AFRIKA BELTZEKO MASKARAK

Page 1

AFRIKA BELTZEKO MASKARAK

Lauro Ikastolako 2014 – 2015 ikasturteko DBHko 3. mailako Plastika arloa


plastikagela argitaletxea Argitalpen hau 2016ko urtarrilean bukatu dugu.


Sarrera Liburu honen helburua Afrika beltzeko maskaren bilduma eta azterketa bat erakustea da. Afrikako maskarak bilatu, bildu, ikertu, sailkatu eta aztertzearen ariketa hau DBHko 3. mailako Plastika arloko ikasleekin burutu genuen 2014 – 2015 ikasturtean. Esku artean duzun bilduma hau ikasleek landutako Afrikar maskaren Proiektuaren atal bat besterik ez da, maskaren bilatzea eta azterketari dagokiona hain zuzen. Egindako ikerketa lanari esker, Afrikako hainbat herrialdetako hainbat tribuk euren erritual eta giza ohituretan erabili edo erabiltzen dituzten 138 maskara sailkatu ditugu.


Afrikar maskarei buruz hitz egiten ari garenean, Afrika beltzeko arteari buruz hitz egiten ari garela esan behar da. Afrika beltza Sahara basamortutik hegoaldera dagoen Afrikako eremuari dagokio. Paleolito garaitik, maskarak oinarrizko elementuak izan dira Afrikako giza ekintza eta erlijio erritualetan. Normalean, maskara daraman pertsonak espiritu, arbaso edo jainkoekin komunikatzeko egiten du. Maskaren erabilerak ongia, gaizkia, heriotza, animaliak edo bestelako pertsonaien adierazpena lortzeko balio du baita. Aztertu ditugun maskarak Senegal, Sierra Leona, Boli Kosta, Kamerun, Zimbawe edo Tanzaniakoak dira, guztira, Afrika beltzeko hogeita bost herrialdetako tribuen maskarak sailkatu ditugu.


Ikasleekin burututako ariketa honen helburua Afrika beltzeko tribu desberdinetako maskaren sailkapena osatzea izan zen. Hirurogei tribu baino gehiagoren maskarak sailkatu ditugu: Mande, Bambara, Baule, Ibibio, Kewele, Bantu, Chokwe edo Masai esaterako. Maskara bakoitzaren irudia erakusteaz gain, datu hauek aztertu dugu: • • • •

Tribua: maskara zein tributakoa den. Herrialdea: tribuaren herrialdea zein den. Errituala: maskara zein erritualetan edo zertarako erabiltzen den. Ezaugarriak: maskaran agertzen diren ikusizko ezaugarriak, hau da, lerroak, formak, koloreak, erabilitako materialak eta abar. Egitura hau izan da liburuan erabili duguna.


Azterketa egiterakoan, maskaren helburua edo funtzioa zein den argi izateaz gain, gai hauek ere kontuan izan ditugu: maskarak Afrika beltzeko tribuen herrixketan erabiltzen direla, tribuaren giza ekintzetan eta erritualetan erabiltzeko eginak direla eta tribuarentzako direla. Hauek dira erritual horietako batzuk: jaiotza zeremoniak, hileta erritualak, iniziazio erritualak, ugalkortasunerako erritualak, ezkontza zeremoniak, ehizarako erritualak, gerrak saihestu edo gerretan laguntzeko, gaixotasun eta epidemietatik babesteko edo espiritu txarretatik babesteko erritualak. Espero dugu liburua zuen gustukoa izatea. Jonan Gomez, Plastika arloko irakaslea.


SAILKATUTAKO 138 MASKAREN AZTERKETA


MANDE MASKARA • • •

Tribua: Mande. Herrialdea: Senegal. Errituala: arrantza eta nekazaritzarekin harremandutako erritualetan erabilia. Ezaugarriak: maskara luzatua da eta kuprezko xaflekin eginda dago. Maskara hauek lehen urrearekin apainduta zeuden eta lehenago kotoiarekin.


PENDE MASKARA • • •

Tribua: Bambara. Herrialdea: Senegal. Errituala: normalean, jaiotzetan eta ezkontzetan erabiltzen da. Ezaugarriak: aurpegi luzatua eta estua du. Buruan adar antzekoak ditu, sei alegia. Begiak txikiak eta urratuak dira.


TEMNE MASKARA • • •

Tribua: Temne. Herrialdea: Sierra Leona. Errituala: heriotza erritualetan erabiltzen da. Ezaugarriak: metalez, egurrez eta kristalez eginda dago. XX. mendearen erdialdean egin zen. Oso itxura zaharra dauka. Aurpegi asimetrikoa eta apurtua dauka.


DAN MASKARA • •

Tribua: Dan. Herrialdea: Liberia, Ginea Konakri eta Boli Kosta. Errituala: gizarte iniziazioetan eta erritu izpiritualetan erabiltzen dira. Ezaugarriak: obalo forma du, bekoki bonbeatua, begi luzatuak, sudur fina eta ahoa erdi irekia du.


KAGLE MASKARA • • •

Tribua: Krahn. Herrialdea: Liberia. Errituala: tribua gerrarako prestatzeko erabiltzen da. Ezaugarriak: txinpanzeen itxura izatea da maskara hauen helburua, eramaten dutenek hauen antzera jokatzen dutelarik. Ahoa da maskararen alderik nabariena, kanporantza ateraz eta asko bereiziz.


BAMBARA MASKARA • • • •

Tribua: Bambara. Herrialdea: Mali. Errituala: emankortasuna. Ezaugarriak: maskara honetako kontxak beste erritual batzuetan ere erabiltzen ziren, adibidez, hastapen erritualetan. Emankortasunerako maskarak aldiz, kontxa gehiago ditu. Kontxaz aparte, lumaz, larruz eta animalia eta gizakien ilez eginda dago.


BAMBARA MASKARA • • •

Tribua: Bambara. Herrialdea: Mali. Errituala: umeak handi egiten direnerako errituetan erabiltzen da. Ezaugarria: egurrezkoa da eta aurpegia eta ileak luzatuta dauzka. Masailetan, bekokian eta sudurrean lerroak ditu.


N' TOMO MASKARA • • •

Tribua: Bambara. Herrialdea: Mali. Errituala: umeak zirkunsizioetatik babesteko balio du. Ezaugarriak: begi txikiak eta ahoa handia ditu eta gorriz margotuta dago. Goian txori bat dauka umea babesteko.


KANAGA MASKARA • • •

Tribua: Dogon. Herrialdea: Mali. Errituala: 60 urtetan behin ospatzen den Sigi izeneko erritualean erabiltzen da, munduaren sorrera gogoratu eta ospatzeko. Ezaugarriak: mihiak eta masailezurrak triangelu forma dute. Goiko atalak Komondo hegaztiaren hegoak adierazten ditu. Bi figurek gizakiaren sorrera eta lehenengo bikotea adierazten dute.


KANAGA MASKARA • • • •

Tribua: Dogon. Herrialdea: Mali. Errituala: hileta zeremonietan erabilia. Ezaugarriak: 90 cm-ko altuera duen maskara da, Dogon artesauek egina. Maskarak triangelu formako aurpegia du eta txori baten masailezurra dauka.


DOGON MASKARA • • •

Tribua: Dogon. Herrialdea: Mali. Errituala: hileta zeremonietan erabilia. Arbasoen arimen indarra bereganatzeko erabiltzen zen. Ezaugarriak: antilope baten itxura duen gizakiaren aurpegia adierazten du. Zurez egina dago.


DOGON MASKARA • • •

Tribua: Dogon. Herrialdea: Mali. Errituala: uzta onak lortzeko zeremonietan erabilia. Ezaugarriak: maskara hau untxiaren adierazpena da. Belarri luzeak ditu eta bekokia triangeluz apainduta dago. Begiek ere triangelu forma dute eta aurpegia lerro horizontal eta bertikal batek gurutzatzen dute.


BAMBARA MASKARA • • •

Tribua: Mande. Herrialdea: Mali. Errituala: maskara hauek ezkontzetan, jaiotzetan, arbasoentzako eta lurrarentzako errituetan erabiltzen ziren. Objektuen eta izakien purifikazioetan. Ezaugarriak: maskaren sudurra finak da, belarriak batzuetan handiak, besteetan txikiak. Ahoak txikiak dira.


MARKA MASKARA • • • •

Tribua: Marka. Herrialdea: Mali. Errituala: izpiritu txarrak kanporatzeko. Ezaugarriak: egurrez eta kotoiez eginda. Maskara honek berezitasun bat du, bere belarrietan belarritakoak ditu eta hori ez da normala afrikar maskaretan. Bere aurpegian lerroak ditu eta maskararen goialdean kresta moduko bat du.


BOBO MASKARA • • •

Tribua: Bobo Herrialdea: Mali eta Burkina Faso. Errituala: nekazaritza eta ehizarako errituetan erabiltzen da. Ezaugarriak: hiru hortz eta buruan bi adar ditu. Maskararen behealdea oihal batez hornitua dago.


BOBO MASKARA • • •

Tribua: Bobo. Herrialdea: Burkina Faso. Errituala: eurien urtaroetan erabiltzen zen. Ezaugarriak: aurpegia borobila da eta goiko aldean dauden bi figurek arbasoak adierazten dituzte. Maskarak apaingarri bezala dituen forma geometrikoek kolore biziak dituzte eta esanahi sekretua dute tribukoentzat.


BOBO MASKARA • • •

Tribua: Bobo. Herrialdea: Burkina Faso. Errituala: Dwo jainkoa gurtzeko erabilia, bizitza berrirako alegia. Ezaugarriak: maskara hau egiteko egurra, kaolinita, okrea eta pigmentu beltzak erabili dira. Neskak erabili ohi dituzte, koloreetan eta ahoan ikus daiteke.


BOBO MASKARA • • •

Tribua: Bwa. Herrialdea: Burkina Faso. Errituala: hastapen zeremonietan, nekazaritzarekin erlazionatutako errituetan eta hiletetan erabilia. Ezaugarriak: tribu honetako maskaretan, Naturako izpirituak adierazten dira, kasu honetan; eguzkia. Maskara borobila da eta eguzkiz hornituta dago.


BWA MASKARA • • •

Tribua: Bwa. Herrialdea: Burkina Faso. Errituala: Do izeneko gizarte hasierako erritualetan erabiltzen den maskara da. Ezaugarriak: orriz, lumaz eta begetalen zuntzez eginda dago eta gizakiarekin zerikusia duten izpiritu naturalak adierazten ditu. Hainbat triangeluz osatuta dago, erritmo bizia sortuz.


BWA MASKARA • • •

Tribua: Bwa. Herrialdea: Burkina Faso. Errituala: Naturaz gaindiko izpirituak erakartzeko erabiltzen da. Ezaugarriak: forma zirkularra dauka, sudur luzea eta bi begi eta aho txikia, oso hurbil daudenak. Triangelu txikiak ditu maskararen inguruan zenbait lerrotan banatuta.


MOSSI MASKARA • • •

Tribua: Mossi. Herrialdea: Burkina Faso. Errituala: funtzio erlijiosoa, izpirituak inbokatzeko eta islama jarraitzen duten etnietatik babesteko da. Ezaugarriak: maskara iluna da, ahoa kanporantz du eta marroia da. Apaingarri bezala erabiltzen diren lerro eta formak zuriz margotuta daude. Adar oso luzeak ditu.


BAULE MASKARA • • •

Tribua: Baule. Herrialdea: Boli Kosta. Errituala: jaiotza zeremonietan erabili ohi da. Ezaugarriak: aurpegi borobila du eta goiko aldean bi adar ditu. Ahoan soka antzekoak ditu haginen ordez eta begiak egurrarekin adierazita daude.


KEPLE-KEPLE MASKARA • • •

Tribua: Baule. Herrialdea: Boli Kosta. Errituala: hileta zeremonietan, nekazaritzarekin eta emankortasunarekin zerikusia duten erritualetan erabilia. Ezaugarriak: aurpegi borobila du eta goitik lotuta dauden bi adar ditu. Ahoa lauki zuzen formakoa da. Maskara inguratzen duten triangeluek eguzkiaren forma ematen diote.


BAULE MASKARA • • •

Tribua: Baule. Herrialdea: Boli Kosta. Errituala: maskara hau emankortasun, nekazal errituetan, sorgin txarrak uxatzeko eta herrirako eremu guztietan zoria erakartzeko erabiltzen zen. Ezaugarriak: Acajou arbolaren zurez eskuz landutakoa da. Kaolina eta tindu naturalekin landuta dago.


BAULE MASKARA • • • •

Tribua: Baule. Herrialdea: Boli Kosta. Errituala: "Mblo" dantzetan erabilia. Ezaugarriak: emakumeen maskara bat da. Ilea orrazi batekin lotuta du. Aurpegiaren beheko aldean, triangeluak ditu estetikoki efektu polita lortzeko. Ahoa irekia eta txikia du eta begiak beherantz begira ditu.


BAULE MASKARA • • •

Tribua: Baule. Herrialdea: Boli Kosta. Errituala: bikote izpiritualen errituetan erabiltzen da. Ezaugarriak: bekainak tristura adierazten elkartzen dira. Begiek eta ahoak ere tristura erakusten dute. Buruaren goialdean txano edo orrazkera berezia adierazten duen elementu bat du.


BAULE MASKARA • • •

Tribua: Baule. Herrialdea: Boli Kosta. Errituala: maskara hau jaietako dantzetan edo kanpotarren bisiten motiboz erabiltzen dira. Ezaugarriak: maskara bereziki estetikoa da, esanguratsuena ilearen adierazpena izanik. Aurpegiko patina perfektua da eta fintasun bikaineko sudurrak bekain lerroak zabaltzen ditu.


BAULE MASKARA • • •

Tribua: Baule. Herrialdea: Boli Kosta. Errituala: zeremonia tradizionaletan erabilia, antzerki, dantza eta hileta zeremonietan. Ezaugarriak: maskara zurez landutakoa da. Maskarak obalo forma du. Almendra formako begi itxiak ditu, sudur luze eta argal bat eta aho txiki-txikia. Marra baten marka du masail bakoitzean.


BAULE MASKARA • • •

Tribua: Baule. Herrialdea: Boli Kosta. Errituala: zeremonia berezietan erabiltzen zen, naturala zena eta ez zenaren arteko elkarketa lortzeko. Ezaugarriak: maskara honek forma erdi obalatua du, hau da, zirkularra da baina obalo forma ere badu. Zenbait kolorez margotuta dago, marroiz, gorriz, laranjaz eta hori ilun batez, zehazki.


BAULE MASKARA • • •

Tribua: Baule. Herrialdea: Boli Kosta. Errituala: iniziazioetan, nerabetik emakume izatera pasatzen direnean erabilia. Ilbeteko gauen dantzetan eta emakume zaharren kontseiluen aurrean ere erabiltzen da. Ezaugarriak: fisikoaren adierazle da, begiek eta ezpain itxiek begirunea eta konpostura adierazten dute.


BETE MASKARA • • •

Tribua: Bete. Herrialdea: Boli Kosta. Errituala: heriotza erritualetarako erabiltzen da. Ezaugarriak: maskarak forma biribila du. Begi txiki eta erdi itxiak ditu, sudur handi bat eta aho irekia. Goiko aldean txapel bat du. Aurpegia puntuz beteta dauka.


YAURE MASKARA • • •

Tribua: Yaure. Herrialdea: Boli Kosta. Errituala: ospakizun eta momentu berezietan erabilia. Ezkontzetan ere jendeak jartzen duen maskara da. Ezaugarriak: aurpegi luzea du eta boterea adierazten du. Gizaki baten aurpegia eta animalia baten ezaugarriak ditu maskara honek. Goialdean calao izeneko bi txori ditu.


YAURE MASKARA • • •

Tribua: Yaure. Herrialdea: Boli Kosta. Errituala: iniziazio erritualetan erabiltzen da. Ezaugarriak: aurpegi esferikoa dauka, sudurra luzea da eta maskara honek alaitasuna irudikatzen du. Goialdean calao izeneko txoria du.


DAN MASKARA • • •

Tribua: Dan. Herrialdea: Boli Kosta. Errituala: sikatea dagoenean, tribuko gizonezkoek maskara hauek erabiltzen dituzte suteak gerta ez daitezen. Ezaugarriak: maskara sinplea da, aurpegiaren proportzioak mantentzen dituela.


DAN MASKARA • • •

Tribua: Dan. Herrialdea: Boli Kosta. Errituala: maskara hau Gle izeneko jainkoaren adierazpena da. Jainkoa ametsetan agertzen zaion gizonak tribuko nagusiei esan behar die, eta hauek, gizon honentzako maskara sortzea erabakitzen dute. Ezaugarriak: zurezkoa eta kolore beltzekoa da. Forma aldetik sinplea da.


DAN MASKARA • • • •

Tribua: Dan. Herrialdea: Boli Kosta. Errituala: zirkunsizio zeremonietan erabilia. Ezaugarriak: maskara oso landua da. Begiek zirkulu forma dute eta maskaran hutsuneak eragiten dituzte. Maskaran burua adierazten duen kanpoalde guztia sokaz adierazita dago. Kopeta, ezpainak eta sudurra gorriz margotuta daude.


SENOUFO MASKARA • • •

Tribua: Senoufo. Herrialdea: Boli Kosta. Errituala: iniziazio zeremonietan, hiletetan eta gizarte bileretan erabiltzen da. Ezaugarriak: forma luzea dauka eta aurpegia dragoi batena dirudi. Goialdean calao izeneko txori txiki bat dauka eta belarriak luzeak ditu. Maskarak adarrak ditu.


SENOUFO MASKARA • • •

Tribua: Senoufo. Herrialdea: Boli Kosta. Errituala: emakumeen maskara da, dantzetan erabiltzen da gizonekin elkarketa egiteko. Ezaugarriak: burdinez eginda dago eta formak zorrotz eta geometrikoz egina dago. Buruaren gainean adar handi eta luzeak ditu.


SENOUFO MASKARA • • •

Tribua: Senoufo. Herrialdea: Boli Kosta. Errituala: iniziazio zeremonietan, hiletetan eta gizarte bileretan erabiltzen da. Ezaugarriak: forma desberdin ugari du aurpegiaren inguruetan, triangelu, lauki eta lerro kurbatuak. Maskarak adarrak ditu.


SENOUFO MASKARA • • •

Tribua: Senoufo. Herrialdea: Boli Kosta. Errituala: uzta onak lortzeko zeremonietan erabilia. Ezaugarriak: aurpegiaren alboetan ileak ditu eta buruan txano moduko bat du. Aurpegiaren formak oso ongi irudikatuak ditu eta kopetaren erdialdean erronbo bat du.


ASHANTI MASKARA • • •

Tribua: Ashanti. Herrialdea: Boli Kosta eta Ghana. Errituala: ugalkortasuna bermatzeko zeremonietan erabilia. Ezaugarriak: badirudi pozik dagoela. Aho eta sudur oso handiak, begiak erdi zabalik eta aurpegi oso luzea. Marra zuzenak ditu, eta ilearen zatien arteko simetria dago.


ASHANTI MASKARA • • •

Tribua: Ashanti. Herrialdea: Ghana. Errituala: bizitza adierazteko errituetan erabiltzen da. Ezaugarriak: kolorea pigmentuekin lortuta dago. Aurpegia oihalez margotuta du masailak eta kopetan markak ditu.


BENIN MASKARA • • •

Tribua: Benin. Herrialdea: Benin. Errituala: maskara honekin dantza erritual asko ospatzen zituzten herritarrek. Ezaugarriak: obalo forma dauka, sudur handi batekin. Begi handi eta ilunak ditu eta begien gainean bi marka esanguratsu. Burua eusteko gauza bat dauka. Ilea ere badauka, marroi kolorekoa.


ANDONI MASKARA • • •

Tribua: Andoni. Herrialdea: Niger. Errituala: ehizarako eta iraganeko pertsonak berpizteko erabiltzen zen. Ezaugarriak: kolore ilunak eta lerro zuzenak ditu, sudur luzea eta adarrak ditu goialdean. Uretako animalien itxura dauka, arrain edo krokodilo itxura.


IBO MASKARA • • •

Tribua: Ibo. Herrialdea: Nigeria. Errituala: iniziazio, zirkunsizio eta buruzagien tronuratze zeremonietan erabilia. Ezaugarriak: begiak, sudurra eta ahoa erliebean adierazita daude. Maskara marroia da eta ilea edo buruaren atzealdea estaltzen duen aldea arpillera motako oihalez egina dago.


IBO MASKARA • • • •

Tribua: Ibo. Herrialdea: Nigeria. Errituala: eguzkiaren sinbolotzat hartzen dute. Ezaugarriak: begiak, sudurra eta ahoa erliebean adierazita daude. Maskara marroia da eta ilea edo buruaren atzekaldea marroi ilunagoa dauka.


IBO MASKARA • • •

Tribua: Ibo. Herrialdea: Nigeria. Errituala: Mwwo Ogbegur dontzeilaren izpiritua adierazten du, edertasuna azalduz. Awkusuko antzerkian erabiltzen da. Ezaugarriak: goian daukan txoriak, animalia babesle bat adieratzen du, kalao deiturikoa.


IBIBIO MASKARA • • •

Tribua: Ibibio. Herrialdea: Nigeria. Errituala: arbasoentzako erritualetan erabilia. Ogbom zeremonietan ere erabiltzen zen, non familia eta lurren laborantzan emarkotasuna lortzen den. Ezaugarriak: antifaz moduko bat darama begietan eta hortz oso zorrotzak ditu.


IBIBIO MASKARA • • •

Tribua: Ibibio. Herrialdea: Nigeria. Errituala: zekaleen bilketa ospatzeko zeremonietan erabilia. Ekpo taldea osatzen duten gizonezkoek bakarraik erabiltzen dituzte. Ezaugarriak: begien orbitak oso handiak dira, maskararen gainazal gehiena betez. Ezpainak oso markatuta ditu eta ahoan hortzak oso ongi bereizten dira.


IGBO MASKARA • • •

Tribua: Igbo. Herrialdea: Nigeria. Errituala: tribuko gazteek erabiltzen dute dantzaldietan. Dantza horietan etekin ekonomikoa lortzea da gazteen helburua. Ezaugarriak: maskara urdin argia eta iluna da. Begiak erdi itxita ditu, ahoa handia da eta masailetan eta bekokian zirkuluz egindako apaingarriak daramatza.


IGBO-AFIKPO MASKARA • • •

Tribua: Igbo-Afikpo. Herrialdea: Nigeria. Errituala: familiek bere arbasoen aldarearen gainean emankortasun erritua betetzen dutenean erabilia. Maskara honek familia eta emakumea babesten ditu. Ezaugarriak: buruan kalao txoria, animalia babeslea, du. Orrazkera dotorea du. Emakumeen edertasunaren ikurra da.


IBGO-AFIKPO MASKARA • • •

Tribua: Ibgo-Afikpo. Herrialdea: Nigeria. Errituala: familia eta familiako etxeko-andrea babesten ditu. Ezaugarriak: ile moduan, kalao izeneko animalia du, edertasuna eta babesa ematen diena. Begiak, itxita ditu, eta begi bakoitzak borobil bat sortzen du. Aurpegi guztian zehar marka batzuk ditu, lanaren seinale.


EKET MASKARA • • •

Tribua: Eket. Herrialdea: Nigeria. Errituala: maskara honek tribuko nagusiarentzat balio du, modu honetan, nagusienak babestuta daude. Ezaugarriak: begietan bi zulo handi ditu, belarri oso txikiak eta aho mamitsua. Bekokian eta masailetan zenbait orbain ditu. Ezaugarriak zehatzak eta arretaz egindakoak dira.


EKET MASKARA • • •

Tribua: Eket. Herrialdea: Nigeria. Errituala: ehiza eta arbasoekin harremantzeko errituetan erabilia. Ezaugarriak: maskara oso sinplea da, xehetasun gutxirekin. Maskara argia da, eta begiak, sudurra eta ahoa marroiak dira. Bekokian, marka berezi bat du, lan egiterakoan agertzen den izerdia adierazten duena.


YORUBA MASKARA • • •

Tribua: Yoruba. Herrialdea: Nigeria. Errituala: nekazal erritualetan erabilia, triburako uzta onak lortzeko. Ezaugarriak: elipse erdiaren formako begiak, orrazkera edo hilearen adierazpen berezia, erritmo zehatz bati jarraitzen dioten lerroz apainduta. Aurpegian dituen markak giza estatusaren adierazle dira.


YORUBA MASKARA • • •

Tribua: Yoruba. Herrialdea: Nigeria. Errituala: sorginkeriari aurre egiteko erabiltzen zen. Ezaugarriak: ezpain eta begi gorriak, erliebean adierazita. Aurpegi inguruan marrak ditu bere giza estatusa adierazteko.


YORUBA MASKARA • • •

Tribua: Yoruba. Herrialdea: Nigeria. Errituala: maskara hau sorginkeriaren kontra borrokatzeko erabiltzen da. Ezaugarriak: itxura arraroa du, begi oso handiak eta ezpain oso lodiak. Sudurra oso luzea du. Aurpegian zehar hainbat lerro eta triangelu ditu apaingarri bezala.


YORUBA MASKARA • • •

Tribua: Ogoni. Herrialdea: Nigeria. Errituala: nekazal erritualetan erabiltzen da, hau da, baratzetan produktu gehiago izateko. Ezaugarriak: masail eta orrazkera bitxiak ditu, begi handiak eta buruan kalao txoria du.


IDOMA MASKARA • • •

Tribua: Idoma. Herrialdea: Nigeria. Errituala: buruzagi berriaren izendapenean erabiltzen da. Ezaugarriak: buruaren erdialdean, bertikalki kresta bat dauka eta horizontalki beste bat. Aurpegiak zoriontasuna adierazten du.


LWALWA MASKARA • • •

Tribua: Lwalwa. Herrialdea: Nigeria. Errituala: erdainkuntza zeremonien hasieran erabiltzen zen. Ezaugarriak: konposaketa orekatua dauka eta sudur angulatua bekokiaraino.


LEGA MASKARA • • •

Tribua: Lega. Herrialdea: Nigeria. Errituala: maskararen erabilera nagusiak arrantza eta ehiza zeremoniak ziren. Ezaugarriak: maskara obalatua da. Bere begiek aurpegiaren zati handiena hartzen dute eta ahoa eta sudurra berriz oso txikiak dira.


KUBA MASKARA • • •

Tribua: Kuba. Herrialdea: Nigeria. Errituala: Ogbom erritualean erabilia, familien emankortasunean laguntzeko. Ezaugarriak: maskara borobila da, begiak eta sudurra ilunago dituela. Aurpegia simetrikoa da eta ahoa eta begiak oso handiak dira.


KUBA MASKARA • • • •

Tribua: Kuba. Herrialdea: Nigeria. Errituala: tribuko errege hila gurtzeko. Ezaugarriak: maskara osoa lerro, forma geometriko eta kolorez apainduta dago. Beheko aldean triangeluak eta lerro bertikalak ditu, monarkia adieraziz.


KUBA MASKARA • • •

Tribua: Kuba. Herrialdea: Nigeria. Errituala: hiletetan 20 maskara erabiltzen dira, bakoitzak izpiritu bat adierazten duelarik, hau haietako bat da. Ezaugarriak: maskara beltza da, beltzaranen itxura lortu nahi da haien arrazaz harro daudela adierazteko. Bertako produktu eskuragarriez apainduta dago.


EKOI MASKARA • • •

Tribua: Ekoi. Herrialdea: Nigeria. Errituala: maskara hau gerrarako erabiltzen da, gerrarako izpirituek zorte ona emateko. Ezaugarriak: maskara hau egurrez eginda dago eta bi aurpegi ditu aurkaria despistatzeko. Bi aurpegi dituenez, aurkaria maskara honekin beldurtu ahal da.


EKOI MASKARA • • •

Tribua: Ekoi. Herrialdea: Nigeria. Errituala: maskara hau gerrarako erabiltzen da, gerrarako izpirituek zorte ona emateko. Ezaugarriak: maskara hau egurrezkoa da eta bizarra adierazteko ilez estalita dago. Begiak aterata dauzka aurkaria harritzeko eta buelta erdia eman eta alde egiteko.


NOK MASKARA • • •

Tribua: Nok. Herrialdea: Nigeria. Errituala: nekazaritzan laguntzeko erabiltzen da, arroza, basartoa eta artoaren uzta onak lortzeko zeremenonietan. Ezaugarriak: buruan bi adar ditu eta behean beste bi baina txikiagoak. Kolore grisa eta marroia, begi itxiak eta ahoa irekita. Azkenik aurpegiaren alboetan bi triangelu ateratzen dira.


PENDE MASKARA • • • •

Tribua: Isoko. Herrialdea: Nigeria. Errituala: gerrarako zeremonietan erabilia. Ezaugarriak: animaliaren aurpegia duela dirudi, leopardoarena hain zuzen. Maskararen goiladean bi pertsonen irudiak ditu eta behean aurpegi handia dago.


GOURO MASKARA • • •

Tribua: Gouro. Herrialdea: Nigeria. Errituala: urte ona eukitzeko zeremonietan erabilia. Ezaugarriak: adar batez egin dago eta kanpoaldea brontzezkoa da. Kolore marroizka batez estalita dago eta bertakoek beldur asko ematen duela esaten dute. Gizonezkoek bakarrik erabiltzen dute.


TIKAR MASKARA • • •

Tribua: Tikar. Herrialdea: Kamerun. Errituala: lurrak babesteko balio du, haien sinesmean lurrak garrantzi handia baitu. Ezaugarriak: zurez eta kuprez eginda dago, kakalardo batez apainduta du bekoikia eta beltzaranen antzekotasuna lortu nahi du.


TIKAR MASKARA • • •

Tribua: Tikar-Bamenda. Herrialdea: Kamerun. Errituala: erlijio errituetan eta beste herri batzuetako jendearen aurka jokatzeko erabilia. Ezaugarriak: oso aho handia du, belarri txikiak eta begi nahiko handiak. Kolore gorria eta marroiak dira nagusi eta lerroz egindako apaingarriak ditu.


BAMUN MASKARA • • •

Tribua: Bamun. Herrialdea: Kamerun. Errituala: leinu bakoitzeko gizon zaharrek erabiltzen zuten, izpirituak lasaitzeko zeremonietan. Ezaugarriak: oin formako maskara dirudi, goialdeak bost behatzen itxura izanik. Begi handiak eta irekiak, jakinduria adieraziz. Sudurra handia eta oso luzea da.


BANTU MASKARA • • •

Tribua: Bantu. Herrialdea: Kamerun. Errituala: eztabaida sozial eta politikoetan erabiltzen da. Ezaugarriak: begi eta sudur handiak ditu. Ahoa ere handia eta zabala da. Bekokian marra sakon eta kurbatuak ditu eta ilean aurpegi txiki gehiago ditu. Aurpegi horiek lerroak dituzte ilean, eta begi, aho eta sudur handiak dituzte.


BAMILKE MASKARA • • •

Tribua: Bamilke. Herrialdea: Kamerun. Errituala: zeremonia nagusietan eta iniziazio zeremonietan erabiltzen da, erregeek eta jende garrantzitsuak erabiltzen zuten. Ezaugarriak: maskara honen formak elefantearen tronpa eta aurpegia adierazten ditu eta hondoko koloreak gorria eta urdina dira. Triangelu txikiz osatuta dago.


FANG MASKARA • •

• •

Tribua: Fang. Herrialdea: Kamerungo hegoaldea, Ekuatore Ginea eta Gabon. Errituala: arbasoei ohore egiteko erabilia. Ezaugarriak: aurpegia luzanga du, begi eta aho oso txikiak eta sudur oso estua.


FANG MASKARA • • •

Tribua: Fang. Herrialdea: Ekuatore Ginea. Errituala: gai judizial eta politikoetarako, izpiritu txarrak aldentzeko eta bakea ekartzeko erabilia. Ezaugarriak: kolore okreak, forma luzatua, kopeta biribildua, sudurra oso luzea eta fina eta aho txikia.


LUBA MASKARA • • •

Tribua: Luba. Herrialdea: Ekuatore Ginea. Errituala: maskara hauek gizonezkoen hastapen errituetan erabiltzen dira. Ezaugarriak: aurpegi luzatua du eta horrekin batera sudurra ere luzatua dauka. Maskara marroia da eta gainazal osoan zehar erliebe asko daude.


FANG MASKARA • • •

Tribua: Fang. Herrialdea: Ekuatore Ginea eta Gabon. Errituala: arbaso bat irudikatzen du eta Ngil elkarte judizialak giza kontrolerako erabiltzen zuen. Ezaugarriak: marra oso markatuak ditu. Arte afrikarraren maskararik adierazgarrienetarikoa da. Belarriak goiko aldean ditu eta oso txikiak.


FANG MASKARA • • •

Tribua: Fang. Herrialdea: Gabon. Errituala: erritual judizialetan erabiltzen da, bakea gorde eta azti gaiztoak eta lapurrak zigortzen zituen. Ezaugarriak: egur ilun eta argiz egindako maskara da, forma luzanga du eta aurpegia inguratzen duten ildoak ditu. Begi eta aho txikiak eta aurpegia bezain luzea den sudurra.


FANG MASKARA • • •

Tribua: Fang. Herrialdea: Gabon. Errituala: epailearen funtzio politikoak garatzen zituen, ekintza judizial eta politikoak betetzeko, bakea gordetzeko eta azti maltzurrak botatzeko erabilia. Ezaugarriak: aurpegiaren ezaugarri anatomikoak oso markatuta daude, izugarrizko izaera adieraziz.


FANG MASKARA • • •

Tribua: Fang. Herrialdea: Gabon. Errituala: sorgin gaiztoak botatzeko eta kriminalak zigortzeko errituetan erabilia. Ezaugarriak: zurez eginda dago eta oso begi txikiak ditu, sudur luzea eta oso aho txikia ere. Masaielan orban nabarmena du.


NGIL MASKARA • • •

Tribua: Fang. Herrialdea: Gabon. Errituala: maskara hau azken 90 urteetan galdutako tradizioa adierazten du. Ezaugarriak: kopeta handia du, begiak oso txikiak eta sudurra eta ezpainak handiak ditu. Buruaren inguruan irudi antzeko batzuk ditu eta goialdean kalao bat, babesa adierazten duen txoria.


FANG MASKARA • • •

Tribua: Ngil. Herrialdea: Gabon. Errituala: ekintza judizial eta politikoak betetzeko, bakea gordetzeko eta sorgin txarrak kanporatzeko. Ezaugarriak: aho txikia, sudur fina eta luzea, zulo oso txikiak begientzat eta kopeta hornitua. Ezaugarriek lasaitasuna adierazten dute.


NGIL MASKARA • • •

Tribua: Dang. Herrialdea: Gabon. Errituala: iniziazio zeremonietan eta gaizkileak bilatzeko erabilia. Ezaugarriak: maskara zurezkoa da eta kolore urdinez margotuta dago. Forma luzea eta estua du, erabat simetrikoa delarik. Begiak itxita ditu, sudur luzea eta aho txikia.


PUNU MASKARA • • • •

Tribua: Punu. Herrialdea: Gabon. Errituala: ospakizun zeremonietan erabilia. Ezaugarriak: maskara hau dantzari batek hankapaluen gainean dagoelarik jartzen du. Bi ile motots ditu goialdean. Begiak itxita ditu eta kopetan eta belarrien ondoan ikur batzuk ditu.


PUNU MASKARA • • •

Tribua: Punu. Herrialdea: Gabon. Errituala: hildakoak irudikatzeko zeremonietan erabilia. Ezaugarriak: aurpegiak forma zirkularra du eta inguruan puntadun formak ditu. Zuriz, gorriz, beltzez eta marroiz margotuta. Sudurra, ezpainak, belarriak eta bekokian duen koadroa, erliebean adierazita daude.


PUNU MASKARA • • •

Tribua: Punu. Herrialdea: Gabon. Errituala: maskara hau emakume arbasoen adierazpena da eta hileta zeremonietan erabiltzen zen. Ezaugarriak: aurpegiak triangelu forma du eta begiak oso handiak dira. Ilea lerroz osatuta dago, apaingarri bezala jokatuz. Maskara erabat simetrikoa da.


VUVI MASKARA • • • •

Tribua: Vuvi. Herrialdea: Gabon. Errituala: iniziazio erritualetan erabilia. Ezaugarriak: maskarak obalo forma du eta bekainek arku forma eratzen dute. Masailetan dituen orbanak iniziazio errituaren adierazle dira. Buruaren goialdea estalita du eta bi luma antzeko ditu apaingarri bezala.


KEWELE MASKARA • • •

Tribua: Kewele. Herrialdea: Gabon. Errituala: ezkontza eta hileta erritualetarako maskarak dira. Ezaugarriak: burutik ateratzen diren bi adar antzekoak maskararen zati deigarrienak dira, maskara osoa inguratuz. Urdin kolorekoa da, bekokia eta masailaen behekaldea pixka bat ilunagoak izanik.


LWALWA MASKARA • • •

Tribua: Lwalwa. Herrialdea: Kongo. Errituala: iniziazioak ziurtatzeko eta umeen zirkunsizioak egiterakoan erabiltzen da. Ezaugarriak: begi txiki eta luzeak, sudur luze eta oso mehea eta aho oso estua hortzak erakusten.


LWALWA MASKARA • • •

Tribua: Lwalwa. Herrialdea: Kongo. Errituala: uzta ona izateko egiten zen errituan erabiltzen zen maskara hau. Ezaugarriak: forma luzanga du maskara honek. Sudurra eta ezpainak erliebean daude eta begiak ia itxiak ditu.


LWALWA MASKARA • • •

Tribua: Lwalwa. Herrialdea: Kongo. Errituala: erritual sekretuak egiteko, iniziazioa ospatzeko eta ume bat gizon izatera pasatzerakoan erabilia. Ezaugarriak: mutiko bat gizon izatera egindako eraldaketa adierazten du. Sudurra eta ezpainen artean zulo bat agertzen da eta begiak lauki zuzen formakoak dira.


LWALWA MASKARA • •

Tribua: Lwalwa. Herrialdea: Kongoko Errepublika Demokratikoa. Errituala: gizonek iniziazio eta ehiza errituetan erabilia. Ezaugarriak: konposizio orekatua eta forma geometrikoz osatua: buruan goitik behera doana sudur luzatua, aho nabarmendua, aurpegitik kanpora doana eta begi erdi-itxi luzatu batzuk, ikusteko nahikoak.


LEGA MASKARA • •

Tribua: Lega. Herrialdea: Kongoko Errepublika Demokratikoa. Errituala: pertsona garrantzitsuen hiletetan erabiltzen da. Ezaugarriak: marfilez eginda dago eta aurpegian dituen markek Legaren gorputza adierazten dute.


LEGA MASKARA • •

Tribua: Lega. Herrialdea: Kongoko Errepublika Demokratikoa. Errituala: arrantza, landareak batzea eta animaliak harrapatzeko, bereziki elefanteak, erabiltzen zen. Ezaugarriak: maskarak adarrak daramatza animalien indarra jasotzeko.


LEGA MASKARA • • •

Tribua: Lega. Herrialdea: Kongo. Errituala: Lega maskarak tribua ehizan eta arrantzan laguntzen du. Ezaugarriak: forma luzea du eta aho oso handia, zulo luze batekin. Begi txikiak ditu eta goiko eta beheko partea koloretako puntuz osatuta dago.


LEGA MASKARA • •

Tribua: Bwami. Herrialdea: Kongoko Errepublika Demokratikoa. Errituala: iniziazio maskara bat da eta iniziazioan daudenei irakaskuntzak emateko erabiltzen da. Ezaugarriak: sinpleak izan arren oso ezaugarri konplexuak dituzte. Maskararen izaera leun eta fina Bwami tribuko egile perfekzionistei esker lortzen da.


BEMBE MASKARA • • •

Tribua: Bembe. Herrialdea: Kongo. Errituala: zirkunsizio zeremonietan erabiltzen zen. Ezaugarriak: begi hutsak ditu eta sudur luzea eta erliebean adierazita. Maskara marroia da, tonu desberdinak nahastatzen ditu. Aho obalatua dauka beheko puntan.


BEMBE MASKARA • •

• •

Tribua: Bembe. Herrialdea: Kongoko Errepublika Demokratikoa. Errituala: zirkunzisio zeremonietan erabilia. Ezaugarriak: itxura zilindrikoa du eta forma geometrikoak erabiltzen dira aurpegiaren elementuak adierazteko; sudurra triangeluarra, ahoa zirkularra, begien aldea elipse formakoa eta ilea sokaz egina.


LUBA MASKARA • •

Tribua: Baluba. Herrialdea: Kongoko Errepublika Demokratikoa. Errituala: iniziazio erritualetarako erabiltzen da. Ezaugarriak: maskarak adarrak daramatza, animalien indarra jaso dezan. Ahoa itxia du, lasaitasuna asalduz, eta begiak ere itxiak ditu. Buru gainean berezitasuna adierazten duen ikur txiki bat du.


NGEENDE MASKARA • • • •

Tribua: Ngeende. Herrialdea: Kongo. Errituala: iniziazio erritualetan erabilia. Ezaugarriak: maskara hau oihalezko kasko bat dauka buruan dantzetarako. Begietan zulo batzuk daude eramaten duen pertsonak bertatik ikusi ahal izateko. Aurpegia triangelu batzuekin apainduta dago eta baita marra bertikalekin ere.


PENDE MASKARA • •

• •

Tribua: Pende. Herrialdea: Kongoko Errepublika Demokratikoa. Errituala: etxea apaintzeko erabiltzen da. Ezaugarriak: estilo geometrikoa edo abstraktua erabili da maskara egiteko. Erdialdea naturalagoa da.


PENDE MASKARA • •

Tribua: Yoruba. Herrialdea: Kongoko Errepublika Demokratikoa. Errituala: gizakunde erritualetan erabilia. Gure mundua beste mundu batekin lotu egiten du. Ezaugarriak: goian lore bat du eta horrek Naturarekin lotura du. Goialdean Kalao txori bat du eta honen funtzioa babestea da.


PENDE MASKARA • • •

Tribua: Songye. Herrialdea: Kongo. Errituala: justizia erritualetan erabilia. Maskarak arbasoengandik hartutako bizitzarako indarra beren ondorengoentzat bideratzen du. Ezaugarriak: eskuz egina dago. Kolore argi eta ilunak erabiltzen dira, kontrastea sortuz eta aurpegiaren formak bereiziz.


SONGYE MASKARA • •

Tribua: Songye. Herrialdea: Kongoko Errepublika Demokratikoa. Errituala: alkohola garbitzeko eta edangarriak egiteko erabiltzen zen. Kanpoko bisitarien eta hileta zeremonietan ere erabilia zen. Ezaugarriak: emakume bat adierazten du, ahoa kanporantza duelako. Ildoak ditu dotoreagoa izateko.


CHOKWE MASKARA • • •

Tribua: Pende. Herrialdea: Kongo. Errituala: momentu txarretan Naturak tribuko pertsonak laguntzeko erabiltzen da. Ezaugarriak: normalean gorputzarekin alderatuta tamaina oso handikoa izaten da. Oso maskara landua da, lerro eta froma ugari dauka maskaran zehar eta oso ederra da. Zurez eginda dago.


CHOKWE MASKARA • • •

Tribua: Chokwe. Herrialdea: Kongo eta Zambia. Errituala: Kalunga jainkoa inbokatzeko erabiltzen zuten maskara hau. Ezaugarriak: maskara egurrez, zuhaitzen adarrez eta ilearekin eginda dago. Kopeta handia, begiak aterata, sudur txikia eta aho handia.


CHOKWE MASKARA • • • •

Tribua: Chokwe. Herrialdea: Kongo. Errituala: biziraupen erritualetan erabilia. Ezaugarriak: maskara honek tribuan biziraupena indartzen du, eta horretarako sugeen azalak erabiltzen ditu, hauek tribuari indarra ematen diotela pentsatzen dutelako.


FANG MASKARA • • •

Tribua: Fang. Herrialdea: Kongo. Errituala: fang berri bat jaiotzen denean egiten den erritualetan erabilia, jaioberria izpiritu txarretatik babesteko. Ezaugarriak: maskara hau oso arraroa da, begiak itxita bezala ditu, sudur arraro du eta ez du ileril. Ezpain oso finak ditu.


SALAMPASU MASKARA • •

Tribua: Salampasu. Herrialdea: Kongoko Errepublika Demokratikoa. Errituala: iniziazio eta zirkunsizio zeremonietan erabiltzen zen. Ezaugarriak: maskara honen ezaugarri nagusia bere bekoki borobil eta handia da. Sudur handia, begi sarkorrak, aho ireki erasotzailea eta hortz zorrotzak ditu.


KIFWEBE MASKARA • •

Tribua: Kifwebe. Herrialdea: Kongoko Errepublika Demokratikoa. Errituala: zeremonia garrantzitsuetan erabiltzen da. Ezaugarriak: maskara arraroa, marraz beteta, aho borobilarekin eta sudur triangeluarrarekin. Buru gainean kalao izeneko txori babeslea du. Begi itxiak eta belarri txikiak ditu.


DING MASKARA • •

Tribua: Ding. Herrialdea: Kongoko Errepublika Demokratikoa. Errituala: iniziazio eta zirkunsizio zeremonietan erabilia. Ezaugarriak: begiak txikiak eta luzangak dira. Kopeta handia du eta ahoa borobila. Sudurra luzea da. Bekainak handiak ditu.


YOMBE MASKARA • •

• •

Tribua: Yombe. Herrialdea: Kongoko Errepublika Demokratikoa. Errituala: iniziazio erritualetan erabilia. Ezaugarriak: obalo forma dauka, buruan txapela moduko bat darama, belarriak puntan amaitzen dira eta ezpain lodiak ditu.


MULWALWA MASKARA • •

Tribua: Mulwalwa. Herrialdea: Kongoko Errepublika Demokratikoa. Errituala: buruzagien tronuratze zeremonietan erabilia. Ezaugarriak: aurpegiak forma berezia du, sudurra triangeluarra, begiak borobilak eta puntan ditu. Txano borobil beltz bat du eta bekaldea ilez beteta dago.


YAKA MASKARA • • •

Tribua: Yaka. Herrialdea: Kongo. Errituala: erlijio erritualetan erabilia, non izpiritu txarrak uxatzeko balio duen. Ezaugarriak: buruaren inguruan dauden orriak eta buruko tramankulua izpiritu txarrak uxatzeko dira.


PENDE MASKARA • • •

Tribua: Pende. Herrialdea: Angola. Errituala: iniziazio, zirkunsizio eta buruzagien tronuratze zeremonietan erabilia. Ezaugarriak: begiak, sudurra eta ahoa erliebean adierazita daude. Maskara beltza da eta ilea edo buruaren atzekaldea estaltzen duen aldea arpillera motako oihalez egina dago.


YAKA MASKARA • • •

Tribua: Yaka. Herrialdea: Angola. Errituala: etortzen zirenak beldurtzeko eta jendeari sorginkeriak kentzeko. Ezaugarriak: aurpegia irribarretsua eta luzatua da. Maskarak urdin pixka bat dauka. Begien azpian zulo batzuk ditu, maskara daraman pertsonak kanpokoa ikusi ahal izateko. Oihalez eta errafiaz eginda dago.


YORUBA MASKARA • • •

Tribua: Yoruba. Herrialdea: Angola. Errituala: beraien uztak hobeak eta umeak osasuntsuagoak izateko erritualetan erabilia. Ezaugarriak: maskararen goialdean kalao bat dago, babesaren ikurra dena. Bekokian daukan lau puntako lorea oso nabarmena da, bi masailetan ere agertzen dena.


KUBA MASKARA • • •

Tribua: Kuba. Herrialdea: Angola. Errituala: predikzioak egiteko zeremonietan erabiltzen da. Ezaugarriak: beheko aldean zuloak ditu apaingarriak jartzeko. Aho obalatua, sudur handia (arnasteko bi zuloekin), almendra formako begiak, ateratzen diren belarriak eta kopeta zabala.


CHOKWE MASKARA • • • •

Tribua: Chokwe. Herrialdea: Angola. Errituala: ugalketa erritualetan erabilia. Ezaugarriak: emakumearen ezaugarriak ditu, simetrikoa da eta kolore okre eta marroiez margotua.


CHOKWE MASKARA • • •

Tribua: Chokwe. Herrialdea: Angola. Errituala: gaixotasunak murrizteko eta izpiritu txarrak aldentzeko. Ezaugarriak: Kalunga jainkoari ohore egiten omen dio, eta maskarak boterea eta aberastasuna adierazten ditu. Tribuko nagusiak eta bere semeak bakarrik erabili ahal dute.


CHOCKWE MASKARA • • •

Tribua: Chokwe. Herrialdea: Zambia. Errituala: Kalunga jainkoari laguntza eta babesa eskatzeko erabilia, tribukoek euren sortzailea zela zinesten zutelako. Ezaugarriak: buru handia du sudur oso mehea eta begiak erdi itxita, ahoa irekita du eta aginak ikusten zaizkio.


BEMBE MASKARA • • •

Tribua: Bembe. Herrialdea: Zambia. Errituala: iniziaziorako, eta bertigoa daukaten pertsonentzat erabiltzen da. Ezaugarriak: begi bat bestea baino handiagoa da, ahoa eta sudurrak erliebean daude eta lastoa dauka ile bezala. Itxura arraroa du.


NDEBELE MASKARA • • •

Tribua: Ndebele. Herrialdea: Zimbawe. Errituala: iniziazio erritualetan erabilia, gaztea nagusi egiten dela adierazteko. Ezaugarriak: forma obalatua du, begi borobilak eta begietan antifaz moduko zinta gorri bat darama. Behean bizar moduko bat dauka.


NDEBELE MASKARA • • •

Tribua: Ndebele. Herrialdea: Zimbawe. Errituala: ume berri bat jaiotzen denean egindako erritualetan erabilia, jaioberria izpiritu txarretatik babesteko. Ezaugarriak: begiak itxita daude, sudurra luzea eta kopetan gurutze edo lore forma bat dauka.


MASAI MASKARA • • •

Tribua: Masai. Herrialdea: Kenia. Errituala: maskara honek uztetan emankortasun gehiago lortzeko erritualetan erabiltzen zen. Ezaugarriak: kolore gorriak eta animalien ezaugarriak ditu.


MASAI MASKARA • • •

Tribua: Masai. Herrialdea: Kenia. Errituala: ehizarako erritualetan erabilia. Animalien hilketak justifikatzen ditu, haiek bizi ahal izateko ehizatu behar dituzte eta. Ezaugarriak: maskara honek forma luzanga du eta beltzaranen atal fisikoak adierazten ditu. Kolorea beltza da eta zurez eginda dago.


MASAI MASKARA • • •

Tribua: Masai. Herrialdea: Kenia eta Tanzania. Errituala: nekazaritza eta lurraren fertitilatea lortzeko erabilia. Ezaugarriak: begiak eta ahoa handiak dira. Bi kolore erabiltzen dira: gorria eta beltza. Luzea da eta aurpegiaren ezaugarriak oso markatuta daude.


MASAI MASKARA • • •

Tribua: Masai. Herrialdea: Kenia eta Tanzania. Errituala: nekazaritza eta lurraren fertitilatea lortzeko erabilia. Ezaugarriak: maskara luzea da eta aurpegiaren ezaugarriak oso markatuta daude. Ahoa zabalik du. Zurez eginda dago.


MASAI MASKARA • • •

Tribua: Masai. Herrialdea: Kenia eta Tanzania. Errituala: maskara hau erlijio erritualetan erabiltzen da. Ezaugarriak: aho handia du. Bi kolore erabiltzen dira: gorria eta beltza. Goialdean lerroz apainduta dago. Aurpegiaren atalak oso nabarmenak dira. Hari zati bat ere badu.


MASAI MASKARA • • •

Tribua: Masai. Herrialdea: Kenia eta Tanzania. Errituala: erlijio erritualetarako balio zuen maskara honek. Ezaugarriak: begiak oso txikiak dira eta ahoa nahiko handia da. Sudurra oso handia eta estua da. Burua nahiko luzea da eta bekain bakarra dauka.


MASAI MASKARA • • • •

Tribua: Masai. Herrialdea: Keniako iparraldea. Errituala: ehiza lortzeko erritualetan erabilia. Ezaugarriak: kolore gorriak odola adierazten du. Animalia desberdinen irudiz osatuta dago, jirafa, leopardoak eta elefentea. Asimetrikoa da.


MASAI MASKARA • • • •

Tribua: Masai. Herrialdea: Kenia eta Tanzania. Errituala: ehiza zeremonietan erabilia. Ezaugarriak: kolore gorri eta marroiz margotuta dago, odola adierazteko. Maskaran animalien larruazal zatiak eta euren figurak itsatsita daude.


SUKUMA MASKARA • • •

Tribua: Sukuma. Herrialdea: Tanzania. Errituala: batzuetan harreman sozialetarako erabilia, beste batzuetan izpiritu txarrak eta sorginak urruntzeko. Ezaugarriak: aurpegiaren ezaugarriak oso nabarmenak dira, beldurra adierazten duela dirudi. Lerro zuzenak erabiltzen dira bekokian eta masailetan.


MAKONDE MASKARA • • •

Tribua: Makonde. Herrialdea: Tanzania. Errituala: jaiotzak eta hileta zeremonietan erabiltzen den maskara da. Ezaugarriak: aurpegi guztia marroi kolorekoa da. Ezpainak eta sudur handia ditu. Bekokia lerroz apainduta dago eta hilea dauka.


MAKONDE MASKARA • • • •

Tribua: Makonde. Herrialdea: Tanzania eta Mozambike. Errituala: iniziazio erritualetan erabilia. Ezaugarriak: simetrikoa eta kolore askotakoa da, marroia, horia, gorria, okreak... Ahoa eta sudurra erliebean adierazita daude.


MERINA MASKARA • • •

Tribua: Merina. Herrialdea: Madagaskar. Errituala: gazte batek bidai bat egingo duenean tribuaren aitonak maskara hau jartzen du. Ezaugarriak: kopeta triangelu bat bezala du, begiak obalatuak dira eta sudurra lodia eta aho txikia. Bizarra sokaz adierazita dago.


NDEBELE MASKARA • • •

Tribua: Matabele. Herrialdea: Hegoafrikar Errepublika. Errituala: tribuari gauza onak ekartzeko erritualetan erabiltzen da. Ezaugarriak: goialdean hostoak eta adarrak jartzen dizkiote maskarari indar gehiago emateko eta handiagoa egiteko. Aurpegiaren itxura guztiz simetrikoa da.


BIBLIOGRAFIA Maskaren irudiak eta hauei buruzko informazioa lortzeko liburu eta webgune hauek erabili ditugu: • • • • • • • • • • • •

De l´art d´Afrique à l´art moderne. Aux sources de la création. Textes de Francine Ndiaye. Éditions Sépia. www.arteafrica.com www.artenegro.com www.artyfactory.com www.arteafrcano.blogspot.com www.africaclub.com/mascaras.htm www.artsvalua.com www.galeria-out-of-africa.com www.ikuska.com www.mambila.com www.taringa.net www.todocoleccion.net


BIBLIOGRAFIA • • • • • • •

• •

www.opendeco.es/mascaras-africanas/ www.serturista.com/nigeria/mascaras-ekoi-de-nigeria/ www.pinterest.com/pin/307230005800519886/ www.zyama.com www.arteetnicoafricano.com/articulos/mascarasafricanas.aspx www.ehowenespanol.com/caracteristicas-mascarasculturales-africanas-info_72013/ www.123rf.com/photo_828319_handmade-antiqueafrican-mask-contain-clipping-paths-ndebele-tribebulawayo-zimbabwe.html www.creacionismo.net/genesis/Art%C3%ADculo/elorigen-de-las-naciones www.canstockphoto.es/africano-tribal-máscara-luba-tribu4811918.html


BIBLIOGRAFIA • • • • • • • • •

www.imgkid.com/ancient-masks-of-the-world.shtml www.tareasfacil.info/Arte-y-Música/Arte-Universal/Arteafricano.php www.stockplay.es/Artesania/Arte-Africano www.edithmbella.com/es/productdisplay/mascarafeminina-ritual-punu www.pond5.com/es/stock-footage/10834572/mascaramagonde-de-mozambique en.todocolección.net/arte-africano-mascarapunusx26433352 http://es.slideshare.net/mobile/maribelhernandezrodrigue z39/mscaras-africanas-34268685 http://proyectoregulus.blogspot.com.es/2014/12/mascara s-africanas-mascara-pueblo-isoko.html http://marcianosmx.com/lenguaje-secreto-mascarasafrica/


BIBLIOGRAFIA • • • • • • •

http://spanish.alibaba.com/product-free/wooden-africanmask-11746980.html http://ensondeluz.com/2014/11/29/fisionomias-xv-tallastradicionales-de-comunidades-del-africacentral/ http://miperrofederico.blogspot.com.es/2011/09/mascara s-i.html http://portal.protecturi.org/polemica-subasta-demascaras-hopi/ https://lanaveva.wordpress.com/2009/05/31/mascarasafricanas-comentadas/ http://africamascaras.blogspot.com.es/2012/01/mismascaras.html http://es.m.wikipedia.org/wiki/Máscaras_africanas


INFORMAZIO GEHIGARRIA AFRIKA BELTZEKO MASKARAK proiektuari buruzko informazio gehiago gure arloko wikian, SlideShare plataforman eta YouTubeko kanalean aurkituko duzu:

https://plastikagela.wikispaces.com/home http://www.slideshare.net/plastika https://www.youtube.com/user/plastikagela/videos



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.