutxara taldeak kutxarak eta panderoak. -Non jo du zuen taldeak? Astigarragan. Bertako Musika Eskola eta plazan. -Bertan jarraitzea pentsatzen al duzue? E eta I: Bai, noski !

MOTZEAN Uda ala Negua? I: Uda / E: Uda Itsasoa ala Mendia? I: mendia / E:itsasoa Liburu bat? I: Crepúsculo. Pelikula bat? I: Crepúsculo/ E: Niños Grandes Kolore bat? I: naranja/ E: morea Jakirik gustukoena? I: makarroiak / E: paella


2010eko_abendua

ikastetxea

Buruaz jokatu! Azaroaren 9an, 3. DBH eta 4.DBHko ikasleoi Featece-k (Burmuinean min hartutako Elkartearen Federazioak) bisita egin zigun. Gaztelekun eskaini ziguten hitzaldia entzun ondoren, beraien azalpenekin eta elkarrekin partekatutakoarekin, gure buruetako pentsamenduak zeharo aldatu ziren. Federazio honek trafiko istripuen prebentzioan eragingo duen programa du eta Euskal Herriko LH eta DBHko nerabeei prebentzio hori zertan datzan argitzen saiatzen dira. Horretarako, material egokia erabiltzen dute (txosten bana eman ziguten arriskuak ekiditeko jarraibideekin). Begirale aditu baten laguntzaz, nork bere burmuinaren funtzionamendua zein den jakin genuen, baita hartutako burmuin minen ondorioak ere. Baina, batez ere, horrelakoak ekiditeko, zer segurtasun arau jarraitu behar dugun. Honetaz gain, 18 urte zituenean, zirkulazio istripua izan eta burmuinean kaltetua gertatu zen

Burmuinean min hartutako Federazio kidearekin elkarrizketa tartea hunkigarria izan zen

Feateceko kide bat ere gure artean egon zen, monitorearekin batera; eta hark bere esperientzia kontatu zigun, gure hainbat galderari ere erantzunez. Hitzaldia eta, batik bat, gaixoarekin izan genuen galde-erantzunen tartea hunkigarria izan zen. Ekitaldiaren amaieran, gainera, bi oparitxo egin zizkiguten: bizikletan jartzeko argia eta galtzak eusteko esku muturreko erreflektanteak, azken hauek zera zioten, buruaz jokatu! Saiatuko gara!

Informazio gehiago http://www.featece. org/-en

Ezkerretik eskuinera, Feateceko begiralea, instripu izandako gaztea , Ane Aduriz eta Anne Iglesias.

Anne Iglesias


ikastetxea

2010eko abendua

3. eta 4.DBHko mendi irteera: Aralar 2010-eko urriaren 4-an joan ginen 3. eta 4. mailakoak Aralar mendira, itzuli bat egitera. Bertan, hainbat trikuharri ikusi genituen, baita, Goyo-Mercader, Teknologiako gure irakaslearen azalpenak jaso ere, berak gidatu zuen ibilaldia Amaia Jaio eta Itziar Ferran zuzendari eta Gorputz Hezkuntzako irakasle hurrenez hurren, laguntzaile zituelarik. Goizeko 9:20ean hartu genuen autobusa Martutenen. Aralarren, berriz, 3 orduko itzulia egin genuen, bidean zeuden trikuharriak ikusiz.

Eguraldi bikaina izan genuen eguzki izpi eta guzti, nahiz eta hasieran ilunago egon. Aralar mendian denok konturatu ginen, Goyo, gure irakaslearen eraldaketaz. Txapel gorria jantziz eta makila eskuan hartuz, Teknologiaz gain bere beste grinaren partaide egin gintuen, mendia eta arkeologia. Mila esker, Goyo!

3.eta 4.DBH Aralarren.

Ane Aduriz


ikastetxea

20010ko abendua

Euskal dantzariak “Hainbat ezkontza eta jaunartzetan dantzatu dugu� 3.mailako Xabier Herrero eta Ander Alberro urteak daramatzate euskal dantza ikasten. Astigarragako Kuiltur Etxean aritzen dira ikasten. -Zenbat urte dantzan? Xabier: 7 urte. Ander: 7 urte nabil dantzan. -Non ikasten duzue? Biak: Astigarragako kultur etxean. -Zenbat egun astean, eta zer ordutan? Biak: Egun bat, astelehenetan. -Gustatzen zaizue? Edo zuen gurasoak behartzen zaituztelako egiten duzue dantza? Xabier: Bai, gustuko dut. Ander: Alde batetik, gurasoek behartzen naute, baina niri ere pixka bat gustatzen zait.

Xabier Herrero.

-Ezkontza edo jaunartzeren batean dantzatu al duzue? Xabier: Bai, askotan. Ander: Bai, hainbat ezkontza eta jaunartzetan. -Dantzarekin ikusten al duzue? Xabier: Izan liteke. Ander: Ez.

etorkizunik

-Dantzaz aparte beste kirolen bat egiten al duzue ? Xabier: Ez. Ander: Bai, futbola egiten dut. -Zuen taldearen izena? Biak: Astigar dantza taldea. -Zenbat irakasle dituzue? Biak: Bi dauzkagu. Ioritz Goizueta eta Joseba Astarbe. -Zenbat zarete saio bakoitzean? Biak: 8 pertsona.

Xabier Herrero, Yeelen Pellejero eta Ander Alberro.

-Dantzan aritu zareten azken herria? Xabier: Astigarragan.


ikastetxea

20010ko abendua

Ander: Astigarragako festetan. -Urrutien dantzatu lekua? Biak: Bartzelonan.

duzuen

-Anekdotaren bat ba al duzue, dantzan gertatutakoak? Xabier: Ez, ez daukat. Ander: Aurtengo Astigarragako festetan agurra ez nuen dantzatu alpargatak falta zitzaizkidalako. -Dantzaren alde txarra? Xabier: Dantza asko antzekoak direla. Ander: Urtero dantza berdinak errepikatzen ditugula.

Ander Alberro.

-Eta ona? Xabier: Kirola dela. Ander: Ez daukat gustuko gauzarik dantzan.

MOTZEAN: Uda ala negua? Biak: Uda. Mendia ala itsasoa? X: Mendia./A : Itsasoa. Kolore bat? X : Berdea./A : Morea. Liburu bat? X : Jara./A : Prohibido tener catorce a単os. Pelikula bat? X: Saw./A: El se単or de los anillos.

Xabier Herrero, Yeelen Pellejero eta Ander Alberro.

Jakirik gustukoena? X : Mc Donadlseko janaria./A : Pizza.

Yeelen Pellejero


2010eko_abendua

ikastetxea

Zelatan dabilzkigu Obren ondorioz, bizikleten gordelekua langileek haientzako barrakoia eta materiala gordetzeko erabili dute. Hori dela eta, gure bizikletak Ikastola barruan baina, giltzaz isten den gordeleku honetatik kanpo, giltzarrapatuta utzi behar izan ditugu. Egoera honetaz baliatuz, lapurrek bisita bat egin digute eta, tamalez, ez dute esku hutsik alde egin, giltzarrapoa hausteko tresna erabiliz, hau puskatu eta gure ikaskide baten bizikleta berriberria hartuta egin baitute ospa.

lekuan jartzea besterik ez zegoen gure erraietan ere sentitzeko amorrua ez ezik pena handia ere bai. Bizikleta, jakina, ez da oraindik agertu. Gainera, ez da txirrinda lapurtu diguten lehen aldia. Horregatik eskatu genuen giltzapean egongo den gordeleku bat haiek bertan sartzeko. Eskerrak, dagoeneko langileek beren lana bukatu dutela eta orain, badugula, gordelekua berriz erabiltzerik bizikletak babesteko. Bestela‌

Hori amorrua txirrinda falta zela ohartu ginenean. Asko sentitu genuen gure gelako lagunarengatik, haren

Bizikleta ez da inon ageri

Ane Irizar eta Anne Iglesias


ikastetxea

2010eko abendua

Aurten ez gara Durangora joango! 3. eta 4. mailako ikasleak Durangoko Azokara joaten gara, baina aurten, Azoka abenduaren 4tik 8ra izango denez, ez dugu Ikastolarekin bertara joaterik izango jai egunak direlako.. Triste gaude, baina ez luzarorako, ari baikara proposamenak egiten, adibidez 1. eta 2. mailakoekin Ituren eta Zubietako inauterietara joateko. Irakasleak ados agon ziren egindako eskaerarekin eta beste proposamenekin batera aztertuko dutela esan digute.3. DBHko Ane Aduriz eta Yeelen Pellejerorekin hitz egin dugu beren iritzia jakiteko.

Joan al zarete inoiz Durangoko Azokara? Ane: Ez, baina gustatuko litzaidake eta joateko gogo handiz gelditu naiz. Yeelen: Ez, baina lehengo urtean 3. eta 4. mailako ikasleak oso ondo hitz egin zidaten azokari buruz, gogoz gelditu naiz.

“Durangoko Azokara joateko gogo handia genuen”

-Ondo iruditzen al zaizue Iturenera joatea? Ane: Egia esan, beste gauza batzuk egin nahiko nituzke. Yeelen: Ez, 3 urtetan joan naiz Iturenera eta berriz joatea aspergarria iruditzen zait.

Ane Aduriz, Begoña Siso eta Yeelen Pellejero

MOTZEAN Uda ala negua? A: Biak Y: Uda Itsasoa ala mendia? A:Biak Y: Itsasoa Kolore bat? A: Fuxia Y: Fuxia Liburu bat? A: En casa de los Penderwick Y: A tres metros del cielo Pelikula bat? A: Los niños de Hwan Shin Y: Titanic Jakirik gustukoena? A: Legatza Y:Kodillo

-Zer sentitu zenuten aurten Durangoko azokara ezin ginela joan jakitean? Ane: Pena eta haserrea. Yeelen: Pena handia, eskola orduak ez genituela galduko jakitean.

-Zuek nora joango zinatekete? Ane: Hendaiako irteerak oso polita dirudi: itsasontzian itzulia, Abadia gaztelua bisitatu... Yeelen: Euskarako irakasleak, Hendaiara joatea proposatu zuen, han, Euskaran 2. eta 3.ebaluazioan ikusiko ditugun hainbat gauza daudelako. Oso ondo iruditzen zait.

Durangoko Azokak, urtero arrakasta handia izaten du.

Begoña Siso


gizartea

20010ko abendua

Nafarroa oinez Munduz mundu Nafarroako Ikastolen jaia aurten urriaren 17an izan da, munduz mundu leloarekin.

espero zena baino askoz ere hobea izan da. Oso giro ederra egon zen eta ez zen ezer larririk gertatu.

Ibilaldia zazpi bat kilometrokoa izan da eta bertan gune desberdinak egon dira, baita jateko eta edateko txosnak ere.

Mari Carmen Elizagoien eta Lina Gorostiaga duela 40 urte Atarrabiako Paz de Ziganda ikastetxeko lehen irakasleak izan dira, horregatik , hain zuzen izan dira ibilbidearen arduradun hautatuak.

Milaka eta milaka lagun batu dira Atarrabian, eguraldia gainera,

Informazio iturria: www.berria.info

Nafarroa oinez-en autengo logoa.

Yeelen Pellejero Arco


gizartea

20010eko abendua

Donostiako Behobia Donostian urtero bezala, aurten ere 46 Donostiako Behobia maratoia ospatu zen. Bertan munduko hainbat eta hainbat lekutatik datozen atletek parte hartzen dute, baita ikusmen arazoak dituzten pertsonek ere. Guztira hogeita hamar pertsona izan ziren azken hauek, eta denera 21.000 atleta izan ziren Behobiako lasterketan partaideak.

Maratoia hogei kilometrokoa da eta, badakigunez, bertan, urteroko partaideak eta partaide berriak daude. Aurtengoan berrogei urteko gizon bizkaitarra hil zen bihotzekoak jota. Honako hau seigarren aldia zen Behobian parte hartzen ari zena. Larrialdietako sendagileek ahal zuten guztia egin zuten maratoiaren helmugan, baina korrikalaria eguerdian hil egin zen. Urtetik urtera gero eta jende gehiago animatzen da bertan parte hartzera, horri esker, bete ditu Donostiako Behobiak 46 urte eta espero dugu askoz ere urte gehiagotan aurrera jarraitzea.

Afrikatik etorri ziren atletetako bi.

Baina dudarik gabe, Rafa Iglesias eta Maria Lopez de Tejada izan ziren Donostian azaroaren 14 eguneko protagonistak. Hauek izan ziren eta irabazleak, haizearen eta euriaren erruz beren markarik onenak lortu gabe geratu ziren arren. Korrikalari guztiak Behobiatik hasi ziren maratoian eta helmuga Donostiako Boulevardean zegoen, Atleta famatuenak goizeko 11:00etan atera ziren, atleta etiopeak izan ezik. Afrikako kontinentetik etorritako atleta hauek arazo batzuk izan zituzten, izan ere maratoian parte hartzeko behar zituzten dorsalak, kamisetak eta txipak autoan ahaztu zituzten eta 45 minutu beranduago atera ziren korrika.

21.000 korrikalarietako batzuk Donostiako Behobian.

Amaiur Arrieta


gizartea

20010eko abendua

Durangoko Azoka Durangoko lehen azoka 1965ean egin zen. Abenduko lehen egunetan egiten zen azoka hau, Gerediaga elkarteak antolatuta. Frankismoaren diktadurapean azokaren helburu nagusia Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutaraztea zen, beraz, euskararekin eta euskal munduarekin zerikusia duten ekoizpen erakusketa eta salmentarako azoka izan da beti.

Durango pixkanaka-pixkanaka liburu eta diskoez aparte euskal kultur eragileen topagune bihurtu da. Horregatik, urtero azokara etorri izan den jendeari esker, 2003.urtetik aurrera Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak behin betiko kokapena hartu du, Landako erakustazokan. Azokako aurkezpen aretoan, diskoetxe, kultur elkarte, argitaletxe edota edozein gizarte eragilek lekua dauka bere proiektu edo lan berriaren aurkezpena egiteko eta gaur egun bertara gerturatzen den edonork dauka aukera gustuko duen hainbat idazle edota musikariekin topo egiteko. Hortaz, xarma hori ere badu.

A zAAA AAD

Abenduaren 4tik 8ra izango da aurten, bertan elkar ikusiko dugulakoan‌

Durangoko azokak kokapen asko izan ditu: Andra Mariko elizpean, merkatu plazan, orube diferenteetan egin izan da eta azkenik, Landako erakustazokan egiten da orain. Lehenengo azoka Andra Mariko elizpean egin plazan zen egin 1974.urtera arte. Azokak merkatu ditu urte gehienak Baina merkatu plazan egin ditu urte gehienak, 1974.urtetik 1996.urtera arte. gizartea

Landako erakustazokan egin izan da 2003.urtetik aurrera.

Haizea Mungia


gizartea

20010eko abendua

Logroñoko ehizaren 400.urteurrena

1610.enean Logroñoko auzian Zugarramurdiko 11 herritar erre zituzten.

Inkisizioa XIII. mendean sortu zuen Aita Santuak, Eliza eta Estatuaren arteko lotura estutzeko. Eliza katolikoaren tresna zen, katolikoenganako kontrola areagotzeko, fedearen gaien gaineko kontrola hain zuzen ere. Espainian Inkisizioak XV. mendetik XIX.mendera arte iraun zuen. 1610.urteko azaroaren 8an Zugarramurdiko 11 emakume eta gizon sorginkeria egitea leporatu eta erre egin zituzten Logroñoko plazan Inkisizioaren sutan. Europako azken prozesu handia izan zen. Euskal Herriko biztanleak fededunak izan arren, berandu kristautuak izan ziren. Hizkuntza ezezagun bat zutenez eta antzinako ohitura eta sinesmen arrasto ugari mantentzen zituztenez, euskaldunak sorgintzat hartzen zituzten, gizon nahiz emakume. Aipatzekoa da,

batez ere, emaginak izan zirela jazarpen handien sufritu zutenak. Bestetik, ulertezina zitzaien euskaldunen, haien hitzetan, espiritu aristokratikoa. Ulertzen ez zuten beste gauza bat ere bazen, herriko apaizak pilotan eta dantzan aritzea. Inkisidoreak berak erabiltzen zituen hitzak salatuak bereak egitera behartzen zituen, askotan torturapean, honelako deklarazioak egitera bultzatuz : “Sorginak Zugarramurdiko kobetara joaten ziren, Satanasekin elkartzera eta gero, umeen bila joaten ziren, beren etxeetara, Satanasekin elkartzeko. Satanasek itxura desberdinak hartzen zituen. Batzuetan aker itxura, beste batzuetan idiarena eta enbor handi eta ilun batena besteetan”.

gizartea

Zugarramurdiko leizea.


Gizartea

Herritarrek nahiago zuten beren irudimenean edota inkisidoreenean zeuden bekatuengatik barkamena eskatu eta albokoa salatu (salaketa batzuetan ere hainbat herritarren bekaizkeriak izan zuen zerikusia), inkisidoreen konplize bihurtuz. Nafarroan 300 pertsonei leporatu zieten sorginkeria, 31 pertsona espetxeratu zituzten Logro単on.

Satanasek itxura ezberdinak hartzen zituen, batzuetan akerrarena.

20010eko abendua

Espetxean eduki zituzten 1609ko udaberritik 1610eko udazkenera arte. Batzuk barkatu egin zituzten eta beste 11 bertan erre. Hauetatik 5 hilik erre zituzten eta beste 6 bizirik. Auzitegi santuak 5000 akusazio baino gehiago zituen esku artean.5000 akusazio horien arten 1384 ume zeuden. Egoera horrek eskuartetik ihes egin zien eta 1614an bukatutzat eman zuten Zugarramurdiko sorginen ehiza. Aurten Logro単oko auziaren 400.urteurrena delako Zugarramurdin azaroaren 7an eta 8an hainbat ekitaldi egin zituzten, herritar haiek gogoan hartzeko, bestetik elizkizuna ere izan zen eta bertan apaizak Elizaren izenean, herriari egindakoagatik barkamena eskatu zion. Bukatzeko , zera adierazi nahi dugu Gipuzkoako hainbat herritan, festetan, herriko jendea batu eta akelarrea izeneko antzerkia egiten dutela, baina antzerki hauen helburua sorginen eta inkisizioaren arteko loturaren ikuspuntu bat ematea besterik ez dela.

Zugarramurdi.

Haizea Mungia


gizartea

2o10eko abendua

Birziklatzearen garrantziaz Zaborrez inguratuta gaude, eta ezer egiten ez badugu, zaborra handitzen joango da denbora aurrera joan ahala, izan ere, 2016. urtean, Gipuzkoan bakarrik, 50 000 tona zarama sortzea espero da, birziklatzeko zaborra kontuan hartu gabe. Hala ere, hori galarazteko zenbait proiektu daude martxan, eta horiek aurrera eramatea gure esku dago. Lehenik eta behin, birziklatzea oinarrizkoa dela deritzogu, aurten, birzikla daitekeenaren % 46,2 soilik birziklatu dugu. Erosotasuna dela eta, adibidez, atun potoak ez garbitzearren zakarretara botatzen ditugu zuzenean, eta horrela beste hainbat gauza. Horrelako ekintza txikiak egitean datza birziklatzea, zeren denok egiten baditugu, mugimendu handi bat bihurtuko da.

Birziklatzearen logo unibertsala

herrietan sukaldeko olio erabilia birziklatzeko mugimendua dago martxan. Bestetik, Oldeberri bezalako enpresek guk erabiltzen ez ditugun arropak uzteko ontziak kokatu dituzte probintzian zehar. Jasotzen duten arropa hori konpondu eta garbitu ondoren, behartsuei eta 3.munduko biztanleei bidaltzen diete. Gainera, atez ateko zabor bilketa (AAB), birziklatzeko beste modu bat da, atez ate zabor organikoa, plastikoa, eta papera jasotzen dute. Zabor-kontenedoreak kenduz, birziklapen tasa handitzea espero da proiektu honekin. Azkenik, etxetresna elektrikoak eta altzariak jasotzen dituen konpainia bat dago. Bertan, hauek konpondu eta berriz salmentan jartzen dituzte, konponketarik ez badute, beste etekinen bat bilatzen diete, poluzioa saihesteko. Hau guztia jakinda, nork bere birziklatze lana eginez, ingurunea hobeto zain dezakegula ikasi beharko genuke, horrela, gure bizimodua ere hobetuko genuke eta.

Gipuzkoan zehar hainbat proiektu egiten ari dira helburu hori lortzeko. Esate baterako, Urola Erdiko zazpi

Aurten 46,2% soilik, birziklatu dugu.

Ane Irizar eta Anne Iglesias


gizartea

2010eko abendua

Hainbat forma eta koloretako gomazko eskumuturrekoak‌ Inork ez daki nondik nora agertu diren eskumuturreko horiek, baina sekulako arrakasta izan dutela ezin dugu ukatu. Hainbat formatakoak daude eta denak harrigarriak, gomazkoak eta kolore bizikoak dira. Jende askok daramatza haur zein gazte.

Ggomazkoak eta kolore bizikoak dira.

Diotenez, Txinatik datoz eta dagoeneko edozein dendatan saltzen dituzte plastikozko poltsatxoen barruan. Eskumuturrean jartzean beren jatorrizko forma galtzen dute, baina, kentzerakoan, hasierako forma berreskuratu eta hainbat itxura hartzen dituzte, animalia, letra, tresna, zenbaki, fruta‌ etab. Batzuek ilunpetan argia ere egiten dute.

Hainbat itxura hartzen dituzte .animalia, letra, tresna, zenbaki, fruta‌ etab


gizartea_

____

2010eko abendua

E-liburu Azken aldi honetan, teknologian

egituraketaren lotura egiteko balio dute, eBooka aldiz, paperean

pauso handiak ematen ari dira, eta gauza asko sortzen, adibidez eliburuak,. E-book, eBook, ekoliburua edo e-liburua, liburu

argitaratutako liburua digitalizatzeko erabiltzen da. WikiSource hipertestuaren adibide

baten bertsio digitala da.

bat dugu, eta eBook bat, berriz, edozein liburu digital Interneten

elektroniko

edota

Termino anbiguoa da, bakarkako obra formatu digital bat denez, liburuak formatu digitalean irakurtzeko erabiltzen den gailua baita. Gehiengo erabiltzaileek ez dute eBook terminua bigarren zentzuan esaten, baizik eBookeko gailua diote zehazki. Bestalde,

autore

batzuek

eta

liburu

elektronikoen eta hipertestuen arteko desberdintasuna defendatzen dute. Hipertestuak, informazioare

edota CD-ROM daitekeena.

batean

aurki

Gure ustez, e-liburuak ikastolan bertan erabiliko bagenitu, diru asko aurreztuko genuke, liburuen kontsumoa jaitsi eta ekonomikoagoa izango itzateke 2008an sortu zuen gaztelaniaz Jorge Franganillo-k eta e-book honek 416-417 orrialde jasotzen ditu.

Janire Altuna eta Uxue Arregi


gizartea

2o10eko abendua

Adingabeen aliatua 116111 haurrei eta nerabeei laguntzeko Eusko Jaurlaritzak sortutako zenbakia da.Honen bidez aholkatu, orientatu eta informatu egiten dute. Profesionalak, adituak eta gertukoak dituzu telefonoaren beste aldean, zenbakiak markatuz gero, zuri laguntzeko prest. Linea zerbitzu hau doakoa da, behar duzunean deitzeko, adituekin ari zarela jakinda, edozein arazo, zalantza edo dena delakoa argitzen lagunduko dizutela badakizu. Gainera, anonimoa denez, ez duzu zertan zure izen deiturak esan behar eta zure mugikorrean deia egin ondoren, fakturan ez da agertuko deitu

duzula. Horrek asko lasaitzen gaitu gazteok. Bestetik web orri honen bidez ere jar zaitezke zerbitzuekin harremanetan: www.euskadi.net/zeukesan Interneteko zerbitzu honetan informazioa, albisteak, laguntza‌ ere ageri dira gai honi lotuta. Hau guztia esan ondoren, ezagutzen baduzu lagun bat edo zu zeu adingabea bazara eta laguntza behar baduzu, baina gurasoei eta lagunei esaten ausartzen ez bazara, zure hobe beharrez eta lasaiago egoteko, deitu 116111-era edo sartu adierazitako web orrialdean, asko lagunduko dizute eta.

116111en iragarkia.

Anne Iglesias


aisia

2010eko abendua

Martuteneko Gaztelekua Martutenen bada 1996. urtean sortutako Gazteleku bat. Colonia del Pilarren egin zuten, baina txikia geratu zenez, Arantzazuko Ama Ikastolako eraikin batera eraman zuten 1999ko abenduan.

Internetekin, informazioa bilatzeko nahiz jolasteko. Mahai-joko ugari ere baditugu eskura, bait a play station 2 bat ere, ping-pong eta futbol mahaia, eta abar. Batzuetan ere jarri ohi dituzte filmak edo ekintza bereziak egin, adibidez Halloween denean, beldurrezko etxea egin eta gero, beldurrezko

Martuteneko Gaztelekua.

Gaztelekua gazteek toki bat izateko egin zuten eta bertan lan egiten dutenak oso adeitsuak eta lagunkoiak dira. Bi laguntzaile daude David eta Olatz. Olatz berria da Gaztelekuan eta ez dugu, oraindik, oso ondo ezagutzen baina, ondo moldatzen ari dela dirudi.. Dabidek, ordea, zortzi bat urte darama han lanean eta bera nahikoa ondo ezagutzen dugu. Gaztelekuan egitarau bat prestatzen dute, baina baita gurekin bilerak antolatu ere, guk zer egin nahi dugun jakiteko eta egiteko. Gaztentzako egoitza hau asteartetik larunbatera arte dago irekita, bostetatik aurrera. Bertan etxeko lanak egiteko aukera ere ematen digute. Etxeko-lanekin edo ikasketekin arazorik badugu, begiraleak saiatzen dira gu laguntzen, hobeto ulertzeko eta hainbeste zailtasun ez izateko. Ordenagailuak ere badituzte

David Moreno Gaztelekuko begiralea.

istorioak kontatzen ditugu. Bestalde, urtean bitan Rol joko jardunaldiak egiten dituzte goiz, arratsalde eta gauez. Baditugu ere hainbat txapelketa: ping-pong, play station,eta abarrean lehiatzen aritzen gara. Baina ekintzak ez dira Gazteleku barruan soilik egiten, irteerak ere antolatzen dituzte: Paintbola, karretara joan, igerilekura‌Kirol ekintzak, gustuko badituzu, txapelketak ere egiten dira, baina, normalean, neguan ez dituzte antolatzen. Anima zaitez Martuteneko Gaztelekura etortzen, hamahiru urtetik hamazazpi urte bitarte duzu horretarako aukera aparta. Han izango zaitugu zain, etorri!

Lander Gomez


aisia

2010eko abendua

Astigarragako Gazte Lokala Aurten Astigarragako Gazte Lokala guztiz berritu dute. Udan paretak konpontzen eta margotzen aritu dira, baita altzariak berritzen ere. Bazuten horren premia. Baina, ez da hori izan berrikuntza bakarra, begiraleak ere berriak baitira. Horretaz gain, berez, begiraleak Amets eta Haizea izan arren, Larraitz etorri zen hilabete pasatzera, Haizea oporretan zegoelako. Amets ezagutzen ez bagenuen ere , Larraitz Urkia ordea, bai. . Horregatik nahi izan dugu berarekin elkarrizketan aritu.

“Jendearekin harreman zuzena izatea gustatzen zait” -Zergatik itzuli zara Astigarragako Gazte Lokalera? Amets hezitzailea ordezkatzera etorri naiz. -Nolatan hasi zinen gazte lokaletan lan egiten? Jendearekin harreman zuzena izatea gustatzen zaidalako eta ekintzak gustatzen zaizkidalako: esku lanak, irteerak… -Gure gazte lokaletik joan zinenean, zertan aritu zinen?Andoaingo gazte lokalean lanean eta bitxigintzan ere bai. -Zer moduz zure lankide berriekin? Oso ondo. Aurten Amets dago hezitzaile eta elkarrekin oso ondo moldatzen gara. -Aurten gazte berriak sartu dira lokalera, nolakoak dira?

Amaiur Arrieta, Larraitz Urkia eta Begoña Siso.

Jatorrak dira, arauak ondo ulertu eta errespetatzen dituzte eta besteekin harreman ona dute. -Gazte Lokala hobetu dela iruditu al zaizu? Bai, oso egoki pintatuta dago, joko berriak ditugu: billarra, ping-ponga, gazte batek oparitutako telebista, sukalde-txokoa… -Ba al zenuen hona bueltatzeko gogorik? Bai, lehenagotik ezagututako gazteekin topatzeko eta berriak ezagutzeko. -Beste gazte lokalen batean aritu zarela lanean esan diguzu, zer iruditzen zaizu gurea, bestearekin alderatuta? Andoaingo lokala handiagoa da eta material hobeak dituzte, baina funtzionamendu berdinak.


aisia

2010eko abendua

MOTZEAN Uda ala negua? Uda Itsasoa ala mendia? Itsaso ondoan dagoen mendia. Kolore bat? Morea Liburu bat? Rayuela Julio Cortazarrena Pelikula bat? “ El Erizo eta Los limoneros Jakirik gustukoena? Sushi eta kroketak

Ikastolako lagunekin Gazte Lokalean.

Amaiur Arrieta eta BegoĂąa Siso


aisia_

_

2010eko abendua

Hernaniko Arraun Elkartea Hernanik kirol asko ditu egiteko, gimnasioa, atletismoa, bizikleta… baina arrauna ere badu, jende asko eta askori animatzeko eta apuntatzeko esan diegu, alferrik ordea, ez dugu zorte handirik izan, gehienek zera esan baitigute ez dutela astirik edo oso gogorra dela. Ulertzen dugu denok ez dugula ekintza berdinak zertan egin behar, baita batzuk tartea dutenean, beste batzuk lana dutela ere. Baina, oraintxe bertan, arraun zaletasunak gora egin duenean, arraunean aritzeko lagunik ez egotea, tristea da gero.,

duelako. Orain ari dira gaia lantzen, zer egin edo nola egin berrikuntza, Eta orain gertatu behar hori ere, Arraun Elkartea oso polita dagoenean, 2 solairu eta guzti dituenean… Goian ergometroak, aldagelak, gimnasioa, komunak eta esertzeko besaulkiak ditugu; behean berriz, batelak, traineru eta traineru txikiak gordetzeko lekua. Gainera medikua ere jarriko digute, gure erresistentzia hobetzeko eta dieta osasuntsua egiteko, beste hainbat abantailez gain. Arraun Elkarteko partaide izateko jakina, dena bezala, pagatu ere pagatu behar da, 140€. Horrekin beste gauzen artean arropa ordaintzen da: kamiseta, monoa, txaketa, kulota, termikoa…

Arraun Elkarteko taldea

Horregatik Hernaniko Arraun Elkarteak laguntza behar du. Laguntza hori zure laguntza izan daiteke. Arazoa ordutegia bada entrenatzailearekin hitz egitea besterik ez duzu, konpondu ahal izateko. Elkartea gainera, krisi garaian dago; batetik, ez dugu diru kopuru handirik; eta bestetik, AHTa dela eta, Arraun Elkartearen eraikina behera botako dute, hain zuzen ere trenak bertatik pasa behar

Azkenik, aipatu, Elkartean gehienok oso harreman ona dugula gure artean, familia bat gara; hortaz, etortzea eta gurekin bat egitea erabakitzen baduzu, ongi etorri! Guk eskatuko dizugun bakarra, denoi errespetuz tratatzea izango da Gure elkartean 4 entrenadore daude guztira eta kategoria diferenteetan daude banatuak: Nexkak, Kadeteak, Seniorrak, Infantilak… Bukatzeko, zer esan…? Anima zaitez gure arraun elkartera etortzen, zain gaituzu. Uxue Arregi


aisia

2010eko abendua

Oiana Blanco Munduko Judoka txapeldunordea “Ezer egin gabe, 2.geratu nintzen Espainiako Judo txapelketan” Oiana Blanco (horrela idazten du berak bere izena) Euskal Herriko Judoka txapelduna eta Munduko txapeldun ordea da. Berez, Oriokoa da, baina bere gurasoek betidanik izan dute taberna Ergobin, Estanco taberna. Orain arte, denbora batez, Ámsterdam-en egon da lehiatzen berriz ere, eta orain Euskal Herrira itzuli denean berarekin hitz egitea bururatu zaigu. Oianak Judo “karreraz” hitz egin digu. -Zenbat urterekin hasi zinen Judo-a praktikatzen? 4 urte nituela hasi nintzen Ikastolaz kanpoko ekintzetan parte hartuz. Ez nuen hori konkretuki aukeratu, denetan ematen nuen izen. -Noiz erabaki zenuen Judo“munduan”sartu nahi zenuela? Lehenengo aldia 13 urterekin lehiatu nuen Espainiako txapelketan; bertan 2. geratu, eta aukerak nituela ikusita, serioago hartzen hasi nintzen, izan ere, ikastolan ez genuen benetako Judoa praktikatzen, jolasak eta abar egiten genituen. Esan liteke ezer egin gabe geratu nintzela 2. Espainiako txapelketan. 18 urterekin Usurbilen hasi nintzen maila altuagoan.

genuen. Baina Judoa praktikatzeak emakumeoi ez digu bizitzeko haina ematen, beraz, ez dakit “profesionalki lehiatzea” dei geniezaiokeen. Hala ere, magisterio karrera ari naiz egiten, asignatura bat besterik ez zait falta karrera amaitzeko, orain arte urte batzuk Judoan egon naizelako gehiago kontzentratuta. -Nork bultzatu zintuen kirol hau egitera? Nire ahizpak ere Judoa praktikatzen zuen eta ni han egoten nintzen nire ahizpari begira. Nire gurasoei betidanik esaten nien gustuko nuela kirol hori, eta mementoa iritsi zenean, gurasoek eta ahizpak asko lagundu zidaten.

-Noiz hasi zinen profesional mailan? Usurbilen hasi nintzenean, entrenamendua gogorragoa zenez, egunero fisikoa, etab lantzen Oiana txapeldunorde izendatu zutenean.


ikastetxea

2010eko abendua

MOTZEAN: -Zer sentitzen da horrenbeste txapelketa irabaztean? Euskadiko txapelketan, 14 urterekin izan nintzen irabazle, eta Espainiakoan 13 urterekin 2. geratu nintzen. Horiek ez nituen inola ere espero, ez genuen eta benetako Judoa praktikatzen. Eta azkenik, Munduko txapelketan 2. geratu nintzenean lehengo urtean, 8 urteren entrenamendu gogorraren “saria� izan zen hura, nahiz eta, hasieran haserre egon 2.geratzeagatik (barre artean). -Zein lekutan gustatuko litzaizuke berriro lehiatzea? Ez daukat leku berezirik egia esan. Gaur toki batera, bihar bestera, azkenean tokatzen zaizun tokian tokatuta konformatu behar da.

Uda ala Negua? Biak . Itsasoa ala mendia? Biak. Kolore bat? Berdea Pelikula bat? Million Dollar Baby Liburu bat? Millenium Jakirik gustukoena? Aitak prestaturiko edozer (barre artean).

-Gogoratzen duzu lehiakiderik gogorrenetarikoa? Denak izan ohi dira oso zailak, denok maila berean gaude eta; gaur galdu eta bihar irabazi, duzun egunaren eta suertearen arabera. -Nolakoa izan zer irabazle orde izendatu zintuzten lehiaketa? Nahikoa zaila, lehen esan dudan moduan, denok maila berekoak gara, beraz, zaila egiten da zure mailako bati irabaztea. -Lehiaketen ondoren ba al duzu harremana beste lehiakideekin? Ez, egia esan. Batzuk agur esaten dizute, baina beste batzuk ez dizute ezta aurpegira ere begiratzen. Zer egingo diogu? Oiana lehiatzen ari zen bitartean.

Ane Aduriz Arrizabalaga


2010eko_abendua

aisia

Zinemaldia 2010 Donostiako Zinemaldia 1986. urtetik hona ospatzen den sari banaketa da. Bertan, hainbat kategoriatan mundu osoko filmak hartzen dute parte, Donostia Saria eta Urrezko Maskorra, besteen artean, irabazi nahian. Lehenengo edizioan Gregory Peck-ek irabazi zuen, eta haren ondoren Jeremy Irons, Michael Douglas, Robert de Niro, Warren Beatty, Julie Andrews, Woody Allen, Richard Gere eta Meryl Streep antzezleek jaso zuten. Mikel Olaziregik zuzendu du Donostiako nazioarteko zine sari banaketa aurten ere, 58. edizioan. 19 herrik 97 proiektu aurkeztu dituzte, denak lehen saria irabazi nahian lehian. Donostia Saria berriz, Javier Bardemek eman dio Julia Roberts-i. “Jan, errezatu, maitatu” filma aurkeztu du berak. Aktoreak oso pozik hartu du omenaldi hau eta horrela adierazi du <<Bihotz barrutik eskertzen dizuet sari

Julia Roberts Donostia Sariarekin

hau, benetan. Hiri honek harrera maitagarria egin didalako>> “Neds” filmak, aldiz, hainbat sari jaso ditu, alde batetik Urrezko Maskorra Peter Mullanen zuzendariarentzat, eta bestetik Zilarrezko Maskorra Connon

Peter Mullanen

McCarron aktorearentzat. Datorren urtean Zinemaldiaren zuzendari aldaketa izango da, eta erreleboa Jose Luis Rebordinosek hartuko du.


aisia

2010eko abendua

Paranormal activity 2 Pelikula honen zuzendaria Tod Williams da eta aktoreak, ordea, Katie Featherston eta Gabriel Johnson. Oren Peli-ren Paranormal activity filmaren bigarren zatia dugu honakoa, baina bertan kontatzen zaiguna lehenengoan gertatutakoa baino bi hilabete lehenago kokatzen da, beraz, ez da beste pelikuletako bigarren atalak bezalakoa, atzera egiten baitu kontaketan eta hori izan daiteke izan duen arrakastaren

Paranormal activity 2 n, lehenengoan ez bezala, familia oso bat dugu protagonista: Aita, ama, alaba nagusia, haur txikia eta txakurra. Umea oso inportantea da pelikulan, bera baita ekintza guztiaren oinarri. Txakurrak ere badu garrantzia, berak dakielako zer ari den gertatzen eta bera delako umea zaintzen saiatzen den bakarra Sinopsia Familia bat etxe batean bizitzen hasi da. Urtebeteren ondoren, lapurreta bitxi bat egin diete, horregatik, etxe osoan zehar kamarak jartzea erabakiko dute. Baina, lehen zuten

Oren Peli lehen filmearen egilea.

arrazoietako bat. Hala ere, lehendabizi, lehenengo pelikula ikustea gomendatzen dizuegu, bigarrenean zer gertatzen den ulertzeko. Ikusleak horrela badaki ekintza nondik nora doan eta zer gertatu ohi den gauetan, hori dela eta, zuzendariak ezer gertatuko ez diren gauak sartu ditu bigarrenean gure, urduritasuna piztu eta, azken batean izua sentiarazteko. Azken finean ikuslearen paranoia sortu nahi du. Gau lasaien artean, gau izugarriak tartekatzen dituelako, hasieran xumeak diruditen ekintzak bortitz bilakatuz. Arrakastaren beste arrazoi bat benetako gertaeretan oinarritutako pelikula dela esan daiteke (hala diote behintzat), bukaera izan ezik, hau asmatu egin baitute.

Filmearen irudi bat.

bizitza lasaia infernu bihurtuko da.

Paranormal activity 2-ren portada

Lander Gomez


aisia

20010eko abendua

Nobelak

Jara Egilea: Jasone Osoro. Argumentua:Jara 13 urteko neska bat da. Hilekoa jaitsi berri zaio eta bere gorputzean aldaketa batzuk nabaritu ditu, baina, baita buruko pentsamenduetan ere. Jararen lagunik hoberena Ihintza da. Jarak maite duen mutila, berriz,Urko. Gurasoekin haserreak, lagunen konplizitatea, errebeldia, pozak, tristurak‌ agertzen zaizkigu nobela honetan. Iritzia: Oso liburu dibertigarria eta interesgarria da. Hasi ondoren, bukatzeko gogoa ematen dizun horietakoa.

Ate atzeko zuloa Egilea: Josep Sampere. Argumentua:Alexek eta Olgak etxe-orratzeko 18. pisuan ezagutu dute elkar, igogailuarengatik. Igogailuak eragiten dituen gertaera bitxiak aztertzen dituzte elkarrekin, eta horrela hainbat abentura biziko dituzte. Iritzia:Intriga maite baduzu, ezingo diozu irakurtzeari utzi.


aisia

20010eko abendua

Bost ahizpa Egilea: Aitor Arana. Argumentua: Bere alabak izugarri gorrotatzen dituen gizonak, bere buruaz beste egin aurretik, astelehen goizean oraindik bizirik dagoen alabak bere herentzia jasoko duela esan die. Denak hiltzen ari dira, Agustina (mutila izan arren, neska sentitzen dena) eta gizonaren biloba (Leire) izan ezik. Baina, herentzia Agustinarentzat dela uste arren, Leirerentzat dela jakingo dute, izan ere, gizonaren alaba ere baitzen. Iritzia: Intrigaz gain, zer gertatuko den jakiteko gogoa ematen dizu.

Bel: Amor mรกs allรก de la muerte.

20010eko abendua

Egilea: Care Santos Argumentua:Bel 16 urteko neskatila bat da, bere ohean etzanda dagoela, gurasoak negarrez entzuten ditu. Jaiki eta zer gertatzen den galdetu die, baina ez du erantzunik jaso. Batbatean egunkaria begiratu eta hango albiste bat irakurtzerakoan sekulako zartakoa jasoko du bihotzean. Protagonista ez da geldituko guztia argitu arte, ondorioak latzak izan arren. Gainera, Isma dago maite duen pertsona eta mutil laguna. Iritzia:Nire ustez oso liburu ona. Amodiozko istorioak maite dituenarentzat bereziki gomendagarria. Irakur ezazu, izugarri gustatuko zaizu eta. Estibaliz Gutierrez


aisia

2010eko abendua

Hip Hop-a Hip hop-a Amerikako Estatu Batuetan sortu zen. Eta, hona, 80. hamarkadan iritsi zen. Mugimendu honek hainbat adar ditu: • Graffitia: Hip hop-aren adar artitistikoa. • Breakdance: Dantza ezaguna . • MC: Master of ceremony da ekintza honek esan nahi duena. • DJ: Disc Jockey.

Kalean egindako graffitia.

Hasierako 3 kideek taldean jarraitzen dute eta inguruko zenbaiten laguntza ere jaso dute.

Goienetxe anaien sinboloa.

Bukatzeko, zera argitu nahi nuke, batzuen ustez, hip hop-ak bandalismoa edota delinkuentziarekin erlazioa duen arren,musika maite dugunok, badakigu gustu kontuak norberarenak direla, gaizkile nahiz pertsona arrunt izan.

Aipatutako azken bi ekintzek estilo musikal bat sortu dute: Rapa, Hip hop-aren adarrik ezagunena. Rapean beste bi adar ere aurki ditzakegu: • Abestiak: Raperoak abesten dituena. • Oilar batailak: Rapero batek, inprobisatuz, bestea gaizki uzteari deritzo. Adibidez: Invert Euskal Herrian baditugu hainbat talde mugimendu honetan aritzen direnak, adibidez Goienetxe anaiak. Hauek 2009ko irailean hasi ziren. Gaur egun Dj Biguria, Mr Fru eta ZKH Nafarroko kideek osatzen dute taldea.

Aritz Sound System talde ezaguna lanean.

Lander Gomez


2010eko abendua

aisia

Ken zazpiren Ortzemugak Begietan

Ezkerretik eskubitara Arronategi, Elorrieta eta Serna.

Ken zazpi Euskal Herriko pop-rock talde ezaguna da. British pop eta Pop-rock amerikarraren 単abardurak ere badituela esan genezake, baina, batez ere duen ezagurririk naabrmenetakoa, nire ustez, zera da, sortzen dituen abesti asko erraz gordetzen ditugula buruan.

Lehenengo bost abestiak uztailan amaitu zituzten eta grabatzen ordu asko eman zituzten, Los Angelesera abiatu aurretik. Esperimentazio maila handian, soinu berriak bilatzen aritu dira, baina pozik agertu dira egindako lanarekin, nahiz eta garesti samar atera.

Ken zazpiren disko berriak elementu bat dauka diferentzia markatuko duena. Batetik oso ekoizle ospetsuaren laguntzaz grabatu dutela (Rafa Sardina, aurreko diskoaren ekoizle bera).eta azken hobekuntzak AEBetako Los Angeles hirian egin dituztela (lehenengo bost kantak I単akiren estudioan grabatu zituzten eta gainerakoak, Los Angelesko estudio batean). Bestetik, aipagarria da kantuak sortzeko izan dituzten kolaboratzaileak: Joseba Sarrionandia, Jon Maia, Maialen Lujanbio, Julen Gabiria abestien letretan eta Joserra Senperena teklatuan.

E単aut Elorrieta taldeko kantariaren iritziz, musika olatua bezalakoa da, sormenean memento onak aprobetxatu egin behar dira. Diskoa urrian kaleratu zen, Elkarren zigiluarekin eta kontzertua abenduan egiteko asmoa omen dute. Musika zaleok konkistatzeko egin duten ahaleginagatik soilik, merezi dute disko berri hau erostea. Hala uste dut nik behintzat. Estibaliz Gutierrez Informazio iturriak:www.eitb.com; www.guardiaoscura.com; www.mundosonoro.com


aisia

2010eko abendua

Selena Gomez-en CD berria Selena Gomez artista eta abeslari oso famatua da. 2009. urtean atera zuen lehen diskoa eta orain beste bat atera du irailaren 22an, A Year Without Rain izenarekin. Disko berri honek 10 kantu ditu , gainera , bere lehenengo diskoan arrakastarik handiena jaso zuen kantua ere bertan aurkituko duzu, Natully. Gazteleraz kantatzen ere animatu zaigu eta badirudi, bigarren lan honek lehenak baino kalitate handiago duela. Baina, grabazioan Demi Lovatorekin egindako abestia, diskoan ez duzu aurkituko. Bestalde,

mundu

osoan

zehar

Selena Gomezen diskoa.

bidaiatzeko asmoa du disko honen aurkezpena egiteko, baita kontzertuak egiteko ere. Hala ere, urtebete eta hainbat hilabete lan hau prestatzen aritu ondoren, Selena Gomez-ek oso kezkatuta zegoelako adierazpena egin zuen. Ez daki bere jarraitzaileek nola jasoko duten erregistro aldaketa. Baina, argi utzi nahi du, haiei eskainia dela egindako lana, asko ikasi duela eta bihotzez egin dituela abestiak. Kantuen estiloari dagokionez, Lady Gaga eta Britney Spearsen estilo bera dute, azken finean zera islatu nahi du bere abestiekin, nolako kantaria izan nahi duen. Estibaliz Gutierrez Informazio iturriak: www.soy.bluebbva.com www.blogposteve.com www.vraboporti.com www.superpop.es

Selena Gomez kontzertuan.


denbora-pasak

2010eko abendua

Sudokua 6

8

1

9

2

3

1 7 8

3 2

6

6

2

5

5

9

8

6

8

9

3

3

7

1 6

8

9

2

5

3

Hizki-zopa

2

7

9

1


denbora-pasak

2010eko abendua

Potokumeak Hutsuneak bete itzazu beheko hitzak erabiliz:

Dirua hartu eta ahaztu dezu kantxa horrela nola kristo porturik ______ dirua jokatzea ez den arren______ jokatzen ari zera nere______ esperantza /gaitza /txantxa konfiantza / altxa /kantxa

Zazpi ezberdintasun daude


denbora-pasak

20010eko abendua

Aries 21/3 - 20/4

Osasuna: Egunero egiten duzunez zerbait, horrela segi, oso ondo ari zara eta! Ez izan hain lotsatia gustuko duzun pertsonarekin, pentsa bera ere zu bezain lotsatuta egon daitekeela.

Maitasuna:

Isila izatea klasean, ez du esan nahi klasean atentzioa jartzen ari zarenik‌ Mugi, ez baduzu ekainean ez-ohikoak egiten egon nahi!

Ikasketak:

Paga:

Pixka bat gehiago aurreztu beharko duzu, dirurik gabe gelditu ez baduzu

nahi! Tauro 21/4 - 21/5

Osasuna: Kirol pixka bat gehiago egitea, ez lizuke kalterik egingo! Maitasuna: Batean zentratu zaitez, bestela oso gaizki bukatuko duzu eta... Ikasketak:Azterketa guztietan nota onak lortzen dituzun arren, jarrera pixka bat hobetu behar zenuke. Paga: Gurasoak paga igoko dizute hilabete honetan. Baina kontuz, ez dena gastatu, etorkizunean beharko duzu eta!

GĂŠminis 22/5 - 21/6

Osasuna: Egunero joaten zara gimnasiora, baina, ez pasa! Maitasuna: Sentitzen dut, ez al zara konturatzen berak ez duela zurekin ezer nahi? Bila ezazu maite zaituen norbait, ziur nago gertu duzula! Ikasketak: Beno, bolada txar baten ondotik, onaren garaia omen dator‌Lan eginez gero, jakina. Segi horrela, hi! Paga: Lanaren ordaina etorri zaizu, familia pozik duzunez, diru iturria ugaldu da. Amona ere pentsionista izanik, paga ematen hasi zaizu eta. Hori dunk, hori pagotxa!


denbora-pasak

20010eko abendua

CĂĄncer 22/6 - 23/7

Osasuna: Iaztik hona a zer aldaketa! Orain askoz ere kirol gehiago egiten duzu. Segi horrela! Maitasuna: Denak gustatzen zaizkizu, baina kontuz! Lagunak beti aurretik jar itzazu, bestela min handia egin dezakezu... Ez al duzu uste? Ikasketak: Ai Natur Zientzia horiek‌! Zailak egiten zaizkizu, baina, hala ere oso ondo zabiltza! Aupa! Paga: Paga handirik ematen ez dizuten arren, aurreztea lortzen duzu! Hi etxerako!

Leo 24/7 - 23/8

Osasuna: Fisiko oso ona duzu, bai, ondare genetiko paregabea, baietz; baina, zerorrek zertxobait ere egin beharko duzu, ezta? Kirol pixka bat. Maitasuna:Zergatik berarekin beti borrokan? Ez izan tuntuna eta esaiozu, tarteka, zuk ere maite duzula! Denoi gustatzen zaigu horrelakoak entzutea. Ikasketak: Gehiegi pentsatzen duzu berarengan.. Kontzentra zaitez! Paga: Arazo ekonomikorik ez etxean. Zorionak! Ospatzeko, gonbidatuko gaituzula esan beharrik ere ez dago, ezta? Zertarako dira bada, lagunak?

Virgo 24/8 - 23/9

Osasuna: Elikadura zaintzea oso da inportantea. Denetatik jan behar dugu eta bost aldiz egunean: gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, merienda eta afaria. Maitasuna: Zuk uste baino gehiago duzu buruan sartuta. Ikasketak: Aurten gogoz ari zara lanean, segi horrela! Paga: Aurreztea oso ondo dator baina, noizean behin, zerbait gastatzea txarra dela, nork esan dizu?


denbora-pasak

20010eko abendua

Libra 24/9 - 23/10

Osasuna: Jatekoa denok zaindu behar dugu, baina jan behar dugula ahaztu gabe. Badakizu, gutxienez, bost aldiz egunean.( Oharra:Litxarreriak ez dira otorduak). Maitasuna: Zuk maite duzunak kasu handia egiten dizu, badaki duzula… Esaiozu zer edo zer…

maite

Ikasketak: Zorionak, nota zoragarriak aizu! Paga: Hori dunk, hori zuhurkeria! Eta horri paga deitu? Iraultza! Igoera derrepentean eskatu beharra zegonk!

Escorpio 24/10 - 22/11

Osasuna: Oso ondo zaintzen duzu zeure burua. Zorionak! Maitasuna: Lagun minarekin ederki zaude orain. Baina, noizean behin, hitz goxoak esatea ondo legoke Ikasketak: Dena azken unean egiteko uzten duzu eta, jakina horregatik, dena pilatu egiten zaizu. .. Honek bukaera tristea ez ote duen izango… Paga: Eta, gainera, oraindik ere paga ematen jarraitzen dute… ?

Sagitario 23/11 - 21/12

Osasuna: Forma fisiko onean zaude eta elikatu ere ondo elikatzen zara. Oso ondo! Maitasuna: Zuk uste baino gehiago maite zaitu. Ikasketak: Poz ematen du zu ikusteak. Gogo handiz zabiltza, segi horrela! Paga: Lana fin egitearen ordaina etorri da, 5€ko igoera. Gora zu!


denbora-pasak

20010eko abendua

Capricornio 22/12

-

20/1

Osasuna: Nola dabil zure Elikadura Egokiaren Plana? Fruta asteguneko txutxeen ordez zenuen helburuetako bat. Itxura ezin hobea duzu. Bai, ongi! Lagunon eredu zara. Maitasuna: Disfrutatzeko garaia iritsi zaizu, jasandako minaren ondoren, aurrerapausoa egin duzu eta jende berria ezagutu. Bejondeizula! Ikasketak: Gaizki hasten bazara, gaizki bukatuko duzu. Ahaleginak merezi du uda ondo pasa nahi baduzu. Pentsamendu txarrak uxatu eta aurrera! Lortuko duzu! Paga: Ematen dizutenarekin nahikoa duzunean, zertarako gehiago eskatu? Indarra ikasten erabil ezazu!

Acuario 21/1 - 19/2

Osasuna: Oso ondo zaude eta, gainera, kirol asko egiten duzu‌ Primeran! Maitasuna: Zure maiteak lata ematen dizula? Kasu pixka bat egingo bazenio‌ Ikasketak:Oso ondo zabiltza, baina jarrera hobetuko bazenu, nota hobeak lortuko zenituzke. Ez al zaizu hala iruditzen? Paga: Ez dizute asko ematen, baina oso ondo antolatzen zarenez, aurreztea ere lortzen duzu. Hi bai, artista!

Piscis 20/2 - 20/3

Osasuna: Gimnasiora kirola egitera joaten omen da, ikusmena ez ezik nork bere giharrak lantzera. Baina, hik horrela jarraituz gero, ikusmena soilik indartzen, begi oker bukatuko dunk eta, akaso, tortikolis galantarekin ere bai, ezkerreko horiei begira pasatzen zaink ordua eta. Maitasuna: Badakit maite duzula, baina zuen artekoa bukatu da. Onartu eta aurrera egin. Bizi! Balizko errotak, irinik ez! Ikasketak: Aurreko ikasturtean gauzak ez zitzaizkizun oso ondo atera. Aurten gogor hasi zara. Ez etsi! Ondo bukatuko duzu! Paga: Ez zara ume koxkorra, jada jakingo duzu dirua ez dela botatzeko, ezta? Yeelen Pellejero Arco


DBH-RA!! 1.B ONGI ETORRI DBH-


Martuteneko Gaztelekua

Ikastolako lagunekin Astigarragako Gazte Lokalean

3.DBHko dantzariak!

Amets Viola eta Anne Ezeiza Alemanian


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.