Zelula Eukariotikoa

Page 1

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA ZELULA. Zelula bizitzaren oinarrizko unitatea da. Izaki bizidun guztiak zelulaz osaturik daude. Teoria zelularrak honela dio: • Izaki bizidun guztiak zelulaz osatuta daude. • Zelulak dira bizidunak osatzen dituzten oinarrizko unitate funtzionalak eta egiturazkoak. • Zelula guztiak beste zelula batetik datoz. Bizidunak, zelula kopuruaren arabera, bi eratakoak dira: Zelulabakarrak. Zelulanitzak.


3. DBH ZIENTZIAK HASI– NATUR ESKEMA BALIABIDEAK

INTERNET

JARDUERA

ZELULA EUKARIOTIKOA

Giza zelulen ezaugarriak

Obulua. Biribila Ø 100 - 200 µm

Espermatozoidea. Flageloduna Ø (buruan) 3 µm Globulu gorria. Ahurbikoa Ø 8 µm

Gihar-zelula. Fusiformea Ø 10 µm

Zelula epiteliala. Zapala Ø 0,2 - 15 µm Leukozitoa. Esferikoa Ø 12 - 15 µm

Zelula konektiboa. Biribila Ø 0,5 - 20 µm Neurona. Izar formakoa. Zentimetro batzuetako luzera


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Zelula guztiek nagusi dituzte:

hiru

atal

• Mintz plasmatikoa. Zelula inguratzen duen bildukia. • Zitoplasma. Likido likatsu batek eta bere baitan dituen organuluek osatzen dute. • Material genetikoa. Gehienetan ADNa da informazioa duen molekula eta kromosomak eratzen ditu. Egitura aldetik bi zelula mota nagusi bereizten dira: Zelula prokariotikoa. Zelula eukariotikoa.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA

Zelula eukariotikoen ezaugarri nagusia nukleoa dutela da. 10 eta 100 mikra artean neurtzen dute. Landare-zelulen eta animalia-zelulen artean badaude zenbait desberdintasun, baina egitura oso antzekoa dute. Zelula eukariotiko guztiek ondoko atalak dituzte:


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Zelula mintz batez inguratuta dago eta bi atal nagusi ditu: nukleoa eta zitoplasma. Estalki nuklearrak nukleoa eta zitoplasma mugatzen ditu. Mintz plasmatikoa zelula inguratzen duen geruza da. Kanpoingurunearekin substantzien trukea kontrolatzen du.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Zelula-pareta landarezeluletan bakarrik aurkitzen da. Zelulosa da bere osagai nagusia. Zelulari zurruntasuna eta sendotasuna ematen dizkio.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Zitoplasma. Substantzia likido lirdingatsua da. Bertan zelularen organuluak eta zelularen metabolismoan sortzen diren substantziak aurki ditzakegu. Mikroskopio elektronikoa erabiltzean, zitoplasma inguratzen mintz zelularra eta zitoplasmaren barrukoa ikusten da. Zitoplasmaren barruan honako egiturak ageri dira: erretikulu endoplasmatikoa (bikortsua edo leuna), erribosomak, lisosomak, zentrioloak, mitokondrioak, bakuoloak, Golgiren aparatua eta kloroplastoak.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Erribosomak zitoplasman zehar egitura aske moduan edo erretikulu endoplasmatiko bikortsuari erantsita, nahiz isolatuta, nahiz kateatuta, agertzen dira zeluletan, polisoma deituriko egitura eratuz. Bi atalki globular ezberdin ikusten dira mikroskopio elektronikoaz behaturik. Erribosomek proteinen sintesia egiten dute. Horretarako polisoma eran egotea beharrezkoa da.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Erretikulu endoplasmatiko bikortsua (EEB) hodiska sare batez osatuta dago. Haren atal garrantzitsuenetako bat erribosomekin tapizatuta dago. Honek proteinen sintesia eta jariaketa egiten du. Horrela, sintetizatzen diren proteinak pilatu egiten dira, bertan gordetzeko edota, egitura hau aprobetxatuz, zelula osoan zehar garraiatuak izateko. Egitura hau proteinen sintesi eta jariaketan espezializatuta dauden zeluletan ageri da.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Erretikulu endoplasmatiko leunak (EEL) bilketa eta garraio-lanetan parte hartzeaz gain, sintesi-lanak ere egiten ditu, lipidoena bereziki. Leku horretan lipido batzuk (hormona esteroideak hain zuzen) sintetizatzen dira. Bertan sintetizatzen diren gaiak eta kanpotik etorritakoak sare honetan zehar garraia daitezke eta normalean Golgiren aparatura joaten dira. Orokorrean, zelula guztietan ez da EEL garrantzitsurik agertzen, baina lipidoen sintesian espezializatuta dauden zeluletan garrantzi handia du, adibidez, hormona esteroideak jariatzen dituzten zeluletan, gibelean eta gonadetan.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Golgiren aparatua ez da egitura finko bat, dinamikoa baizik eta bere itxura zelularen egoera funtzionalaren araberakoa da. Egitura hau sarritan zentrosomaren inguruan kokatzen da eta sakulu multzo batez osatuta dago. Sakulu hauek mintz bakar batez inguratuta daude eta taldeka metatzen dira, diktiosoma deritzon egitura eratuz. Diktiosomaren ingurunean sakuluen banaketatik eratutako besikula globular asko ageri dira.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Bere funtzioa, alde batetik, erretikulu endoplasmatiko bikortsuan sintetizatzen diren proteinak besikulen bidez gordetzea da, zenbait erreserba-organulu eratuz, eta bestetik, gai batzuen sintesia ere egin dezakete. Azkenik, garraio-funtzio garrantzitsua betetzen du. Golgiren aparatuan sortzen diren gaiak, besikuletara pasatzean, zitoplasman zehar mugitu edo organulu berri (lisosoma edo jariaketaren besikulak, bereziki) bihur daitezke.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Lisosomak mintz bakar batez mugatutako egiturak dira eta itxuraz aldakorrak. Lisosomen barruan 40 entzimak ageri dira. Beren mintzaren barnealdea geruza lodi batez estalita dago, autodigestioa gerta ez dadin. Lisosomen jatorria Golgiren aparatuan dago eta hidrolasen sintesia EEBn egiten da, Golgiren aparatura garraiatuak izanik, eta hemen jariozko besikula moduan zitoplasmara askatzen dira.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Haien funtzioa entzimen gordeleku izatea eta, endozitosiz eraturiko fagosomekin kontaktuan jartzen direnean, digestioa egitea da.


3.DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Mitokondriak itxura anitzeko organuluak dira, baina jeneralki, biribilduak edo zigarro itxurakoak dira. Mugikorrak dira eta energia beharrezkoa den lekuetan kokatzen dira. Haien kopurua ez da berdina zelula guztietan; esaterako, gibeleko zeluletan 2.000 mitokondria inguru ageri dira eta beste zelulek mitokondria gutxi dute.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Mintz bikoitza dute eta barne-mintzetik tolestura batzuk {gandor mitokondrialak} ateratzen dira. Haien funtzioa zelulak behar duen energia sortzea da, nahiz eta sintesiprozesuak ere burutu (gantz azidoena eta zenbait proteinarena). Gibel-zeluletan eta muskulu-zeluletan anitzak dira.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Zentrioloak zilindro itxurako bi egitura dira, perpendikularki kokatuak eta nukleoaren inguruan agerten dira. Zatiketa zelularrean parte hartzen dute zelula alabentzako kromosomen banaketan. Zelulen mugimenduetan ere parte hartzen dute. Animalia-zeluletan bakarrik azaltzen dira.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Kloroplastoak landarezeluletan bakarrik azaltzen dira. Klorofila izeneko pigmentu bati esker landareei kolore berdea ematen diete. Organulu hauek fotosintesia egiten dute.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Bakuoloak hainbat substantzia gordetzeko erabiltzen diren biltegiak dira. Landarezeluletan bakuoloak ugariagoak eta handiagoak dira.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA IKASLEEN JARDUERAK 1. Zure ustez, zergatik daude hainbeste eratako zelulak giza gorputzean? 2. Orain artekoa kontutan izanik zerrendatu zure koadernoan, alde batetik, zelula prokariotikoek, landare-zelulek eta animalia-zelulek komunak dituzten egiturak, eta, bestetik, bakoitzaren bereizgarriak diren egiturak. 3. Izendatu eta azaldu zein funtzio betetzen dituzten ondorengo egiturek:


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA IKASLEEN JARDUERAK

4. Identifikatu zelula-mota hau eta izendatu bere organuluak:


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Zelularen nukleoak egitura esferikoa du gehienetan.Nukleo-mintza bidez zitoplasmatik bananduta ageri da. Honek erretikulu endoplasmatikoaren estalkiaren antz handia du eta zulatuta dago zitoplasma eta nukleoplasmaren gaien elkartrukea ahalbidetzeko. Bere tamaina, nahiz eta aldakorra izan, zitoplasmaren tamainarekin erlazionatuta dago. Zelula gehienak mononuklearrak dira, hots, nukleo bakar bat aurkezten dute, baina kasu batzuetan binukleatuak edo polinukleatuak dira.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Nukleoan substantzia ugari ageri dira baina garrantzitsuenak azido desoxirribonukleikoa (ADN) eta ARN dira, hauek giza zelularen material genetikoa eramaten baitute eta material hori belaunaldiz belaunaldi transmititzen da. Egoera arruntean, ADNa kromatina moduan agertzen da, hau da, hedatuta agertzen da, baina nukleoa mitosian sartzen denean, kromatina kondentsatu egiten da eta kromosomak ikuskor bihurtzen dira.

ZELULA EUKARIOTIKOA


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Giza zelularen kasuan, 22 kromosoma-bikote daude, gehi bi kromosoma sexual, berdinak emakumearen kasuan (XX) eta ezberdinak gizonarenean (XY). Beraz, zelula batean 46 kromosoma daude eta espermatozoide eta obuluetan erdia (23), zelula haploideak baitira. Nukleoan egitura esferiko batzuk ere ageri dira, nukleoloak; ARN eta proteinen metaketak dira eta ziklikoki agertzen dira, banaketa zelularrean desagertu egiten baitira, banaketa zelularra bukatu ondoren berriro agertzeko.

ZELULA EUKARIOTIKOA


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA IKASLEEN JARDUERAK

5. Erantzun: • • • •

Zer dira kromosomak? Non daude? Zer funtzio dute? Noiz ikus daitezke?

6. Geziek adierazitako atalak izendatu


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA

BIZI-FUNTZIOAK Zelula eukariotikoek ere 3 bizifuntzioak betetzen dituzte: Nutrizio-funtzioa Nutrizioari esker zelulek materia eta energia lortzen dute. Materia behar dute hazteko eta energia bere aktibitate guztiak aurrera eramateko. Energia hori ATP molekulatik lortzen dute. Bi nutrizio-mota bereiz ditzakegu: autotrofoa eta heterotrofoa.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Nutrizio autotrofoan zelulek materia organikoa ekoizten dute materia ezorganikoa erabiliz eta energia-iturri bat erabiliz. Landareek lurreko ura eta gatz mineralak, aireko karbono dioxidoa eta Eguzkiaren argi-energia baliatzen dituzte materia organikoa sintetizatzeko. Prozesu honi fotosintesia deritzo. Fotosintesia kloroplastoetan gertatzen da eta materia organikoaz gain, oxigenoa ere eskuratzen da.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA

Ondoren, materia organikoa mitokondrioetara joaten da eta, oxigenoarekin konbinatuz, energia ekoizten da. Ekintza hori arnasketa zelularra da, eta ATP eta karbono dioxidoa sortzen dira. Karbono dioxidoaren parte bat kanporatu egiten da eta beste bat zelulan gelditzen da fotosintesian erabiltzeko.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA

Nutrizio heterotrofoan bizidunek beste bizidunen materia organikoa erabiltzen dute bere materia organikoa eta energia lortzeko. Materia organikoaren parte bat eta kanpotik hartutako oxigenoa mitokondrioetan konbinatzen dira, eta ATP eta karbono dioxidoa ekoizten dira.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Erlazio-funtzioari esker zelulek kanpo-estimuluak edo kinadak hautemateko eta erantzuna emateko gai dira. Kinada horiek argia, tenperatura, substantzia kimikoak... izan daitezke. Zelulek eman dezaketen erantzunik arruntena taktismo izeneko higidurak dira. Taktismoak positiboak edo negatiboak izan daitezke. Higitzeko mekanismoak: Flageloak: hari baten itxurako luzakina da. Bere uhin-mugimenduari esker mugitzen dira espermatozoideak. Zilioak: zakar mugitzen diren zuntz laburren antzeko luzakinak dira. Arnasbideetan ditugu eta partikula arrotzak kanporatzeko balio dute. Pseudopodoak: mintz plasmatikoaren deformazioak dira. Pseudopodoak luzatuz leukozitoek partikula arrotzak harrapatzen dituzte.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA IKASLEEN JARDUERAK

7. Konpara itzazu nutrizio autotrofoa eta heterotrofoa. Azaldu zertan diren berdinak eta zertan desberdinak. 8. Arrazoitu zertan den garrantzitsua arnasketa zelularra. 9. Azaldu zilio eta flageloen arteko berdintasunak eta desberdintasunak. 10. Zure ustez, izaki zelulanitz batetik zelula bat aterako balitz, bizi ahal izango litzateke besteengandik banatuta? Arrazoitu erantzuna.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Ugalketa-funtzioari esker, zelula bakar batetik bi zelula guztiz berdinak sortzen dira. Izaki zelulabakarrak zatitzen direnean beste ale bat sortzen da. Izaki zelulanitzetan, aldiz, izakiak hazi egiten dira eta hiltzen diren zelulak ordezkatu egiten dira. Zelulen bizitzan bi alde bereizten dira: Interfasea. Zatiketa zelularra


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA

Interfasea bi zatiketa zelularren arteko aldia da. Fase honetan zelula elikatu eta hazi egiten da. Interfasearen amaieran nukleoan dagoen ADNzko kate luzea kondentsatu egiten da kromosomak eratuz. Kromosoma guztiak bikoiztu egiten dira eta sortzen diren bi kopiak edo kromatidak zentromeroizeneko egituraren bidez lotuta jarraitzen dute..


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Zatiketa zelularrean zelula ama bakar batetik bi zelula alaba sortzen dira. Zelula alaba horiek zelula amaren guztiz berdinak dira. Zatiketa zelularrean bi helburu nagusi ditu: Zelula alabek zelula amaren kromosomadotazio bera izatea. Zelula alabek bizitzeko behar duten organulu guztiak izatea. Zatiketa zelularrean bi fase bereizten dira: Mitosia Zitozinesia


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Mitosia nukleoaren zatiketa da. Bi nukleo sortzen dira, eta bakoitzak kromosomadotazio osoa du. Mitosian ondorengo faseak aurki ditzakegu: Profasea Metafasea Anafasea Telofasea


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Profasean: Kromosomak ikuskorrak dira. Nukleo-mintza desegin eta nukleoloak desagertzen dira. Zentrioloak bikoiztu eta pare bakoitza zelularen alde batera joaten da. Bi zentriolopareen artean zuntz batzuk sortzen dira: asterraren zuntzak. Zuntz horiek luzatuz ardatz mitotikoa eratzen da. Landare-zelulek ez dituzte zentrioloak eta beste zuntz batzuk higituko dituzte kromosomak.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Metafasean bikoiztutako kromosomak ardatz mitotikoari atxikitzen dira zelularen erdialdean eta ekuatore-plaka eratzen dute.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Anafasean zuntzak uzkurtu egiten dira eta kromosomak muturretarantz eramaten dituzte. Horrela kromosomapareak bereizi egiten dira.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Telofasean bi kromosoma-multzoak guztiz banatzen dira, nukleo-mintza eratzen da kromosoma horien inguruan eta nukleoloak agertzen dira.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA

Zitozinesia. Nukleoa bikoiztu ondoren zitoplasman dauden organuluak bitan banatzen dira. Horrela, bi zelula alabak sortzen dira. Animalia-zeluletan zitoplasma estutu egiten da zelularen erdialdean eta bi aldeak ikutzean, bi zelula alabak sortzen dira.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA Landare-zeluletan zitozinesia ez da berdin gertatzen, zelula horiek zelula-pareta zurruna baitute. Telofasearen bukaeran Golgiren aparatuko zenbait xixku zelularen erdialdean pilatzen dira. Xixku horietan bi zelulak banatuko dituen trenkada eratzeko substantzia guztiak daude. Trenkada hori kanpotik barrurantz hazten da eta plasmodesmo izeneko porotxoak ditu.

KLIKATU HEMEN


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA

ZATIKETA ZELULARRAREN BIDEOA IKUSI


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA IKASLEEN JARDUERAK 11. Zer alde dago, zatiketa zelularrari dagokionez, organismo zelulabakarren eta zelulanitzen artean? 12. Zein prozesu da hemen azaltzen dena? Izendatu bere faseak eta azaldu laburki.


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA

GLOBULU GORRIAK EDO ERITROZITOAK


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA

GILTZURRUNEKO EPITELIO KUBIKOA


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA

TRAKEAKO EPITELIOKO ZELULAK


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA

BURUKO AZALA


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA

EHUN KONEKTIBOA


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA

TENDOIA


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA

GANTZ EHUNA


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA

KARTILAGOA


3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA EUKARIOTIKOA

BELARRIKO KARTILAGOA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.