±18 Abril 2016

Page 1

卤18 路 presta ezazu zure etorkizuna

Hezkuntza

Gazteak protagonista Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan LH6ko euskal ikasleek ez dute errebalida egingo

www.etorkizuna.eus

Gazteria

Estatuko gazteria kanabisa legalizatzearen alde Bizkaiko Foru Aldundiak gazteriaren eboluzioa aztertu du

apirila 2016

... eta gehiago Giza Eskubideak IGazte BGazte

56



apirila 2016

56

±18 • presta ezazu zure etorkizuna hezkuntza

±18 presta ezazu zure etorkizuna www.etorkizuna.eus

4

Trueba Ikastetxearen murgiltze-digital prozesua erreferente Estatu mailan

5

Mercedes-Benz eta Gestamp enpresak dira aurtengo HETEL Sariko irabazleak

6

Euskadiko ikasle batek lehenengoz lehiatuko du Nazioarteko Matematikako Olinpiadan

8

Ikertzaile gazteen proiektuek bete dute Bilbo Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan

10

Euskadiko ikasleek ez dute LH6-ko errebalida egingo

12

Lanbide Heziketako praktikak euskaraz sustatzeko gida aurkeztu du Lanekik

giza eskubideak 16

Unibertsitarioek bakea eta bizkidetzaren inguruko gogoeta egingo dute

5

8

gazteria koordinatzailea: Jon Mikel Zabalegi erredakzioa: Ana Belén Sánchez, José Poza, Jon Lasa, Patricia Aldama, Amaia García, Naiara Pardo, Cristina Domínguez. Diseinua: JP Argazkiak: Markel Redondo / Artxiboa Erredakzioa eta publizitatea: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009 BILBO. Tfnoa.: 94 424 75 94. Posta-e: info@etorkizuna.eu Lege Gordailua: BI - 716 - 09

20

Estatuko gazte gehienak kanabisa legalizatzearen alde daude

22

Nolakoa da Bizkaiko gazteria?

26

Igazte.

28

BGazte.

20

ArgitaratzaileaK

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, HIZKUNTZA ETA POLITIKARAKO ETA KULTURA SAILEKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAREN LAGUNTZA JASO DU

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren Laguntza jaso du


hezkuntza

10 eta12 urteko ikasleek programatzen ikasiko dute EHUko Informatikako ikasleen laguntzarekin

± 18 //etorkizuna.eus 2016 apirila

4

UPV/EHUko Informatika Fakultateko ikasleek zortzi ikastetxe desberdinetako 10 eta12 urte arteko 24 bat ikasleri programatzen irakatsiko diete. Ekimena Billabonako Zubimusu Ikastola, Ermuko San Pelayo Eskola, Gernikako Allende Salazar, Lazkaoko San Benito Ikastola, Lesakako Irain Eskola Publikoa, Mutriku BHI, Tolosako Samaniego Ikastetxea eta Zizurkilgo San Millan Eskolan gauzatuko da. Ekimen honen xedea, ordubetez, modu dibertigarrian programatzen aritzea eta programazioaren oinarrizko kontzeptuak azaltzea da. Ekimen globala da eta 180 herrialde desberdinetan garatzen ari da. Euskal Herriaren kasuan, UPV/EHUko ikasle talde horrek ekimena aurrera ateratzeko erabilerraza eta bisuala den tresna euskaratu zuen duela hilabete batzuk. Ekimenak etorkizunean kodeak izango duen garrantzia azpimarratu nahi du. Izan ere, adituen ustetan, kodea etorkizuneko hizkuntza unibertsala izango da. ”Kodea hizkuntza berezi batean adierazita dagoen agindu segida bat besterik ez da, eta guk, bizitzan beste hainbat gauza egiten ditugunean, konturatu gabe baina agindu segidak egikaritzen ditugu: esnatu, jaiki, dutxatu, lehortu, jantzi, gosaldu... behin eta berriz errepikatzen den ekintza-segida bat egikaritu behar dugu”, azaltzen du ekimen honen kide den Olatz Arbelaitz irakasleak.

Trueba Ikastetxearen murgiltze-digital prozesua erreferente Estatuan Ikastetxeak bere metodologia eraldatzeko prozesua duela zazpi urte jarri zuen martxan 2008/09 ikasturtean, Bilboko Trueba Ikastetxeak bere hezkuntza proiektua eraldatzeko prozesua jarri zuen martxan. Prozesu horren baitan, ikastetxeak IKTen aldeko apustua egin zuen ikasleen ikasketa prozesua garatzeko eta bizi– tzarako eta lanerako trebeziak indartzeko. Horretarako, Europan zein Kanadan izandako beste zenbait esperientzia hartu zuten abiapuntu gisa. Teknologiaren erabilerarekin, ikaslea da bere ikaskuntza prozesuaren protagonista eta ezagutzak eta gaitasunak eraikitzen ditu. Truebak garatu duen ‘TruebaHaziak’ izeneko proiektu pedagogikoak arrakasta handia lortu du eta beste hainbat ikastetxeren arreta piztu du. Horrela, berriki burutu den jardunaldi batean, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko 20 ikastetxek programa horren berri izateko aukera izan dute. Truebak 120 000 euro baino gehiagoko inbertsioa egin du ikastetxea digitalizatzeko. Arbela digitalak ez ezik, ikasle zein irakasleek iPad tabletak ere erabiltzen dituzte liburuen ordez. Trueba

Ikastetxeko zuzendari pedagogiko Mari Mar Carrerok azaldu duenez, ”ezin dugu 100 urte baino gehiago dituzten metodoekin irakasten eta ikasten jarraitu. Gure ikasleak Google belaunaldikoak dira eta ezin dugu hori ahaztu”. Trueba Ikastetxeko arduradunek proiektu pedagogikoa 2020. urterako guztiz garatuta izango dutela espero dute.


Lanbide heziketa sustatzeagatik egindako lanarengatik jaso dute saria Mercedes Benz eta Gestamp enpresak izan diran Hetel Sarien V.edizioko irabaz– leak. HETEL elkarteko buru Julen Elgetak sari banaketa ekitaldean azaldu zuen moduan, lanbide heziketa sustatzeko lan handia egiten duten enpresak dira Mercedes-Benz eta Gestamp. Mercedesen kasuan, LH dualeko programa abiarazteko Egibide Ikastetxearekin elkarlanean

egin duen apustuagatik eman zaio saria. Mercedes-Benz enpresako zenbait langilek, Egibide ikastetxeko arduradunekin batera, hainbat ordu eman dute, heziketa programa, ikasleek enpresan egingo dituzten jarduerak, ebaluazioaren sistema eta irakasleen jarraipena zehazteko eta abian jartzeko. Gestampen kasuan, berriz, espezializazioa bera ez ezik,

hezkuntza

5 ± 18 //etorkizuna.eu 2016 apirila

Mercedes-Benz eta Gestamp dira aurtengo HETEL Sariko irabazleak

lankidetzan aritzeko metodologietan oinarritutako ikaskuntza ere sustatzen duelako lortu du saria. Sari banaketa ekitaldian Elgetak Euskadin lanbide heziketako ikasleak behar direla azpimarratu zuen, bereziki, industria adarretakoak, gaur egun enpresen eskaera ez baita betetzen. Agerian geratzen ari den bezala, suspertze ekonomikoa ematen ari den une honetan, lanbide heziketako matrikulen kopuruak behera egin du. Hori dela eta, enpresek, zailtasunak dituzte hiru hilabeteko ohiko praktikak egingo dituzten ikasleak aurkitzeko, eta are zailagoa da industria adarretan. ”Herritarrek jakin behar dute industria adarren errentagarritasuna jada erakutsi dela, eta, gaur egungo eta etorkizuneko lanbide premiei erantzun ahal izateko, beharrezkoa dela lanbide heziketako sektore zehatz horietan matrikula kopurua handitzea”, azaldu du Elgetak. Hetel Sarien banaketa ekitaldia apirilaren 25ean burutu zen Bilbon. Ekitaldi horretan, besteak beste, Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia; Cristina Uriarte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua; Ángel Toña, Lan eta Gizarte Gaietako sailburua; eta Iñigo Urkullu lehendakaria izan ziren. Enpresa sarituen ordezkaritza, aldiz, Emilio Titosek, Mercedes-Benz enpresako zuzendari nagusiak eta eta Francisco Álvarezek, Gestampeko Prestakuntza eta Garapen zuzendari korporatiboaren eskutik eman zen.


hezkuntza

Euskadiko ikasle batek lehenengoz lehiatuko du Nazioarteko Matematikako Olinpiadan

± 18 //etorkizuna.eus 2016 apirila

6

Bilboko Martín Ortizek urrezko domina irabazi du Olinpiadaren Estatu mailako fasean Bilboko Eskolapioak ikastetxeko Martín Ortiz ikasleak bigarren urrezko domina irabazi du Estatuko 52. Matematikako Olinpiadan eta, hori dela eta, uztailean Hong Kongen (Txina) burutuko den Nazioarteko 57. Matematikako Olinpiadan parte hartzeko aukera izango du. Batxilergoko lehen maila ikasten ari den Ortizek, brontzezko eta zilarrezko dominak irabazi zituen aurreko bi edizioetan. Gainera, irailean Txilen jokatuko den Matematikako 31. Olinpiada Iberoamerikarrean parte hartzeko hautagaia ere bada. Martín Ortizek lortutako dominaz gain, Roberto Villarejo

Bilboko Nuestra Señora del Carmen ikastetxeko ikasleak hirugarren brontzezko domina irabazi du, 21. postuan sailkatu baita. Loiuko Urdaneta ikastetxeko Jorge Laka Calzada izan da Euskal Herriko ordezkaritza osatu duen ikaslea. Estatuko 52. Matematikako Olinpiadan 77 ikaslek parte hartu dute, bakoitza bere erkidegoko lehiaketan sailkatua. Matematikako Olinpiaden helburua, kiroltasun eta zientzia giro batean, batxilergoko ikasleen artean matematika ikasketak zabaltzea eta matematikako problemei soluzioa aurkitzeko gustua handitzea da.


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eu 2016 apirila

7

etorkizuna.eus Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 apirila

8

Ikertzaile gazteen proiektuek bete dute Bilbo Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan Bilboko Plaza Berrian burututako azokan laurehun ikertzaile inguru izan ziren. Guztira ehun proiektu zientifiko eta teknologiko inguru aurkeztu ziren Elhuyarrek antolatzen ohi duen Zientzia Azokak 400 ikertzaile inguru bildu zituen pasa den apirilaren 23an Bilboko Plaza Berrian burututako ekitaldian.12 eta 18 urte bitarteko gaztez osatutako ehun taldek ikasturtean zehar landu dituzten proiektu zientifiko zein teknologikoak

aurkezteko aukera izan zuten. Gazteek egindako proiektu zientifikoen erakusketa da Elhuyarrek antola– tzen duen Zientzia Azoka. Ikasturtean zehar, aukeratutako gaiaren inguruan aritu da lanean ikasle-talde bakoitza: galdetzen, ikertzen, diseinatzen, eraikitzen

eta esperientzia berriak izaten. Lanaren emaitza: ikerketa-proiektu bat edo proiektu teknologiko bat. Azokaren helburuak dira gizartean kultura zientifikoa sustatzea, eta gazteengan zientziaren eta teknologiaren arloetako gaitasunak lantzea, bokazioak piztea eta alorreko pertsonak


hezkuntza

9 Âą 18 //etorkizuna.eu 2016 apirila

gazteengana hurbiltzea. Aurtengo edizioan aurkeztu diren 55 proiektu zientifikoak eta 40 proiektu teknologikoak lantzeko, ikertzaile profesionalen laguntza jaso dute gazteek. Hain zuzen, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearekin elkarlanean egiten da Zientzia Azoka, eta UPV/EHUko, Mondragon Unibertsitateko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Deustuko Unibertsitateko ikertzaileek laguntzen diete gazteei proiektuak garatzen. Aurkeztu dituzten lanetatik, 21 osasunaren ingurukoak izan dira, 25 ingurumenari eta ekologiari lotutakoak, 22 ingeniaritzakoak edo teknologikoak, 9 energiarekin zerikusia dutenak, eta 7 gizarte-zientzietakoak dira. Guztietatik, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko kideez osatutako ebaluatzaile-talde batek lan batzuk aukeratuko ditu, eta haien egileek egindako lana aitortuko dute. Lurraldeka, parte-hartzaileen erdia baino gehiago (%53) bizkaitarrak izan dira. Gipuzkoatik etorritakoak %37 izan dira, Arabatik % 5 eta Nafarroatik ere %5. Aurtengo edizioan, gainera, Galiziako Galiciencia eta Kataluniako ExpoRecerca azoketan saritutako taldeek ere parte hartzeko aukera izan dute. Bilboko Plaza Berrian egindako ekitaldian, besteak beste, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotzi Koldo Narbaiza, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte eta Elhuyarreko zuzendari nagusi Leire Cancio izan ziren. Horiekin batera, Zientzia Azoka laguntzen eta babesten duten beste hainbat erakundeetako ordezkariak izan ziren, hala nola, Amaia Maseda (UPV/EHUko Hedakuntzaren eta Transferentziaren Arloko errektoreordea), Eva Armesto (Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresa Sustapeneko Zerbitzu Burua), Pablo SanchĂ­s (UPNA/NUP-eko Ikerketarako Baliabide eta Egituren alorreko zuzendaria), Miren Nekane Errasti (Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Koordinatzaile Akademikoa), Joseba Jauregizar (Tecnalia), Koldo Gondra (IK4), Monche Chirapozu (Iberdrolako Harreman Instituzionalen Sailekoa), Olatz Basagoiti (Euskalteleko Babesletza Sailaren arduraduna), eta Leire Latorre (Visiontech4Life erakundeko kidea).


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 apirila

10

Euskadiko ikasleek ez dute aurten LH6-ko errebalida egingo Azterketa hori gainditzea ez da derrigorrezkoa ikasturtea gainditzeko baina Uriarte sailburuak Euskadik bere hezkuntza ebaluazio sistema propioa definituko duela azaldu du LOMCE lege polemikoaren lehen ondorioak agerian geratzen ari dira. Lehen Hezkuntzako 6. mailan egin beharreko errebalidak aurtengo ikasturtean bertan egin behar direla zehazten du legeak baina jada zortzi dira errebalida hori egingo ez dutela azaldu duten Autonomia Erkidegoak (Euskadi, Nafarroa, Kantabria, Aragoi, Katalunia, Kanariar Uharteak, Extremadura eta Gaztela-Mantxa). Gainera, beste lauk errebalida egingo dute baina errekurtsoa jarrita dute Konstituzio Auzitegian (Asturias, Valentzia, Balear Uharteak eta Anda-

luzia). LH6ko errebalida egingo duten erkidegoak, beraz, bakarrik bost izango dira: Galizia, Gaztela eta Leon, Errioxa, Madril eta Murtzia. Legeak ezarritakoaren arabera, Lehen Hezkuntzan egin beharreko bi errebalidak ‘diagnosi’ probak besterik ez dira eta ondorioz, ez du eraginik izango ikasleen espediente akademikoan. Modu horretan, ikasleak ikasturtea gainditu ahal izango du nahiz eta errebalida ez gainditu. Hala ere, irakasleek errebalida hori kontutan har dezakete ikasle baten garapenaren inguruko erabaki bat hartzeko.

Lehen Hezkuntzarako diseinatutako bi errebalida horiez gain, gogoratu behar da Wert Legeak beste bi errebalida gehiago aurreikusten dituela, bata DBH4 ikasturtearen amaieran eta bestea Batxilergoko bigarren ikasturtearen amaieran. Azken bi kasu horietan, errebalidak halabeharrez gainditu beharko dira ikasturtea aprobatu ahal izateko. Printzipioz, bi errebalida horiek datorren ikasturtean ezarriko dira. Dena den Estatuan den ziurgabetasun politikoa ikusirik ez dago garbi zer jazoko den. Izan ere, gaur egun oposizioan dauden alderdi nagusiek, be-


hezkuntza

11 ± 18 //etorkizuna.eu 2016 apirila

hin eta berriro azaldu dutenez, Alderdi Popularra gobernutik kanpo geratzen den une berean LOMCE legea bertan behera utziko dutela iragarri dute. Estatuko gobernua osatu arte, beraz, ez dugu jakingo Estatu mailan hezkuntza arautzen duen legearekin zer gertatuko den. Bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan, Cristina Uriarte sailburuak LH6ko errebalida ez dela ikasturte honetan egingo berretsi du. Uriarte diagnosi proba horien alde azaldu zen pasa den urtean hirugarren mailako zenbait ikaslek ebaluazio diagnostikoaren proba egin zutenean. Sailburuaren ustez, ebaluazio diagnostikoaren proba onuragarria izan daiteke zentro eta ikasleentzat azken horiek gaitasunak modu egokian barneratzen ari diren ala ez isla dezaketelako. Hala ere, Wert Legean zehazten den izaeraren kontra azaltzen da eta Euskal Autonomia Erkidegoan LH6ko errebalida ez dela ikasturte honetan egingo azaldu du. ”Gauza bat da guk geuk gure proba diseinatzea, ez Madrildik Ministroak bidaltzen digun hori, eta beste bat gure hezkuntza modeloarekin bat datorren proba diseinatuta izatea. Gauza horiek denboraz egin behar dira eta ikasturte honetan, argi eta garbi, Euskadin ez da egingo” adierazi du. Iñigo Méndez de Vigo Hezkuntza ministroarekin izan ondoren egindako prentsa agerraldian Uriartek ikasleek ikasturte bakarra eman dutela kurrikulu berriarekin azaldu du. Bere ustez ez da zentzuzkoa Estatuan den ziurgabetasun politikoa ikusirik halako proba bat hain azkar planteatzea. Datorren urteari begira ezarri beharko liratekeen beste bi errebaliden inguruan gobernuak oraindik ez duela erabakirik hartu azaldu du. Méndez de Vigo Hezkuntza ministroak, berriz, LOMCE derrigorrez bete beharreko legea dela gogoratu du. Uriarterekin izandako bileraren inguruan, biek ikasleen ebaluazioaren garrantzia eta beharra azpimarratu dute. Ildo horretan, Euskadik beharrezkoak ikusten dituen ekarpenak egin ditzala eskatu du, modu horretan, beste Autonomia Erkidegoekin batera ahalik eta modelo adostuena lor baidaiteke. Ministroak EAEn den eskola-uzte tasa baxua ere txalotu du.

Ministerioak proposatutako proban hiru esparru landuko dira:

Komunikazio linguistikorako gaitasunak

Matematikarako gaitasuna

Oinarrizko gaitasunak zientzia eta teknologian


hezkuntza ± 18 //etorkizuna.eus 2016 apirila

12

Lanbide heziketako praktikak euskaraz sustatzeko gida aurkeztu du Lanekik Lanbide Heziketako ikasleak lantokiko prestakuntza eta heziketa dualaren enpresako egonaldia euskaraz egiteko erraztasunak ematea da gidaren xedea Lanekik Lanbide Heziketako ikasleen artean euskarazko praktikak sustatzea helburu duen Lanpres izeneko gida aurkeztu du. Laneki elkartea Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe publiko nahiz itunpekoek bultzatutako ekimena da eta bere xedea euskarazko ikasmaterialak Lanbide Heziketako ikastetxeen esku jartzea da, Prestakuntza Zikloetan erabil ditzaten. Aurtengo ikasturtean, 14 000 ikasle inguru ari dira Lantokiko Prestakuntza egiten eta horietatik %20 inguru euskaraz ari da. Ehuneko hori handiagoa izan dadin, Lanpres Gidak ikastetxeetako proiektuak, jardunaldiak eta foroak izan ditu kontuan. Lanekik lanbide heziketako lan esparruan lan egiten duten eragile desberdinen ekarpenak ere jaso ditu.

Gida Lanekik Bilbon antolatutako jardunaldi batean aurkeztu da eta bertan, besteak beste, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarte eta Lanekiko Kepa Altube eta Rikar Lamadrid eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatu Lorea Bilbao izan ziren. Uriarte sailburuak adierazi duenez, ”euskarak egun duen erronkarik handienetako bat trebakuntza prozesuak, ikasleen praktikak, euskara bera, enpresa mundua eta lan mundua uztartzea da”. Kepa Altuberen esanetan, ”lanbide heziketako ikastetxeek ahalik eta baliabide gehien izan behar dituzte ikasleek bere praktikak euskaraz egiteko aukera errazteko”. Lanekiko kideak azaldu duenez, ”Lanbide Heziketa eta enpresen arteko harremana ona da baina batzue-

tan zenbait gauza automatikoki egiten dira eta D ereduan ikasi duten ikasleek bere praktikak gaztelaniaz egin izan dituzte nahiz eta enpresan euskaldunak diren instruktoreak izan. Praktiketako ikasleari enpresara sartzerakoan euskaraz ez badiote hitz egiten, aurrerantzean beti egingo du erdaraz, nahiz eta euskalduna izan”. Altubek azpimarratu duenez, enpresek lanbide heziketari enpresa mundua euskalduntzeko laguntza eska– tzen diote. Lanekik martxan jarri dituen baliabideen artean, adibidez, praktikak egiteko bete beharreko inprimakietan horiek zein hizkuntzatan egin nahi diren galdera azaltzeko baliabideak garatu ditu. Lanpres gida jakinbai.eus web orrialdean eskura daiteke.


Bizkaiko Foru Aldundiak, Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren bidez, graduatu ondoko ikasle gazteen lanbide hobekuntza sustatzeko diru-laguntza lerro berezi bat sortzea erabaki du. Diru horrekin, Bizkaiko gazteei ospe handiko nazioarteko ikastetxeetan, atzerrian, ikastaroak egiteko aukera eman nahi zaie. Guztira, 238 478 euro izango dira datorren ikasturteari begira. Ikasle bakoitzak, gehienez 10 000 euro jaso ahal izango ditu. Gero eta prestakuntza maila altuagoa eskatzen duen lan munduan murgilduta egonik, Bizkaiko Foru Aldundiak enpresek behar duten espezializazioari erantzuna emateko, oso gaituta dauden profesio-

nalen sare bat eratu nahi du, bai ekoizpen-jarduera garatzeko, bai negozioko ildo berrietarako ere. Onartu berri diren laguntza hori aipatu ideia horren barruan ulertu behar da. Izan ere, gazteen prestakuntza akademikoa osatzen saiatzeaz gain, Bizkaiko enpresetan, unibertsitateetan eta ikerketa-zentroetan sartzeko aukerak ere hobetu nahi dira. Bere ahalegin eta emaitza akademikoengatik nabarmendu diren lizentziadun eta gradudun gazteen bikaintasun-prestakuntza saritu eta bultzatzea, bere ibilbide pertsonala aitortu eta hari ordain soziala ematea ez ezik, etorkizuneko Bizkaiko egitura ekonomikorako benetako

apustua ere bada. Bizkaiko gazte tituludunentzat dira laguntzak, eta 30 urtez azpikoak eta Bizkaia Talentia programan parte hartutakoak izan behar dute. Programa hori Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak eta Bizkaia Talent Elkarteak sustatutakoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru unibertsitateekin lankidetzan. Lanbide-hobekuntzako ikastaroak, gutxienez, sei hilabetekoak izango dira eta osorik egin ahal izango dira atzerriko ospe handiko nazioarteko unibertsitate edo ikastetxeren batean edo konbinatuta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetako batekin.

13 Âą 18 //etorkizuna.eu 2016 apirila

Foru aldundiak 240 000 euro bideratuko ditu datorren ikasturtean gazteek Bizkaiko enpresa, unibertsitate eta ikerketa zentroetan sartzeko dituzten aukerak hobetzeko

hezkuntza

Bizkaiak gazteen lanbide-hobekuntza sustatuko du ospe handiko ikastetxetan ikasteko laguntzen bidez


publizitatea ± 18 //etorkizuna.eus 2016 apirila

14

P.I Txorierri, centro de capacitación en Fabricación Avanzada en la Basque Industry 4.0 Basque Industry 4.0, es una estrategia promovida por el Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad del Gobierno Vasco, que tiene como objetivo lograr que las empresas vascas se adapten a lo que se ha dado en llamar la Cuarta Revolución Industrial, integrando las nuevas tecnologías de la información en los procesos productivos e incrementando los niveles de automatización en la producción; en definitiva, favoreciendo una industria más inteligente. Este modelo de industria inteligente se fundamenta en la implantación de tecnologías de fabricación avanzada: z FABRICACIÓN ADITIVA Fabricación de un cuerpo sólido a partir de la deposición de finas capas sucesivas de un material, normalmente en polvo, hasta conformar la figura y forma deseada. z ROBÓTICA COLABORATIVA Los robots industriales ya no estarán en entornos cerrados de trabajo y aislados unos de otros, sino que lo harán próximos a los trabajadores, compartirán su espacio y colaborarán entre ellos.

z SISTEMAS CIBERFÍSICOS Tecnologías informáticas y de la comunicación incorporadas en todo tipo de dispositivos, dotándolos de “inteligencia”, los harán más eficientes. Se encuentran en nuestros sistemas de transporte, automóviles, fábricas, procesos industriales, hospitales, oficinas, hogares, ciudades y dispositivos personales, configurando una nueva generación de elementos interconectados.

z BIG DATA Comprende el análisis, administración y manipulación de una gran cantidad de datos de manera inteligente a través de modelos de descripción, predicción y optimización con el objetivo de tomar decisiones mejores y más efectivas. La explotación inteligente de los datos industriales son la vía para una mejor gestión de todos los recursos disponibles.

z REALIDAD AUMENTADA Incorporando en tiempo real información virtual a la información física disponible sobre cualquier elemento u objeto, se crea un efecto mixto capaz de incrementar la percepción que disponemos de dicho elemento u objeto.

z VISION ARTIFICIAL-REALIDAD VIRTUAL La visión artificial permite que, mediante el reconocimiento de patrones y el aprendizaje, un ordenador sea capaz de detectar las características de una imagen. La realidad virtual permite al usuario introducirse por completo en un entorno de apariencia real pero generado por ordenador.

z CLOUD COMPUTING La nube es una plataforma compartida de recursos computacionales tales como servidores, almacenamiento y aplicaciones, que pueden ser utilizados a medida que se van necesitando y cuyo acceso será posible desde cualquier dispositivo móvil o fijo con acceso a Internet.

z CIBERSEGURIDAD En un entorno digitalizado la protección de cualquier información relevante para la empresa o ciberseguridad cobra cada vez más relevancia. La ciberseguridad es el conjunto de tecnologías y servicios que protegen a la empresa de cualquier ataque o pérdida de datos.


• Desde el curso 2014/2015 pertenecemos a la red Tkgune en Fabricación Avanzada habiendo centrado nuestra actividad de I+D+i a las Pymes dentro del ámbito de la Troquelería y la Matricería. En este sentido, destacar que se han llevado a cabo 11 proyectos con un presupuesto de 50 500 euros. • Durante el período 2010-2015 nuestro centro ha impartido 14 acciones formativas todas ellas dirigidas a mejorar la capacitación en Fabricación Avanzada. Estas acciones han estado dirigidas a la obtención de Certificados de Profesionalidad o a la formación con compromiso de contratación por parte de empresas solicitantes de las mismas. De esta manera, se ha atendido a 184 personas. En definitiva, tal y como se puede observar de los datos anteriores, Politeknika Ikastegia Txorierri ha mantenido un estrecho contacto con el sector de la Fabricación Avanzada (empresas, instituciones públicas…), todo lo cual avala que nuestro centro está preparado para colaborar en la implantación de una Industria Inteligente, objetivo de la estrategia Basque Industry 4.0.

Publizitatea

La elección de nuestro centro no ha sido gratuita, sino fruto de nuestro reconocimiento como centro avanzado en el sector de la fabricación mecánica: • Nuestro personal docente ha venido participando como centro promotor y/o colaborador en diversos Proyectos de Innovación aprobados por Tknika, la mayoría de ellos destinados a introducir nuevas tecnologías relacionadas con la Fabricación Avanzada: - Proyecto de Mecanizado en Alta Velocidad (curso 2007/2008) - Proyecto de Diseño y Fabricación de Utillajes de Amarre de Mecanizado (cursos 2010/11 y 2011/12) - Diseño de utillajes para manipulación de chapa de acero ultra resistente para automoción y aeronáutica (cursos 2014/15 y 2015/16) • Durante el curso 2014/2015 hemos sido el único centro que ha colaborado con el Gobierno Vasco en la elaboración del Curso de Especialización denominado “Diseño y Fabricación de troqueles para la obtención de pieza de chapa metálica”. Dicho “postciclo” tendrá una duración de 800 horas y se integrará dentro de la familia de Fabricación Mecánica.

15 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 apirila

En este contexto, Politeknika Txorierri ha sido seleccionado por la Viceconsejeria de FP con objeto de crear un nodo de seis centros que se incorporarán a un grupo de empresas líderes en Fabricación Avanzada, las cuales, bajo la coordinación de la Viceconsejeria de Innovación del Gobierno Vasco serán los responsables de desplegar la estrategia “Basque Industry 4.0”. El nodo está compuesto por cuatro centros públicos y dos privados, siendo Politeknika Txorierri el único representante de Bizkaia. Este nodo será coordinado por el Centro para la Innovación en la Formación Profesional (TKNIKA), y el objetivo del mismo será establecer el proceso de capacitación de la red de centros de FP de la CC.AA con objeto de asesorar a todos ellos en la incorporación de las tecnologías asociadas a la industria inteligente. La presencia en este grupo convierte a Politeknika Txorierri en un centro pionero en la innovación en el ámbito del nuevo modelo de industria inteligente, ofreciendo al alumnado una formación en las tecnologías más avanzadas, además de mejorar nuestro servicio de asesoría de I+d+i a las empresas, en calidad de centro Tkgune en Fabricación Avanzada.


giza eskubideak ± 18 //etorkizuna.eus 2016 apirila

16

Unibertsitaterioek bakea eta bizikidetzaren inguruko gogoeta egingo dute Ahotsak unitate didaktikoaren inguruan garatutako ekimena da Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru unibertsitateek (Euskal Herriko Uniber– tsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea) bakea eta bizikidetzaren inguruko gogoeta prozesua jarri dute martxan. Ekimen hau Ahotsak unitate didaktikoa izango du ardatz eta bertan, aipatu hiru unibertsitateetako 300 ikasle inguruk hartuko du parte. Iñigo Urkullu lehendakariak harrera egin die euskal autonomia-erkidegoko unibertsitateen hiru errektoreei, Bakegintza eta Bizikidetza Planaren barnean jorratutako proiektuen xehetasunak ezagutzeko. Iñaki Goirizelaiak (UPV/EHU), José María Guibertek (Deustuko Unibertsitatea) eta Vicente Atxak (Mondragon Unibertsitatea) 2015ean gauzatutako Ahotsak proiektua eta herritarren parte-hartzera zuzenduko den ekitaldi honetako ekimenen edukia

aurkeztu dute. Eusko Jaurlaritzaren eta unibertsitateen arteko lankidetza 2014an sinatutako elkarlanerako hitzarmen baten ondorio da, Bakegintza eta Bizikidetza Planari lotua. Unibertsitateei zuzendutako ekimenari dagokionez, ikus-entzunezko zenbait edukien selekzioa eta gai hori lantzeko giden prestaketa aurreikusten da. Gainera, eskolabakegune.euskadi. eus web orrialdean terrorismoa, indarkeria edota giza eskubideen urraketak jorratzen dituzten dokumental eta filmen inguruko informazioa izango da eskuragai. 2015ean gauzatutako proiektuan, bake eta bizikidetzarako hezkuntza txertatu da unibertsitate-esparruan, Deustuko Unibertsitatearen zuzendaritza pean. Zehazki, Ahotsak izeneko unitate didaktikoa sortu da, ikus-entzunezko materialen bilduma bat eta gai horiek unibertsitate-esparruan lantzeko laguntza-gidak eskaintzen dituena. Aurten berriz, herritarren

parte-hartzea sustatzeari ekingo zaio. Udalen eta askotariko gizarte-erakundeen esku jarriko den bitarteko erabilerraz bat sortu eta eskaintzea da xedea, herritarrek memoriaren eta bizikidetzaren eraikun– tzan parte hartzea sustatzeko. Bitarteko horren oinarrian egongo dira Idazkaritza EiTBrekin batera sustatzen ari den azken bost hamarkaden gaineko memoria kritikoari buruzko bost dokumentalak. Lehendakaria eta errektoreen arteko bilera amaitu ostean, Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernández prentsaren aurrean agertu da hiru unibertsitateetako ordezkariak alboan zituela: Iker Uson (Deustuko Unibertsitatea), Pello Urkidi (UPV/EHU), Begoña Pedrosa (Mondragon Unibertsitatea). Fernándezek unibertsitateetan egindako lana goraipatu du, eta, esan duenez, horien ekarpenarekin koska bat egin da aurrera bizikidetzaren eta memoria anitzaren eraikuntzan.


UNICEFek emandako datuen arabera gazteen pobrezia bikoiztu egin da azken urteetan

17 Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 2016 apirila

UNICEFek haur-pobreziaren inguruan argitaratu duen azken txostenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona pobreen % 25 inguru adingabea da. Oso datu kezkagarriak dira, are gehiago, duela lau urte eskas tasa hori % 14koa zela jakinda. Euskal Autonomia Erkidegoan datuak negatiboak badira, Estatu mailakoak are larriagoak dira. Izan ere, aipatu txosten horren arabera, Espainia izango litzateke, Europar Batasuna osatzen duten 28 estatuen arteko sailkapen batean, desparekotasun gehien duen bosgarren estatua. Kasu horretan ere, desparekotasuna gero eta handiagoa da. Txostenak diru-sarrera, osasuna, hezkuntza eta bizitza-gogobetetasuna bezalako aldagaiak aztertu ditu ELGA osatzen duten 41 herrialdeetan. Espainia 38. postuan kokatzen da, atzetik bakarrik Mexiko, Bulgaria eta Errumania dituelarik. UNICEF-Euskadiko koordinatzaile Elsa Fuentek adierazi duenez, datu horiek oso larriak dira gazte asko pobreziaren sorgin-gurpilera kondenatuta geratuko baitira. Txostenak pertsona pobreen profila aldatu dela nabarmentzen du. Lehen, 65 urtetik gorako pertsonak ziren nagusiki egoera horretan bizi zirenak. Ildo berean, Caritas-en Foessa Fundazioak ‘La transmisiĂłn intergeneracional de la pobreza’ txostenak berriki azaldu duenez, pobrezia belaunaldiz belaunaldi transmititzen da eta, horrela, duela 30 urte pobre ziren horien seme-alabak, gaur ere, pobreak dira. Izan ere, pobrezian hazten diren gazteentzat oso zaila izaten da egoera horretatik ateratzea. Caritasen

hezkuntza giza eskubideak

Euskadin bizi diren pertsona txiroen laurden bat adingabea da

txostenean salatzen denez, pobrezia egoera egonkortzeko hiru faktore nagusi daude: hezkuntza, errenta eta familia. Horrela, ikasketa maila baxuak dituzten gurasoen seme-alabek zailtasun handiak izaten dituzte goi-mailako ikasketak burutzeko. Hezkuntza mailari lotuta errenta azaltzen da; zenbat eta hezkuntza maila handiagoa orduan eta errenta altuagoa eta, ostera, zenbat eta ikasketa maila gutxiago errenta gutxiago. Azkenik,

seme-alabak izatea ere pobreziarako faktoreetako bat bilakatu da. Haurrak dituzten familien pobrezia-tasa haurrak ez dituzten familien ia bikoitza da, %28 eta %16, hurrenez hurren. Guraso bakarra duten familietan, berriz, pobrezia-tasa %42raino hazten da eta hiru seme-alaba edo gehiago dituzten familietan, %44raino. Egoera horren aurrean, Fuentek haurren eskubideak babesteko neurriak hartzea eskatu du.


giza eskubideak ± 18 //etorkizuna.eus 2016 apirila

18

José Mújica eta Pako Etxeberria XII. Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Gernika Sarien irabazle Uruguaiko Presidente ohi José Mújica eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Presidente Francisco Etxeberria antropologo eta forentsea dira Gernika-Lumoko eta Pforzheim-eko Udalek, Gernikako Bakearen Museoak eta Kultur Etxeak eta Gernika Gogoratuzek antolatzen duten Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Gernika Sarien XII. edizioko irabazleak. 1992. urtean, Gernika-Lumoko Udalak eta Gernika Gogoratuz Fundazioak, Gernika-Lumoko hiribildutik Bakearen eta Berradiskidetzearen Kulturaren balioak sustatzeko asmoz sari hau abian jartzeko lehen urratsak eman zituzten. Sari horien bidez, bake kulturaren balioak sustatu nahi dira. Aurreko irabazleak honako hauek izan dira: Juan Gutiérrez eta Michael Kasper; 1000 emakume bakearen alde eta Elkarri Erakundea; Adolfo Pérez Esquivel eta Gernikako bonbardaketatik bizirik atera ziren pertsonak; Cándido Saseta eta Dekha Ibrahim Abdi; Ahaztuak 1936-1977 Erakundea eta Petra Kelly; Jose Antonio Aguirre eta Mayors for Peace Sarea; Bertoko Gernikazarra Historia taldea eta Gerry Adams; Lokarri Erakundea eta Roman Herzog; Jesús Eguiguren eta Arnaldo Otegi eta Brasilgo MST Lurrik Gabekoen Mugimendua; Manu Leguineche eta John Wynne; Mohamed Abdelaziz eta Carlos Martín Beristain. Bestalde, Francisco Etxeberriak ‘9M por las personas desaparecidas’ Saria ere jaso du. Sari horren bidez, Desagertutako Pertsonen Aldeko Europar Fundazioak (QSDGlobal) Etxeberriak egindako lan zientifikoa eta landa-lana aitortu nahi izan du. Etxeberria memoria historikoarekin zer ikusia duten lanetan ez ezik, pertsona desagertuen identifikazio genetikoaren lanetan ere nabarmendu da, hala nola, Kordobako Ruth eta José haurren kasuan.

Zazpi milioi haur inguru salerosketaren biktima dira ‘Ayuda en Acción’ GKE-ak ‘sácalos del mercado’ izeneko kanpaina jarri du abian Ayuda en Acción GKEak salatu duenez, mundu osoan 21 milioi pertsona salerosketaren biktima dira. Horietatik, heren bat inguru adingabeak izango lirateke eta adingabeen artean gehienak neskak dira. Egoera horiek ekiditeko aipatu GKEak #sácalosdelmercado izeneko kanpaina diseinatu du. Kanpaina horren xedea arazo horren inguruan sentsibilizatzea eta haurrek pairatzen dituzten giza eskubideen urraketak ekiditzeko funtsak lortzea da. Pertsonen salerosketa mundu osoan ematen den giza eskubideen urraketa da eta, adituen ustetan, urtero, 30 000 milioi euro baino gehiago mugitzen den negozioa da. Salerosketa gehienek helburu sexualak izaten dituzte baina hainbat kasutan esklabotza edota organoen trafikorako ere erabiltzen da. Mundu osoan ematen

den arazoa bada ere, bereziki oso gune pobreetan ematen da. Pobrezia eta aukera falta dira arazo honen aldagai nagusienak. Gatazka armatuak ematen diren zonaldeetan arazo hau biderkatu egiten da. Ayuda en Acción-ek Nepalen kasua aipatzen du arazo honen garrantzia irudikatzeko. GKEak salatzen duenez, urtero 12 000 eta 15 000 emakume eta neska inguru salerosketaren biktima dira Nepalen. Herrialde horretan biztanleriaren % 25a baino gehiago pobrezian bizi da eta % 80a landa-guneetan bizi da. Pasa den urtean izandako lurrikarak bertako biztanleen bizi-baldintzak okertu ditu eta, ondorioz, hainbat pertsona egoera larrian aurkitzen dira. Sarritan, ingurune horietako neskatxak salduak izaten dira Indiako putetxeetan lan egiteko.


Save The Children-ek salatzen duenez hamar pertsona helduetatik lauk diskriminazioa pairatu zuten haurtzaroan Save The Children Gobernuz Kanpoko Erakundeak 18 herrialde desberdinetan, tartean Espainia, burutu duen galdeketa baten arabera, pertsona helduen % 40 inguruk diskriminazioa pairatu zuen haurtzaroan sexu, etnia, erlijio, jatorri edo maila sozial arrazoiak direla eta. Inkestan parte hartu duten pertsonen erdiak (% 49) diskriminazio horrek hezkuntzan arloan izandako aukeretan eragin zuela azaldu du eta % 35ak, berriz, osasun arloko oinarrizko zerbitzuak ezin izan zituen erabili. Afrika eta Asiako herrialde desberdinetatik etorritako hiritarrak dira diskriminazio maila altuenak salatu dituztenak, % 58 eta % 45 hurrenez hurren. Estatuan parte hartu dutenen artean, % 23k haurtzaroan nolabaiteko diskriminazioa pairatu izana salatu du. Kasu gehienetan, sexu edo genero arrazoiak aipatzen dira, hots, neska izateagatik diskriminatuta sentitu diren emakumeak. Azterlan honek diskriminazioak pertsonen bizitzan izan daitezkeen aukeretan duen eragina aztertu nahi du. Gainera, Save The Childrenek salatzen duenez, diskriminazioa pairatzeaz gain, administrazio desberdinek ezer gutxi egiten dute haurren egoera hori konpontzeko. Egunero ekidin daitezkeen arrazoiengatik hiltzen diren 16 000 haurretatik gehienak baztertuta bizi diren taldeetan bizi dira.

Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 2016 apirila

19

GIZA ESKUBIDEAK ATALA EUSKO JAURLARITZAKO, LEHENDAKARITZAKO BAKEGINTZA ETA BIZIKIDETZARAKO IDAZKARITZA NAGUSIKO BIKTIMEN ETA GIZA ESKUBIDEEN ZUZENDARITZAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

LEHENDAKARITZA Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia

hezkuntza giza eskubideak

Milioka haur diskriminatuta bizi dira bere jatorri eta baldintza soziala dela eta

PRESIDENCIA SecretarĂ­a General para la Paz y la Convivencia


gazteria 卤 18 //etorkizuna.eus 2016 apirila

20

Estatuko gazte gehienak kanabisa legalizatzearen alde daude Inkestan parte hartu duen gazteriaren % 60a droga hau legalizatzearen alde azaldu da. Kanabisa oso arriskutsua dela onartzen duten gazteak ere gehiengoa dira Fundaci贸n de Ayuda Contra la Drogadicci贸n (FAD) elkarteak, pasa den urteko udaberrian, Estatu mailan 16 eta 34 urte bitarteko 1200 gazterekin burutu duen ikerketa baten arabera, espainiar gazteriaren % 60a kanabisa legalizatzearen alde dago. Ikerketa berak azaltzen duenez, gainera, antzeko ehuneko batek droga hori arriskutsutzat edo oso arriskutsutzat jotzen du. Kontsumoari dagokionez, inkestan parte hartu duten gazteen ia erdiak (% 45,5) helduen kontsumoa baimendu beharko litzatekeela azaltzen du, beti ere, modu pribatuan egiten badute.

Kontsumo publikoa defendatzen duten gazteen kopurua %14,5eraino jaisten da eta kontsumoa guztiz librea izan beharko litzatekeela uste dutenena %2,7raino. Kanabisa gazteen artean nahikoa hedatuta dagoen droga dela dirudi; soilik gazteen %26ak substantzia horren debekua defendatzen du. Gainera, gazte gehienek kanabisaren salmentak araupetuta egon beharko lukeela uste du; % 54ak botiketan edo antzeko tokietan saldu beharko litzatekeela uste du. Kanabisaren hazkuntza ere zer esan handia ematen duen gaia da. Horrela,

kasu horretan ere, legez araututa egon beharko litzatekeela uste dute gazte gehienek. Adibidez, autokontsumorako norberak bere landareak hazteko eskubidea defendatzen duten gazteak % 31 dira. %18ak, berriz, horretarako talde edo elkarteen eraketa defendatzen du eta %13k, legez araututa bada ere, hazkuntza librea defendatzen du. Gazteen %58k kanabis taldeen lana defendatzen du, nolabait, droga horren kontsumo arduratsua ahalbidetzen dutelako eta ez dutelako inolako kalterik sortzen. Talde horiek legez debekatu behar direla uste dutenak % 22,4 dira.


• FADek egindako azterlanaren arabera, gazte gehienek kanabisaren kontsumoa legeztatu eta arautu beharko litzatekeela uste dute. Debekuaren alde azaltzen direnak % 26 izango lirateke. • Kanabisaren inguruan den pertzepzioa adin eta sexuaren baitan aldatzen da. Nerabeek jarrera irekiagoa azaltzen dute; emakumeak, aldiz, zuhurragoak izaten dira.

gazteria

jaitsi bada ere, gazteen % 60k, oraindik ere, droga arriskutsutzat edo oso arriskutsutzat jotzen dute. Beste askok, aldiz, kanabisaren kontsumoa alkohola edo tabakoaren kontsumoarekin parekatzen dute. Arriskuaren pertzepzioa kontsumo ohituren arabera aldatzen da. Horrela, gazteen % 62k eguneroko kontsumoak arazoak sor ditzakeela uste du. Astebukaeratan soilik kontsumitzen bada, berriz, arazoak sor ditzakeela uste duten gazteen kopurua % 30etik behera kokatzen da (% 27). Izan ere, noizbehinkako kontsumoa normaltzat jotzen dute gazte gehienek. Datu horien aurrean, FADeko zuzendari orokor Ignacio Calderón-ek droga horren inguruan lan handia egin behar dela azaldu du. Calderonek azpimarratu duenez, substantzia horren kontsumoak izan ditzakeen arriskuak, batez ere nerabeengan, ikertzear daude. Bere ustez, erabilera ludikoa eta terapeutikoa bereizi beharko lirateke.

21 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 apirila

Etorkizunera begira, kanabisaren gainean den presioa arinduko dela uste dute gazte gehienek. Horrela, inkesta parte hartu duten gazteen %37aren iritziz, kanabisak onespen sozial handiagoa izango du Estatuan eta %30,4aren ustez, legea kontsumo ohituretara egokituko da. Gazteen erdiak baino gehiagok horrek guztiak kanabisaren kontsumoa sustatuko duela uste du. FADeko zuzendari tekniko Eusebio Megías-ek azaldu duenez, kanabisaren kontsumoan, adin eta sexuaren arabera alde handiak ikus daitezkeela azpimarratu du. Horrela, emakumeek zuhurragoak izateko joera azaltzen ohi dute eta, adinari dagokionez, nerabeek legalizazioaren aldeko jarrera nabarmenagoa azaltzen dute. Oro har, gazteek kanabisaren kontsumoa arautu beharko litzatekeela uste badute ere, hau droga arriskutsutzat jotzen dute. Azken urteetan droga honen inguruan den arrisku pertzepzioa

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura


Nolakoa da Bizkaiko gazteria? gazteria

Bizkaiko Foru Aldundiak ‘15/29 Panoramika. Bizkaiko gazteak Euskadiko eta Estatuko ikuspegian (1981-2011)’ izenburuko azterlanaren ondorioak aurkeztu berri ditu. Azken 30 urteetan gazteen kopurua erdira murriztu da

± 18 //etorkizuna.eus 2016 apirila

22

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko gazteriak azken 30 urteetan izan duen eboluzioa aztertu. Horretarako, hamar aldagai nagusitan oinarritu da: biztanleriaren bilakaera, dentsitatea eta nazionalitatea; adin taldeen eta sexuaren araberako bilakaera eta egitura; gazteria adin taldeen, nazionalitatearen eta sexuaren arabera; ezkongabetasuna eta ezkontza-tasa; ezkontza-desegiteak; jaiotza-tasa eta ugalkortasuna; heriotza eta bizi-itxaropena; hezkuntza; jarduera, enplegua eta langabezia; eta, azkenik, emantzipazioa. Txostenaren aurkezpen ekitaldian, Bizkaiko Foru Aldundiko Behatokiko zuzendari nagusi Maitane Leizaolak azaldu duenez, ”txostenak ez du baloraziorik egiten, joerak eta datuak identifikatzen ditu; horiek guztiak oso baliagarriak dira datozen erronkak zeintzuk diren eta nola egin behar zaien aurrera identifikatzeko. Erronka horiek epe ertainerako belaunaldi aldaketaren arazoarekin zerikusia dute; izan ere, gure zahartze indizeak gora jarraitzen du. Gainera, berebiziko lotura dute enplegagarritasuna sustatzeko eta gazteen behin-behinekotasunari aurre egiteko premiarekin. Gazteen langabezia agenda orokorrean dago, baina Bizkaian arazoa larriagotzen da kualifikazio handia duten Lurraldeko gazteen aldi baterako kontratazioa nagusi delako”, erantsi du. ‘15/29 Panoramika. Bizkaiko gazteak Euskadiko eta Estatuko ikuspegian (1981-2011)” izenburua duen txostena Bizkaiko gazteei eta Euskadiko eta Estatuko gazteriarekin alderatutako ikuspegi batetik izandako aldaketei buruzko datu eta joerak jasotzen dituen azterlan soziologikoa da. Leizaolak azpimarratu duenez, ikelan au ezaugarri horiekin orain arte egin den bakarra da. Hauek izango lirateke aztertu diren aldagai bakoitzak emandako ondorio nagusienak: z Biztanleriaren bilakaera, dentsitatea eta nazionalitatea: Bizkaiko biztanle kopuruak %2,8 egin du behera azken 30 urteetan. Gero eta pertsona eta gazte gutxiago daude. z Adin taldeen eta sexuaren araberako bilakaera eta egitura: Bizkaian diren gazteen kopurua % 44an jaitsi da. 20 urtetik beherako gazteen kasuan, beherakada % 51koa izan da. Ostera, 64 urtetik gorako pertsonen kopurua % 115an hazi da. Bizkaia zahartzen ari dela uzten du agerian txosten honek; 20 urtetik beherakoek biztanleria osoaren %17 besterik ez dira gaur egun (2011. urteko datuak). Sexuari dagokionez, emakumezkoak nagusi dira: 94 gizon daude 100 emakumeko. Baina gazteen kasuan kontrako joera ematen da, 100 emakumeko 104,5 gizon daude. z Gazteria adin taldeen, nazionalitatearen eta sexuaren arabera: Azken urteetan fenomeno demografiko garrantzitsu bat garatu da Bizkaian: immigrazioa. Gero eta gehiago dira beste herrial-


z Ezkontza-desegiteak: Gero eta gazte gutxiago ezkontzen dira eta gero eta ezkontza-desegite gehiago daude. z Jaiotza-tasa: Gero eta jaiotza gutxiago daude. 2011. urtean 10 680 haur jaio ziren Bizkaian, 1981an baino heren bat gutxiago. 15 eta 29 urte bitarteko oso emakume gutxi izaten dira ama; amatasunaren batez besteko adina nabarmen atzeratu da. Gainera, hainbat kasutan, ama gazteen artean asko ezkongabeak dira. z Heriotza eta bizi-itxaropena: Normala den bezala, gazteen heriotza-tasa oso txikia da. bi sexuetan, 15 eta 29 urte bitarteko 100.000 bizkaitarren artean hildako 29 gazte baino ez daude. Kanpoko kausak, eta, gero, gaixotasunak dira gazteen heriotzaren eragile nagusiak, batik bat, gizonen artean: zirkulazio-istripuak motordun ibilgailuekin, itotzeak etab. Egiaztatu da 2010. urtetik 2011. urtera suizidioen edo nork bere buruari eragindako lesioen ondoriozko heriotzek gora egin dutela. Bizkaian, 2011. urtean, jaiotzako bizi-itxaropena munduko luzeenetako bat zen: 82,1 urte. z Jarduera, enplegua eta langabezia: 2001an lanean ziren gazteen kopurua % 35,3koa zen. Langabezia-tasa, berriz, %22,9koa zen. Krisia dela eta, jarduera-tasek (urteko batez bestekoak) behera egin zuten, baita enplegu-tasek ere. z Emantzipazioa: Emantzipazio berantiarraren fenomenoa areagotu egin da aztertutako hiru hamarkadetan eta, bereziki, emakumeen artean. Bestalde, ezkontzaren erakundeak eraginkortasuna galdu du emantzipatzeko �igarotzeko erritual� gisa; Izan ere, emantzipatutako gazteen artean ezkongabetasuna erabat nagusitzen da, baita 25 eta 29 urte bitarteko taldean ere. Beste pertsonarik ez duten familiak etxe-mota nagusia izaten jarraitzen dute emantzipatutako gazteen artean; hala ere, familiarik osatzen ez duten pertsona anitzeko etxeek garrantzi erlatiboa bikoiztu dute. Oro har, lanean egotea beharrezko baldintza bat da gazteak emantzipatzeko, baina ez da nahikoa. Lan-kolokatasuna eta etxebizitzen prezio altuak dira lanean dauden pertsonak emantzipatzeko faktore mugatzaileak.

23 Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 apirila

z Ezkongabetasuna eta ezkontza-tasa: Bizkaian ezkongabetasuna da joera orokorra gizon zein emakumeen artean. 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 95a ezkongabea da. Ezkontzarako batez besteko adina 34,5 urtetan kokatu da gizonen kasuan eta 32,3 urtetan emakumeen kasuan.

gazteria

deetatik etorritako pertsonak eta horiei esker, nolabait, gazteen kopurua apaltzeko joera leundu da. 1991etik 2011ra bitartean, gazte etorkinen kopurua 13 puntutan hazi da. Horrela, 1991an 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 0,4 etorkinak ziren bitartean, 2011an % 13,3 ziren.


gazteria

Ander Gartzia eta Eva Vidal izan dira aurtengo Bizkaidatz literatura lehiaketaren irabazleak

± 18 //etorkizuna.eus 2016 apirila

24

Pasa den apirilaren 23an Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Bizkaidatz literatura lehiaketaren sari banaketa ospatu zen. Aurtengo edizioan, Liburuaren Nazioarteko Eguneko ekitaldien bezpera moduan, egileek euskaraz edo gaztelaniaz proposatutako istorio bat jarraitzeko gonbita egiten zuen ”Bizkaidatz Jarraitzeko prest? Orain, zure txanda da” literatura-lehiaketak. Jasone Osorok hasi zuen euskarazko kontakizuna, ”Laranja zukua” lanarekin, eta Aixa de la Cruzek, berriz, gaztelaniazkoa, ”Stan”ekin. Lehiaketa honen xedea bizkaitar gazteen sormena bultzatzea da.

Literaturaren eta kulturaren arloan ezagunak diren pertsonen talde batek hautatu ditu irabazleak. Aurten, Jasone Osoro, David Tijero Osorio eta Katixa

Agirrek osatu dute euskarazko kontakizunarekin epaimahaia, eta Aixa de la Cruz, Itsaso Lozano eta Nere Basabek, berriz, gaztelaniazkoa. Irabazleei dagokionez, Ander Gartziak irabazi zuen euskarazko lehen saria ‘Laranja zukua’ idazlanarekin eta, gaztelaniazko atalean, berriz, irabazlea Eva Vidalek jaso zuen bere ‘El Don’ kontakizunarengatik. Atal bakoitzeko bigarren saria Lourdes Unzueta eta Mikel Gil-ek eskuratu zuten, hurrenez hurren. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendari Gonzalo Olabarriak banatu zituen sariak.

EGK-k boluntario gazteek antolatutako udako ekintzen programa aurkeztu du Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako astialdi taldeetako boluntarioek urtean zehar garatu dituzten hainbat ekin– tzekin osatutako udako programazioa aurkeztu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK). Guztira, 69 elkarte desberdinek antolatutako 120 ekintza (udaleku, topaketa, jarduera...) dira eta, horietan, 10 000 plaza eskainiko dira. Eskaintza osoa astialdiforoa.org/udalekuak/ estekan ikus daiteke.

Garuneko paralisia duten gazteentzako bideo-jokoa

Gazteek IKTetaz euskaraz gozatzeko aukera izan dute ”Ekin Robotikari” tailerrei esker

Sony-k garuneko paralisia duten gazteentzako bideo-joko bat garatu du. Ohiko ‘Arcade’ jokoen (Pac-Man, Sugea, Space Invaders...) moldaketa da eta Arcade Land izenarekin merkaturatuko da. Sonyko bozeramaile Liliana Laporte-k azaldu duenez, jokoa ez dago soilik garuneko paralisia duten gazteentzat diseinatuta baina gaixotasun hori duten gazteei une dibertigarriak izateko aukera emango die, bere zailtasun-motoreetara egokituta dagoelako. Jokatzeko nahikoa da ohiko DualShock4 agintearekin, ez du inolako gailu berezirik behar. Jokoaren garapenean neurologia adituek hartu dute parte. Helburua garuneko paralisia duten gazteei ondo pasatzeko baliabide bat ematea da; ez du inolako eragin terapeutikorik. Ekimena Helping Marketing Social konpainiaren ideia izan da eta Koth Studio enpresak garatu du Sony-ren PlayStation Talens programaren barruan.

Pasa den Pazko Astean eta Azkue Fundazioak antolatuta, ”Ekin Robotikari” ikastaroaren bigarren edizioa burutu zen Euskararen Etxean. Ikastaroaren xede nagusia robotikaren eta 3D inprimaketaren oinarriak modu praktiko eta dibertigarrian euskaraz irakastea da. Aurtengo edizioan, 12 eta 17 urte bitarteko 16 gaztek robotika ikasteko aukera izan dute. Helburua, kasu honetan, elektronika, programazioa eta mekanika mota honetako ikastaroetarako beren-beregi sortu den robot didaktiko bat erabiliz ikastea izan zen. Horretarako, robotaren txasisak 3Dn inprimagailuetan inprimatu ziren. Elektronika, programazioa eta mekanika uztartzeaz gain, taldeko lana sustatzea ere izan zen tailerraren helburua (jarduera guztiak binaka garatu ziren), baita modu praktikoan eta emaitzak ikusiz konpetentzia matematiko eta logikoak eskuratzea ere.


Helburua hiri gazte eta bizi baten eta atsedena hartzeko eskubidearen arteko oreka bilatzea da Bilboko Udalak kaleko edanari buruzko azterlan bat egin du. Azterlana pasa den urtearen amaieran jarri zen abian kalean alkoholdun edariak edatearen ondorio batzuei (zikinkeria, auzokoen– tzako eragozpenak, neurriz gaineko kontsumoak,…) aurrea hartzeko. Udalaren ustetan, horietako ondorio batzuk kaleko edana praktikatzen duten gazteei dagozkie eta beste batzuk, berriz, hiriari. Azterlan horrekin, Udalak hiri gazte eta bizi baten eta atsedena hartzeko eskubidearen arteko oreka lortu nahi duela adierazi du. Izan ere, gazteen aisialdiak eta bizilagunen atseden eskubideak sarritan topo egiten dute, batez ere kaleko edanaren kasuan. Aipatu oreka lortzeaz gain, gazteen artean neurriz gain edatea bezalako arrisku-jokabideak ekiditeko estrategiak ere garatu nahi dira. Duela bi urte jada antzeko azterlan bat burutu zen Bilbon. Azterlan horren arabera, kaleko edana egiten zutenen

batez besteko adina 19 urtekoa zen. Oraingoan, informazioa eguneratzeaz gain, Europako eta Estatuko beste hiri batzuetako antzeko problematikak ere aztertu dira. gazteek ere zer esana izan dute azterlan horretan eta haien ikuspuntua eta proposatzen dituzten alternatibak jaso dira. Izan ere, txostenean jasotzen den moduan, gazteek parekoekin gizarteratzeko espazioak bilatzen dituzte. Helduaroko prozesuan, alkoholaren kontsumoak garrantzi handia du gure gizartean. Hala ere, txostenean jasotzen den moduan, sarritan kontsumoak oso goiztiarrak dira (16 urte baino gutxiagorekin). Litroak kalean edaten dituzten gazteak batez ere ikasleak izaten dira; lanean diren gazteek nahiago dute tabernetara joatea. Kontrakoa pentsa badaiteke ere, kalea ez da alkohola edateko gazteek gustukoen duten tokia. Sailkapen horretan, taberna eta diskotekak azaltzen dira lehen bi postuetan.

”El Sol” gazte sortzaileen lehiaketa Bilbon burutzen den “El Sol” publizitate Komunikazioaren Iberoamerikar Festibalak ‘Gazte Sortzaileak’ lehiaketa antolatu du emakumeen talentu sortzailea publizitate alorrean sustatzeko eta horien presentzia zuzendaritza postuetan edota festibaletako epaimahaietan bultzatzeko. Lehiaketan parte hartzeko kontzepyu sortzaile baten garapena azaltzen duen edozein lan aurkeztu ahal izango da. Horretarako, lehenik eta behin, www.elsolfestival.com/registro estekan izena eman beharko da. talde bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Aurkezten diren lan guztien artean, epaimahaiak planteamentua eta estrategia sortzaile onenak dituzten lanak aukeratuko ditu. El Sol publizitate Komunikazioaren Iberoamerikar Festibalaren aurtengo edizioa Bilbon burutuko da ekainaren 2 eta 4 bitartean.

25 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 apirila

Bilboko Udalak gazteen eta alkoholaren inguruko ikerketa burutu du

Apirilaren 15ean martxan jarri zen Eibarren “Plazatik Gaztetxera” bertsolari gazteen lehiaketaren XV. edizioa. Aurtengo edizioan zazpi saio izango dira eta guztira, 32 bertsolarik hartuko dute parte. Lehen faseko kanporaketak Eibarren, Ondarroan, Soraluzen eta Bergaran ospatu dira apirilaren 15 eta 23 bitartean. Lehen fase hori gainditzea lortzen duten bertsolariek Deban (apriliraren 30ean) eta Markina-Xemeinen (maiatzaren 7an) izango diren finalerdietan lehiatu beharko dute. Finala, berriz, maiatzaren 21ean izango da Mutrikun. Finala ez ezik, egun osoko egitaraua izango da.

gazteria

Abian da bertsolari gazteen Plazatik Gaztetxera txapelketa


gazteria ± 18 //etorkizuna.eus 2016 apirila

26

Euskal gazteek gero eta denbora gehiago ematen dute irakurtzen 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 54k irakurtzen dute denbora-pasa moduan Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen ohi da. Efemeride hori dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko zenbat gaztek denbora pasa irakurtzen dituzten liburuak aztertu nahi izan du. Horrela, 2016an Gazteen Euskal Behatokiak 1500 gazteri egindako inkesta batean emandako eran– tzunen arabera, gazteen % 54k dio inkesta egin aurreko azken hilabetean libururen bat irakurri dutela denbora pasatzeko. Erantzun horietan lana edo ikasketak direla-eta irakurri behar izan dituzten liburuak ez lirateke sartuko. Datu horiek aintzat hartuta, aisialdiari lotuta dauden liburuak irakurtzea ohikoagoa da gazteen artean Euskadiko biztanleria osoan baino, % 42 azken horien kasuan. Emakume gazteen artean ohikoagoa da denbora pasatzeko irakurtzea, gizon gazteen artean baino (% 60 eta % 49, hurrenez hurren), nahiz eta nesken artean ehunekoa pixka bat jaitsi den 2012an eginiko ikerketatik hona eta mutilen artean, aldiz, igo. 15 eta 19 urte bitartekoen taldea da bilakaerarik positiboena izan duena 2007tik hona. 2007an datu eskasenak zituzten (% 36 baino ez) eta 2016an, aitzitik, 20 urtetik gorakoen portzentajeak baino altuagoak (% 58, hain zuzen ere).

DENBORA PASATZEKO LIBURUAK IRAKURTZEN DITUZTEN EAE-KO GAZTEEN %-AREN BILAKAERA ADINAREN ARABERA 60 50 40 30 20 10 0

2016

2012

2007-08

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila

Departamento de EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Gazteria Zuzendaritza

Dirección de Juventud


Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www. facebook/infogaztea.araba • informazioa@ ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz. org/omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua.net

Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Bizkaia

Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegunea. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • gaztegunea@arrigorriaga.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea.Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www.balmabegi.com • www. balmaseda.net • gaztezer@balmaseda.net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook.com/basaurion • zirtzart@ basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@ ayto.bilbao.net

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net

Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net

Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@ yahoo.es Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www. mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@ sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net

Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1Unibertsitate-Pabiloia 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/ gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana. com • gaztebulegoa@ busturialdekogazteplana.com

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@ gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde. org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Sarriena auzoa, z/g, Apia Bidea (Gizarte eta komunikazio behealdea) 48940 LEIOA • 94 6015100 • oij-bi@ehu.es Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www.sopelanagaztea.blogspot. com • www.sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@euskalnet.net Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate-mondragon.net Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa. net

Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.org Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/webb/ gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@ elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarteoria.org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@legazpi.net Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@oiartzun.org Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www.ordizia.org • gazteria@ ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www. zazpitantriangulon.com • gazteria@ tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.org • gazteinformazioa@ urnieta.org Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz. org • gazteinformazioa@zarautz.org

gazteria

Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www. gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ ej-gv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com

EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org

27 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 apirila

Araba


gazteria

Agenda

28 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 apirila

Maiatzak 2, astelehena 19:30. Olerki Errezitaldia. Asociación Artística Vizcaina. Sarrera dohainik. Maiatzak 3, asteartea 12:00. Hitzaldia. “Knowmads. El futuro del trabajo” - Raquel Roca. Izena-eman behar da. Maiatzak 5, osteguna 20:00. Musika. Bilborock Maratoia. Entsegu aretoetako talde eta bakarlarien kontzertuak. Doan.

Galdeketaun lehiaketak arrakasta handia izan du nerabeen artean Galdeketaun lehiaketaren II edizioan iazko parte-hartzea bikoiztu da eta 12 eta 17 urte bitarteko 200 gazte baino gehiago izan dira parte hartu dutenak. Euskara sustatzeko sakelako aplikazio honetan 10 150etik gora jokaldi izan dira, iazkoen halako bi baino gehiago; izan ere, iaz 4000 partida inguru izan batiziren. Bilboko Udalak, Nontzeberri.com kultur atariarekin elkarlanean, euskarazko tresnen erabilera sustatzea eta adin tarte horretan euskaraz jolasteko eta ezagutzak hartzeko erabiltzea du helburu. Galdeketaun lehiaketa abendua eta urtarrila bitartean buru zen. Test moduko galdera aleatorioak egiten dira, kulturari, kirolari, arteari eta geografiari buruz. Parte-hartzaileak 15 minutuan ahal duen puntuaziorik handiena lortu behar du eta zenbat-nahi bider jolas daiteke. Bilboko Udalak bigarren edizioko irabazleei sariak entregatu zizkien Bilboko

Udaletxeko Arabiar Aretoan. Asier Herguedas (17 urte) eta Haizea Tian Grisaleña (12 urte) izan dira puntu gehien lortu dutenak eta azken teknologiako sakelako telefono bana irabazi dute. Lehenengo hamar puntuazioak lortu zituztenen artean, berriz, tableta biren zozketa egin zen; Ana de Lázaro (12 urte) eta Iker Sánchez (13 urte) izan ziren sarituak. Doan jaitsi zitekeen jolasa ”Google Play Store” erabiliz. Parte-hartzaileek ezizen edo erabiltzaile-izen bat, telefonoa eta adina erregistratu behar izan zituzten lehiatzen hasi aurretik. Telefono-zenbakia ezizen bati lotuta dago eta horrela ezin da telefono bera erabiliz ezizen ezberdinekin parte hartu. Aurten galdera berri asko egon dira eta laugarren aukera gaineratu da. Euskaraz ondo pasatzea eta euskal kulturaz ezagutzak hartzea eta ikastea dira jolasaren xedeak. Nahi bestetan jolasteko aukera egon da.

Maiatzak 6, ostirala 21:00. Musika. Carmen Boza + James Room. 10€. Bilborock. Maiatzak 7, larunbata 19:00. Musika. Critika & Saik. 10€. Bilborock. Maiatzak 13, ostirala 21:00. Musika. Lords of Black. 15-20€. Bilborock. Maiatzak 14, larunbata 18:00. Dantza. Milonga - El Cabeceo. 6-8€. Bilborock. Maiatzak 19, osteguna 11:00. Jardunaldia. Mintzanet. Euskara online praktikatzeko aukera. Doan Maiatzak 20, ostirala 19:30. B-Flat + Santiago Delgado & Los Runaways Lovers + Falling Black + The C.O.D + Unzue Dj. Gonbidapenarekin. Maiatzak 23, astelehena 19:00. BilbaoMusika. Doan. Maiatzak 26, osteguna 19:00. Antzerkia. “Pequeñas cápsulas de teatro en 10m2”. 4€.


Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoa maiatzaren 6an hasiko da Gonzalo López-Gallego madrildarraren ”The Hollow Point” lanarekin

Sekzio ofiziala Lehiaketako Sekzio Ofizialaren barruan, Film Luze Hoberenaren, Gidoi Hobere-

29 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 apirila

Bilboko Udalak antolatzen duen FANTZinemaldi Fantastikoaren XXII. edizioak nazioarteko 14 film luze jasoko ditu bere Sekzio Ofizialean. Horrez gain, lehiaketara aurkeztuko diren 25 film labur ere eskainiko dira, horietatik hamaika euskal zinegileen lanak. Zinemaldia maiatzaren 6an hasi eta astebetez luzatuko da. Gonzalo López-Gallego zinegile madrildarraren ”The Hollow Point” lana izango da edizio berriari hasiera emango diona. Beldurrezko thriller horren Europako premierea izango da. López-Gallegok Hollywooden lan egiteko aukera izan du eta, bertan, ”Apolo 18” edo ”Open Grave” bezalako lanetan aritu da. Emanaldi berezi gisa, FANT-ek ”Rendezvous”, Guillermo Julián eta Román Santiago bilbotarren lehenengo film luzea eskainiko du. Protagonista Natalia de Molina da, eta antzezle taldean Iñaki Urrutia, Santi Ugalde, Lander Otaola edo Xabier Perurena daude, beste batzuen artean. Zientzia fikziozko film horrek, pertsonaia sare baten bitartez, gizakiak bere alde ilunenarekin duen erlazioa utzi nahi du agerian. Emanaldi berezien artean azpimarragarria da, baita ere Jaume Balaguerók ekoiztutako ”Summer Camp”. Alberto Marini, filmaren zuzendaria, Bilbon egongo da datozen asteetan zine aretoetara helduko den filma aurkezten. Aurreko edizioetan bezala, Sekzio Ofizialeko programazioa, doako sarrera izango duen eskaintza paralelo zabal eta anitzarekin osatuko da. Golem – Alhóndiga aretoetako 2. Aretoan, Panorama Fantastiko zikloaren barruko azken denboretako lanekin, bitxikeriekin, generoko lan klasikoekin eta euskaraz eskainiko diren film laburrekin –Donostia 2016rekin lankidetzan–, zinemaldia ikus-entzule berriei harik eta gehiago zabaltzeko xedez.

gazteria

Film laburren aldeko apustua egingo du FANTen XXII. edizioak

naren eta Zuzendari Hoberenaren FANT 2016 Sariak eskura ditzaketen hamalau filmak lehen aldiz ikusi ahal izango dira Bilbon, baina horrez gain, horietako lau Estatu osoan eta bat Europan ere lehen aldiz ikusteko aukera izango da. Sekzio Ofiziala lan hauek osatuko dute: Valentín J. Dimenten ”El eslabón podrido” , Isaac Ezbanen ”Los parecidos”, Ben Wheatlyren ”High Rise”, Joe Begosen ”The Mind´s Eye”, Nikias Chyssosen ”Der Bunker”, Roxanne Benjamin, David Bruckner, Patrick Horvath eta Radio Silenceren ”Southbound”, Teemu Nikkiren ”Lovemilla”, Ben Crescimanen ”Sun Choke”, eta Jeremy Saunierren ”Green Room”. Film laburren aldeko apustua Azken edizioetan gertatu den bezala, film laburrek oso leku garrantzitsua izango dute FANTen: Panorama Fantastikoa sekzioaren barruan; mugikorrez grabatutako Fantastic Phone Movistar+ film labur sekzioaren barruan eta, zelan ez, Sekzio Ofizialaren barruan, bakoitzak 3000 euro banatuko dituen bi sarire-

kin, zinemaldiko epaimahaiaren eta ikusleen iritziz hoberenak diren bi film laburrei zuzenduta. Zinegile berrien lana bultzatu nahi duten film laburren alorreko bi sari horiei, Euskal Film Labur Hoberenari ematen zaion 2000 euroko saria gehitu behar zaie. Euskal zinegileek lehiaketara aurkeztuko dituzten 11 lanak –edo euskal ekoizpena dutenak– jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango dira, euskarazko edo/ eta gaztelaniazko azpi-tituluekin. Gainerako film labur gehienak, Erresuma Batutik, Frantziatik eta Estatuko gainerako lekuetako lanak, EEBB-etatik etorritako hiru film labur eta Brasildik eta Australiatik bidalitako lan bana dira. Sekzio Ofizialeko Film Luze Hoberena, Nazioarteko Film Labur Hoberena eta Euskal Film Labur Hoberena aukeratzeko erabakia bere eskuetan izango duten adituen epaimahaia Fiona O’Shaughnessy antzezleak, Laurence R. Harvey antzezleak eta José María Clemente kazetari eta Movistar+-eko programa zuzendariak osatuko dute.



Gazteberri.eus Gazteek gustoko dituzten gai guztiak zure esku. Nonahi. Noiznahi.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.