Programa Sanjuanes de Tolosa 2015

Page 1

Ekainak 23-28

Tolosa


SANJOANETAKO AGURRA

Badatoz Sanjoanak, badatoz ezkil hots eta ke usainak. Eskopeten burrunbak eguna esnatuko du, lizar adarrez apainduriko kaleak zeharkatuz, bezperako kedarrak itzaltzen doazen heinean.

AGURRA “Izan eta bizi Tolosa, bat eginez, denok batera, gurea den festa honetan, heldu, haur eta gaztea, gizon eta emakume; kolorez eta ilusioz jantzi dezagun guztiok Tolosa”.

Udako solstizioari hasiera emango diogu, desorekan oreka bilatuz, gaua eta eguna uztartuz, ilargia eta eguzkia elkartuz, sorgindutako dantzak esnatu ditzan gure lurrak. Suak garbi ditzala gure barruak, argitu ditzala etxe isilak, bakardade eta ziega ilunak. Ekar dezala lana, piztu dezala zoriontasuna, bereziki langabe eta egunak luze egiten zaizkion orori. Gaueko une ilunen ostean beti datorrelako lehen argi printza, sugarrek uxatu ditzatela beldurrak, indartu gaitzatela bidean aurrera egiteko. Elkarrekin egiten dugulako garena, elkarrekin garelako.

Vienen los sanjuanes, el volteo de las campanas, el olor a humo. Las salvas de las escopetas despertarán el día, atravesando calles embellecidas con verdes ramas de fresno, mientras se apagan los últimos restos de las hogueras de la víspera. Daremos inicio al solsticio de verano, intentado no perder el equilibrio en ese desequilibrio, uniendo el día y la noche, juntando el sol y la luna, para que los embrujados bailes despierten esta nuestra tierra. Que el fuego purifique nuestro interior, que ilumine las oscuras celdas, la soledad, el silencio. Que traiga trabajo y felicidad, a quienes no tienen y a quienes el día se les hace eterno. Porque tras la oscuridad de la noche siempre surge la primera luz del día; que el fuego ahuyente los miedos, que nos dé fuerza para continuar el camino. Juntos hacemos lo que somos, porque juntos somos.

Izan eta bizi Tolosa, bat eginez, denok batera, gurea den festa honetan, heldu, haur eta gazte, gizon eta emakume; kolorez eta ilusioz jantzi dezagun guztiok Tolosa.

Vive y sé Tolosa, todos y todas a una, en esta nuestra fiesta, jóvenes y no tan jóvenes, hombres y mujeres, vistamos de color e ilusión Tolosa.

Ondo pasa ezazuela egun hauetan, elkarrekin eta besteekin. Besarkada bero bat guztioi, sugarren artetik!

Que disfrutéis de la fiesta y lo compartáis. Un abrazo, de entre las llamas del solsticio.

Ibai Iriarte San Vicente Tolosako Alkatea


KOADRILEN EGUNAK 25 URTE, ZORIONAK! Dagoeneko 25 urte joan dira Tolosako hainbat lagun koadrilen egunaren inguruan biltzen hasi ginenetik. Garai haietan Sanjoanetan inguruko gazte gehienak Hernani aldera joaten ginen parrandara, hala ere, bagenuen Tolosako San Joan jaietan parte hartzeko nolabaiteko irrika. Tolosako Sanjoanak festa serio eta ofizialak ziren, herritarren parte-hartzea oso mugatua zen eta gazteak ez ginen batere identifikatuak sentitzen. Eta horrelaxe hasi ginen guretzako festa, “gure festa” izango zena sortu eta antolatu nahian.

Horrelaxe, era natural eta errezean sortu zen, gaur egun oraindik oso osasuntsu dirauen eguna, guretzat pozgarria da oso Euskal Herria plaza beteta ikustea, arratsaldeko giro paregabea, Mulanboren kalejira, oraindik ere lehen egunean bezalaxe gozatzen eta ospatzen dugulako eguna. Festaren egitura eta antolaketa aldatu eta gaur egungo ohituretara moldatu da eta horrek erakusten du bizirik dagoela, baina garrantzitsuena da festa egun bikaina dela eta hasierako izaera eta indarra izaten jarraitzen duela. Beraz, bete ditzala beste horrenbeste urte, baita gehiago ere!

“ Eta horrelaxe hasi ginen guretzako festa, gure festa izango zena sortu eta antolatu nahian.”. Lehen bilerak Udaberri dantza taldeak zuen lokal zaharrean egin genituen, bertan sortu ziren lehen proposamenak, jende artean sekulako indarra eta gogoa somatzen zen eta horrexek atera zuen aurrera Koadrila eguna. Gurea, guretzat eta guk egina izango zen festa nahi genuen. Horrelaxe jo genuen Udalera, herriko tabernariengana eta beste zenbait eragilerengana ere eta denon artean atera genuen aurrera proposamena. Horrelaxe antolatu genuen lehen egun hura, Oriako balsen jeitsiera, kalejira, jokuak, bazkari herrikoia, bazkalosteko txistebertso-jota inprobisatuak, arratsaldeko ginkana, gaueko kontzertuak, goizaldeko txokolatadak...

Aurten ekainaren 27-an ikusiko dugu elkar, gure blusa, kamiseta, txapel, betaurreko edota dena delakoarekin gurea den festa ospatuz eta gozatuz. Ziur nago bertan ikusiko ditudala Peña Dupons, Hartu ta Sartu, Tripustelak eta bidelagun izan nituen beste asko ere, lehen eguna balitz bezala, ilusio berarekin, oraindik ere gurea dugun koadrila egunaz gozatuz. Amaitzeko, gaur egungo antolatzaile eta bultzatzaileei esan, segi dezatela lanean bikain ari baitira. Baina adi! Ez ezazue garrantzitsuena ahaztu: Koadrila eguna guretzako eta guk eginiko festa dela. Gora koadrila eguna eta gora San Joan jaiak.

Nik uste partaide izan ginen gehienok dugula oroitzapen ona eta nolabait mugarri izan zela Tolosako koadrila ezberdinen arteko harremanak bultzatzeko eta koadrila egunari segida emateko.

Egilea: Joseba Urretabizkaia Digitalizazioa: Karlis

Andoni Gorostidi. Lehenengo Koadrila Eguneko antolakuntzako kidea.


EKAINAK 13 - LARUNBATA 13 DE JUNIO - SÁBADO 09:00

“Hiru Handiak” mendi maratoia. Irteera eta helmuga Paper Eskola kalean. Maratón de montaña “Hiru Handiak”. Salida y llegada en la calle Paper Eskola.

10:00

Igeriketa-probak Usabal kiroldegian: XLVI. San Joan saria. En el polideportivo Usabal, pruebas de natacion: XLVI Trofeo San Juan.

10:00

Futbol-txapelketa Berazubin, Urtzi Gurrutxaga II. Memoriala. En Berazubi, campeonato de fútbol II Memorial Urtzi Gurrutxaga.

16:00

Esku pilota Beotibar pilotalekuan: “Talentuen txapelketa”. En el Frontón Beotibar partidos de pelota a mano: “Talentuen txapelketa”.

18:00

Padel txapelketa, Gainditzen elkarteak antolatuta, Berazubin. En Berazubi, campeonato de padel organizado por la asociación Gainditzen.

18:00

Kultur Etxeko dantza-tailerreko ikasleen ikuskizuna: “El Corsario”, Leidor aretoan. En el Leidor, espectáculo del alumnado del taller de danza de la Casa de Cultura; “El Corsario”.

EKAINAK 19 - OSTIRALA 19 DE JUNIO - VIERNES 10:00

Mus Txapelketa, “Iturriza” Jubilatu eta pentsionisten elkartearen lokalean. Campeonato de Mus en el local de la asociación de jubilados y Pensionistas “Iturriza”.

19:00

Udal Musika Eskolako ikasleen kontzertua, Musika Eskolan. Concierto del alumnado de la Escuela de Música, en la propia escuela.

20:30

“Hace tiempo que vengo al taller” antzezlana Kultur Etxeko antzerki-tailerreko ikasleen eskutik, Leidor aretoan. En el Leidor, “Hace tiempo que vengo al taller” a cargo del alumnado del taller de Teatro de la Casa de Cultura.


EKAINAK 20 - LARUNBATA 20 DE JUNIO - SÁBADO

2 0

09:00

Sanjoanetako azoka berezia Euskal Herriko produktuekin, Trianguloan. En el Triangulo feria extraordinaria de San Juan con productos de Euskal Herria.

09:00

“Giro Arte” dultzaina-taldea kalez kale ibiliko da herria doinuz alaitzen. El grupo de dulzainas “Giro Arte” recorrerá las calles de la villa.

09:00 / 15:00

Goizean (09:00etan Gernikako Arbolan) eta arratsaldean (15:00etan San Frantzisko pasealekuan), saskibaloia kalean (3 x 3): XVI. San Joan Saria. Con horario de mañana (09:00 Arbol de Guernica) y tarde (15:00 en el paseo San Francisco), XVI Torneo San Juan de baloncesto en la calle (3x3).

10:30

Batel estropadak Oria ibaian, San Joan saria Regatas de bateles en el río Oria, gran premio San Juan.

11:00

Elkarteen arteko Topaketa Solidarioa, Afestta elkartearen alde. Pintxo dastaketa Zerkausian, elkarteen arteko estropada, bazkaria, poteoa eta kalejira. Encuentro Solidario intersociedades, a favor de la asociación Afestta. Degustación de pinchos en el Zerkausia, regata entre sociedades, comida, poteo y pasacalles.

11:00

Beotibar pilotalekuan, Tolosako Beotibar Zesta Punta Eskolak antolatuta, XXIV. San Joan Zesta-Punta Txapelketa. En el frontón Beotibar, final del XXIV Trofeo San Juan de Cesta Punta, organizado por Tolosako Beotibar Zesta Punta Eskola.

12:30

“Jainekin” txaranga kalez kale ibiliko da herria doinuz alaitzen. La charanga “Jainekin” recorrerá las calles de la villa.

19:00

Udal Musika Eskolako ikasleen bandaren kontzertua, Musika Eskolan. Concierto de la banda del alumnado en la Escuela de Música.

20:00

San Joan Saria eskubaloi-txapelketako finalak, Usabal kiroldegian. En el polideportivo Usabal, finales del torneo San Juan de balonmano.


EKAINAK 23 - ASTEARTEA 23 DE JUNIO - MARTES 17:00

Txistularien kalejira, antzinako errondabidetik barrena. Pasacalles de txistularis según el recorrido de la antigua ronda.

18:30

Jaien hasiera iragartzeko, suziri baten jaurtiketa Udaletxeko balkoitik eta kanpai-iraulketa. Lanzamiento de un cohete desde el balcón de la Casa Consistorial para el anuncio del comienzo de fiestas y volteo de campanas.

18:30

Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera, “Tolosako Dultzaineroek” lagunduta, Plaza Zaharretik. Salida desde la plaza Zaharra de la Comparsa de Gigantes y Cabezudos acompañada por “Tolosako Dultzaineroak”.

18:30

“Iraunkorrak” txaranga kalez kale ibiliko da herria doinuz alaitzen. La charanga “Iraunkorrak” recorrerá las calles de la villa.

19:30

Bertso jaialdia Zerkausian: Festival de bertsolaris en el Zerkausia: Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Mikel Artola eta Haritz Mujika. Gai-jartzailea: Iker Iriarte.

20:00

Arrameleko San Joan kaperan bezperak eta konpletak. Vísperas y completas en la capilla de San Juan de Arramele.

22:00

San Joan sua piztuko da, Andre Maria Plazan, Udalbatza bertan dela. Ondoren, Udaberri dantza-taldeak eta Tolosako Musika Bandak jardungo dute. “San Joan” zortzikoa jo ondoren, Musika Banda kalez kale ibiliko da. Ondoren “Hodeiertz”-ek kantatuko du. Tradicional fogata de San Juan en Andre María Plaza presidida por la Corporación; actuación del grupo de Udaberri Dantza Taldea y la Banda de Música de Tolosa, que interpretará el zortziko de San Juan, recorriendo a continuación las calles de la villa. Seguidamente actuará “Hodeiertz”.

2 3 23:00

Kontzertua Plaza Berrian: “Sliver” eta “Unsain Taldea”. En la plaza Berria, concierto: “Sliver” y “Unsain Taldea”.



EKAINAK 24 - ASTEAZKENA 24 DE JUNIO - MIÉRCOLES

07:00

Zinegotziei deia, Tolosako Udal Txistulari Bandaren eskutik. Llamada de las concejalas y concejales a cargo de la Banda Municipal de Txistularis.

08:30

Diana, Tolosako Musika Bandaren eskutik. Diana a cargo de la Banda de Música de Tolosa.

08:45

Diana, Tolosako eta Iruñeko Udal Txistulari Banden eskutik. Diana a cargo de las Bandas Municipales de Txistularis de Tolosa y Pamplona.

09:00

Diana, “Tolosako Dultzaineroak” taldearen eskutik. Diana a cargo de “Tolosako Dultzaineroak”.

09:00

Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta, “XLI. Jose Mª Anza Memoriala” 1. eta 2. mailako afizionatuen txirrindulari-lasterketaren irteera. Salida de la prueba ciclista para aficionados de 1ª y 2ª, “XLI Memorial José Mª Anza”, organizada por Oriako Txirrindulari Eskola.

09:30

Plaza Zaharrean eskopetariak eta Tolosako Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru-milizien oroimenez, Udalbatza buru dela. Concentración en la plaza Zaharra de las distintas compañías de escopeteros y escopeteras, junto con la Banda de Música. Diana, desfile y posterior celebración, recuerdo de las antiguas milicias forales guipuzcoanas, del Alarde de San Juan, presidida por la Corporación municipal.

10:00

Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Kaperak parte hartuko du. Ondoren, San Joan Bataiatzailearen prozesio tradizionala egingo da. Abiatzerakoan, elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte. Ondoren, Udal Agintariak prozesioan abiatuko dira Tolosako Udaletxetik, Tolosako bordondantzariek, Udal Txistulariek eta Tolosako Musika bandak lagundurik. Tolosako Erraldoiek parte hartuko dute ibilbide osoan. Elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan. Amaieran, eskopetari-konpainiak Euskal Herria plazan elkartuko dira azken tiro-jasak egiteko. Solemne misa mayor en la parroquia de Santa María con la participación de la Capilla Santa María. A continuación, tradicional procesión de San Juan Bautista. A la salida los y las escopeteras de las sociedades recreativas ejecutarán las salvas de ordenanza. Seguidamente el Excmo. Ayuntamiento en Corporacion partirá de la plaza Zaharra junto con los y las bordondantzaris, la Banda Municipal de Txistularis y la Banda de Música de Tolosa. Los Gigantes de Tolosa participan durante todo el recorrido. Los y las escopeteras de las sociedades ejecutarán las salvas de ordenanza en los sitios habituales. Al finalizar concentración de las compañías de los y las escopeteras en la plaza Euskal Herria. Descargas finales.


11:00 / 16:00

Puzgarriak, Alondegi plazan (11:00/13:00 eta 16:00/ 18:00). Hinchables en la plaza Alondegi (11:00/13:00 y 16:00/18:00).

13:00

Kontzertua, Berdura plazan, Tolosako Musika Bandarekin eta Tolosako eta Iruñeko udal txistulariekin. En la plaza Berdura concierto a cargo de la Banda de Música de Tolosa, junto con las bandas de txistularis de Tolosa y Pamplona.

16:45

San Juan bezperak Andre Maria parrokian. Vísperas en la parroquia Santa Maria.

17:00

Udalbatza, Tolosako Musika Banda, txistulariak, bordondantzariak eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuta Andre Maria Plazan elkartuko dira, ondoren Arramelera joateko. Partiendo de la Plaza Zaharra, el Exmo. Ayuntamiento en Corporación, la Banda de Música, txistularis, bordondantzaris, escopeteros y escopeteras, se juntarán en Andre Mari plaza. A continuación se dirigirán a Arramele.

17:15

Konpletak Arrameleko San Joan Kaperan. Completas en la Capilla de San Juan de Arramele.

17:40

Udalbatza, bordondatzariak, txistulariak, Tolosako Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan azken tiro-jasak egiteko. Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskainiko du. Ondoren, Udalbatza Zumardiaundira joango da. Han tradiziozko aurreskua dantzatuko da. La Corporación, bordondantzaris, txistularis, Banda de Música y los y las escopeteras acudirán al Triangulo, donde tendrán lugar las descargas finales. La Corporación Municipal ofrecerá el Eskualdatzeko soinua. Seguidamente la Corporación se dirigirá a Zumardiaundia, donde se bailará el tradicional aurresku.

20:00 / 23:30

“Kalean” txaranga kalez kale ibiliko da, herria doinuz alaitzen. La charanga “Kalean” recorrerá las calles de la villa.

23:00

Suak: Valecea piroteknia. Fuegos artificiales: Pirotecnia Valecea.

23:30

Kontzertua Plaza Berrian: “Gozategi”. En la plaza Berria concierto a cargo de “Gozategi”.


EKAINAK 26 - OSTIRALA 26 DE JUNIO - VIERNES

11:30

Toka lehiaketa, Tolosako Harizpe elkarteak antolatua, San Frantzisko pasealekuan. En el paseo San Frantzisko, concurso de Toca, organizado por la asociación Harizpe.

18:00

Zezen-plazan, xexenak eta poniak haurrentzat. En la plaza de toros, toritos y ponys (infantil).

19:00

Kale antzerkia Euskal Herria Plazan. Kultur Etxeko Tic Tac antzerki tailerreko ikasleen eskutik: “Antzerkiaren Kondaira”. Teatro de calle en la plaza Euskal Herria, “Antzerkiaren kondaira” a cargo del alumnado del taller de teatro Tic Tac (Casa de de Cultura ).

19:00

Berdura plazan, “San Joan” sagardo-txapelketa. Txapelketa bitartean, debaldeko dastaketa: bakailaoa, sagardotan egositako txorizoa eta sagardoa. Antolatzailea: Batasuna elkartea. En la plaza Berdura, Campeonato “San Juan” de Sidras. En el transcurso de la prueba, degustación gratuita de bacalao, chorizo a la sidra y sidra. Organizado por la sociedad Batasuna.

19:00

“Elorza-Larrañaga” trikitilariak kalez kale ibiliko dira, herria doinuz alaitzen. Los trikitilaris “Elorza-Larrañaga” recorrerán las calles de la Villa.

19:00

Usabal kiroldegian, koadrilen arteko “Tolosa Kup” areto-futbol txapelketako finalak (19:30etan 3. eta 4. postuak, 20:30etan finalak). En el polideportivo Usabal, finales del torneo de fútbol sala intercuadrillas “Tolosa Kup” (19:30, 3º y 4ª puesto; 20:30, finales).

22:45

Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestraren 35. urteurreneko kontzertua Euskal Herria Plazan. En la plaza Euskal Herria concierto 35 aniversario de la Orquesta de Acordeones Isidro Larrañaga.


EKAINAK 27 - LARUNBATA 27 DE JUNIO - SÁBADO

2 7

10:00

Kale antzerkia Zerkausia kalean. Kultur etxeko Tic Tac antzerki tailerreko ikasleen eskutik: “Antzerkiaren Kondaira”. Teatro de calle en la calle Zerkausia, “Antzerkiaren kondaira” a cargo del alumnado del taller de teatro Tic Tac (Casa de Cultura).

10:30

Haurren entzierroa, Plaza Berritik Zezen-plazaraino. Encierro infantil. Desde la plaza Berria hasta la plaza de Toros.

11:00

Tolosako Koadrilen Egunari hasiera emango zaio Plaza Berrian. Txosnagunean hamaiketakoa egingo da, “Bonberenea Txarangak” eta “Giro Arte” dultzaina taldeak alaituta. Concentración de las cuadrillas en la plaza Berria. Almuerzo en la zona de txosnas, amenizado por la charanga “Bonberenea” y el grupo de dulzainas “Giro Arte”.

12:00

Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera Plaza Zaharretik, “Tolosako Dultzaineroek” lagunduta. Zezen-plazaraino joango dira. Salida desde la plaza Zaharra de la Comparsa de Gigantes y Cabezudos acompañados por el grupo “Tolosako Dultzaineroak”. Finaliza en la plaza de Toros.

12:00

“Tolosa Kantari” taldea kalez kale ibiliko da, herria kantuz alaitzen. El grupo “Tolosa Kantari” recorrerá las calles de la villa.

12:00

Koadrila eguneko txupinazoa Plaza Berrian. Chupinazo del día de las cuadrillas en la plaza Berria.

14:00

Koadrilen herri-bazkaria, Euskal Herria plazan. En la plaza Euskal Herria, comida popular de cuadrillas.

16:30

Erromeria “Zesuma” taldearekin, Euskal Herria Plazan. Romería a cargo del grupo “Zesuma” en la plaza Euskal Herria.


18:30

Larrain Dantza “Tolosako Dultzainariak” taldearekin, Euskal Herria plazan. Larrain Dantza en la plaza Euskal Herria a cargo del grupo “Tolosako Dultzainariak”.

20:00

Plaza Berrian “Rockalean” elektro-txaranga. En la plaza Berria electro-charanga “Rockalean”.

18:00

Haur-erromeria Alondegi plazan: “Dj Porru 2.0”, Kiliklon taldearen eskutik. Romería infantil en la plaza Alondegi; “Dj Porru 2.0” a cargo del grupo Kiliklon.

23:00

Dantzaldia “Gau Bela” taldearekin, Lopez Mendizabal pasealekuan. Bailables a cargo del grupo “Gau Bela” en el paseo Lopez Mendizabal.

18:30

Kalejira “Mulambo” perkusio-taldearekin, Euskal Herria Plazatik Plaza Berrira. Kalejira con el grupo de percusión “Mulambo”. Desde la plaza Euskal Herria hasta la plaza Berria.

23:30

Kontzertua Plaza Berrian: “Xeic” eta “Betagarri”. En la plaza Berria concierto a cargo de “Xeic” y “Betagarri”.

2 7


Egilea: Lara Aranzabal Segura “Trazu askearekin Sanjoan suaren koloreak irudikatu nahi izan ditut. Horrekin batera Santa Maria eliza eta dantzariak, San Joan jaietako mugimenduaren islada�.


EKAINAK 28 - IGANDEA 28 DE JUNIO - DOMINGO

2 8

09:00

“Giro Arte” dultzaina-taldea kalez kale ibiliko da herria doinuz alaitzen. El grupo de dulzainas “Giro Arte” recorrerá las calles de la villa.

10:00

Arku-tiraketa Zumardiaundian, “Joneren hegoak”. Tiro con arco en Zumardiaundia, “Joneren hegoak”.

12:00

Tenis-txapelketako finalak Berazubin. Finales del campeonato de tenis en Berazubi.

12:30

Txistularien Alardea Berdura Plazan. Alarde de Txistularis en la plaza Berdura, .

13:00

Haurren hiria Zumardiaundian: gymkana, piknika, “Tenpora” taldearen musika emanaldia, kamiseta margoketa, eta ur jokoak. “Haurren Hiria” en Zumardiaundi: gymkana, piknik, concierto del grupo “Tenpora”, pintado de camisetas y juegos de agua.

18:00

Haur ikuskizuna Zumardiaundian; “Kiki, koko eta Moko”. Espectáculo infantil en Zumardiaundia; “Kiki, Koko eta Moko”.

18:30

Herri Kirolen erakustaldia Trianguloan: Exhibición de deporte rural en el Triángulo: Alazne Etxaburua, Irati Astondoa, Xabier Orbegozo “Harria V.” eta Unai Otaño aizkolariak; eta, Inazio Perurena eta Iban Ugartemendia harrijasotzaileak.


OHARRAK NOTAS Ekainaren 14an 12:30etan “Arimaz” Kamera Orkestraren emanaldia Santa Clara elizan. Bakarlaria (harpa): Ane Arteche Rodriguez. Zuzendaria: Kepa Martinez de Albeniz. El 14 de junio a las 12:30 en la iglesia Santa Clara, concierto de la Orquesta de Cámara “Arimaz”. Solista (harpa): Ane Arteche Rodriguez. Director: Kepa Martínez de Albéniz. Ekainaren 18tik 28ra “Beantatuz” nazioarteko kaleko arte jaialdia herriko kaleetan. Del 18 al 28 de junio “Beantatuz”, festival internacional de arte urbano en las calles de la villa. Ekainaren 18an 19:00etan Aranburu Jauregian, Kultur Etxeko arte plastikoen lantegietako ikasleen lanen erakusketa zabalduko da. El 18 de junio a las 19:00 en el Palacio Aranburu inauguración de la exposición de obras del alumnado de los talleres de artes plásticas de la casa de cultura. Ekainaren19an 19:30etan Berazubin Tolosako ikastetxeetako ikasleek Iñaki Epelderen omenez egindako lanaren aurkezpena. El 19 de junio a las 19:30 en Berazubi presentación de la obra realizada por alumnos y alumnas de los colegios de Tolosa en homenaje a Iñaki Epelde. Ekainaren 20an (arratsaldean) eta 21ean (goizean), Berazubin, atletismoa; Gipuzkoako kadete, jubenil, eta junior mailako txapelketa. El 20 de junio por la tarde y el 21 por la mañana Atletismo en Berazubi; Campeonato de Gipuzkoa cadete, juvenil y junior. Ekainaren 20an Omenaldia herriko sei jubilatu zaharrenei, Harizpe Elkarteak antolatuta. El 20 de junio Homenaje a las seis personas jubiladas de más edad, organizado por Harizpe Elkartea. Ekainak 21: Animatu tolosar guztiak Anoeta estadioa erabakitzeko eskubidearen aldeko borondatez betetzera. Horretarako, hautetsontzi erraldoiak eraikiko dira, azken hilabeteotan herriz herri bildutako oihalzatiak elkar josita. 21 de junio: Invitamos a todas y todos los tolosarras a que llenen el estadio de Anoeta con la voluntad de el derecho a decidir. Para ello, las telas que contienen la voluntad de la ciudadanía conformarán urnas gigantes.

AURREKONTUA 2015 PRESUPUESTO 2015 Ekainaren 21ean 11:00etan esku pilota Beotibar pilotalekuan; 4 t’erdiko txapelketaren finalak (afizionatuak). El 21 de junio a las 11:00 pelota a mano en el frontón Beotibar; finales del campeonato del 4 y medio (aficionados).

Gaueko musika emanaldiak

22.885 €

Eguneko musika emanaldiak

15.052 €

Ekainaren 22an, 19:00etan Topic-en Txinparta elkarteak antolatuta Tolosako margolarien XLIX. erakusketaren inaugurazioa (ekainaren 28ra arte zabalik). El 22 de junio a las 19:00 en el Topic, inauguración de la XLIX exposición de pintura de artistas tolosarras organizada por la sociedad Txinparta (abierta hasta el 28 de junio).

Su festa

5.500 €

Dantza emanaldiak

2.748 €

Herri Kirolak

2.150 €

Elizen loreztatzea

2.349 €

Ekainaren 22an, 19:30ean, Palestinako Dabka dantzari taldeak eta Udaberri dantza taldeak emanaldiak eskainiko dituzte herriko kaleetan. El 22 de junio a las 19:30 los grupos de danzas Dabka (Palestina) y Udaberri de Tolosa actuarán por las calles de la villa.

Haur ikuskizunak

9.387 €

Ekainaren 22tik 28ra Usabal kiroldegian, areto-futbola haurrentzat, Arsenal kirol elkarteak antolatuta. Del 22 al 28 de junio en el polideportivo Usabal, finales del campeonato de fútbol sala infantil organizado por el club deportivo Arsenal.

Koadrila eguna (azpiegiturak)

7.053 €

Topaketa solidarioa (elkarteak)

5.000 €

Ekainaren 26an, 19:30ean, emakumezkoen batukada ikastaroko ikasleak kalez kale ibiliko dira herria doinuz alaitzen. El 26 de junio a las 19:30 Las alumnas del curso de batucada femenina recorrerán las calles de la Villa.

Megafonia instalazio guztiak

4.600 €

Egile eskubideak

2.500 €

Ekainaren 28an Gay, Lesbiana eta Transexualen Eskubideen Nazioarteko Eguna. El 28 de junio Dia Internacional por los Derechos de Gays, Lesbianas y Transexuales.

Kartel lehiaketa

1.173 €

Ekainaren 22an 15:00etan txirrindulariak; “Gipuzkoako Bira” (jubenilak). El 22 de junio a las 15:00 carrera ciclista; “Gipuzkoako Bira” (juveniles).

Eskopetariak

12.285 €

Bestelako gastuak

15.963 €

Uztailaren 2tik 5era, Tolosandblues: Del 2 al 5 de julio Tolosandblues: “Blues Stars”, Big Dani”, Soul Messengers”, “Paul San Martin & Jon Pau Cumellas”, “White Towels”, “Sharrie Williams”, eta “Txaston Dixie Band”.

DENERA

Tolosaldeko Ataria Telefonoa: 943 655 695 www.ataria.info

108.278 €

Diseinua eta maketazioa: www.chromabranding.com




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.