E,
T N ZAITUZ E Z T A S O EK HITZ HAU A, FALTA DIR O K S A E T BAINA, BES HUTSUU Z U IT D EZ ZERGATIK ETZEN NEAK BET
…
PLASTIKAKO LIBURUXKA
1
Liburuxka honen helburua Plastika eta Ikus Heziketa arloko hainbat gai zure esku jartzea da: arloko edukiak, irudiak eta ereduak, ikasle eta irakasleek egindako irudiak, artisten biografiak, erreferentziak eta beste hainbat gauza gehiago ikusi eta aztertu nahi badituzu, jo helbide honetara: http://arteplastikoak2dbh.wikispaces.com/
Eskerrik beroena eman nahi diet liburu hau burutzen lagundu didaten pertsona guztie. UNAI E.
LIBURU HAU KOPIA DAITEKE
OHARRA: Liburua kolorez ikusi edo kalitate altu batean inprimatu nahi baduzu, helbide honetan jeitsi dezakezu:
http://issuu.com/plastika/docs/portafolioa_ikasleena_03
2
Izena:
Plastika
I K A S GA I A
ARG AZK IA
DB H
zu
Ba al dakizu ez dagoela munduan bezalakorik ? ‌ horregatik zara berezia, baina ‌ horrek ez du esan nahi besteak baino gehiago zarenik ‌ aurrean duzun guztia ikusi, aztertu eta apaltasunez marraz ezazu. Zorte on eta animo !! 3
kor e d i t s a Pl kin e r a i r zu margo re u z z e t i saia za ren artua a r t e r r e tzen a i p o k gazkia
4
MARRAZTEKO METODOA
(Pitxer Aurpegia)
Irudi honen bidez gure sena erabiliz, proportzioak ondo egiten saiatuko gara. LAN PROPOSAMENA: behatu eman zaizun adibidea - Ezkertia bazara buruz behera jarri orria, eta bestela, horrela jarraitu. - Birpasa ezazu eman zaizun irudi osoa arkatzarekin, eta ondoren jarrai ezazu bukatu arte.
Simetria Axiala 5
OINARRIZKO FORMAK Hauek dira Oinarrizko Formak … KUBOA
ZILINDROA
ESFERA
Saia zaitez oinarrizko formak marrazten eta ondoren bete itzalez …
6
Konturatuko zara, beste hainbat objektu oinarrizko elementuez osatuta egongo direla. Azter itzazu irudi hauek eta saia zaitez aurkitzen. Ondoren, aldamenean krokizatu objetua.‌ Adbideak:
7
8
AHOKATZEA Ahokatzea irudikatuko dugunaren formak sinplifikatzea eta oinarrizko irudi geometrikoa egitea da. LAN PROPOSAMENA: 1) Aurrean dituzun objektuen argazkian gainean ahokatu, oinarrizko elementu geometrikoen bitartez. HELBURUA= Objektuen sinplifikazioa eta ahokatzea.
https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
9
ARIKETA: Eskura duzun objektu bat aukeratu eta saia zaitez objektu horrek dituen elementu geometrikoak aurkitzen. Paperean marraztu objektua , baina tamaina askoz handiagoan. Gero, beldur gabe eta dar-darrik egin gabe arkatzez sakonago birpasatu.
10
Gustora geratu al zara? Ziur marrazki oso onak direla, Egin itzazuz gehiago, sardexka bat, goiara, zorrozkilo bat, eta artaziak adibidez. Animo, ez ahaztu kriokizatzen eta aurrera lortuko duzu eta!!!
11
ARTEAREN IKONOA NORBAITI NIRE IRRIFARREA
marraztea AHAZTU ZAIO, LAGUN DIEZADAKEZU ? , MARRAZ EZAZU ZEUK
ezpainetako
barrarekin ,
mesedez
GIOCONDA Leonardo da Vinci (1452 -1519)
Pizkundeko arkitekto, musikari, asmatzaile, ingeniari, eskultore eta margolari izan zen. Berpizkundeko gizonaren arketipotzat eta jeinu unibertsaltzat daukagu. Leonardoren maisulan nabarmenenak, “Azken Afaria” eta “Mona Lisa” dira.
Ezaguna da era berean, hainbat asmakizun diseinatu zituelako.
Horrez gain, anatomia, astronomia eta ingeniaritza zibilaren aurrerapenean ere lagundu zuen.
12
ZER DA
ARTEA
?
Artista batek ideia bati forma ematen dionean artea egiten duela esaten da. Arteak forma, itxura eta tamaina ezberdinak har ditzake. Iritziak eta jendearen gustuak ere anitzak izan daitezkeenez, ezin izango da inoiz, artearen definizio behin-betiko bat eman.
PINTURA
LITERATURA
ESkultura Arkitektura
Arte Adierazpen ANTZERKIA
ezberdinak daude
Dantza
Zinema MUSIKA
13
BURUZ BEHERA MARRAZTEN Betty Edwards liburutik
LAN PROPOSAMENA kopia ezazu buruz behera dagoen irudi hau. Saia zaitez marrak jarraian egiten, altxatu gabe, eta ahal dela dar-darrik egin gabe. HELBURUA: ondo marrazteko, proportzioak ondo betetzea ezinbestekoa denez, teknika honekin konturatuko zara edonoren esku dagoela. MATERIALA: arkatza, borragoma eta, azkenik, errotuladorea.
Egilea: Pablo Picasso (1881-1973) Igor Stravinskyren erretratoa, 1920. urtean eginda . 14
https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
15
KUADRAKETA eta konposaketa
Edozein erretratutan, irudi edo argazki bat egiteko, ondo koadratu behar da. Pertsonaiaren begiradaren noranzkoan espazio gehiago uztea gomendatzen dute beti.
IRUDIAREN BALIABIDEAK ARGAZKIGINTZAN
Konposaketa egituratzeko eta elementu nagusiak irudian kokapen egokia izateko, herenen egitura erabili ohi dugu argazkigintzan. Irudia hiru zatitan banatzen da, horizontalean zein bertikalean. Lerroak elkartzen diren 4 puntuak garrantzizko guneak dira irudian. Elementu nagusia puntu horietan kokatzea aukera ona izan daiteke beste elementuek irudia orekatzen badute.
1
2
4
3
Garrantzizko 4 guneak 16
LAN PROPOSAMENA: Herenen egitura kontutan izanda, egin ezazu argazki bat zure kamararekin eta itsatsi orrialde honetan. 17
Ondo marrazteko, objektuak ikusteko eta aztertzeko era aldatu behar dugu. Objektua bere horretan ikus-
Espazio hutsak
edo
teko ohitura dugu, baina objetu horren hutsueneak marraztuko bagenitu ere, objektu bera agertuko litzaiguke. Horri espazio hutsak
negatiboak
edo negatiboak marraztea deritzogu.
in aulki honek dituen espazio Marraz itzazu margo zuri batek lkia, hutsuneak soilik maau tu az Ah k. boa ati neg edo sak hut rraztu.
18
Espazio hutsak marraztu Sarritan oso zaila da hostoak edo zuhaitz baten adarrak marraztea. Badago modu errazago bat , irudi ikaragarria sortzeko; Ahaztu hostoen siluetak eta hostoen arteko espazio zuriak marraztu.
19
PLANO BISOREAREKIN Fotokopiatu hurrengo orria gardenki batean. Gero, ESPAZIO HUTSEN teknika erabili landare edo zuhaitz bat marrazteko. Azkenik, gune zuria Cutter batekin moztu eta koloredun aldizkari baten gainean jarri. Efektu polita egingo du.
20
BISORE– GARDENKIA Irudia egiten duzun bitartean gardenkia ez tolestu ez dadin, moztu kartoi gogor batekin eta zinta itsaskorrarekin pegatu euskarrira. Marrazteko rotulki PERMANENTEA erabili, eta gardenkia berrerabiltzeko alkoholarekin borratu.
21
PERSPEKTIBA “ Ikusi makusi, zer ikusi? Nork ez dio galdera hori egin bere buruari ? Hala ere, mundua ikusi ez ezik azaldu ere egin behar da. Ikusle izateaz gain ikertzaile ere bazara eta zure zeregina errealitatearen konplexutasunaz jabetzea da “
Zer da perspektiba ? errealitatearen 3 dimentsioak adierazteko teknika da. Errealitate hori, perspektiba konikoarekin – ihes puntu bakarrarekin edo birekin - adierazten dugu.
Alberto Dureroren grabatua, Jakob Keserren asmakizuna erakusten duena. 1538
22
GARDENKIA erabiltzen Gomendioa: EZ MUGITU, KUADRAKETA BERa ZAINDU eta ITXI BEGI BAT. IKusiko duzu GARDENKI aurrean edozer jarrita ere, irudikatzeA lortuko duzula.
23
ARIKETAK:batean kokatu zinta itsaskorrarekin. Ondoren, begi bat itxiz, errotuladore permanente batekin kalkatu ikusten duzuna, urruntasun efektua lortu behar duzu. Azkenik, gardenkian marraztu duzuna folio bitan kalkatu eta bietako bat kolorez margoztu .
24
ARKATZ EZBERDINAK LANAREN PROPOSAMENA Egurrezko arkatzek gogortasun ezberdinak dituzte, barruan duen grafitoa biguna bada, beltzago edo ilunago aterako dira marrak. Grafitoa gogorragoa bada, berriz, marrak grisago aterako dira. HELBURUA: Ohartzea lan ezberdinak egiteko arkatz ezberdinak erabili ahal dituzula. Marratu hainbat eratako lerroak. Erabili arkatz gogorrak eta bigunak, paperaren gaineko presioa aldatuz. MATERIALA: Grafitozko arkatz bigunak 2B, 4B, 6B, ..ea.), gogorrak (2H, 4H, ..) eta normala HB delako.
GOGORRAK
BIGUNAK
Hiru arkatz ezberdin aukeratu eta sakontasun ezberdinez bete laukitxoak
25
Espazioaren adierazpena Marrazkilariak marrazki figuratibo bat egin nahi duenean, elementu bakoitza errealitatearekiko antzekotasuna lortu nahi du. Baina ondoren, espazioa adierazteko, hurbil dagoena, urrunen dagoena eta objektuen artean dagoena sentsazio lortzeko modu bat dago, marrak bereiztea. Horrela marra lodi eta sakonak ondo bereiztuz sakontasun efektua lortuko da..
LANAREN PROPOSAMENA Saia zaitez aldamenean dituzun irudiak arkatz ezberdinekin sakontasuna adierazten.. Gogoratu hurbil edo 1go planoan dagoena arkatzez fuerteago birpasatzea. HELBURUA: Irudiaren sakontasuna adieraztea. MATERIALA: arkatza bigunak (2B, 4B, ...) arkatz gogorrak (HB, 2H, ...).
Marrazki honetan azaldu den teknika erabili da, hau da, lehen planoan dagoena arkatz bigunekin marra sakondu egin da, horrela sakontasun efektua lortu da. Frogatxo bat egin ea nola ateratzen zaizun. Aurreko planoa sakonago azpimarratu
26
https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
27
KOLOREETAKO ARKATZAK
Badakizu egurrezko pinturekin marrazten? Ba, jakizu, pintura hauekin margotzeko teknika berezi bat erabili behar dela. Irudia “marraka� edo trazuen bidez koloreztatzean datza teknika hori. Trazuak batzuetan lodiagoak izaten dira, eta besteetan, aldiz, meheagoak, garbiagoak edo difuminatuagoak. Zergaitik? Trazadurarekin egitean kolore ezberdinak gune berean gehitu ahal ditugulako. Trazadura ezberdinen arteko tartetxo zurietan margotuko dira eta koloreari bolumena emango diogu. LAN PROPOSAMENA Saia zaitez aldamenean duzun irudian teknika berri honekin koloreztatzen. Hasieran kolorea suabe maraztu eta geroago sakonagoa. OHARRA Zorroztu etengabe zure egurrezko kolorezko arkatza. MODUA: Elementu bakoitzaren gainazala nolakoa den deskribatzeko trazu txikiak erabili. Gainazala laua denean trazu zuzenak, gainazala biribildua denean trazu biribilak, eta azkenean, bolumena adierazteko, trazu gogorragoak erabili berriro.
HULK, Stan Lee, 1962 Marvel Comic
28
KOLOREAREN TEORIA Hiru dira oinarrizko koloreak: m a g e nt a (Âągorria), h o r i a eta z i a n (Âą urdina). Oinarrizko hiru kolore hauen bitartez beste kolore guztiak lor daitezke, bigarren mailako koloreak hain zuzen. Margoztu biribil hauek jarritako koloreekin.
HORIA
? ? ? MAGENTA
?
ZIAN
Akuarelarik ez baduzu, egurrezko arkatzekin ere saia zaitezke. 29
ZIRKULU KROMATIKOA Zirkulu kromatikoa edo koloreen zirkulua kolore guztiak biltzen dituen zirkulua da.
Oinarrizko koloreak proportzio jakin batzuetan nahastuz gero kolore guztiak lor daitezke.
BERDEA
HORIA
HORIXKA
HORI
BERDEXKA
LARANJA
BERDEA
GORRIA
URDIN BERDEXKA
MAGENTA
URDINA BIOLETA
BIOLETA
URDINXKA
GORRIXKA
BIOLETA
Koloretan margozteko , joan helbide honetara:
http://issuu.com/plastika/docs/portafolioa_ikasleena_03 30
KOLOREEN TENPERATURA KOLORE BEROAK LARANJA HORIA GORRIA
KOLORE
KOLORE
NEUTROAK
NEUTROAK
BERDE ILUNA
MOREA URDINA
KOLORE HOTZAK
Van Goghek, “Galsoroa beleekin” (1890) marraztu zuenean Koloreen tenperatura aztertu zuen. Marraz ezazu bere koadroa alderantziz, hau da, kolore temperatura aldatuz; Ea zer gertatzen den ... 31
Cesar Manrique (1919 - 1992) Lanzaroteko artista handia izan zen. Artearen eta naturaren arteko oreka bilatu nahi izan zuen, ondare artistikoa ondare ekologikoarekin parekatuz. Proposamena: Hona hemen berak asmatutako arrain bat. Margotu itzazu arrain bakoitzaren gorputz atal ezberdinak kolore hotzekin bakarrik edo beroekin bakarrik . Ondoren, asmatu ezazu zuk beste arrain mota bat eta koloreztatu.
32
KOLOREAREN
ERABILERA
“ Zer adierazi NAHI DUDAN nire lanarekin ? Artista orok bilatzen duena: lerro, kolore eta planoen arteko harremanen bitartez oreka lortzea, baina ni modu argi eta indartsuenaren bitartez saiatzen naiz. ” Piet Mondrian. (Amersfoot – Holandan, 1872 - New York, 1944)
Irudian ikus dezakegun bezala, Piet Mondrianek lerro, plano eta koloreen arteko harremanak lantzen ditu bere lanetan. Mondrian oinarrizko koloreez baliatzen zen bere irudien konposaketak sortzeko. Oinarrizko koloreak planoetan antolatzen zituen lerro beltzez sailkaturik.
GORRIA
URDINA
HORIA
33
Margoztu ezazu sare modular hau bost kolore ezberdin erabiliz, Mondrianek egingo zukeen legez.
34
KONPOSIZIO ESKEMAK MARGOZTERAKOAN edo argazkiak ateratzerakoan, aukeratutako elementuak espazio batean kokatzen ditugu, eta espazio hori antolatzeko erabiltzen diren lerro nagusiei konposizio-eskemak deritzegu.
Renoir, “Le déjeuner des canotiers”, 1881
Velazquez, La maja desnuda, 1795-1800
Goya, El tres de mayo de 1808, 1814. Velazquez, Las Meninas, 1656
L. Da Vinci, La Gioconda, 1503–1517
Piero de la Franchesca, La Flagelación de Cristo, 1455
PROPOSAMENA: Lotuko zenituzke konposaketa eskema hauek dagozkien koadroekin ? Behin hori eginda, marraztu konposizio eskemok margoen gainean rotulki distiratsu bat erabiliz. 35
Informazio gehiago: http://www.artecompo.com/
Sant Climent de Taüll, XII mendea
Botticelli “Venusen jaiotza”, 1484
Fra Angelico, “Deikundea”, 1430
Ticiano, “Urbinoko Venusa”, 1538
Rafael
Jan Van Eyck
“Amabirginaren ezkon-hitza”, 1504
Picasso “Gernika”, 1937
36
Jar ezazu orri honen atzean aldizkari zahar bat eta moztu markoen barrukaldea Cutter batekin . Ondoren, zuk nahi dituzun argazkiak aukeratu marko hauetan sartzeko.
37
38
MARGO ORBANAK Hermann Rorschach
(1884-1922)
Harrigarria bada ere, H. Rorschach-ek (aita margolaria zuen) margo orbanen bitartez pertsonen izaera psikologikoa ezagutzeko metodo edo test bat asmatu zuen.
ZER IKUSTEN
DUZU ZUK
ORBAN HAUET AN ?
39
Isuri margo orbanak eskumako orrialdean. Jarraian, margoa lehortu baino lehen, itxi koadernoa. Modu honetara margoa bi orrialdeen artean hedatuko da orbana. Rorschach en erara sortuko duzu lamina bat horrela. 40
Ondoren idatz ezazu orban honek iradokitzen dizuna. ——————————————————————————— ——————————————————————————— 41
Ipar izarra Hartz txikia
Eltanin
Thuban
Altais
konstelazioak 42
Meissa
Betelgeus
Bellatrix
Alnitak
Rigel Saiph
Izar multzo batek konstelazio bat sor dezake. Topatu eta marraztu (izarrak lotuz)“Orion eta Herensuge konstelazioak� bi orrialde hauetan. 43
COLLAGE “Marrazkiloa� 1953. urtean, paper zatiak moztuz sortutako margoa da. Zatiak espiral eran kokatuta daudenez, marrazkilo itxura hartzen du irudiak.
Henri Matisse XX. mendeko artisten artean, aztarna sakonena utzi duenetariko artista da Ezaguna da teknika ezberdin eta berritzaileak erabili zituelako.
ARIKETA:
edozein koloretako kartulina 12 x 12 mm
ARIKETAK EGITEKO INTERNETEN
Artaziak hartu eta forma ezberdinez zatitxo batzuk moztu eta ondoren itsatsi eskumako orrialdean.
http://www.nga.gov/kids/zone/collagemachine.htm 44
Aurreko orriko ariketa egin ostean, har itzazu kolore ezberdinetako kartulinak eta moztu zuk nahi duzun formetan. Ea zer gertatzen den ... 45
COLLAGE
TEKNIKA
Collage teknika hainbat argazkiz osatutako irudien muntaia da. Material edo ehundura ezberdinak gainjar daitezke. Collage-a egiteko artaziak eta cutterrak oso zorroztzak erabili oi dira, mozketak ahalik eta zehatzen egiteko. LAN PROPOSAMENA : Aldizkari ezberdinetatik aukeratu desitxuratzeko aurpegi bat, eta saia zaitez aurpegi MASKARA bat egiten. Artista garaikideen antzera, (Juan Gris ,Braque, Max Ernst, Picasso. Hamilton, e.a), saia zaitez BODEGOI edo natura hil bat egiten. Material anitz erabil ditzakezu, baina baldintza bat bete behar duzu: musika instrumentu bat agertu behar da beti. (Gogoratu “fotomontaje� edo argazki trukatua egitea).
Braque
Josep Renau
Max Ernst
46
Materiala : lekeda, artaziak, eta aldizkari nahiz egunkari paper ugari beharko dituzu. Material ezberdinak ere itsas daitezke, EHUNDURA ezberdinak sortuz. Informazio gehiagarria: � Eginez sortzen da� zioen Deskartes Filosofoak. Beraz, Informazioa eskuratuz ideiak sortzen dira. http://es.wikipedia.org/wiki/Collage Josep Renau artistaren adibideak ere ikus ditzakezu helbide hauetan. http://www.margencero.com/lumiere/renau/remau_articulo.htm 47
AFRIKAR MASKARA Pablo Picasso (1881 - 1973) txikitan ez zen oso ikasle ona izan, baina margotzeko trebetasun handia zeukan. Primitibismoak eta gure arbaso afrikarren arteak kubismoa sortzera eraman zuen. Proposamena: Afrikar maskarak animalia edota pertsonaia beldurgarrien errepresentazioak dira eta material ezberdinez osa daitezke. NOLA ? Eskuman daukazun orrian margotu tenperaz maskararen erdi bat eta behin hori eginda daukazunean, tolestu orria beste erdia estaliz Lehen saiakera hala-hola atera bazaizu egin froga gehiago.
48
Oharra: Alde honetan soilik margotu. 49
FROTTAGE FROTTAGEA edo ehundurak egiteko teknika asko daude. Teknika hauetako bat honako hau da: erliebedun material baten gainean jarritako paper baten gainean arkatzez igurztea. Erliebedun material ezberdinak aukeratzen baditugu, lan bitxiak lortuko ditugu.
50
Proposamena: Bilatu erliebe desberdineko materialak eta aplikatu frottage teknika erliebe horietan. Bilduma oparoa aterako zaizu. Ondoren, erabili erliebe ezberdin hauek asmatutako irudi bat sortzeko. Hegazti bat edo arrain prehistoriko bat adibidez.
OHARRA: Elementu bakoitzaren gainazala nolakoa den deskribatzeko trazu txikiak erabili. Gainazala laua denean trazu zuzenak, gainazala biribildua denean trazu biribilak, eta bolumena adierazi nahi baduzu trazu gogorragoak erabili. 51
Andy Warhol
TRANSFERENTZIAK Transfer teknika irudi bat euskarri baten gainean itsastea da (paper, kartoi, oihal, metal, egur edo egunkari baten gainean froga daiteke), beti ere aurretik helburua zein den jakinda. Andy Warhol-ek gaur eguneko ikonoak hartu eta koloreak aldatuz eta errepikapenen bidez, kontsumorako artea nahi izan zuen sortu. POP ART izendatu zion. Andy Warhol, Marilyn Diptych, 1962, TATE MUSEUM
Hitzez azaltzea zaila den teknika hau, hurrengo ariketa honen bidez ulertuko duzulakoan gaude. 1)
Har ezazu zure argazki bat eta fotokopiagailuaren bidez handitu A4 tamainara .
2)
Ondoren, ‌ Beste paper bat hartu eta paper horren gainean kartulina zati eta oihal zatien bidez collage bat sortu.
3)
Jarraian, zure aurpegiaren fotokopia, buruz behera jarri sortu berri duzun collage horren gainean.
4)
Horren ondoren, hartu kotoi zati bat, busti disolbatzailearekin (aguarrasarekin) eta igurtzi fotokipiaren atzekalde guztia.
5)
Amaitzeko kontu haundiz kendu fotokopia collagaren gainetik.
52
Itsatsi hemen zure arte-lana eta ez ahaztu irakasleari erakustea. 53
TIPOGRAFIAK Tipografiaren azterketa: Hizki mota bakoitzak konnotazio ezberdina dauka, beraz, ondo aukeratu beharreko kontua da hizkiena.
Erakunde edo enpresa bakoitzak, transmititu nahi duen irudi korporatiboaren arabera hizki mota bat edo beste aukeratuko du.
54
PROMOSAMENA: Saia zaitez hizki mota bat aukeratzen eta marraztu behean duzun kuadrikulan . Zuzenkia eta konpasa erabiltzea komeni zaizu.
55
Saia zaitez zure TIPOGRAFIA asmatzen.
56
PROPOSAMENA: Fontpark interneten online dagoen programa ikaragarria da. Tipografia eta hizki zatien bitartez, marrazki berriak sor ditzakezu. Saia zaitez, adibidez, aurpegi bat egiten. Gero inprimatu eta itsatsi orrian.
57
MUSEOEN
BILDUMA
58
Museoak arte lanak ikusgai dauden eremuak dira. Hala ere, gaur egun eredu ezberdinez sortutako beste museo batzuk ere badaude, ondare publikoa ezagutarazi nahi dutenak hain zuzen. Zure inguruan museo ezberdin asko daude, batzuk besteak baino ezagunagoak. Zuetariko nor izango da Museo gehien ezagutzen dituena? Egin ezazu ezagutzen dituzun museoetako atarien argazki bilduma bat, kokalekua eta deskribapena zehaztuz. Sarrera guztien tiketa ere gorde ezazu. OHARRA: Urte osoa duzu horretarako. Atzerrikoek ere balio dute, noski !!!!
https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
59
POP-UPS Papera moztuz eta tolestuz lortu ahal diren eskulturak dira pop -ups-ak.
http://www.origami-resource-center.com/pop-up-card.html 60
61
62
https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
63
64
ORIGAMI (papiroflexia) Origami hitzak papiroflexia esan nahi du japoniarrez: ori (tolestu) eta kami (papera). Origamia paperaren bitartez lortzen den adierazpen artistikoa da. Figura ugari lortzeko tolesdura asko egin behar dira eta askotan, tolestatzaileek orduak ematen dituzte pausuak banan-banan jarraituz; pausu horiei gida edo diagrama deritzaie. Saiatu nahi duzu Kurrika txori hau egiten??? Pausuren bat ez baduzu ulertzen galdetu zure plastikako irakasleari...
Kurrika txoria
Miguel Unamunok, Bilboko idazle ospetsuak, papiroflexia asko maite zuen. Berak ere pieza berriak asmatu zituen, horren erakusgarri Zuloaga pintoreak egin zion erretratua duzue
www.pajarita.org
https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
65
ERRETRATUA
Atzindura Mutil honen aurpegiaren argi-ilunak ikusten dituzue? Gustatzen zaizue efektua? Ba hau lortzeko, gauza bakar bat beharko duzue: Zuen estutxeko goma. 66
ERRETRATUA Saia zaitez falta den zatia marrazten. Ea nola moldatzen zaren. Egin marrak simetrĂa zaintzeko.
67
GIZA GORPUTZA Marrazten
Giza gorputza marren bidez nola marraztu behar den aztertuko dugu. Modelo bat aukeratu, ondo gainbegiratu eta forma nagusia borobil multzoekin adierazi, beldurrik gabe . Forma eta Fondoaren arteko erlazioa deitzen zaio honi. Egin nahi duzun irudia KAXATU paperean (marra bigunez egin, arrasto handia ez uzteko, 2H arkatza gomedatzen dizugu) Gida zaitez zure “proportzio zentzuarekin”. Askotan saiatuko zara, aurrean duzun objektua KAXATZEN, ez izan beldurrik, behin baino gehiagotan marraztu zu gustora geratu arte. 1 2
Giza gorputza
8 zatitan
banatu hasieran, proportzioak zeintzuk diren ohartzeko.
3 4 5 6 7 8
Proportzioak era eskematikoan adierazi (munigoteak bezala), objektuaren hezurrak izango balira bezala. Ondoren, objektuaren silueta edo ertzak margotu, estruktura “lodituz” edo eskeletoari giharrak eta azala jarriz. Azkenik, marraztu, nahi duzun zehaztasuna lortu arte. Marrazkia marren bidez bukatu nahi baduzu: azken zati honetan hobe duzu hasieran baino arkatz gogorrago bat erabiltzea. 68
PRPOSAMENA: Ahokatzeko “manikirik� ez baduzu (edozein liburu-dendan eros dezakezu), alboan duzun norbaiti esan 5 minututan geldi egoteko eta saia zaitez gorputzaren hezurrak marrazten. Ondoren, borobilekin giharrak adierazi. Bat baino gehiago egin, ikusiko duzu nola hobetzen duzun.
69
Egin itzazu nahi beste froga, animo!!!
70
Oinarrizko trazadura geometrikoak ELKARTZUTAK
ERDIBITZAILEA
3
2
1
0
B Zuzen erdi baten ertzean ELKARTZUTA trazatzeko bi metodo ezberdin
4
5
Angelu baten ERDIKARIA
6
https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
71
72
THALESen TEOREMA Segmentu bat nahi aina zati berdinetan zatitzeko modua Thales greziar matematikari, astrónomo eta filosofoa izan zen(K.a. 625-547). Greziako Zazpi Jakintsuen artean zaharrena eta ospetsuena. Egiptoko eta Babiloniako kulturetatik geometria eta aljebrako ezaupideak jaso eta Grezian sartu zituen. Triangeluaren angeluen arteko erlazioaz ari garenean bere teoremaz ari gara, bere izena baitarama. Horri esker Egiptoko piramideen altuerak kalkulatu ziren.
Demagun AB segmentua “n” zati berdinetan zatitu nahi dugula. Pausu hauek ondo jarraituz ziur gaude oso erraza egingo zaizula. 1) “ l ” zuzen laguntzailea marraztuko dugu segmentuaren ( A edo B) mutur batetik igarotzen delarik. 2) “ l ” zuzena, konpasarekin “n” zati berdinetan zatituko dugu. Kontutan izan, nahi dugun neurrikoak izan ahal direla, baina ez itzazue handiegiak egin, oso urruti joan liteke eta.
73
“n� -garren zatia eta segmentuaren muturra, lerro zuzen baten bidez lotu eta zatiki bakoitzetik, honekiko paralelak marraztu, segmentua zatikatuz. Segmentuan egindako zatikiak, berdinak izando dira.
ARIKETA: Saiatu segmentu hau 5 zati berdinetan konpasaren bidez zatitzen.
74
Saia zaitez irudi hau kopiatzen. Zirkunferentziaren diametroa 100 mm -koa adierazi eta ondoren Diametroa 5 zati berdinetan zatitu, horrela, zirkunferentzia berrien erradioa jakin ahal izango duzu.
OHARRA Kontuz, adierazita dagoen irudi hau apropos txikituta marraztu dugu. Neurriak ez datoz bat , zuk ahalenginak egin ditzazun.
75
Agenda 21
BERRERABILPENA Gaur egun gure gizarte aurreratuan, hondakinen pilaketa arazo handia da. Hondakin ugari berrerabil daitezkeela konturatu behar gara (adibidez, jostailu bat egiteko edo objektu arrunt bati beste erabilera ezberdin bat emateko) BERRERABILTZE prozesuan arte munduak zeresan handia izan dezake. Sormenaren bidez, gauza interesgarri asko atera daitezke. Arlo honetan Marcel Duchamp aitzindaria izan zen.
HELBURUA: eguneroko bizitzan aurki daitezkeen hondakinetatik objektu berri bat sortu. LANA: lagun bati opari bat egin: lanpara bat, jostailu bat ‌. MATERIALA: plastikozko botilak, tetrabrik, kordela, plastiko sareak, boltsak, kartoia, hodi elektrikoak, puskatutako gauzak (aterkiak, ordenagailuetako piezak), arropa zaharrak ‌ ea.
Helbideak: http://reciclandoenespiral.com/blogreciclaje/category/ eco-arte-eco-diseno/ http://www.reciclayjuega.com/ oso interesgarria da. http://www.museumofunintendeduse.com/
76
77
MARRAZTEN JARRAITU ! Gustora geratu al zara liburuxka honetan aurkeztu diren proposamenekin? Ziur asko hobetu duzula zure maila. Baina, zergatik ez diguzu zure burutazioak erakusten? Hemen duzu aukera !!
78
79