ARGIBIDEAK
PLASTIKA MINTEGIA 2012 -2013 2. DBH – LAURO IKASTOLA
HELBURU DIDAKTIKOAK 1.
Ikasleen irudien bitartez bere helburu adierazle edo komunikatiboa lantzea. Marrazteko teknika ezberdinekin, ikasleek haien beharra edo nahia marrazkien bitartez adierazi ahal izateko.
Lanen aurrean jokabide egokia, testuinguru ezberdinen aurrean izan duten garrantzia errespetatzea eta aintzat hartzea, prozesu erreflexibo eta kritikoen bitartez, estereotipoak eta konbentzionalismoak gainditzeko, erantzunak ematekoan erregistroak ugaritzeko eta artearen aurrean interesa eta tolerantzia jarrerak garatzeko. 2.
Diseinu joerak, gertaerak eta historiarekiko loturak ulertzea, giza - heziketa, kultura ondarearen garrantzia ikasiz, haien ikuspegia zabalagoa izateko
Zeinu grafiko, arte edo diseinu – hizkuntzen teknikaz baliatu, baliabide eta arau nagusiak ikasleak bere irudietan aztertuz, frogatuz eta aplikatuz, irudi hauen bitartez mezu desberdinak adierazteko, testuinguru ezberdinetan aztertzeko eta ikuspuntu estetikoa eskuratzeko. Teknologiek eskaintzen dituzten aukerekin, ikasleek informazio bilatu, sailkatu eta iruzkin bat osatuko du, geroago klase aurrean aurkezteko. 3.
Lan plastiko desberdinetan plangintza prozesu osoa burutzen jakitea, hasierako ideiatik azken emaitzaraino, informazio ezberdina eskuratuz, proiektu plastiko bat burutzerakoan teknika eta material desberdinen artean hobeto egokitzen direnak aukeratzen jakiteko.
Irudi – seinale – ikur bat egitea, proiektua hasierako ideiatik azken emaitzaraino plangintza eginez eta faseen azterketa eta ebaluazioa eginez (1: adierazi nahi den mezua, 2: erabilitako ikusizkoen teknika eta baliabideak eta 3: egindako frogak eta azken emaitzaren aurkezpena testuingurua kontutan izanda), irudi baten bitartez mezu bat era egokian adierazteko.
EDUKIAK
Inguruneko seinale, sinbolo eta ikurren azterketa eta interpretazioa lortzea.
Gaiarekiko edo proiektuarekiko Informazio grafikoa lortzea.
Informatika baliabideak eta teknologia berriak erabiltzea, irudi plastikoak bilatzeko, frogatzeko eta sortzeko.
Baliabide hauen bitartez adieraz daitezkeen mezuak eta esanahiak ulertzen saiatu.
Irudi proiektuaren faseen azterketak eta hauen ondorioz hartu beharreko erabakiak.
Paperaren gainean egindako irudiak oinarri teoriko bat duela jakitea.
INFORMAZIOA GEHIGARRIA http://cartooncooking.blogspot.com.es/ http://designblog.uniandes.edu.co/blogs/dise2619/temas/diseno-de-instrucciones/ http://www.theydrawandcook.com/