Urte hauetan guztietan, aldaketak izan dira gizartean, ekonomian, politikan, kulturan, lan-munduan… eta zerbitzuek, jardunbideek, ikuspegiek, pertsonek planteatzen dituzten beharrek… haietara egokitu behar izan dute.
Erronka berriei hobeto erantzuteko, Gizarte Aholkularitzako Saila jaio da Sartu Federazioaren barnean, lan-ildo berriak jorratzearren, hala nola ikerketa soziala, berrikuntza, erakundeentzako aholkularitza… Azken urteotan, halako hainbat proiektutan parte hartu dugu, eta, besteak beste, nabarmentzekoak dira gizartearen esku-hartzearen alorreko profesionalentzako prestakuntza-ikastaroak, gogoeta estrategikoa egiten ari ziren erakundeak laguntzea, planak, gizartean esku hartzeko proiektuak diseinatzea eta abian jartzea, esperientziak sistematizatzea, ikerketa soziala… Era berean, ikerketa sozialaren barnean, nabarmentzekoa da dokumentu hau.