Irakurketa idazketa ikerketa plana

Page 1

IRAKURKETA – IDAZKETA – IKERKETA

PLANA


AURKIBIDEA 1. – Sarrera: Irakurtzen ikasi, ikasteko irakurri. Zer da testu bat? 2- Dekalogoa 3 - Irakurketa eta idazketa konstruktibismoaren ikuspegitik: H.H. eta 1. zikloa 4 - Irakurketaren faseak eta estrategiak: L.H. 4.A. Plazerez irakurri. 5 - Irakurketa plangintza eskola mailan: 5. A. Lehiaketak: ipuinak, bertsolaritza, deklamazioa. 5. B. Bertsolaritza. 5. D. Antzerkia. 5.E. Xorroxin. 5. F Xiri Miri. 5. G. Liburuaren eguna. 5. H. IKT 6 - Liburutegia: 6. A. Sarrera 6. B. Programazioa, 6. D. Liburutegi arduraduna eta liburutegi lantaldea. 7 - Gurasoak: 7. A. Irakurzaletasunaren alde onuragarriak azaldu gurasoei: 7. B. Etxean nola landu irakurzaletasuna? 7. D. Familia eta irakurketa.


1. SARRERA: Irakurtzen ikasi; ikasteko irakurri. Lehenik eta behin, Irakurketa Plan honetan aurkituko duzun planteamendua konstruktibismoan oinarritzen dela aipatu nahi dugu. Izan ere, eta ahalik eta gehien laburtzearren, ikasleek aprendizaia berriak eraikitzean, ikaskuntza berri baten aurrean dagoenean, aurretik dituen eskemekin erlazio ezberdinen bidez gehitu eta ezagutza berria sortzen duenaren ustea dugu. Bat gatoz, era berean, testu idatziak ulertzea eta interpretatzea gure gizarteko berezko baloreak direla, ahantzi gabe, jakina, informazio eta komunikaziorako teknologiak hartzen ari diren indarra eta garrantzia, eta etorkizunean suposatuko dutena. Honengatik, hemendik aurrera aipatzen diren guztiek aplikazioa izanen dute arestian aipatutako euskarrian ere. Irakurleak, ondorengo helburuak bete nahi baditu, subjektu aktiboa izan behar du: batetik, testuak prozesatzeko; bestetik, ezagupenak, esperientziak eta barnean dituen aurreko eskemak irakurketari gehitzeko. Irakurle adituak testuari zentzua eta esanahia ematen dizkio, ez du dekodifikazio hutsa egiten (ez du errezitatzen). Irakurtzen ikasteak eta estrategiak eskuratzeak eskuhartze berezia eskatzen dute, eta ikasleek irakasleak eskaintzen dituen ereduak (laguntza, informazioa eta erronkak) behar dituzte. Honela, ikasleak eskuratzen joanen dira bestela, laguntzarik gabe, barneratu ezin izango lituzketen irakurketaren alderdi zenbait. Irakurtzearen helburua ez da normalean eskolan ematen zaiona (informazioa lortzeko eta ikasketekin lotutakoa) soilik izan behar. Eskolan helburu ezberdinekin irakurri behar da, horrela estrategi eta trebetasun ezberdinak martxan jarriko ditugu hobeto ikasteko. Ezin dugu ahaztu irakurtzearen helburu nagusia testuak ulertzea izan behar dela eta prozesu honetan ikasleek gure laguntza beharko dutela. Ikastetxetik irakurtzearen plazerra ere bultzatu behar dugu. Azkenik, sarrera honi bukaera emateko, I3 (Irakurketa, Idazketa eta Informazioa kudeatzeko Plana) plan honen garapenerako ezinbestekoa da ikastetxe osoan eta arlo guztietako koordinazioa eta edukien garapen koherentea. Hala ere, hau ez da nahikoa izanen klaustroaren gehiengoak plan honen premisa guztiak bere ez baditu egiten.


2. DEKALOGOA. 1. Irakurriaren ulermena bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu, ikaskuntza ororen oinarria baita, ahozko nahiz idatzizko komunikazioa hobetzen lagundu eta jarrera kritikoa suspertzen baitu, eta, finean, ikasleen garapen pertsonalari laguntzen baitio. 2. Uste dugu irakurriaren ulermenari, idazketari eta ikerketari buruzko jarduerak gelako eguneroko jardunean txertatu behar direla eta arlo bakoitzaren ezaugarri eta beharrei erantzun behar dietela. 3. Uste dugu ulermenezko irakurketa, idazmena, ikerketa eta mintzamenarekin batera landu behar direla curriculumeko arlo guztietan. 4. Ikastetxeko liburutegiko baliabideak erabiliko ditugu, eta horretarako fondoak antolatzen eta eguneratzen lagunduko dugu. Era berean, liburutegian erabiltzaileak formatzeko programak aurrera eramango ditugu. 5. Uste dugu lan hau ez dagokiola Hizkuntza arloari soilik, curriculumeko arlo guztien parte hartzea beharrrezkoa dela baizik. 6. Uste dugu ikasleengan irakurzaletasun digitala sustatu behar dela, diskriminatzeko gaitasuna garatuz, informazioa egiaztatuz eta iturri ezberdinak integratzeko gaitasuna landuz (kritikoak izaten erakutsiz). 7. Uste dugu beharrezkoa dela familiak inplikatzea, haien seme-alaben irakurriaren ulermena hobetzeko xedearekin. Horrenbestez, irakasleon eginbeharra da Ikastetxeko Irakurketa Plan (I3P) honen berri ematea eta haien laguntza eskatzea. 8. Arlo guztietako irakasleok indarrak batzeko prest gaude, ikasleen irakurriaren ulermena hobetzeko xedearekin. 9. Irakurketa estrategiak prestatuko ditugu elkarrekin, ondoren ikasgelan era koordinatuan abian jartzeko, arlo bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuz. 10. Irakurriaren ulermena, idazketa eta ikerketa garatzeko jarduerak prestatuko ditugu, arloka, zikloka edota kurtsoka. Jarduera horiek ikastetxeko irakurketa planaren printzipioak hartuko dituzte oinarritzat. 11. Irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak antolatuko ditugu, Ikastetxeko Irakurketa Planaren baitan.


3 - IRAKURKETA ETA IDAZKETA KONSTRUKTIBISMOAREN IKUSPEGITIK. Oinarri metodologikoak • Ikasketa esanguratsua: -

Erabilera soziala dituzten testu mota ezberdinen bitartez erakusten eta ikasten dugu.

-

Testuak berezko esanahi eta funtzionalitatea izango dute. Zerbaitetarako idazten edo irakurtzen dugu.

• Irakurriz irakurtzen ikasten dugu eta idatziz idazten: -

Haurrak animatu saia daitezela idazten.

-

Haurrak animatu saia daitezela testu baten esanahiaren hipotesiak egiten.

• Testu mota haurren eskura jarri: -

Liburuak, egunkariak, propaganda txostenak, aldizkari, kartelak… gizarte mailan haurrek topatzen ahal duten testu mota guztiek gelan tokia izaten dezakete.

• Irakaslea irakurle eta idazle eredu: -

Irakasleak irakurtzen du haurren aurrean. Ozenki edo isilean.

-

Idazten du haurren aurrean: Beretzat, oroitzeko. Haurrek diktatzen diotena. Esandakoaren laburpena arbelean. Ideien sailkapenak egiten ditu. Zuzenketa ortografikoak egiten ditu...

• Haur bakoitzaren prozesua errespetatu: -

Irakasleok entzute aktiborako jarrera izan behar dugu: Haur bakoitza den bezala onartu, esfortzua eta aurrerapenenak elkar goraipatu.

• Interakzioa erabiliko dugu jardueraren antolaketan: -

Elkar lana sustatuko dugu. Taldekatze era ezberdinak, bultzatu nahi dugunaren arabera: binaka, hirunaka, talde haundian edo gela osoa.


-

Taldekatze hererogeneoak bultzatuko ditugu, aberasgarria delako. Maila ezberdinen artean hartu-emanak eta laguntza gehiago ematen da.

• Hipotesiak, argudioak: -

Interesgarriagoa da haurrengandik sortzen den galdera edo egiten den hipotesia irakasleak ematen duen ikasketa baino.

• Akatsak: -

Ez ditugu ongi eginak akatsak baino gehiago baloratu behar. Akatsak haurra non dagoen erakusten digu eta nondik abiatu behar dugun esaten digu, prozesuan aurreratzen laguntzeko.

• Letra mota: -

Idazketa errazteko letra larria erabiliko dugu.

-

Letra xehea sartuko dugu haurrak idazketa sistema ulertzen duen unean, hau da etapa alfabetikora iristerakoan.

-

Gelan erabiliko ditugun testuak hainbat letra mota dute eta denekin ohituko dira haurrak.


4. IRAKURKETAREN FASEAK ETA ESTRATEGIAK Hemen aurkezten ditugun hauek, irakasleak testu baten aitzinean erabiltzen ahal dituen estrategiak dira. Hala ere, estrategia hauek ez ditu beti erabili behar ezta, erabiltzekotan, denak erabili behar, bere ustez testu konkretu bat aztertzeko egokienak direnak baizik. IRAKURRI AITZIN *Ikasleei irakurtzearen helburua adieraztea. Zertarako irakurriko dugu testu hau: entretenitzeko, informazio berria jasotzeko, debate bat sortzeko, antzerki bat idazteko…? *Irakurri aurretiko hipotesiak egitea, elementu hauek aintzat hartuz: izenburua, euskarria, ilustrazioak, testu mota, forma (grafikoak…), data, autorea… * Edukiaren eta formaren gaineko aurreikuspenak: Zer testu mota da? - Nori zuzenduta dago? Zein hitz mota aurkituko dugu? * Testuaren xedearekin zerikusia duten galderak: zer kontatuko digu? * Behar diren aurretiko ezagutzak aktibatzea - Testuak kontatuko digunaz zer dakigu? Informazio gehiagorik badugu? - Egileari buruz zer dakigu? * Testu nola irakurriko den zehaztea: azpimarratuz… IRAKURRI BITARTEAN * Nork bere buruari galderak egitea irakurtzen ari denaren gainean - Hiztegiari buruzko galderak - Edukiari buruzkoak * Aldian behin edukia berrikustea edo laburtze partzialak egitea. * Zalantzak argitzeko berriz irakurtzea, hiztegian begiratzea, kide bati edo irakasleari galdetzea… * Era askotako aurreikuspenak egitea eta frogatzea: inferentziak egitea * Informazio garrantzitsua markatzeko estrategiak: arkatzez, fosforitoekin… hitzak azpimarratzea, ideiak, oharrak hartzea. * Testuaren edukia eta forma ebaluatzea, norberaren ezagutza eta logika erabiliz. IRAKURRI ONDOREN *Testuaren gaineko ahozko komunikazioak, laburpenak, ideia nagusiak azpimarratzea, testuaren gainean iruzkinak egitea, eskemak nahiz debateak bideratzea. *Testu mota, genero eta berariazko egitura identifikatzeko estrategiak Irakurlearen ezagupen testualak garrantzi handia du testu bat ulertzeko. Testu mota (argudioa, azalpena, deskripzioa, narrazioa) zein den antzematen badu, irakurleak abantaila izango du ulertzeko: Argudio testua dugu. Horregatik, tesi bat, argudioak eta ondorio bat aurkitzea espero dugu.


*Generoa (artikulua, agiria, berria, eskutitza..) ezagutzea baliagarria izango da. Adibidez, artikulua dela jakiteak lagunduko digu idazlearen asmoa eta balizko hartzailea ezagutzeko. *Asmoaren araberako laburpenak egitea Laburpena estrategia baliotsua da. Laburpena dugun asmoaren arabera moldatuko da. Indarra ideia nagusian ala ekintzetan jar daiteke, pertsonaia baten nortasunean... Testua laburtzen dugunean azpiestrategia asko erabiltzen ditugu: elementu batzuk baztertu, besteak hautatu, orokortu... *Gaia eta ideia nagusiak identifikatzeko estrategiak Gaia eta ideia nagusia bereiz daitezke. Lehenengoak testua zertaz ari den esaten digu. Baina ideia nagusiak garrantzi handiagoa du; honetarako, irakurlearen helburua eta, batez ere, idazlearen asmoa kontutan hartu beharko dugu. *Ezagutza jeneralizatzea.Ikasitakoa non aplikatzen ahal da?


4. A. PLAZEREZ IRAKURRI HAUR HEZKUNTZA Haur Hezkuntzan ipuinarekin bilatuko dugun helburu nagusia gozamena izanen da; hala ere izanen ditugu bertze helburu batzuk ere: • Ipuinaren irakurketa edo kontaketak irauten duen bitartean adi egotea. • Umeen hizkuntza aberastea. • Fantasia mundu batean murgiltzea eta sormena piztea. • Irakurketa edo deskodifikatzeko gogoa piztea, hizkietan gohartzen bait dira, konparaketak egiten bait dituzte. Irakurketa-idazketa munduaren hastapenak dira. • Baloreak, zehar-lerroak, sentimenduak, beldurrak,... lantzen dira. Umea konturatu gabe identifikatzen da, lasaiago gelditzen da eta bere burua pixka bat ulertzen hasten da. Ipuinaren kontaketari dagokionez, baldintza batzuk behar ditugu: • Ipuina egokia iduritzen zaigun momentu batean irakurriko dugu; gu eta umeak gogoz gaudenean. • Gelan goxotasuna bilatu behar dugu: eroso exerita egon, argitasun gehiegirik ez, ixiltasuna,... • Irakurriko dugunaren jakinmina sortu behar dugu: zer agertzen da ipuinaren azalean?, ipuina zeri buruz ote da?. Batzutan marrazkiak aurretik ikusiko ditugu eta pertsonai eta izenburuaren hipotesiak eginen ditugu. • Irakasleok eredu izan behar dugun heinean, ipuinarekiko interes haundia agertu behar dugu eta irakurtzerakoan hori transmititzen saiatuko gara. Ipuinaren inguruan egiten ahal ditugun ariketak hauek dira, beti ere kontutan hartuz gure helburua ez dela bakarrik ariketa horiek egitea. Batzutan ez dugu ipuina irakurri bertzerik eginen, umeek horrekin goza dezaten, eta bertze batzutan ariketa bat edo bertze. -Ipuina irudirik gabe ahoz irakurri ondoren: Nola hasten da? Zer gertatzen da gero? Nola bukatzen da?Ipuinak berriro irakurri irudiak erakutsiz. - Ipuina irakurtzen gaudelarik momentu zehatz batean gelditu eta ikasleei proposatuko diegu amaiera asmatzea.. Proposatutako emaitza ezberdinak aztertuko ditugu eta gero idazleak idatzia duena irakurri. - Ikasleek ezagutzen dituzten pertsonai ezberdinekin fitxero bat eginen dugu. - Ikasleek ezagutzen dituzten izenburu batzuk arbelean idatziko ditugu eta hauen horrelakoak zergatik ote diren hausnartzen saiatuko gara.


- Talde guztiaren artean ipuin bat asmatuko dugu, eta gero marrazkien bidez osatuko dugu. - Pertsonai nagusirik agertzen ez den, ipuin baten zati bat irakurriko dugu eta beraiek ze ipuin den asmatzen saiatu beharko dira. - Ipuinarentzat izenburu ezberdinak proposatu denon artean. Idazketarekin zerikusia duten ekintzak: -Arbelean proposatutako izenburuak idatzi eta luzeena eta motzena aurkitu. -Izenburuetan errepikatzen diren letrak ikusi. -Izenburuetan zati(hitz) errepikatuak dauden ikusi. Ipuinaz gain bertze testu mota batzuk ere irakurriko dizkiegu. Hala nola olerkiak, testu deskriptiboak, albisteak, errezetak, eskutitzak, etab. Beraiek oraindik ez dute irakurtzen eta batez ere gure irakurketa edo ipuin kontaketa entzunez gozatuko dute. Dena dela, nahiz eta ez irakurri aurreirakurketa moduan hainbat ariketa eginen dituzte: • Ipuin edo istorio baten irudien “irakurketa”, hau da marrazkietan ikusten dutena kontatuz joan. • Irudiak desordenaturik eman eta ordenean jarri, istorioa kontatuz. • Ipuinaren irudiak lurretik banatu eta irakasleak esaldia irakurtzen duen bitartean, beraiek txandaka esaldiari dagokion irudia hartu eta zintzilikatu ordenean. • Talde txikietan, ipuinaren irudiak mozteko eman eta orri kuadrikulatu handian(A3) dagokion ordenean itxeki. • Bakarka, irudiak eman eta bakoitzak bere ipuina ordenatu. • Ipuinaren kontaketa: -Haur bakoitzak 2 edo 3 bineta aipatu bertze guztien aintzinean. -3-4 etako taldeetan, mahai baten inguruan eta bakoitzak bere ipuina osaturik duela, kontatu eta grabatu transkribatzeko. • Edozein gaiari buruzko ormairudia ikusi eta bertan agertzen dena azaldu. Ipuinak antzeztu ditzakegu. Libre utziz, ume batek pertsonai baten paperean sartzen denean, berak berez erreprimiturik dituen gauza aunitz, egitera ausartzen da. Gelan ipuin txoko bat daukagu. Hau leku atsegina eta goxoa izanen da eta bertan zenbait ipuin izanen ditugu. Guk kontatzen ditugun ipuinak gero baraiei ikustea gustatzen zaie. Ipuin hauek denbora baten buruan aldatu eginen ditugu. Haur hezkuntzan badugu liburutegi txiki bat. Astero ume bakoitzak liburu bat eramaten du etxera; etxean bere gurasoek edo beste norbaitek irakur


diezaion. Oso gustukoa dute ariketa hau eta askotan libreki, deus galdetu gabe, batzuk besteei animatzen diete halako ipuina hartzera oso polita delako. Noizean behin, lantxo batzuk eskatzen zaizkie umeei. Hau da, etxean gurasoen laguntzaz informazioa bilatu behar dute dituzten liburuetan eta gero eskolara idatzita ekarri (gurasoek idatzita edota haurrek, posible badute). Honelako lantxoak eskatu izan dizkiegu udazkena gaian errezeta landu izan dugunean; familia gaian berriz beraien jaiotzako informazioa; animalien gaiarekin lotuta beraiek nahi duten animali bateri buruzko informazioa, etab. Modu hontan etxean ere nolabaiteko zentzua hartzen zaio ipuinaz gain bertze liburuak edukitzeari eta noizean behin liburuak oparitzeari. Ikasturte hasieran, guraso bilera egiten dugunean, gurasoei informazio gisa, azaltzen diegu zein garrantzitsua den beraien eredua seme-alaben heziketan eta baita ere irakurketan. Umeek ikusten badute etxean gurasoek irakurtzen dutela, eta txiki txikitik ipuinak kontatzen badizkiete, ume hauek pausu bat aurrera emana izanen dute beraien irakurzaletasunean. Modu berean ere guraso bileran azalduko zaie noizean behin ipuin kontalariak etortzen direla herriko liburutegira eta ahal badute zein polita den umeekin horrelako ihardueretara joatea eta umeekin gozatzea. IPUINAK LANTZEKO IHARDUERA EZBERDINAK 1.- Ipuina irakurtzen gaudelarik momento zehatz batean gelditu eta ikasleei proposatuko diegu amaiera asmatzea.. Proposatutako emaitza ezberdinak aztertuko ditugu eta gero idazleak idatzia duena irakurri. 2.- Ikasleek ezagutzen dituzten pertsonai ezberdinekin fitxero bat eginen dugu. 3.- Ikasleek ezagutzen dituzten izenburu batzuk arbelan idatziko ditugu eta hauen horrelakoak zergaitik ote diren ausnartzen saiatuko gara. 4.- Talde guztiaren artean ipuin bat asmatuko dugu, eta gero marrazkien bidez osatuko dugu. 5.- Pertsonai nagusirik agertzen ez den, ipuin baten zati bat irakurriko dugu eta beraiek ze ipuin den asmatzen saiatu beharko dira. 6.- Ipuinarentzat izenburu ezberdinak proposatu denon artean. IDAZKETAREKIN ZERIKUSIA DUTEN EKINTZAK ďƒ˜ Arbelean proposatutako izenburuak idatzi eta luzeena eta motzena aurkitu. ďƒ˜ Izenburuetan errepikatzen diren letrak ikusi. ďƒ˜ Izenburuetan zati(hitz) errepikatuak dauden ikusi.


1. ZIKLOA Lehen zikloan irakurketa-idazketa teknika funtsezko helburutako bat da.Beraz, ikasleari eskaini behar diogu teknika eta bereganatuko duela bermatu. Ziklo honetan hagitz ongi uztartu beharko ditugu bi zutabe hauek:teknikaren ikasketa eta irakurketaren plazerra. Irudien irakurketa landuta etorriko dira haurrak haur hezkuntzatik, ohitura hori bereganatua izanen dute. Zenbaitzuk ere irakurketan nahikoa aurreratuak ere. Hala ere, funtsean ziklo honetan denek oinarrizko teknika bereganatu beharko dute, bigarren zikloan sendotu eta indartuko dutena. Ikasketa honek praktika eskatzen du, zalantzarik gabe. Horregatik ikasle guztiek eskolan eta etxean praktikatu beharko dute, hau da , irakurri beharko dute. Ikasteko praktikatu behar honek ez du hala ere kontrako jarrera ikasleengan sortuko, zorionez. Alderantziz, normalean ikasleak ikasteko gogoz aritzen dira eta motibazio honetaz probetxua aterako dugu. Irakurtzearen plazera eta ohitura bultzatzeko ekintzak: 1- Gurasoekiko informazioa. Haur Hezkuntzatik informazioa jasotzen hasiak dira gurasoak eta honi ekinen diogu: 2- Irakurtzeko oinarrizko teknika ongi menperatzea. Anaia-haritza testuaren metodologian oinarritzen gara:hizkiak lantzen dira beti ere hitzen bitartez, hiztegitxo bat osatuz. Metodo hau globalarekin tartekatzen dugu: intereseko esaldiak osatzen dituzte eta hauek idazten dituzte. Hasieran irakasleak idazten ditu eta beraiek kopiatzen dute. Hitzak eta esaldiak aztertzen dira: berdintsuak direnak bilatuz, hitzak kontatuz, luzerak eta formak begiratuz,‌. Modu honetan, ikasle bakoitzak bere martxa eta bere prozesua jarraituz, irakurtzen ikasten dute. Oso kontutan hartu behar da ikasle bakoitzaren garapena partikularra dela.Batzuk orokortasunetik xehetasunera joanen dira. Baina beste batzuk alderantzizko bidea beharko dute. Irakasleak bakoitzari behar duen laguntza eskainiko dio. Horretarako beharrezkoak dira irakurketa saioak. 3-Irakurketa saioak: Irakurketa saioak ugariak eta mota ezberdinekoak izaten dira: -Alde batetik denok batera irakurtzea komeni da. Irakasleak mota guztietako testuak ozenki irakurriko ditu batzutan.


Denon artean, zatika (adin honetan puntutik puntura ) ozenki irakurtzea.Irakurri aitzinetik eta ondotik ere solastuko da. -Bestalde, bakarkako saioak edo saio libreak ere egingo dira: Astean behin “irakurketa saioan “ etxera eramateko liburua aukeratuko dute. Hasieran aurreko asteko liburua komentatuko dute. Bakoitzak zein liburua irakurri duen, erraza edo zaila suertatu zaion, gustatu zaion, zein marrazki mota duen azalduko du. Zerbait berezia aipatu edo marrazkiren bat erakutsi nahi badu ere, hala egingo du. Itzuli duela apuntatuko du irakasleak. Ondoren beste liburu bat aukeratuko dute. Honetan, irakasleak beharrezkoa ikusten badu, bakoitzari aholkatuko dio. Liburua aukeratuta, liburutegiko kontrol liburuan eta bere zerrenda pertsonalean apuntatuko dute.Hasieran, batez ere, irakaslearen laguntza beharko dute. Gero liburua irakurtzen hasten ahal dira nahi badute. Baina beste liburu batzuk gainbegiratzeko edo lagunekin irakurketaren bat konpartitzeko aukera ere izanen dute. Irakasleak saio honetan ikasle batzuekin bakarka irakurtzeko probestuko du. Etxera eramaten duten liburua aste osoa etxean edukiko dute. Liburua eta ikaslearen arabera orientazioa emanen zaie: -Liburua egunero irakurri. -Egunero orri batzuk irakurri. -Etxekoei ozenki irakurri. -Etxekoei ozenki irakurtzeko eskatu. -Laguntza beharko ote duten. 4-Liburutegia: Liburutegia leku berezia eta atsegina izanen da. Bertan lasaitasun giroa bultzatuko da. Isiltasuna edota solas leun-leuna bilatuko da. Zertara doazen jakingo dute. Lehen deskribaturiko bakarkako irakurketa saioak bertan izanen dira ( ahal bada; gelan ere izan daitezke ). Inguruneko gaietarako informazioa bilatzeko ere bertara joko dugu. Liburutegitik maileguak etxerako izan daitezke edo gelarako ere. Gai bat lantzerakoan behar ditugun liburuak liburutegitik maileguan gelarako har daitezke. Polita izan daiteke, puntualki ekintza bereziak prestatzea: ipuin kontalaria, idazle bat, antzezpen bat, deklamazio bat. Azken finean, liburutegiari bizitasun bat ematea, funtzionaltasun bat eta goxotasun bat. 5-Etxean dituzten liburuak: Etxean duten ipuinik gogokoena ekartzea eta bolada batez trukatzea proposatzen ahal zaie. Inguruneko gaiekin zer ikusirik duten liburuak baldin badauzkate, eskolara ekartzea ere eskatzen ahal zaie.


2. ZIKLOA 2. zikloko helbururik garrantzizkoenetariko bat Haur Hezkuntzan eta Lehen Zikloan hasitako irakurketa prozesua sendotzea eta indartzea da. Ziklo honetan, beste zikloetan bezala, irakurketaren bi alderdiak kontutan hartu eta garatu behar ditugu:  Irakurketaren teknika eta ulermena.  Irakurzaletasuna. Irakurketa teknika eta ulermenaren garapena: - Ikasleak 2. ziklora ailegatzerakoan, fonemen eta grafien arteko korrespondentzia menperatzen dute. - Hasieran puntutik puntura irakurriko dute (Lehen zikloaren bukaeran egiten duten bezala). Puntua, koma, puntu eta koma, galdera eta harridura ikurrak, marratxoak interpretatuko dituzte eta doinu egokia eman. - Esaldi eta parrafo kontzeptuak landuko dituzte. - Jariotasuna eta erritmoa poliki poliki hobetzen joanen dira. Horretarako estrategia desberdinak erabiliko dira: • Esaldika edo parrafoka lehendabizi ixilik eta gero, hasierako zailtasuna gainditu ondoren, ozenki irakurri. • Esaldika edo parrafoka lehendabizi irakasleak edo ikasle irakurle on batek ozenki irakurri eta beste batek errepikatu. • Ikasle berberak bi aldiz esaldi edo parrafo bera irakurri eta hobekuntzaz ohartzea. • Gelan testu osoa landu: puntuak, komak, galdera ikurra... entonazioa eta erritmo egokia emanez, etxean praktikatu eta gero gelan berriro irakurri, aurrerapenaz ohartuz. Ulermena garatzeko estrategia hauek erabiltzen ditugu:  Izenburua irakurri eta hipotesiak egin.  Testuen parrafoz eta azpitituloetaz erreparatu.  Ilustrazioak behatu.  Egindako hipotesiak testua irakurtzerakoan ea baieztatzen diren konturatzea.  Galdetegi bati erantzutea eta behar izanez gero, galderari erantzuteko berriro irakurri.  Irakurritako testuaren ideiarik garrantzitsuenak bereizten ikasi.  Hitzen esanahia eta sinonimoak landu.  Hiztegia erabiltzen ikasi.  Hiztegiaren esanahiak ulertzen trebatu.


Irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoak: - Astean behin irakurketari saio berezi bat eskainiko diogu. Horrez gain, irakurketa oinarrizko trebetasun bat denez, egunean zehar edozein ihardueretan erabiliko dugu: Hizkuntzako proiektuak garatzerakoan, Ingurunean, Matematikan, ... - Saio honetan, batzutan, denok testu bera irakurriko dugu eta lehen aipatutako irakurketa teknika eta ulermena garatzeko estrategiak erabiliko ditugu. - Bestetan, irakurketa libre egiteko ere erabiliko dugu saio hau: etxera eraman behar duten liburua hasi edo jarraitu, gelan edo liburutegian dauden liburuak gainbegiratu: atlasa, animaliak, unibertsoa, ... taldeka jarrita eta txandaka, batek asmakizunak irakurri eta besteak asmatu... - Etxera eramateko liburuen prestamoa antolatuko dugu.  2. ziklorako egokiak diren liburuen aukeraketa eginen da. Horretarako ikasleen interesa eta adin psikoebolutiboa kontutan izanen ditugu.  Liburuen aukeraketa zikloko tutoreek kurtso hasieran eginen dute.  Liburu berriak erosteko ikastaroan emandako liburuen zerrendan eta www.galtzagorri.org web orrian oinarrituko gara.  Urtero diru kopuru bat liburutegia osatzeko erabiliko dugu.  Gaiak desberdinak izanen dira: Egitazko abenturak. Elementu fantastikoak. Umorea. Gatazka psikologikoak. Gai sozialak. Komikiak. Olerkiak. Antzerkia. - Liburua aukeratzerakoan, espreski horretarako egonen den liburuxka batean, ikaslearen izena eta abizena, liburuaren izenburua eta data jarriko dituzte. Eta uzterakoan, data jarri eta balorazioa era xinplean adieraziko dute: oso gustokoa -- borobil berdea; ez zait sobera gustatu -- borobil laranja; ez zait batere gustatu --- borobil beltza. - Kontrol orokorra erabiltzeaz gain, ikasle bakoitzak berak irakurritako liburuak apuntatuko ditu agendan eta kontrol orokorrean bezala, bere iritzia emanen du. - Normalean aste bateko epea izanen dute, baina, behar izanez gero, epea beste aste bat luza daiteke. - Saioaren hasieran 3 edo 4 ikaslek bere liburua komentatuko dute. Horretarako ahozko hizkuntzan programatutako eredua jarraituko dute. (I. eranskina). - Kurtsoan zehar 3 liburu aukeratuko dira (hiruhile bakoitzean bat), denok batera irakurtzeko. Liburu horien fitxa irakaslearen laguntzarekin eginen dute liburuen atalak identifikau (izenburua, idazlea, marrazkilaria, argitaletxea, ...), testu laburpenaren kontzeptua ulertu eta teknika horretan trebatzeko baliogarria izanen da. - Horrez gain, noizbehinka beste liburuen fitxa haiek bakarrik eginen dute.


-

Batzutan irakasleak ozenki irakurriko die. Ziklo honetako helburuekin bat datorren Euskara zerbitzuak antolatutako “Irakurketa eta deklamazio” lehiaketan parte hartuko dugu.

LIBURU

BATEN

KONTAKETA

Maila: 2. Zikloa Noiz: Astean behin, liburuak aldatu behar dituztenean. Nork: Saio bakoitzean 2 edo 3 ikaslek eginen dute. Liburu baten kontaketa egiterakoan atal hauek agertuko dira: Izenburua. Pertsonaia nagusia. Pertsonaia nagusiaren deskribapen xume bat. Gertakizunak. (laburtua) Gehien gustatu zaiona. • Hasteko beti liburuaren izenburua erranen dute, besteei liburua erakusten dieten bitartean. Horrelako egiturak erabiliko dituzte: - Liburu honen izenburua .................................. da. - Liburu honek .......................................... izenburua du. - Nik irakurritako liburuak ........................ izenburua du. - Nik irakurri dudan liburuaren izenburua ................... da. • Ondoren pertsonaia nagusia zein den aipatuko dute: • • • • •

-

Pertsonaia nagusia ................ da eta bere izena ............. da.

Pertsonaia nagusiak ................. du izena eta .............. da. eta bere deskribapena eginen dute.

Ipuin horretan kontatzen dena oso labur aipatuko dute. Hemen eskatuko zaiona egitura egokiak erabiltzea eta erraten duena ulergarria izatea da. • Bukatzeko gehien gustatu zaien zatia aipatuko dute: - Gehien gustatu zaidan zatia ............... izan da - Gehien gustatu zaidana zera izan da: ............... •

Bi edo hiru ikaslek bere liburua aipatu ondoren, denok liburuaren aldaketa eginen dute. Noizbehinka, trimestre bakoitzaren hasieran, denok liburu berbera irakurriko dute baina azltzerakoan bide berbera erabiliko dute.


5 - IRAKURKETA PLANGINTZA ESKOLA MAILAN: 5.A. Lehiaketak: ipuinak, bertsolaritza, deklamazioa. Ikasturtean zehar hainbat lehiaketetan parte hartzen dugu eskolan. Dena den, tutore bakoitzak erabakitzen du, parte hartuko duen ala ez. Honako lehiaketa hauetan parte hartu izan dugu maiz: Deklamazioa, 5.B. Bertsolaritza: Bertsolaritza eskolan 6. mailan egiten dugu. Astero Bertsolaritza Elkarteko bertsolari bat etortzen da saio bat ematera. Bertsolaritza, berez, ahozkoa den arren, gure ikasleek inprobisatzeko mailarik oraindik ez dutenez, idatzita egiten dute. Ikasturte bukaerako gainontzeko ikasleei eskaintzeko ikuskizun bat prestatzen ohi dute.

5. D. Antzerkia:

Antzerkia 2. mailan egiten ohi dugu azken urte hauetan. Udalak ordaindutako begirale bat etortzen da eskolara astean bi saioz. Antzerkigintzaren bidez, ipuina lantzen ahal dugu gelan. Eta sortzen diren ipuinetatik abiatuta antzerkirako istorioa abiatu. Modu horretan gelan lan egiten dena eta antzerkiko saioetan egiten dutena batera joanen lirateke. Agian, liburu bat sor daiteke asmatutako istorioekin, egindako marrazki eta argazkiekin. Aho hizkuntzan ere, deklamazio ariketak egin daitezke baina ez, soilik, antzerkiari begira, berez ikasleentzat probetxugarria izanen delako. Era berean, antzerkiaren inguruko marchandaise guztia ikasleek sor dezakete: propaganda eskola eta familietan, girotze kartelak‌ 5.E. Xorroxin Xorroxin, Baztan Bidasoa zonaldeko irratia da. Bi urtetan behin eskolaz eskola ibiltzen den Emisore Ibiltaria daukate. Eskolan orain arte gela guztiek parte hartu izan dute, baina hemendik aitzin nola segitu behar dugun erabaki behar dugu. Hainbat galdera ditugu erantzuteke: eskola osoak parte hartu behar du? Asteko egun eta ordu guztietan saioak egin behar ditugu? Ez al litzateke hobe izanen bi astez eskolan edukitzea eta goizeko lehendabiziko saioa baino ez egitea? 5. F Xiri Miri Xiri Miri eskolan egiten dugun aldizkariaren izena da. Urtero atera bada ere, prozedura ez da urtero bera izan. Batzuetan 3. Zikloko ikasleak aritu dira koordinatzen aldizkaria. Bertze batzuetan, ordea, Liburutegiko Lan Taldearen gainean geratu da lan horren ardura. Edonola ere, koordinatzaileaz gain, orain arte eskolako ikasle guztiek parte hartu dute. Hemendik aitzinera zein prozedura erabiliko dugun erabaki behar dugu. Hainbat galdera: eskolako ikasle guztiek egin behar dute lanen bat? Denei ale bana


banatu behar zaie? Denei kolorez? Kobratu behako genuke? Noren ardura izan beharko litzateke? 5. G. Liburuaren eguna. Liburuaren egunaren inguruan (apirilaren 23an) azkeneko urteetan irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, besta txiki bat antolatzen dugu eskolan. Liburutegiko Lan Taldea da besta hori antolatzearen arduraduna. Bi urtez ipuin txokoak antolatu ditugu. Txoko bakoitzean pertsona batek (gurasoa, irakaslea edo ikaslea) ipuin bat kontatzen zion bertara joaten zen taldeari. Talde bakoitzean adin guztietako ikasleak nahasita joaten ziren. Azkeneko urtean, berriz, aurkezpen ekitaldia, liburu trukea, mikro-ipuinak idatzi, handiek txikiei ipuinak kontatu eta ipuinak power pointen bidez kontaketa… burutu dugu. 5. H. IKT IKTak gure eskolan nola erabili behar ditugun eta I3 honekin zer nolako lotura eduki behar duten oraindik erabaki ez badugu ere, hemen eztabaidarako proposamena aurkezten dugu, 2010-2011 ikasturtean Fernando Herreruelak eginiko lanetik aterata:

HAUR HEZKUNTZA KONPETENTZIAK

HELBURUAK

Ordenagailuaren atalak (elementuak) eta funtzioak ezagutu

1.1 Ordenagailuaren atalen izenak jakin eta identifikatzea: teklatua, sagua, pantaila eta dorrea

Sistema eragilearen oinarrizko hiztegia ezagutu (fitxategi, karpeta, programa …)

2.1 Leihoen oinarrizko elementuak ezagutu. (itxi)

Word eta Open Office programak erabili dokumentuak ekoiztu, bildu eta inprimatzeko

3.1. Dokumentua zabaldu eta ixten jakin. 3.2. Testu editoreen letra tipoaren formatua.

Ordenagailu jolasekin jarduten denbora eta ekar lezakeen menpekotasuna kontrolatu.

4.1.Ordenagailu eta bestelako pantailadun jolasen aurrean gehiegizko erabilerak osasunerako dakartzan arriskuak ezagutu. 4.2. Ordenagailu eta bestelako pantailadun jolasteko denbora mugatzen ikasi. 4.3.Ordenagailu eta bestelako pantaila aurrean kalterik jaso gabe egoteko ordutegi gomendagarria prestatu.


LHko LEHEN ZIKLOA KONPETENTZIAK

HELBURUAK

1. Ordenagailuaren atalak (elementuak) eta funtzioak ezagutu

1.1. Oinarrizko elementu horien funtzioak ezagutu: Teklatua, monitorea eta bozgorailua erabili. 1.2. Ordenagailu eta inprimagailuaren etengailua kokatu eta ezagutu (zabaldu, piztu, amatatu, berrabiarazi (reset) 1.3. Teklatua ezagutu eta erabiltzen jakin aplikazio arruntetan: Hizki larriak eta txikiak, tartea, zenbakiak, geziak eta intro

2.Sistema eragilearen oinarrizko hiztegia ezagutu (fitxategi, karpeta, programa...)

2.1. Mahai gaineko ikonoak eta tresna- barrak ezagutu: Windows eta Linux: Hasiera, mi PC, nabigatzaileak.

3.Interneten dauden nabigatzaileak erabili( nabigatu,bildu, berreskuratu, sailkatu eta informazioa inprimatu)

3.1. Gogokoen zerrenda batetik hautatuz WEB gunetan sartu. 3.2..Nabigatzailearen oinarrizko funtzioak erabili: aurrera eta atzera joan 3.3. WEB guneen helbideak gordetzen jakin markatzaileen karpetan

4.Word eta Open Office programak erabili dokumentuak ekoiztu, bildu eta inprimatzeko.

4.1. Dokumentua sortu, testua idatzi, irudiak sartu eta gorde sareko egokitzen zaien karpetan. 4.2. Dokumentua ireki eta inprimatu. 4.3. Testu editoreen hiztegia ezagutu eta letra tipoaren formatua, paragrafoa, marjinak‌ 4.4.Dokumentu batean irudiak, ikurra txertatu.

5.Editore grafikoa erabili marrazkia eta grafiko errazak egiteko eta biltzeko.

5.1.Paint eta Tux-paint dituzten oinarrizko tresnak (pintzela, formak..) ezagutu eta erabili. 5.2.Ekoiztutako marrazkia gorde.

6.Ordenagailu jolasekin jarduten diren denbora eta honek ekar lezakeen menpekotasuna kontrolatu.

6.1. Ordenagailu eta bestelako pantailadun jolasen aurrean gehiegizko erabilerak osasunerako dakartzan arriskuak ezagutu. 6.2. Ordenagailu eta bestelako pantailadun jolasteko denbora mugatzen ikasi. 6.3. Ordenagailu eta bestelako pantaila aurrean kalterik jaso gabe egoteko ordutegi gomendagarria prestatu.

IKTekiko jarrera egokiak izan.

13.2. Esparru guztietan ( eskolan, etxean, ‌) IKTek eskaintzen dituzten aukerak erabiltzeko prest egon.


LHko BIGARREN ZIKLOA KONPETENTZIAK 1. Ordenagailuaren atalak (elementuak) eta funtzioak ezagutu.

HELBURUAK 1.1.ordenadorearen atalen izenak jakin eta identifikatzea. 1.2. Oinarrizko elementu horien funtzioak ezagutu. 1.3. Ordenagailu eta inprimagailuaren etengailua kokatu eta ezagutu (zabaldu, piztu, amatatu). 1.4. Teklatua ezagutu eta erabiltzen jakin aplikazio arruntetan.

2.Sistema eragileen oinarrizko hiztegia ezagutu (fitxategi, karpeta, programa...)

2.1. Mahai gaineko ikonoak eta tresna- barrak ezagutu 2.2. Programa, dokumentu eta karpeta bereizi eta haien ikonoak identifikatu. 2.3. Leihoen oinarrizko elementuak ezagutu. (ireki, itxi, maximizatu, minimizatu..)

3.Ordenadorean eta euskarri desberdinetan ( pen drive, disko gogorra, karpeta- sarean-, cda...) informazioa gorde eta berreskuratu

4.Sistema mantentzeko oinarrizko ekintzak burutu (antibirusa, beharrezko ez den informazioa deuseztatu).

3.1. Biltegiratze unitateen ezaugarriak ezagutu (barneko disko gogorra).Gorde gelako karpetan 3.2. Biltegiratze unitateen fitxategiak esploratu, aurkitu eta berreskuratu. 4.1. Ordenagailuan antibirusa programa dagoenetz jakin eta aktibaturik dagoen egiaztatzen jakin. 4.2. Fitxategiak (batez ere kanpoko unitateak) aztertu antibirusa erabiliz. 4.3.Zakarrontzia era egokian erabili.

5.Interneten dauden nabigatzaileak erabili (nabigatu, bildu, berreskuratu, sailkatu eta informazioa inprimatu).

5.1. URL helbide-barran idatziz edo gogokoen zerrenda batetik hautatuz WEB gunetan sartu. 5.2. Nabigatzailearen oinarrizko funtzioak erabili: aurrera eta atzera joan. 5.3. WEB guneen helbideak gordetzen jakin gogokoen karpetan.

6.Informazio zehatza aurkitzeko Interneteko

6.1. Gehien erabiltzen diren bilatzaileak ezagutu:


bilatzaileak erabili

Google, Yahoo, Bing, ‌

7.Word programa erabili dokumentuak ekoiztu, bildu eta inprimatzeko.

7.1. Dokumentua sortu, testua idatzi, irudiak sartu eta gorde sareko egokitzen zaien karpetan. 7.2. Dokumentua ireki eta inprimatu. 7.3. Testu editoreen hiztegia ezagutu eta letra tipoaren formatua, paragrafoa, marjinak‌ 7.4.Dokumentua antolatu ( aukeratu, moztu, kopiatu eta itsatsi) 7.5.Dokumentu batean irudiak, ikurra txertatu. 7.6. Zuzentzaile ortografikoa erabili. 7.7.Teklatuaren erabilera ezagutu.( Inicio, Fin, Supr..)

8.Editore grafikoa erabili marrazkia eta grafiko errazak egiteko eta biltzeko

8.1.Paint eta PowerPoint dituzten oinarrizko tresnak pintzela, formak..) ezagutu eta (erabili. 8.2.Ekoiztutako marrazkia gorde eta beste programa batean erabili.

9.Ordenagailu jolasekin iharduten denbora eta ekar lezakeen menpekotasuna kontrolatu.

9.1. Ordenagailu eta bestelako pantailadun jolasen aurrean gehiegizko erabilerak osasunerako dakartzan arriskuak ezagutu. 9.2. Ordenagailu eta bestelako pantailadun jolasteko denbora mugatzen ikasi. 9.3. Ordenagailu eta bestelako pantaila aurrean kalterik jaso gabe egoteko ordutegi gomendagarria prestatu.

10.IKTarekiko jarrera egokiak izan

10.1. Sarean adeitasunez komunikatzeko arauak ezagutu eta erabili. 10.2. Esparru guztietan ( eskolan, etxean, ‌) IKTek eskaintzen dituzten aukerak erabiltzeko prest egon. 10.4 IKTen aurrean zuhurra izan


LHko HIRUGARREN ZIKLOA KONPETENTZIAK 1. Ordenagailuaren atalak (elementuak) eta funtzioak ezagutu.

HELBURUAK 1.1.ordenadorearen atalen izenak jakin eta identifikatzea 1.2. Oinarrizko elementu horien funtzioak ezagutu 1.3. Ordenagailu eta inprimagailuaren etengailua kokatu eta ezagutu (zabaldu, piztu, amatatu, berrabiarazi (reset) 1.4. Teklatua ezagutu eta erabiltzen jakin aplikazio arruntetan.

2.Sistema eragileen oinarrizko hiztegia ezagutu (fitxategi, karpeta, programa...)

2.1. Mahai gaineko ikonoak eta tresna- barrak ezagutu 2.2. Programa, dokumentu eta karpeta bereizi eta haien ikonoak identifikatu. 2.3. Leihoen oinarrizko elementuak ezagutu. (ireki, itxi, maximizatu, minimizatu..)

3.Ordenadorean eta euskarri desberdinetan ( pen drive, disko gogorra, karpetasarean-, CDa...) informazioa gorde eta berreskuratu

3.1. Biltegiratze unitateen ezaugarriak ezagutu (barneko disko gogorra, CD-ROM, DVD) 3.2. Biltegiratze unitateen fitxategiak esploratu, aurkitu eta berreskuratu . 3.3. Biltegiratze unitateen fitxategiak kopiatu, mugitu , sortu eta ezabatu. 3.4. Karpetak (direktorioak) sortu eta edukiaren arabera izendatu.

4.Sistema mantentzeko oinarrizko ekintzak burutu (antibirusa, beharrezko ez den informazioa deuseztatu).

4.1. Ordenagailuan antibirusa programa dagoenetz jakin eta aktibaturik dagoen egiaztatzen jakin. 4.2. Fitxategiak (batez ere kanpoko unitateak) aztertu antibirusa erabiliz. 4.3.Zakarrontzia era egokian erabili.

5.Interneten dauden nabigatzaileak erabili (nabigatu, bildu, berreskuratu,

5.1. URL helbide-barran idatziz edo gogokoen zerrenda batetik hautatuz WEB gunetan sartu.


sailkatu eta informazioa inprimatu).

5.2. Nabigatzailearen oinarrizko funtzioak erabili: aurrera eta atzera joan. 5.3. WEB guneen helbideak gordetzen jakin gogokoen karpetan.

6.Informazio zehatza aurkitzeko Interneteko bilatzaileak erabili.

6.1. Gehien erabiltzen diren bilatzaileak ezagutu: Google, Yahoo, Bing, ‌ 6.2.Googlek dituen aukera batzuk ezagutu eta erabili.

7.Posta-mezuak bidali eta jaso, helbide-liburua antolatu eta fitxategiak eransten jakin.

7.1. Posta-mezuen formatua ezagutu eta mezu batek dituen eremuak 7.2..Posta-mezuak bidali eta jaso eta fitxategiak erantsi. 7.3.Mezuak eta karpetak kudeatu 7.4.Helbide-liburua erabili mezuak bidaltzeko.

8.Harremanetarako IKTen erabilera egokia egin. (txat eta foroetan)

8.1. Foroetan eta txatean sartzeko prozedura ezagutu. 8.2.Foroen partaideen iritziak errespetatu, aniztasuna baloratuz. 8.3. Norbere pribatutasuna babestu.

9.Word eta Open Office programak erabili dokumentuak ekoiztu, bildu eta inprimatzeko.

9.1.Dokumentua zabaldu eta ixten jakin. 9.2. Dokumentua sortu, testua idatzi, irudiak sartu eta gorde sareko egokitzen zaien karpetan. 9.3. Dokumentua ireki eta inprimatu. 9.4. Testu editoreen hiztegia ezagutu eta letra tipoaren formatua, paragrafoa, marjinak‌ 9.5.Dokumentua antolatu ( aukeratu, moztu, kopiatu eta itsatsi) 9.6.Testuari formatua eman. (lerro-arte, koska, lerrokatze ‌) 9.7.Dokumentu batean irudiak, ikurra eta beste elementu grafiko batzuk txertatu. 9.8. Zuzentzaile ortografikoa erabili 9.9.Teklatuaren erabilera ezagutu.( F4, Inicio, Fin, Supr.. Contrl+ ...

10.Editore grafikoa erabili marrazkia eta grafiko errazak egiteko eta biltzeko.

10.1.Paint (pintzela, formak..) eta PowerPoint dituzten oinarrizko tresnak ezagutu eta erabili.Publisher 10.2.Ekoiztutako marrazkia gorde eta


beste programa batean erabili. 10.3. Erabileraren arabera irudi baten atributuak aldatu ( neurria, bereizmen, formatua: gif, jpg, tif, bmp) 11.Datu basea erabili

11.1. Liburutegiaren datu basean liburuen kontsultak egiten jakin.

12.Ordenagailu jolasekin jarduten denbora eta ekar lezakeen menpekotasuna kontrolatu.

12.1. Ordenagailu eta bestelako pantailadun jolasen aurrean gehiegizko erabilerak osasunerako dakartzan arriskuak ezagutu. 12.2. Ordenagailu eta bestelako pantailadun jolasteko denbora mugatzen ikasi. 12.3. Ordenagailu eta bestelako pantaila aurrean kalterik jaso gabe egoteko ordutegi gomendagarria prestatu.

IKTekiko jarrera egokiak izan

13.1. Sarean adeitasunez komunikatzeko arauak ezagutu eta erabili. 13.2. Esparru guztietan ( eskolan, etxean, ‌) IKTek eskaintzen dituzten aukerak erabiltzeko prest egon. 13.3 Legez kanpoko software behera kargatzearen arriskuak eta ondorioak ezagutu. 13.4 IKTen aurrean zuhurra izan: posta elektronikoa, twitter, messenger, ‌


6 - LIBURUTEGIA: 6. A. SARRERA: Jarraian aurkezten den programazioa “La formación de usuarios en la BE” M. Baró y T. Maña. Junta de Andalucía Liburutik moldatua eta itzulia da. Erabiltzaileen formaziorako beste edozein programaziotan bezala, edukiak era gradualean planteatzen dituzte egileek (M. Baró eta T. Maña). Edukiok hiru maila ezberdinetan banatuak daude: 1). Liburutegirako Sarrera. EL/CREAL zer den eta zer zerbitzu eskaintzen dituen (zer den, zer aurki dezakegun eta zertarako balio dezakeen) eta formazioa baino gehiago informazioa da: ikasle edota irakasle bati, ikastetxera iristen denetik, honen inguruko guztiak jakin arazi behar zaie. Ikastetxeak bere egitekoen barnean hartzen baditu ere (Harrera Planetan), programazioaren barruan egon behar dute. 2). Informazio bilaketa eta aurkitzea. Hemen EL/CREAL erabiltzeko formazioarekin zerikusia duten kontzeptuak daude (Interneteko bilaketak, aurkibideak, dokumentuen aukeraketa egokiak, …) 3). Dokumentuen erabilera. Maila honetan kontsulta sistemak, informazioaren antolaketa, aurkibideen eta sumarioen erabilpena, … euskarria edozein dela ere, lantzen da. Haur Hezkuntzako bigarren ziklotik hasi eta Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklo arteko jarduerak eta fitxak (ERABILTZAILEEN FORMAZIOA GEHIGARRIAn) azaltzen dira bertan. Egileek erran bezala, hemen aurkezten dena eredu bat bertzerik ez da eta fitxa bat lantzea ariketa bat, besterik ez da. Programazio eredu hau osatzen joan behar da ziurtatzeko ikasleek kontzeptuak ulertzen eta barneratzen dituztela.


6. B. PROGRAMAZIOA: FITXAK


PROGRAMAZIOA. Haur Hezkuntza. Bigarren Zikloa. HELBURUAK Liburutegirako sarrera Herri-liburutegia, eskola-liburutegia eta gelako liburutegi txokoa desberdintzea. Eskolako espazioan liburutegia non den jakitea eta liburutegiko espazioarekin ohitzea. Liburutegian aurki daitezken dokumentuak ezagutzea oinarrizko ezaugarrietatik abiatuz: inprimakiak (fikziozkoak eta ez fikziozkoak), baliabide elektronikoak eta ikusentzunezkoak. Liburutegietako jokabide-arauek ezagutzea eta jarraitzea Ikastetxeko liburutegiko arduraduna identifikatzea Informazioaren bilaketa eta aurkitzea Liburutegi txokoko edo gelako liburutegiko liburuen ordena ezagutzea eta mantentzea EL/CREALen adinerako egokiak diren fikzio liburuak non diren jakitea eta berauen bereizgarriak ezagutzea Irakurketa edo informazio beharrak ahoz adierazten jakitea, gaiaren eta eskaeraren helburua zehaztuz, e.a. Dokumentuen erabilera Ezagutza-liburuak kontsultatzen ohitzen hastea Beharren arabera, liburuetan nahiz beste informazio iturrietan, informazio grafikoa bilatzea

JARDUERAK Herri-liburutegira bisita

FITXAK 1. fitxa: Herriko liburutegira goaz.

Ikastetxeko liburutegia bisitatu eta bertako gune bakoitzaren funtzioak ezagutu. a) Fitxa bete. b) Liburutegian maileguan hartutako edozein euskarritako dokumentuetan narrazioa indartu c) Euskarriaren arabera, dokumentuak sailkatu Fitxa bete ELko arduradunak gelan edo liburutegian aurkeztu bere izena eta zeregina ezagutzera emanez Txandakako liburu-arduradunak izendatu eta hauek bete behar dituzten funtzioak zehaztu. Ikastetxeko liburutegira Joan eta ELko arduradunaren azalpenaren ondoren, ikasleen mailaren araberako liburu bat maileguan hartu gelara eramateko. Ikasleriarekin irakurketa eta informazioaren inguruan elkarrizketak eragin. Aukeratutako liburuetan, informazio grafikoa aukeratzen hasi Informazio grafikoa lortu ondoren, dokumentuen egokitasunari buruzko hausnarketa sustatu

2. fitxa: Zer aurkitzen ahal dugu liburutegian?

3. fitxa: Egiten ahal dut ala ezin dut egin?


PROGRAMAZIOA. Lehen Hezkuntza. Lehen zikloa. HELBURUAK Liburutegirako sarrera Liburutegia ikastetxeko baliabide gunea eta komunitate-zerbitzua dela jakitea. Liburutegiaren eta haren zerbitzuak ezagutzea: informazioa, irakurketa eta kontsulta liburutegian bertan, mailegua … Dokumentuek izan ditzaketen informazio eta irakurketa modu desberdinez ohartaraztea. Oinarrizko dokumentu tipologiak desberdintzea:fikzioa eta informazioa, hauen funtzioak eta kokapena liburutegian. Dokumentua zehazten duten elementuak ezagutzea: titulua, egilea, ilustratzailea, argitaletxea, bilduma, … Fikziozko idazlanetan egilearen eta ilustratzailearen funtzioa bereiztea. Materiale eta baliabideak errespetatzea eta zaintzea. Informazio bilaketa eta aurkitzea Adin honetako fikzio liburuen kokapena identifikatu Katalogoak informazio errekuperazio tresna gisa identifikatzea eta aurkitzea Dokumentuen erabilera Inprimakien alderdi fisikoak ezagutzea eta duten informazioa antzematea(azala, atzeko azala …) Bildumaren kontzeptuaz jabetzea itxura eta edukiei begiratuta Dokumentuetako irudiak informazio-iturri gisa erabiltzea

Ezagutza liburuetan irudi eta testu arteko erlazioak ezartzea

JARDUERAK Informazio beharraren aurrean liburutegiaren erabilera sustatzea. Adibidez, interesguneak lantzerakoan. Herri-liburutegia bisitatu eta bertako fitxak bete.

Gai zehatz bati buruzko ipuinak, narrazioak eta kontsulta liburuak aukeratu ondoren informazioak alderatu, informazio lanketa desberdinak erakutsiz. Narrazioa ozen irakurri eta komentatu, kontzeptuak ikasleen aurre esperientziarekin erlazionatuz eta dagokion fitxa bete. a)Dagokion fitxa bete. b) Irakurlearen libreta sortu, izenburua, egilea, ilustratzailea, argitaletxea eta bilduma, … zehaztuz Autore bereko baina ilustratzaile ezberdina duten liburuak bilatzea, eta baita alderantziz ere. Ikasle guzien artean, liburutegiko materialak honda ditzaketen ekintza-zerrenda bat eratu.

FITXAK

4. fitxa: Herriko Liburutegitik idatzitako gutuna.

5. fitxa: Ramuntxoren galderak. 6. fitxa: Liburuaren nortasun agiria

Liburutegira eginiko bisitaren laburpen saioa ikasgelan. Denen artean lotura hori adierazten dituzten esaldiak idaztea. Ikasleen eskaerari erantzunez, irakasleak katalogoetan bilaketak egin Dagokion fitxa bete

Taldeka jolas bat antolatu: zehaztutako multzo batetik, talde bakoitzak egokitu zaion bildumako liburuak aukeratu behar ditu Haur bakoitzak, aurretik aukeratutako liburu bilduma batetik irudi xume bat aukeratuko du (objektu, animalia, …)eta irudi horren deskribapenetik aurrera definizio bat sortuko du Geziak erabiliz hainbat irudi eta haiei dagozkien testu oinak lotu, orrialdeetan modu desberdinetan kokatuak, aurretik aukeratutako fotokopietatik abiatuz.

7. fitxa: liburuaren atalak


PROGRAMAZIOA. Lehen Hezkuntza. Bigarren zikloa. HELBURUAK Liburutegirako Sarrera Liburutegiaren espazioa eta sailak menperatzea Inprimatutako dokumentu, elektroniko eta on line-koen ezaugarriak eta erabilera anitzak identifikatzea

Eskola eta udal liburutegiko zerbitzuak modu egokian erabiltzea

Materialen maileguaren inguruko arau zehatzak betetzeaz arduratzea

Eskolako liburutegi arduradunaren betebeharrak ezagutzea Informazioaren kokalekua eta bilaketa Gela eta gaien arteko oinarrizko lotura eratzea

Dokumentuen CDUaren araberako antolaketa ulertzea

Signatura topografikoa edo kota dokumentuen kokalekua aurkitzeko elementu gisa identifikatzea Katalogoa oinarrizko bilaketak egiteko erabiltzea: egileak, izenburuak, gaiak eta bildumak. Dokumentuen erabilera Dokumentuen edukien adierazleak ezagutzea eta erabiltzen jakitea (paperezko dokumentuen aurkibidea eta dokumentu elektronikoen menuak). Dokumentuetan dauden informazio maila desberdinak bereiztea: grafikoak, laburpenak... Mailari dagozkion erreferentzi obrak modu egokian erabiltzea (hiztegiak, entziklopediak...).

JARDUERAK

FITXAK

Liburutegiaren plano bat marraztu saioan landutako kontzeptuak adieraziz. Dagokion fitxa bete. Iturri desberdinen inguruan komentatu: ezaugarriak berehalakotasunez, kontsultarako erraztasuna, sarbiderako disponibilitatea, iraungipena... 1.- Liburutegi horma-irudi bat osatu, non esaldi motz edo errimadunekin antolakuntza edo erabilgarritasunaren alderdiak aipatzen diren. 2.- Inguruko liburutegi publikoetako haur sekzioa bisitatu. 1.- Haur bakoitzak, bere izena idatzi beharko du gelako liburutegiko mailegu txartelean. 2.- Liburutegi nagusian (herrikoan) mailegu indibidualerako erreserbaturik dauden egun eta orduekin egutegi erraldoia osatu. Dagokion fitxa bete

Denen artean, orden alfabetikoa jarraituz gehien bilatzen diren gai zerrenda bat hasi, dagozkien CDU zenbakiak jarriz. Zerrenda hau, zikloak aurrera egin ahala osatuz joan daiteke, termino berriekin. a.- Fitxa taldeka bete (sailkapen dezimalaren zenbaki bakoitzeko bana) b.- Talde bezainbat liburu aukeratu eta talde bakoitzari bat banatu, sailkapen dezimalaren lehen zenbakiaren arabera sailkatu ditzaten. Liburuak talde guztietatik pasako dira eta emaitzak alderatuko dira. Liburutegiaren plano batean, sailkapen sistemaren arabera materialen kokalekua adierazi.

8. fitxa Nola jakin dezaket..?.

9. fitxa. Elkarrizketa liburutegiko arduradunarekin.

10. fitxa. Liburutegiaren antolakuntza

a.- Katalogoan zenbait bilaketa burutu, aurretik, kasu bakoitzean egokiena den kontsulta mota adieraziz b.- Dagokion fitxa bete

11.fitxa: Katalogoaren erabilera

1.- Materialak aztertu eta dagokion fitxa bete. 2.- CD-Rom informatibo batean kontsulta egin eta paperezko aurkibidea eta pantailako menua alderatu. Euskarri informatikoak egiten dituen ekarpenen inguruko eztabaida sortu: abiadura... Dokumentuak aztertu eta modalitate informatibo desberdinak aztertu

12. fitxa. Hasteko...aurkibidea.

a.- Dagokien fitxak bete b.- Alderatu hiztegi eta entziklopedian egindako bilaketa batean lortutako informazioa

13. fitxa. Entziklopediaren erabilera 14. fitxa. Hiztegiak eta entziklopediak.


PROGRAMAZIOA. Lehen Hezkuntza. Hirugarren zikloa. HELBURUAK Liburutegirako Sarrera Liburutegia baliabide, informazio gune eta aisialdi gune gisa indartzea.

Liburutegi batean aurki daitezkeen fondo bereziak ezagutzea: lekuko bilduma eta/edo artxibo, dossier informatiboak, irudi bilduma, eskola aldizkariak... Informazioaren bilaketa eta kokalekua Sailkapen hierarkiakoaren irizpide sinpleak aplikatzea, CDUaren araberako sailkatze sistema ulertzeko, lehen bi saiotan Katalogoan, gai eta hitz gakoen araberako bilaketa egiteko terminoak eratzea Liburutegietako katalogo bilaketa sistemak ezagutzea, hauen erabilera eta lotura elementuak Elementuak identifikatzea fitxa edo erregistro katalografiko batean Sinatura topografikoak ezagutzea eta identifikatzea. Erregistro bibliografikoen oinarrizko argibideak irakurtzen jakitea, bereziki dokumentuak identifikatzeko aukera ematen dutenak. Liburutegi bateko katalogo automatizatuetan bilaketa prozesu osoa modu egokian egitea Interneteko bilatzaileen bilaketa sistema ezagutzea, hauen erabilera eta lotura elementuak Dokumentuen erabilera Liburu informatiboen egitura eta antolakuntza eta bere elementuen funtzioa ezagutzea: azalaren barnealdea, bibliografiak, glosarioak, kronologiak...

Behar informatiboaren arabera, liburu edo iturri elektroniko egokiak aukeratzea

Bilaketa dokumentalean erabilitako iturriak aipatu

JARDUERAK

FITXAK

Hitzaldiak liburu profesionalen esku: idazle eta ilustratzaileak, editoreak, liburu saltzaileak, liburutegi arduradunak. Jarduera hauek burutzeko, ikasleekin aurretiko prestakuntza ezinbestekoa da. Zentroko historiarekin (idatzizkoa zein grafikoa) lotutako ikerketa txikiak egin

a.- Dagokion fitxa bete b.- CDUaren lehen bi zenbakien arabera sailkatu dokumentu zenbait eta zenbaki hauei dagozkien gaiak zehaztu. Dagokion fitxa bete Dagokion fitxa bete

Dagokion fitxa bete Dagokion fitxa bete 1.- Dagokion fitxa bete 2.- Euskarri desberdinetako baina gai berdinaren inguruko 3 dokumentuetatik abiatuz, egileen katalogoan bilatu eta lortutako sinatura topografikoak alderatu. Liburutegiko katalogoetan bilaketak egin. Bilatzaile baten laguntzaz, Interneten bilaketak egin. Alderatu lortutako emaitzen kopurua, termino zehatz edo zabalagoak erabiltzerakoan. a.- Liburu multzo batean identifikatu: eskema, glosarioa, grafikoak, zitak eta orri oineko oharrak. b.- Dagokion fitxa bete c.- Dagokion fitxa bete d.- Dagokion fitxa bete Lantzen ari garen gai baten inguruko dokumentu edo datuen bilaketa gidatuak egin. Gaurkotzea, iturrien behinolako sarbidea... beharrezkoa duten zenbait datuen bilaketan, iturri elektronikoen erabilgarritasuna komentatu irakaslearekin Dagokion fitxa bete

15. fitxa: Dokumentuen sailkapena

16. fitxa: Handitik txikira eta alderantziz. 17. fitxa: Katalogoetan bilatzen. 17. fitxa: Katalogoetan bilatzen. 17. fitxa: Katalogoetan bilatzen. 17. fitxa: Katalogoetan bilatzen.

18. fitxa. Kronologiak. 19. fitxa. Zer kontatzen digu liburuaren bizkarrak? 20. fitxa. Liburu baten aurkibidea.

21. fitxa. Nondik lortu dugu informazioa?


1. FITXA HERRIKO LIBURUTEGIRA GOAZ

IKASMAILA: HHko 2. zikloa FORMAZIO MAILA: Liburutegiari buruzko informazioa Zure herrian edo hirian eraikuntza publikoak daude.

Eraikuntza publikoak herritar edo hiritar guztienak dira, eta guztiok erabiltzen ahal dugu. Herriko liburutegia eraikuntza publiko horietako bat da, herriko etxea, eskola, osasun zentroa, kultur etxea, musika eskola, haurtzaindegia, igerilekua edo polikiroldegia bezala.

Non dago herriko liburutegia? Hurrengo orrian agertzen den planoan, mutil bat ageri da . Zure lana, mutilari herriko liburutegira joateko bidea erakustea izanen da. Horretarako, jarraitu beharreko bidea gorriz markatu behar duzu. Aldi berean, planoan ageri diren eraikuntza publiko guztiak ere margotzea eskatzen dizugu.



2. FITXA ZER AURKITZEN AHAL DUGU LIBURUTEGIAN? IKASMAILA: HHko 2. zikloa FORMAZIO MAILA: Liburutegiari buruzko informazioa Zer aurkitzen ahal dugu liburutegian? Ondorengo marrazkian, liburutegian aurkitzen ahal diren objektuak bakarrik margotu behar dituzu.


3. FITXA EGITEN AHAL DUT EDO EZIN DUT EGIN? IKASMAILA: HHko 2. zikloa FORMAZIO MAILA: Liburutegiari buruzko informazioa Egiten ahal dut edo ezin dut egin? Ondorengo marrazkian, liburutegian egiten ahal dena berdez markatu, eta ezin dena egin gorriz.


4. FITXA HERRIKO LIBURUTEGITIK IDATZITAKO GUTUNA IKASMAILA: LHko 1. zikloa FORMAZIO MAILA: Liburutegiari buruzko informazioa

Osatu gutuna:

……………………………………… Kaixo, Pasa den

……………………………………………………n, eskolako

………. mailako ikasleak, herriko liburutegira joan ginen. Liburutegiak

………………………………

izena

du,

eta

…………………………………… kalean dago. Herriko

liburutegira

mundu

guztia

joan

daiteke,

liburuak hartzera edota ipuinak entzutera. Nik aukeratu nuen liburuaren izenburua hau da: …………………………………………………………………………………………………… ………………………………………………………………………………


5. FITXA RAMUNTXOREN GALDERAK EDO LIBURUTEGIAN LIBURUAK ANTOLATUAK DAUDEN MODUA IKASMAILA: LHko 1. zikloa FORMAZIO MAILA: Liburutegiari buruzko informazioa

RAMUNTXOREN GALDERAK Ramuntxok sei urte zituen, eta izurdeak pila bat gustatzen zitzaizkion. Egun osoa izurdeak marrazten pasatzen zuen: igeri egiten zuten izurdeak, saltoka ari ziren izurdeak, pilota batekin jolasean zebiltzan izurdeak‌ Hainbertze gustatzen zitzaizkionez izurdeak, egun osoa pasatzen zuen haien inguruan solas egiten. Bere amarekin arropa hedatzen zuen bitartean: - Ama, ba al dakizu zenbat urtez bizitzen ahal den izurde bat? galdegiten zuen Ramuntxok. - Begira seme, momentu honetan ezin dizut erran, baina gero, nahi baduzu, entziklopedian begiratuko dugu, ea zerbait agertzen den. Sukaldean arraina frijitzen ari zen aitarekin ere saiatzen zen: - Aita, nola da posible izurdeek solas egitea? Nola egiten dute? Guk egiten dugun modu berdinean egiten al dute? galdegiten zuen Ramuntxok. - Ez Ramuntxo, guk egiten dugun modu berdinean ez. Bertze hizkuntza bat erabiltzen dute, soinuen bidezkoa. Eta atera zaitez faborez sukaldetik, bestela olioarekin zikinduko zara eta. Gero, momentu bat daukadanean, animaliei buruz daukagun liburuan begiratuko dugu, ea zerbait agertzen den. Eta Ramuntxo sukaldetik ateratzen zen eta erantzunik gabeko galdera sorta bat idaztera esertzen zen. Ez aitak ezta amak ere, ez zuten denborarik, izurdeei buruzko liburuek erraten zutena jakiten laguntzeko.


Ramuntxok, bera aunitz maite zuen izeba bat zeukan, izeba Rosalia. Ramuntxok zazpi urte bete zituenean, izeba Rosaliak opari bat egin zion. - Zorionak Ramuntxo! –erran zuen izeba Rosaliak-. Izurdeei buruzko liburu bat ekarri dizut. IZURDEEI BURUZKO LIBURU BAT! - Aupaaaaa!!! egin zuen oihu Ramuntxok-. Eskerrik asko, izeba, pila bat gustatu zait oparia. Eta bere logelara joan zen goitik behera leitzera. Liburuaren izenburua “Berlin izurdea” zen. Haur baten hagitz laguna zen Berlin izeneko izurde baten istorioa kontatzen zuen; haur horrek izurdeari bere ama bilatzen laguntzen zion, Berlin izurdea galdu egin zelako. Hagitz istorio polita zen. Baina Ramuntxok, izurdeei buruz zeukan galderen zerrenda hartu, eta izeba Rosaliak oparitutako liburuak ez ziela bat berari ere erantzuten ohartu zen. - Liburuek ez dute deusetarako balio –pentsatu zuen. Ez dute esplikatzen niri interesatzen zaizkidan gauzak. Ze kaka! Eta, hagitz haserre, liburua lurrera bota zuen. Orduan ahots bat aditu zuen: - Ai! Ai! Baina zuk zer uste duzu mukizu halakoa? Ahotsa liburutik ateratzen zen. Ramuntxok ireki zuen; Berlin zen solas egiten ari zena. - Min egin didazu! Ze modu da hau liburu bat erabiltzekoa! Azala hondatu didazu. Errespetu pixka bat gehiago, faborez! Liburu hau nire etxea da. - Barkatu, nik ez nuen uste… -saiatu zen barkamena eskatzen Ramuntxo. - Berdin da, jadanik egina dago –erantzun zuen izurdeak-. Baina jakiten ahal da nondik datorren horrelako umore txarra? Zergatik zinen hain haserre nire liburuarekin? - Barkatu; zure liburuan, nik jakin nahi ditudan gauzak ateratzen ez direlako haserretu naiz. - Ah! Beraz, ez zaizu nire istorioa interesatu? - Ez da hori.


- Ez zaizkizu marrazkiak gustatzen? Itsusia naizela iruditzen zaizu? - Ez, ez –erran zuen Ramuntxok-, hagitz polita zarela iruditzen zait. Baina zure liburuak ez du esplikatzen nik izurdeei buruz jakin nahi dudana. Eta bere galderen zerrenda goitik behera leitu zion. Dena aditu ondotik, Berlinek zera erran zion: - Ulertzen dut. Gauza guzti horiek ez dira nire liburuan esplikatzen, beharrezkoa ez delako. Baina ez ezazu erran liburuak deusetarako balio ez dutenik: gertatzen dena da liburu okerrarekin ari zarela. - Zer erran nahi duzu? - Begira, nirea bezalako asmatutako istorioak kontatzen dituzten liburuak daude; eta bertze batzuk daude, gauzak benetan diren bezalakoak esplikatzen dituztenak: gauzak jakiteko balio dutenak dira hauek. - Eta zer liburu dira horiek? Non daude? - galdegin zuen Ramuntxok. - Bihar, eskolatik ateratzen zarenean, zoaz liburutegira. Begiratu berdez margotutako apaletan dauden liburuen artean; ziur nago horien artean zuretzat baliagarria izan daitekeen baten bat harrapatuko duzula. Hurrengo egunean, Ramuntxo liburutegira joan zen. Kolore desberdinez margotutako apalak ikusi zituen: marroia, horia, berdea, gorria, urdina ‌ Ramuntxo liburu desberdinen artean bilatzen hasi zen, eta halako batean, Lea balearekin egin zuen topo. - Berlinen partez nator – erran zuen Ramuntxok. - Hara, nire lehengusua! Pozten naiz!- erran zuen Lea baleak oso pozik. Zer egiten ari da? Zer moduz dago? - Hagitz ongi. Erran dit, hemen liburutegian, gauzak esplikatzen dituzten liburuak bilatzen lagunduko zenidatela. - Nola ez! Zer nahi duzu jakin? - Izurdeen inguruan dena jakin nahiko nuke.


- Hori hagitz erraza da. Zoaz berdez margotutako apaletara, eta begiratu azalean 59 zenbakia daukaten liburuen artean. Horien artean, izurdeei buruz solas egiten duten liburuak aurkituko dituzu. - Ramuntxo, apal desberdinen artean bilatzen hasi zen, eta halako batean, kartel bat ikusi zuen. Kartel horretan, zera erraten zuen:

59,

ANIMALIAK. Berdez margotutako apal hartako liburu guztiak, azalean, 59rekin hasten zen zenbaki bat idatzirik zeukaten. Hauek izango ziren Lea baleak errandako liburuak! Ez zitzaion aunitz kostatu, izurdeei buruz ari zen bat aurkitzea. - Hona hemen! –pentsatu zuen. Eseri, eta liburua begiratzen hasi zen. Ramuntxok jakin nahi zituen gauza guzti guztiak esplikatzen zituen marrazki eta argazkidun liburua zen. Ramuntxok arratsalde osoa pasa zuen liburutegian liburu hura leitzen. Bukatu zuenean, galderen zerrendaren ondoan, erantzunen bertze zerrenda bat zeukan.

Mercè Maure


6. FITXA LIBURU BATEN NORTASUN AGIRIA IKASMAILA: LHko 1. zikloa FORMAZIO MAILA: Liburutegiari buruzko informazioa Liburu bat, bere izenburu edota egilearen bidez ezagutzen da, baina baita ere, editoriala eta bildumarengatik. Azpiko irudian, adierazle guzti horiek non ageri diren ikus daiteke.


Orain, liburuaren nortasun agiria asmatu beharko dugu. Bete ezazu azpiko laukia, goiko irudiari kasu eginez. EGILEA

MARRAZKILARIA

IZENBURUA

ARGITALETXEA

BILDUMA

Azpiko irudia, liburu baten azalari dagokio. Agertzen diren gezietan, ondorengoak kokatu behar dituzu: Egilea Izenburua Argitaletxea Bilduma Marrazkilaria


7. FITXA LIBURU BATEN ATALAK IKASMAILA: LHko 1. zikloa FORMAZIO MAILA: Formazioa materialen erabileran Liburu bat antzematen laguntzen dituzten elementuak ezagutu ondotik, orain, liburuaren zein zatitan ageri diren ikusiko dugu.

Bilatu liburu bat liburutegian eta idatzi azpiko laukian, liburuaren zein zatitan aurkitu dituzun liburua antzematen laguntzen dituzten elementuak. Azala Izenburua Egilea Ilustratzailea Bilduma Editoriala

Bizkarra

Lehen orrialdea


8. FITXA NOLA JAKIN DEZAKET‌? IKASMAILA: LHko 2. zikloa FORMAZIO MAILA: Liburutegiari buruzko informazioa Non begiratuko zenuke ondorengo gai hauei buruz informazioa bilatu nahi izango bazenu?

Idatzi galderaren zenbakia dagokion laukitxoan (laukitxo bat baino gehiagotan ere idatz daiteke) 1.- Zein izan da zuri gehien gustatzen zaizun futbol taldeak jokatutako azken partidaren emaitza? 2.- Nola egin dezaket txokolatezko pastel bat? 3.- Nola ikasten ahal dut xakean jolasten? 4.- Zein telebista kanalean eta zein ordutan ikusi ahal izango duzu zuri gehien gustatzen zaizun telebista programa? 5.- Zer gertatu zen atzo munduan? 6.- Nolako eguraldia egingo du bihar? 7.- Non landatzen da kakaoa? 8.- Zer jaten dute hamsterrak? 9.- Zenbat biztanle ditu Andaluziak? 10.- Nolakoak dira basamortuak? 11.- Nola egiten da ogia? 12.- Non dago herriko liburutegia? 13.- Zeintzuk dira saskibaloian jolasteko arauek? 14.- Noiz eta non jaio eta non eta noiz hil zen Pio Baroja? Egunkariak

Aldizkariak

Irratia

Telebista

Internet

Entziklopediak

Ipuinak eta

Liburu

eleberriak

informatiboak

Bideoa

Teletestua

Pertson


9. FITXA ELKARRIZKETA LIBURUTEGIKO ARDURADUNAREKIN IKASMAILA: LHko 2. zikloa FORMAKUNTZA MAILA: Liburutegiari buruzko informazioa Segur aski behin baino gehiagotan galdegin diozuela zuen buruari, zeintzuk diren liburutegiez arduratzen diren pertsonen betebeharrak. Orain jakin ahal izango duzue. 1.- Taldetan bildu eta liburutegiko arduradunari elkarrizketa egiteko egingo dituzuen galderak pentsatu. 2.- Gero, guztien artean, elkarrizketa prestatu; kontuan izan galderak talde guztien artean banatu behar direla, elkarrizketa horretan guztiok parte hartu ahal izateko.

Galderak, ondorengo orrian agertzen den koadroan idazten ahal dituzue, galderei egokitutako laukitxoetan. 3.- Elkarrizketa egiteko orduan, talde bakoitzeko ordezkariek eginen dizkiote galderak liburutegiko arduradunari.

liburutegiko arduradunaren erantzun guztiak, erantzunei egokitutako laukitxoetan idatzi ahal izango dituzue.


GALDERAK 1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

ERANTZUNAK


4.- Orain, liburutegiko arduraduna, lanean ari dela, marraz dezakezu


10. FITXA LIBURUTEGIAREN ANTOLAKETA IKASMAILA: LHko 2. zikloa FORMAZIO MAILA: Formazioa liburutegiaren erabileran

Liburutegiko apaletan karteltxoak daude, eta karteltxo horietan, zenbaki desberdinak ikusiko dituzue. Zuen lana, zenbaki horietako bakoitzaren ondoan agertzen dena kopiatzea izanen da, modu horretan, zenbaki bakoitzak adierazten duen gaia zein den ikasiko duzuelarik.

0…

____________________________________

1…

____________________________________

2…

____________________________________

3…

____________________________________

5…

____________________________________

6…

____________________________________

7…

____________________________________

8…

____________________________________

9…

____________________________________

Begiratu tokatu zaizuen zenbakiari dagozkion apaletan dauden liburuak, eta idatzi zeri buruzkoak diren.


Idatzi goiko zerrendako zenbaki bakoitzaren ondoan, zuen lagunek bilatutako liburuak zeri buruzkoak diren.

Begiratu lore-hosto bakoitza eta idatzi azpiko koadroan ageri diren gaiei buruzko liburuei dagokien zenbakia eta kolorea: GAIA Txakurrak Xakea Giza gorputza Antzerkigintza Erromatarra Margolaritza Asmakizunak Nola egiten den ogia

ZENBAKIA

KOLOREA


11. FITXA KATALOGOAREN ERABILERA IKASMAILA: LHko 2. zikloa FORMAZIO MAILA: Formazioa liburutegiaren erabileran

Katalogoa fitxa sail bat da. Fitxa hauetan, liburutegiko dokumentu bakoitzaren datu nagusiak agertzen dira: Egilearen izen-deiturak Titulua Argitaletxea ISBNa (liburu bakoitzaren identifikazio zenbaki esklusiboa) Gaia Zein adin taldearentzat den egokia NOLA KONTSULTATZEN DA KATALOGO INFORMATIZATU BAT? Dokumentu bat bilatzeko, ABIES bezalako katalogo informatizatuak, bi aukera eskaintzen ditu: - Kontsulta sinplea - Kontsulta aurreratua Jarraitu beharreko pausoak: •

Pantaila nagusian, goiko tresna barran KATALOGOA botoia sakatu:


Ezkerreko zutabe beltzean ageri den KONTSULTA SINPLEA edo KONTSULTA AURRERATUA aukeratu:

Leiho berrian, bilaketan bilatzen ari zaren datua dagokion eremuan tekleatu: Egilea

Titulua

Argitaletxea

Deskribatzailea

Akautzeko, “onartu” botoiaren gainean klik egin

Zein eremutan bilatuko zenuke, eta zein hitz erabiliko zenuke, liburutegian ondorengo dokumentu hauek dauden edo ez jakiteko? BILATU NAHI DUGUN

ERABILIKO DUGUN

DOKUMENTUA

HITZA EDO HITZAK

Asmakuntzei buruzko CD Room-a “Dama eta arlotea” DVDa Bernardo Atxagaren liburu bat Zaldiei buruzko liburu bat Pirritx eta Porrotxen CD bat “ELKAR” argitaletxeko liburu bat Abenturazko eleberri bat “Txanogorritxo” ipuina

ASMAKUNTZAK

EGILE TITUL ARGITALE DESKRIBATZAILEA

X


12. FITXA HASTEKO… AURKIBIDEA IKASMAILA: LHko 2. zikloa FORMAZIO MAILA: Formazioa materialen erabileran Azpian, hiru liburu desberdinen edukien zerrenda ikusiko duzu. Normalean, zerrenda honi “aurkibidea” erraten zaio, baina bertze izenez ere ezaguna da.

AURKIBIDEA Animaliak martxan 4 Zergatik migratzen dute animaliak? 6 Bidea bilatu 8 Bidaiatik bizirik atera 10 Misterioak argitzen 12 Zeruko bideak 14 Iledun bidaiariak 16 Itsasoetako nomadak 18 Arrain hegalariak 20 Intsektuetatik gizakiarenganaino 22

EDUKIA Taldea 4 Sarrera 5 Zer da intsektu bat? 6 Sailkapena 8 Bizitzaren zikloak 10 Elikadura

Hiztegia 24 Aurkibide alfabetikoa 25

SUMARIOA

12 Behaketa 18 Uretako intsektuak

Nola erabili liburua hau 8 ESKELETOAK – SARRERA 10 Zer da eskeletoa 12 Zerekin eginak daude eskeletoak? 16 Hezurrak 18 Garezurrak eta zentzumenak 22 Hortzak eta masailezurrak 24 Aho aparatuak 26 Letaginak eta adarrak 28 Babesteko eskeletoak 30 Artikulazioak eta mugimenduak 32

22 B. Taylor. Animalien migrazioak. Madrid:

Intsektu harrapaketa

SM, 1998

26 Nola mantendu 28 Glosarioa 30 Aurkibidea 32

J. Pope. Intsektuak. Madrid: Anaya, 1995

B. Taylor. Eskeletoak eta fosilak. Barcelona: Molino, 1998


1. Idatzi “aurkibide� bezala erabiltzen ahal diren bertze hitzak _____________________________________________________________ ___________________________________________________

SUMARIOA Nola erabili liburua hau 8 ESKELETOAK – SARRERA 10 Zer da eskeletoa 12 Zerekin eginak daude eskeletoak? 16 Hezurrak 18 Garezurrak eta zentzumenak 22 Hortzak eta masailezurrak 24 Aho aparatuak 26 Letaginak eta adarrak 28 Babesteko eskeletoak 30 Artikulazioak eta mugimenduak 32 B. Taylor. Eskeletoak eta fosilak. Barcelona: Molino, 1998

Orain, goian duzun aurkibidea irakurri eta erantzun: a)

Zeri

buruz

ariko

da,

goiko

aurkibide

hori

daukan

liburua?

________________________________________________________ b)

Ze

izen

du

artikulazioei

buruz

ari

den

kapituluak?

________________________________________________________ c) Zein orrialdetik aintzinera hasiko zara hezurrei buruzko informazioa bilatzen? _________________________________________________ Erran egia (E) edo gezurra (G) den: Sumarioa, liburu baten kapituluen zerrenda da Sumarioak, liburu batean dauden marrazkiak aurkitzeko balio du Sumarioan begiratu ezkero, bilatzen ari garena non aurkitu jakingo dugu Sumarioan begiratu ezkero, liburu hori, bilatzen ari garenari buruz ari

den

edo ez jakin ahal izango dugu Sumarioa, hitzak ordenaturik aukitzen diren zerrenda bat da Sumarioan begiratzen badugu, liburua nork idatzi duen jakin ahal izango dugu Egiazko esaldiak kontuan hartuz, azaldu zure hitzak erabiliz, zer den liburu baten aurkibidea eta zertarako balio duen: _____________________________________________________________ _____________________________________________________________ ______________________________________________


13. FITXA ENTZIKLOPEDIAREN ERABILERA IKASMAILA: LHko 2. zikloa FORMAZIO MAILA: Formazioa materialen erabileran

Ariketa hau egiteko, goiko irudian agertzen den entziklopediaren apalari egin beharko diozu kasu. Liburuki bakoitzak zenbaki bat dauka, eta azpiko aldean, liburuki bakoitzean aurkitu ahal izango dituzun hitzen argibide alfabetikoa. Adibidez, 9. liburukian “ore” eta “ratio” artean dauden hitzak aurkitu ahal izango dituzu Zein liburukian aurkitu ahal izango dituzu ondorengo hitzak? HITZA Natura Dirua Imajina Etxea Marinela

LIBURUKIA


14. FITXA HIZTEGIAK ETA ENTZIKLOPEDIAK IKASMAILA: LHko 2. zikloa FORMAZIO MAILA: Formazioa materialen erabileran Antzekotasun handia dago hiztegi eta entziklopedien artean: biak, informazioa modu arin batean aurkitzeko balio dute. Baina ez dira berdin berdinak.

Azpiko koadroan, markatu gurutze batekin, hiztegi eta entziklopedien ezaugarriak: Hiztegia Entziklopedia Hitzak alfabetikoki ordenaturik agertzen dira Hitzen esanahia esplikatzen dute, hizkuntza batean edo gehiagotan Hitzei buruzko informazio osagarria ere badakarte Bakarrik hitz arruntak agertzen dira Pertsonaien izenak eta izen geografikoak dakarte Liburuki bakarra izaten da Liburuki bat baino gehiago izaten da

Zer aukeratuko zenuke, azpiko koadroan datorrena jakiteko? Hiztegia “Herexa” hitzaren esanahia Nola erraten den ingelesez “sudurra” “Ona” hitza adjektiboa den edo ez Nork margotu zuen “Las meninas” izeneko koadroa Zein urtetan sortu zen Goya margolaria Zenbat biztanle dituen Euskal Herriak Bizikletaren historia

Entziklopedia


Askotan, zenbait hitz entziklopedietan bilatzea, ez da lan erraza izaten. Bilaketak errazagoak izan daitezen, jarrai itzazue ondorengo aholkuak: Pertsonaien izenak bilatzeko orduan, hauen abizenak dira kontuan hartu behar ditugunak Bilatu nahi dugunak, hitz bat baino gehiago baldin baditu, lehendabizikoa agertzen ez bazaigu, bigarrenarekin froga egin

Bilatu

entziklopedian

azpiko

koadroan

eskatzen

zaizuna

eta

kasu

bakoitzean, adierazi zein hitz erabili izan duzun bilatu behar zezuena aurkitzeko.

Bilatu beharrekoa Matxitxako lurmuturra Leonardo Da Vinci Juan XIII aita santua Amerikako Estatu Batuak Santxo Azkarra “Las meninas” koadroa “The Beatles”

Bilaketa egiteko erabilitako hitza


15. FITXA DOKUMENTUEN SAILKAPENA IKASMAILA: LHko 3. zikloa FORMAZIO MAILA: Formazioa liburutegiaren erabileran

Liburutegian, dokumentuak 10 talde desberdinetan antolatzen dira, azpian duzun irudiak adierazten duen bezala; sailkapen honi, Sailkapen Hamartar Unibertsala erraten zaio (SHU)


Aldi berean, hamar talde horietako bakoitza, bertze hamarretan zatitzen da; horietako bakoitza, bertze hamarretan, eta horrela, hurrenez hurren. Zenbat eta gehiago banatu, orduan eta gai zehatzagoetara iritsiko gara. Modu horretan, dokumentu guztiak, talde edota azpitalde batean kokatu ahal izango ditugu. Adibidez:

Goiko irudia begiratuz, saiatu azpiko taula osatzen: LIBURUEN

SHU AZPITALDEARE LIBURUEN

SHU AZPITALDEARE

IZENBURUA

ZEN IZENA

ZEN IZENA

Planetak

Astronomia

IZENBURUA Esperimentu kimikoak

Zientziak

Marigorringoak

Eguzki Sistema

Zain dezagun planeta

Animalia arriskutsuak

Matematika jolasak

Euskal Herriko loreak

Sumendiak

Elektrizitatea eta

Dinosauroen

magnetismoa

desagerpena

Lurreko klimak

Birusak eta bakteriak


16. FITXA HANDITIK TXIKIRA ETA ALDERANTZIZ IKASMAILA: LHko 3. zikloa FORMAZIO MAILA: Formazioa liburutegiaren erabileran

1. Azpian ikusten dituzun hitzak, bost talde desberdinetan sailkatu behar dituzu, eta ondoren, sortutako taldeari izena eamngo dion hitza idatzi behar duzu, adibidean ikusiko duzun bezala:

pintura, katua, hegazkina, pianoa, xakea, biolina, partxisa, tximinoa, trena, eskultura, marrazketa, buruhausgarria, saxofoia, bizikleta, klarinetea, oiloa, kamioia, gitarra, kakalardoa, kartak HITZAK

TALDEA

mahaia, aulkia, sofa, armairua

altzariak

2. Orain, alderantzizko ariketa egin beharko duzu: talde bakoitzarako, zenbait hitz idatzi behar dituzu, adibidean ikusiko duzun bezala: TALDEA barazkiak mahai jolasak kirolak etxe abereak frutak

HITZAK Tomatea, tipula, azenarioa, aza‌


17. FITXA KATALOGOETAN BILATZEN IKASMAILA: LHko 3. zikloa FORMAZIO MAILA: Formazioa liburutegiaren erabileran Gure herriko liburutegian, “animaliak” gaiari buruz zer dagoen jakin nahi dugu. Hau, Internet bidez kontsulta daitekeen katalogoa erabiliz jakin dezakegu. Horretarako, jarraian azaltzen diren pausoak jarraitu beharko ditugu: 1.- Hasteko, Nafarroako Liburutegi Publikoetako katalogora jo beharko dugu, horretarako, ondorengo orrialde honetara joan beharko dugularik: http://www.navarra.es/AppsExt/opac/abnetcl.exe/O7064/ID0a71052b/NT1?ACC=111&LANG=euES Orrialde honek, Nafarroa osoko herri liburutegietako katalogoa kontsultatzeko aukera ematen digu, baina guri, Berako herri liburutegiko katalogoa begiratzea interesatzen zaigu, eta beraz, “liburutegi guztiak” idatzirik dagoen koadroko gezian klik egin, eta agertuko den pantailatxo txikian, “Bera” aukeratu ondoren, “:: …(e)ko liburutegiko katalogoan bilatu” jartzen duen tokian eginen dugu klik:


2.- Jarraian aterako zaigun orriak, Berako herri liburutegiko katalogoan, bilaketa modu desberdinak egiteko aukera ematen digu: Izenburuaren arabera, egilearen arabera, argitaratzailearen arabera. Gaiaren arabera, bildumaren arabera… Horretaz gain, bertze aukera batzuk ere eskaintzen ditu: Hizkuntza, herria, material mota… Guk, “animaliak” gaia aukeratu dugu, eta beraz “Gaia”-ri dagokion leihotxoan, hori da idatziko duguna. Euskaraz “animaliak” idazten badugu, hagitz emaitza gutxi ikusiko ditugu, eta beraz, gaztelaniaz, “animales” idaztea izango dugu hoberena. Bertze leihotxoek eskaintzen dizkiguten aukerak, dauden bezala utziko ditugu. Hori egin ondotik, “Bilatu”-ren gainean eginen dugu klik.

3.- Ondoren aterako den orriak, Berako herri liburutegian, guri interesatzen zaigun gaiari buruz, ze dokumentu dauden erranen digu:


4.- Erregistro bakoitzaren gainean klik eginez, aukeratutako dokumentuaren fitxa azalduko zaigu, eta baita ere interesgarriak izan daitezkeen bertze datu batzuk ere: non aurki dezkegun (kokagunea), etxera eraman dezakegun edo ez (egoera), eta baita, momentu horretan eskuragarri dagoen edo ez (disponibilitatea). Azpian agertzen dena, aurreko orrialdean, lehendabiziko aukeran klik agin ondoren atera zaigun orria da.


Orain, goiko irudian agertzen den fitxari kasu eginez, jarraian datozen galderei erantzuna ematen saiatu behar duzue: Zein da dokumentuaren izenburua? Nor da egilea? Non argitaratu zen? Nor da argitaratzailea? Noiz argitaratu zen? Zenbat orrialde ditu? Ilustrazio edo marrazkiak baditu edo ez?

Orain, jarraian datozen galderei erantzuna emateko, irudi berdineko azpiko aldean datorren informazioari egin beharko diozue kasu: Liburutegiko zein tokitan aurkitu ahal izango dugu dokumentu hori?


Etxera eraman dezakegun dokumentua da, ala bakarrik liburutegian bertan begiratu ahal izango dugu? Momentu honetan, dokumentu horren bila joaten bagara, bertan aurkituko dugu (hau da, erabilgarri dago), ala norbaitek maileguan hartuta dauka?

Jarraian, orain arte ikasitakoa praktikan jarriko dugu. Zuen lana izango da, gai berdinari buruz (animaliak), kasu honetan, LESAKAko herri liburutegian zer dagoen aurkitzea. Horretarako, lehen jarraitutako pauso berdinak berriro jarraitzea bertzerik ez duzue, baina kasu honetan, “Bera” aukeratu ordez, “Lesaka” aukeratuz. Gogoratu gaia idazteko orduan, gazteleraz “animales” idaztea dela komenigarriena. Zenbat dokumentu aurkitu dituzu Lesakako herri liburutegian, bilatzen ari zinen gaiari buruzkoak? Berako herri liburutegian zeuden baina gehiago ala gutxiago dira?

Akautzeko, bertze frogak egin ditzakezu: bertze herriren bateko herri liburutegiko katalogoan bilatu, Nafarroako Liburutegi Publiko guztietako katalogoan begiratu, bertze gai bat aukeratu, izenburu jakin bat bilatu, egile jakin bati buruz dagoena ikusi…


18. FITXA KRONOLOGIAK IKASMAILA: LHko 3. zikloa FORMAZIO MAILA: Formazioa materialen erabileran Ezagutza liburu askotan, kronologiak agertzen dira. “Kronologia” hitza, “cronos” hitz grekotik dator, eta hitz horrek “denbora” erran nahi du. Kronologiek hori da hain zuzen ere adierazten dutena: denboraren joan-etorria.

Erantzun ondorengo galderak, goiko irudiari kasu eginez: Zein urtetik zein urtera barne hartzen du gutxi goiti beheiti goiko irudian agertzen den kronologiak? _______________________________________________________ Idatzi gertakizun aipagarri bat, eta zein urtetan gertatu zen _________________________________________________________________ Kronologia honetan, historiaren bi aro desberdin agertzen dira. Zeintzuk dira, eta zein urtetan gutxi goiti beheiti bukatu zen lehendabizikoa eta hasi zen bigarrena? _________________________________________________________________


19. FITXA ZER KONTATZEN DIGU LIBURUAREN BIZKARRAK? IKASMAILA: LHko 3. zikloa FORMAZIO MAILA: Formazioa materialen erabileran Liburuaren bizkarrak ere, liburuari buruzko informazioa eskaintzen digu.

Goian ikusten duzuna, “Ibaiak nahi duen tokiraino” liburuaren bizkarra da. Zer erraten digu ondorengoei buruz? AUTOREA: ______________________________________________________________ _______________________________________________________________________ MARRAZKILARIA:______________________________________________________________ __________________________________________________________________ LIBURUAREN EDUKIA:_____________________________________________________ _______________________________________________________________________


20. FITXA LIBURU BATEN AURKIBIDEA IKASMAILA: LHko 3. zikloa FORMAZIO MAILA: Formazioa materialen erabileran

Goian ikusten duzuna, astronomiari buruzko liburu baten indizea da. 1.- Zein orrialdetan bilatuko duzu Lurrari buruzko informazioa?_________ 2.- Zeri buruz ariko da liburu hori 60 eta 70 orrialdeen artean?_________ ________________________________________________________ 3.- Zer dira, Leo, Libra, Piscis, Taurus,‌eta guzti horiek? Zein orrialdetan bila dezaket horiei buruzko informazioa?__________________________ ________________________________________________________


Hurrengo ariketan, liburu baten aurkibidea erabiltzerakoan jarraitu beharreko pausoak ordenatu beharko dituzu: Idatzi liburuko zein orrialde edo orrialdeetan aurkituko dudan bilatzen ari naizen informazioa. Bilatu liburuaren aurkibidea. Bilatu interesatzen zaigun informazioa aurkibideak erraten duen orrian. Aurkibideak erraten duen orrialdea bilatu. Bilatu aurkibidean interesatzen zaigun hitza. 1.- ___________________________________________________ _____________________________________________________ 2.- ___________________________________________________ ______________________________________________________ 3.-____________________________________________________ ______________________________________________________ 4.-____________________________________________________ ______________________________________________________ 5.-____________________________________________________ ______________________________________________________

Laburtuz, aurkibideak balio du‌ (markatu gurutze batetik erantzun egokiak) Liburu batean, gai jakin bati buruz ari diren orrialdeak bilatzeko. Liburu batek zenbat orri dituen jakiteko. Liburuaren izenburua jakiteko. Liburuan zenbat hitz dauden jakiteko. Liburu batean, guri interesatzen zaigun informazioa lehenbailehen aurkitzeko.


21. FITXA NONDIK LORTU DUGU INFORMAZIOA? IKASMAILA: LHko 3. zikloa FORMAZIO MAILA: Formazioa materialen erabileran Lan bat egiten dugunean, informazioa bilatzeko erabilitako dokumentu desberdinak zeintzuk izan diren adierazi behar ditugu. Horretarako, lanaren bukaeran “aipamen bibliografikoak” izeneko atalarentzat toki bat gordeko dugu. Liburu askotan aurkituko dugu (normalean hauen bukaeran) “aipamen bibliografikoen” atala. Atal hau egiteko orduan, ez daiteke eredu bakar batez solas egin, eta liburu batetik bertzera eredua alda daiteke: erabiltzen diren datuak, datuen ordena, erabilitako letra mota, datuak bereizteko erabiltzen den puntuazioa… Dena dela, behin eredua aukeratzen dugunean, hoberena beti berdina erabiltzen saiatzea izango da.

Guk, ondorengo eredua erabiltzea proposatzen dizugu: ABIZENA, Izena. Izenburua. Argitaratu den hiriaren izena: Argitaletxea, urtea (Bilduma)

Adibidea: AMURIZA, Xabier. Bertsolaritza 1. Bilbo: A.E.K, 1981 (Hitzaren kirol nazionala)

Orain zuen lana izanen da, liburutegian liburu bat bilatu eta bertan agertzen den aipamen bibliografiko bat, dagoen moduan, azpiko koadroan kopiatzea.

Begiratu bilatu duzun aipamen bibliografiko horretan, guk proposatutako datu guztiak agertzen diren edo ez. Fijatu baita ere, erabilitako letra motan eta datuak bereizteko erabilitako puntuazioan. Ondotik, idatzi aipamen berdina berriro azpiko koadroan, baina oraingoan, gure proposamenak jarraituz.


6. D. LIBURUTEGI ARDURADUNA ETA LIBURUTEGI LANTALDEA: .


7 - GURASOAK: 7. A. Irakurzaletasunaren alde onuragarriak azaldu gurasoei: -Psikologikoki: - Sormena eta irudimena estimulatzen ditu. Nahi psikologikoak betetzen ditu. Sentikortasuna suspertzen du. Kritika ahalmena lantzen du. Gatazka pertsonalak konpontzen laguntzen du. Beldurrak, kezkak gainditzen laguntzen du. -Intelektualki: Mundua ezagutzen laguntzen du. Jakin-mina suspertzen du. Hausnarketa eragiten du. Jarduera mentala estrukturatu eta aberasten du. Arreta, kontzentrazioa, oroimena,‌. estimulatzen ditu. -Afektiboki: Gurasoekiko harreman afektiboak eta komunikazioa areagotzen ditu. Heziketa emozionala eratzen laguntzen du. -Sozialki: Giza harremanak ulertzen laguntzen du. Portaera ereduak irakasten ditu. -Hizkuntza aldetik: Hiztegia aberasten du eta ulermena eta adierazpena garatzen ditu. -Pertzeptiboki: Zentzumenak orokorki estimulatzen ditu. Ahalmen artistikoa estimulatzen du. Tolerantzia eta errespetua errazten ditu. 7. B. Etxean nola landu irakurzaletasuna? -Ahal den heinean, zaletasuna igorri. Eredua eman. -Beraiekin partekatu: +Denbora eskaini. +Beraiekin irakurri, hitz egin. +Afektibitatearekin lotu. Momentu goxoak. - Irakurtzeko giro lasaia eskeini (telebista edo jolas makinarik ez) -Istorioak kontatu: benetakoak eta fantastikoak. -Ipuinentzako espazioak antolatu. -Kalitatezko ipuinez hornitu. -Liburutegira joan. -Irakurtzen ikasten dutenean, beraiekin jarraitu irakurtzen.

7. D. FAMILIA ETA IRAKURKETA

Dokumentu honen jatorrizko izena “Familiak ere kontatzen du� da Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak argitaratua (http://landako.ikastetxea.net/files/FamilientzakoLiburuxka-familiak-erekontatzen-du.pdf).


Heziketa gaietan aitzindari ditugun zenbait herrialdek, irakurzaletasuna sustatzerakoan, ezinbestekotzat jotzen dute familia haurren irakurmena garatu ahal izateko. Seme-alabak hazteko eta hezteko hain garrantzi handikoa den garaian, liburuekiko eta irakurketarako gogoa piztu nahi bada, komenigarria da gurasoek ere ardura hori beren gain hartzea, eskola eta liburutegiekin batera.Beste herrialdetan, irakurketa sustatzean, haurrengan irakurtzeko gogoa goiz pizteko indarrean jarritako programa batzuek familia behar-beharrezkoa jotzen dute. Halako irizpidea du, esaterako, Estatu Batuetan, Italian, Suedian, Erresuma Batuan eta, 2005etik, baita Katalunian ere garatzen ari diren IRAKURTZEKO JAIOAK deritzon programak. Programa hauen emaitza ezin hobea da, izan ere, familia, eskola, liburutegia eta osasun zerbitzuak eginkizun berean uztartzea lortzen baitute, haurrak liburu eta irakurketara hurbiltzeko eginkizunean, alegia. Gaur egun hiru, lau eta bost urteko haurren gurasoek arduraz zaintzen dute haien gorputz haziera, psikomotrizitate garapena eta ulermen, mintzamen eta adimen gaitasuna, haur hezkuntzako arduradunen zein pediatren laguntzaz eta eskura dituzten beste baliabideei esker. Begi bistakoa da atalok direla, osoan, haurraren izaera eta nortasuna egituratzen dutenak. Baina nahiz eta haurren garapenaz jabetzeko inoiz baino informazio gehiago duten gurasook, zailtasun handiak dituzte zeregin horretan lan ordutegien eta bizimodu azkarregiaren eraginez. Irakurtzeko ohitura sortzeko garaian komenigarria dirudi, beraz, etxean nola irakurri asmatzea, helburua zein behar duen ohartzea eta onurak zeintzuk diren jabetzea. LIBURUEN ONURAK Haur baten hazkuntzan ez dira zalantzan jartzen zenbait eginbehar, ongi elikatzea adibidez. Hala, gure haurren askarian fruta sartzerakoan zein onura dituen dakigulako egiten dugu, pediatraren aholkuei jarraiki edota familiaren elikadura ohiturak halakoxeak zirelako haurra jaio aurretik ere. Gure seme-alabari sagarra ematen diogunean badakigu bere bitaminak onak direla osasuntsu hazteko. Eta irakurtzen animatzen dugunean? Liburuen bitaminak ezagutzen al ditugu? Liburu batek: Mintzamenaren garapena azkartzen du. Irakurketa eta idazketa garairako laguntzen du. Sormenerako bidea zabaltzen du.


Jolaserako adiskidea da. Ingurua ezagutzeko era bat da. HAUR IRAKURLEAK Goiz irakurtzen hasitako haurrek eta irakurtzeko ohitura dutenek horrelako ohiturarik ez dutenek baino hizkera aberatsagoa izaten dute eta arinago ikasten dituzte ortografia eta gramatika arauak. Irakurzaletasun horrek mintzatzen eta irakurtzen jarioa eta zuzentasuna ematen dizkie haurrei. Buru azkarragoa dutela eta norberaren kultura aberasten dutela esan liteke. Ariketa horrek eskolako ikasketa maila ere hobetzen laguntzen die. Haur irakurleaz zera esan genezake : • Ikasle hobea dela. • Kontzentratzeko gaitasun handiagoa duela. • Irakurritakoa gogoan hartzeko eta buruz ikasteko gaitasun handiagoa duela. • Kontzeptuak arinago bereganatu eta ulertzen dituela. Irakurketaren onurak eskolako ikasketa mailan bezala agertzen dira bizitzako beste zenbait alorretan ere. Liburuen bidez zaletasunak topa ditzakete, hainbat pentsaera ezagutu, sentiberatasuna garatu, sormena suspertu eta abar. IRAKURTZEKO GOGOA PIZTEA Irakurtzeak haurrei eragiten dizkien onuren zerrenda aipatu ondoren, irakurtzeko gogoa pizteak eta zeregin hori familian burutzeak duen garrantzia ulertzea ez da lan zaila. 12Hiru urte inguruko haur gehientsuenei ezagun egiten zaizkie beren adinerako argitaratzen diren ipuinak, bai haurtzaindegi edo haur eskolatan dituztelako eta baita ere, beste panpina eta jostailu hezitzailerekin batera, ohiko opari direlako. Orokorki, beren orrialdeetan kolore distiratsuak dituzte ipuinok, kartoi sendoetan inpri maturik daude eta haurrak oso erraz ezagutzen dituen irudiak agertzen dira bertan: animaliak, eguneroko gauzatxoak, umeak eta abar.


Hiru urtetik gorakoentzat, aldiz, Haur Hezkuntza garaian beraz, gozamenerako irudi eta koloreak izateaz gain ikasketaren protago nista ere bihurtzen dira ipuinak. Ipuinak irakurtzeak eta entzuteak hizkuntzarekiko gogoa sortzen laguntzen baitio haurrari, ezagutzarako nahiz jolaserako bide bezala erabiltzen ere bai, eta esan nahiak, gogoak edota sentimenak adierazteko aukera eskaintzen dio. EGIN BEHARREKOAK Irakurtzeko ordua jarri: kontakizun baten inguruan egunero elkartzeko une benetan gozoa izan daiteke lo hartu aurretiko ordu erdia. Elkarrekin irakurri: haurraren jakin-mina suspertzeko komenigarria da ipuinak irakurtzerakoan galderak egitea. Norberagandik ikasi: pertsona nagusia liburua esku artean edota 14egunkari nahiz aldizkariren bat irakurtzen ikusten badute beraiek ere irakurtzeko zaletasun handiagoa erakutsiko dute. Liburutegitxoa jarri etxean: haurraren logelan liburuentzako apal bat jartzea oso egokia da; garrantzizko lekua izango da helduok balio berezia ematen dioguna, istorioen gordelekua eta ipuinak aukeratzeko tokia. Aukera eman: liburutegia oso egokia da haurrak liburuen ikusmiran jardun dezaten. Liburuzainek adin bakoitzari dagokion irakurgaiei buruzko aholku eman dezaketen arren, haurrari berak aukeratzen dituen ipuinak irakurri beharko litzaizkioke. Berezitasuna eman: liburu-dendara joatea txango atsegina izan daiteke haurrentzat eta liburu bat erostea gertakizun liluragarri bihur daiteke. Txotxongiloak eta antzeko ikuskizunak ere istorio eta liburuetara hurbiltzeko aukera politak izan daitezke. IPUINAK NOLA KONTATU Gurasoek, eta baita haurra zaintzen duten gainontzekoek ere, sarritan erabili ohi dituzten trikimailuak lagungarri izan daitezke ipuinak kontatzean. Adibidez, purez betetako koilara haurraren ahora bidean hegazkin bihurtzea. Zenbait gomendio: • Hasi aurretik irrika sortu, nahiz eta jadanik irakurritako ipuina izan. • Pertsonaia bakoitzarentzako ahots ezberdinak erabili.


• Sentimendu ezberdinak adierazteko- alegia, ezustea, beldurra, poza eta abarahotsa egokitu. • Orrialdea pasa aurretik jakin-mina sortu. • Keinuak ere erabili, kontatzeko tresna gisa. • Haurrak ere parte har dezan, galderak egin. •Irudietako gauza txikiei arreta jarri. •Norberaren aipamenekin osatu ipuina, testu edota irudiez haratago imajinatuz. IRUDIAK Haur aurre-irakurleentzako liburuetan zeresan berezia dute irudiek, testuaren gainetik. Garrantzizkoa da, beraz, honakoak jakitea: • Testuak aditzera ematen duenari buruz mintzatzen da irudia, baita ez dioenari buruz ere. • Irudiak marrazteko erabili diren era eta teknikei arreta jarriz haurraren gustuak zeintzuk diren jakin dezakegu: akuarela, gouache, tinta, koloretako arkatz eta argizariak, digitala, teknika nahasiak,… • Testurik gabeko ipuina aitzaki ezin hobea da irudien gainean istorio bat asmatzeko. NORI GALDETU Liburuzainek, irakasleek eta liburu saltzaileek badakite haurren adin bakoitzari zein ipuin mota dagokion. Lagungarri izan ditzakegu liburua maileguan hartzerakoan edota erosterakoan. Adinari dagozkion horien artean, ordea, haurrari berari aukeratzen utzi behar diogu erakargarrien gertatzen zaizkionak. LIBURUTEGIAN Familientzako irakurketa gida lagungarriak argitaratzen dituzte sarritan liburutegietako haur sailek. Ipuinen izenak nahiz ipuin argitaratu berriak topa ditzakegu bertan, eta baita ere liburuak mailegatzeko eta erabiltzeko arauak. Liburutegian zuzen eta zintzo ibiltzeko arauok haurrek ere ezagutu ditzaten arduratu behar dira guraso edota pertsona nagusiak. Hala, irakurtzeko plazerarekin batera, liburutegiko beste erabiltzaileak errespetatzen ikasiko dute.


ZEIN LIBURU Istorio eta irudi batzuk besteak baino atseginagoak egiten zaizkie haurrei. Komenigarria da, beraz, gure seme-alabak atseginago zein dituen ohartzea. Zenbait gai gogoko egiten zaizkie haurrei, esaterako: haurraren jokabide bera duen animalia batek bizi izandako istoriotxoak, protagonistek bere beldurrei aurre egitea lortzen dutenekoak, edota esan eta egin ezin diren gauzak umoretsu agertzen direnekoak. Ipuin zaharretan agertu ohi diren gertaera ankerrengatik kezkatu egiten dira batzuetan gurasoak, otsoak Txanogorritxo jaten duenean bezala, adibidez. Zenbait gertakizunek urduritasuna eragiten diete haur batzuei, baina kontatu ahala atsekabea poz iturri bilakatzen zaie protagonistak irabaztea lortzen duela ikustean. Bere beldurrei aurre egiteko eta beldurra galtzeko aukera ematen diote haurrari sorginek, otsoek eta gaizkileek. GOMENDATUTAKO ZENBAIT IPUIN Ondoren proposatzen diren ipuin-izenburuak aukeratzerakoan, gazteleraz eta euskaraz argitaratuak izan direnak hartu dira, elebitan irakurri ahal izateko. 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzako dira bereziki, eta Euskadiko Liburutegien Sarean lor daitezke. Liburutegi horien mailegu zerbitzuaz baliatzeko beharrezkoa da bertako txartela eskuratzea. Liburutegien katalogoak ikuskatzeko aukera ere bada Internet bidez, honako helbidean: http://www.euskadi.net/katalogobateratua Izenburuak euskaraz: • Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa. Wernwe Holzwath / Wolf Erlbruch. Kalandraka •¿Nola dastatu ilargia?. Michael Grejniec. Kalandraka •Urdaburutarrak. Anthony Browne. Kalandraka •Afrika eta koloreak. Anna Obiols / Subi Beascoa •¿Hau al da benetako giza bidea? Jaime Lee Curtis / Laura Conde. Ediciones Serres •Nire kaleko jendea. Raimon Carrasco / Cristina Losantos. La Galera


•Nire katua, munduko kaikuena. Gilles Bachelet. RBA •Ni naiz indartsuena. Mario Ramos. Corimbo •25Hamar oilo gara. Sylvia Dupuis. Edelvives •Otsoa dator! Émile Jadoul. Edelvives •Gabon hartzatxoa. Donatella Bazzucchi . Kalandraka •Tomaxitaren etxe koxkorra. Phyllis Root /Delphine Durand. Edelvives •Pigmeo txikia. Cyril Hahn. Edelvives

WEB GIDA • http://www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua • http://www.planlectura.es/ • http://www.galtzagorri.org/ • http://www.fundaciongsr.es/ • http://www.sol-e.com/


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.