A aB bD d E eF f amantala
banana
iJ
H hI hartza
dordoka
ipuina
jogurta
elefantea
jK k L kometa
globoa
foka
lM m
laranja
mutila
N nO oP pR r S s neska
ogia
pastela
rotuladorea
Ts ts Tx tx Tz tz U otsoa
txoria
arkatza
sugea
uX xZ z
urtxintxa
xilofonoa
zebra
DBH 4. mailako Marrazketa Teknikoa arloa. Lauro Ikastola 2011 - 2012 ikasturtea
Amantala Ostirala, amantalak etxera. Zertarako ? Ondo garbitzeko, ondo garbitzeko, ondo garbitzeko...
Banana Igali luzanga eta horia, zuhaitzetan hasten dena. Modu askotan jan daiteke. Gizakiek jaten dute eta baita tximuek ere.
Dordoka Dordokak eta erbiak lasterketa hasi zuten. Erbia azkar-azkar zihoan eta dordoka bestalde astiro-astiro. Erbia ibilbide erdian lotan gelditu zen. Orduan, dordokak apurka-apurka lasterketa irabazi zuen. Hobe da astiro eta ondo egitea, azkar eta txarto egitea baino.
Elefantea Afrikan eta Asian bizi den lau hankako animalia da. Azala gris kolorekoa du, belarri handiak ditu eta bi letagin luze. Bere tronparekin hostoak jan eta ura edaten du.
Foka Animalia ugaztuna, itsasoan nahiz lurrean ondo moldatzen dena. Beti saltoka eta jostari, arrain batzuk eskaintzen badizkiozu berarekin ondo pasatzeko aukera izango duzu.
Globoa Jai guztietan, hainbat forma eta kolorerekin ageri da. Plastikoz eginda, airez puztuta eta soka batez lotuta.
Hartza Animalia handia eta iletsua, marroia da normalean baina badaude beltzak eta zuriak ere. Orojaleak dira eta mendia dute haien bizilekua.
Ipuina Koloredun irudiak eta istorioak gordetzen dituen orri multzoari esaten zaio ipuina. Barrea, beldurra, tristura, esperantza... sentitzeko atea da.
Jogurta Edateko zein goilararekin jateko, hezurrak indartzeko, altua izateko jogurta jatea da onena.
Kometa Airetik hegan egin dezakeen jolasa da. Forma eta kolore askotakoak daude. Hari fina itsatsita dauka zeruan ez galtzeko eta edonora eramateko.
Laranja Gosarirako zukua ateratzeko ezinbesteko laguna eta eguzkiaren pareko distira duen bitaminaz beteriko altxorra.
Mutila Bi hanka, bi beso, bi begi, bi belarri, ahoa eta sudurra ditu. Mutilak zakila ere badu. Beste petsonekin harremantzen da lagunak egiteko. 3 urterekin ikastolan hasi eta hainbat gauza ikasten ditu.
Neska Bi hanka, bi beso, bi begi, bi belarri, ahoa eta sudurra ditu. Neskak alua ere badu. Beste petsonekin harremantzen da lagunak egiteko. 3 urterekin ikastolan hasi eta hainbat gauza ikasten ditu.
Ogia Egunero jaten dugu, barnean urdaiazpikoa, gazta eta beste janari asko jartzen ditugu. Kolore horixka eta zurizko janaria da ogia. Janariaren piramidean, behe-behean egon arren eta asko jan behar den arren, loditasuna eragin dezake.
Pastela Postre goxo-goxoa da. Marrubizkoa, txokolatezkoa edo edozein zaporetakoa izan daiteke. Festetan jaten da pastela. Pastel bat egiteko irina, gurina, azukrea eta arrautzak behar dira.
Rotuladorea Amestutakoa irudikatzen lagunduko dizun punta lodidun tresna miragarria, arbelaren lagunmina.
Sugea Lurretik arrastaka dabilen narrazti luzea, orojalea eta kolore berdeduna. Euskaraz sugea eta ingelesez snake.
Tortila Tortila tortila nagusien janaria, asko jaten duena
izango da altuena. Horia eta borobila da gure tortila.
Otsoa Ugaztun haragijalea da. Belarri zorrotzak, mutur luzea eta hortz indartsuak ditu. Otsoa oso animalia buru-argi eta gogorra da. Untxiak, oreinak eta basurdeak jaten ditu.
Txoria Hegoak ebaki banizkio nerea izango zen, ez zuen alde egingo.
Bainan, honela ez zen gehiago txoria izango eta nik... txoria nuen maite.
Arkatza Idazteko eta marrazteko erabiltzen dugun tresna da. Arkatzarekin idatzitakoa borragomarekin erraz ezaba daiteke. Lapitza ere esaten zaio.
Urtxintxa Urtxintxak oihanian jauzika, aldaxkatik aldaxkarat... Zuk erradazu, ama, zendako ez diren erortzen lurrerat ?
Nik ere, nahi nuke izan urtxintxa bezala ! Hain gora, hain trebe, izaiteko libre !
Xilofonoa Do, Re, Mi, Fa, Sol, La, xilofonoaren hotsa dantzatu, abestu eta ondo pasatu, xilofonoaren laguntzaz soinuak sortu. Ostadarraren kolore guztiak, gorri, urdin eta horiak xilofonoan ageri dira ilargia bezala dizdizka.
Zebra Marra zuri beltzez josia Afrikako sabanan bizia
itxuraz dirudi zaldia eta hasieran du z hizkia. Zein da animalia ?
Euskal alfabeto ilustratua
A aB bD d E eF f G g amantala
banana
iJ
H hI hartza
dordoka
ipuina
jogurta
elefantea
foka
jK k L kometa
laranja
globoa
lM m mutila
N nO oP pR r S s T t neska
ogia
pastela
rotuladorea
Ts ts Tx tx Tz tz U otsoa
txoria
arkatza
sugea
tortila
uX xZ z
urtxintxa
xilofonoa
zebra
DBH 4. mailako Marrazketa Teknikoa arloa. Lauro Ikastola 2011 - 2012 ikasturtea