397. zkia. Doakoa 2022ko apirila Laguntzen du
Curriculum berriak datorren ikasturterako Hezkuntza Saila datorren 20222023 ikasturterako atontzen ari den curriculum berrien ezaugarri eta berritasun nagusiak azaldu dira. Aldaketa hauek datorren 20222023 ikasturtean hasiko dira aplikatzen, etapa bakoitzeko maila bakoitietan (hau da, Lehen Hezkuntzako 1., 3. eta 5. mailetan, DBHko 1. eta 3. mailetan, eta Batxilergoko lehen mailan), hurrengo ikasturtean (2023-2024) gainerako mailetara zabaltzeko. Curriculum berria urrats kualitatiboa da Euskal Hezkuntza Sisteman azken urteotan garatzen ari
den konpetentzien araberako ikaskuntzan. Ikastetxeei dei zaie, pixkana-pixkana eremuetan antolatutako lana ezar dezaten (ikasgaika edo arloka antolatu beharrean), bereziki Lehen Hezkuntzan eta DBHko lehen zikloan. Konpetentzien araberako ikaskuntzari bultzada ematen dion curriculum-garapen berri honekin, helburua ikasleen irteera-profila bermatzea da. Horretarako, gaitasun sozialak, pertsonalak eta akademikoak batuko dituzte. Informazio guztia eta gehiago ondorengo orrialdeetan.