Sarriguren kantuz 2013/14

Page 1

2013/20014

SARRIGUREN KANTUZ sarriguren.kantuz@gmail.com


SARRIGUREN KANTUZ

AURKIBIDEA 1. Aita Semeak ...................... 2. Orrialdea

33.-Ituringo Arotza .................. 16. Orrialdea

2. Maritxu nora zoaz ............. 2. Orrialdea

34.-Mendian Gora................... 16. Orrialdea

3. Xalbadorren heriotzean...... 2. Orrialdea

35.-Greziako Itsasontzia……. 17. Orrialdea

4. Ixil-Ixilik dago ..................... 3. Orrialdea

36.-Hator Hator……………….. 17. Orrialdea

5. Oi ama Euskal Herri ........... 3. Orrialdea

37.-Olentzero…………………. 17. Orrialdea

7. Guk euskaraz .................... 3. Orrialdea

38.-Pello Joxepe……………….18. Orrialdea

7. Euskal Herrian euskaraz .... 4. Orrialdea

39.-Urte Batez………………….18. Orrialdea

8. Aitorren hizkuntza zaharra . 4. Orrialdea

40.-Ageda deuna …..................

9. Haurrak ikaszazue ............. 5. Orrialdea

41.-Loretxoa ……………………19. Orrialdea

10. Maitetxu ........................... 5. Orrialdea

42.-Herribehera……………… 20. Orrialdea

11. Egun da Santimamiña....... 5. Orrialdea

43.-Oriko Xoria …………………20. Orrialdea

12. Bagare .............................. 6. Orrialdea

44.-Azken dantza ………………21. Orrialdea

13. Ikusi mendizaleak. ............ 6. Orrialdea

45.-Jaso dezagun euskara…….21. Orrialdea

19. Orrialdea

14. Maiteak galdegin zautan ... 7. Orrialdea 15.- Salamankara ................... 7. Orrialdea 16. Neska zaharrak ................. 8. Orrialdea 17. Txoriak txori ...................... 8. Orrialdea 18. Malkozko irria .................... 8. Orrialdea 19. Habanera .......................... 9. Orrialdea 20. Kontrapas ......................... 9. Orrialdea 21. Loriak udan ..................... 10. Orrialdea 22. Itziarren semea ............... 10. Orrialdea 23. Lepoan hartu ................... 11. Orrialdea 24. Ardoa edanda ................. 11. Orrialdea 25. Riau Riau ........................ 12. Orrialdea 26. Aldapeko ......................... 12. Orrialdea 27. Furra Furra ...................... 13. Orrialdea 28. Eperrak ........................... 13. Orrialdea 29. Aberriaren Mugak ........... 14. Orrialdea 30. Ibardingo neskatila .......... 14. Orrialdea 31. Nafarroako kateak.............15. Orrialdea 32.-Behin Batean Loiolan.......15. Orrialdea

SARRIGUREN KANTUZ |

1


SARRIGUREN KANTUZ

1. AITA SEMEAK .-Oskorri

3. XALBADORREN HERIOTZEAN.-X. Lete

Aita semeak tabernan daude ama-alabak jokoan Aita semeak tabernan daude ama-alabak jokoan.

Adiskide bat bazen benetan bihozbera poesiaren hegoek sentimenduzko bertsoek antzaldatzen zutena.

Berriz ikusi beharko dugu behi gizena auzoan, berriro ere ez da faltako trapu zaharrik kakoan. Aita semeak... Eta lapurrek ohostu dute guk gendukana etxean, eta gu gaude erdi biluzik beti inoren menpean. Aita semeak... Geurea dugu erru guztia, geurea dugu osoan, ez inori ba errua bota Euskal Herria hiltzean. Aita semeak‌ Baina gaztea naiz eta daukat etorkizuna eskuan, ez zaigu hilgo Euskal Herria ni bizi naizen artean. 2. MARITXU NORA ZOAZ.-Herrikoia Maritxu nora zoaz, eder galant hori?(G) Iturrira Bartolo nahi badezu etorri(E) Iturrian zer dago?(G) Ardotxo txuria,(E) Biok edango degu nahi degun guztia.(DENOK) Traralala...

Plazetako kantari bakardadez josia hitzen lihoa iruten bere barnean irauten oinazez ikasia...ikasia Nun hago, zer larretan Urepeleko artzaina mendi hegaletan gora oroitzapenen gerora ihesetan joan hintzana. (berriz) Hesia urraturik libratu huen kanta lotura guztietatik gorputzaren mugetatik aske sentitu nahirik. Azken hatsa huela bertsorik sakonena inoiz esan ezin diren estalitako egien oihurik bortitzena... bortitzena Nun hago, zer larretan Urepeleko artzaina mendi hegaletan gora oroitzapenen gerora ihesetan joan hintzana. (berriz)

SARRIGUREN KANTUZ

2


SARRIGUREN KANTUZ

4. IXIL-IXILIK DAGO.-Herrikoia

5. OI AMA EUSKAL HERRI .-B. Lertxundi

lxil ixilik dago, kaia barrenian ontzi xuri polit bat uraren gainean. (2 aldiz))

Anai etxen da ezküntü bükatü niz oain joaitera ene opilaren egitera Pariserat banüazü

Goizeko ordu bietan esnatutzen gera arrantzaliarekin joateko urrutira.(2 aldiz) Pasatzen nintzanean zure leihopetik negarra irteten zait begi bietatik.(2 aldiz) Zergaitik (5 aldiz) negar egin? Zeruan izarra dago, itsaso aldetik. (2 aldiz) Bat, bat, bat, bart parrandan ibili, bart parrandan ibili. Bi, bi, bi, ez naiz ondo ibili, ez naiz ondo ibili. Hiru, hiru, hiru, kolkoa bete diru, kolkoa bete diru. Lau, lau, lau, sardina bakalau. Anteron Txaparrotia, Frankoren bibotia, Aretxek ez dauka, (ez dauka) preso Euskal Herrian. (3 aldiz) Hau dek, hau dek, hau dek umoria, kontsolatzeko, kontsolatzeko, euskaldun jendia. Kalian gora, kalian behera, kalian gora zezena, ai,ai, ai, Kalian gora, kalian behera, kalian gora zezena. Kalian gora, kalian behera, Kalian gora, kalian behera, Kalian gora, kalian behera, Kalian gora zezena.

Oi ama Eskual Herri goxua zutandik urrun triste banüa adios gaixo etxen dena adios Xiberua. (berriz) Pariseko bizitzia lan kostüzüriaz bagiazü bena berantzen zütadazü zure berriz ikustia. Oi ama Eskual Herri... 6. GUK EUSKARAZ.-Urko Guk euskaraz Zuk, zergatik ez? Euskara putzu sakon eta ilun bat zen, (berriz) eta zuek denok ur gazi bat atera zenuten handik nekez. (berriz) Guk euskaraz Zuk, zergatik ez? Orain zuen birtutez zuen indarrez (berriz) Euskara Itsaso haundi eta zabal bat izanen da eta guria da. (berriz)

SARRIGUREN KANTUZ

3


SARRIGUREN KANTUZ

7. EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ.-Oskorri Euskal Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas lan eta bizi euskaraz eta hortara goaz, bada garaia noizbait dezagun guda hori gal edo irabaz. Zabal bideak eta aireak gure hizkuntzak har dezan arnas, bada garaia noizbait dezagun guda hori gal edo irabaz. Euskal Herrian euskara hitz egiterik ez bada bota dezagun demokrazia zerri askara geure arima hiltzen uzteko bezain odolgalduak ez gara. Hizkuntza gabe esaidazue nola irtengo naizen plazara, geure arima hiltzen uzteko bezain odolgalduak ez gara. Euskal Herri euskalduna irabazteko eguna pazientzia erre aurretik behar duguna, ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena?

8. AITORREN HIZKUNTZA ZAHARRA.Herrikoia Aitorren hizkuntz zaharra nahi degu zabaldu munduaren aurrean gizonki azaldu, baldin gure zainetan odolik badegu euskaldunak euskaraz hitz egin behar degu. (berriz) Zein hizkuntza ederra euskera guria inun ez det aurkitzen beste bat hobia usai goxondun hizkuntz txukun ta argia, biraorikan ez duan hizketa garbia. (berriz) Gora euskara maitea zoragarriena euskaldunen artean maitagarriena. Munduan sortu zanik hizkuntzik zaharrena, gora ta gora euskaldunak eta gure euskara.(berriz)

Zer Euskal Herri litzake bere hizkuntza ere galtzen duena. Ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena?

SARRIGUREN KANTUZ

4


SARRIGUREN KANTUZ

9. HAURRAK IKAS ZAZUE.-Herrikoia

11. EGUN DA SANTIMAMIÑA .-M. Laboa

Haurrak ikas zazue euskaraz mintzatzen, ongi pilotan eta oneski dantzatzen (b).

Egun da Santimamiña benetan egun samiña. Goiko zeruan gorde dezala luzaro neure arima.( 2 aldiz)

Ai-re tun txi-ki-tun, ai-re tun lai-re... (4 a) Gure kantu zaharrak kontserba ditzagun, aire politagorik ez da sortu inun (b) Ai-re tun txi-ki-tun, ai-re tun lai-re... (4 a) Ez ahantz berriz ere sorterri ederra, haren mendiak eta itsaso bazterra (b). Ai-re tun txi-ki-tun, ai-re tun lai-re... (4 a) Bihotz leiala ere atxik aitameri eta nonbait dagoen gazte maiteari (b).

Esaten dizut egia hau ez da usategia; erroi artean izan nintzaden benetan ausartegia. Egun da Santimamiña… Itsas aldean izarra, hari begira lizarra; euskara salbo ikusi arte ez dut kenduko bizarra. Egun da Santimamiña…

Ai-re tun txi-ki-tun, ai-re tun lai-re... (4 a,) 10. MAITETXU .-Herrikoia Maitetxu itsasoan dago itsasontzi batean, Maitetxu itsasoan dago urrutirako bidean (berriz).

Kantatu zuen oilarrak, argitzen dira belarrak; Ageda gure martiriari moztu zizkaten bularrak. Egun da Santimamiña…

Maite, Maite, ez neri utzi hemen kaiean, Maite, Maite, zu nere bihotzean. Maitetxu noiz etorriko da, Nere bihotza zain dago, Maitetxu noiz etorriko da, biok elkar bizitzeko (berriz). Maite, Maite..

SARRIGUREN KANTUZ

5


SARRIGUREN KANTUZ

12. BAGARE.-G. Mendibil

13. IKUSI MENDIZALEAK.-Herrikoia

Araban bagare Gipuzkun bagera Xiberun bagire Ta Bizkaian bagara. (berriz) Baita ere, Lapurdi ta Nafarran.

Ikusi mendizaleak baso eta zelaiak, mendi tontor gainera igo behar dugu.

Guztiok gara euskaldun guztiok anaiak gara Nahiz eta hitz ezberdinez Bat bera dugu hizkera. (berriz) Araban bagare Gipuzkun bagera Xiberun bagire Ta Bizkaian bagara. (berriz) Baita ere, Lapurdi ta Nafarran. Herri bat dugu osatzen eta gure zabarkeriz ez daigun utzi hondatzen.

Ez nekeak, ezta bide txarrak gora, gora Euskalerria. Gu euskaldunak gara Euskalerrikoak. (berriz) Hemen mendi tontorrean euskal lurren artean begiak zabaldurik bihotza erreta. Hain ederra, hain polita da ta, gora, gora Euskalerria. Gu euskaldunak gara Euskal Herrikoak. (berriz)

Bagare, bagera, bagire, bagara Euskara askatzeko oraintxe dugu aukera. (berriz)

SARRIGUREN KANTUZ

6


SARRIGUREN KANTUZ

14. MAITEAK GALDEGIN ZAUTAN.-Imanol

15. SALAMANKARA.-Herrikoia

Maitiak galdegin zautan, polit nintzanez (berriz) polit, polit nintzela baina, larrua beltz, larrua beltz!

Aita Jainkoak egin banindu zeruetako giltzari azken orduan jakingo nuke atea nori ireki.

Maitiak galdegin zautan premu nintzanez (berriz) premu, premu nintzela baina, etxerik ez, etxerik ez!

Lehenengo aitari, gero, amari, gero, anai-arrebari ta azken orduan, isil-isilik nere maite politari (berriz).

Maitiak galdegin zautan poltsa banuenez (berriz) poltsa, poltsa banuela baina, dirurik ez, dirurik ez! Maitiak galdegin zautan lana banuenez (berriz) Lana, lana banuela baina, gogorik ez, gogorik ez! Gaixoa, hil behar dugu, guk bi biok gosez (berriz) gosez, gosez hil behar baina, elkar maitez, elkar maitez!

Gazte gaztetatik aitak ta amak praile ninduten nonbratu eta_estudioak ikasitzera Salamancara bialdu. Salamancara nindoalarik, bidean nuen pentsatu estudiante tunante baino hobe nuela ezkondu. Ezkondu nintzan, bai ni ezkondu bai eta ere damutu, praka beltzetan hari zuria ez zait sekulan faltatu.

SARRIGUREN KANTUZ

7


SARRIGUREN KANTUZ

16. NESKAZAHARRAK.-Herrikoia

18. MALKOZKO IRRIAK. -Gozategi

Uda berria datorrenian mutil gazteak alaitu hainbat neskatxa dabiltzanean mutil zaharren atzean, (b.)

Ahaztu dira ametsak ahaztu dira planak kolorezko munduak indarberritzen nindutenak altxor bihurtu ditu altxor iraganak txarrak baztertu eta buruan gorde ditudanak.

La, la, ra, la... Udazkenian elkartu eta beti loturik ibili askatasuna aspaldi galduta bere mendean egonik. (b.) La, la, ra, la... Negu gorriaren hotzakin bazterrik bila ezinka, txikito lakain bat ezin edanik etxe barruan sartuta. (b.) La, la, ra, la...

17. TXORIAK TXORI. -M. Laboa

Pozik hasi zen hura pozik buka bedi bizitzaren bidean irri eginaz geldi-geldi ni nirean banoa zu zurean segi lehen bizia zinen orain agian biziegi. Malkozko muxu gazi bustietan bustitako azal leunetan piztu zen suak argi egin du ilusioz jantzitako laberintoetan.

Hegoak ebaki banizkio neria izango zen, ez zuen aldegingo (berriz). Bainan, honela ez zen gehiago txoria izango (berriz), Eta nik... txoria nuen maite (berriz).

SARRIGUREN KANTUZ

8


SARRIGUREN KANTUZ

19. HABANERA.-X. Lete

20. KONTRAPAS- X. Lete

Berriro_itzuliko balitz iragan denbora arrotza berdin kontsumi nezake bainila gozo artean,

Garaziko herria benedika dadila Garaziko herria benedika dadila euskarari eman dio behar zuen tornuia euskarari eman dio behar zuen tornuia.

itsaso urrun batetan irudimena galdurik udaberriko euritan arrosak pizten ikusiz.

Euskara Euskara jalgi hadi PLAZARA Euskara Euskara jalgi hadi PLAZARA.

Osaba komertzianterik ez nuen izan Habanan, pianorik ez zegoen bizi nintzen etxe hartan, neskatxen puntilla ďŹ nak udako arratsaldetan, errosario santua neguko gela hotzetan. Ezpainek gordetzen dute ezpain bustien gustoa desiozko hotzikarak etsipenaren tamalez, gauak zelatan dakusa kontzientzia biluzik badoaz ordu geldiak gogorapenen hegalez. Jaio ginen, bizi gera ez dugu ezer eskatzen itsasontzia astiro kaiatik ari da urruntzen,

Bertze jendek uste zuten ezin iskriba zaiteien (berriz) orain dute porogatu engainatu zirela (berriz). Euskara Euskara jalgi hadi DANTZARA Euskara Euskara jalgi hadi DANTZARA. Bertzeak oro izan dira bere goien gradora; (berriz) orain hura iganen da bertze ororen gainera (berriz) Euskara Euskara jalgi hadi MUNDURA! Euskara Euskara jalgi hadi MUNDURA!. Oraindaino egon bahaiz inprimitu gaberik, (berriz) hi engoitik ebiliren mundu guztietarik. (berriz) Euskara Euskara jalgi hadi KANPORA Euskara Euskara jalgi hadi PLAZARA Euskara Euskara jalgi hadi DANTZARA Euskara Euskara habil MUNDU GUZTIRA!.

Antillak zintzilik daude argazkien paretetan karta bat idatziko dut norbaitek erantzun dezan.

SARRIGUREN KANTUZ

9


SARRIGUREN KANTUZ

21. LORIAK UDAN.-B. Lertxundi

22. ITZIARREN SEMEA.-Pantxoa eta Peio

Loriak udan ihintza bezela maite det dama gazte bat, hari hainbeste nahi diodanik ez da munduan beste bat; inoiz edo behin pasatzen badet ikusi gabe aste bat, bihotz guztira banatutzen zait halako gauza triste bat (b).

Itziarren semea: hori duk mutila inor salatu baino nahiago du hila. Harro egon litake Maji neskatila, Espetxetik jali ta joanen zaio bila,

Neskatxa gazte, paregabea, apirileko arrosa, izarra bezin dizdizaria, txoria bezin airosa; oraintxen baino gusto gehiago nik ezin nezakeen goza; zorionian ikusten zaitut, nere bihotzak, hau poza! (b) Ez al didazu antzik ematen nik zaitudala nahiago, ai, marinelak gau ilunean izarra baino gehiago? Nere ondoan zauzkadalako pozez zoraturik nago; zu ikusteak alegratu nau, triste nengoen lehenago (b). Nere betiko pentsamendua nere kontsolagarria, zu gabetanik ezin bizi naiz, esaten dizut egia; zu bazinake arbola eta ni baldin banintz txoria, nik zu zinakeen arbola hartantxe egingo nuke kabia! (b).

Maji neskatila, hori dun mutila! Inor salatu baino nahiago du hila. Haurra, zer egin haute holan agertzeko? -Ama jo egin naute mintza arazteko! -Izenik eman al duk? Esantzak egia! -Ez ama, ez dut eman! Jali naiz garbia! -Jali haiz garbia? -Bai ama, egia! Ta amak eskaini zion krabelin gorria... Zazpi gizon nituen joka inguruan, makilaz hartu naute ostikoz lurrean, baina nik ez dut eman lagunen izenik, ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik. Lagunen izenik ez baitut eman nik... ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik! Lau aldiz sartu naute uretan burua zangotik eduki naute zintzilikatua, baina nik ez dut eman lagunen izenik, ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik. Lagunen izenik ez baitut eman nik... ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik! Izerdia ta odola burutik behera... ezpainak urratu ta azazkalak atera, baina nik ez dut eman lagunen izenik, ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik! Odolez beterik, ni beti isilik! ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik!

SARRIGUREN KANTUZ

10


SARRIGUREN KANTUZ

23. LEPOAN HARTU TA SEGI AURRERA.Pantxoa eta Peio Tralara, Tralaralala, Tralara, Lepoan hartu ta segi aurrera (b) Gazte bat lurrean aurkitu dugu, lore gorriz beterik kolkoa burdinen artetik ihesi dator euskal gazteriaren oihua! mutilak, eskuak elkar gurutza ekin ta bultza denak batera! bidean anaia erortzen bazaik lepoan hartu ta segi aurrera! Ez dugu beldurrik, ez dugu lotsarik nor geran, zer geran aitortzeko! ez gaituk lapurrak, ez eta zakurrak kataiaz loturik ibiltzeko! gizonak bagera, jo zagun aurrera, gure herriaren jabe egin arte! askatasunaren hegal azpian kabia egiten ohituak gare! ibiltzen aspaldi ikasia dugu, otsoak eskutik hartu gabe!

24. ARDOA EDANDA.-Herrikoia Ardoa edanda mozkortzen naiz pipa erreta txoratzen naiz kortejatzian lotsatzen naiz nola demontre biziko naiz. Hamar botila txankraturik azken basoa klikaturik azken txirrista irentsirik, poltsa deraukat tturrindurik. Urrundu zaizkit adiskideak eta hurbildu ostalerak etxean aldiz emazteak prest-prestak ditu erausiak. Bazter guztiak inguruka, bideak ere inarroska. munduak zer du? Hau da inka! goazen etxera andarkoka. Mutiko gazte ta leiala, kontseju onak har zaitzala: otoi bizian, ez zaitezela sekulan mozkor ni bezala.

Tralara...(b.) Arrotzek ezpataz hil nahi banaute izutuko gaituztelakoan, zutitu ta euskaraz mintzatuko naiz nere hiltzailearen aurrean! mutilak, ez gero nigarrik egin erortzen banaiz gau ilunean, izar berri bat piztutzera noa Euskal herriko zeru gainean. Tralara (b.)

SARRIGUREN KANTUZ

11


SARRIGUREN KANTUZ

25.-RIAU RIAU .-Astrain

26.-ALDAPEKO.- Herrikoia

Kanta dantzatu josta ta ospa Zauli arin karrika dantzan. Zatoz gure plaza zabalera Goza gure Sanferminetan

Aldapeko sagarraren adarraren puntan, puntaren puntan, txoria zegoen kantari!

Iru単erriko gariak horailtzen diren artean Badago zer ospatua gure hiriburu maitean Hanketan alegrantzia zirrara bihotzean Karrikan mila kolore soinu kantu betean Riau riau!

Xiru liruli, xiru liruli, nork dantzatuko ote du soinutxo hori?

Ongi etorri Iru単era herri festen bilgunera Herria da euskarria eragile ardatz nagusia Riau riau! Goiznabarreko doinutan gau txoriak dantzari Zezen beltz adar zorrotzak Estafetan aitzindari Jan edan goxo goxoak hamaika soinulari Kiliki ta erraldoiak txikien gozagarri Riau riau!

Zubiburu zelaieko oihanaren zolan, zolaren zolan, lili bat bada beilari! Xiru liruli, xiru liruli, nork bilduko ote du lili xarmant hori? Mende huntan jasan dutan bihotzeko pena, penaren pena, nola behar dut ekarri? Xiru liruli, xiru liruli, zuk maitea hartzazu ene pena hori!

Zezen plazako eguzki alde bero beroa Pe単a koadrilen neska mutilen giro giroa Ospa ditzagun denok gogotik Sanferminak Hasi da festaroa Riau riau! Gure herriari berez darion izana dena Zahar ta berri zuri gorri eta auzolana Ospa ditzagun denok gogotik Sanferminak Hasi da festaroa Riau riau!

SARRIGUREN KANTUZ

12


SARRIGUREN KANTUZ

27.-FURRA FURRA. -Oskorri Furra furra fandangua, hortxe duzu fandangua geure gustukua. (bis)

bihar ikusiko da zer dagoen berri, jakintsuenak ere ezin du igerri. Furra furra ...

Gaur goizean jaiki naiz suerte onean, tanke bat topatu dut neure kafesnean; ez dakit zer daukagun bakea ala gerra baina nik badaezpada egin dut puzkerra.

28.-EPERRAK.Niko Etxart Eperrak badituzü bere bi hegalak bai eta bürün gaiñin kokarda eijer bat

Furra furra ... Zerbait egitekotan zuzen eta artez zorri bat garbitu dut ur-pistola batez, orain galdurik nago, beldurrez beteta, muniziorik gabe gelditu naiz eta. Furra furra ... Neure arma bakarra dut akordeoia, hauspoari eraginez dirudi lehoia; eskua jaten badit on egin diezaion, Cervantesi holakorik gertatu zitzaion. Furra furra ... Eta orain banoa berriro ohera, bila ez badatozkit lolo egitera;

zük ere balinbazünü gaztetarzün eijer bat neskatilen gogatzeko bilo holli pollit bat. Amorosak behar lüke izan lotsagabe gaiaz ebiltia ez izan herabe egünaz ebiltia desohore leike txoriak ere oro haier so dirade. Ebili izan nüzü gaiaz eta beti heian atzemanen nianez lili eijer hori azkenian atzaman düt oi bena tristeki lumarik eijerrena beit zaio erori.

SARRIGUREN KANTUZ

13


SARRIGUREN KANTUZ

29.-ABERRIAREN MUGAK. Txomin Artola / Gartzia Joserra

30.-IBARDINGO NESKATILA.Fermin Valencia

Nire aberria lurra bezain zaharra da baina ez da lurra bakarrik haizeak bezala inguratzen nau eta lotzen, askatzen nauelarik.

Ibardingo mugarrietan neskatila negarrez Guardia Civil-a aurrean fusila aurrez aurre

Nire aberria suaren antzekoa da beti bera, berria beti epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean ta erretzen ere badaki.

Ardi galduaren bila utz idazu pasatzen ezin naiz sartu etxean ez badut nik ekartzen

Aberriaren mugak, euskararenak gure baitan daude gehienak euskara zabalduaz lau haizeetara zabalago egiten gara.

Muga ezin dela pasatu dio Guardia Civil-ak Frantzian ezin da sartu hala dio legeak -muestremé su pasaporte, "mire, no lo tengo aquí" -muestremé sus credenciales, "sin credenciales nací"

Nire aberria harrizko herria da hitzezkoa eta hitzekoa altzairuzko txakolin, ardo zurezkoa eta hondar anonimoa. Nire aberria burdin bihurria da oroimenean arindua itsaslaminen baten herdoilezko kantu etorkizunez fosildua. Aberriaren mugak, euskararenak gure baitan daude gehienak euskara zabalduaz lau haizeetara zabalago egiten gara.

Lege hori atzerritarrek Madrilen egin dute, baina nire ardiaren berririk ez daukate. Herri bat eta bakarra garela ez dakite, hizkuntza bera dugula noiz ulertuko ote? Fusila hartuta zertan zatoz hain urrunetik? Lur honetan baditugu arauak aspalditik ta ez daukagu Madrilgo lege horien beharrik. Gu jende lasaia gara, aldegizu hemendik! (gu zoriontsuak gara eta alde hemendik!)

SARRIGUREN KANTUZ

14


SARRIGUREN KANTUZ

31.-NAFARROAKO KATEAK.-F. Valencia Kanpotik eta barnetik Nafarrak ditu kateak Harmarrikoak geureak eta ezarriak besteak. Eta ezarriak besteak Harmarrikoak geureak Nafarrak ditu kateak Kanpotik eta barnetik. Santxo Azkarra Santxo Azkarra Bizi balitz Santxo Azkarra Denok aske izateko Batuko zuen Nafarr(o)a. Orain ez dira moroak Mugeen aurka datozenak Orain bertakoak dira Txisteraz janzten direnak. Kanpotik eta barnetik … Mila bostehun ta hamabian Albako Duke(are)n indarrak Sartu ziren Iruñean Sakabanatuz nafarrak. Gaztelako erregeek Agindu orduz geroztik Monarkek farre eginez Ta guk negarra gogotik. (barnetik) Kanpotik eta barnetik… Herriek historia egin Kontrabandistek idatzi Gezurrak jartzen dituzte Eta ardi larruz jantzi.

32.-BEHIN BATEAN LOIOLAN.Bilintx – Egan 1.- Behin batian Loiolan erromeria zan, hantxe ikusi nuen neskatxa bat plazan; txoria baino ere arinago dantzan huraxe bai polita han politik bazan. 2.- Esan nion desio senti nuen gisan, harekin hizketa bat nahi nuela izan; erantzun zidan ezin atsegin har nezan, adituko zidala zer nahi nion esan. 3.- Aurkitu ginanian inor gabe jiran, koloriak gorritu arazi zizkidan; kontatuko dizuet guztia segidan, zer esan nion eta nola erantzun zidan. 4.- Dama polita zera, polita guztiz, bai! baina halare zaude oraindik ezkongai; ezkon gaitezen biok, esan zaidazu, bai! Ni zurekin ezkondu? Ni zurekin, jai, jai!

(Baina )Obanosko infanzoiek Leloa utzi ziguten: “Herri askean gizaki aske” Nafarroak ez du ahazten. SARRIGUREN KANTUZ

15


SARRIGUREN KANTUZ

33.-ITURINGO AROTZA.Mikel Laboa

34.-MENDIAN GORA. Imanol

Ituringo arotza, Erramun Joakin, haserre omen zaude zeren degun jakin. Santurik ez laiteekez ďŹ datu zurekin: San Kristobal urtu ta joaliak egin.

1.- Mendian gora haritza, ahuntzak haitzean dabiltza, itsasoaren arimak dakar ur gainean bitsa.

Arotzak erran dio bere andreari: "Urtu behar dinagu; ekarran santu_hori." "Gizona ,zerta zoaz? Bekatu da hori." "Etzionagu erranen sekula inori"

Kantatu nahi dut bizitza usteltzen ez bazait hitza, mundua dantzan jarriko nuke Jainkoa banintza. (berriz)

Ituringo garaile, Ramuntxo Joakin, haserre omen zira zeren dudan jakin. konfesa zaitez ongi erretorearekin: ez dute zer ďŹ datu Santuek zurekin. Kobrezko Santurikan inon bazarete, egoten al zarete hemendik aparte: baldin arotz horiek jakiten badute, gariek egiteko urtuko zaituzte.

2.- Euskal Herriko tristura, soineko beltzen joskura txori negartiz bete da eta umorez hustu da. Emaidazue freskura ura eskutik eskura izarren salda urdina edanda bizi naiz gustura. (berriz) 3.- Euskal Herriko poeta kanposantuko tronpeta hil kanpaiari tiraka eta Hutsari kolpeka. Argitu ezak kopeta penak heuretzat gordeta goizero sortuz bizitza ere hortxe zegok eta. (berriz) 4.- Mundua ez da beti jai, inoiz tristea ere bai, baina badira mila motibo kantatzeko alai. Bestela datozen penei ez diet surik bota nahi, ni hiltzen naizen gauean behintzat egizue lo lasai. (berriz)

SARRIGUREN KANTUZ

16


SARRIGUREN KANTUZ

35.-GREZIAKO ITSASONTZIA.Lluis Llach – Xabier Lete Itsaso gaindik ikusten baduzu gure gogoa daraman ontzia ez zazu pentsa galduta doanik argitzen bait du goizeko eguzkiak. Hainbeste amets, negar ta desio ez du ekaitzak ondora botako salbatuko da goizeko ontzia kaiaren bila egaka joateko. Arraun berriek eramango dute bide zaharretik askatasunera oihal zuriek haizea bildurik gure arnasa biltzen den batera. Ez du ekaitzak ondora botako salbatuko da goizeko ontzia. 36.-HATOR HATOR.Herrikoia Hator, hator, mutil etxera Gaztaina ximelak jatera, Gabon Gaua ospatutzeko aitaren ta amaren ondoan, Ikusiko dok aita barrezka Amaren poza atseginez

37.-OLENTZERO.-Herrikoia Olentzero joan zaigu, mendira lanera intentzioarekin ikatz egitera. Aditu duenean Jesus jaio dala lasterka etorri da berria ematera. Horra horra gure Olentzero pipa hortzian duela eserita dago. Kapoiak ere baitu arrautzatxoekin bihar merendatzeko botila ardoakin.(berriz) Olentzero, buru handia entendimentuz jantzia, bart arratsean edan omen du hamar arroko zahagia. Bai urde tripa handia! trala la la la, trala la lala Bai urde tripa handia! trala la la la,la la lala.

Eragiok, mutik, aurreko danbolin horri Gaztainak erre artian, Txipli, txapla, pun! Gabon gaua pozik igaro daigun (b.)

SARRIGUREN KANTUZ

17


SARRIGUREN KANTUZ

38.-PELLO JOXEPE.-Herrikoia

39.-URTE BATEZ.-E. Etxamendi

1.Pello Joxepe tabernan dala haurra jaio da Larraulen (berrriz). Etxera joan da esan omen du -Ez da neria izanen, beraren amak topa dezala haur horrek aita zein duen.

Urte batez maite bat izan dut nik Urte bat betetzen du egun honetan Oroitzen naiz nola zure besoetan Lokartzen nintzan Fidatu ta bihotza eskainirik.

2.Hau pena eta pesadunbria! Senarrak haurra ukatu (berriz). Pello Joxepe bihotz neria haur horrek aita zu zaitu, haur horrentzako beste jaberik ezin nezake topatu. 3.Zure semia besuan daukat senarra aldamenian (berriz). orain denborik eztaukat eta zuazkit ordu onian, neronek abisatuko zaizut garaia datorrenian. 4.Fortunosoa nintzela baina ni naiz fortuna gabia (berriz). abade batek eraman dizkit umea eta andria,haurra beria bazuen ere andrea nuen neria.

Oroimen hon hasi nahi nuke garai Nahi nuke bai samintasunez mozkortu, Nahi zinduzket adimenduikan kendu Eta alferrik Mozkortzean gehiago oroitzen naiz. Denbora hori ez litaike bihurtu Maitasuna zuk urrez ordaindu nauzu Ta bihotza nahi gabez bete didazu #Esker gabe Norbaitek berdin ordainduko zaitu. Zure epaile denbora da izango Nahiz eduki daukazun edertasuna Gaur izanik, maite asko dituzuna Begira gero, Ez ote zaituen inork maitatuko (berriz).

SARRIGUREN KANTUZ

18


SARRIGUREN KANTUZ

40.-AGEDA DEUNA.-Herrikoia

41.-LORETXOA.-Benito Lertxundi

Zorion, etxe hontako denoi! Oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz.

Mendian larrartean aurkitzen da loretxo bat aurrean umetxo bat loretxoari begira.

Ez gaude oso aberats diruz, ezta ere oinetakoz. Baina eztarriz sano gabiltza, ta kanta nahi degu gogoz.

Loreak esan nahi dio: Umetxo, aska nazazu!, jaio naiz libre izateko ta ez loturik egoteko.

Santa Ageda bezpera degu Euskal Herriko eguna, etxe guztiak kantuz pozteko aukeratua deguna.

Umetxoak ikusirik lorea ezin bizirik arantzak kendu nahi dizkio bizi berri bat eman.

Santa maitea gaur hartu degu gure bideko laguna. Haren laguntzaz bete gentzake egun hontako jarduna.

Orduan izango bait du indarra eta kemena; orduan emango bait du ugari bere fruitua.

Santa Ageda egunarekin elkartu gara kuadrila. Aurrera goaz eta nahi duena gurekin etor dadila.

SARRIGUREN KANTUZ

19


SARRIGUREN KANTUZ

42.-HERRIBERA. - Benito Lertxundi Herribera Herribehera zure landen zabalera ortzi-muga den hartan mugatzen da. Zure lur emankorretan Iiurtzen diren asmoak gogotsu hartuko ahal ditu lur gozoak. Zure gaztelu zaharrek Gorderik duten aintzina Hats tristetan mintzo da haren mina. Oh, oh‌. Horma zahar arraituetan Txoriak dira kantatzen Mendetako lo geldia salatzen. Nafarra anai zaharra Kondairaren lehen sustrarra Bego higan arbasoen amets hura. Oh, oh

43.-ORIKO XORIA.-Pantxoa eta Peio Jende gaztia dabila etxetik urrun lanila... Ez erran galdurik dela, itzul ditaike berehala. Jin bedi gure artila Ori-ko xoria Ori-la.! ( bis ) Xorittuaren hegalak arin aidia bezala... Gaztek begira dezala azkar euskaldun odola! Jin bedi gure artila Ori-ko xoria Ori-la.! ( bis ) Xoriak jiten zauzkula huts egin gabe sekula... Lehenik bat, gero mila xortak egiten ixtila... Jin bedi gure artila Ori-ko xoria Ori-la.! ( bis ) Xoria izan dadila euskaldun gazten mudela! Mutiko ta neskatila, ziauzte denak sor-lekila! Jin bedi gure artila Ori-ko xoria Ori-la.! ( bis )

SARRIGUREN KANTUZ

20


SARRIGUREN KANTUZ

44.-AZKEN DANTZA.-Pantxo eta Peio

45.-JASO DEZAGUN EUSKARA.-Gozategi

Azken, dantza hau, maitia, zurekin... Nahi zinduzket ereman nerekin... Baina, gaurko xedia ezin daike betia!... Badakit, nik ere, bihar dela joaitia!...

Iruñea hiria Kale ta harresi Iruñea berria Historia bizi Semaforoak berde Aurrera bi gezi, bi milarantz abian bimilaka suzi_ espaloietatik at bidera goazi.

Bego pena hau! Itzuliren naiz Bai! Berriz Euskal Herrirat! Bego urte hau! Etorriko naiz betikotz zure ondorat!... Azken dantza hau, ez da sekulako... Zin egina dut, zin egin betiko, hemen, gure lurrean bizi behar dutala! Hori ez bada, hil hotz jar nadila!... Bego pena hau! Itzuliren naiz Bai! Berriz Euskal Herrirat! Bego urte hau! Etorriko naiz betikotz zure ondorat!...

Hiriaren mintzoa Mintzoaren hiri Altxorraren altzoa Ahozko agiri Mende, mendi eta men Guztietaz gaindi Altxorraren altzoa Ahozko mirari_ Euskara jaso haugu Orain jalgi hadi. Jaso dezagun euskara Euskara eguneroko Zapi gorria da Jaso dezagun euskara Orain izan behar da Izanen bagara (2 aldiz). San Fermin bera ere Heldu da bestara Euskara eguneroko Zapi gorria da. Orain izan behar da Izanen bagara Batak bertzera dagi Plazatik zetara_ Euskarak Iruñea Iruñeak euskara (2 aldiz). Jaso dezagun euskara… SARRIGUREN KANTUZ

21


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.