Poligono Izarrak KOLOREZTATZEKO
DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloa 2016 – 2017 ikasturtea
SARRERA Bilduma honen helburua eskura dituzun poligono izarrak zure gustura koloreztatzea da. 2016 – 2017 ikasturtean, Poligono Izarrak proiektua lantzerakoan zenbait berrikuntza ezarri dugu DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan, eta hauetariko bat esku artean duzun argitalpena da. Guk diseinatutako izarrak ikuslegoari eskaintzen dizkiogu bakoitzak bere gustura koloreztatzeko. Era honetan, zuek emango diozue amaiera guk hasitako sormen prozesuari. Marraztu ditugun izarren artean hamazortzi aukeratu eta bildu ditugu, baina askoz gehiago ditugu. Ekimena arrakastatsua izan ezkero gehiago diseinatzen animatuko gara eta zuen esku jarriko ditugu. Izarrak webgune honen bitartez diseinatu ditugu: http://www.educacionplastica.net/juegoPoligonos.html. Zuk ere guk egindakoen antzekoak edo hobeak egin ditzakezula ziur gaude, baina orain egin behar duzun hauxe da: esku artean duzun izar bat aukeratu, koloreak hartu eta gozatu !
2016 – 2017 ikasturteko MT3 taldea