PU 373 Abril 2018

Page 1

373. zkia.

doakoa

2018ko apirila

Laguntzen du

Euskadiko Lanbide Heziketa, erreferente Europan Albiste onak Euskadiko Lanbide Heziketarentzat! Jorge Arevalo LHko sailburuordeak maila goreneko bilerak izan ditu Bruselan Enplegu, Hezkuntza, Prestakuntza, Industria 4.0 eta Lehiakortasun alorretako arduradun ezberdinekin. Europako Batzordeak euskal LH hautatu du Europako erreferente gisa, erronka global konplexuei erantzun zehatzak emateko duen gaitasunagatik. Izan ere, Marianne Thyssen Komisarioak G7ren hurrengo goi-bilerarako aurkeztuko

duen Europako planteamendua Euskadiko LHk gaur aurkeztu dizkion eduki eta esperientzietan oinarrituko du. Dena den, Europako Batzordearen interesak badu bere funtsa: egun, Euskadiko Lanbide Heziketan 5.700 ikasle inguru ari dira Errendimendu Handiko zikloetan ikasten, ETHAZI metodologiaren bidez, zeinak etorkizuneko erronketarako beharrezko izango diren gaitasunak eskuratzeko prestakuntza ematen dien ikasleei.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.