377. zkia.
doakoa
2018ko urria
Laguntzen du
Kilometroak ibiltzen ikastolen alde Urriaren 7an, igandean, Kilometroak 2018 ospatu zen. Urretxu eta Zumarraga izan ziren aurtengo antolatzaileak, ekitaldiz beteriko programa bat eratu zutenak. 'Zubiak batuz' leloa izan zuen ikastolen aldeko festak. Leloari men eginez, zubiek batzeko, "elkarrengana gerturatzeko eta harremanak sendotzeko duten garrantzia" azpimarratu nahi izan zuten antolatzaileek. Bertan izan ziren, besteak beste, Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburua, Mar-
kel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatua eta Jon Luqui eta Mikel Serrano Urretxuko eta Zumarragako alkateak. ArgiĂąe Artolazabal Urretxu-Zumarraga Ikastolako zuzendariak egin zien ongietorria guztiei. Bere hitzaldian, orain 52 urte Urretxu-Zumarraga Ikastola abian jarri zuten gurasoak izan zituen gogoan, haiek egungo gurasoen ispilu direla nabarmenduz.