378. zkia.
doakoa
2019ko martxoa
Laguntzen du
Aurkibidea
Uniagenda . . . . . . . . . . . . .2 Unibertsitatea . . . . . . . . . .3 + Trebakuntza . . . . . . .10 Berezia . . . . . . . . . . . . . . .11 Uniozio . . . . . . . . . . . . . . .30 Unigazte . . . . . . . . . . . . . .31
Ordu erabakigarria gazteentzat Martxoaren 14an eta 15ean, Ikasle eta Enpleguaren Europar Aretoaren edizio berri bat ospatuko da IruĂąean, zehazki Baluarte Batzar Jauregian. Bertan hezitzaileek, hezkuntza zentroek, enpresek eta familiek orokorrean elkar topatuko dute ikasleei beren etorkizuneko ibilbide profesionalaren inguruko zalantzak argitzeko xedez; izan ere, aukera paregabea baita zein karrera edo ikasketa egin erabakitzeko. Xedea da gazteei ibilbide didaktikoak, prestakuntza zentroak eta negozio-sarea
aurkeztea, guztia ere leku berean bilduta, dauzkaten aukera profesionalak eskueran jartzeko. Erakundeek, enpresek, ikastegi publiko eta pribatuek eta elkarteek esperientziak, metodologiak eta ideiak trukatzeko aukera dute sorkuntza eta pentsamendu espazio horretan. Erakusketako zentro bakoitzak bere prestakuntza edo enplegu eskaintza azalduko die bertaratuei, ikasle baoitzari informazio pertsonalizatua emanez. Erasmus +-ek ere bere lekua izango du .