DISEINU TAILERRA

Page 1

Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

Ordenagailu bidezko marrazketa

DISEINU TAILERRA

LAURO IKASTOLA DBH 1


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

ORDENAGAILU BIDEZKO MARRAZKETA eta DISEINU TAILERRA

Sarrera

D

iseinu, sormen eta ikerkuntza jarduera.

Ordenagailu bidezko marrazketa eta diseinu tailerraren helburu nagusia, zuek tresna informatikoaren bidez sortzeko eta ikertzeko duzuen ahalmena gehitzea izango da. Mintzaera kode berri bat ezagutuko duzue, eta eguneroko diseinu zirrarak hobeto ulertuko duzue, horrela zuen lan proiektuan islatzeko. Gaur egun, Ordenagailu bidezko marrazketa tekniko eta diseinua, tresna izugarri indartsu bat bilakatu da, Ingeniariek, diseinugileek, arkitektoek eta abarrek, diseinu berriek aurkezteko eta frogatzeko duten bide onena dute. Programa ezberdinak daude, AutoCad, Photoshop, Freehand, CorelDraw, eta orain Interneteko diseinua ere indarrean dauden programak Dreamweaver, Fireworks dira ezagunenak. Guk hasiera batean Imagineer Technical erabiliko dugu, baina kurtsoa joan ahala beste programak ere azteru eta erabiltzen ikasiko dugu, besteak beste, GIMP, Inkscape, ‌e.a.

2


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

ORDENAGAILU BIDEZKO MARRAZKETA eta DISEINU TAILERRA

G

ure gizartea premia gehienak (etxebizitza, altzariak, jantziak, tresnak,

apaingailuak, e.a) modu eraginkor, merke eta eroso batez eskaintzen dizkiguten egitura eta objektu erabilgarriez beterik dago. Haiek gabe nekez bizi gintezke, ohitu egin baikara haietara, non gure bizimoduaren ezinbesteko osagarri bihurtu baitira.

DISEINUAK GIZA BIZITZAN ERANTZUN BEHARREKO HAINBAT ESPARRU LANA EKOIZPEN SORMENA

ETXEA ATSEDENA

LEKUTZEA GARRAIOA

GIZA HARREMANAK AISIA ASTIA

PRESTAKUNTZA HEZKUNTZA KULTURA

ELIKADADURA JANTZIAK OSASUNA

XVIII. mendera arte, objektuen ekoizpena artisau-lana izaten zen. Artisauen esku egoten zen tresnak, lanabesak, armak, oinetakoak, jantziak eta abar diseinatu eta lantzeko funtzioa, eta haien kargu egoten ziren esku-lan haren araberako prozesuko egiteko gehienak. Edozein objektuaren (auto, eraikin, altzari eta abarren) sorkuntzak aldez aurreko ezagutza eta prestakuntza-maila ezinbestekoa da. Horrela sormen maila handiko pertsonek irtenbide harrigarriak edota errazak aurkituko dituzte arazo batzuei irtenbide bilatzerakoan. Diseinu jarduera honetan soluzioak eskaintzerakoan, etengabeko ikerkuntzan, lan gogor eta hausnarketa obsesiboa ere oinarria izango da. Zentzu honetan, komenigarria da diseinugilearen eta artistaren egitekoak bereiztea, eta diseinuaren helburua honako aspektu hauek ditu oinarritzat:

1. Erabiltzaileen nahiak eta beharrak, eguneroko erabilerari loturikoak bereziki. 2. Objektuak ingurunean izango duen inpaktua eta eragina. 3. Objektuaren funtzioa, hau da, objektuaren formaren eta erabileraren arteko egokitzapena. 4. Objektua landu edo eraikitzeko materialak (kostua, erresistentzia, osaera, segurtasuna, iraupena, kutsadura, birziklapena eta abar) eta haren balio estetikoak. 5. Lantze edo eraikitze prozedura, “seriean� lantzeko gaitasuna, objektu berdinak ekoiztu ahal izateko. 6. Ahalik era kostu txikiena. Serieko ekoizpenak merkatu egiten ditu kostuak. Aurrekontuaren alde bat gaiak, materialak eta fabrikazio-prozesuak hobeki ikertu eta garatzeko ( I+G) erabiltzen da. 3


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

SORMEN MUGAK Diseinugilearenak berarenak

Diseinugilearengandik kanpokoak

Espazio-ikuspegia

Erabilerarekikoak

Irudimena

Estetikarekikoak

Jakin-mina eta ikertzaile sena

Materialen ezaugarriekikoak

Behaketa

Diziplina eta antolakuntza

Berezkoa

Koloreekikoak

Moldagarritasuna

Berritasuna / Eguneratu beharra

Ekonomikoa

Aldez aurreko prestakuntza Ingurunerekikoak

Objektuaren beraren funtzioak ezarriak:Mahaien eta aulkien altuera, korridore baten zabalera, gurpilak, liburu baten neurria, … Erabilera eta edertasuna bateratzeko zailtasunak. “Itsusia” gaizki saltzen da. Zioten estilista amerikarrek. Adibidez: Lurrin bat ezin ontziratuko da edozein flaskotan. Diseinugileak gogoan eduki behar ditu gai bakoitzaren (altzairuak, zurak, hormigoiak, ehun-zuntzak, plastikoak, kristala, e.a…) ezaugarriek (gogortasunak, malgutasunak, harikortasunak, plastikotasunak, zailtasunak, e.a…) Kolorearen psikologiaren araberako mugak. Kontuan eduki behar da koloreei eransten zaien adiera: beroak ( gorria, laranja, …) edo hotzak (urdina, berde iluna, …) Diseinaturiko objektua bete beharreko funtziora egokitu beharra. Diseinuaren oinarri garrantzitsuenetako bat da, antzinatetik aplikatzen dena: altzariak, zeramikak, e.a … Berezi egin behar da gai berria (behar bati erantzuten diona) eta, arrazoiak arrazoi (aurrerapen teknologikoa, material berriak, adibidez: Telebista zuribeltzean eta koloretan berritu edo moldatu beharreko gai zaharra. Lanean bideratu diren aurrekontuen eta objektuen merkatu-prezioen arabera. Ideia orok behar du bideragarri izan ikuspegi ekonomikotik. Ezinezko aldagaia da hau diseinu orotan. Honako zehazkizun hauek ditu: - Poluzioa, hondakinak, zaborrak, isurtzeak - Lehengaiak, birziklatzeko gaiak - Ingurugiroa eta paisaia, hirigintza, eraikuntza

4


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

DISEINU OINARRIAK Ibilbide Historikoa Objektu eta erreminten fabrikazioa da izaki arrazional - adimendun pentsalaria animalia hutsetatik bereizten duen ezaugarri nagusietako bat (mintzaera artikulatu baten erabilerarekin batera). Milaka urtetan luzaturiko prozesua izan da, diseinua gaur egungo garapena lortu arte:

DISEINUAREN IBILBIDEA HISTORIAN ZEHAR Historialdiak

Deskripzioa / Ezaugarriak

Diseinuaren agerpenak

Harrapakaria

Lehen aldia animaliaren bizimodua oinarrian. Naturak eskaintzen dionaz bizi da gizakia

Ehiztaria eta arrantzalea

Taldeak edo tribuak antolatzen ditu gizakiak

Lanabesak, aizkorak, arpoiak, eta orratzak diseinatzen ditu, larruak ondu eta josten ditu, eta ezten trauskilak lantzen ditu, oinarrizko material batzuez: harria, zura eta adarrak.

Laborari eta abeltzaina

Neolitiko Aroko iraultza handia: gizakiak lurra landuz eta animalia-espezie batzuk heziz planifikatu eta antolatzen du bere bizimodua. Bizi-baldintza hobeak ditu.

Bizileku sendo iraunkorragoak egiten ditu. Zeramikazko objektuak lantzen ditu eta hainbat landare-ehun erabiltzen ditu bere jantziak egiteko.

Lehen giza kontzentrazioak, antzinako zibilizazioak (Sumeria, Egipto, eta Ekialdeko herriak). Arte eta teknikak agertu eta garatzen dira: Arkitektura eta Eskultura. Zibilizazio klasikoak: Grezia eta Erroma.

Idazketa, altzariak eta ehun berriak agertzen dira, eta garatu egiten da merkataritza eta herrien arteko trukesistemak. Metalak (kobrea, brontzea, burdina, …) urtzen eta modelatzen ikasi eta gero, erraztu egiten da gerra, laborantza eta eraikuntzarako tresna-mota askoren diseinua. Obra zibilak eta teoria-printzipio sendoak, arrazonamenduan eta logikan oinarrituak.

Erromatarren oinordekotzaren luzapentzat har daiteke. Gizarte nekazaria. Hiri harresidunak. Artisau-ekoizpen gremiotan bildua.

Garrantzi handia dute estilo erromanikoak eta gotikoak. Aurrerapen handiak egiten dira metalgintzan eta nabigazioan. Artisau-gremioak, metala, larrua, zeramika, beira, zura, e.a.., lantzen.

Eredu klasikoak berreskurapena du bereizgarria. Itsas bidai handiak.

Arte Eder guztien loraldia. Inprentaren aurkikuntza da aipagarri.

Amerikako kolonizazioa. Nabigazioaren garapena. Entziklopedia. Lehen makinak.

Espainiako eta Flandriako pintura eskolak. Formen oparotasuna estiloan. Berriro neoklasizismora. Itsas merkataritzaren garrantzia.

Frantziako iraultzak pentsamendu ekonomikoan eta politikoan bultzatu zuen iraultzari lotua. Mugimendu erromanikoak Artean eta Literaturan.

Agertzen dira makinak eta serie-ekoizpena. Diseinu Modernoaren sorrera eta jabetza industrialaren legeak. Tresna-mota oro lan-mota oro egiteko motorrak, teknika berriak, energia-moldeak eta garraio-sistemak. XIX. Mendeko arte-mugimenduak: inpresionismoa, modernismoa,…

Zientzia-teknogia iraultza. Aurrerapen garrantzitsuak Diseinuaren eta Zientzia-Disziplinen arlo guztietan. Mende bukeran: Iraultza Informatikoa

Osasuna, kimika, arkitektura, nabigazioa, etxeko tresna elektrikoak, komunikazioak, informatika, telematika, sareak (internet), robotika. Arte-abangoardiak, kubismoa, funtzionalismoa, arte-abstraktua,…

Iraultza Informatikoaren hedadura. Mundu globalizatua.

Ikus-entzunezko iraultza, sare sozial birtualak, …

Lehen Hirizibilizazioak

Erdi Aroa

Berpizkundea Barroko Ilustrazioa

Industria Iraultza

XX.mendea

XXI. mendea

5


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

DISEINUA = Ideia baten gauzatzea da Sormen prozesu bat da, alde edo esparru asko ukitzen dituena, funtzionaltasuna, estetika hutsa edo emozioak, inpresioak eta sentimenak piztu eta bideratzen dituen ondorio bat litzateke. Askotan kontrajarriak diren “interesak” ere izango dira. Zera da diseinatzea?: diseinuaren helburua zehaztu, proiektatu edo gauzatu aurretik, azterketa, ezagutza, gogoeta eta ikerketa lana egitea, erabakiak hartzea, kalkuluak, zirriborroak eta abar egitea. Honek guztiak sormen-lan gogorra eskatzen du, eta zientzia maila ezagutzak, teknikak eta teknologiak eskaintzen dizkiguten bitartekoak kontutan izan, lana era egokian planifikatzeko.

INSPIRAZIO ITURRIAK UGARIAK DIRA: Formen Jatorri naturala Erabilera mailan aldez aurrekorik ez duten formak eta objektuak sor daitezke, baina hauek Asmakuntzen arloan sartuko ditugu ( eztanda-motorra, telebista, e.a.) Baina gehienetan forma ezagunak izaten dira abiapuntua 1. “natura da lehen erreferentzia hurbila” formen diseinuan. Forma naturalak.... hostoak, adarrak, harri eta haitzen egiturak, estratuak, kristalizazioak, marraskilo-oskol baten kirikil forma, fruituen formak, loreen itxura.

6


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

2. Analogia: formen imitazioa edo antzekotasuna. Naturako formak era askotakoak izaten dira hasiera batean baina, ingurunera moldatzeko bideratzen duten prozesu luze baten ondoren, itxuraldatu egiten dira antzeko irudiak eratu eta aurkeztu arte. Analogia kasu argia dugu arrainen itxura: desberdinak dira formak (luzeak, zapalak eta abar.) baina antzekoak aldi berean espezie berdinekoak direlako. Zerbaitik? - mugimendua erraztu behar dutelako uretan. Hegaztien formak hegaldia erraztu behar du... forma aerodinamikoa. Zuhaitzak ere adibide ona dira, analogia aztertzeko.

"Pangolin Ninja" gurpil bertziklatuekin eginiko zorroak dira

Jatorri hauek funtzionaltasunean oinarritu behar dira, eta askotan sorkuntza prozesuan idei ausartak izan ditugu gizakiok, horra hor Leonardo da Vincik makina hegalarien arloan egin zituen diseinu proiektuak. Zoritzarrez, material desegokiak, kalkulu okerrak ... eta teknologia atzeratuak izan zituen abiapuntutzat. http://www.leonet.it/comuni/vincimus/inptfram.html Mitologiak ere Diseinuaren porrot handi baten adibidea eskaintzen digu “Ikaroren� mitoaren bitartez ( hegan saiatu zen ezkoz igurtziriko luma-hego batzuetaz baliatuz.

7


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

NATURALAK

Loreak, fruituak, hostoak, animaliak, haitzak, …e.a

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

ARTIFIZIALAK ERABILERARAKO

ARTE eta APAINGARRIRAKO

Aulkiak, lisaburdina,…

Koadroak, ertz apainduak, …

Hala ere natura abiapuntutzat hartzean, gauza miresgarriak ere antzematen ditugu: - Argazki-kamera baten mekanismoa eta sistema optikoa = gizakion ikusmena du oinarritzat - Makinak dituzten sistema artikulatuak = gisa besoaren artikulazioa oinarria izanik.

FORMA

GAIAK

KOLOREAK

EGITURAK

FUNTZIONALAK

ESTETIKOAK

Honako faktore hauei lotuak:

Honako faktore hauei lotuak:

ERABILERAN: -

Ergonomia. Moldagarritasuna Ulergarritasuna

FABRIKAZIOAN -

Serie-ekoizpena Material egokiak

HARMONIKOAK: Proportzioa, erritmoa, egitura, modulazioa, joskera, ordena.

FORMALAK: Formen analogia eta homologia. Koloreak, tonuak (distiratsua edo apala)

8


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

Forma eta funtzioa Gauza ageriko itxura da forma, irudia eman eta bereizten dituen itxura. Berezko forma dute pertsonek, animaliek, landareek, objektuek... Jatorriaren arabera, honelakoak izan daitezke formak: 1. Diseinu funtzionala: Garrantzitsuena izan ere. Izango duen “erabileraren” araberakoa izango baita objektu ororen forma; Horregatik “produktu edo sistema batek bere funtziora egokitzerako duen gaitasuna”, diseinu funtzionala esaten zaio kontzeptu honi. Baldintza hau ezinbestekoa da diseinuaren helburu egokitzeko. Diseinugileak, dena eduki behar du aldez aurretik kontuan, baina frogatzen edo zirriborroak egiten ere, etorri daiteke sormena eta lanean ideia. Beti ere lehenengo ideia ere eraldatzeko malgutasuna izan behar du sortzaileak eta frogak egitean eta beste kideen laguntza edo iritzia kontutan izan behar ditu ere. Bere ideia ito eta mugak jartzeko arriskuarekin ezin dezake lan egin, burua astindu eta inspirazio iturriak zabalak direla kontutan izan behar du. Diseinugileek “alferreko akatsik” gabe utzi nahi du objektua, itxuraz eta erabileran atseginago bihurtzearren. 2. Estetika / Funtzioa binomioa da Diseinu ororen gakoa. Osagarri estetikoa gizartean onarturiko irudi batean gauzatuko da (honen adibide garbia dira logotipo komertzialak) Hala ere garai bakoitzean gustuak gizarteak bideratzen eta are inposatuak dituen, modak edo joerak kontutan izan behar dugu, diseinuan izan diren aldaketetan, baina gehienetan, Diseinua bere garaiari aurre hartzen ere badaki. Horra hor autoen prototipoak edo urteroko moda joerak ezarriz. Gizakiok ageriko zeinuez edo kodeez azaltzen ditugu geure sinismenak, gustuak, eta zaletasunak. Hona hemen zer adierazten duten: a. gizarte.estatus jakin bat (jantziaren kasuan, prestigiozko marken erabilera edo diseinugile ezagun baten arropa...) b. elkarte, talde, klub,... tribu bateko partaide izatea c. Jai, ospakizun, ekitaldi bereziren bat

Estetikaren barruan, Erritoa, erlazio harmoniakoak, eta proportzioak era orekatu batean erakustea da. Gehienetan Gisa-araua erabiliko da gida moduan (kanona). Proportzioa da Diseinu arlo batzuen faktore nagusia, hala nola erabilerarako objektuak, lanabesak, jantziak eta egonlekuak, giza neurrien edo giza gorputz atal batzuen arabera egokitzen dira (ergonomia =gorputzera egokitzea, ahalik eta erosoen egoteko).

9


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

3. Faktore funtzionalak. Produktu baten dimentsio funtzionala da bere estetikaren oinarritako bat Aspektu garrantzitsu bat diseinu ergonomiakoa litzateke. Adibide ezagun batzuk: -

-

Eskailera maila baten neurrien kalkulua, giza urratsaren neurriaren arabera. Rondelek formula bat ezarri zuen, 63 cm-koa da gutxi gorabehera. Aulki, besaulki, sofa edo mahaiaren altuera. Sukalde bateko altzarien kokalekua adib. Automobil baten barnealdearen edo kirol materialaren diseinua.

Arlo hau aurrerapen teknologikoarekin ere zerikusi handia izango du eta material berrien aurkitu direnean, diseinu munduak zurgatu egin du berehala. Adibidez 1926 Mies Van der Roheren ereduak agertu zirenean –altzairuzko hodiez eginiko aulkiak hautsi zuen ohizko lau hanketako aulkien forma zaharra. Autoak diseinatzeko orduan ere, joerak erabat aldatu egin dira 100 urte hauetan, Horixe da, automobilen karrozeriaren diseinuaren kasua; luzaroan forma lauak eta 10


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

angelu biziak aurkeztu eta gero, gaurko egunean, aireko tunelean igurtziari eta airearen probetxuari, aerodinamikoak eta angelugabeak dira. Diseinaturiko objektuaren ehundura, forma, segurtasuna, ikusgarritasuna, eta abar objektuaren behar eta nahietara egokitzen direnean hartuko da ontzat diseinua.

Panton-en aulkia

AnalogĂ­a Funtzionala. Giza besoaren eta hondeagailuaren besoaren artikulazioa

11


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

DISEINU MOTAK Ez dago Diseinu moten sailkapen guztiz zehatzik. Ondoko koadroan Diseinuaren joera ezberdinak era erraz batean islatzen saiatuko gara.

DISEINU MOTAK OINARRIZKO DISEINUA

ERABILERARAKO OBJEKTUEN DISEINUA

Ikerketa-diseinua da berehalako aplikaziorik ez duena eta sormena lantzeko asmotan bideratzen dena.

Produktu batzuk egiteko behar diren elementu eta prozesuen planifikaziorako lanak bideratzea du helburu. Ez dira kontuan hartzen diseinuaren alde sortzailearen osagarri tradizionalenak, hala nola arte-izaera, proportzioak, oreka, e.a,… Garrantzi handia dute, ordea, beste balio batzuek: objektua erabiltzaileen erabilera, edo nahietara moldatu beharrak, erabilitako materialen eta bideraturiko prozesuen hautatze zuzenak, baliabideen optimizazioak eta fabrikazio.kostu ahalik eta txikienek. Bruno Munnari italiarra da Diseinuaren gaineko irizpide-korronte honen bultzatzaile nagusia.

Automobil baten barnealdeak azterketa zehatza eskatzen du formen diseinuaren aldetik.

Bi dimentsioko formen diseinua

Hiru dimentsioko formen diseinua

Diseinu grafikoa: Publizitatea: iragarkiak, markak, logotipoak,. Kartelen diseinua. Ordenagailu bidesko diseinu grafikoa Komiki eta agertarien diseinua. Moda jantzien diseinua.

Industri Diseinua. Arkitektura diseinua Dekorazio eta inguruen diseinua edo barneen arkitektura. Hirien diseinua Altzarien diseinua Bitxien diseinua … Zilargintza, forja, grabaketa, beira, larrua, sakigintza…e.a.

Industri Diseinua “ Diseinua lan konplexua da, jendearen bizimodua hobetzen saiatzeaz gain, pentsakeraren kalitatea ere jasotzen lagundu behar du” - Philippe-Starck http://www.philippe-starck.com

Philippe Starck Bilboko Alhondigaren diseinatzailea izan da

12


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

Industri Diseinuaren arabera, era guztietako kontsumo-gaiak sortu, gauzatu eta, makina eta mekanismo batzuen bitartez, fabrikatu nahi dira, SERIE handiago nahiz txikiagoetan, gizakiak bizimodu eroso atseginago bat izan dezan eta, baita plazer estetikoa ere, senti dezan. Diseinu garapen prozesuan, diseinugileek edo diseinu-taldea ongi gogoan izan behar ditu zenbait gauza: ingurugiroa errespetatu, segurtasuna, zaratak eta abar.

“Automobila da diseinu-objektu osoena, plazer estetikoa sortu eta bizi-maila hobetu egiten duelako� Pininfarina, diseinugile italiarra www.pininfarina.it/ita/gruppo/biograf.htm Ez dugu ahaztu behar munduan 500 milioi inguru auto daudela eta sektore horrek ekonomian, gizartean eta ingurugiroan dituen ondorioak. Horregatik etengabeko hobekuntza horretan, azterketa zabalak egiten dira, soluzio egokiak bilatzeko. Bai autoen berritasunak, segurtasuna, kontsumoa e.a.

FUNTZIONALTASUNA Diseinaturiko objektuak egokiro erantzun behar diote beren funtzioari. Diseinugileek ongi gogoan eduki behar dituzte kontsumitzaileen galderak eta beharrak eta haietara moldatu beharrean daude. Osagarri estetikoak ez du objektuen funtzionaltasuna eragotzi behar.

ERAIKUNTZA-MATERIALAK Gaurko egunean, diseinugileek beren lanaren zati garrantzitsu bat eskaintzen diete ikerketari eta material berrien bilaketari. Objektua merkeagoak, lortzen eta mekanizatzen errazagoak direnak, iraunkorragoak, birziklagarriak eta ez kutsagarriak lortu ahal izateko

Erabilerarako objektu bat lortzeko Industri Diseinuaren garapen prozesuan aintzat hartu beharreko kontsiderazioak KOSTUAK Objektua lehiakorra izan dadin. Fabrikazioprozesu merkeenak aukeratu behar dira, nolabaiteko kalitateari eutsiz betiere eta gogoan edukirik, ondoko mantenuaren eta kontsumoaren araberako kostuak.

AGERIKO ITXURA Forma, ehundura eta kolorea zaindu behar dira, funtzionaltasuna errespetatuz betiere, objektua egungo gustu eta joeretara molda dadin.

13


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

Industri Diseinuaren emaitzak

INDUSTRI DISEINUAREN EZAUGARRIAK ( egunero erabiltzen diren objektuen fabrikazioen aplikatua ) Serie - ekoizpena

Ekoizpen mekanizatua

Osagarri - estetikoa

Industri Diseinuari esker, objektu berdinak sor daitezke, errepikatuta, serie laburrago edo luzeagotan. Gizakiak haiek erabilita asetu ahal izango ditu beharrak, arrazoizko prezio baten ordainez.

Industri iraultzari esker bideratu zen makinen eta lanabesen fabrikazioa, eta horiek dira objektuen ekoizpen mekanizatuaren oinarria. Objektuak modu logiko planifikatu batez mekanizaturiko prozeduren bitartez sortzeko betarik ez bagenu, industria diseinuak ez luke zentzurik izango.

Industri Diseinuak bereziki azpimarratzen du gizakiak erabili beharreko objektuak balio estetikoekin batera aurkeztu beharra, modu logiko eta arrazional batean, hau da, funtzionaltasuna eta eraikuntzarako aukerak murriztuko lituzkeen abangoardia-keriarik gabe.

Komunikazio grafikoaren diseinua Jendearen artera zabaltzeko asmoz, hitz edo irudien inprimazioaren bidez bideratu behar denean erabiltzen da diseinu grafiakoa. Gure kultura ikusizko kultura da funtsean; mezuak igortzeko bitarteko egokitzat hartzen da irudien bidez erakustea (prentsan, propagandan, kartelak...)

14


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

Maketazioa ere alde garrantzitsua da. Edertasuna, ordena eta argitasunaren aldeko osagarriak izan beharko ditu. Askoz ere errazago eta bizkorrago ulertu behar delako zabaldu nahi den mezua edo edukia. Diseinuaren atal bat da, komiki diseinua eta masa-komunikaziorako bitarteko garrantzitsua da, haur eta gazteen artean bereziki. Komikia zuri-beltzean eta koloretan aurkezten da.

1. Pertsonaien marrazkia eta haien espresioak, errealismo maila bat lortu eta istorioaren sinesgarritasuna emateko.

2. Atalen banaketa koherentea edo istorioaren ekuentzializazioa (istorioaren lekudenbora zatiketa).

3. Baliabide grafikoak , irakurleak egoerak eta gertaerak inkontzienteki bizi ditzan (onomatopeiak, soinuak, planomotak, eta abar.)

15


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

Ordenagailu bidezko diseinu grafiakoa Ingeniariek, diseinugileek eta arkitektoek diseinu berriak probatzen dituzte.Prototipoak eraiki behar izan gabe. Aurrerapen handia izan du eta gero eta programa konplexuak erabiltzen dira, eragiketak egiteko. Gaurko egunean, tresna izugarri indartsu bat eskaintzen dio diseinu grafiakoari. Haren bitartez laster atzematen dira, koloreak, ehundurak, gainazalak, formak, 2D eta 3D –dimentsioak-, konposizioa, maketazioa, argazki - ukituak, animazioa, tipografia, inprimazioak eta, hitz batean egun dauden baliabide grafiko guztiak.

DISEINU GRAFIKOA Diseinu grafikoaren alorrak

Produktuak

Editoriala

Liburuak, egunkariak, aldizkariak, komikiak, …

Estalkiak

Bildumak, kaxak, etiketak, ontziak,…

Gizarte mailako helburuak

Historia eta gertakarien gaineko informazioa eskaintzen du eta iritziak plazaratzen.

Limurtu (cast. Persuadir) Informazio induktiboa.

Kodeak

Estrategiak

Kolorea, testua, orrialdea, lamina, argazkia.

Komunikazioa eta orrien eta folioen segida.

Koloreak, markak, testuak, logotipoak, irudiak.

Produktuaren defentsa, propaganda eta informazioa.

Publizitatea

Kartelak, oharrak, katalogoak, folioak,…

Limurtu. Erosketa eta kontsumoa bultzatu

Koloreak, markak, testuak, esloganak, irudiak.

Motibazioa, zabalkundea eta errepikapena.

Nortasuna

Markak, logotipoak, zeinuak…

Identifikazioa. Enpresaren edo produktuaren irudia goratzea

Enblemak, tipografia, sinboloak, koloreak.

Erreparatze bizkorra, Ikusizko komunikazioa, norberaren esparruan sartzea.

1. Publizitateko diseinu grafikoa: objektu/produktu berriak aurkeztu, merkatuan daudenen ezaugarriak edo xehetasunak azpimarratu, kultura edo kirol ekitaldien iragarkiak egin, hiritarren kontzientziazkoaren alde mezuak zabaldu, edo gaitzak edo istripuen aurreko prebentzio-kanpainak bultzatu. (Foiletoak, kartela, iragarkiak...). Noski, alor honetan dihardutenak, esperientzi handia izan behar dute, inprentan, errotulazioan, tipografiak ezagutu, argazkigintzan eta marrazketan.

16


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

Inkscape programa, bektorez osatutako irudiak .prozesamendurako.

2. Kartela diseinua: mezua zabaltzeko atal garrantzitsua. Publizitate kanpaina handietan premiazkoa da. Esparru handiko lana da, ezagutze eta pertzepzio handikoa. Erakargarri nagusia argi eduki, idei argi eta zehatz batean islatzeko edo ilustratzeko.

GIMP edo Photoshop programak, Irudiak prozesatzeko edo eraldatzekoa.

17


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

3. Nortasun

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

Irudiaren Diseinua Grafikoa eta

Logotipoen

diseinua: Marken diseinuaren atal bat da. “Publizitate-nortasunaren� diseinuaren atala hain zuzen ere. Enpresaren, erakundearen...eta abarren, oinarrizko hitz eta ikonoen batuketa da. Haren nortasun-irudia, ikus-entzunezko komunikabide guztietan zabalduko dena eta molde guztietako euskarri, inprimaki, ontzi, iragarkietan agertuko dena.

18


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

Koloreak Beste ezaugarri garrantzitsu bat KOLOREA izango da. Bi taldetan koka dezakegu kolore guztiak;

1. Argi koloreak = GORRIA – BERDEA – URDINA Pantailatan (ordenadore edo Telebistakoa) ikusten ditugunak. Ez dira guztiz fidagarriak ez bait dira inprimagarriak, hiru oinarrizko koloreekin osatuak: GORRIA – BERDEA – URDINA, hirurak batera elkarren alboan kokatzen baditugu, ZURIA lortuko dugu. BELTZA argi guztiak amatatuz lortuko da. R.G.B (Red Green Blue) edo gazteleraz V.G.A. (Verde Granate Amarillo) bezala ikusiko duzue. 2. Nahasketa koloreak = CYAN – MAGENTA – HORIA- BELTZA Hauek elkarrekin nahastean kolore gama guztia aterako litzateke.Oinarrizko hiru koloreak, MAGENTA (gorria), CYAN (urdina) eta HORIA dira. Guztiak nahasten baditugu BELTZARA hurbiltzen den kolorea lortuko litzateke. Profesional mailan, CMYK bezala ezagutzen da

Cyan edo urdina Magenta edo gorria Yelow edo horia K edo beltza Hauek inprimagarriak dira baina, oinarrizko koloreen kopurua ehunekoetan - % -azaldu egin behar da. Adibidez, berde ilun bat lortzeko, horrela jarri beharko genuke: C 100 / M 0 / Y 45 / K 32 Beste modu oso egokia PANTONE gida erabiltzea izango da. Kolore bakoitzak bere zenbaki zehatza izango du. Adibidez, berde iluna PANTONE 328 C zenbakia izango du.

19


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

Packaging

edo bildukinen diseinua: objektuak babesteko erabiltzen diren kutxak dira. Gaur egun ezinbestekoak dira jakiak, CD-ROM ak, Kristalezko edariak, e.a... garraiatzeko. Packaging famatuena beharbada tetra brick izango litzateke (1952 asmatua ). Diseinu aldetik izan behar dituen oinarri nagusiak hauek dira: Babestea, erabilgarritasun erresa, informazio zehatza, seriez eginiko bildukia – merkea, produktuarekin egokitzea eta indartzea, segurtasuna eta legedia jarraitzea. Bildukiak egiteko oizko materialak, egurra, papera edo kartoia, behira, aluminio - metala eta plastikoa.

Web orrialdeak

diseinatzean ere nortasun irudia, gustua, maketazioa, koloreak , animazioak, estetika, marrazkiak, sartuko ziren alor handi honetan. Elementu hauek programazio oinarri bat izango dute.

20


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

Tipografiarean azterketa: Hizkien mota guztien azterketa. Diseinuko alde oso garrantzitsua. Hizki itxura, erakundeari nortasuna sendotzeko baliabidea dugu. Klasikoa, Modernoa, aldakorra, ...

Jolas formalak ere egon ahal dira letra tipoa erabakitzerakoan.

21


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

Fontpark interneten online dagoen programa ikaragarria da. Tipografia eta hizkien zatien bitartez, marrazki berriak sortu ditzakezu.

4. Inguruaren diseinua Dekorazioa: Espazioa edertu eta atseginagoa bihurtzea. Barne arkitektura: Barne espazioaren antolakuntzari deitzen zaio.: Gehien erabiltzen diren aldeak (jangela, egongela, sukaldea) hegoaldera, ahalik eta eguzki-bero gehien izan dezaten. Aitzitik, gauean erabiltzen diren gelak iparraldera egokitu beharko dira.

Interiorismoa: etxe banaketan giro atsegina eta dotorea lortzea (materialen hautapena, dekoraziorako elementuak, bizilekuen argiztapena, pareten kolorea,... e.a.)

22


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

Kanpo dekorazioa: terrazak eta lorategiak: Era antolatu batean egokitu espazioa eta elementuak ( loreak, landareak, zuhaitzak zuhaixkak, harriak, bidexkak, iturriak, aulki luzeak, barbakoak... e.a.) Japonian, lorategi landuak ikusi ditzakegu, Idealtasun estetikoak jarraitzen dute. Budismo ZEN sinismena oinarri moduan,”Yugen: sinpletasun” (dotoretasuna) eta “Yohaku no bi”:(hutsunearen edertasuna)

Lorategi bat egiteko zazpi elementu izan behar dira kontutan: -

Asimetria Sinpletasuna Dotoretasun umila Naturaltasuna Sakonera fina Baretasuna Bakea 23


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

5. Arkitektura diseinua: Eraikin diseinu eta eraikuntzaren artea eta zientzia da arkitektura. Natura, giza dimentsioak eta materialak kontutan izan behar dira. Hona hemen zenbait elementu: 1. Helburua: etxebizitza-blokeak, etxe bakanak, obra zibilak , e.a. 2. Barne eta kanpo espazioa

3. Kokalekua: Inguru eta eraikinaren arteko erlazioa; klima, paisaia, sarbideak. 4. Erosotasunak: berotze-sistema, elektrizitatea, isolamendua, eguzki energia...e.a.

5. Materialak. Harria, behira, altzairua, porlana, metalak, egurra...e.a. 6. Bete beharreko legeria.

Pompidou eraikina, Paris

T4 Madrilgo aeroportuaren harrera toki berria. Estudio Lamenla - Richard Rogers.

24


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

ARKITEKTURA ESTILO GARRANTZITSUENAK ESTILOAK

URTEAK

ADIBIDEAK

EZAUGARRIAK

900 1100

Fromistako San Martin eliza, Toroko kolejiata, Ripolleko Monasterioa, Santiagoko”POrtico da Gloria”, Silosko Monasterioa, Avilako San Vicente, Jacako Katedrala, …

Europako mendebaldeko estiloa, legarrezko horma sendoz eraikitako elizak, bereizgarri nagusi dituena. Leihoak txikiak dira eta arku erdizirkularrak zutabe zilindriko sendoetan bermatzen dira. Estilo idor, astun eta urria da.

1100 1500

Katedralak: Burgos, Leon, Toledo, Salamanca, Parisko Notre Dame, …

1200 1490 1400 1600

Cordobako Mezkita, Granadako Alhambra Florentziako katedraleko kupula eta Duomo. Ubeda (Jaen, hiri zaharra)

1600 1700

Pragako San Nikolas eliza

Barrokoa

1700 1830

Parisko Panteoia

Neoklasizismoa

Europako iparraldean hasi zen erabiltzen elizagintza, eraikuntza-teknika berri batzuen arabera: arku zorrotza eta arbotanteak. Egiturak luzeak dira, arinak eta estilizatuak, eta arkitektura-multzoak oso ederrak eta harmonikoak. Giza adimenaren sorkuntza ausartenetakotzat hartua da. Mahomaren jarraitzaileen artea da. Hainbat estilo bideratu dira beren artean Italian sorte zen. Florentzia aldean bereziki, eta bizkor zabaldu zen Europako mendebaldean. Artista esanguratsuenak: Bruneleschi eta Alberti. Estilo honen arabera, Antzinako Erromako estiloak eta teknikak saiatu ziren berreskuratzen eta moldatzen. Estilo klasikoak, erromatarra, eta Berpizkundekoa, hartu eta berriro definitzen saiatu zen. Monarkiek (dekorazio joriko jauregi handiak) eta Eliza katolikoak bultzada estiloa. Haren osagarri nagusiak dira Grezia eta Erromako arkitektura klasikoaren proportzioak eta xehetasunak.

1840 1890

Parisko Eiffel Dorreo, Chicagoko etxeorratza.

Industria iraultzak eragina izan zuen era berean arkitekturan, berrikuntza handiak ekarri zituen neurrian: material berriak (altzairua, kristala, hormigoia) , eraikuntzasistema modernoak, asmakari handiak (igogailua, esate baterako)

1890 1920

Antonio Gaudiren obra, Otto Wagnerren obra, Vienako Eskola.

“Arte berria” izenaz ere deitua, naturako gaiak dira haren inspirazio-iturri nagusia, landareak, loreak, eta zuhaitzak bereziki. Dekorazio handiko eraikinak dira, erritmo kurbatuetan oinarrituak. Dekorazio funtzionala da era berean.

1930 1940

Le Corbusierren modulo-eraikinak.

Arkitekto esanguratsuenak: Le Corbusier, Walter Cropius eta Mies Van der Rohe. Modulor (proportzionaltasun sistema) izan zen Le Corbusierren ekarri handiena. Eraikinaren funtzionaltasuna da arkitektura eskola honen oinarri nagusia; alferreko dekorazio joria erabat kentzeko joera du. Espazio zabalak bilatzen ditu eta saiatzen da konpartimendu itxiak kentzen.

Bauhaus Dessau

H. Van de Veldek eta W. Gropiusek sortu zuten Bauhaus Diseinu Eskola Alemaniako Dessauko hirian. Haien teoriaren arabera, eraiki edo proiektatzen zen orok eduki behar zuen funtzio bat eta, gainera, ederra izan behar zuen berez.

F. Lloyd Wrighten-en Falling water Urjauziaren gaineko etxea. Pensilvania EEBB

Arkitektura organikoa funtzionalismoaren kontrakarrean etorri ze; eraikinak Naturan integratzen saiatu zen, formaren eta erabilitako materialen bidez paisaiaren osagarri bihurtzeraino. F. Ll. Wright izan zuen bultzatzaile nagusi; honek, gainera, garrantzi handia eman zion eraikinaren barnealdeari.

1970

Pompidou Eraikina, Paris

Beirazko eta altzairuzko eraikinak, kolore bizi deigarriekin batzuetan, zerbitzu atal batzuk (eskailerak, hodiak…) eraikinetik kanpo daude. Biziki deigarriak egiten ditu xehetasun honek estilo honetako eraikinei.

1997 2010

Bilboko Guggenheim Museoa. Kuala Lumpurko Dorreak (Malasia)

Arkitektoak eraikinak ingurunean integratzen saiatzen dira. Kontuan hartzen dute ingurugiroko inapaktua, energiaren aurrezkia, material berriak, isolatzaile terminkoak eta akustikoak, sarrera egiten diote eguzki energiari…

Erromanikoa

Gotikoa

Arabiarra

Berpizkundea

Industria iraultza garaia

Art Nouveau Modernismoa Art Deco

Funtzionalismoa

Bauhaus Eskola 1970 Chicagoko eskola. Arkitektura Organikoa

Postmodernismoa

Egungo eta etorkizuneko arkitektura

25


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

6. Hiriaren Diseinua: Hiriaren zoruaren ordenazioa edo antolamendua. -Erdi Aroko Hiria: kale estu eta etxe nahastea, harresi baten barnealdean. Plaza / Eliza baten inguruan. - Lerro hiria: oinarrizkoena - Hiriaren Zabaldia: Boulevard eta Ensanche

- Barnealdea eraberrituriko hiria: Auzo zaharrak desagertzen dira. - Lorategi-hiria: Naturarekin lotura handia. Vitoria - Gasteiz dugu adibide zuzena.

- Hiri funtzionala: oinarrizko lau funtzioekin. ( BIZI / LAN EGIN / LEKUTU / AISIA ) LE CORBUSIER arkitekto frantsesak izan zen hiri molde honen teorizatzailea: Brasilia hiria honela gauzatu zen.

26


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

7. Altzari diseinua: etxe barruko objektuen eskariari deitzen zaio. Funtzio edo zertarako erabiliko den kontutan izan behar du. Altzari klasikoak, zurgin ebanistek era fin eta dotoreak eginikoak. Goi mailako zurekin eginda: haritza, intxaurra, gerezia e.a.) Altzari modernoak, seriean egindakoak, material berriak (aglomeratuak, kontraxaflatuak, plastikoak...) eta metalak erabiltzen dituzte egitura indartzeko.

ALTZARIEN DISEINUAN ERABILTZEN DIREN LEHENGAIAK ZURAK

XAFLAK

TABLEROAK

Zura gai naturala denez, bakarra da haren zati bakoitza. Zurak pikor, kolore, ehundura, hari eta usainaren arabera bereizten dira eta honelakoak izan daitezke:

Zurezko lamina edo orriak dira, oso fin moztuak, dekorazioegiturak edo gaiak itxuratzeko. Batzuetan, zurak baino kalitate handiagoa eskaintzen dute, batez ere goi mailako itsasgarriak eta tableroak erabiltzen direnean.

Kontraxaflatuak: zurezko xafla finak elkarrekin batu ondoren lortutako tableroak.

Zur bigunak: ongi lantzen dira, kolorez argiak dira, eta erresitentzia handi samarrekoak (Pinua, akertzea, izeia, zedroa, …) Zur gogorrak: Luzaroago irauten dute, haien kolore-gama handiagoa da, bigunak baino ehundura eta hari gehiago dituzte. Garestiagoak dira eta xafla eginik erabiltzen dira batzuk. (Intxaur zura, gaztaina, gerezia, pagoa, lizarra, kaoba, haritza, ebanoa, astigarra,…

Tablero aglomeratuak: zurezko txirbilez egineko tableroak. Prezioz lekedatuak dira.

27


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

8. Moda eta jantzien diseinua: Arropa diseinua, estaliaz eta babesteaz gainera, gizarte mailako bereizgarria, osagarri estetikoa eta kultura arraza nahiz sexuaren isla bihurtu da.

Ideak zirriborroen – irudien, patroien bidez aztertzen dira, eta ehun mota ere erabakitzen da, azkenik, Modeloen bidez (askotan pertsonai ospetsuak bihurtzen direnak, Naomi Cambell, Claudia Shiffer...) desfileetan erakusten dira, prentsa eta jende ospetsuen aurrean.

Arroparen konplemetuak edo osagarriak ere diseinu maila berezi bat dira.

Industri handiek moda jarduerak ezartzen dituzte ere (Levis, Armani, Arzuaga, Moschino, Chanel, Carolina Herrera, Balenciaga, Cristian Dior, Verchace, ...e.a) Cristobal Balenciaga dugu Euskalerria mailan diseinatzaile famatuena. “..marra zuzenaren gizona zen. Bere jantzietan bezala bere bizitzan dena zen gardena. Aholku bat eskatuz gero horrela erantzuten zuen: Izan naturala. Gauzak benetan zugandik atera daitezela..."

28


Ordenagailu Bidezko Marrazketa eta Diseinu tailerra

-

LAURO IKASTOLA- D.B.H.

Biografia: “Plastika eta Ikus-Hezkuntza – 4. DBH” Amancio Paniego Gómez eta José de Doomingo Acinas. Edit. Donostiarra1999 “e de tarjetas comerciales” Jeannet Leendertse. Edit. Gustavo Gili, 2000 “Diseño de Catálogos y Folletos” Eugeni Rosell, Edit Gustavo Gili, 1999 “Rediseño, de la imagen corporativa” Catharine Fishel. Edit.. GG, 2000

29


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.