KONPONBIDEZ BETERIKO MUNDUA
Iraila zen eta Lauro ikastolak ateak zabaldu zituen ikasturte berri bati hasiera emateko.
Ander, Amaia, Aitana eta beste ikasle guztiak pozarren zetozen, jolasteko gogo handiarekin.
Amaia klaseko neskarik altuena zen eta janzkera berezia zuen, afrikarra zelako.
Aitana Amaiaren lagun mina zen, nahiz eta oso desberdinak izan.
Egun osoak igarotzen zituzten biek batera, gehienetan jolasean.
Bazkaldu ere elkarrekin egiten zuten.
Komunera ere batera joaten ziren.
Irakaslea gelara sartu eta berri garrantzitsua eman zien ikasleei: —Ikaskide berria izango duzue ikasturte honetan zehar.
—Hau Kalare da, zuen ikaskide berria —esan zuen andereñoak. —Aupa Kalare —esan zuten ikasleek.
Pasabidean Kalare, Amaia eta Aitana elkartu ziren. Horrela ezagutu zuten elkar hirurek.
—Kaixo neskak, zuekin egon naiteke? —galdetu zien Kalarek. Aitanak jarraian baietz erantzun zion eta horrela lagunak egin ziren.
Egunetik egunera Aitana eta Kalare lagunagoak ziren.
Amaia haiengana hurbildu zen.
—Amaia, utziko diguzu Kalareri eta niri gure gauzez bakarrik hitz egiten? —esan zion Aitanak Amaiari barre eginez.
Amaia negarrez joan zen gelara.
Gelan, Mikel eta Ander Amaiagatik kezkatuta agertu ziren.
Mikel eta Ander Amaiarekin eseri ziren arazoaren konponbidea bilatu nahian.
Momentu bat aurkitu zutenean, Aitana eta Kalarerekin hitz egitera joan ziren hirurak.
Aztertutako konponbide posible askoren artean, hoberena lagun talde bat osatzea zela erabaki zuten.
Ordutik aurrera lagun banaezin bihurtu ziren.
Egileak: Marko Bilbao Jon Castro Izaro Kareaga Alvaro Maruri Nagore Perez Lierni San Juan Jorge Valladolid Danel Zarragoitia