Euskal balea

Page 1

EUSKAL BALEA

San Andres eskola, Berrobi 2014-15 ikasturtea, LH 1,2



AQUARIUMERA BISITA DONOSTIAKO AQUARIUMERA EGINDAKO BISITAN, KANTAURI ITSASOAN HARRAPATUTAKO AZKENAURREKO BALEAREN HEZURDURA IKUSI GENUEN. AZKENA ORION HARRAPATU ZUTEN 1901. URTEAN.




BALEA ZERTARAKO EHIZATZEN ZUTEN?

Baleak balio handia zeukan dena erabiltzen zelako Baleak koipe asko zuen. Bere koipea labeetan sartzen zuten olioa egiteko. Olio hau lumera izenekoa, oso ona zen argia egiteko.

BALEAREN BIZARRAK OSO LUZEAK ETA MALGUAK IZATEN ZIREN. ORRAZIAK , ABANIKOA, ATERKIAK ETA ARROPA EGITEN ZUTEN BALEAREN BIZARREKIN. BALEAREN HEZURREKIN MAHAIAK, AULKIAK, HESOLAK ETA ATEAK EGITEN ZITUZTEN,


Euskal herritarrei ez zitzaien gustatzen. Frantziari saltzen zioten haragia. Zatitu egiten zuten eta gero gazitu egiten zuten ez usteltzeko

Baleren migaina oso preziatua zen. Mingainarekin olioa ateratzen zuten. Olioa fina ateratzen zuten eta olioa berezia zen . Labaingarri bezala erabiltzen zen.

Larrua aparta zen arropak eta oinetakoak egiteko. Hesteak berriz sokak egiteko erabiltzen zituzten.


EUSKAL BALEAREN EZAUGARRIAK

EUSKAL BALEAK 15m NEURZEN ZITUEN .60 TONA PISATZEN ZITUEN. BURUA HAUNDIA ZUEN . BARAILA KURBATUA. BEG IAK TXIKIAK ZITUEN. ORBAN ZURIAK IZATEN ZITUEN BERE AZPIAN BAINA EUSKAL BALEA BELTZA ZEN Airea botatzen du bi zuloetatik .Zorrotada 5m metrokoa botatzen zuen eta oso geldi egiten zuen igerian. EZ ZUEN USAIMEN HANDIRIK EZ ZUEN AIN ONDO IKUSTEN BAINA ONDO ENTZUTEN ZUEN BALEAK NEGU BELTZEAN EUSKAL BALEAK ITXASO EPELETARA JOATEN ZIREN UMEAK EGITERA. EHUN URTETIK GORA BIZITZEN ZIREN ETA FAMILI ARTEAN BIZITZEN ZIREN.


NOLA EHIZATZEN ZUTEN

1.

TALAIARIAREN DEIA

Talaiaria gau eta egun talaian egoten zen gizona zen. Kataloxa erabiltzen zuen eta, balea ikusten zuenean, sua pizten zuen eta kearekin herriari abisua ematen zion.

2. . BALEAREN EHIZA

Arrantzaleak txalupetan arraunean hurbiltzen ziren balearengana eta, arpoiariek arpoia sartzen zieten odolusteko. Hilda zegoenean, buztanetik lotu eta porturantz eramaten zuten. Hasieran kostaldean bertan harrapatzen zituzten baina denborarekin Ternuaraino joan ziren. Ternuan harremanak egin zituzten bertako biztanleekin eta euskarazko hitzak erakutsi zizkieten. 3. PARTIKETA ETA SALMENTA

Lehenengo, banaketa egiten zuten: elizgizonei, mingaina; erregeari, zegokion zatia ... Gainontzekoa pusketan zatitu eta saldu egiten zen.


ITSASOKO ANIMALIARIK HANDIENA BALE URDINA ZELA JAKIN GENUEN. 30 METRO INGURU NEURTZEN DITU LUZERAN ETA 8 METRO ZABALERAN. GURE ESKOLAKO PATIOAN NEURKETAK EGIN ETA SARTZEA EDUKIKO LUKEELA FROGATU GENUEN.


ITSASOKO ANIMALIEN ADINAK

Itsasoko animali desberdinak zenbat bizitzera iritis daitezkeen ere aztertu degu. Hona hemen guk bilatutako erantzunak : Itsasoko dordoka: 100 urte inguru Orka emea : 60 urte inguru Orka arra: 30 urte Balea : 150 urte Olagarroa : 3 urte inguru Tiburoia: 30 urte inguru Tigre tiburoia : 50 urte inguru Delfina : 25 ute inguru Bale urdina : 85 urte inguru Globo arraina : 10 urte inguru Balea : 150 urte inguru


OLAGARROA AZTERTZEN ATZO OLAGARRO BAT AZTERTU GENUEN. 65 cm NEURTU ZITUEN HANKA PUNTA BATETIK BESTE PUNTA BATERA ETA 1466 GRAMO PISATZEN ZITUEN. 8 HANKA DITU ETA BURU BAT. BURUAN TRIPAK DITU. AHO BAT DU ETA IKUTU EGIN GENUEN. PICO DEL ORO IZENEKO ZATI BELTZA ATERA EGIN GENION. OSO GOGORRA ZEN. BI BEGI DITU ATZEAN. SIFOIETIK URA BOTATZEN DUENEAN OLAGARROA MUGITU EGITEN DA AZKARRAGO.2 BRANKIAK IKUSI GENIZKION. OLAGARROAK BENTOSAK DITU HARROKETAN GORDETZEKO ETA ARRAINAK HARRAPATZEKO. 3 BIHOTZ IZATEN DITUELA JAKIN GENUEN BAINA 2 BAKARRIK IKUSI GENIZKION. TINTA BOTATZEN DUEN POLTSA EZ GENUEN AURKITU.


KARRAMARROA AZTERTZEN Karramarro bat ekarri genuen gelara. Ikusi, ukitu, neurtu eta pisatu egin genuen. 8 hanka ditu. Bere oskola oso gogorra da. Sabela du azpikaldean. Begiak eta antenak. Ireki egon genuen eta oso koloretsua zen. Brankiak ditu. Uzkia ere ikusi genion.


NEURKETAK EGITEN Guk euskal baleak 15 metro inguru neurtzen dituela jakin dugu. Gure gelako neska mutilak elkarren atzetik jarrita zenbat neurtuko ote genukeen kalkulatu dugu eta gutxi gora behera euskal balearen neurrira iritsi gara. Lehenengo mailakoek pasilloa neurtu dute metro bakoitza markatuz eta bigarren mailakoek kalkuloak egin ditugu. Ondoren frogatu egin dugu. Ikusi, ikusi...



EGILEAK

ASIER SANCHEZ IBAI TOLOSA INTZA EGUES JAZMIN HAMUAD JON ULANGA UNAX ZUDAIRE NAROA AGIRRETXE ANDER AGIRRETXE VITOR COSTA JUNE JIMENEZ AITOR CARRERA OIER TEJERA OIER ARTOLA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.