RICARDO BAROJA IKASTETXEKO
BIZIKIDETZA PLANA
DK 020701
BIZIKIDETZA PLANA
2016-06-10
BER. 2
1/18
AURKIBIDEA
A) IKASTETXEA ETA BERE INGURUAREN EZAUGARRIAK………………….3 B) IKASTETXEKO KIDEEN BIZIKIDETZA EGOERA GAUR EGUN...………….3 C) HELBURU OROKORRAK………………………………………………………..4 D) BIZIKIDETZA BATZORDEA, OSAERA ETA EGINKIZUNAK………………...5 E) JARDUERA LERROAK…………………………………………………………...5 F) IKASLEEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK..…………………………...8 G) ARAU OROKORRAK……………………………………………………………..9 H) FAMILIEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK............................................16
DK 020701
BIZIKIDETZA PLANA
2016/6/10
BER. 2
2/18
A) IKASTETXEA ETA BERE INGURUAREN EZAUGARRIAK
Gure ikastetxean, 200 ikasle eta 20 irakasle inguru aritzen gara. Eskola absentismoa hagitz txikia da. Jantokian gelditzen diren ikasleen kopurua hagitz altua da. Eskolak haurtzaindegi zerbitzua ere eskaintzen du, goizeko 8:00etatik 9:00etara eta asteazken arratsaldeetan 16:00ak arte. Familiei dagokienez; 130 familia inguru ditugu eskolan. Gurasoen erdia baino gehiagok euskara eta gaztelera menperatzen du, baina horrela izan arren horietako aunitzek, gazteleraz solasteko joera dute. Ikastetxean Guraso Elkarte bakarra dago eta eskolako zuzendaritzarekin harreman ona dauka. Guraso Elkarteak aktiboki parte hartzen du eskolako bizitzan. Eskolarekin batera hainbat aktibitate antolatzen ditu; Lurraren Eguna, Olentzero, Inauteriak, euskararen eguna... Irakasle tutoreak urtean gutxienez bi aldiz elkartzen dira familiekin eta behar beste aldiz, beharrezkoa izanez gero.
B) IKASTETXEKO KIDEEN BIZIKIDETZA EGOERA GAUR EGUN
2007-2008 ikasturtean, Bizikidetza Plan hau martxan jarri genuenean, galdetegi sakon bat pasa genien ikasle, irakasle eta gurasoei. Hauek izan ziren orduan atera ziren ondorio batzuk: -
Orokorrean ikastetxean gehien gertatzen diren erasoak irainak dira.
-
Erasoak batez ere patioan eta eskolatik kanpo gertatzen dira.
-
Askotan urte batean tratatzen diren kasuak gero ez dute jarraipenik, batez ere irakasle aldaketa dagoenean.
-
Ikastetxera ailegatzen diren irakasle berriek ez dakite gatazkaren inguruan ikastetxeak dituen ildo nagusiak.
-
Orokorrean gurasoek ez dakite zein diren eskolan sortzen diren gatazkei aurre egiteko erabiltzen diren bideak.
-
Gurasoek formakuntza beharra somatzen dute gai hauen inguruan.
DK 020701
BIZIKIDETZA PLANA
2016/6/10
BER. 2
3/18
-
Gai honen inguruan irakasleak neurri bateratuak hartzea komenigarria da, baina beti familiaren inplikazioarekin kontatuz. Urteak pasa ondoren, egoera hobetu dela pentsatzen dugu. Alde batetik, gai honen
inguruan prestakuntza jaso dugulako, bertze aldetik, ikasle, familia eta irakasleei gatazkei aurre egiteko hartzen ditugun neurrien berri ematen diegulako. Azkenik esan, neurri bateratuak adostuta ditugula, nahiz eta batzuetan denok berdintsu jokatzea ez den erraza izaten.
C) HELBURU OROKORRAK
a) Bizikidetzarako hezkuntza planifikatu eta ikasle guztiak heziketa emozionalean, balioen heziketa eta trebetasun sozialen ikasketan prestatzea, gaitasun guztiak integratzen dituen ikuspegitik. b) Bizikidetzaren giroa etengabe hobetu. c) Hezkuntza komunitate guztia sentsibilizatzea bizikidetza positibo baten aldeko ekintzak planifikatuz eta garatuz. d) Gatazken konponbide baketsua sustatzea elkarrizketa bidezko teknika eta estrategiak erabilita. e) Hezkuntza komunitate guztien arteko errespetua, onarpena eta tratu ona sustatzea. Tratu on horrek pertsonen arteko harreman guztietara hedatu beharko da. f) Ikasgelako eta ikastetxeko arauak denen artean prestatzea, bultzatzea, baita haienganako errespetua ere. g) Lankidetzarako bideak ezartzea ikastetxearekin zerikusia duten kanpoko eragile eta elkarteekin: bereziki ikastola eta udalarekin.
DK 020701
BIZIKIDETZA PLANA
2016/6/10
BER. 2
4/18
D) BIZIKIDETZA BATZORDEA. OSAERA ETA EGINKIZUNAK â—? Osaera a) Zuzendaria edo hark zuzendaritza taldean izendatzen duena. b) Ikastetxeko bizikidetzaren ardura duen irakaslea. c) Orientatzailea. d) Ikastetxeak bere autonomia erabiliz, hezkuntza komunitateko edozein sektoretako beste kide batzuk sartzen ahalko ditu batzordean, ahal dela, ordezkaritza handieneko gurasoen elkarteak hautatzen duen kide bat, aita edo ama. â—? Eginkizunak a) Bizikidetza plana diseinatu, martxan jarri, hezkuntza komunitateari horren berri eman eta ebaluatu. Hobetzeko proposamenak. b) Araudia berritu, jakinarazi eta aplikatu. c) Prestakuntzari eta aholkularitzari lotuak: c.1) Hezkuntza komunitateari aholku ematea bizikidetzaren arloan, eta prestakuntza
jarduerak
bultzatzea,
bai
irakasleentzat,
bai
hezkuntza
komunitatearen gainontzekoentzat. c.2) Bizikidetza planeko prebentzio neurriak kurrikulumean sartu. c.3) Zuzendaritzari aholkuak ematea erabakiak hartzeko orduan. d) Bitartekaritza: honen inguruan prestakuntza jaso eta horren arabera neurriak hartu.
E) JARDUERA LERROAK
1) PREBENTZIO NEURRIAK Gure eskolan helburu nagusienetako bat pertsona bere osotasunean hezitzea da; argi dugu ikasleen garapenean alderdi kognitiboaz gain alderdi sozio-emozionalak ere garrantzi handia duela. Hau dena kontutan izanda bizikidetza planak une honetan dituen erronken artean harreman hobeak bilatzea eta sortzea da. Horretarako ezinbestekoa iruditzen zaigu, prebentzio mailan, bizitzarako tresnak (inteligentzia motak, pentsamendu motak, emozio hezkuntza, giza trebetasunak, bizitzarako trebetasunak eta balore moralak) lantzea. DK 020701
BIZIKIDETZA PLANA
2016/6/10
BER. 2
5/18
1.1 Bizikidetza Plana klaustroari eta gurasoei azaldu: ▪
Elkarbizitza batzordeak klaustroan azalduko du: ● Zer den elkarbizitza batzordea. ● Elkarbizitza plana eskura eman.
▪
Ikasturte hasieran tutoreak: ● Tutoreak
gurasoekin
egiten
duen
lehenengo
bileran
elkarbizitza batzordeari buruzko informazio eman
eta
zerbaiten susmoa badute nora jo dezaketen azaldu. ● Ikasleei bizikidetzako oinarriak azaldu eta komentatu; jakinarazi edozein gauza gertatuta nora jo dezaketen. 1.2 Emozio Hezkuntzako programazioa: Gure ikastetxean, Emozio Hezkuntza lantzeko beharra somatu genuen ebaluazio bileretan sarritan ikasleen zailtasunak harremanekin edota emozioekin lotuta zeudela ohartu ginenean. Hori dela eta, zailtasun horiek gainditzeko programazio baten beharra genuela pentsatu genuen, Emozio Hezkuntza nola landu eta nola ebaluatu jakiteko. Izan ere, ordura arte ezer programatuta ez bagenuen ere, Emozio Hezkuntzan etengabe aritzen gara, ohartzen ez bagara ere. Programazioari esker, lan hori modu kontzientean eta sistematikoan burutu nahi izan dugu. Gai honen programaketa eta jarraipena egiteko, gure eskolan lan talde bat sortu zen 2012-2013an, psikologia positiboaren formakuntza egiten hasi ginen, eta hurrengo ikasturtean klaustro osoak formakuntza jaso zuen. Aipatutako taldeak, emozio hezkuntza eta psikologia positiboa uztartzeaz arduratzen da, horretarako programazio osotu bat eratuz.
1.3 Jolas kooperatiboak: Taldearen kohesioa lantzeko asmoz, jolas kooperatiboen programa sortu genuen, besteak beste bizitzarako trebetasunak, giza trebetasunak eta giza-emozio gaitasunak lantzeko aukera ematen digulako.
DK 020701
BIZIKIDETZA PLANA
2016/6/10
BER. 2
6/18
Programa hau tutoretza planaren barrenean lantzen denez, dokumentu osoa bertan aurkitzen da. 1.4. Soziograma: Urtero 4. mailan soziograma pasatuko dugu gelako harremanak eta giroa aztertzeko. Behar bada, eskuhartze neurriak hartuko dira. 6. mailan berriz ere pasatuko dugu balorazioa egiteko asmoz. Beste mailetako tutoreek beharra ikusiz gero, gainontzeko mailetan ere pasatuko genuke. 1.5. Hezkidetza: Urtero Anixe elkarteak tutorearekin batera, 4.mailan hezkidetzan inguruko jardunaldiak burutuko ditu.
2) ESKUHARTZE NEURRIAK 2.1 Neurriak: ● Bizikidetza araudia: Hurrengo atalean garatzen da. ● Jazarpen protokoloa. 2.2 Gatazkei aurre egiteko jarraitu beharreko prozesua: ● “Bizikidetzaren arauak” izeneko dokumentuan oinarriturik, irakasle arduradunak, ikasgelan hartuko dituen neurriak zehaztuko ditu. ● Irakasle taldeak hartzen dituen neurriak: Aurreko neurriek eraginik ez badute, irakasle taldea elkartu eta neurriak adostuko ditu. ● Aurreko neurriek eraginik ez badute, bizikidetza batzordera bideratuko da kasua. ● Aurreko neurriek arrakastarik ez badute, hezkuntza departamenduko bizikidetza aholkularitzaren laguntza eskatuko da.
F) IKASLEEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK ESKUBIDEAK: Ikastetxea: -
Objetiboki balora ditzatzen.
-
Euren eskubideak eta betebeharrak zeintzuk diren jakiteko eskubidea.
DK 020701
BIZIKIDETZA PLANA
2016/6/10
BER. 2
7/18
Baloreetan hezi ditzaten: -
Gatazkak modu baketsuan ebazten ikasteko eskubidea.
-
Ohitura osasungarriak sustatzea.
Errespeta ditzatzen: -
Ikasleen intimitatea errespetatzea.
-
Ezberdintasunak eta aniztasuna errespetatzea.
-
Ikasleak nolanahiko erasoen aurka babestea.
-
Ikasleen datuak isilezkoak izatea.
Heziketa integrala jaso dezaten: -
Ikasleei zailtasunak edo desabantailak gutxitzeko laguntza eta babesa ematea.
-
Ikasleak familiarteko egoera konplexuetan babestea.
-
Genero indarkeriaren edo eskola jazarpenaren biktima diren ikasleak laguntzea.
-
Heziketa Emozionala jasotzeko eskubidea.
Berdintasunean hezi ditzaten: -
Sexista ez den hizkuntza erabiltzea.
-
Ikasleak sexuarekin lotutako esteriotiporik gabe aukeratzeko gaitzea.
-
Ikasleak heldutasun pertsonala, soziala eta morala finkatzea.
-
Ikasleek autonomia funtzionala, intelektuala, emozionala eta soziala eurenganatzen laguntzea.
BETEBEHARRAK: Norberarekiko errespetua izatea: -
Bere osasunerako kaltegarriak izan daitezkeen jarduerak eta jokaerak saihestea: atsedenarekin, elikadurarekin eta higienearekin arduraz jokatzea.
-
Norberaren mugak ezagutzea eta onartzea.
Ondokoak errespetatzea: -
Ondokoen mugak eta desberditasunak errespetatzea eta onartzea.
-
Ikastetxeko arauak prestatzen laguntzea eta betetzea.
-
Gatazkak modu baketsu eta bidezkoan ebaztea.
-
Laguntza behar duten ikaskideak laguntzea.
-
Irakasleak eta langileak onartzea, errespetatzea eta laguntzea.
-
Eskolakoak ez diren ikasleak errespetatzea.
DK 020701
BIZIKIDETZA PLANA
2016/6/10
BER. 2
8/18
Inguru fisikoa: -
Norbearen eta besteen ondasunak errespetatzea.
-
Ikastetxeko instalazioak eta ekipamentua errespetatzea eta zaintzea.
-
Eskolako garraio zerbitzua errespetatzea.
-
Ikastetxearen ingurua errespetatzea.
Ikastearen aldeko jarrera izatea: -
Eskolara joatea eta modu aktiboan parte hartzea.
-
Garaiz iristea eta ordutegiak errespetatzea.
-
Ikastea eta ahalegintzea.
-
Hezkuntza arloko jardueretan modu aktiboan parte hartzea.
-
Ikasleari ikasteko giro egokia sustatzen laguntzea.
-
Ikastetxeko zein etxeko lanak arduraz egitea.
-
Eskolan lan egiten duten profesional desberdinen lanak errespetatzea.
-
Ikastetxeak hezteko duen modua errespetatzea.
G) ARAU OROKORRAK: - Eskolara zein eskolako jarduera guztietara garaiz ailegatu behar da. - Gauzak modu egokian eskatu, bortizkeria (hitzezkoa zein keinuzkoa) erabili gabe. - Kide guztien desberdintasunak onartu eta errespetatu. - Geletan sartu eta ateriak, mantso eta oihurik bota gabe eginen dira. - Ohitura osasuntsuak zaindu behar dira. - Eskolako guneak behar bezala erabili behar dira, ahalik eta garbien manten daitezen. - Klasera egunero etorri beharra dago, ezin etortzea suertatzen bada, tutoreari abisatu behar zaio. - Musika aparatuak (MP3 eta antzekoak), tabletak edota sakelako telefonoak ez dira eskolara ekarriko. - Eskolako gune desberdinetako araudia errespetatu behar da.
IKASTETXEKO GUNEETAKO ARAUDIA
GELAKO ARAUAK Bizikidetza araudia oinarri hartuta, ikasturte hasieran, gela bakoitzak bere araudia osatuko du.
DK 020701
BIZIKIDETZA PLANA
2016/6/10
BER. 2
9/18
HIGIENEA ETA TXUKUNTASUNA Komunetan - Komuneko papera, xaboia eta paperezko esku-oihalak behar den bezala erabiliko dira eta ez alferrik gastatu ezta eurekin jostatuko ere. - Eginbeharrak, pixa zein kaka, egin ondoren ura bota behar da. - Txorrotak itxiak utzi behar dira. - Ikasleak klase orduetan banaka aterako dira komunetara. Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoek zenbait momentutan taldeka joanen dira komunera. Hamaiketakoa - Karamelu, txikle, txupatxus-ak eta antzerakoak ere ezingo dira jan klase orduetan. - Errekreo orduan ekartzen diren hamaiketakoak honako hauek izatea komenigarria litzateke: bokadilo txiki bat edo fruta. Bolleria industrialak ez dira bat ere osasungarriak. - Urtebetetzeetan zerbait ekarriz gero, ekarritakoa xumea izan dadila eskatuko diegu ikasleei; tarta handirik eta gelako guztientzat opari txikirik ez ekartzeko adieraziz. Eskola orduetan ez da merendolatarako gonbidapenik banatuko. Txukuntasuna - Ikastetxeko paretetan ez da ezer idatzi edo margotuko. - Paretetan, kartel, mural edo antzeko zerbait jarri ezkero txukuntasunez jarriko da. - Kentzeko orduan, berriz, modu berean egingo da, paretan aztarnarik utzi gabe. - Patio eta ikastetxeko gelak eta pasabideak zaindu behar dira. Gaizki dagoen zerbait ikusiz gero irakasleari abisatu. - Gelako mahaiak garbiak mantenduko dira.
AUTOBUSEKO ARAUAK - Ez gara autobusera hurbilduko autobusa erabat geldirik egon arte. - Autobusean banan-banan, poliki eta bultzatu gabe sartuko gara. - Txoferra eta barrenean daudenak agurtuko ditugu. - Eserita joanen gara eta autobusak gerrikoa izaten badu lotuko dugu. - Ez dugu oihukatuko ezta besteak zirikatu ere. - Autobusetik banan-banan, poliki eta bultzatu gabe jaitsiko gara. - Espaloian lerroan jarriko gara. - Irteeretan lerroan bikoteka joanen gara eta errepidea zebra bidetik irakasleak erraten duenean pasako gara.
LIBURUTEGIKO ARAUAK - Liburutegira poliki, lasai eta isilik sartzen da. - Liburutegian baxu hitz egiten da. - Liburuak ongi zaindu behar dira. - Maileguak irakasleak eginen ditu. Liburua maileguan hartzerakoan eta itzultzerakoan ilaran jarri eta zure txanda errespetatu edo gorde behar da. - Liburuak hartu eta gero eseri toki batean gainerakoek liburua maileguan hartu arte. - Libururik maileguan ez baduzu hartzen utzi apalategian, liburuak zutik jarri eta liburu bizkarra agerian delarik utzi behar da. - Liburua non zegoen ez baduzu gogoratzen , arren utzi irakaslearen mahai gainean.
DK 020701
BIZIKIDETZA PLANA
2016/6/10
BER. 2
10/1 8
- Liburutegitik atera baino lehen aulkiak mahai azpian jarri. - Liburutegian ezin da jan edo edan.
ORDENADORE GELAKO ARAUAK - Ez dugu ordenagailu gela erabiliko bertan irakasle arduradunik ez badago. - Ordenagailu gelan poliki, lasai eta oihurik bota gabe sartuko gara. - Ordenagailuen erabilera egokia eginen dugu; ez dugu bere konfigurazioan aldaketarik egingo, ezta kableak edo konexioak manipulatu ere. - U.S.B.ak irakasleak baimena emanez gero erabiliko dira, soil-soilik. - Irakaslearen baimenarik gabe ezin da imprimatu.
JANTOKIKO ARAUAK ETA ONDORIOAK Aurreko arauak bete ezean, hauek lirateke hezkuntza arloko neurriak:
JANTOKIKO
ARAU HAUSTEAREN
ARAUAK
ONDORIOAK
Jantokira sartu aurretik komunetik pasa Zaintzaileek baimena eman arte itxoin (pixa egin eta eskuak garbitu gutxienez) beharko dute komunera joan ahal izateko.
DK 020701
BIZIKIDETZA PLANA
2016/6/10
BER. 2
11/1 8
Haur Hezkuntzako eta lehenengo Araua betetzen ez duena azkena sartuko mailako ikasleak eskola barneko atetik da. sartuko dira eta gainontzekoak kanpoko atetik. Sarrera, lerroan, lasaitasunez eta oihurik egin gabe eginen da. Ikasleak beti toki berdinean eseriko dira Dagokion tokian esertzea. eta tarteka geratzen diren ikasleek ez diete beti gelditzen direnei tokia kenduko, beste mahai batean bazkalduko dute. Janaria jateko da, ez beste ezertarako Zikindutakoa garbitu, botatakoa bildu eta (bota, busti, jolastu‌) bestearen janaria hondatu, zikindu, kendu‌ eginez gero, berea eman beharko dio eta besteak ez badu nahi bera ere jan gabe geldituko da. Egoera errepikatzen bada umea beste leku batean jarriko da eta gurasoei jakinaraziko zaie. Zerbait behar dugunean eskua altxa (ez Ez da beharra atendituko modu egokian oihurik egin) eskatzen den arte. Bazkaldu bitartean errespetuz eta Behar denean barkamena eskatu bolumen normalean solastu sukaldari, Jolastera beranduago ateratzea eta zaindari eta kideei. bigarren zikloan, hausnarketa idatzia egitea , tutoreari eman eta agendan etxera eramateko. 3. zikloan: jantokia garbituko dute. Jangelatik modu egokian atera behar da Azkena atera. (korrikarik egin gabe, lasaitasunez, bultzatu gabe, oihukatu gabe‌) Lasaitasunez bazkaldu behar da. Bukatzean bandeja eta erabilitako tresna guztiak dagokion tokian utzi. Eta mahaira itzuli kanpora ateratzeko ordua izan arte ( 13:45ak).
BAZKALDU ONDORENPATIOKO ARAUAK Eguraldi txarra egiten duenean 3 eta 4 urtekoek lehentasuna izango dute terrazan egoteko jangelako jostaldian. Ez da inor geletara igoko ez badu irakaslearen baimenik eta irakasleak bertan egon beharko du. Horrelako kasuetan irakasleak zaintzaileei zuzenean abisatu beharko die. DK 020701
BIZIKIDETZA PLANA
Bere lekuan lasai itxoin.
ARAU HAUSTEAREN ONDORIOAK
Maiz gertatuz gero tutoreari jakinaraziko zaio.
2016/6/10
BER. 2
12/1 8
Beharrezkoa denean jangelara berokia eraman behar da. Gelara ahaztutako zerbaiten bila igotzeko zaintzailearen baimena beharko da. Patiotan ezin da ez bizikletan ez patinetean ibili. Eta aparkatuak daudenak ezin dira ukitu.
Hau maiz gertatuz gero, igotzeko eskubidea galduko du.
Material gelako materiala ongi apuntatu eta modu egokian erabili
Zerbait hondatuko balitz, norberak ordaindu edo konpondu beharko du eta 3 egunez material hori erabiltzeko eskubidea galduko luke. Komunak garbitu beharko dituzte.
Patioko komunak modu egokiak erabiliko dira (papera bota gabe, iturriak itxi, komunak ez trabatu‌) Zaintzaileei errespetuz hitz eginen diegu ( harrokeriarik gabe, oihukatu gabe, ‌) eta erraten duenari kasu eginez. Ikasleen artean ere errespetuz aritu (isekarik gabe, jo egin gabe, borrokarik gabe‌)
Etxean bazkaltzen dutenek 14:20tan etortzeko aukera izanen dute. Irailean, ekainean eta asteazken arratsaldetan, haurtzaindegi zerbitzua dagoen bitartean, arratsaldeko 16:00ak arte, eskolako patioa haurtzaindegi zerbitzuan dauden haurrendako erreserbatua dago. 16:00etatik aurrera nahi duen guztiendado patioa irekia gelditzen da.
Zerbait hondatuko balitz, norberak ordaindu edo konpondu beharko du.
Zaintzaileek gurasoei eta tutoreari jakinarazi eta maiz gertatuko balitz edo zerbait larria balitz, jangelako zerbitzurako eskubidea galduko luke. Barkamena eskatu. Jolasteko eskubidea galdu denbora batez. Maiz gertatzen bada edo gertatutakoa larria denean, jangelako zaintzaileek gurasoei jakinaraziko diete. Kasu honetan, jangelako zerbitzurako eskubidea galdu dezake. Zuzendaritzak gurasoak abisatuko ditu. Jangelako zaintzaileek patioan sartu nahi duen jendeari araua jakinaraziko diote.
BIZIKIDETZAREN KONTRAKO JOKAERAK ETA NEURRIAK Aurreko arauak bete ezean, hauek lirateke hezkuntza arloko neurriak:
BIZIKIDETZAREN
HEZKUNTZA ARLOKO
KONTRAKO JOKAERA
NEURRIAK
Klasean lan egiteko beharrezkoa den Beste norbaiti materiala eskatuko dio eta DK 020701
BIZIKIDETZA PLANA
2016/6/10
BER. 2
13/1 8
materiala ez ekartzea. Klasean bertzeak molestatzea (lana edo harremana oztopatzea: soinuak egitea, garaiz kanpoko komentarioak egitea‌) Pasabidean edo gelan baloiarekin jolastea. Irakasleari gaizki erantzutea. Arin jotzea, irainak, isekak egitea. Listua botatzea, gelan txistuka ibiltzea, korroskadak botatzea. Bertze norbaiti agintzea arau hausteren bat egiteko. Ikasleak errespetatuko ditugu. Bai taldelanetan, bai jokoetan. Materiala haustea edo gaizki erabiltzea. Komuneko papera gaizki erabiltzea. Uraz bertze norbait edo lurra bustitzea. Ateak, leihoak... kolpe batez ixtea. Ikaskideen materialak zikintzea edo haustea. Ordenadoreak modu desegokian erabiltzea. Kirol materiala modu desegokian erabiltzea. Jarduera osagarri edo eskolaz kanpoko araudia, hainbat aldiz, ez errespetatzea. Autobusetako araudia hainbat aldiz ez errespetatzea. Jangelako araudia hainbat aldiz ez errespetatzea.
hurrengo egunean atsedenaldian gelan geldituko da lanak egiten. Tutoreak baloratuko du gelan txoko batean eduki, beste gela batean eraman edo pasabidera atera (10 minutu gehienez) Aste horretan baloiarekin jolastea debekatzea. Hausnarketa idatzia egitea, atsedenaldi garaian. Gurasoei jakin araztea. Espezialistek tutoreari jakin araztea. Barkamena eskatzea Hausnarketa egin. Barkamena eskatu. Hondatutako materiala berritu edo ordaindu Komunak garbitzea. Bustitakoa idortu araztea edo bustitako pertsonari barkamena eskatzea. Berriz itxiarazi, modu onean. Materiala berritu. Informatika saioa kendu eta egindakoa eskuz idatzi arazi. Kirol materiala erabiltzea debekatu eta idatzi egindakoaz. Jarduera osagarrietan edota eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeko eskubidea galaraztea, denboraldi mugatu batez. Eskolako garraio zerbitzua erabiltzeko eskubidea galaraztea, denboraldi mugatu batez. Eskolako jangelako zerbitzua galaraztea, denboraldi mugatu batez.
BIZIKIDETZARI KALTE LARRIA EGITEN DIOTEN JOKAERAK ETA NEURRIAK ARINGARRIAK -
Errua onartzea eta kaltea konpontzea. Nahitakoa ez izatea. Barkamena eskatzea. Egindako kaltea arintzeko neurriak eskaintzea.
DK 020701
BIZIKIDETZA PLANA
LARRIGARRIAK -
-
Aurrez erabaki izana. Ikasturte berean bizikidetzari kalte larria egiten dioten jokaerak behin baino gehiagotan izatea. Hezkuntza-komunitateko beste kide batzuei 2016/6/10
BER. 2
14/1 8
-
Aurrez hezkuntza-arloko neurririk bete behar ez izana. Bitartekotza-prozesuetan parte hartzeko borondatea.
-
kalte egiten dieten jokaerak izatea, bereziki, adingabeak edo ahulak badira kideak. Nolanahiko diskriminazioa dakarten ekintzak. Taldea hezkuntza-komunitateko gainerako kideen eskubideak urratzera bultzatzea. Bizikidetzari kalte larria egiten dioten jokaerak begien bistan iragartzea. Egindako kalteak bereziki esanguratsuak izatea. Zuzendu beharreko jokaerak edozein bitarteko erabiliz grabatzea edota ezagutaraztea.
BIZIKIDETZARI KALTE LARRIA EGITEN DIOTEN JOKAERAK Eskolatik baimenik gabe ateratzea. Ikastetxeko materiala larriki puskatzea.
Irteeretan zerbait haustea edota hagitz gaizki portatzea.
Gogor jotzea, jipoitzea. Irakaslea jotzea. Errespetu falta larriak. Pertsona batek edo talde batek eraso jarraikorrak eta sistematikoak egitea pertsona konkretu bati (jazarpena) Klasera ez etortzea justifikaziorik gabe. Bertzeei falta larriren bat egiteko agintea. Autobusetan hagitz jarrera ezegokia izatea.
Jangelan hagitz jarrera ezegokia izatea.
HEZKUNTZA ARLOKO NEURRIAK Gurasoei jakinaraztea eta atsedenaldirik gabe gelditzea. Lan desberdinak eginaraztea (material gela ordenatu, jantokia garbitu...) atsedenaldirik gabe gelditzea. Hautsitakoa pagatu eta hausnarketa idatzi bat egitea. Hautsitakoa pagatu eta jarduera osagarrietan edota eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeko eskubidea galaraztea, ikasturte osoan edo zati batean. Bizikidetza batzordea deitu eta faltaren ondorioa ezartzea: Eskolatik kanporatu, hiru egunez eta errepikatuz gero, hamabost egunez. Jazarpen protokoloa martxan jartzea.
Gurasoei jakinarazi eta atsedenaldirik gabe gelditzea. Falta egin duenak pairatzen duen ondorio bera. Eskolako garraio zerbitzua erabiltzeko eskubidea galaraztea, ikasturte osoan edo denboraldi batean. Eskolako jangela zerbitzua erabiltzeko eskubidea galaraztea, ikasturte osoan edo denboraldi batean.
H) FAMILIEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK Familien eskubideak: - Seme-alaben aurrerapenei eta gizarteratzeari buruzko informazioa biltzea. - Ikastetxearen bizikidetza planaren berri izatea. DK 020701
BIZIKIDETZA PLANA
2016/6/10
BER. 2
15/1 8
-
Ikastetxearen antolamenduan eta gobernuan parte hartzea. Erreklamazioak aurkeztea eta haiei buruzko informazioa biltzea. Helburuen, edukien, ebaluazio irizpideen eta mailaz igotzeko irizpideen berri izatea. Seme alaben orientabideari dagokion gaiak erabakitzerakoan eskolak beraien iritzia kontutan hartzea.
Familien erantzunkizuna: - Seme-alaben hezkuntzaren bilakaeraren berri izatea. - Seme-alaben errendimenduarekiko konpromiso aktiboa hartzea. - Seme-alabak ikastera bultzatzea. - Ikastetxearekin komunikazioa jarraitua, zuzena eta arina izatea. - Seme-alabek klaseak aprobetxaten dituztela ziurtatzeko neurriak hartzea. - Ikastetxearen izaera ezagutzea. - Seme-alabak ikastetxera garaiz ekartzea. - Ikastetxearen arauak eta aginpidea errespetatzea eta seme-alabei horiek errespetaraztea. - Ikastetxearen hezkuntza proiektua errespetatzea eta errespetaraztea. - Beharrezkoa denean seme-alaben zenbait portaera zuzentzeko orduan ikastetxearekin lankidetzan aritzea. - Eskubideen eta betebeharren errespetua eta erabilera osoa sustatzea.
DK 020701
BIZIKIDETZA PLANA
2016/6/10
BER. 2
16/1 8