Hezkuntza Irekiaren aldeko Aitorpena

Page 1

Hezkuntza Irekiaren aldeko Lurmutur Hiriko Aitorpena: Hezkuntza Baliabide Irekien promesa zabalduz Hezkuntzan eta ikaskuntzan mundu mailako iraultzaren goiko mailan gaude. Mundu osoko hezitzaileak Interneten hezkuntzako baliabideen corpus zabala lantzen ari dira, irekia eta askea, guztiek erabil dezaten. Pertsona bakoitzak giza ezagutzaren osotasunera sarbidea izan eta lagundu ahal izango duen mundua eratzen ari dira hezitzaile horiek. Pedagogia berri baten haziak ere landatu dituzte; pedagogia berri horretan, hezitzaileek eta ikasleek elkarrekin ezagutza landu eta garatuko dute, prozesuan beren gaitasunak eta ulermena sakonduz. Sortzen ari den hezkuntza arloko mugimendu horrek kide hezitzaileekin ideia onak partekatzeko ezarritako tradizioa eta Interneteko elkarlanaren kultura interaktiboa konbinatzen ditu. Hezkuntzako baliabideak mugarik gabe erabili, beharren arabera egokitu, hobetu eta berriz banatzeko askatasuna behar lukeen sinesmena oinarri hartuta eratuta dago. Sinesmen hori partekatzen duten hezitzaile, ikasle eta beste batzuk biltzen ari dira, hezkuntzaren sarbidea errazteko eta eragingarriago bihurtzeko mundu osoan egiten ari diren ahalegin horren baitan. Ahalegin horrentzat lur emankorra sortu du hezkuntzako baliabide irekien mundu mailako bilduma gero eta handiagoak. Baliabide horiek hainbat gauza biltzen dituzte: lizentzia irekiak dituzten ikastaroetako materialak, eskoletako plangintzak, testu liburuak, jolasak, softwarea eta irakaskuntza eta ikaskuntza arloan lagungarri izan daitezkeen beste material batzuk. Horiek guztiek hezkuntzarako sarbidea errazagoa izatea eragiten dute, bereziki, ikaskuntzarako materialentzako dirua urria den lekuetan. Bilakaera bizkorra duten ezagutzaren gizarteek behar duten ikasketako, sormeneko, elkarren trukeko eta lankidetzako partaidetzan ere ekarpena egiten dute. Hala ere, hezkuntza irekia ez dago mugatuta heziketako baliabide irekietara bakarrik. Lankidetzako ikaskuntza errazten duten teknologia irekietan ere oinarritzen da; malgua izanik eta hezitzaileei kideen ideia onenetatik etekina ateratzea ahalbidetzen dieten irakaskuntzako praktikak partekatuz. Ebaluazioan, ziurtagirian eta elkarlaneko ikaskuntzan ikuspegi berriak sartu arte haz daiteke. Horrelako berrikuntzak ulertzea eta hartzea ezinbestekoa da mugimendu hori epe luzera ikusteko. Ikuspegi hori egiteko oztopo asko daude. Hezitzaile gehienek ez dute berririk zabalik dauden hezkuntza baliabide kopuru gero eta handiagoaren gainean. Gobernuko eta hezkuntza arloko erakunde askok ez du horren berri edo ez dago konbentzituta hezkuntza irekiak ekar ditzakeen onurekin. Baliabide irekietarako lizentzien eskemen arteko aldeek nahastea eta bateraezintasuna sortzen dute. Eta, noski, munduko gehiengoak oraindik ez du sarbiderik ordenagailuetara eta hezkuntza irekiko esfortzuen gehiengorako integralak diren sareetara.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.