HEZKUNTZA PROIEKTUA

Page 1

Hezkuntza Proiektua SALBATORE MITXELENA IKASTOLA ZARAUTZ


1.- SARRERA SALBATORE MITXELENA IKASTOLA KOOPERATIBAREN DEFINIZIOA SALBATORE MITXELENA, KOOP. E. izenarekin, Zarautzen IKASLEEN GURASOEN IRAKASKUNTZA KOOPERATIBA eratu da, Euskadiko Kooperatibei buruz Eusko Legebiltzarrak onetsitako Legearen printzipioen eta xedapenen arabera, eta indarrean dauden gainerako lege aginduei eta Estatutu hauei loturik. Honela, Salbatore Mitxelena ikastola kooperatiba izanik eta bere helburua herriari ikasleen hezkuntza zerbitzua eskaintzea denez, HERRI ONURAKO KOOPERATIBAren izaera du. KOOPERATIBAREN HELBURUAK Kooperatiba honen helburua bazkideen seme-alaben eta senideen irakaskuntza eta hezkuntza sustatzea eta horri arreta ematea da, euskaraz, udalerriko beharren araberako mailetan eta modalitateetan; horretarako, erakunde eta elkarte publiko eta pribatuekin batera lan egingo du, aukeren berdintasun printzipioa aplikatze aldera, kulturaren eta arte, teknika eta kirol alorreko formazioaren onuretan parte hartuz. Kooperatibak ez du irabazi asmorik izango.

2.- MISIOA SALBATORE MITXELENA ikastola 1965. urtean Zarauzko herri ekimenetik sortutako ikastola da. Gaur egun, ikastolen konfederazioko partaide da, Zarauzko haurrei euskara eta euskal kulturan oinarritutako eta, aldi berean, beste kulturetara irekitako hezkuntza eskaintzeko asmoz sortua. Historiaz eta aukeraz euskalduna, akonfesionala, herrikoia eta nortasun publikoa duena da gure ikastetxea eta herriko beste ikastetxeekin elkarlana bultzatzen du. Gaur egun gure ikastola Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (2-16 urte) ikasleei zuzenduta dago. Derrigorrezko Ondorengo Hezkuntza (Batxilergoak, Erdi eta Goi mailako Ziklo Formatiboak) eskaintzen du Oteitza Lizeo Politeknikoan, Bittoriano Gandiaga Fundazioaren sortzaile eta partaide garelarik. Oinarrizko hezkuntza, bizitza osorako guztiontzako derrigorrezkoa den hezkuntza etapa da; beraz, pertsonaren garapen osoa lortzeko asmoz, hauek dira bere xedeak: a) Ikasleak unean unerako eta helduarorako prestatzea, bai eta ongizatezko bizitza izateko prestatzea ere, gizabanako gisa, gizarteko herritar aktibo gisa, baita natura zaintzeaz eta garapen iraunkorraz arduratzen den pertsona gisa ere. b) Ikasleek euskal kulturaren eta kultura unibertsalaren oinarrizko elementuak ikas ditzaten lortzea, geroko ikasketak egiteko eta lanean txertatzeko beharrezko bermeekin prestatzea. c) Gure hezkuntza giza baloreetan oinarritutakoa da. Ondorioz, ikasleei, pertsona bezala bere osotasunean harturik, kalitatezko prestakuntzarik onena eskaini nahi diegu, bere bizitza osorako oinarri eta baliabide sendoak izan ditzaten.

Salbatore Mitxelena Ikastola

-1 -

Hezkuntza Proiektua


3.- IKUSKERA 1. HERRIAN ONDO TXERTATUTA ETA IKASLE GUZTIENTZAT IREKIA Hau da: ¾ Gizartearekin dugun konpromiso eta komunikazioa bermatzea. ¾ Euskara eta euskal kultura ardatz izanik, munduari irekita egotea eta ikastolak egiten duen lana gizarteratzea. ¾ Kulturartekotasuna bultzatu. ¾ Aniztasuna bultzatu. ¾ Ingurumenaren garapen jasangarria kontutan hartzea. ¾ Matrikulazioa mantendu eta erronka berriei egokitu. ¾ Hezkuntza eskaintza berriak aztertzea

2. BERTAKO PERTSONEN PRESTAKUNTZA ETA ASEBETETZE MAILAZ BALIATUZ, ETENGABEKO HOBEKUNTZA SUSTATU: TREBAKUNTZAN, KOORDINAZIOAN, AZPIEGITURETAN, ZERBITZU ETA KUDEAKETAN (MAILA PEDAGOGIKO, ADMINISTRATIBO-EKONOMIKOA ETA INSTITUZIONALEAN) Hau da: ¾ Etengabeko hobekuntzan oinarritutako kudeaketaren bidez, Hezkuntza Proiektua aurrera eramatea. ¾ Ikastolako Proiektu Curricularra eguneratuta izatea. ¾ Langileriaren prestakuntza bultzatzea, partaidetza eta koordinazioa indartuz eta berrikuntza pedagogiko berrien jabe izanez ¾ Irakasle talde egonkorra bermatzea. ¾ Lan giro ona izan. ¾ Kalitatezko zerbitzuak eskaintzea. ¾ Baliabide egokiz hornitzea. ¾ Azpiegituraren egokitasuna bermatzea. ¾ Auto-ebaluazioa eta kanpoko ebaluazioak bultzatzea. 3. HEZKUNTZA KOMUNITATEA OSATZEN DUTEN KOLEKTIBO GUZTIEN ARTEKO (GURASO, IKASLE, LANGILE ETA LAGUNTZAILEEN) KOMUNIKAZIOA, PARTE HARTZEA ETA INPLIKAZIOA INDARTU Hau da: ¾ Kolektiboen arteko komunikazioa eta partaidetza sustatzea. ¾ Komunitateko kideen arteko harremanak demokrazian eta parekidetasunean oinarritzea. ¾ Komunikazio bideak indartzea.

Salbatore Mitxelena Ikastola

-2 -

Hezkuntza Proiektua


4. IKASLEAREN HEZKUNTZA INTEGRALA KONPETENTZIA OROKORRAK ARDATZ HARTUTA Ö

AHALBIDERATU,

HEZKUNTZA

Pentsatzen eta ikasten ikasi Hau da: ¾ Modu koherentean eta kritikoan pentsatzen ikastea eta nork bere buruan konfiantza izatea. ¾ Ekimena eta esfortzua egitea. ¾ Erantzukizunak hartzea. ¾ Ikasleen sen kritikoa bultzatzea. ¾ Jakinminarekin batera sormena lantzea eta garatzea. ¾ Banakako nahiz talde lana sustatzea.

Ö

Komunikatzen ikasi Hau da: ¾ Komunikazioaren arlo desberdinak (ahozko eta idatzizko testuak...), zuzenki, egoki, autonomiaz eta sormenez ulertzea eta adieraztea. ¾ Informazioaren teknologiak eta komunikabideak erabiltzea. ¾ Arte-sorkuntza ezagutzea, ulertzea eta balioestea. ¾ Iturri ezberdinetatik jasotako informazioa interpretatzen jakitea, berria sortzea eta ebaluatzea.

Ö

Elkarrekin bizitzen ikasi Hau da: ¾ Euskal herritartzat izatea norberaren burua, kultura askotariko ingurunean; aldi berean, euskal hizkuntza eta hezkuntzari eta, oro har, kultur aniztasuna aintzakotzat hartu eta errespetatzea. ¾ Sexuen arteko diferentziak eta pertsona guztien eskubide eta aukera berdintasuna balioestea eta errespetatzea. ¾ Balioetan oinarritutako heziketa gauzatzea, bizikidetzako arauak ezagutzea eta errespetatzea. ¾ Harreman positiboak izaten eta gatazka egoeretan elkarrizketa eta negoziaziora jotzen ikastea.

Ö

Norbera izaten ikasi: Pertsona gisa garatzen ikasi Hau da: ¾ Kritiko eta arduratsua izatea norberaren buruarekin eta gainerako pertsonekin. ¾ Auto-estimua eta gaitasun emozionalak lantzeaz gain, horiek adieraztea nortasunaren esparru guztietan, baita gainerako pertsonekiko harremanetan ere; beti ere indarkeria eta aurreiritziak alde batera utzita. ¾ Ikasleak osotasunean harturik aniztasunari erantzuna ematea. ¾ Norbera izanda pertsona autonomoa izatea printzipio etikoei jarraituz.

Salbatore Mitxelena Ikastola

-3 -

Hezkuntza Proiektua


Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikasi Hau da: ¾ Ikasleak modu egokian ikustea bere burua, ezaugarriak eta aukerak; halaber ere, burutzen dituen jarduerak autonomiaz eta orekaz egitea. ¾ Giza gorputzaren eta sexualitatearen funtzionamenduaren alderdiak ezagutzea, ulertzea eta onartzea. ¾ Ingurune naturala balioestea eta hartaz arduraz gozatzea. Bestalde, giza-jarduerek izadian duten eragina ulertzea eta ingurumena zaintzen, babesten eta hobetzen laguntzea.

Ö

Egiten eta ekiten ikasi Hau da: ¾ Izaera ekintzailea izatea, plangintzak egitea, konpromiso, ardurak eta erabakiak hartzea. ¾ Lan egiterakoan aukeren alderdi onak eta txarrak balioestea, eta erabakiak hartzerakoan norberaren gaitasunetatik abiatzea. ¾ Etengabeko hobekuntzaren beharraz jabetzea.

5. ELEANIZTASUNA BERMATU Hau da: ¾ Euskara eta euskalduntasuna ardatz harturik, koherentzia izateko zein uztartzeko asmoz, ikastolan lantzen diren hizkuntzen irakaskuntzari eta erabilerari dagozkien alderdiak biltzen diren Hizkuntz Proiektua garatzea.

4.- BALIOAK 4.1.- ERAKUNDEAREN BALIOAK Ondoren adierazten diren balioak modu irekian daude azalduta. Erakundearen balio hauek, pertsonen balio eta heziketa ereduen ataletan ere sailkatuta adierazten dira. ¾ ¾ ¾ ¾ ¾ ¾ ¾ ¾ ¾ ¾ ¾

Euskalduna Kulturartekotasuna Pertsona bere osotasunean kontuan hartzen duena Berritzailea Elkarlana Etengabeko hobekuntza Kritikoa Ikastolen proiektuarekiko konpromisoa Arduratsua Parte hartzailea eta dialogikoa Bateratze eta adostasunaren aldekoa

Salbatore Mitxelena Ikastola

-4 -

Hezkuntza Proiektua


¾ ¾ ¾ ¾ ¾ ¾

Giza eskubideekiko errespetua eta berdintasunaren aldekoa Diskriminaziorik gabea Integratzailea Solidaritatea Ingurumenarekiko eta naturarekiko konpromisoa Irabazi asmorik gabea

4.2.- PERTSONA EREDUA SALBATORE MITXELENA ikastolak eskainiko duen hezkuntzak, ikasleei bizitza guztian aurrera egin ahal izateko gaitasun eta balio batzuk bereganatzen lagunduko die, baita norbera izaten eta bere eskubideak bermatuko dituen hiritarra izaten ere. Balio horiek dimentsiotan sailkatu ditugu. Pertsona integrala dela kontutan izanda, dimentsioek bere artean lotura izango dute eta balioak atal batean baino gehiagotan ager daitezke. DIMENTSIO INTELEKTUALA: Bizitzan zehar eta, bereziki, jasotako hezkuntzan, baliabideen bitartez norbanakoak ezagutza eta trebetasun batzuk barneratu behar ditu. Horrek guztiak, pertsonak irizpide batzuk izatera eta hauen arabera jokatzera eramango du. Honetarako, gure ikasleek ezaugarri hauek izatea lortu beharko genuke: Jantzia, prestatua Arduratsua bere buruarekin, ingurukoekin eta ingurumenarekin Saiatua eta langilea Norbere mugak eta gaitasunak ezagutu eta onartzen dituena Ekintzailea (aktiboa) Erabakiak hartzen dakiena Balore egokiak aplikatzeko gai dena Kritikoa, ikasten eta ikusten duena aztertzen eta ondorioak ateratzen dituena ¾ Hobetzea helburu duena

¾ ¾ ¾ ¾ ¾ ¾ ¾ ¾

DIMENTSIO AFEKTIBO-EMOZIONALA: Pertsonak emozioen bidez bere burua ezagutzen du; aldi berean, besteena eta inguruaren egoeraz ere jabetzen da. Emozioak identifikatzen, bideratzen eta erregulatzen ikastea ezinbestekoa da ongizatea lortzeko. Honetarako, gure ikasleek ezaugarri hauek izatea lortu beharko genuke: ¾ Enpatia duena ¾ Norbere burua eta besteak errespetatzen dituena ¾ Gainontzekoengana irekia dena ¾ Auto-estimu positiboduna ¾ Autonomoa, independentea, bere buruaren jabe dena ¾ Emozioak adierazten eta bideratzen dakiena ¾ Irtenbideak aurkituz aurrera egiten dakiena ¾ Baikorra, alaia eta bizi-poza duena ¾ Frustrazioak gainditzen dakiena

Salbatore Mitxelena Ikastola

-5 -

Hezkuntza Proiektua


DIMENTSIO FISIKO-SEXUALA: Norbere buruaren estimua giza garapenerako giltza da. Besteengan konfiantza izateko bere buruarekin gustura sentitu behar du. Honetarako, gure ikasleek ezaugarri hauek izatea lortu beharko genuke: ¾ Bere gorputza ezagutu, ulertu eta onartzen duena ¾ Ohitura osasuntsuak dituena: elikadura, higienea, kirola... ¾ Identitate sexualaren aniztasuna onartzen duena DIMENTSIO SOZIALA: Pertsonak, itxuraz kontrajarriak diren baina era orekatu batean bateratu behar dituen bi joera ditu: batetik, komunitateko partaide izateko beharra du eta, aldi berean, interes indibidualak ere baditu. Egoera horren aurrean, gaitasun eta jarrera zehatz batzuk barneratu behar ditu gizartean bizi ahal izateko. Honetarako, gure ikasleek ezaugarri hauek izatea lortu beharko genuke: Gizartean eta herrian txertatua Euskaltzalea Euskalduna Parte hartzailea Ekintzailea Jakinmina duena Komunikatzaile egokia Entzute aktiboa egiten duena Bere iritziak eta ideiak arrazoitu eta askatasunez adierazten dakiena Besteen iritzi eta ideiak entzuten eta errespetatzen dakiena Gatazkei era baikorrean aurre egiten dakiena Bidezkoak ez diren egoeren aurrean kritikoa: zapalkuntza, injustizia, generoen arteko indarkeria... ¾ Natura eta ingurumena ezagutu eta errespetatzen duena ¾ Aniztasuna ezagutu, onartu eta errespetatzen dakiena: • Kulturala • Familia ereduak • Adinaren araberakoak (haur, gazte, heldu...) • Sexu identitateak • Erlijio ezberdinak • Eta abar ¾ Elkartasuna duena

¾ ¾ ¾ ¾ ¾ ¾ ¾ ¾ ¾ ¾ ¾ ¾

DIMENTSIO ETIKOA: Pertsonak bere jardunean barneratu dituen baloreekin koherente izatea lortu behar du, koherentea pentsatzen/sentitzen duena eta esan nahiz egiten duenaren artean.

Salbatore Mitxelena Ikastola

-6 -

Hezkuntza Proiektua


Honetarako, gure ikasleek ezaugarri hauek izatea lortu beharko genuke: Egizalea Tolerantea Elkarlana eta solidaritatea bultzatzen duena Bidezkoak ez diren egoeren aurrean kritikoa: zapalkuntza, injustizia, generoen arteko indarkeria ¾ Ondo pasatzen dakiena pasatu gabe ¾ Bere iritzi, esan eta ekintzekin kontsekuentea dena

¾ ¾ ¾ ¾

DIMENTSIO ESTETIKOA: Emozio estetikoa esperimentatzeak natura eta arteaz gozatzeko aukera ematen digu, baita hauek zaintzeko eta berriak sortzeko kontzientzia garatzen ere laguntzen digu. Honetarako, gure ikasleek ezaugarri hauek izatea lortu beharko genuke: ¾ Orekaz, ordenaz, armoniaz, erritmoaz, mugimenduaz, eta abarrez ikusi eta jabetzeko gai dena. ¾ Edertasunaz gozatzen dakiena ¾ Estetika eredu ezberdinak daudela ulertu, baloratu eta errespetatzen duena ¾ Estetika irizpidearen arabera aukeratzen dakiena ¾ Sortzailea

5.- HEZIKETA EREDUA Kontutan hartu behar da gure hezkuntza beti ere lortu nahi dugun pertsona eredura bideratu behar dela, hau da, aurreko atalean zehaztu ditugun ezaugarriak gure hezkuntza jardueretan beti gogoan izan behar ditugu, pertsonek gizabanako, gizartekide eta izadi kide ahalik eta gaitasun gehienak gara ditzaten. Beraz, SALBATORE MITXELENA ikastolako hezkuntzaren oinarriak eta ezaugarriak ondorengo hauek dira: IZAERA HEZITZAILEA: Gizartean bizitzeak eragingo dizkion arazoei eta gaiei erantzuten jakingo duen hiritar gisa aritzeko konpetentziak landuko dituen heziketa. Horrek esan nahi du: Konpetentzien garapenean oinarritzea Ikasitakoari zentzua emango diona Lehiakortasun berekoia baztertuz elkarrekiko solidaritatea bultzatzea Ikasleen heziketan bere ingurune hurbila kontuan izatea Ingurune fisiko eta sozialean ematen diren giza jardueren arteko erlazioez jabetzen laguntzea ¾ Natura eta ekologia zaintzearen aldeko kontzientzia garatzea ¾ Informazio eta komunikaziorako teknologia berriak era egokian erabiltzen irakastea ¾ Eleaniztasuna ziurtatzen duena

¾ ¾ ¾ ¾ ¾

Salbatore Mitxelena Ikastola

-7 -

Hezkuntza Proiektua


IZAERA PARTEHARTZAILEA: Arlo ezberdin guztietan komunitateko kideen partehartze aktiboa bultzatuko duen heziketa. Horrek esan nahi du: ¾ Talde jarduerak planifikatu eta burutzerakoan elkarlanean aritzea, jarritako arauak onartuz, bere interesak beste taldekideenekin uztartuz. ¾ Irakaskuntza aktiboa, sormenezkoa, iniziatiba duena eta partehartzea indartzen duena ¾ Gizarteko kideen jakinduria edo trebetasunak hezkuntzan txertatuz aberastea ¾ Herritar aktibo-kritiko izaten lagunduko diena IREKIA: Euskalduntasunetik abiaturik irekitasunez munduari begira orientatzen den heziketa. Horrek esan nahi du: ¾ Ikastola herrira irekitzea. Euskararen erabilpen normalizatuan bultzatzailea izanik, Euskal kulturaren lehengo aberastasunak ezagutu eta horien eta gaurkoen arteko harremanez jabetzen laguntzea. ¾ Ikastolatik pasatzen diren ikasleek euskararen ezagupen sendoa izatea ¾ Eguneroko erabileran euskaren aldeko kontzientzia izatea bermatzen duena ¾ Haurra euskalduna izanik munduko partaide bezala heztea ¾ Gurekin bizi diren beste kulturen ekarpenez aberastea ¾ Berrikuntzetara irekia

DESBERDITASUNAK BILDU ETA BIDERATZEN DITUENA: Ikasle bakoitzak duen ahalmenen arabera, ikasleen gaitasun guztiak garatzen laguntzen duen heziketa. Horrek esan nahi du: ¾ ¾ ¾ ¾ ¾ ¾ ¾ ¾ ¾

Orientatzailea izatea Aniztasun orori erantzutea Desberdintasunak gainditzeko bideak zabaltzea Haur bakoitzaren ezagutzatik abiatzea Ikasteko erritmo ezberdinak errespetatzea, horretarako metodologia ezberdinak erabiliz, taldeak malgutasunez osatuz, programa egokituak gela barruan landuz... Haur bakoitzaren nortasun eta harremanei, eduki akademikoei bezainbesteko garrantzia ematea tutoretza ekintzak bultzatuz, gurasoekin elkarrizketak zainduz... Arlo akademikoetan nahiz nortasun arloetan bakoitzaren gaitasunak lantzea, haurrek dituzten trebetasun, interes eta zaletasunak ezagutu eta ikasketetan aprobetxatuz Familia eredu ezberdinak kontutan izatea Sexu identitatean oinarritutako edozein diskriminazio mota baztertuz berdintasunean heztea

Salbatore Mitxelena Ikastola

-8 -

Hezkuntza Proiektua


IZAERA AFEKTIBO-EMOZIONALA: Emozioak ulertzen eta bideratzen lagunduko dien heziketa. Horrek esan nahi du: 他 Emozioak modu positibo batean bideratzen irakastea 他 Familia eta ikastolaren arteko zuzeneko harremanetan oinarritutako elkarlanean aritzea 他 Heldutasuna eta auto-kontzeptu positiboa bultzatzea 他 Besteekin erlazio osasuntsuak izaten laguntzea

Salbatore Mitxelena Ikastola

-9 -

eta

konfiantzan

Hezkuntza Proiektua


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.