Klausulasozialak

Page 1


LAMEGI Garapenerako elkartea


KLAUSULA SOZIALAK KONTRATAZIO PUBLIKOA ETA GIZARTERATZEA NAHIZ LANERATZEA


EQUAL Europar Ekimena, Erkidegoak enplegurako duen estrategia bateratuan kokatua dago. Horren helburua, lan merkatuan gertatzen diren diskriminazio eta desberdintasunen aurka, bai sexu, jatorri etniko, sinismen edo adinagatik, borrokatzea izango litzateke.

LAMEGI PROIEKTUA Asociación berriztapen ( entidad promovida por la Asociación Agiantza, Cáritas Euskadi, federación Sartu y Fundación peñascal ) c/ Cuevas de Ekain 3. 1. 48005 BILBAO Tel.: 944 150 883 - Fax: 944 156 319 lamegi@lamegi.org www.lamegi.org Egilea Santiago Lesmes Zabalegui Erakunde editorea BERRIZTAPEN elkartea

Proiektu hau Europako Gizarte Funtsako Equal ekimenak kofinantziatzen du. Agiri hau Europako Erkidegoaren laguntza finantziazioarekin egin da. Gidaliburu honen edukia egileen erantzunkizunpekoa da, eta inolaz ere ez da ulertu behar Europar Batasunaren jarrera islatzen duenik.

Egilearen eskerrak Raúl eta María Ángeles. Aitor, Ana, Carlos, Julene eta Susana. Julia Romero eta José Manuel Peñuela (Sant Boi de Llobregat-eko Udala). Vicenç Estanyol eta Joan Massó (Gironako Udala). Montserrat Maresma eta María Bordonau (Adigsa). Abel Sanz (Gaztelan Fundazioa). Matilde Sala (Kataluniako Generalitat). José Rica (Getxoko Udala). Gema Díaz (Documenta). Ana Gómez (Malagako Diputazioa). José Antonio Garrido (Udalerrien eta Probintzien Andaluziako Federazioa). Santi Saro (Medio Cudeyo-ko Udala). Javier Rojo eta Sara González (Surbisa). Miguel Santos (Lesmes Fundazioa). Isabel Valdés (Fedei). Julio Martínez Alcalde (Can Ensenya). Venancio Gutiérrez (Sevillako Udala). Raquel Saez (Badalonako Udala). Esther eta Sara (Feclei). Ana Carmen Irigalba (Cran). Begoña Criado (Puerto Realeko Udala). Alejandro Huergo (Oviedoko Unibertsitatea). Dolores Villotas (Avileseko Udala). Martín González (Coruñako Udala). José Carlos Seguer (Tots Units Fundazioa).

Creative Commons Litzentzia Merkataritza-izaerakoa ez dela adierazten duen Aitorpena-CompartirIgual 2.5 Espainia Dokumentu honek Creative Commons erakundearen lizentzia dauka. Obra hau libre kopiatzeko, banatzeko eta jakinarazteko baimena ematen da, betiere haren egilea aipatzen bada eta merkataritza-helburuetarako erabiltzen ez bada. Dokumentuan aldaketarik egiten bada, beste era bateko dokumentua sortzeko edo horretan oinarrituta beste obra bat egiten bada, hau bezalako lizentzia eskuratuta baino ezin izango da banatu.

Helburu hori lortzeko, EQUAL proiektuak berritzaileak izan behar dira. Horrez gain, erakunde ezberdinen arteko lankidetza garatu behar dute, ahaztu gabe nazioz gaindiko irizpidea. Proiektuen azkeneko helburua, garatu diren praktika egokiak lan merkatuko politiketara orokortzea eta transferitzea, izango litzateke. Hori, agenteen arteko lankidetza sareak sortzeari zuzenduta dago; esperientziak eta emaitzak helarazteko, eta lan munduan dauden diskriminazio eta desberdintasun arazoez gizartea sentsibilizatzearen bidez lor daiteke. LAMEGIren lana, ITUN , (Beharrezko eta baliagarri lanera gerturatu) EQUAL I ekimena zenaren, jarraipena dela uletzen dugu. Proiektu horretan lorturiko emaitzarik adierazgarrienak hauek dira, 20 enpresa sortu ziren (horietatik 16 gizartertzeko eta 4 ekonomia solidarioko enpresak ziren). Horietatik, 141 lanpostu zuzen lortu ziren, 73 gizarteratzeko lanpostuak dira, eta %52 baino gehiagok, emakumeek betetzen dituzte. LAMEGI proiektuaren xedea, enplegurako merkatu sozialak implementatutako dituen gizarte-egitura bat eta klausulak sortzea, lan-munduan eta gizartean, baztertuak edo arriskuan dauden pertsonak, txertatzea errazteko tresna giza, lortzea izango litzateke. Horretarako lau irizpide ditugu: 4 4 4 4

Enplegurako merkatu sozialekin esperimentatzea. Administrazioan gizarte-klausulen erabilera bultzatzeko tresnekin esperimentatzea. Gizarteratze-enpresak gizarte-talde antolatu gisa finkatzea. Laneratzea gizarte-erantzunkizunaren elementu gisa esperimentatzea, enpresa pribatuen lankidetzarekin.

Hau dena, pertsonen partaidetza, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, proiektuaren nazioz gaindiko dimentsioa, jende guztiarentzako disenua, IKTBen aplikazio eta ebaluazioa etengabeko hobekuntzarako tresna gisa, zeharkako sustapenarekin lortu nahi dugu. Klausula Sozialen taldean, honako helburua jarri dugu; kontratazio publikoa aztertu nahi dugu, horrela esleitze eta gauzatze irizpideak iradokizun berriak izan behar dituztelako. Gure ustez, kontratazio publikoetan Klausula Sozialak sartu behar dira, horrela hautaketa prozesuetan, baztertuak edo arriskuan dauden pertsonak sustatzen dituzten Gizarteratzeko enpresek lekua izateko errazago izango zuten. Proposatu ditugun ekintza gehienak burutu ditugu, eta aurrean duzun argitalpenean bukatzen dira. Egilea, Santiago Lesmes Zabalegui, duzu, esparru honetan aditua, eta Hirugarren sektorean ospea duena. Liburuaren edukiak; argudioak, ezarpen gida, azterketa juridikoa, plegu ereduak eta ezarritako klausulak, irizpenak, legedia, arautegia, jurisprudentzia, artikuluak, ponentziak, esperientziak eta praktika egokiak, dira.

Uste dugu, Euskadin eta Espainian ez dagoela honelako argitalpenik. Administrazio Publikoan Klausulak ezarri nahi dituzten teknikarientzat, lan tresna oso erabilgarria izango delakoan gaude. Gure aldetik, gure helburuarekin, sentsibilizazioa eta asesoritza tekniko sustapenarekin, jarraituko dugu. Gai honi buruz edozein kontsulta izanez gero, Lamegi Proiektua zuen zerbitzura duzue.

LAMEGI Garapen Taldea Bilbo, 2006ko Maiatza


AURKIBIDEA


KLAUSULA SOZIALAK

AURKIBIDEA I. SARRERA. HELBURUA ETA EDUKIA

15

II. ARGUDIOAK

21

1. ENPLEGUA GIZARTERATZEKO FAKTORE GISA 2. KLAUSULA SOZIALEN ETA GIZARTERATZEKO BESTE SISTEMA BATZUEN ARTEKO SINERGIAK 3. DEFINIZIOA 4. KLAUSULA SOZIALAK ETA GIZARTERATZEAREN ALDEKO EUROPAR ESTRATEGIA 5. KLAUSULA SOZIALEN ABANTAILAK ETA ONURAK III. ADMINISTRAZIOAK ETA KONTRATAZIO PUBLIKOA 1. KONTRATAZIO PUBLIKOAREN ETA GIZARTE ARLOKO HELBURUEN GARRANTZIA 2. KONTRATAZIO PUBLIKOAREN GIZARTE IRIZPIDEEN AURREKARIAK 3. KLAUSULA SOZIALEI BURUZKO LEGEDIA 4. KONTRATUEN ESLEIPENARI BURUZKO OINARRIZKO EZAGUTZEN LABURPENA IV. KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA 1. ALDEZ AURREKO GAIAK 1.1. KONTRATATU BEHARREKOEN PROFILA ZEHAZTEA 1.2. LANERATZEKO ENPRESA EDO ENPRESA ARRUNTEAN LANERATZEA? 1.3. KONTRATU PUBLIKOEN AZTERKETA 1.4. JARDUERA SEKTOREA 1.5. OZTOPOAK ETA LAGUNTZAK. FUNTSEZKO ERAGILEAK 1.6. ESTRATEGIAK ETA EGIN DAITEZKEEN URRATSAK

2. KONTRATAZIOAREN FASEAK 2.1. KONTRATUAREN XEDEA ZEHAZTEA 2.2. ZEHAZPEN EDO AGINDU TEKNIKOAK 2.3. KONTRATISTEN HAUTAKETA GAITASUN TEKNIKOAREN ESKAKIZUNA KONTRATU TXIKIA PROZEDURA NEGOZIATUA TUTORETZAPEKO MERKATUA 2.4. ESLEIPEN FASEA. ESKAINTZEN BALIOESPENA TALDE BEHARTSUAK KONTRATATZEAGATIKO PUNTUAZIOA LANERATZEKO ENPRESA IZATEAGATIKO PUNTUAZIOA ALDAERAK EDO HOBEKUNTZAK ONARTZEA 2.5. BETEARAZTEKO FASEA

21 22 23 24 25 33

.

33 34 35 38 41 41 41 42 44 46 50 50 51 52 54 55 56 58 58 59 61 61 63 66 66

11


KLAUSULA SOZIALAK

V. AZTERKETA JURIDIKOA 1. HAUTAKETA IRIZPIDEA 1.1. KONTRATU TXIKIA 1.2. PROZEDURA NEGOZIATUA 1.3. TUTORETZAPEKO MERKATUA ETA MERKATU PUBLIKOAREN ERRESERBA 1.4. FIDAGARRITASUN TEKNIKOA LANERATZEKO ENPRESAK HAUTATZEKO ESKAKIZUN GISA

2. BALIOESPEN IRIZPIDEAK 2.1. LANERATZEKO ENPRESA IZATEAGATIKO PUNTUAZIOA 2.2. BAZTERKERIA EGOERAN DAUDEN PERTSONAK KONTRATATZEAGATIKO PUNTUAZIOA 2.3. ALDAEREN ONARGARRITASUNA

73 73 73 75 77 80 80 83 89

3. KONTRATUA BETEARAZTEKO BALDINTZA GISA

90

4. ARAZO JURIDIKO OSAGARRIAK

92

4.1. ERREFERENTZIAZKO LEGEDIA 4.2. ERKIDEGOAREN ARTEZTARAUAK APLIKATZEA 4.3. KONTRATAZIOAREN FUNTSEZKO PRINTZIPIOAK 4.4. KONTRATUAREN XEDEA 4.5. ESKAINTZA EKONOMIKO MERKEENA 4.6. ESKUMEN EREMUAK

VI. ESPERIENTZIEN AZTERKETA 1. GIRONAKO UDALA 2. KATALUNIAKO GENERALITAT. MERKATU ERRESERBA 3. IRUÑEKO UDALA ETA GAZTELAN FUNDAZIOA 4. ADIGSA. POSA´T A PUNT PROGRAMA 5. SANT BOI DE LLOBREGATEKO UDALA VII. ERANSKINAK. DOKUMENTAZIO OSAGARRIA.

12

73

92 92 93 93 94 95 99 99 103 106 109 114 123

SARRERA


KLAUSULA SOZIALAK I. SARRERA. HELBURUA ETA EDUKIA Norberaren helburuaren eta espezializazioaren arabera, kapitulu batzuk besteak baino interesgarriago suertatuko zaizkio irakurleari. Hala ere, elkarren osagarriak dira denak ere. Honako eduki eta produktu hauek aurkeztu ditugu Gizarte Klausulei buruz: 4Kontzeptuari buruzko sarrera eta azalpena. 4Klausulen onurei eta abantailei buruzko argudioa. 4Klausulak Ezartzeko Gida Praktikoa. 4Txosten eta Azterketa Juridikoa. 4Esperientzia adierazgarrien azterketa. 4Klausula Sozialak ezarri diren lekuei buruzko mapa. 4Klausula sozialak biltzen dituzten pleguen eta esleipenen bilduma. 4Aplikatu beharreko araudiaren eta legediaren bilduma. 4Jurisprudentzia espezifikoa. 4Txosten eta irizpen juridikoak. 4Administrazio Klausulen Eredu Orriak, klausula horiek errazago ezar daitezen. 4Ponentziak eta iritzi-artikuluak. 4Hartutako udal-erabakiak. 4Protokolo, dokumentazio eta material osagarri erabilgarriak. Gure ustez, gizarte-bazterkeriak hainbat kausa du, eta hainbat faktore izan behar da kontuan hari heltzeko. Era berean, argi dago laneratzea ez dela baliabide baliagarria pertsona guztientzat. Dena dela, gizarteratzea da lan honen eta proiektuaren ardatz espezifikoa, laneratzearen bidezko gizarteratzea, hain zuzen ere. Kasu bakoitzean, aldez aurretik aztertu beharko da baliabide hori egokia ote den, baita beste gizarte-eremu batzuetan edo beste eremu pertsonal batzuetan berariaz esku hartzea beharrezkoa ote den ere. Gizarte-bazterkeriari eta laneratzeari buruzko ezagutza-oinarria jakintzat emango dugu, eta, beraz, bestelako itzulingururik gabe helduko diogu zehatz-mehatz eta zuzen honako gai honi: kontratazio publikoan Klausula Sozialak biltzeari, bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak eta taldeak laneratzeko gizarte-politikako tresna tekniko gisa. Gure helburua pertsona eta talde behartsuentzako enplegu-aukerak sortzea dela garbi utzita, horretarako dauden formula guztiak modu anitzetan eta aukeren arabera erabiltzea proposatzen dugu. Gainera, ikusiko dugunez, zenbait kasutan kontratazio publikoa laneratzeko enpresetara bideratu ahal izango dugu, baina gure helburua zabalagoa da. Izan ere, merkataritzaenpresa arruntek ere laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonak kontratatzea ere badugu helburutzat, aurrerapen handia baita. Unean uneko jardunak edo lizitazio zehatzak alde batera utzi gabe, Gizarte Klausulei buruzko programa egonkor eta iraunkorrak bultzatzea dugu helburu, hain zuzen ere kontratazio publikoa bideratuko duten eta eraginkorrak suertatzen diren proSARRERA

15


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

gramak, pertsona eta talde behartsuentzako aukerak sortzeari dagokionez. Politika horien irismen-maila, adierazgarritasuna eta transferentzia-gaitasuna politika horiek erabiltzeko arrazoiak dira, ezbairik gabe. Klausula sozialei buruzko azterlanik, erreferentziarik eta argitalpenik badagoen arren, gure ustez, beharrezkoa da lan hau egitea, honako bi arrazoi hauengatik: Lehenengoa praktikoa da, informazio garrantzitsu guztia eguneratzeko eta biltzeko, izan diren esperientziak dokumentatzeko, emaitzak ebaluatzeko eta praktika onei (eta txarrei) buruzko gomendioak eta ohartarazpenak emateko. Bigarrena, berriz, arrazoi juridikoa da, kontratu publikoak esleitzeko prozedurei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emandako 2004/18/EE Arteztarauaren ondoriozkoa. Kontratuei buruzko maila altueneko araua da, eta, beraz, estatukideen legedia arau horretara egokitu behar da. Hori dela-eta, Estatuko Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen erreforma-aurreproiektua izapidetzen ari dira gaur egun 1. Horri dagokionez, klausula sozialak kontratazio publikoan aplikatzearen inguruko lege-iluntasuna argitu dute Arteztarauak eta lege-aurreproiektuak, eta, horren ondorioz, hainbat ùabardura eta babes ezarrita onartu dira. Are gehiago, laneratzeko enpresak eta talde behartsuen laneratzea aipatu dute esanbidez, eta hori, ezbairik gabe, pozgarria da guretzat. Orain arte, kontratuei buruzko araudian ez zen kontratazio publikoan gizarte-irizpideak erabiltzeari buruzko inongo aipamenik, eta, egia esan, itsumustuka eta itzalean egin behar izan dugu aurrera urteetan. Izan ere, legearen gizarte-arloko interpretazioaren alde zeudenek hori ezinezkoa zela argudiatzen zutenak aurka izan dituzte modu aktiboan, kontratuei buruzko araudiak ez baitzuen interpretazio hori esanbidez eta garbi onartzen. Orain, ordea, Arteztarau berriak —2006ko urtarrilaz geroztik indarrean dago— hainbat aukera hartzen du aintzat, modu adierazian. Hala ere, beste aukera batzuk ez ditu aipatzen, eta, beraz, aukera horiek jurisprudentziaren eta zuzenbidearen gainerako iturrien arabera interpretatzen jarraitu beharko dugu. Ez dugu garantismo juridikoa gogor defendatu dutenen jarrera gaitzetsi nahi. Hala ere, horri buruzko hausnarketa egin nahi dugu. Izan ere, horren temati agertu izana askotan kaltegarria izan da bazterkeriako egoeran edo arriskuan daudenen lanaukeretarako, eta, are gehiago, zenbaitetan ezerezean geratu dira aukera horiek. Konstituzioan eta Europar Batasuneko Itunetan ezarritako gizarte-lehentasunak oso garrantzitsuak izan dira legeak idazterakoan eta interpretatzerakoan. Era berean, interes orokorrak izan behar du kontratazio publikoaren ardatza. Horregatik, eta inongo arau urratu behar izan gabe, arau horien testuak ez dira testu arau-emaile soiltzat hartu behar, eremu hori gainditzen duten testutzat baizik. Halaber, honako ulertu behar da: jokoan dagoen ondarea oso garrantzitsua da, behartsuak gizarteratzea eta laneratzea baita. Beraz, doktrina-eztabaidak alde batera utzita, laneratzeko politikak taxutzeko eta gauzatzeko modurik egokiena bilatzen jarri behar dugu indar guztia orain, klausula sozialak tresna baliotsu gisa erabiliz, aztertutako esperientziek eta haien emaitzek erakusten duten moduan. Lan hau erabilgarria eta onuragarria izatea espero dugu, nola gure proiektuari dagokionez, hala enpleguaren eta gizarteratzearen nahiz laneratzearen eremuan diharduten pertsona eta erakunde guztientzat - arlo publikokoak nahiz pribatukoak-.

1-Argitalpen hau 2006ko martxoan argitaratu zen. Hainbat iturri kontsultatu ondoren jakin dugunez, Estatuko Kontratuei buruzko Lege berria ez da onartuko 2007. urtea iritsi baino lehen. Aurreproiektua, berriz, dagoeneko onartu dute eta zuzenketa-fasean dago gaur egun.

16

SARRERA

SARRERA

17


ARGUDIOAK


KLAUSULA SOZIALAK

II. ARGUDIOAK 1. ENPLEGUA GIZARTERATZEKO FAKTORE GISA Gizarteratzeko mekanismo nagusietako bat da enplegua gaur egun. Izan ere, ordaindutako jarduera ekonomikoa gizartebazterkeriari aurre egiteko faktorerik eraginkorrenetako bat da. Are gehiago, hainbat egileren esanetan, "soldatapeko gizartea" da gurea. Izan ere, soldata jasotzearen ala ez jasotzearen arabera gara gizarteko kide ala geratzen gara gizartetik kanpo. Langabeziaren aurkako borrokaren eta ekonomia-egoera onuragarriaren ondorioz, langabezia tasa murriztu egin da azken urteotan. Esate baterako % 23,91 zen 1994an eta, biztanleria aktiboaren azken inkestaren arabera, % 8,42 izan da 2005ean. Are gehiago, Estatuko hainbat eskualdetan enplegu osoko tasatik oso gertu daude 2. Baina ez dago biztanle ororentzat adina enplegu, eta enplegu guztia ez da kalitatezkoa: biztanle batzuek enplegagarritasun baxua edo oso baxua dute; beste batzuk ezegonkortasun-egoeran bizi dira, lan-merkatuan sartzen eta handik etengabe irteten baitira. Bada lan eginda ere pobrezia-soldatarik jasotzen duenik 3, baita egoera irregularrean edo ezkutuko ekonomian diharduenik ere. Horiek guztiak gizarte-bazterkeriako arriskuan daude edo arrisku-egoera horretan bizi dira. Lan egiten ez duenari lan egin nahi ez izatea leporatzen zaiola edo “gaitasun txikiagoa dutenak” baztertzen dituen darwinismo ekonomikoaren defentsa kontuan izanik, argitu beharra dago biztanle ugari ez dela egoera ekonomiko onuragarrian bizi, lan-merkatutik eta gizarte-babesetik urrun bizi direnak, alegia. Foessa txostenaren arabera 4, 8.509.000 biztanle bizi dira pobrezia-egoeran 5, eta 1.739.800 lagun bizi dira pobrezia larrian. Datu horiek bat datoz Estatistika Institutu Nazionalaren datuekin. Hain zuzen ere, Bizi Baldintzei buruz erakunde horrek 2004an egindako Inkestaren arabera, Espainiako biztanleen % 19,9 pobreziaren atalasearen azpitik bizi da. Emaitza horiek Europar Batasuneko Familien Panelean (PHOGUE/EBFP) 1994-2001 denbora-tartean lortutakoen berdintsuak dira 6. Euskal Autonomia Erkidegoari eta Nafarroari dagokienez, biztanleriaren % 30 bizi da pobrezia-atalasearen azpitik 7. Langabeen kategoriakoak dira, hain zuzen ere, pobrezia-arriskuko atalasearen azpitik bizi diren biztanle gehienak (% 44,3 1999an), Espainiako Erresumako Gizarteratzeko Ekintza Plan Nazionaleko (2003-2005) datuen arabera. Gizarteratzeari dagokionez, enplegua ez litzateke izango hain faktore garrantzitsua gizarteratze-errenten eta gizarte-prestazioen bitartez bazterkeria murriztea lortuko balitz. Hori egiaztatzeko, nahikoa da ekintza publikoaren aurretiko eta ondorengo pobrezia-indizeak aztertzea. Horien arteko aldeak adierazten du gizarte-politikaren eraginkortasunaren maila. Esate baterako, Euskadin 300.000 biztanlek lortzen dute pobrezian ez bizitzea Gizarte Segurantzaren pentsioei esker, eta 85.000 gehiagok laguntza-prestazioei esker 8. Beraz, gizarte-transferentziak jaso aurretik hartzen bada aintzat Espainiako pobreen ehunekoa, kopuru hori eta Europar Batasuneko batez bestekoa oso antzekoak dira (% 23 eta % 24, hurrenez hurren). Aldiz, ehuneko hori ekintza politikoa eta aurrekontu-ekintza gauzatu ondoren kalkulatzen bada, Europako pobreen batez bestekoa % 15 da, eta Espainiakoa % 19. Hortaz, horri esker egiazta daiteke gizarte-politika eskasak lau puntuz baino ez duela murriztu pobrezia-ehunekoa, eta Europan, berriz, bederatzi puntuz murriztu duela. Hori guztiz logikoa da, kontuan izanik estatu espainolean gizarte-gastuetarako erabiltzen den BPGaren ehunekoa 9 EBko batez bestekoa baino sei puntu baxuagoa dela (EB: 15). 2-EAEn, langabezia-tasa biztanleria aktiboaren % 6,40 da. Iturria: INE. 2005eko martxoa 3-“Working poor in the European Union” (Pérez-Casas, R. eta Latta, M.) azterlanaren arabera, 1999an, EBko hamaika milioi langile bizi ziren pobreziaatalasetik behera, eta Espainiako langileen % 10 zegoen egoera horretan. 4-“Las condiciones de vida de la población pobre en España”. Foessa fundazioa. Ikerkuntza Soziologikorako taldea (EDIS), 1998. 5-Batez besteko errenta eskuragarri garbiaren (eeg) % 50eko atalasearen azpitik —hilean 804 euroan finkatuta dago—, Ekonomia Lankidetza eta Garapeneko Erakundeak (ELGE) ezarritako metodoaren arabera. 6-Bizi Baldintzei buruzko Inkesta (BBI) Europar Batasuneko Familien Panelaren (EBFP) —Erkidegoko errentari eta bizi-baldintzei buruzko estatistiken gainekoa— ordez egindako estatistika bateratua da. 7-Aitor Balda, Gizarte Bazterkeriaren aurkako eta Gizarte Eskubideen aldeko Plataformaren (Elkartzen) bozeramailea. 8-Sanzo González, L.: Pobreziari eta gizarte-desberdintasunei buruzko inkesta. Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila. 9-Vicenç Navarro egilearen arabera (La situación social en España, 2005), Euskadi da biztanle bakoitzeko gizarte-gasturik handiena duen bigarren autonomia-erkidegoa —Asturias da lehena—. Hain zuzen ere, Euskadin 3.992 euro bideratzen dira horretara.

ARGUDIOAK

21


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

Espainian, 4.171.000 biztanlek jasotzen dute gutxieneko prestazio ekonomikoak. Batez beste 2.490 euro jasotzen dituzte urtean. Baina gutxieneko errentei dagokienez, azken bost urteotan administrazioen ekarpena 500 milioi euro gutxiago izan da. Hain zuzen ere, biztanle bakoitzak gastuaren % 10 gutxiago bideratzen du (bideratzen dugu) pobrezia-egoeran bizi den biztanle bakoitzeko. Dena dela, aditzera eman beharra dago Euskal Autonomia Erkidegoan gutxieneko errentetarako biztanle bakoitzeko gastua estatuko batez bestekoa baino zazpi aldiz handiagoa dela, eta gastu horren zenbatekoa gutxieneko errentetarako estatu osoan bideratzen den aurrekontuaren % 34,7 dela 10. Egia esan, estatistika batzuk oso adierazgarriak dira: estatu espainolean nabarmen murriztu zen pobrezia hirurogeita hamarreko hamarkadatik laurogeita hamarreko hamarkadako lehen urteetara bitartean, baina orduz geroztik, murrizketa hori moteldu ez ezik, pobreen kopurua hazten ere hasi da. Ez da harritzekoa, honako hauek guztiak kontuan hartuta: gizarte-arloko gastua eta gizarte-prestazioak murriztu egin dira, lan-ezegonkortasuna areagotu, soldatek ematen duten erosteko ahalmenak behera egin du 11, eta familiak gero eta zorpetuago daude. Horren guztiaren ondorioz, pobrezia areagotzen da, eta, horrekin batera, gizarte-bazterkeria. Horri dagokionez, gizarte-bazterkeriaren mugak, lerro lausoa baino funambulista-alanbrea dirudi, haren gainean oreka ez galtzeko direnak eta ez direnak egiten gero eta jende gehiago duen alanbrea, hain zuzen ere 12. Paradoxa baino gehiago, zentzugabekeria da pobrezia igotzen ari dela ikustea, langabezia-tasa lehengoaren herena dela eta azken hamarkada honetan inoiz izan den hazkunde ekonomiko iraunkorra bizi dugula kontuan izanik. Estatu espainolaren pisu ekonomikoa Kanadarena baino handiagoa da, eta G-8 taldean sartzeko helburua bultzatzen dabil. Handikeria hori ez dator bat pobrezia kroniko bihurtu izanarekin, ezta biztanle guztiak oso modu desberdinean eraginpean hartzen dituen egiturazko langabeziarekin eta gizarte-gastuaren aurrekontua etengabe murriztearekin ere. Azalpen honen ondorio gisa, gizarteratzeko aurrekontu publikoa areagotzeko eskatzen jarraitzeaz gain, dauden baliabideak eraginkor bihurtzen dituzten formulak proposatu nahi ditugu. Ezbairik gabe, klausula sozialak gizarteratzeko eta laneratzeko helburua lortzea errazten duen tresna erabilgarria dira.

2. KLAUSULA SOZIALEN ETA GIZARTERATZEKO BESTE SISTEMA BATZUEN ARTEKO SINERGIAK Lehen aipatutako egoeraren ondorioz, enplegurako sistemak gaitasun hobeak eta enplegua lortzeko aukera handiagoa duten biztanleei begira egiten dira (beti ez, ordea. Bada horren adibide esanguratsurik). Era berean, gizarte-zerbitzuak arduratzen dira talde behartsuenez, baina aukera gutxi dute haiek laneratzea lortzeko, nahiz eta horretarako ekintza sorta zabala baliatu: informazio- eta orientazio-zerbitzuak, enplegu- edo bitartekotza-agentziak, lanaren aurretiko eta lan-prestakuntzako sistemak, autoenplegurako aholkularitza eta sortzaileentzako laguntza, eta gizarte-enplegu babestuko programak, baita merkataritza-jarduera duten eta gizarte-bazterkeriako egoeran daudenentzako lanpostuak gordetzen dituzten laneratzeko enpresak ere. Dena dela, ekintza horiek guztiak ez dira nahikoak gure helburua lortzeko. Horri buruzko hausnarketa egiten badugu, aipaturiko baliabide gehienei esker lanbideratzea lortzen da, prozesu horren “abiapuntuan” edo “ibilbidean bertan” esku hartuz, oztopoak kenduz, trebetasunak hobetuz eta biztanleak gaituz, alegia. Hala ere, alderdirik garrantzitsuenak oraindik ere huts egiten du, “helmugak” edo enplegu jakin bat lortzeko aukerak, esaterako.

Horregatik, aditzera eman nahi dugu klausula sozialak ekonomiaren bidez gizarteratzeko bestelako ekintzekin modu osagarrian erabili behar direla eta oso garrantzitsuak direla. Izan ere, gure helburua lanerako aukerak ematea da, nola laneratzeko enpresetan hala enpresa arruntetan. Klausula sozialak ezarrita, hain zuzen ere, lortzen dira bi helburu horiek:

4Alde batetik, laneratzeko enpresei merkatua ematea, kontratuen esleipen publikoaren bidez. Horrek laneratzeko enplegua sortzea dakar. 4Bestetik, irabazi-asmoa duten enpresa arruntak gizarteratzeko eta laneratzeko helburua lortzeko prozesuan biltzea, bazterkeriako egoeran dauden biztanleak kontratatzea balioetsiz edo eskatuz, lanpostuen % 2 ezinduentzat gordetzearekin egiten den moduan. Klausula sozialak ez dira tresna isolatuak, beste jardun batzuekiko osagarriak baizik, eta gizarteratzeko ibilbidea enplegua lortuz osatzeko betidanik izan den zailtasunari aurre egiteko beharra kontuan hartuta, hain zuzen ere, suertatzen dira hain baliagarri. Esate baterako, klausula sozialei esker (konpromisoaren eta enpresaren balio propioen bitartez nahiz betebehar hori ezarrita), lortuko da gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan daudenentzat lanpostuen kopuru jakin bat gordetzea. Eta puntu horretan ahalbidetu behar dira enplegurako eta laneratzeko sistemekiko sinergiak: 4Prestakuntza-baliabideen bitartez, pertsonak gaitu ahal izango dira kontratatzea lortzeko, premiei aurrea hartuz, baita herri-administrazioekin plangintzak eta programak garatuz, jarduera-sektore jakin batean behar adinako aurrerapenaz klausula sozialak biltzen dituen esleipenik aurreikusten denean. 4Harrera- eta orientazio-sistemek aztertuko dute pertsonak egokiak ote diren eta gaitasunik ote duten enplegua aldi baterakoa edo behin-betikoa, lagundua edo normalizatua - lortzeko. Horrez gain, horien laneratze-ibilbidea ezarriko dute eta laneratzea lortzeko dituzten gaitasunak eta trebetasunak hobetuko dituzte. 4Bitartekotza-zerbitzuek eta enplegu-agentziek langabeentzako eskaintzak izango dituzte, eta kontratu publiko bat betetzeko langileak kontratatu behar dituzten enpresek igorritako eskaerekin alderatuko dituzte euren eskaerak. 4Euren zerbitzuan eraginpean hartutakoei laguntzen dieten profesionalak arduratuko dira kontratatuaren jarraipena egiteaz, bai gizarte- eta lan-arloko jarraipena, bai jarraipen pertsonala egiteaz, hain zuzen ere. Horri dagokionez, argi geratzea nahi dugu merkataritza-enpresek ez dutela zeregin horretaz arduratu behar, eta egin diren esperientzietan laguntza hori zerbitzu publikoek edo gizarte-ekintzako erakundeek ematen dutela. 4Gizarte-enplegu babestuko edo lagundutako gizarte-enpleguko programetarako, prozesua burutzen laguntzen du, eta ibilbidean aurrera egin eta enplegua lortzeko moduan daudenak enpresa arrunt batera edo laneratzeko enpresa batera bidera daitezke. 4Laneratzeko enpresei merkatu-kuota ematen die. Izan ere, eurek egin dezakete kontratua, edo Aldi Baterako Enpresa Elkarte gisa har dezakete parte, edo, bestela, hitzarmenak edo azpikontratak egin ditzakete enpresa arruntekin, bazterkeriako egoeran daudenak borondatez ala behartuta kontratatzen dituztenean (MGLaren kasuan bezalaxe 13). 4Era berean, ekimen ekonomikoak sortzeko edo autoenplegurako laguntza-baliabideek merkatu-nitxoak bilatu eta tokiko administrazioarekin merkatuak gordetzea programatu ahal izango dute, sortzaileak jarduera-sektore jakinetarantz bideratuz edo kontratu publiko bat lortzeko eta betearazteko enpresak berariaz sortuz.

3. . DEFINIZIOA 10-Iturria: Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioa. Gizarteratzeko 2003-2005 Plan Nazionalaren helburuen, lehentasunen eta funtsezko jomugen ebaluazio orokorra. 11-Adecco erakundeak 2006ko otsailean egindako Autonomia Erkidegoen Lan Adierazlearen (ILCA/AELA) arabera, soldatek ematen duten erosteko ahalmena % 1,4 jaitsi da 2004ko ekainaz geroztik. Inflazioa igo egin da, baina soldatak ez dira hein berean igotzen. 12-Eurostaten arabera (Pobreziari eta bazterkeriari buruzko hamabigarren txostena, 2002), Espainiako biztanleen % 48k noizbait bizi izan zuen lau urtetan (1994-1997) pobrezia-materialeko edo/eta diru-pobreziako egoerarik.

22

ARGUDIOAK

Klausula honela defini daiteke: kontratu baten edukiera zehazten duen xedapen bakoitza. Alderdien eskubideak eta nahitaezko betebeharrak ezartzen dituzte Xedapen horiek. 13-Minusbaliatuak Gizarteratzeko apirilaren 7ko 13/1982 Legea. Egungo Gobernuak, izen horren bidez, honako hau jartzeko konpromisoa hartu du: “Ezinduak Gizarteratzeko Legea”.

ARGUDIOAK

23


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

Eta proiektuari dagokion adieran, berriz, honela definitzen ditugu Klausula Sozialak: kontratazio publikoko prozesuetan gizarte-politikari buruzko alderdiak txertatzea, eta zehazki, gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden biztanleentzako enplegua sustatzea.

Kontratu publiko baten edozein esleipen-fasetan jaso daitezke klausula sozialak:

4Kontratatzeko irizpide gisa, enpresa kontratatzeko aldez aurretik gizarte-arloko eskakizunak edo gizar-

teratzeari eta laneratzeari buruzko eskarmentua edo fidagarritasun teknikoa egiaztatzeko eskatuta. Adibidez, laneratzeko enpresa izatea.

4Zeharkakotasuna: adierazgarria da esperientziak aztertzean ezaugarri hori behin eta berriz aipatu izana, eta, egia esan,

emaitza ona izateko kontuan hartu beharreko faktoreetako bat honako hau da, gure ustez: gizarte-bazterkeria gizarte-zerbitzuen nolabaiteko monopolio-egoeratik ateratzea eta politikak atalka koordinatzea: enplegua, sustapen ekonomikoa, kontratazioa, obrak eta mantentze-lanak, zerbitzu juridikoak, etab. Erabaki publikoa hartzeko prozesuak ezarri behar dira, elkarren mendetasuneko eta erlazio-ahalmena duten logikak oinarritzat hartuta. Testuinguru horretan, bistakoa da beharrezkoa dela heldu zaion problematikaren eremuan diharduen ahalik eta eragile gehien (sailak, arloak, entitateak, erakundeak, etab.) inplikatzen duten programak egitea 14.

5. KLAUSULA SOZIALEN ABANTAILAK ETA ONURAK

4Balioespen-irizpide gisa, kontratua esleitzerakoan barematu edo puntuatuko diren gizarte-arloko ezaugarriak edo konpromisoak ezarrita. Adibidez, kontratua betearaziko duen plantillaren ehuneko bat enplegua lortzeko zailtasunak dituzten pertsonak izatea.

4Betebehar gisa, kontratua betearazteko beharrezkoak diren gizarte-arloko baldintzak zehaztuta. Adibidez,

enpresa esleipendunak gizarte bazterkeriako egoeran edo arriskuan daudenen kopuru jakin bat nahitaez kontratatu beharra.

5.1. ONURA PERTSONALAK. PERTSONA ETA TALDE BEHARTSUENTZAT 4Lan-merkaturatzea. 4Ordainsaria ematea. 4Autoestimua, ardura eta duintasuna. Ohiturak eta jarrerak hartzea. 4Gizartean eta pertsonen artean harremanak izateko eremua ematen dute. 4Lanbide-kualifikazioa. Prestakuntza eta gaikuntza.

4. .KLAUSULA SOZIALAK ETA GIZARTERATZEAREN ALDEKO EUROPAR ESTRATEGIA Zorrotz ekin behar zaio laneratzeari. Izan ere, ekimen guztiak ez dira baliozkoak, egoki taxutu eta zabaldu behar dira. Lisboan 2000ko martxoan egin zen Europako Kontseiluak hainbat gomendio ezarri zuen, gizarteratzeko finkaturiko estrategiak gizarteratzearen eta laneratzearen arloan gauzatu beharreko politikei buruzkoak denak ere. Gomendio horiek klausula sozialekin aldera ditzakegu, egokiak ote diren aztertzeko. Esate baterako: 4Erantzunkidetasuna: klausula sozialei datxekie. Izan ere, herri-administrazioak, gizarte-eragileak eta irabazi-asmoa duten

4Langabeziagatiko sorospenetarako eta prestazioetarako eskubidea. 4Erretiroagatik, minusbaliotasunagatik edo baliaezintasunagatik Gizarte Segurantzak ematen dituen prestazioen siste-

marako sarbidea.

5.2. ONURA PUBLIKO ETA POLITIKOAK. HERRI ADMINISTRAZIOENTZAT

merkataritza-enpresak inplikatzeko helburua du, baita hori lortu ere.

4Enplegu-sistema publikoen eta gizarte-zerbitzuen ahalmena eta eraginkortasuna hobetzen ditu.

4Eragina: “modu objektiboan hartzeko moduko emaitza kuantitatibo eta kualitatiboak lor ditzaketen tresnak” bilatu behar

modu berriak gauzatzeko aukerari dagokionez.

4Inbertsio publikoaren errentagarritasuna areagotzen du, elkartasuneko, aukera-berdintasuneko eta gizarte-kohesioko

dira. Esperientzien ebaluazioan frogatu dugunez, klausula sozialek irismen handia dute, gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan daudenentzako enpleguari dagokionez.

4Enpleguari, laneratzeari eta gizarteratzeari buruzko politiken iraunkortasuna errazten du.

4Baliabideen eragikortasuna: onura ekonomikoei buruzko atalean adierazi dugunez, klausulak txertatzea oso jardun merkea

4Obrak, zerbitzuak edo hornidurak kontratatze hutsetik haratagoko helburuak lortzen dira.

da gizarteratzeko enpleguaren ratioari dagokionez, eta, zenbaitetan, ez du aurrekontu-zuzkidurak gehitu beharrik sortzen. 4Konpromiso Politikoa: “Pobrezia errotik kentzeko zereginean behar den eragina lortzeko ezinbestekoa izaki”, beharrezkoa

da agintariak klausula sozialen ezarpenean inplikatzea, eta, horrez gain, gizarteratzearen aldeko borondate politikoak eragin positiboak dituela frogatzen du. 4Lankidetza eta parte-hartzea: ikusi dugunez, klausulak ez dira baliabide soila. Hain zuzen ere, laneratzeko beste hainbat sis-

temarekin uztartzen dira, ibilbidearen azken tartea errazteko eta enplegua lortzeko aukera emateko. Lankidetza hori gauzatzeko, batzuetan erakunde edo/eta gizarte-eragile bakoitzari prozesuan dagokion atala ezartzen zaio, eta, hortaz, horizontala (inter pares) eta bertikala (goragoko eta beheragoko erabakitzeko eremuen artekoa) da. 4Transferentzia- eta errepikagarritasun-ahalmena. Honako hau da klausulak ezartzearen beste alderdi onuragarrietako bat:

hainbat lurraldetan eta hainbat administraziok ezartzeko eta errepikatzeko aukera. Hemen emandako gomendioei eta praktika onen bildumari esker, alderdi hori erraztea espero dugu. Hainbat urtetan erabili diren klausula-programak —ebaluatu eta hobetu egin dira— baliatuko ditugu klausulak ezartzeko interesa duten administrazioei bidea laburtu eta urratzeko.

24

ARGUDIOAK

4Beharrezkoak diren laguntza-politikak eta politika produktibo eta dinamikoak uztartzen dira, eta, gainera, hartara bide-

raturiko diru-laguntzak gutxitzen dira.

4Eragin positiboa sektore publikoaren jardunari buruz herritarrek duten iritzian. 4Sailen arteko lankidetza eta harremana hobetzen du. 4Elkartasun-printzipioaren zeharkako aplikazioa. 4Ongizate Estatuaren funtsezko zutabeak sendotzeko lagungarria da, hala nola lanerako eskubidea eta gizarte-kohesioa

sendotzeko.

4Administrazioari jarrera berriztatzaile, proposatzaile eta adierazgarriak jorratzeko bidea ematea.

14-“Generación de Conocimiento, políticas y prácticas para la inclusión social”. Gobernu eta Politika Publikoen Institutua. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa. Zuzendariak: Joan Subirats eta Ricard Gomà.

ARGUDIOAK

25


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

5.3. MERKATARITZA ENPRESENTZAKO ONURAK 4Diru-laguntzak. Enplegurako laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuaren bidez, Euskal

Autonomia Erkidegoan diru-laguntzak ezarri dira —gehienez ere 7.500 eurokoak— enplegua lortzeko zailtasunak dituzten biztanleentzat. Honako hauek hartzen dira halakotzat: a) Gutxienez hiru hilabetez langabezia-erregistroan erregistratuta dauden 45 urtetik gorakoak. b) Gutxienez 5 hilabetez eta gehienez 12 hilabetez langabezia-erregistroan erregistratuta dauden 30 urtetik beherako gazteak. c) Gutxienez % 33ko minusbaliotasun fisiko, psikiko edo sentsoriala aintzat hartuta duten pertsonak. d) Buruko gaixotasuna duten pertsonak. e) Luzaroko langabeak.

horrekin batera produktibitatea eta kalitatea hobetzea. Barne-komunikazioa hobetzea. Korporazio-kultura bultzatzea. Akziodunei balio erantsia eskaintzea.

5.4. ONURA KOMUNITARIOAK. GIZARTEARENTZAT 4Gizartean barne hartuta dauden pertsonen eta barne hartu gabeen arteko haustura murriztea. 4Herri Administrazioen, gizarte-eragileen eta merkataritza-enpresen arteko gizarte-erantzukizuneranzko bidea urratzea,

haien artean partenariotza osatzearren, betiere nork bere izaerari eutsiz, baina denen onurarako helburuak ezarriz. 4Biztanleria eredu barne-hartzaileei buruz eta pobreziako nahiz gizarte-bazterkeriako egoeran daudenen egoerari buruz

sentsibilizatzea.

f) Guraso bakarreko familiako aita edo ama, betiere gutxienez hiru hilabetez langabezia-erregistroan erregistratuta badaude.

4Tokiko garapena bultzatzea, bizi-kalitatea hobetzea eta baztertuen dauden zonak bereziki kontuan hartzea.

g) Terrorismo-ekintzen biktimak.

4Hirugarren Sektorea sustatzea, gizarte-kohesioa sortzen du-eta.

h) Etxeko indarkeriaren biktimak. i) Gizarteratzeko eta laneratzeko prozesua laneratzeko enpresa batean —abenduaren 26ko 305/2000 Dekretuak arautzen ditu enpresa horiek— bukatu duten pertsonak. j) Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera (gaur egun Oinarrizko Errenta) arautzen duen apirilaren 20ko 198/1999 Dekretuan eta Gizarte Larrialdiko Laguntzak arautzen dituen apirilaren 20ko 199/1999 Dekretuan ezarritako laguntzen onuradunak. k) Toxikomano ohiak (alkoholzale ohiak eta drogazale ohiak). l) Lan-kontraturik ez duten presoak, betiere espetxeko erregimenaren arabera lanpostua lortzeko aukera badute, eta preso ohiak. 4Hobariak: Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 2/2004 Legean 15 ezarritakoaren arabera, langile

langabeentzako lan-kontratuan —“Gizarte Bazterkeriako Egoeran dauden Langileentzako Hobari Kontratua” ere baderitzo— ezarrita dagoenez, kontratu mugagabe edo aldi baterako kontratu bakoitzak gertakizun arruntengatiko Gizarte Segurantzarako enpresa-kuotan hobaria izateko eskubidea emango du. Hobari hori % 65 izango da (% 75 emakumeentzat) eta gehienez 24 hilabetez iraungo du.

5.5. ONURA EKONOMIKOAK 4Laneratzearen bitartez, langabezia murrizten eta biztanleria aktiboa gehitzen laguntzea. Horrela, gainera, familia-erren-

ta eta barne-produktu gordina hobetuko dira. 4Bazterkeria-egoerako arriskuan daudenei bideraturiko aurrekontua murriztea: gutxieneko soldatak edo Oinarrizko erren-

tak, sorospenak edo prestazioak, aterpetxeak, baliabide, gastuak eta lanaren, gizartearen, osasunaren, espetxearen arloko profesionalak murriztea, besteak beste. 4Horren eraginez, Ogasun Publikoentzako diru-sarrerak sortzea, lana dela-eta Gizarte Segurantzan eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan barne hartutako langileen bidez, baita langileengatik enpresak Sozietate Zergan egiten dituen ordainketen edo Balio Erantsiaren gaineko Zergaren bidez ere, besteak beste.

4Langabezia murrizteak eskulanaren eskasia eragiten du hainbat sektoretan. Klausula sozialen programek lanerako lan-

5.6. LANERATZEAREN ERRENTAGARRITASUN EKONOMIKOA

gile gaituak eskaintzen dituzte eta, azkenean, enpresak erabakitzen du zein langile kontratatuko duen. Beste kasu batzuetan, programa horren bidez, lanean has daitezkeen pertsonek prestakuntza espezifikoa jasotzen dute, eta haiei egokituriko prestakuntza-ekintzak ere egiten dituzte, kontratatzen dituen enpresak ezer ordaindu behar izan gabe. Kontrataturiko langile askori, langileen errendimendua gustukoa izanik, kontratua berritzen die enpresak, kontratu publikoa betearazteko lanharremana amaitutakoan.

Pertsona eta talde behartsuen laneratzeak —klausula sozialen bidez lor daitekeen laneratzea— dakarren errentagarritasun ekonomikoa frogatzen duten azterlan eta datu ekonomikoen artean, honako hauek aipa genitzake:

4Enpresen Gizarte Erantzukizuneko estrategiak gauzatzeko prozesua orientatzea. Gizarte-arloko balio eta ekintze-

tan inplikatzea eskatzen die gizarteak enpresei, kalitate teknikoa edo prezioa soilik kontuan izan beharrean, bestelako ikuspegia kontuan hartzea eskatu ere. Biztanleriaren % 80k kontuan hartzen du enpresaren gizarte-konpromisoa produktu bat erosterakoan, eta % 44k gehiago ordainduko luke gizarte-arloko ardura kontuan izanik egindako produktuak edo zerbitzuak erosteko. Gainera, inkesten arabera 16, enpresaren gizarte-ekintzaren gehien balioesten den alderdia honako hau da: talde behartsuen prestakuntza eta enplegua (% 41). Horren ondorioz, enpresarentzako onurak bi alderdi dituela esan genezake: - Kanpoko alderdia: Bezeroak erakarri eta leialtzea. Irudiaren eta markaren posizionamendua eta hobekuntza. Inguruarekiko (gizarte-eragileak, herritarrak eta administrazioak) harremana hobetzea. - Barruko alderdia: Langileek enpresarekin bat egitea eta harekiko konpromisoa hartzea. Lan-giroa hobetzea, eta 15-Berrogeita zazpigarren xedapen gehigarria. Abenduaren 28ko BOE. 16-Betiere “El ciudadano ante la acción social de la empresa” txostenaren arabera. Enpresa eta Gizartea Fundazioa (Fundación Empresa y Sociedad), 2005

26

ARGUDIOAK

4Laneratzeko Enpresen Espainiako Federazioak (Fedei) 2005ean egindako azterlanaren arabera -“Identificación

y diagnóstico integral de las empresas de inserción en España”- , langile bakoitzeko sortutako ekonomia-fluxuen (Laneratzeko Enpresen diru-sarrerak eta enpresa horiek euren jarduerarengatik ordaintzen dituzten zergak) zenbatekoa 11.090,35 euro da urtean, eta laneratze-langile bakoitzeko aurrezki publikoaren (urteko gizarte-kostu txikiagoa Sektore Publikoarentzat, biztanle bakoitzeko) zenbatekoa 4.417,54 euro da. Kalkulatu denez, horrek guztiak honako onura ekonomiko hau dakar: 15.507,89 euro urtean laneratutako pertsona bakoitzeko. 4Cirem Fundazioak 2001. urtean egindako azterlanean —“Identificación y diagnóstico integral de las empresas de inser-

ción en España”, Editorial Popular argitaletxea— adierazten denez, estatu espainoleko laneratzeko 80 enpresaz osaturiko lagina aztertuta, enpresa bakoitzak 24.500 euroko diru-laguntza jaso zuen batez beste eta enpresa bakoitzak 17.500 euroko ekarpena egin zuen zergen bidez. Beraz, ikusten denez, jasotako diru-laguntzaren zati handi bat zergen bidez ordaintzen da. Eta, jakina, enpresa horien bitartez aurrezten den guztia erantsi behar zaio horri. ARGUDIOAK

27


KLAUSULA SOZIALAK 4Nafarroako Gobernuaren 2005-2007 Enplegu Planerako proposamenen agirian Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren

Nafarroako Sareak egindako azterlanean —Gizarteratzeko eta Laneratzeko dauden hamabi Zentroak (Laneratzeko Enpresak) kontuan izanik egin da azterlana, eta datuak 2003koak dira—, honako datu hauek atera dira:

KLAUSULA SOZIALAK

la, eta, gainera, kostu hori inbertsioa dela. Izan ere, frogatuta dago ekonomiaren aldetik aurrekontu publikoetarako errentagarria dela gizartean barne hartuta dagoen pertsona, ez, ordea, gizartean barne hartu gabe dagoena. Klausulen sozialen eta onurak kontuan izanik, beharrezkoa da herri-administrazioetako arduradun tekniko eta politikoek euren borondatea eta ahalmena horretara bideratzea, baita enpleguko edo gizarteratzeko nahiz laneratzeko eragileek euren errealitatearen araberako klausula sozialen programak koherentziaz proposatzea ere. Agerikoa da laneratzeko politika aktiboak ezartzeko premia. Legedian egin berri diren aldaketek, kontratazio publikoan gizarte-arloko helburuak kontuan hartzearen aldekoak izan ez ezik, horixe gomendatu ere egiten dute. Bestalde, egin diren esperientzien emaitza onak ikusita, komenigarria da politika horiek ezartzea.

* Datu horiek erreferentzia baino ez dira. Izan ere, azterlan sakonagoa behar da aurrezten diren beste gizarte-kostu batzuk kalkulatzeko, oinarrizko errentetan aurreztutakoa baino ez da-eta kontuan hartu. 4Aurreko oharra argitzeko, Olof Palme Nazioarteko Fundazioak eta Bartzelonako Unibertsitateak 1997an egindako azter-

lana -”La marginación, un problema medioambiental”- aipatuko dugu. Bertan azaltzen denez, gizarte-bazterkeriako egoeran dagoen batek 8.548 euroko gastu publikoa eragiten zuen (azterlana egin zen urtean).

Ondorioak Laneratzearen onurak hain nabariak dira, errepikakorra dirudi ondorioak azaltzea. Baina, behintzat, datuak laburbilduta aurkeztuko ditugu: 4Klausula sozialak laneratzeko tresna egokiak dira, eraginkortasun nabarmeneko eta irismen handiko tresnak, alegia. 4Behar diren gaitasun-ezaugarriak dituzte: zeharkakotasuna, eragina, konpromiso politikoa, erantzunkidetasuna, transfe-

rentzia eta errepikagarritasuna. 4Klausula sozialek errentagarritasun anizkuna sortzen dute, hainbat arlotan: produkzioaren arloan, arlo publikoan, giza-

banakoaren arloan eta komunitatearen arloan. 4Politika horren bidez, alderdi guztiek irabazten dute. Izan ere, denei ekartzen dizkie onurak, pertsona nahiz familiei, herri-

administrazioei, enpleguko eta ekonomia-sustapeneko sistemei, gizarte-zerbitzuei, laneratzeko erakundeei eta merkataritza-enpresei, hain zuzen ere. 4Gainera, laneratzeko beste baliabide eta jardunen osagarri izateaz eta haiekiko sinergiak sortzeaz gain, klausula sozia-

lek baliabide eta jardun horien eraginak ugaritzen dituzte, baita haien eraginkortasuna nabarmen hobetu ere. 4Kosturik gabeko edo saldo positiboko baliabidea da. Klausula sozialen programa batzuek ez dute kostu gehigarririk era-

giten. Beste batzuek, berriz, dauden baliabideak berrantolatzeko beharra sortzen dute, euren eraginkortasuna hobetzearren. 4Kasu batzuetan klausula sozialak ezartzeak kosturik baduen arren, ezin dugu ahaztu gizarteari begira errentagarriak dire-

28

ARGUDIOAK

ARGUDIOAK

29


ADMINISTRAZIOAK ETA KONTRATAZIO PUBLIKOA


KLAUSULA SOZIALAK

III. ADMINISTRAZIOAK ETA KONTRATAZIO PUBLIKOA 1. KONTRATAZIO PUBLIKOAREN ETA GIZARTE ARLOKO HELBURUEN GARRANTZIA Kontratazio publikoa oso garrantzitsua da ekonomiari dagokionez. Europar Batasunean, herri-administrazioek bilioi bat eurotik gora bideratzen dituzte ondasunak eta zerbitzuak erostera. Egin diren azterlanen arabera, kopuru hori Barne Produktu Gordinaren % 12-15 da, eta, biztanleei dagokienez, 2.000 bat euro bideratzen da biztanle bakoitzeko 17. Agintari publiko batek kontratu bat esleitzen duen bakoitzean, esleipen horrek eragina sortzen du merkatuan eta inguruan. Kezka sortu beharko liguke kontratazio publikoak zuzenean edo zeharka batzuetan dakarren eraginak: enplegu ezegonkorra, gaizki ordaindua, lan-ezbeharrak eta laneratzeko zailtasun handiena dutenen aukera-desberdintasuna. Ez da logikoa enpresen portaeran nabarmen eragin dezakeen tresnak kontratisten hautaketan eta ebaluazioan gizarte-irizpideak sartzeko duen ahalmena ez baliatzea eta kontratua betearazteko fasean baldintzarik ez ezartzea. Aitzitik, ahalegin txikia eginez, eragin neutro edo negatiboa eragin positibo bihurtzea lortzen da, onespen handiko eragin bihurtzea lortu ere. Garbi adierazteko, esan genezake berdin-berdin kostatzen dela gauzak ongi ala gaizki egitea. Hala ere, bistan da batera edo bestera jarduteak ondorio desberdinak dakartzala. Herri Administrazioak askotariko zereginetan dihardu kontratazioa dela-eta: 4Batetik, fondo eta aurrekontu publikoen kudeatzaile-lanak egiten ditu. Beraz, gastua eraginkor bideratzeko

eskatu behar zaio. Hori ez da obra bat edo zerbitzu bat egoki betearaztea soilik. Are gehiago, gizarte-arloko eraginak bultzatu behar ditu eta enpleguko nahiz laneratzeko sistema publikoekin elkarreraginez jardun behar du. Gaur egun, politika publiko asko zeharkakotasunez aplikatzen dira. Esate baterako, ez da ulertzen Emakumearen Arloak berdintasun-ekintzak bultzatzen dituen bitartean, gainerako arloek bestela jardutea, ezta Ingurumen Departamentuak soilik birziklatzea papera ere. Horregatik, gizarte-helburuen zeharkakotasuna kontratazio publikoan aplikatu behar da. 4Horrez gain, Administrazioak kontsumitzaile gisa dihardu, baina ez du “kontsumo arduratsua” gauzatzen bere jardun

guztietan. Horregatik, egiten dituen erosketetan helburu etikoa izateko eta, gizarte-ikuspegiari dagokionez, gastu publikoak eragin positiboa izan dezala eska dakioke. Horretarako, irizpide etiko eta iraunkorrak izan behar ditu, eta hornitzaileei zein kontratistei gizarte-arloko estandarrak edo betebeharrak betetzeko eskatu behar die. 4Erreferentea eta adibidea da: botere publikoak gizarte- eta ekonomia-eragileentzako eredua ere badira. Nor ego-

kiago administrazioak baino praktika adierazgarriak bultzatzeko, sentsibilizatzeko, eta euren agindu publikoarekin (gizarte-eskubideak bermatzea, alegia) bat datorren moduan jarduteko? Bestela, ba ote dute Administrazioek Enpresetan Gizarte Erantzukizuneko politikak bultzatzeko zilegitasunik? 4Legeak emateko eta betearazteko ahalmenez. Obrak kontratatzean edo ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean,

Herri Administrazioak ez dira eredu-kontratu bat txintik ere esan gabe sinatu behar duten kontsumitzaile babesgabeak. Alde batetik, euren erregulazioaren bidez, gizarte-irizpideak biltzen dituzten kontratuei buruzko araudia gara dezakete, Madrilen, Katalunian eta Nafarroan egin duten moduan. Bestalde, tokiko erakundeek komenigarri irizten dieten kontratuak eta baldintzak hitzar ditzakete, eta horietan txerta ditzakete klausula sozialak. Hortaz, agenda politikoan lehentasuna duten alderdien ardatz bihurtzen da kontratazioa. Horregatik, kontratazio publikoak gizarte-helburuak edukitzeko eta eskatzeko beharra berretsi eta aldarrikatzen dugu, pertsona nahiz talde behartsuen gizarte-bazterkeriari eta langabeziari aurre egiteko tresna egokia baita. Interes publikoak izan behar du Administrazioen jardunaren, eta, beraz, kontratazio publikoaren ardatza. Hori ez da aukera hutsa, 1978ko Konstituzioaren 40.1 artikuluan ezarritako eskakizuna baizik: “botere publikoek baldintza onuragarriak sustatuko dituzte, aurrerapen sozial eta ekonomikoa gerta dadin, eta, bereziki, enplegu osoa lortzera bideraturiko politika egingo dute”. Andaluziako Kontsulta Batzordearen maiatzaren 13ko 146/2004 Irizpenak, berriz, hauxe dio: “Aditzera 17-José María Gimeno Feliz. Zaragozako Unibertsitateko Zuzenbide Publikoko Saila..

ADMINISTRAZIOAK ETA KONTRATAZIO PUBLIKOA

33


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

eman beharra dago gero eta gehiagotan txertatzen direla klausula sozialak kontratazio publikoan. Horrela baino ezin da izan bere burua Zuzenbideko Estatu sozial eta demokratikotzat duen Estatu batean” “Administrazio-kontratazioa interes publikoari lotuta dago. Interes publiko hori, orain arte, kontratuaren zuzeneko xedeari lotuta baino ez da aintzat hartu, hots, obrarekin, zerbitzua ematearekin edo hornikuntzarekin, kontratistak hartu duen konpromisoari jarraiki bere gain hartutako betebeharrekin, alegia. Printzipio gidarien interpretazio-balioak administrazio-kontratuaren irudian kontratu bakoitzaren zuzeneko xedea gainditzen duten beste interes publiko batzuk sartzeko zentzua du hemen. Klausula sozialak sartuta, zeharkako politika publikoak gauzatzeko tresna gisa ulertu behar da administrazio-kontratazioa. “Administrazio-kontratazioa botere publikoek helburu dituzten politikekin biltzera behartzen dute printzipio gidariek”18.

Auzitegi Gorenak 1997ko maiatzaren 23an emandako Epaian ere honako hau ezarri zuen: "Administrazioa ez dago preziorik onena onartzera behartuta, interes publikoarentzat onuragarriena den eskaintza baizik". Eta legedian, berriz, Kontratuei buruzko Nafarroako Foru Legearen zirriborroak hitzaurrean bertan ezarrita dago 19 Foru Lege honek aintzat hartzen ditu ingurumen eta gizarte kezkak ere. Horregatik, kontratazioan irizpide sozialak eta ingurumenaren arlokoak sartzea aurreikusten du, baldin eta horien erabilerak lehiaren bidegabeko mugaketarik edo murrizketarik eragiten ez badu. Hala, bada, aukera ematen da irizpide horiek erabil daitezen kaudimena balioesteko fasean eta kontratua betetzeko baldintzak zehazterakoan, bai eta eskaintzen balorazioan gerta daitezkeen berdinketak hausteko ere. Arau multzo honek bide ematen du kontratazioa tresna bat izan dadin botere publikoek gizarte eta ingurumen arloetan antolatzen dituzten politika publikoak betearazteko. Horren ildotik, foru legeak, izaera sozialeko lehenbiziko neurri gisa, bide ematen du tailer babestuekin edo enplegu babestuko programetara bildutako enpresekin egiten diren kontratu batzuk bere aplikazio eremutik ateratzeko. Kontratazio publikoa antolamenduan onesten diren balio gorenen zerbitzuan jartzen duen ikuskera instrumental hori ekarri da testura, kontratazio publikoaren ikuskera ekonomizista, aldebakar eta sinplistari uko eginda.

Hitzaurre ona, argia, sakona eta pozgarria. Egia esan, honako hau frogatzea da gure asmoa: zentzuzkoa denez, kontratazio publikoak bere oinarrizko printzipioei (lehia librea, gardentasuna, diskriminaziorik eza, tratu-berdintasuna) euts diezaiekeela, eta, are gehiago, eutsi egin behar diela; baina, horiez gain, gizarte-arloko beste printzipio eta helburu batzuk jaso behar dituela. Printzipio horiek uztartzea zilegia izateaz gain, bat dator ordenamenduko printzipio gidariekin. Era berean, eraginkorra da, kontratazioaren aurrekontu-partidak helburu jakina duten jardunetarako aprobetxatzen direlako; laudagarria ere bada, gizarte-kohesioan aurrera egiten delako; sinergikoa da, eraginak ugaritzen dituen jarduna baita; eta, horrez gain, errentagarria da ekonomiari eta komunitateari dagokienez.

2. KONTRATAZIO PUBLIKOAREN GIZARTE IRIZPIDEEN AURREKARIAK 41996ko azaroaren 27an, Europako Batzordeak honako hau argitaratu zuen: "Liburu Berdea. Kontratazio Publikoa Europar

Batasunean. Etorkizunerako gogoetak.”, kontratazio publikoaren merkatu garrantzitsuan Erkidegoko politikak sakontzeko mekanismoak bilatzera bultzatu nahian, eta, horren ildotik, 5.42 idatz-zatian adierazten duenez, “aukera bat honako hau izan

zuzen ere, 4.4 puntuan dioenez, “erosle publikoak diren aldetik euren eragina erabiliz gizarte-helburuak ezartzera bultzatzen ditugu Estatukideak”. 4Europako Erkidegoen Ekonomia eta Gizarte Lantaldeak obren, horniduren eta zerbitzuen kontratu publikoak esleitzeko

prozeduren koordinazioari buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emandako Arteztarauaren proposamenari buruz 2000ko apirilaren 26an emandako Irizpenean —COM(2000) 275 azkena—, honako hau dio: “2.6. Oso deigarria da kontratu

bat esleitzeko irizpideetan gizarte-alderdirik bildu ez izana. Gizarte-irizpideak ere modu espezifikoan garatu beharko lirateke. Lantaldeak badaki puntu horiek zehatz-mehatz jorratzea zaila dela, eta Lantaldeak etorkizunean ematen dituen ingurumenaren eta gizartearen arloko alderdiei buruzko Interpretazio Komunikazioak Estatukideentzako arteztarau bihurtzea gomendatzen du. Arteztarau horietan alderdi horiek nola aplikatu behar diren zehaztuko da. EGLk kontratazioari buruzko gizarte-eskuliburua idaztea gomendatzen du, botere publikoei eremu horretako orientazioa ere ematearren”. 4Espainiako Erresumako Gizarteratzeko Ekintza Plan Nazionalak (2005-2006), Planaren honako lehentasunezko ildo eta

1.1 Helburu hau ezartzen du: “Laneratzea bultzatzea bazterkeriako egoeran edo arriskuan daudenentzat”. Era berean, helburu hori lortzeko aurreikusitako jardunen artean, honako hau ezarri du: “1.1.3. Gizarte-bazterkeriako egoeran daudenen kopuru adierazgarriari lana ematen dioten enpresen kontratazio publikoa sustatzea, betiere indarrean dagoen lege-esparruan”.

3. KLAUSULA SOZIALEI BURUZKO LEGEDIA. Asmoetatik araudira 4Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko martxoaren 31ko 2004/18/EE Arteztaraua, obren, horniduren eta

zerbitzuen kontratu publikoak esleitzeko prozeduren koordinazioari buruzkoa. Maila altueneko araua da, eta arau horretara egokitu behar izan da Europar Batasuneko estatukideen kontratuei buruzko legedia 2006ko urtarrilean. Arteztarau horrek kontratazio publikoan gizarte-irizpideak txertatzea bere gain hartu eta arautu du, esanbidez, eta honako hau adierazi du, besteak beste: “gizarte-eskakizunak betetzeko irizpideek eraendu ahal izango dute botere esleitzailea, hain zuzen ere bereziki behartsuak diren biztanleria-kategoriek dituzten premiei —kontratuaren zehazpenetan bilduak— bereziki erantzuteko irizpideek”. 4Europako Batzordearen 2001eko urriaren 15eko Interpretazio Komunikazioak —COM (2001), kontratu publikoei buruz-

ko Erkidegoko legediari eta kontratu horietan gizarte-alderdiak biltzeko aukerei buruzkoa— adierazten duenez, “Kontratazio publikoari buruzko Arteztarauek hainbat aukera eskaintzen du, kontratazio-prozedura bat dela-eta, eskatutako produktuekin edo prestazioekin zerikusia duten gizarte-alderdiak aintzat hartzeari dagokionez, eta, bereziki, zehazpen teknikoak eta hautaketa-irizpideak zehazteari dagokionez. “Gizarte-alderdiak esapideak askotariko adierak eta eremuak biltzen ditu. Oinarrizko eskubideak bermatzeko neurriak adieraz ditzake. Era berean, lehentasunezko klausulak bil ditzake, behartsuak edo lan-merkatuan barne hartu gabeak gizarteratzeko klausulak, edo langabeziari edota gizarte-bazterkeriari aurre egiteko baliaturiko jardunak edo diskriminazio positiboak, esate baterako”.

daiteke: esleituriko kontratu publikoak betearazteko baldintza gisa, gizarte-arloko betebeharrak nahitaez errespetatu beharra ezartzea, esate baterako emakumeen enplegua bultzatzera edo behartsuen kategoria jakin batzuen babesa erraztera bideraturiko betebeharrak errespetatu beharra ezartzea, hain zuzen ere.” 5.V idatz-zatiak, berriz, hau dio: “Kontratuak esleitzen dituzten agintaritzak eta erakundeak gizarte-politikaren hainbat alderdi aplikatu beharrean aurki daitezke euren kontratuak esleitzerakoan. Izan ere, erosketa publikoak ekonomia-operatzaileen jarduna orientatzeko baliabide garrantzitsua izan daitezke."

42/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren —ekainaren 16koa, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Testu

41997ko maiatzaren 29an, Europar Batasunaren Ekonomia eta Gizarte Lantaldeak kontratazio publikoari buruzko Irizpena onartu zuen. Bertan, honako hau zioen: "Obra-kontratu publikoen arloko Europako politika batek eskaintza hobeari edo merkeenari lotutako kontzeptua indartu beharko luke, prezioaren irizpidea ez baita irizpide erabakigarri bakarra. Erkidegoko lehentasunak kontuan hartuta –gizarte-arlokoak bereziki–, egiten dituzten kontratu publikoetan sar ditzakete kezka horiek".

4Nafarroan, berriz, 2000ko martxoaren 27ko 26/2000 Foru Aginduaren 2. idaz-zatiak honako hau dio: “Adjudikazio-har-

4Europako Batzordeak “Kontratazio Publikoa Europar Batasunean” gaiari buruz 1998ko martxoaren 11n emandako

Komunikazioak “Erkidegoko beste politika batzuekin sinergia-eragina lortzeari eta finkatzeari” buruzko atal bat du. Hain 18-Maravillas Espín Sáez eta Eduardo Melero Alonso. Madrilgo Erkidegoaren Aldizkari Juridikoaren 1. zenbakia, Madrilgo Erkidegoko baldintza-orrietan bilduriko esleipen-irizpide jakin batzuei buruz Europako Batzordeak egindako idazkia dela-eta Zerbitzu Juridikoen Zuzendaritza Nagusiak egindako Txostenari dagokionez. 19-Zuzenketen eta izapidetzearen fasean.

34

ADMINISTRAZIOAK ETA KONTRATAZIO PUBLIKOA

Bategina onartzeari buruzkoa— Zortzigarren Xedapen Gehigarriak kontratazio publikorako lehentasunezko irizpidea ezarri zuen, ezinduak kontratatzen dituzten enpresen aldeko eta irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekintzako erakundeen aldeko lehentasunezko irizpidea ezarri ere.

tzailea hautatzeko, hurrengo irizpide objektiboak hartuko dira kontuan: C) Gizarte-klausulak: Gehienez ere, 3 puntu. Hiru puntu emanen zaizkie lizitatzaile edo enpresa lizitatzaileei, baldin eta hurrengo baldintzaren bat betetzen badute gaitasun teknikoa frogatzean: langileen artean gutxienez % 2 lanaldi osokoak izan -edo lanaldi partzialek horrenbeste egin- eta hiru hilabeteko antzinatasuna baino gehiago izatea, gizarte- eta lan-integrazioko programetan egotea, edo zerbitzuak ohiz azpikontratatzea giza talde baztertuen laneratzea helburu nagusi duten zentro eta enpresekin". 4Madrilgo Autonomia Erkidegoaren abenduaren 17ko 213/1998 Dekretuak baldintza-orrietan enplegu-egonkortasunari buruzko klausulak nahitaez bildu beharra ezartzen du: "Obren, zerbitzuen eta horniduren kontratazioan, kontrataturiko obran edo zerbitzuan enplegu egonkorra sortzea hartuko da lehentasunezko irizpidetzat. Era berean, lehiaketan parte hartzen duen enpresaren

ADMINISTRAZIOAK ETA KONTRATAZIO PUBLIKOA

35


KLAUSULA SOZIALAK

plantillaren egonkortasuna balioetsiko da, langile gehienak kontratu mugagabepean dituzten enpresei lehentasuna ematearren. Enpleguaren egonkortasunari buruzko irizpide horiengatik guztiengatik baldintza-orrietan jasotako klausuletan puntuazio jakin bat emango da. Puntuazio hori baremazio osoaren % 20 izango da gehienez ere."

KLAUSULA SOZIALAK

sustatzeko edo etorkinak laneratzeko neurriak hartzea; legez ezarritako kopurua baino pertsona ezindu gehiago kontratatu behar izatea kontratua betetzeko; eta antzeko beste batzuk.

42004ko uztailaren 19an, Zerga eta Administrazio arloko Neurrien Legea argitaratu zen Katalunian. Lege horren bigarren

atalean, 31/2002 Legearen —abenduaren 30ekoa, zerga- eta administrazio-arloko neurriei buruzkoa— 35. artikulua aldatu zen, Generalitateko erakunde autonomoekin eta enpresa publikoekin egiten den kontratazioan laneratzeko enpresei lehentasuna ematearren. Horri dagokionez, hauxe dio hitzez hitz: “Generalitatearen departamentu, erakunde autonomo eta enpresa publikoek obren, horniduren edo zerbitzuen administrazio-kontratu jakin batzuk gorde behar dituzte urrituak laneratzeko zentroentzat, gizarteratzeko eta laneratzeko enpresentzat, eta gizarte-bazterkeriako arriskuan daudenak laneratzea edo gizarteratzea helburu nagusitzat duten irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat”. 42006. urtean —dokumentu hau urte horretan idatzi da—, kontratuen estatuko araudia Erkidegoko 2004/18/EE

Arteztaraura egokitzeko izapidetze- eta zuzenketa-fasean dago, eta ez dakigu behin betiko testu gisa geratuko den. Hala ere, 2/2000 Errege Dekretua —Estatuko Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legea— aldatzen duen Lege Aurreproiektuaren idazketa aipatzea merezi du: 102. artikulua. Kontratua betearazteko baldintza bereziak 1. Kontratazio-organoek kontratua betearazteari buruzko baldintza bereziak ezarri ahal izango dituzte, betiere diskriminaziorik eragiten ez badute eta lizitazio-iragarkian nahiz pleguan edo kontratuan horien berri ematen bada. Betearazteko baldintza horiek ingurumen-arloko irizpideei edo gizarte-arloko irizpideei buruzkoak izan daitezke bereziki, betiere lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituztenen enplegua sustatzearren, merkatu horretan gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak ezabatzearren, langabeziari aurre egitearren, lantokian prestakuntza jasotzea bultzatzearren, edo enplegurako estrategia koordinatuari —Europako Erkidegoa eratzeko Itunaren 125. artikuluan zehaztua— loturik ezartzen diren beste helburu batzuk lortzearren. 134. artikulua. Eskaintzak balioesteko irizpideak. 1. Proposamenak balioesteko eta ekonomiaren aldetik eskaintzarik merkeena zehazteko, kontratuaren xedeari loturiko irizpide objektiboak hartu beharko dira kontuan, hala nola kalitatea, prezioa, eta, hala badagokio, prezioa berrikusteko formula, kontratua betearazteko edo prestazioa emateko epea, erabileraren kostua, ingurumen- edo gizarte-arloko ezaugarriak, , errentagarritasuna, balio teknikoa, ezaugarri estetiko edo funtzionalak, ordezko piezak eskuratzeko aukera eta haien prezioa, saldu ondoko zerbitzua edo antzeko irizpideak. Irizpide bakarra erabiltzen denean, irizpide hori prezioa izango da ezinbestean. Seigarren xedapen gehigarria. Plantillan ezinduak dituzten enpresekin eta irabazi-asmorik gabeko erakundeekin egindako kontratazioa. 2. Era berean, gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak sustatzen eta laneratzen diharduten enpresek —uztailaren 9ko 12/2001 Legearen Bederatzigarren Xedapen Gehigarriak arautzen ditu— aurkezturiko proposamenek kontratuen esleipenean duten lehentasuna adieraziko da. Horri dagokionez, lizitatzaileak dituen lanpostuen % 30 gutxienez ondoren aipatuko diren taldeetako langileak kontratatzeko —langile horien egoera gizarte-zerbitzu publiko eskudunek egiaztatuko dute— lizitatzaileak hartutako konpromiso formala balioetsiko da. 4 Kontratuei buruzko Nafarroako 10/1998 Foru Legea aldatzen duen zirriborroak honako hau dio: 9. artikulua. Izaera sozialeko entitateentzat kontratuak gordetzea. 1. Foru legearen menpeko entitateek kontratuen adjudikaziorako prozeduretan parte hartzeko aukera gorde ahal izanen diete tailer babestuei, edo kontratuen exekuzioa zenbait enpresarentzat gorde ahal izanen dute enplegu babestuko programen esparruan, ukitutako langile gehienek ezgaitasunen bat izan eta, beren ezgaitasun motagatik edo larritasunagatik, ohiko lanbide jarduerak egiteko modurik ez dutenean. 2. Era berean erreserbaren onuradun izaten ahalko dira gizartetik bazterturik geratzeko arriskua duten pertsonak. 49. artikulua. Kontratuak betetzeko eskakizun sozialak eta ingurumenaren arlokoak. 1. Administrazio klausula partikularren agirietan gizarte edo ingurumen arloko eskakizun zehatzak ezartzen ahalko dira, kontratua betetzeko moduari buruzkoak, hala nola, ontzi, enbalaje edo produktu erabiliak berreskuratu edo berriz erabiltzea; produktu edo zerbitzu eneraginkortasun energetikoa; produktuak berriz erabil daitezkeen ontzietan ematea; kontratistaren kargura hondakinak edo produktu erabiliak jaso eta birziklatzea; luzaroko langabeei lana eman beharra; gazte eta langabeentzako prestakuntza jarduerak kontratistaren kargura antolatzea; sexuen arteko berdintasuna

36

ADMINISTRAZIOAK ETA KONTRATAZIO PUBLIKOA

ADMINISTRAZIOAK ETA KONTRATAZIO PUBLIKOA

37


KLAUSULA SOZIALAK

4. KONTRATUEN ESLEIPENARI BURUZKO OINARRIZKO EZAGUTZEN LABURPENA Prozedurak Hiru esleipen-sistema daude: 4Prozedura irekia: administrazio-klausulen orrian aldez aurretik ezarritako irizpideak betetzen dituen enpresa interes-

dun orok parte hartu ahal izango du lizitazioan. 4Prozedura mugatua: Administrazioak esanbidez hautaturiko enpresek baino ezin izango dituzte proposamenak aur-

keztu, betiere erakunde esleitzaileak ezarritako irizpide objektiboak oinarritzat hartuta aldez aurretik proposamenak aurkezteko eskaera egiten badute. 4Prozedura negoziatua: Administrazioak justifikatuta aukeratutako enpresari esleituko zaio kontratua, kontratuaren

nondik norakoak enpresaburu batekin edo gehiagorekin aldez aurretik kontsultatu eta negoziatuta. Administrazio-klausulen orrian, negoziatu beharreko alderdi ekonomiko eta teknikoak zehaztuko dira aldez aurretik. Ikusiko dugunez, klausula sozialak prozedura irekian, mugatuan eta negoziatuan ezar daitezke.

Esleitzeko moduak Prozedura irekia eta mugatua enkantearen edo lehiaketaren bidez gauza daitezke. 4Enkantean, preziorik txikiena eskaintzen duen lizitatzaileari esleitzen zaio kontratua. 4Lehiaketan, oro har proposamenik onuragarriena egiten duen lizitatzaileari esleitzen zaio kontratua, prezioa soilik kon-

tuan izan gabe. Lehiaketan ere txerta daitezke klausula sozialak hautatzeko irizpide gisa, nola puntuazioaren arabera, hala nahitaezko baldintza gisa. Enkanteari dagokionez, eta prezioa soilik kontuan hartzen denez, bada klausula sozialik txertatu ezin dela dioenik, baina, egia esan, puntuazio-irizpidea biltzeko aukera baino ez du kentzen. Beraz, hainbat eskakizun kontuan hartuta, kontratatzeko irizpide gisa ezar daitezke, eta, nolanahi ere, betebehar gisa ezar daitezke kontratua betearazteko fasean, indarrean dagoen araudiaren arabera.

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA 38

ADMINISTRAZIOAK ETA KONTRATAZIO PUBLIKOA


KLAUSULA SOZIALAK

IV. KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA Kapitulu honetan, kontratazio publikoa egiteko prozesuaren faseak ikusiko ditugu eta gizarte-arloko irizpideak jaso daitezkeen puntuak jorratuko ditugu bereziki. Legearen aipamenik ezinbestean egin beharko dugun arren, lege-ikuspegirik ez erabiltzea erabaki dugu. Izan ere, metodologiari buruzko zati hau eta jorratuko dugun aukera bakoitzak oinarritzat duen azterketa juridikoa bereizi nahi ditugu. Dena dela, kontuan izan beharra dago gida hau eta hurrengo kapitulua osagarriak direla. Kapitulu hori letraduei, juristei, idazkariei edo kontu-hartzaileei bideratuta badago ere, oso kontuan hartzekoa da, erreserbarik edo eskakizunik ezarri behar bada, eta hori beharrezkoa izango da klausula sozialak taxutzeko eta ezartzeko zereginean aurrera egiteko.

1. ALDEZ AURREKO GAIAK Klausula sozialei buruzko politika egokia ez da modu automatikoan egin behar. Era berean, ez da nahikoa testu bat ebakitzea eta lizitazio baten Baldintza Orrietan itsastea. Aitzitik, honako hauek zorrotz aztertzea proposatzen dugu: helburua, egiazko ahalmenak, babes politikoa, oztopo teknikoak eta dauden baliabideak. Horren guztiaren arabera, erabili beharreko estrategia eta garatu beharreko klausulen tipologia erabakiko dira. Horregatik, aldez aurretik honako gai hauei buruzko hausnarketa egitea gomendatzen dugu:

1.1. KONTRATATU BEHARREKOEN PROFILA ZEHAZTEA Klausula sozialen programa bat sustatzen dugunean, aldez aurretik programa horren onuradunen profil pertsonala eta lanbide-profila zehaztu behar ditugu. Izan ere, gerta liteke batzuentzat egokia den baliabidea beste batzuentzat egokia ez izatea. Lan-merkatuan sartzea aldez aurretik beste faktore batzuk (pertsonalak, gizartearen, prestakuntzaren edo lanaren arlokoak) ardatz hartuta egindako lan-prozesua bukaera da. Hortaz, gizarte-bazterkeriako arriskuan daudenen kontratazioan, haien gaitasunak eta ibilbidearen zein fasetan dauden ezagutu behar da aldez aurretik, eta horren arabera erabakiko da eskuhartzearen mota eta behar den laguntza. Lehenik eta behin, laneratu nahi diren pertsonen eta taldearen ezaugarriak zehaztu behar ditugu, beharrezkoa baita lan-aukera baino behar ez ote duten edo, horrez gain, laneratzeko prozesuan lagunduko dieten langile teknikariek esku hartu behar ote duten. Hala bada, kasu jakin horretarako behar diren baliabideak bideratzen direla ziurtatu behar dugu, aurrekontuari nahiz giza baliabideei dagokienez. Hori horrela, honako hau ondorioztatzen da: laguntza-sistemarik ez badugu, enplegagarritasun altuko profila eta ibilbidearen azken fasean dauden pertsonak aukeratu beharko ditugu, edo, bestela, enplegurako aukerarik ez duten baina bertan moldatzeko gaitasuna duten pertsonak. Enplegagarritasun-profilarekin bat ez datorren enplegua emanez gero, lanpostuan aritzeko eta horri eusteko zailtasunak sortuko lirateke ezbairik gabe, eta, gainera, baliabide horrek porrot egitea eragingo genuke. Izan ere, laneratzea xede sozialtzat eta helburutzat ez duten enpresek uko egingo liokete kontratazioari. Era berean, sustatuko dugun profila dutenen kopurua behar adinakoa dela egiaztatu behar dugu, langileak hautatzeko fasean porrotik izan ez dezagun. Izandako esperientziak aztertuta, klausula sozialak talde jakin batzuetara (etorkinak, emakumeak, preso ohiak, gutxiengo etnikoak, luzaroko langabeak, etab.) bideratuta aplikatu direla ikusten dugu. Lurraldeko langabe-biztanleria aztertuta, profil jakin bat errepikatzen dela egiaztatuta eta profil hori langabezia-egoeran kronifikatzea saihestu beharraren lehentasuna ikusita lor daiteke helburu hori. Horrela, honako hauen ondorioz aurreikusi behar dira hainbat ezaugarri: kontratatu beharreko langileen profilaren eta kopuruaren ondorioz, eskatzen den kualifikazioaren ondorioz, eta laneratzearen laguntza osagarrien premiaren ondorioz. KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

41


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

Laneratzeko enpresarik izanez gero eta enpresa horiek kontratua egoki betearaz badezakete, hautaketa-irizpidea edo puntuazio-irizpidea erabiltzeko aukera izango dugu. Baina horrelako enpresarik ez badago edo laneratzeko erakundeek horretarako gaitasunik ez badute, kontratazioa enpresa arruntetara bideratu eta obligazio-irizpidea erabili behar da.

1.2. LANERATZEKO ENPRESA EDO ENPRESA ARRUNTEAN LANERATZEA ?

4Borondate politikoa ere erabakigarria izango da. Izan ere, laneratzeko enpresentzako ekintza positiboko printzipioa

Klausula sozialak laneratzeko enpresei lehentasuna emateko helburuari begira ezar daitezke. Horrez gain, enpresa arruntetara ere bidera daitezke, kontratua esleitu zaien eta, beraz, gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan daudenak kontratatu behar dituzten irabazi-asmoa daukaten enpresa arruntetara, hain zuzen ere.

ezartzea edo ez ezartzea aukera dezake. Batzuetan, enpresa-sektoreak aukeraketa horretan eragina izan dezake, eta beharrezkoa izaten da botere esleitzaileen jarrera jakitea. Jakina, konbentzitzeko estrategia ezar daiteke, eragitearren eta erabakia hartzea erraztearren

Aurrerago zehaztuko dugunez, klausula soziala honako fase hauetan txerta daiteke: hautaketa-fasean (laneratzeko enpresekin soilik kontratatuz), puntuazio-fasean (laneratzeko enpresen alde eginez, baina gainerakoak baztertu gabe), edo obligazioirizpide gisa (baldintza beretan enpresa arruntentzat eta laneratzeko enpresentzat). Horregatik, lehenik eta behin, gai hori aztertzen da klausula sozialen esperientzia guztietan, eta programen arteko eta programak ezartzeko ezaugarrien arteko desberdintasunak laneratzeko enpresen alde egitea edo ez egitea erabakitzearen arabera zehazten dira. Hainbat faktoreren arabera erabakitzen da laneratzeko enpresen alde egitea, hala nola: 4Lehenengoa begien bistakoa da: lurraldean laneratzeko enpresarik izatea ala ez. Ez da nahikoa halako enpresa-

rik izatea. Aldiz, zeintzuk eta zenbat diren jakin behar da, baita hainbat alderdi zehaztu ere, hala nola enpresa horien jarduera-sektoreak, ekoizten dituzten ondasunak, betearazten duten obra mota edo ematen dituzten zerbitzuak. Informazio hori zehatz-mehatz biltzea gomendatzen da, kontratazio-zerbitzuek eta botere esleitzaileek kontsulta dezaten. Horrela egiten da Katalunian. Bertan, laneratzeko enpresentzat kontratu txiki eta negoziatuaren bidez merkatuaren % 20 gordeta dagoenez, langile teknikariek lizitatzaileak hautatzea errazten duen, eta, beraz, kontrataziorako bide ematen duen webhelbide batean kontsultatzen dute 20 Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, dagoen direktorioa balia liteke 21.

4Kontratatu beharrekoen enplegagarritasun-maila hartu behar da kontuan. Bazterkeria-maila altua bada, laneratzeko enpresa izango da baliabide egokia. Izan ere, enpresa arruntak ez du izango behar den babesa eta laguntza emateko eskarmentu eta gaitasunik. Gai hori fidagarritasun teknikoko irizpide gisa bilduko da, eta, praktikan, laneratzeko enpresei soilik emango die lizitazioan parte hartzeko aukera. Hori horrela, merkataritza-enpresa arruntetan egiten den klausula sozialen aplikazioen esperientziak enplegagarritasun-maila altuagoko eta bazterkeria-faktore txikiagoko pertsonei bideratzen zaizkie. Aldiz, lizitazioaren helburua laneratzeko enpresei lehentasuna ematea edo enpresa horiek hautatzea bada, bazterkeria-maila altuagoko pertsonak hartu ahal izango dira, gizarte-laguntzaren arloan eskarmentua eta bertan jarduteko baliabide espezifikoak baitituzte. 4Ondorio hori bera izaten da laneratzeko kontratatu beharrekoen kopurua edo ehunekoa handia bada edo

gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu osagarria betearaztera behartzen denean. Kasu horietan, aurreko argudioari eutsiz, laneratzeko enpresek soilik izango dute kontratua egoki betearazteko gaitasuna. Beraz, kontratazioa enpresa horietara mugatu eta hautaketa-irizpidea erabili ahal izango da. 4Klausula soziala aplikatzea errazten duen laneratzeko sistemarik ba ote dagoen izan beharko da kontuan. Bestela

esanda, enpresa arruntak ere esleipendunak izan badaitezke, honako zeregin hauetakoren bat egitea aurreikusi beharko dugu: gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu bat taxutzea eta betearaztea, langileen aurrehautaketa, bajen eta ordezkotzen kudeaketa, laguntza ematea, edo txostenak eta ebaluazioa egitea. Gai horri dagokionez, hainbat aukera hartu behar da kontuan: -Eginkizun horiek laneratzeko erakunde batekin azpikontratatzera behar liteke enpresa arrunt esleipenduna, baina horren gainkostua dela-eta, litekeena da kontratistak aurka jartzea eta eskaintzen den diru kopuruan eragina izatea. -Administrazioak bere gizarte-baliabide edo enplegu-baliabide propioak atxiki diezazkioke programari. -Dituen helburuak betetzeko, bere kabuz eginkizun horiek bere gain hartzen dituen laneratzeko erakunderik izatea.

20 - Ikus: http://comprasocial.net 21- Ikus http://enpresasoziala.org

42

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

Aipaturiko egoerarik gertatzen ez bada, ezin izango zaio kontratua enpresa arrunt bati esleitu, ezin izango baitu bazterkeriako egoeran daudenen laneratzea egoki gauzatu. Hortaz, laneratzeko enpresarekin kontratatu beharko da soilik, enpresa horrek egoki betearaz baitezake kontratua, behar den eskarmentua eta langileak ditu-eta. KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

43


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

Kontratuen azterketa zehatza Azterketa errazagoa izan daiteke helburua kontratu jakin bat lortzea denean, adibidez lorategien mantentze-lanetan diharduen laneratzeko enpresarik balego eta Udal batek udal-berdeguneak zaintzeko kontratua lizitatzeko asmoa balu. Kasu horretan, nahikoa izango da lizitazio zehatz horretan klausula sozialak biltzea. Aipa ditzagun esperientzia batzuk: 4Getxoko Udalaren eta Oraintxe Ziklomezularitzaren kasua: herrian ezartzeko asmoa zuen laneratzeko enpresa bat zen.

Horretarako, mezularitza-zerbitzuen esleipenean klausula sozialak biltzea proposatu zion Udalari, lan-karga lortzearren eta bere jarduera erraztearren. Udalak “lan-munduan sartzeko zailtasunak dituzten edo bazterkeriako egoeran dauden langabeak lanean hasteko —mezularitza-zerbitzua emateko— kontratua” lehiaketara atera zuen, eta kontratua aipaturiko erakundeari esleitu zitzaion. 4Iruñeko Udalaren Etxez Etxeko Arreta Zerbitzuko kontratua da beste adibide bat 22 . Kontratu hori esleitzeko, erabaki poli-

tiko baten eta gizarte-zerbitzuekiko lankidetzaren bidez, gizarteratzearen eta laneratzearen arloan ziharduen erakunde batekin lankidetzan aritzea erabaki zen behar adinako aurrerapenaz. Horretarako, erakunde hark enpresa sortu behar zuen eta langileak prestatu behar zituen, lizitazioan parte hartzearren. Azkenean, Gaztelan-Miluce fundazioari esleitu zitzaion kontratua. 4Jarduera-sektore jakin bat aukeratzen denean ere azterketa espezifikoa egiten da, obren kasuan adibidez. Sant Boi de

Llobregateko eta Gironako Udalek, esate baterako 23, urteko ekitaldiaren aurretik, lizitatu behar dituzten obrak aztertzen dituzte, eta zeintzuk diren klausula sozialak jasotzeko modukoak erabakitzen dute, honako hauek kontuan izanik: aurrekontu bolumena eta sortuko duten lanpostuen kopurua eta tipologia. Datu horietan oinarrituta, kontratu bakoitza esleitzean enplegua lortzeko zailtasunak dituztenentzat lanpostuak gordetzeko protokoloa garatzen da. 4Klausula-sozialen beste esperientzia batzuetan, berriz, kontratu jakin baten esleipena aurreikusten denez, gizarte-zerbi-

Ondorioak 4Lizitazioa laneratzeko enpresetara mugatzeko aukera honako hauen araberakoa izango da: kontratatu beharrekoen profilaren eta horiek duten enplegagarritasun-mailaren araberakoa, laguntza-sistemarik izatearen ala ez izatearen araberakoa eta laneratzeak kontratuaren edukian duen pisuaren araberakoa.

tzuei edo laneratzeko erakundeek prestakuntza-programak taxutu eta eman ditzakete, pertsona kopuru jakin bat gaitzeko, haien enplegagarritasuna hobetzeko, eta, are gehiago, pertsona horiek lan-praktikak egin eta, ondoren, plantillan sartzeko aukera izan dezaten, nola enpresa arrunt batean hala laneratzeko enpresa batean, enpresek aukeratuta edo obligazio-irizpide gisa. Kontratuen azterketa orokorra

4Kontratuak laneratzeko enpresekin soilik egin nahi baditugu, hautaketa-irizpidea erabili beharko dugu, fidaga-

rritasun tekniko espezifikoa eskatuz, parte-hartzea enpresa horietara mugatuko duen hautaketa-irizpidea eskatuz, hain zuzen ere. 4Gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan daudenak kontratatzeko konpromisoa hartzen duten enpresei lehentasuna edo puntuak eman nahi badizkiegu, betiere enpresa arruntak baztertu gabe, balioespen-irizpidea erabiliko dugu. 4Nolanahi ere, enpresa esleipendunak bazterkeria-egoeran daudenak kontratatzea nahi badugu, edo laneratzearen zein Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren (GEK) helburura irabazi-asmoa duten merkataritza-enpresak bildu nahi baditugu, obligazio-irizpidea erabiliko dugu, betiere honako hauek kontuan izanik: kontratatu beharrekoen profila eta laguntza-sistemarik ba ote dagoen.

1.3. KONTRATU PUBLIKOEN AZTERKETA Zein kontratutan txerta ditzakegu gizarte-irizpideak? Puzzlea osatzen duten piezei gagozkiola, dagokion Herri Administrazioak lizitaturiko kontratuak eta kontratu horiek klausula sozialak ezartzeko egokiak ote diren aztertu, eta, ahal dela, inbentariatu —bolumenaren arabera, betiere— egin beharko ditugu.

44

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

Kontratuak oro har aztertzea zailagoa da eta Herri Administrazioko langile teknikarien laguntza behar da, baina emaitzak adierazgarriagoak dira, ezbairik gabe. Kasu horretan, betiere kontratazioaz arduratzen den organismoaren eta pertsonen laguntzaz, ekitaldian lizitatuko diren kontratuen kopurua, zenbatekoa, xedea, jarduera-sektorea eta esleitzeko sistema dokumentatu behar dira. Horrez gain, honako hauek aztertu behar dira: zer kontratu betearaz daitekeen laneratzeko enpresen bidez eta zeintzuk diren egokiak gizarte-bazterkeriako egoeran daudenen kopuru edo ehuneko jakin bat kontratatu beharra ezartzen duen klausula jasotzeko. Horri dagokionez, Katalunian uztailaren 16ko 7/2004 Legearen —Lege horrek Generalitateko departamentu, erakunde autonomo edo enpresa publiko bakoitzak kontratu txikiaren eta prozesura negoziatuaren bidez aurreko ekitaldian esleituriko kontratuen kopurua eta zenbatekoa aztertu beharra (ezinbestean), eta laneratzeko enpresentzako % 20ra arteko erreserba egin beharra ezartzen du— bitartez egindako merkatu-erreserba aipa genezake. Erreserba hori 2004/18/EE Arteztarauak arautzen du modu adierazian eta Kontratuei buruzko Nafarroako Foru Lege berriaren zirriborroan ere bildu dute. Beraz, tokiko erakundek edo administraziok egin dezake erreserba hori. Kontratu bat hautatu ondoren, aztertu egin behar dugu, kontratu hori betearaztearen edo prestazioa ematearen ondorioz sortuko diren lanpostuen kopurua eta kategoria kuantifikatuz eta banakatuz. Esate baterako, hiru ingeniari-postu behar badira, kontratua ez zaigu baliagarria suertatuko. Aldiz, bi ofizial eta hiru peoi behar badira, kontratua baliagarria izango da gizarteratzeko eta laneratzeko aukerak emateko. Beste batzuetan, eta esleipenaren zenbatekoaren arabera, zuzenean ez da lanposturik sortuko, baina kontratazioa lagungarria izan daiteke dauden lanpostuak edo laneratzeko enpresak finkatzeko. 22-Esperientzien azterketari buruzko kapituluan ikus daiteke zehazkiago. 23-Ikus xehetasunez bi sistema horiek eta protokoloak nahiz emaitzak Esperientzien Ebaluazioari buruzko Atalean.

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

45


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

Obren gauzatze-epea edo zerbitzuak betearazteko epea ere garrantzitsua da. Izan ere, horren araberakoa da langileen kontratuaren iraupena. Horri dagokionez, eskarmentua kontuan izanik, kontratuek gutxienez sei hilabetez irautea gomendatzen da, epe hori beharrezkoa baita lanpostura egokitzeko, lanbide-eskarmentua lortzeko, langilea gaitzeko, laguntza egokia emateko eta enplegu normalizatu zein laguntzarik gabea lortzeko aukera hobe dadin.

ko ezaugarriak baino ezin dira balioetsi. Dena dela, bada bestelako aukera eta kasuistikarik, batez ere erosi nahi den produktua zehazteari eta produktuaren ezaugarriei buruzkoa. Geroago aztertuko dugu hori. 4Genero-ikuspegiak lotura estua du kontratatu beharreko jarduera-sektorearekin, hainbat produkzio-sektoretan sexu-

bereizketa egiten da-eta. Horregatik, laneratu nahi diren emakumeen eta gizonen enplegagarritasun-profila aztertu behar da, kontratuaren ondorioz sortuko diren lanpostuak gizonek, emakumeek edo gizon-emakumeek betetzeko egokiak ote diren jakitearren.

1.4. JARDUERA SEKTOREA Jarduera-sektorearen hautaketa interesagarria da, klausula sozialak jasotzeko gaitasuna kontuan izanik. Bistakoa da sektore guztietan ezin dela laneratzeko enplegurik sortu, eta, beraz, kualifikazio txikiko eskulana modu intentsiboan baliatzen duten sektoreetara joko dugu (edo behintzat lanpostu batzuk ezaugarri horietakoak dituzten sektoreetara). Ez da kasualitate hutsa Kataluniako Generalitatearen aipaturiko 7/2004 Legearen arabera erreserba daitezkeen kontratualderdiak honako hauek izatea: ondasun higiezinen kontserbazioko eta mantentzeko obrak eta zerbitzuak; mezularitzako, korrespondentziako eta banaketako zerbitzuak; arte grafikoetako zerbitzuak; garbiketako eta ikuzketako zerbitzuak; sukaldaritzako zerbitzuak; hondakinak jaso eta garraiatzeko zerbitzuak, eta Administrazioak funtzionatzeko zerbitzu eta hornikuntza osagarriak. Dena den, lege horretan adierazten denez, kontratazio organoek beste kontratu-xede batzuetara ere zabal dezakete erreserba, eta, beraz, erreserba edozein kontratu motari eta edozein jarduera-sektoreri dagokionez egin daiteke. Ezin ditugu jarduera-sektore guztiak aztertu, ezta gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan daudenentzako lanpostu egokiak sortzeko sektore horiek duten gaitasuna ere, baina hainbat gomendio eman dezakegu: 4Lehenik eta behin, har dezagun kontuan kontratazio bolumena. Datuen arabera

,Herri Administrazioek esleituriko aurrekontuaren % 59 obra-kontratuetara bideratzen da, % 22 zerbitzu-kontratuetara eta % 19 hornidura-kontratuetara. 24

4Jarduera-sektorea aintzat hartzeaz gain, honako hauek ebaluatu behar ditugu: kontratuaren ondorioz sortuko diren lan-

postuen kategoria eta lanpostu horietan jarduteko behar den kualifikazioa. Horretarako, teknikari bat behar da, proiektua aztertu, gauzatu beharreko obraren edo eman beharreko zerbitzuaren ezaugarriak xehatu, eta, agindu teknikoetan, obra gauzatzearen ondorioz sortuko diren lan-kontratazioen kopurua zehatz dezan, betiere kontratazio horiek laneratzeko fasean daudenentzat egokiak badira. 4Klausula sozialen programa gehienak obren sektorean aplikatzen dira, bi faktoreren ondorioz: faktore kuantitatiboa

(kontratazio bolumena) eta faktore kualitatiboa (hainbat lanbide-kategoriatako lanpostuak sortzen dira, aldez aurretiko prestakuntzarako bidea ematen du eta ondorengo laneratzea errazten du, sektorean eskaera handia baita). Dena dela, sektore horretan bada arazorik, genero-ikuspegia esaterako. Era berean, batzuetan gertatzen da jende guztiak sektoreko eskakizun fisikoak bete ezin izatea. 4ADIGSAk nahiz Gironako Udalak adierazi dutenez, zerbitzuen kontratuetan klausula sozialak jasotzeko aukera aztertzen

ari dira. 4Zerbitzuei dagokienez, berriz, honako zailtasun hau hartu behar da kontuan: dagoeneko zerbitzua ematen ari diren lan-

gileak nahitaez subrogatu beharra. Hori ohikoa da sektore-hitzarmenetan, eta, horren ondorioz, ezin izango dugu kontratazio-obligaziorik edo lanpostu-erreserbarik ezarri. 4Obra- eta zerbitzu-kontratuak dira egokienak gizarte-alderdiak txertatzeko. Izan ere, proiektuak edo zehazpen teknikoek

obrak gauzatzeko edo zerbitzua emateko modu jakin bat eska dezakete, gizarte-irizpide jakin batzuk kontuan hartuta edo gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan daudenak kontratatzera behartuta. 4Aldiz, hornidura-kontratuetan, gizarte-eskakizunak txertatzeko aukera txikiagoa da. Izan ere, dagoeneko bukatuta dago-

en produktu baten erosketa kontratatzen da, eta produktu horren produkzio-fasean ezin izan da eragin. Horregatik, zailagoa da produkzio-prozesuan gizarte-irizpideak biltzeko eskatzea. Jurisprudentziak adierazten duenez, produktuaren berez24-Evoluci贸n de la contrataci贸n p煤blica por tipos de contrato. Iturria: Kontratuen Erregistro Publikoa. Ogasun Ministerioa. Zerbitzuei buruzko kopuruetan, aholkularitza- eta laguntza-kontratuak sartu dira.

46

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

47


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

KONTRATAZIO BATZORDEAREN IDAZKARIA: SINADURA

48

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

49


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

1.5. OZTOPOAK ETA LAGUNTZAK. FUNTSEZKO ERAGILEAK Klausula sozialak erabiliz ezarri behar ditugun helburuek neurrikoak izan behar dute hasieran, modu konstantean garatu behar dira eta asmo handiko irismena izan behar dute. Hala ere, garbi izan behar dugu klausula sozialak ezartzeko oztopoak eta laguntzak izango ditugula, horren aurka eta horren alde daudenak topatuko ditugula, alegia. Klausula sozialen ezarpenean, hiru eremuren arteko elkarreragina konstante gisa agertzen da, enplegu-eta gizarteratze-eragileen, teknikarien (juridikoak nahiz kontrataziokoak) eta kargu publikoen arteko elkarreragina, hain zuzen ere.

onak ezagutzea eta lehen atea irekiko duten esperientzia errealak oinarritzat hartuta aurrera egitea. Oinarrizko dokumentu bat egitea hasieran, bertan oinarrizko kontzeptuak azaltzeko eta dauden aukeren zirriborroa egiteko. 3.Hasierako konpromiso politikoa lortzea, azterketa zabala egiteko. 4.Txosten edo onespen juridikoa eskatzea eta egitea.

4Arduradun politikoa funtsezkoa da klausula sozialak txertatzeko, eta erabaki jakin batzuk hartu behar ditu: txosten juri-

5.Kontratuak, jarduera-sektoreak eta lizitazio jakinetan klausula sozialak txertatzeko aukerak aztertzea.

dikoa eskatzea, klausula sozialak ezartzearen aldeko erabakia onartzea, gizarte-zerbitzuei estrategiarik egokiena taxutzeko eta zabaltzeko eskatzea, aurrekontuak esleitzea, kontratazio-zerbitzu guztiak biltzea eta prozesuari laguntza sendoa ematea.

6.Lurraldeko laneratzeko enpresen, gauza daitezkeen kontratu moten (obretako, zerbitzuetako, hornidurako kontratuak) eta eskaintzen dituzten produktuen/zerbitzuen katalogoaren azterketa.

4Erosketen eta kontratazioaren arduradunek honako eginkizun hauek bete behar dituzte: kontratuen azterketan parte

hartzea, sektore-jarduera eta klausulen bolumena eta ezaugarriak zehaztea, lizitazioa aurreikustea, klausulen ezaugarri teknikoak zehazten dituzten baldintzak idaztea, eskaintzak balioestea eta produktu, zerbitzu edo obrarekiko egokitzapena eskatzen denaren arabera homologatzea. Kontuan izan behar da klausula sozialak ezartzeak ez diela lan-kargarik gehitu behar horren arduradunei. Aldiz, lana erraztu behar zaie, enpresen eta produktuen direktorioen bidez. Horri dagokionez, honako argudio hau adieraz dezakegu: lan burokratikoa arindu egiten da errazago izapidetzen diren prozedurak erabiliz, hala nola kontratu txikia edo negoziatua erabiliz. Katalunian egiten den merkatu-erreserbaren arduradunek, esate baterako, horixe diote. 4Zerbitzu juridikoek prozesuaren legaltasuna egiaztatu behar dute, eta, batzuetan, ez dira klausula sozialak biltzearen

alde agertzen. Zorionez, 2004/18/EE Arteztarauak eta Estatuko Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen erreforma-aurreproiektuak argi eta garbi onartzen dute legezkoa dela pertsona eta talde behartsuak kontratazioaren hainbat fasetan kontratatzea. Komenigarria iruditzen zaigu argitalpen honen eranskinak aipatzea eta haien esku jartzea, bertan, klausula sozialak, jurisprudentzia espezifikoa, irizpen juridikoak eta izandako esperientziak bildu baitira. 4Gizarte-zerbitzuen, enplegu-sistemen eta laneratzeko erakunde eta enpresen —jakina— zeregina funtsezkoa izan behar

du klausula-sozialen ezarpena bultzatzeari, formulatzeari eta koordinatzeari begira. Baliteke administrazioaren inertzia aldatzea ez izatea lan erraza. Horregatik, estrategia hori arau jakin batzuei jarraiki ezarri behar da. Funtsezko kontzeptua “prozesua” da, errazetik zailerainoko prozesua. Hori horrela, jardun xumeak —sinesgarriak eta zuhurrak— ezarri behar dira hasieran, baina errepikatzeko eta hedatzeko modukoak betiere. Era berean, segurtasun juridikoan oinarritu beharko dugu, ikuspegi berritzaileegia erabili gabe. Hemen egin dugun esperientzien azterketa, protokolizatu ditugun materialak, praktika onak eta eman ditugun gomendioak lagungarriak izan dakizkiguke lehen fase honetan. Ez dugu ahaztu behar garrantzitsua dela lortzen diren aurrerapenen berri arlo guztiei ematea eta haiekin koordinatzea, baita lorpen guztiak parte hartzen duten pertsona eta departamentu guztien lanaren ondorioa izatea ere. Klausula sozialen aurrean aurkako jarrerak sor litezke, baita onarpen hutsa ere. Era berean, haiekiko erabateko identifikazioa sor liteke. Hori lortzeko, garrantzitsua da haien helburua transmititzea, gizarte-bazterkeriari eta laneratzeari buruzko sentsibilizazioa zabaltzea, eta, prozesuari ekindakoan, klausula sozialak ezartzeak pertsonen bizimodurako eta gizarte-kohesioa sustatzeko dakarren hobekuntza —hobekuntza hori nabarmenena da— konpartitzea.

1.6. ESTRATEGIAK ETA EGIN DAITEZKEEN URRATSAK 1. Aldeko sektoreetan elkartasun zabala bultzatzea: enplegu-sistemak eta aldeko jarrera argi eta garbi erakusten duten gizarte-zerbitzuak nahiz laneratzeko erakundeak, klausula sozialak ezartzeko plataforma eta bultzada izan daitezen. 2.Hasiera-egoera eta lurraldean dauden aukerak ezagutzea. Material egokiak erabiltzea eta ematea, praktika 50

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

7.Enplegagarritasun-profilen eta onuradunak izan daitezkeen pertsonen nahiz taldeen premien eta aukeren azterketa. 8.Informazio hori edukita, aurrera egiteko behar den ahalmena ote dugun argituko dugu eta horretara egokituriko estrategia taxutuko dugu. 9.Taxuturiko estrategia onartuko duen eta arlo teknikoan nahiz aurrekontuaren arloan abian jartzeko aginduko duen aldeko erabaki politikoa lortzea. 10. Arlo batean edo arlo guztietan zehatz-mehatz ezartzea, programa pilotu baten, lizitazio jakin baten edo merkatu-erreserbaren bidez. 11.Emaitzen etengabeko ebaluazioa eta gure helburuen, ekintzen eta lorpenen berri ematea etengabe. 12.Produktu, obra edo zerbitzu gutxi batzuk esleituta hasi bagara, klausulak beste jarduera-sektore eta administrazio-arlo batzuetara zabaldu ahal izango ditugu pixkanaka, baita gure sistematizazioa eragin handiagoa lortzeari begira bideratu ere, diru kopuru handiagoko kontratuen bidez.

2. KONTRATAZIOAREN FASEAK Klausula sozialak ezartzeko egiaz ditugun aukerak aztertzeko, klausula horiek txerta daitezkeen lizitazio publikoko prozesuaren fase zehatzak aipatu behar ditugu: 1. PRESTATZE-FASEA 4Espediente-bideratzearen hasierako onarpena. 4Kontratazio espedientea egitea.

-Kontratuaren xedea zehaztea. -Aurrekontua eta obren gauzatze-epea finkatzea. -Obra-proiektua idaztea, hala badagokio. -Esleitzeko prozedura eta modua aukeratzea. -Administrazio Klausula Berezien Orria eta Xedapen Tekniko Bereziak idaztea. -Esleitzeko irizpideen hautaketa. -Aldez aurreko fiskalizazioa eta aurrekontu-kredituaren egiaztapena. -Kontratazio Mahaiaren edo organoaren izendapena. 4 Espedientearen onarpena. 4 Ofizialki argitaratzea, prentsan edo lizitatzaileekiko gonbidapenak. KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

51


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

2. KONTRATISTA HAUTATZEKO ETA KONTRATUA ESLEITZEKO FASEA. 4Lizitatzaileek proposamenak idaztea eta aurkeztea.

- Gaitasun teknikoa eta finantzarioa egiaztatzeko dokumentazioa. - Proposamen Teknikoa. - Proposamen Ekonomikoa. 4Behin-behineko fidantza. 4Proposamenak irekitzeko ekitaldi publikoa. 4Gaitasun teknikoaren ebaluazioa eta lizitatzaileen onarpena. 4Proposamen teknikoen ebaluazioa, dagozkion txosten teknikoak aurkeztu ondoren. 4Proposamen ekonomikoaren ebaluazioa. 4Kontratazio Mahaiak edo Organoak esleipen-proposamena egitea. 4Organo eskudunak esleitzea. 4Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala badagokio. 4Kontratua formalizatzea eta behin betiko bermea ezartzea.

Argi dago badagoela aukera hori, baina kontratuaren xedea zuzen zehaztu behar da. Horrez gain, laneratzeari buruzko aipamena egin behar da, baita lizitazio-iragarkietan argi azaldu ere. Hartara, interesa duten enpresek une horretatik beretik jakingo dute kontratuak eduki hori biltzen duela. Ez da gomendagarria kontratuaren xedea mezularitza-zerbitzua ematea edo obra batzuk gauzatzea dela besterik gabe aipatzea. Hobeto ulertzeko, aipa dezagun kontratuaren xedea zehazteko moduari buruzko hainbat adibide, betiere klausula sozialik bildu nahi badugu:

Kontratuaren xedea honako hau da: “lanmundura sartzeko zailtasunak dituzten edo bazterkeria-egoerako arriskuan dauden langabeak lanean hastea, mezularitza-zerbitzua ematearren”. Getxoko Udala

Kontratu honen xedea honako hau da: “Camps Blancs auzoko obren kontratazioan jasotako laneratzeko proiektuaren hautaketa. Proiektu hori lan-merkatuan desabantailaegoeran dauden talde kalteberei bideratuta dago”. Sant Boi de Llobregateko Udala.

3. KONTRATUA BETEARAZTEA. 4Administrazio-klausuletan eta agindu teknikoetan ezarritako betebeharrak betetzea. 4Ordaintzea, eta, hala badagokio, prezioak berrikustea. 4Zuzendaritza eta ikuskatzea. Ziurtagiriak edo txostenak. 4Prestazioa amaitzea. Obrak onartzea, hala badagokio. 4Kontratuaren amaiera. Fidantza berreskuratzea.

1. Kontratuaren xedea zehaztea eta espedientean justifikatzea. 2. Baldintza-orriak, administrazio-klausulak eta agindu tekniko bereziak idaztea. 3. Lizitazioan parte har dezaketen kontratisten hautaketa. 4. Aurkezturiko eskaintzen balioespenaren ardatza izango diren esleitzeko irizpideak. 5. Kontratuaren esleipendunari ezarritako betearazpenak.

Bi kasu horietan obra edo zerbitzu bat kontratatu da, eta, gainera, enplegua lortzeko zailtasunak dituztenei ematen zaie lana. Agian idazketa korapilatsua izan daiteke, baina horrela egin behar da. Izan ere, izenburuan eta kontratuaren xedean laneratzeari buruzko aipamena egiten denez, azkar atzematen dira kontratuaren izaera eta ezaugarriak. Aditzera eman behar da berriz ere kontratuaren xedean klausula sozialak bildu direla aipatzea garrantzitsua dela, kontratuak etorkizunean izan dezakeen balio juridikoa horren araberakoa izan baitaiteke. Hautaketa- edo puntuazio-irizpidea ezartzen badugu bereziki, agian irizpide horiek ezin izango dira onartu kontratuaren xedearekiko loturarik ez badute. Alderdi hori funtsezkoa da eta jurisprudentzian behin eta berriz aipatzen da. Zentzuzkoa denez, administrazio batek “boligrafoen hornidura” kontratatzen badu ezin du hondartzarako eguzkitakoen fabrikazioan eskarmenturik eskatu, eta, “argiteria publikoaren instalazioa” kontratatu behar duela adierazten badu, kale-argiek energia aurrezteagatik puntuak eman ahal izango ditu ala energia aurrezteko obligazioa ezarri ahal izango du. Aldiz, ezin izango du eskatu enpresak bere bulego nagusia irizpide bioklimatikoei jarraiki egiteko. Izan ere, alderdi horiek ez dute zerikusirik kontratuan ezarritako xedearekin.

Aldaeraren Erabilera

2.1. KONTRATUAREN XEDEA ZEHAZTEA Kontratuaren xedea zehaztea da administrazio-kontratu baten eskakizunetako bat. Hots, kontratu horietan argi eta garbi adierazi behar da zer kontratatu behar den. HAKLTBaren 13. artikuluaren arabera 25: Kontratuaren xedea kontratatu nahi den horniduraren, zerbitzuaren, obraren edo laguntza teknikoaren deskribapen hutsa da. Deskribapena zehatza edo zabala izan daiteke. Honako hau argitu behar da: administrazio batek kontratatu ahalko duen gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu bat edo lorezaintza-zerbitzu bat (esate baterako), betiere zerbitzua emateko kontratatuko diren langileen kopuru jakin bat kontratu horren bidez laneratzeko. Erantzuna baiezkoa da. Izan ere, egoki irizten dien kontratu, itun eta baldintzak hitzar ditzake Administrazioak, betiere interes publikoaren eta ordenamendu juridikoaren kontrakoak ez badira, eta askatasun handia du kontratuaren xedea zehazteko. Gaia erabat argitu du Erkidegoko legediari eta kontratu publikoetan gizarte-alderdiak txertatzeko aukerari buruz Europako Batzordeak emandako Interpretazio Komunikazioak, gai juridiko osagarrien atalean xehatu dugunez.

Aipatu dugun aukeraz gain —laneratzea kontratuari berari datxekio eta, beraz, ezinbestean eman behar da—, beste aukera bat dago. Aukera hori borondatezkoa da. Izan ere, Europako Batzordearen Interpretazio Komunikazioak dioenez, “Botere esleitzaileak aldaerak ere erabil ditzake, pleguan kontratuaren xedeaz bestelako zehazpenak ezarrita". Bestela esanda, laneratzea ez litzateke nahitaezkoa, baina horretarako aukera egongo litzateke. Adibidez:

Udal-eraikinen garbiketa-zerbitzuaren kontratazioa, lan-merkatuko pertsona eta talde behartsuen kontratazioari buruzko aldaerak onartuta.

Aldaerak erabiltzeko baliabide horren bidez, kontratuaren xede nagusia garbiketa izanik ere, enplegua lortzeko pertsonak kontratatzeari buruzko aldaerak edo hobekuntzak borondatez aurkezteko aukera ematen zaie enpresa lizitatzaileei, eta aldaera edo hobekuntza horiek ezartzen diren esleitzeko irizpideen arabera balioetsiko dira ondoren.

25-Ekainaren 16ko 2/2000 Errege Dekretua, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina onartu duena.

52

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

53


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

Onartutako pleguen kapituluan ikusten denez, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak edari-makinak esleitzeko lizitazioan, honako hau aipatzen da kontratuaren xedearen atalean: “Lizitatzaileek egokitzat jotzen dituzten aldaerak eta alternatibak egin ahal izango dituzte”.

Espedientean justifikatzea Aipatu dugunez, “kontratuen xedea eta dagokion zerbitzu publikoaren helburuetarako premia kontratazio-espedientean justifikatuko dira”. Horregatik, komenigarria da klausulak txertatzeko prozesuari baliotasun-bermea eranstea, hots, espedientean laneratzeari buruzko aipamena justifikatzea. Honako hau baino ez da azaldu behar lerro gutxi batzuetan: herri-administrazio baten iritziz, gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan daudenen kontratazioa zergatik hartu behar den kontratuaren xede nagusi edo gehigarritzat. Zergati hori modu askotan adieraz daiteke, eta Baldintza Orrietan adieraztea gomendatzen dugu. Ez da beharrezkoa azalpen luzea ematea. Las Gabias herriko Udalak erabilitako idazketa bat aurkezten dugu, adibide gisa:

“Kontratu honen xedea honako hau da: aurrerago aipatuko diren udal-eraikinen garbiketa-zerbitzuaren kontratazioaren emakidarako baliatuko diren ekonomia- nahiz administrazio-arloko xedapenak ezartzea. Konstituzioaren 40.1 artikuluari jarraiki, botere publikoek euren eskumenen esparruan enplegua sustatzeko hartu beharreko politikaren esparrukoa da kontratuaren helburua. Beraz, argi eta garbi adierazten da kontratazio publikoa honako honetarako erabiltzeko asmoa: gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan daudela-eta, lan-merkatu normalizatuan sartzeko zailtasunik handienak dituzten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuetan laguntzeko. Klausula sozialek gizarte-errentagarritasunari ematen diote lehentasuna, eta, ekonomiari dagokionez, bateragarriak direla frogatzen dute. Aldi berean, ekonomia-sektorearen egungo subsidiariotasunetik (sektorea irabazizkoa izan ala ez) honako hauen arteko erantzunkidetasunerantz aurrera egiteko aukera ematen dute: herri-administrazioen, gizarte-eragileen, enpresa pribatuen, gizarte-ekintzako erakundeen eta laneratzeko enpresen arteko erantzunkidetasunerantz.”

terik edo motarik aipatuko, ezta jatorri edo produkzio jakinik ere. Aitzitik, kontratuaren xedea behar bezain zehazpen zehatz eta ulergarrien bidez zehaztu ezin denean, aipaturiko alderdiak agertu ahal izango dira, betiere “edo baliokidea” hitzak eransten bazaizkio.”

“Baliokidea" terminoa erabiltzea garrantzitsua da gure helbururako, eta laneratzeko enpresez edo Laneratzeko Enpresen Erregistroan erregistraturiko enpresez ari garela ere, komenigarria honako hau eranstea: “edo ezaugarri berdinak edo baliokideak dituztenak”. Kontratuaren xedea oro har eta laneratzea aipatu gabe adierazi bada ere, bada zehazpen teknikoetan gizarte-irizpideak biltzeko aukerarik, lizitatzaile guztiek bete beharreko gutxieneko eskakizunak —produktu edo produkzio-prozesu jakin batzuei eta abarri buruzkoak— baitira. Ikus dezagun erabil ditzakegun zehazpen teknikoen adibideren bat: 4Kontratua betearazteko behar diren giza baliabideen atalean bil daitezke. Izan ere, obra bat gauzatzeko geotekniako titu-

lua duen teknikari bat eska daitekeen bezalaxe, laneratzea ere aipa daiteke. Horixe da Getxoko Udalaren kasua:

Kontuan izanik plegu honen lehen klausularen bigarren paragrafoan aipaturikoaren arabera kontratu honen xedea bazterkeriako arrisku-egoeran daudenen laneratzeko prozesua erraztea dela, kontratatzen diren langileen kopurua eta proposaturiko lan-plangintza hartuko dira kontuan. Egoera honetan dauden kontrataturiko langilek laneratzeko hitzarmena eduki behar dute. Nolanahi ere, langile horien egoera pertsonalak ez du zerbitzua egoki ematea oztopatuko. 4Produktuen kalitateari buruzkoak ere izan daitezke, eta, azaldu dugun kasuan bidezko merkataritzako ezaugarrien ara-

berako produkzio modua aipatzen bada, berdin-berdin zehatz daiteke laneratzeko enpresen aipamena:

“Edari beroen makinek Bidezko Merkataritzako kafea erabiliko dute nahitaez. (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa). 4Gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan daudenentzako lanpostu-erreserbari dagokionez, honako hau zehazten da:

“Enpresa esleitzaileak, obra gauzatzeko lanpostuen artean, lanaldi osoko bi langileentzako kontratazioa gorde behar du gutxienez, Udalaren gizarteratzeko eta laneratzeko sistemak eskainitako langileak laneratzearren. (Sant Boi de Llobregateko Udala). 4Zehazpen teknikoetan, halaber, laneratzeko proiektu baten betearazpena edo laneratzearen ibilbidea nola egin behar den

zehatz daiteke:

2.2. ZEHAZPEN EDO AGINDU TEKNIKOAK Botere esleitzaileek kontratuari ezarritako xedearen arabera, hainbat zehazpen egiten da ondoren. Hain zuzen ere, eskatzen diren betekizun teknikoak aipatzen dira zehatz-mehatz, eta betekizun horiek Agindu Teknikoen Orrian agerrarazten dira. Agindu tekniko horiek material, produktu, zerbitzu edo horniduraren ezaugarriak zehazten dituzte, baita ekoizteko edo betearazteko modu jakinak ere, eta horiek xehetasun guztiz zehazteko aukera ematen dute, administrazio esleitzaileak ezarritako eskakizunak bete ditzaten. Erraz azalduta: ordenagailuak hornitzeko kontratu batek ordenagailuek 60 gigako disko gogorra eduki beharreko eskakizuna ezartzen duen bezalaxe, ikuzketako zerbitzua emateko baliatzen den plantillaren % 40 enplegua lortzeko zailtasunak dituzten langileek osatzea ere eska daiteke. Zehazpen teknikoek bete beharreko eskakizunak adierazten dituzte. Eskakizun horiek argiak eta neurgarriak izan behar dute, eta kontratua zehazten diren agindu teknikoei jarraiki betearazteko konpromisoa hartu behar du lizitatzaileak Praktika diskriminatzailerik saihestearren, Europako arteztarauek eta HAKLTBak honako hau diote: “Salbu eta kontratuaren xedeak justifikatzen badu salbu, pleguan ezin izango da honelako zehazpen teknikorik bildu: fabrikazio edo jatorri jakin bat aipatzen duen edo enpresa edo produktu jakin batzuen alde egiteko edo horiek baztertzeko helburua duen zehazpenik. Bereziki, ez da markarik, paten54

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

Lanpostuen erreserbaren arabera hautaturiko langileei laneratze indibidualeko ibilbidea egingo zaie, baita horren jarraipena ere. Ibilbide hori Kataluniako Generalitatearen Lan eta Industria Departamentuko Erregistroan erregistratuta dagoen laneratzeko enpresa laguntzaile batek idatzi eta gauzatu beharko du, laneratzeko sistemen edo beste gizarte-eragile batzuen bitartez. Laneratzeko ibilbideek pertsona horien ezaugarriak eta obran garatu beharreko zereginak jaso beharko dituzte gutxienez, laneratu beharreko horien laneragarritasuna, trebetasunak eta lanbide-kualifikazioa hobetzearren. Laneratzeko ibilbidearen jarraipenari eta garapenari buruzko txosten bat bidaliko zaio aldizka Adigsa erakundeari. Gordetako lanpostu bakoitzeko txosten bat egingo da, eta, obra amaitutakoan, azken ebaluazioaren txostena aurkeztuko da. (ADIGSA).

2.3. KONTRATISTEN HAUTAKETA Kontratuaren xedea zehaztu eta eskakizun nahiz zehazpen teknikoak ezarri ondoren, kontratisten hautaketa da kontratuaren hurrengo fase interesgarria, klausula sozialak txertatzeari dagokionez. KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

55


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

Fase hori arautzen duten arauak bi motakoak dira: enpresa bati lizitazioan parte hartzea, eta, beraz, kontratu publiko baten esleipenduna izatea galarazten dioten kontratatzeko debekuak; eta kontratisten finantza-kaudimena eta fidagarritasun teknikoa arautzen duten arauak. Debekuak ez dira garrantzitsuak gure helburuari dagokionez, ezta finantza-kaudimenari buruzko arauak ere —enpresak finantza-kaudimendunak direla hartuko dugu kontuan—. Hortaz, fidagarritasun teknikoari edo profesionalari erreparatuko diogu. GAITASUN TEKNIKOAREN ESKAKIZUNA Adierazi beharra dago kontratazio-prozesuaren dinamikan “Lehen Gutunazala” izaten dela, enpresaren nortasun juridikoa eta finantza-kaudimena nahiz fidagarritasun teknikoa egiaztatzeko. Kontratazio Mahaiak aztertzen du dokumentazio hori, eta, horren arabera, lizitazioan parte hartzeko gaitzat edo ez gaitzat ematen du enpresa. Ondoren, eta onartutako enpresak kontuan hartuta, proposamen teknikoa eta eskaintza ekonomikoa aztertu eta balioesten dira.

raturik eta Autonomia Erkidego guztiek ere ez dute halakorik. Gainera, litekeena da laneratzeko enpresa ez den enpresa batek bazterkeriako egoeran daudenak kontratatzeko edo laneratzeko proiektu bat betearazteko gaitasun teknikoa duela egiaztatzea, edo, Erregistroan erregistratuta egon ez arren, laneratzeko enpresaren ezaugarriak dituela egiaztatzea, eta, orduan, enpresa hori ez onartzearen aurka errekurtsoa ezar liteke. Hobe da beste bide bat jorratzea leku berera iristeko: laneratzeko enpresen erregistroan erregistratuta egotea eskatu ordez, honako hauek eska ditzakegu: plantillaren ehuneko bat gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonak izatea, gizarte-zerbitzuek emandako txostena edo enpresa horrek langile teknikariak laguntza-lanetan edukitzea.

Kasuistika Onartutako Pleguen atalean, honako hauek azter ditzakegu:

Legediak ezartzen duenez, fidagarritasun teknikoa dokumentazio jakin bat aurkeztuta egiaztatu behar da, honako hauek aurkeztuta esaterako: enpresaburuaren, enpresako zuzendaritza-langileen eta kontratua betearazteaz arduratzen diren langileen titulu akademikoak eta eskarmentua; azken urteetan gauzatutako obren, emandako zerbitzuen edo egindako horniduren zerrenda; kontratua betearazteko edukiko diren makinei, materialari eta ekipo teknikoari buruzko aitorpena; enpresaren urteko batez besteko langileen kopuruaren aitorpena; kalitatea kontrolatzeaz arduratzen diren institutu edo zerbitzu ofizial edo homologatuek ezarritako ziurtagiriak; etab. Gakoa honako hau da: juridikoki bideragarria ote den lizitazioan parte hartzeko eta, beraz, hurrengo fasera (balioespen-fasea) iragaiteko laneratzeko enpresak soilik hautatzea. Ikus dezagun zein kasutan eta nola. Fidagarritasun teknikoa lizitazioan parte hartzeko sine qua non eskakizuna da, eta enpresek zinez egiaztatu behar dute kontratua eskatzen diren zehazpen teknikoei jarraiki betearazteko behar den eskarmentua eta gaitasuna dutela. Eskakizun hori logikoa da: zentral termiko bat eraikitzeko eskarmentu jakin bat eta teknologia mota horri buruzko ezagutza egiaztatu behar badira, bistakoa da, kontratuaren xedean eta zehazpen teknikoetan lan-merkatuko talde behartsuak biltzen badituzte, kontratua behar bezala betearazteko laneratzeari buruzko eskarmentua eta gaikuntza espezifikoak eskatu eta frogatu behar direla. Eskarmentua gaitasun teknikoari buruzko irizpidetzat erabiltzeko aukera Europako Erkidegoetako Auzitegi Nagusiak onartu du, eta, horri dagokionez, Europako Batzordeak 2001eko urriaren 15ean emandako Interpretazio Komunikazioa —kontratu publikoen Erkidegoko legediari eta kontratu horietan gizarte-alderdiak biltzeko aukerei buruzkoa— argia da guztiz. Komunikazio horrek hauxe dio, hitzez hitz:

“Kontraturako gizarte-arloko gaitasun espezifikoak behar badira, bidezkoa da eskarmentu jakin bat eskatzea gaitasun-irizpidetzat, baita ezagutza teknikoak eskatzea ere izangaien fidagarritasuna frogatzeko”.

Beti ezin izango dugu fidagarritasun teknikoaren eskakizun hori baliatu, kontratuaren nondik norakoaren eta edukiaren arabera objektiboa, neurrikoa eta zentzuzkoa denean soilik, hots, laneratzeari buruzko ezagutza teknikoak eta eskarmentua ezinbestekoak direla-eta, enpresa arrunt batek kontratua egoki betearazi ezin duenean. Honako formula hau bildu eta idatzi ohi da: Laneratzeko Enpresen Erregistroan erregistratuta dauden kontratistak baino ez onartzea. Dena dela, guk ez dugu formula hori gomendatzen, alderdi juridikoak direla-eta. Izan ere, ez dago erregistro bate56

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

57


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

KONTRATU TXIKIA

2. Tasaturiko kasuen arabera. Kasu horietan, ez dago aurrekontu-muga kuantitatiborik:

Kontratatzeko prozedura laburtua da kontratu txikia. Kontratu horretarako honako hau baino ez da behar: gastua onartzea eta gastuaren faktura espedientean biltzea. Zenbatekoaren araberakoa da, hau da, ezarritako ekonomia-atalase kuantitatiboen azpitik erabil daiteke: gehienez 30.050 euro obra-kontratuetan, eta gehienez 12.020 euro zerbitzu- eta hornidurakontratuetan.

- Lizitatzailerik ez dagoela-eta edo aurkeztu direnak lizitazioan onartu ez direla-eta, kontratua prozedura irekiaren edo mugatuaren bidez esleitu ezin izan denean.

Beraz, Herri Administrazioek laneratzeko enpresei edo bazterkeriako egoeran daudenak kontratatzeko konpromisoa hartzen duten erakundeei kontratu txikiak zuzenean eta askatasun osoz esleitzeko aukera dute, publizitateko eta lehiaketako printzipioak bete gabe; besterik ez. Garrantzitsua da honako hauek kontuan izatea: kontratu horiek ezin dute urtebetetik gora iraun, ezin dira luzatu, eta dauzkaten prezioak ezin dira berrikusi. Prozesu hori guztiz erraza eta baliozkoa da, baina zenbatekoa eta iraupena direla-eta, kontratu bakarraren unean uneko esleipenetik ezin da emaitza biribilik lortu, laneratzeari dagokionez. Bai, ordea, laneratzeko enpresentzako merkatua lortzeko asmoz, Administrazio batek kontratu txikia modu programatu eta sistematikoan erabiltzea erabakitzen badu.

- Kontratuaren berezitasun teknikoa dela-eta, enpresaburu jakin bati agindu behar bazaio bereziki interesgarria da. Kasu hori gure helburuari aplika dakioke kontratuaren xedea pertsona eta talde behartsuen laneratzea denean. Izan ere, laneratzeko enpresek soilik dituzten zehazpen teknikoez ari gara, eta, beraz, justifikatuta dago enpresa horiekin baino ez negoziatzea eta kontratatzea. - Argudio bera erabiliko dugu eskaintzan lehia sustatu ezin den zerbitzuen kasuetarako. Eta ezin izango da lehia sustatu, kontratuaren xede nagusia edo xede horren zati handi bat laneratzea dela-eta, laneratzeko enpresak soilik daudenean kontratua betearazteko gaituta. Kasu horietan, lehia mugatzea guztiz justifikatuta egongo da kontratuaren betearazpenean honako hauek hartzen badira barne: gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan daudenen kontratazioa, edo gizarteratzeko eta laneratzek proiektu bat bateraraztea.

Horri dagokionez, honako hau gomendatzen dugu: batetik, lurraldeko laneratzeko enpresek egiten edo ematen dituzten produktuen eta zerbitzuen zerrenda egitea, enpresa horien gaitasun teknikoa egiaztatuta eta ekartzen duten gizarte-onura frogatuta. Eta bestetik, era horretako kontratuen zuzeneko esleipena ezarriko duen proposamen arrazoitu baten plangintza egitea. Horrela jardunez, emaitza adierazgarriak lortu ahal izango ditugu.

Kasuistika

Adibidez, Kordobako Udalak bidezko merkataritzako produktuak erosteko erabiltzen du kontratu txikia. Ez dugu horren adibiderik edo plegurik aurkeztu, ez baitago eredurik. Izan ere, esleipena kontratuaren edo fakturaren bidez formalizatzen da.

Prozedura negoziatuaren honako adibide hauek aurki ditzakegu onarturiko eta aplikaturiko Gizarte Klausulen Orrien eranskinean:

PROZEDURA NEGOZIATUA

“Las empresas de inserción. Su acceso a la Contratación Pública” argitalpenean 26 adierazten denez, “prozedura negoziatua da, ezbairik gabe, Laneratzeko Enpresak kontratazioaren merkatu publikoan sartzea errazteko Administrazioak duen biderik egokiena”.

4 Burlatako Udala, Etxez Etxeko Arreta Zerbitzua kudeatzeko. 4Getxoko Udala, “Enpleguaren, prestakuntzaren eta laguntzaren bidezko gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuak gau-

zatuz, José Luis López Osés kaleko udal-etxebizitza birgaitzeko lanak” kontratatzeko. 4Amurrioko Udala, Herritarren Informaziorako 010 Telefonoa Kudeatzeko.

Honako ezaugarri eta eskakizun hauek ditu: 4Aukeratutako enpresaburuari esleituko zaio kontratua (aukera hori justifikatuta), kontratuaren nondik norakoak enpre-

saburu batekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu ondoren. 4 Horretarako gaituta dauden hiru enpresaren eskaintza eskatu behar da gutxienez (legearen arabera, hori egin daiteke-

enean soilik), eta espedientean honako hauek adierazi beharko dira: egindako gonbidapenak, jasotako eskaintzak eta eskaintza horiek onartzeko edo baztertzeko arrazoiak. 4 Administrazio-klausulen orrian zehaztuko dira enpresarekin negoziatu beharreko alderdi ekonomiko eta teknikoak. 4 Laneratzeko enpresekin soilik —inolako eragozpenik gabe— eta ezarritako atalase ekonomikoen azpitik erabili, negoziatu eta eslei daiteke kontratua, baita kasu jakin batzuetan ere, zenbateko horiek gainditu arren:

1. Zenbatekoaren arabera: kontratuaren zenbatekoa ezarritako mugetara iristen ez denean (60.101 euro obretarako eta produktu suntsigarri eta galkorretarako, eta 30.050 euro zerbitzuak kudeatzeko, kontsultoretzako eta laguntza teknikorako kontratuetan).

TUTORETZAPEKO MERKATUA

Onartzen diren lizitatzaileak laneratzeko enpresetara mugatzeko legediak eskaintzen duen beste formula bat tutoretzapeko merkatua sortzea da, kontratu txikia eta prozedura negoziatua erabiliz. Aukera berriztatzaile eta oso baliagarria da, eta 2004/18/EE Arteztarauak, Kontratuei buruzko Nafarroako Foru Lege berriaren zirriborroak eta Kataluniako Generalitatearen 7/2004 Legeak bildu dute modu adierazian. Esperientzien atalean aztertuko dugu aukera horren erregulazioa eta garapena, oso interesgarria baita, ezbairik gabe. Tutoretzapeko merkatuaren formula ezartzeko, herri-administrazio jakin baten kontratazioa aztertu eta kontratu txikiaren nahiz prozedura negoziatuaren bidez lizitaturiko aurrekontuaren zenbatekoa kuantifikatu behar da. Ondoren, kontratuen ehuneko bat gordetzen da dagokion jarduera-sektorean diharduten laneratzeko enpresei esleitzeko. Aukera horri dagokionez, azterketa juridikoaren kapituluan tutoretzapeko merkatuari buruz bildu den legedia kontsultatzea gomendatzen dugu. Kontzeptua

Laneratzeko enpresez ari garela, tutoretzapeko merkatuak aipatu ohi dira. Harrigarria badirudi ere, aipamen ugari dago, baina kontzeptua era askotara definitzen da eta egiazko esperientziak oso eskasak dira.

26-María Domínguez Cascón, María Ballesteros Ordóñez eta Gemma Miguel Miguel. Triada programa, Laneratzeko Enpresen Gaztela eta Leongo Federazioak sustatua.

58

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

59


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

Honela definitzen dugu tutoretzapeko merkatua: ezaugarri bereziak dituztela-eta, erregulazio-esparrua duten jarduera-sektoreak, produktu espezifikoak edo, are gehiago, produkzio-ereduak interes publikoaren mesedetan babesteko eta bultzatzeko botere publikoek gauzatzen duten jarduera, baita laguntza ekonomikoak edo bestelako pizgarriak ere. Argiago azaltzeko, hainbat adibide jarriko dugu: premia biziko elikagaiak dira berariaz babestutako produktuak, ogia esaterako. Gehieneko prezioa ezartzen da produktu horretarako. Produkzio-eredua ere babesten da. Arlo horretakoak dira kooperatibak eratzeko ematen diren laguntzak edo ezartzen den zerga-erregimen espezifikoa, arinagoa alegia. Era berean, etxebizitzaren merkatua tutoretzapekoa da, botere publikoek bertan esku hartzen dutenean, lurren jabetza kenduz, erosteko edo alokatzeko diruz lagunduz, eta zerga-aringarriak ezarriz, besteak beste. Beste adibiderik ere badago, hala nola I+G+Brako pizgarriak, kultura-arloa —BEZ murriztua—, ontzigintza —sorospenak jasotzen ditu eta zuzeneko kontratazioak egiten dira—, eta nekazaritza-sektorea —Europar Batasuneko diru-laguntzak, muga-zergak eta kuota-sistemak—. Azken buruan, merkatuaren kontzeptua zentzu zabalean har daiteke aintzat, eta modu asko daude merkatu hori babesteko. Beraz, lehenik eta behin zer merkatu babestuko den aztertu behar da, eta ondoren, nola babesten den. Guri dagokigunez, gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan daudenak gizarteratzea eta laneratzea da tutoretzapeko merkatua, eta tutoretza hori hainbat neurriren bidez gauza daiteke, hala nola hainbat Autonomia Erkidegotan laneratzeko enpresei buruz dagoen araudiaren bidez edo hobari-kontratuaren bidez. Kontratazio publikoaren bidez laneratzeko enpresentzako lan-karga lortzea da, hain zuzen ere, aldarrikapenetako bat. Kasu zehatz horretan, laneratzeko enpresen merkatua babesten da, kontratazio publikoaren bidez. Ondorioak gehiago zabal ditzakegu. Izan ere, klausula sozialak obligazio gisa sar daitezke betearazpen-fasean edo balioespen-irizpide gisa, baina kasu honetan laneratzeko enpresentzako hautaketa-irizpide eta MERKATU ERRESERBA espezifikoa aintzat hartzeaz ari gara. Lehiarako mugak ezartzen badira ere, legeak esanbidez onartzen du aukera hori.

Ezarpen-dinamika Merkatu-erreserba hori nola gauzatzen den erakusten duen adibide bat ikusteko, Kataluniako Generalitatek egindako esperientzia aztertzea gomendatzen dugu. Hona hemen horren laburpena: 1. Departamentu, erakunde autonomo edo enpresa publiko bakoitzak aurreko urtean kontratu txikiaren bidez eta publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez eginiko esleipenen bolumena aztertzen du. 2. Hori zenbatutakoan, zenbateko horren % 20ra arteko erreserba egiten da ezinduak laneratzeko zentroetarako eta gizarteratzeko nahiz laneratzeko enpresetarako. 3. Erreserba hori hainbat jarduera-sektoretan eta kontratu-xedetarako egin daitekeela aipatu arren, kontratazio-organoek aipatzen ez direnetara ere zabal ditzakete erreserba. 4. Praktikan, erregimen deszentralizatua da eta departamentu bakoitzak kudeatzen du sistema bere erosketa-atalaren bidez. 5. 2005. urtean, erreserba horren bidez esleitu ziren kontratuen zenbatekoa 11 milioi euro izan zen, eta, horri esker, laneratzeko 300 enplegutik gora sortu zirela kalkulatu zen.

2.4. ESLEIPEN FASEA. ESKAINTZEN BALIOESPENA Lizitazioan parte hartzeko onartutako enpresak hautatutakoan, enpresa horien eskaintzak balioetsi behar dira, eta, horren arabera, kontratuaren enpresa esleipenduna aukeratuko da.

Azterketa

Kontratuak esleitzeko bi modu daude: enkantean eskaintza ekonomia baino ez da aintzat hartzen, eta, beraz, fase horretan lehiaketa baino ez dugu kontuan hartuko. Izan ere, hainbat irizpide har daiteke aintzat lehiaketan, gizarte-irizpideak barne, eta eskaintza hobea oro har kontuan hartuta balioesten da.

Lehenik eta behin, poza adierazi nahi dugu arteztarau horrek enpleguari, aukera-berdintasunari eta gizarteratzeari buruz egiten duen printzipioen adierazpena dela-eta. Izan ere, pertsona jakin batzuek enplegua lortzeko eta hari eusteko duten zailtasuna hartzen du aintzat, baita lagundutako enplegu-sistema espezifikoen ekarpena ere.

Legedian, lehiaketa esleitzeko irizpideen zerrenda egiten da —zerrenda hori ez da zehatza—: prezioa, betearazteko edo entregatzeko epea, erabilera-kostua, kalitatea, errentagarritasuna, balio teknikoa, ezaugarri estetiko edo funtzionalak, ordezko piezarik lortu ote daitekeen, mantentzea, laguntza teknikoa, saldu osteko zerbitzua edo antzekoak.

Are laudagarriagoa da hitzetatik ekintzetara pasatzea, hau da, kontratazioari buruzko Arteztarau batean modu adierazian eta formalki onartzea hainbat enpresek nekez iraungo dutela lehia-erregimenean, eta enpresa horiek gizarteari dakarkioten onura aintzat hartzea. Laudagarria da, halaber, horren guztiaren ondorioz lehen aipaturiko desideratum 27 guztiak —kontratazio publikoak gizarte-kohesioan eta pobreziaren aurkako borrokan izan dezakeen eta izan behar duen zereginari dagokionez— gauzatzeko bidea ematen duen arauzko erregulazioa ezartzea, baita legedian enpresa horietarako merkatu-erreserba ezartzea ere. Arteztarau horren 19. artikuluak gordetako Kontratuei buruz honako hau dio: “Estatukideek tailer babestuei kontratu publikoak esleitzeko prozeduretan parte hartzeko aukera gorde ahal izango diete, eraginpeko langile gehienak egoera normalean jarduera profesional bat garatu ezin duten ezinduak badira, beren urritasunen mota edo larritasuna delaeta. Lizitazioaren iragarpenean bildu beharko da xedapen hori”.

Mugatzailea izatea deitoratzen dugu, baita gaitzetsi ere, merkatu-erreserba hori ezinduentzat soilik mugatzea alegia. Berriz ere garbi geratu da bazterkeriako egoeran daudenak gizarteratzen eta laneratzen dihardugun erakundeok ez dugula lobby-ko gaitasun hori gauzatzea lortzen, eta bertan parte hartu behar genukeen arren, ez dugu esku hartzen lan-merkatuko pertsona eta talde behartsuengan zuzeneko eragina duten erabaki politiko eta legegintzazko erabaki garrantzitsuak hartzen diren eremu eta estamentuetan. Zorionez, Kontratuei buruzko Nafarroako Foru Lege berriaren zirriborroak kontuan hartu du alderdi hori, baita Kataluniako Generalitatearen 7/2004 Legeak ere.

27- Ikus III.2 kapitulua. Gizarte Irizpideak Kontratazio Publikoan: Aurrekariak eta Araudia.

60

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

TALDE BEHARTSUAK KONTRATATZEAGATIKO PUNTUAZIOA Gure kasuan, pertsona eta talde behartsuen laneratzeko balioespen-irizpidea aintzat hartzea interesatzen zaigu. HAKLTBaren 86. artikuluak esanbidez aipatzen dituen “kalitatea”, “balio teknikoa” edo “errentagarritasun” kontzeptuen barruan har daiteke aintzat irizpide hori. Baina aipatutakoez bestelako balioespen-irizpiderik ere txerta daiteke, Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegi Nagusiak 28 "irizpide gehigarritzat" hartzen dituen irizpideak, hain zuzen ere. Kontuan izan dezagun kontratuaren xedeak eta esleitzeko irizpideek zuzeneko lotura izan behar dutela, eta laneratzeagatiko emandako puntuazioa kontratuaren edukia kontuan izanik eman behar dela. Horrez gain, esleitzeko irizpideek publikoak, objektiboak, xehatuak eta kuantifikagarriak izan behar dute, goitik behera aipatu behar dira, eta Administrazio Klausulen Orrian jaso behar dira.

28-Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegi Nagusiak 2000ko iraileko 26an emandako Epaian, arlo sozialeko irizpide gehigarriak biltzea onartu zuen Auzitegiak, hala nola lehiakideek luzaroko langabeak kontratatzeko aukera.

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

61


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

Kasuistika Puntuazio-irizpide hori biltzen duen klausula sozialen hainbat orri kontsulta daiteke eranskinean. Klausula horiek onartu eta ezarri egin dira dagoeneko:

AD

CONTRATO

TIPO CLĂ USULA REDACCIĂ“N

LANERATZEKO ENPRESA IZATEAGATIKO PUNTUAZIOA Gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan daudenak kontratatzeagatiko edo gizarterako eta laneratzeko proiektu bat betearazteagatiko balioespenaz gain, honako hauengatiko puntuazio-irizpidea biltzen dute baldintza-orri askok: laneratzeko enpresa izateagatik, laneratzearen arloan eskarmentua izateagatik, estatutuen xedetzat laneratzea izateagatik edo irabaziasmorik gabeko erakundea izateagatik. Horren aldeko argudio ugari dago, eta, gure ustez, irizpide horiek biltzeko behar den lege-estaldurarik ere badago. Hala ere, zuhurtasun-irizpideari jarraiki eta aurkaratze juridikorik izan ez dadin, horrelako irizpiderik ez biltzea gomendatzen dugu. Izan ere, doktrina-sektore zabalaren ustez, enpresa baten ezaugarriek ez dute zerikusirik kontratuaren xedearekin, eta, beraz, irizpide horiek ez dira onargarritzat hartzen. Hala eta guztiz ere, baliteke erakunderen batek klausula tipologia hori biltzeko erabakia hartzea. Hortaz, irizpide hori biltzearen aldeko argudioak eta dokumentazioa aurkeztuko dugu (legedia, irizpideak eta jurisprudentzia) azterketa juridikoaren kapi62

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

63


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

tuluan. Dena dela, leku berera bestelako estrategia erabiliz iristea gomendatzen dugu: laneratzeko enpresen alde egin nahi bada, honako hau komenigarriagoa da —lege-arazorik ez izateko—: kontratua betearazteko, gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan daudenei lana emateko konpromisoa balioestea. Hots, enpresa bati laneratzeko enpresa izateagatik puntuak ematen badizkiogu, berdintasunaren eta lehia librearen printzipioak urra ditzakegu. Hala ere, kontratuaren xedea den obra gauzatzeko edo zerbitzua emateko pertsona eta talde behartsuak kontratatzea balioesteko aukera dugu. Hartara, erakunde orok baldintza berberak izango ditu hasieran, erakunde horien xede soziala edozein izanik ere, eta ez da erreparo edo inpugnazio juridikorik izango. Desberdina da puntuazioa esleitzen den kontratua betearazteari lotzea edo kontratua gauzatu baino lehen enpresaren plantillaren osaerari lotzea. Izan ere, alderdi horrek enpresak kontratatzeko duen ahalmenarekin du zerikusia eta, beraz, alderdi hori onartzeko fasean hartu behar da aintzat, ez ebaluazio-fasean.

Kasuistika Honako plegu hauek kontsulta daitezke:

64

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

65


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

ALDAERAK EDO HOBEKUNTZAK ONARTZEA Organo esleitzaileak ezarritako agindu teknikoak borondatez hobetzeko eta gainditzeko aldaerak sartzea da bazterkeriako egoeran daudenak kontratatzeagatiko esleipen-irizpide bat (puntuazioa) biltzea errazten duen beste formula bat. Kontratatzen duen agintaritzak aldaerak edo hobekuntzak —gizarte-arlokoak barne— biltzeko aukera ematea ahalbidetzen du legediak. Aukera hori erabiltzeko, lehenik eta behin kontratuaren xedearen zehazpen estandarra egin behar da, gutxieneko eskakizunak kontuan hartuta, eta lizitazio-iragarkian aldaerak aurkezteko aukera zehaztu behar da. Hartara, ez da diskriminaziorik egingo enpresaren tipologia dela-eta. Izan ere, aukera hori guztiz borondatezkoa da. Teknikoki, ez da hautaketa-irizpidea, ez da nahitaezko baldintza ere, baina baremazio-fasean gizarte-irizpideak aintzat hartzeko aukera ematen die administrazioei. HAKLTBan eta Erkidegoaren 2004/18 Arteztarauan oro har bilduta dago, eta Europako Batzordeak 2001eko urriaren 15ean emandako Interpretazio Komunikazioak ere aipatzen du, gizarte-arloan aipatu ere: “Botere esleitzailearen premiak betetzeko hainbat irtenbide badago, gizarte-arloan dituen kezkei ondoen egokitzen zaien kontratu-xedea zehatz dezake botere horrek kontratuan. Horretarako, aldaerak ere erabil ditzake. Botere esleitzaileek kontuan har ditzakete aurkezturiko aldaerak; horiei esker aukera bat hauta dezakete, beren eskakizun ekonomiko eta sozialei hobekien erantzuten diena, baldintza-orrien ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzea atxikiz”.

dituen enpresa lizitatzaile baten proposamena ez da bat etorriko baldintza-orriekin eta, beraz, baztertu egin beharko da. Gainera, obligazio hori ez betetzeak kontratua desegitea eta zehazpenak ezartzea ekar dezake. Aukera hori kontuan hartuta, pertsona eta talde behartsuen kontratazioa betearazteko eskakizun gisa ezartzen zaio esleipendunari. Obligazio-irizpide horrek, batetik, gizarteratzean eta laneratzean diharduten enpresen kontratazioa bultzatzen du, eta, bestetik, ez ditu gainerakoak baztertzen. Izan ere, ez du baztertzen gainerako enpresek kontratu jakin bat betearaztearren enplegua lortzeko zailtasunak dituzten pertsonak kasuak kasu kontratatzeko konpromisoa hartzeko aukera. Hainbat obligazio aipa dezakegu: bazterkeria-egoeran daudenen ehuneko jakin bat kontratatzeko eskatzea, horretarako lanpostu kopuru jakin bat gordetzea, gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko teknikari bat edukitzea, laneratzeko proiektu bat taxutzea eta betearaztea, gizarte- eta lan-arloko txostenak ematea, etab. Obligazio horiek kontratazio-prozesuaren hasieratik azaldu behar dira, kontratua betarazteko unean garatuko diren arren. Ez da zalantzan jartzen obligazio horiek baliozkoak direla. Izan ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko martxoaren 31ko 2004/18/EE Arteztarauak —obren, horniduraren eta zerbitzuen kontratu publikoak esleitzeko prozeduren koordinazioari buruzkoa— onartu eta arautu ditu:

“Botere esleitzaileek baldintza bereziak eskatu ahal izango dituzte kontratua gauzatzeari dagokionez, betiere Erkidegoaren Zuzenbidearekin bateragarriak badira eta lizitazio-iragarkian edo baldintza-orrietan adierazten badira. Kontratu bat gauzatzeko baldintzak gizarte- eta ingurumen-arloko alderdiekin lotuko dira bereziki”.

Kasuistika

Hortaz, baldintza-orrietan klausula horiek biltzen baditugu, guztiz lotesleak izango dira lizitatzaile guztientzat, proposamenak eginda klausulak onartzen baitituzte. Halaber, esleipendunarentzat bereziki izango dira lotesleak, kontratuaren zati baitira. Esperientzien azterketan aurkezten dugun kasuistikan, lan-merkatuko talde behartsuetako kideak kontratatzeko obligazioa “lanpostuen erreserba” gisa aurkezten da kasu askotan, hots, esleitu beharreko kontratuen azterketa teknikoa egiten da eta kontratu hori betearazteko sortuko diren lanpostuen kopurua zehazten da. Horren arabera, honako hau ondorioztatzen da, adibidez: obra edo zerbitzua betearazteko, enpresa esleipendunak hiru peoi-lanpostu kontratatu beharko dituela, aldez aurretik zehaztutako langile-profilarekin bete daitezkeenak. Eta hiru kontratazio horiei, hain zuzen ere, ezartzen zaie gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan daudenei lana eman beharra. Administrazio bakoitzak bere ezaugarrien eta aukeren araberako obligazioak eska ditzake. Horri dagokionez, betearazteko fasean kontratatu nahi dituen langileen profila zehaztuko du, baita langile horiek nola eta nork hautatuko dituen, eta nola eta nork lagunduko dien gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuan ere. Aukera horrek —obligazio-irizpide gisa ezarria— onura ekartzen die laneratzeko enpresei, baina, era berean, enpresa arruntek eta irabazi-asmoa dutenek laneratzeko helburu hori aintzat hartzea lortzen du. Hori, ezbairik gabe, interesgarria da laneratzeko enpresarik ez dagoen lekuetan, edo enpresa horiek laneratzeko enplegu askorik sortzeko gaitasunik ez duten lekuetan.

2.5. BETEARAZTEKO FASEA

Kasuistika

Proposamena ebaluatu eta kontratua esleitu ondoren, kontratua betearazi egin behar da. Fase horretan ere bil daitezke enplegua lortzeko zailtasunak dituzten taldeak kontratatzeari buruzko gizarte-irizpideak. Horretarako, ezinbestekoa da irizpide horiek aldez aurretik administrazio-klausulen orrietan edo agindu teknikoetan finkatu izana, horietan ezarritako obligazio oro bete beharrekoa baita. Aldiz, bere garaian ezarri ez bada, betearazteko fasean ezin izango zaio eskatu kontratistari.

Praktika ugaria da, eta ezartzeko sistema, datuak eta ondorioak ez errepikatzearren, Gironako eta Sant Boi de Llobregateko Udalei eta ADIGSAri buruzko praktika onen azterketa irakurtzea gomendatzen dugu bereziki. Horiek guztiek hainbat urtetako eskarmentua dute eta emaitza bikainak lortu dituzte. Halaber, xehetasunez egindako sistematizazioa eta etengabeko ebaluazio- eta hobekuntza-prozesua gauzatu dute. Hori guztia oso erabilgarria da klausula sozialaren mota hori eraginkor ezartzeko. Horrez gain, dokumentazio osagarri oparoa eskaintzen dugu CD-Romean.

Horri dagokionez, klausula soziala kontratuaren zati da, baita hari datxekion obligazioa ere, eta lizitatzaileek, euren eskaintza aurkeztuta, obligazio hori betearazteko fasean betetzeko konpromisoa hartzen dute. Ezarritako baldintzak onartzen ez 66

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

Besteak beste, honako hauek aurkituko ditugu dagoeneko onartuta dauden Klausulen Orrien eranskinean: KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

67


KLAUSULA SOZIALAK

68

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEKO GIDA

69


AZTERKETA JURIDIKOA


KLAUSULA SOZIALAK

V. AZTERKETA JURIDIKOA 1. HAUTAKETA IRIZPIDEA Gizarte-klausulak jasotzeko aukera eta lizitazioak laneratzeko enpresekin soilik kontratatzeko aukera aztertzen da hautaketa irizpideei buruzko kapitulu honetan.

1.1. KONTRATU TXIKIA HAKLTBaren 56. artikuluaren arabera 29 , zenbatekoaren arabera soilik definitzen dira kontratu txikiak, eta kontratu horiek izapidetzeko gastua onartzea eta dagokion faktura jasotzea soilik da beharrezkoa. Obren kontratu txikian horien aurrekontua bildu behar da eta, beharrezkoa izanez gero, proiektu teknikoa. HAKLTBaren 121., 176. eta 201. artikuluen arabera, honako muga ekonomiko hauetan erabil daiteke kontratu hori: gehienez 30.050 euro obra-kontratuetan, eta gehienez 12.020 euro zerbitzu- eta hornidura-kontratuetan. Zalantzarik gabe eta prozedurari gagozkiola oso modu sinplean, laneratzeko enpresekin zuzenean eta esklusiboki kontratatzeko aukera eskaintzen du kontratu txikiak; izan ere, botere esleitzaileek erabateko askatasuna dute enpresa esleipenduna aukeratzeko, kasu honetan pertsona eta talde behartsuak gizarteratzen eta laneratzen aritzen diren enpresak aukeratuz.

1.2. PROZEDURA NEGOZIATUA DESKRIBAPENA Publizitatearekin edo publizitaterik gabe izan liteke prozedura negoziatua; dena den, alde batera utziko dugu lehenengo hori, ez baita operatiboa, aplikatzeko atalase ekonomikoak kontuan izanda. HAKLTBaren 73.4 artikuluak adierazten duenez, prozedura negoziatuaren bitartez, kontratu bat esleitzen zaio Administrazioak modu arrazoituan aukeraturiko enpresaburuari, aldez aurretik enpresaburu batekin edo gehiagorekin kontratuaren baldintzak kontsultatu eta negoziatuta, betiere 92.3 artikuluan ezarritakoaren arabera. HAKLTBaren 92. artikuluan ezarrita dago sistematika, eta honako hau da azpimarratzekoa artikulu horretan: 4Administrazio-klausulen orrian zehazten dira kasuak kasu enpresarekin negoziatu beharreko alderdi ekonomiko eta tek-

nikoak. 4Enpresa gaituen eskaintza beharrezkoa da kontratuaren xederako; hiru enpresen eskaintza behar da gutxienez —betie-

re ahal bada—, eta hautatutakoarekin finkatuko da kontratuaren prezioa, hori guztia espedientean jasota. 4Dena dela, espedientean, egindako gonbidapenak adieraziko dira, baita aurkeztu diren eskaintzak ere, eta orobat, kontratazio-organoak eskaintza horiek onartu edo baztertzeko erabili dituen irizpideak.

HAKLTBaren 81. artikuluak era adierazten duenez, Kontratazio Mahaia eratzea aukerakoa izango da prozedura negoziatuan, sistema arinago eta malguago baten mesedetan, baita nolabaiteko diskrezionalitatez jokatzearen mesedetan ere, nahiz eta ez dugun hori arbitrariotasunarekin nahastu behar. 29-Ekainaren 16ko 2/2000 legegintzako Errege Dekretua, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko legearen Testu Bategina onartu zuena. Aurrerantzean. HAKLTB.

AZTERKETA JURIDIKOA

73


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

HALKTBaren 141., 159., 182.. eta 201. artikuluetan ezarritako kasuetan soil-soilik erabil daiteke publizitaterik gabeko prozedura negoziatua, obren, zerbitzuen, horniduren eta kontsulten kontratuetan, hurrenez hurren. Prozedura honetan erabil ditzakegun kasuen artean, honako hauek azpimarra ditzakegu, gure kontratazio-helbururako duten aplikagarritasuna dela-eta: 4Prozedura ireki edo murriztu batean kontratua esleitzen ez denean —lizitatzailerik ez dagoelako edo aurkeztutakoak ez

1.3. TUTORETZAPEKO MERKATUA ETA MERKATU PUBLIKOAREN ERRESERBA LEGERIA

dituztelako lizitaziora onartu—, betiere kontratuaren jatorrizko baldintzak ez badira funtsean aldatzen. 4Kontratuaren berezitasun teknikoa dela-eta, enpresaburu jakin bati agindu behar bazaio.

Erkidegoko Arteztaraua

4Eskaintzari begira lehia sustatzea ezinezkoa suertatzen den zerbitzuetan.

Kontratuaren bidez merkatu publikoaren erreserba bat ezartzeko gaitasuna propio bilduta dago 2004ko martxoaren 24ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004/18/EE Arteztarauan, obren, horniduren eta zerbitzuen kontratu publikoak esleitzeko prozeduren koordinazioari buruzkoa.

4Eta kontratuaren zenbatekoagatik soilik:

- Gehienez 60.101 euroko kontratua duten obra-kontratuetan. - Gehienez 30.050 euroko aurrekontua eta gehienez bost urteko iraunaldi-epea duten zerbitzuak kudeatzeko kontratuetan. - Gehienez 30.050 euroko aurrekontua duten ondasunak hornitzeko, kontsulten eta laguntza teknikorako kontratuak. - Produktu suntsigarriak, galkorrak edo hondatzen errazak, betiere aurrekontua gehienez 60.101 euro bada. Europako Erkidegoaren araudiari gagozkiola, 2004ko martxoaren 31ko 2004/18/EE Arteztarauaren 31. artikuluak ere — “Lizitazio-iragarkirik gabe prozedura negoziatua baliatzea justifikatzen duten kasuak"— HAKLTBaren kasu berak adierazten ditu, zenbatekoak aipatu gabe. Gauzak horrela, laneratzeko enpresen kontratazioa errazten du prozedura negoziatuak, beharrezko kasu, eskakizun eta erreserbak errespetatuta. Esaterako, adierazitakoa baino zenbateko txikiagoa duen edo ezarritako kasuren bat betetzen duen kontratu bat esleitzeko, dagokion administrazioak adieraz dezake negoziatuko den alderdietako bat gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan daudenen kontratazioa izango da. Hortik abiatuta, gutxienez hiru enpresa gonbidatuko ditu (eta hori ezinezkoa bada gaitutako laneratzeko enpresen kopuru hori ez dagoelako, nahikoa litzateke egoera hori egiaztatzearekin), haien eskaintzak kontuan hartu eta azkenik esleipena erabakiko du. Beste aukera bat zera izango da, kontratuaren xedean talde behartsuen laneratzea barnean hartzea; kasu horretan, eta atalase ekonomikoen azpitik zertan egon gabe, nahikoa izango da kontratuaren berezitasun teknikoa dela-eta lehia sustatzea ezinezkoa dela egiaztatzearekin, (kontratua behar bezala betetzeko lurraldean gaitutako laneratzeko enpresa bakar bat dagoelako), eta, hortaz, enpresa horri esleitu ahal izango zaio kontratua. Prozeduraren legezkotasunari atxikiz, azpimarratu beharra dago kontratu jakinetarako balio izateaz gain, oro har araututa dagoela, horrela arautu baitu, hain zuzen ere, 2004/18/EE Arteztarauak, eta horrela ezarri du Kataluniako Generalitatek Neurri Fiskal eta Administratiboei buruzko Lege baten bidez. Hurrengo atalean aztertzen dugu puntu hori.

Honako hau adierazten du, hain zuzen ere, 28. kontuan hartuzkoak: “Enplegua eta lana bi funtsezko elementu dira aukera-berdintasuna bermatzeko guztion mesedetan, eta lagungarri dira gizarteratzeari begira. Testuinguru honetan, tailerren eta enplegu babestuen programek laguntza eraginkorra eskaintzen dute ezinduak lan-merkatura sartzeko edo birsartzeko. Hala eta guztiz ere, lehia-baldintza normaletan, kontratuak lortzeko zailtasunak izan ditzakete tailer horiek. Horrenbestez, komeni da Estatukideek horrelako tailerrei kontratu publikoak esleitzeko prozeduretan parte hartzeko eskubidea gorde ahal izatea, edo kontratuak betearazteko aukera gordetzea enplegu babestuko programen eremuan.”

Eta 19. artikuluan (Kontratu erreserbatuak) honako hau dio: “Estatukideek kontratu publikoak esleitzeko prozeduretan parte hartzeko aukera gorde ahal izango diete tailer babestuei edo kontratuen betearazpena erreserbatu enplegu babestuaren esparruan, eraginpeko langile gehienak egoera normalean lanbide-jarduera bat garatu ezin duten ezinduak badira, haien urritasunen mota edo larritasuna dela-eta. Lizitazioaren iragarpenean bildu beharko da xedapen hori”.

Kontratuei buruzko Nafarroako Foru Legea

Legedi arruntak eta beren gain hartutako eskumenak dituzten autonomiek Erkidegoko Arteztaraura egokitu behar dute beren araudia. Horrela, Nafarroari gagozkiola, Kontratuei buruzko Nafarroako Foru Legearen zirriborroa onartu da, eta honela dio haren 9. artikuluak (Izaera sozialeko erakundeentzat kontratuak gordetzea): 1. Foru legearen menpeko entitateek kontratuen adjudikaziorako prozeduretan parte hartzeko aukera erreserbatu ahal izanen diete tailer babestuei, edo kontratuen exekuzioa zenbait enpresarentzat gorde ahal izanen dute enplegu babestuko programen esparruan, ukitutako langile gehienek ezgaitasunen bat izan eta, beren ezgaitasun motagatik edo larritasunagatik, ohiko lanbide jarduerak egiteko modurik ez dutenean. 2. Era berean erreserbaren onuradun izaten ahalko dira gizartetik bazterturik geratzeko arriskua duten pertsonak. 3. Gordetzen diren kontratuen zenbatekoa, gehienez, aurreko ekitaldian prozedura negoziatuaren bidez adjudikatutako kontratuen zenbatekoaren %20 izanen da. 4. Gordetzen diren kontratuen lizitazioari buruzko iragarkietan aipatu egin beharko da honako xedapen hau.

Katalunia: Merkatu Erreserba Laneratzeko Enpresentzat

2004ko uztailaren 21ean argitaratu zen Kataluniako Generalitatearen Aldizkari Ofizialean 30, 7/2004 Legea, uztailaren 16koa, neurri fiskal eta administratiboei buruzkoa; 31/2002 Legearen 35. artikulua aldatzen du, eta kontratazio publikoen erreserba bat ezartzen du laneratzeko enpresentzat Generalitatearen erakunde autonomo eta enpresa publikoekin egin beharreko kontratazioan. Osorik errepikatuko dugu, interesgarria denez: 7/2004 LEGEA, uztailaren 16koa, neurri fiskal eta administratiboei buruzkoa. 19. artikulua. 31/2002 Legea aldatzea

30-Kataluniako Parlamentuko Aldizkari Ofizialaren 4179. zenbakia.

74

AZTERKETA JURIDIKOA

AZTERKETA JURIDIKOA

75


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

31/2002 Legearen —abenduaren 30ekoa da, neurri fiskal eta administratiboei buruzkoa— 35. artikulua aldatzen da, eta honako idazkuntza hau izango du aurrerantzean: 35. artikulua. Gizarte-helburuak sustatzea kontratazioan 1. Artikulu honetan ezarritako baldintzetan, Generalitatearen departamentu, erakunde autonomo eta enpresa publikoek obren, horniduren edo zerbitzuen administrazio-kontratu jakin batzuk gorde behar dizkiete gutxituak laneratzeko zentroei eta 27/2002 Legeak — abenduaren 20koa da, gizarteratzeko eta laneratzeko enpresak, edo gizarte-bazterkeriako arriskuan daudenen laneratzea edo gizarteratzea xedetzat duten irabazi-asmorik gabeko erakundeak arautzekoa— arauturiko gizarteratzeko eta laneratzeko enpresei, betiere aplikagarri zaizkien Estatuaren eta Generalitatearen eskakizunak betetzen badituzte, eta beren xedeak edo jarduera —beren erregulazio-arauei, estatutuei edo sortze-arauei jarraiki— kontratuaren xedearekin zuzenean lotuta badaude. 2. Honako hauek dira gorde daitezkeen kontratu-alderdiak: ondasun higiezinen kontserbazioko eta mantentzeko obrak eta zerbitzuak; mezularitzako, korrespondentziako eta banaketako zerbitzuak, arte grafikoetako zerbitzuak; garbiketako eta ikuzketako zerbitzuak; sukaldaritzako zerbitzuak; hondakinak jaso eta garraiatzeko zerbitzuak, eta Administrazioak funtzionatzeko zerbitzu eta hornikuntza osagarriak. Hala eta guztiz ere, kontratazio-organoek badute erreserba bestelako kontratu-alderdiei ere zabaltzeko aukera; betiere prestazioak artikulu honek aipatzen dituen zentro, enpresa eta erakundeen berezitasunetara moldatzearen mende. 3. Kontratu txiki gisa edo zenbatekoagatik negoziaturiko prozeduraren bidez esleitutakoak soilik dira kontratu erreserbatuak, herriadministrazioen kontratuei buruzko legediak ezarritako atalaseen arabera. Prozedura negoziatuentzat aplikagarriak diren muga kuantitatibo berberekin, suerta liteke kontratazio-organoek kontratazio-sistema bateratuaren prozedurak ez erabiltzea 2. idatz-zatiak aipatzen duen prestazioaren bat esleitu nahi denean, gizarte-erreserbaren bidez.

Horretaz gain, 2004/18/EE Erkidegoko Arteztaraua haien azpitik aplikagarria ez den Erkidegoko atalase kuantitatiboak izan behar ditugu kontuan, horixe baita kontratu txikien eta publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren kasua, eta, hortaz, ezinduen aipu hori ez da mugatzailea. Ahalmen arau-emailea hartu behar da kontuan, ez bakarrik Estatuaren edo kontratu publikoen arloan eskumena beren gain hartu duten Autonomia Erkidegoena, baita toki-erakundeena ere, horrelako erreserbak emateko ahalmena baitute. Hori frogatzen du neurri fiskal eta administratiboei buruzko uztailaren 16ko 7/2004 Legeak onarturiko araudiak, Kataluniako Generalitatek onarturikoa eta laneratzeko enpresentzako merkatu-erreserbari buruzkoa. Bestela, Europako Arteztarauak ezarritako merkatu-erreserbako aukera laneratzeko enpresetara ez zabaltzeak egoera erabat absurdu eta legearen espirituaren erabat kontrakoetara eramango gintuzke: Gauzak horrela, merkatu-erreserba bat egin ahal izango litzateke ezinduak soilik kontratatzen dituzten laneratzeko enpresentzat, eta ez, aldiz, esaterako preso ohiak kontratatzen dituztenentzat? Eta zein litzateke enpresa bateko ezinduen plantilla-ehunekoa enpresa bat erreserba horretan parte hartzeko gaituko lukeena: % 10, % 50 edo % 100? Arteztarauaren eta Interpretazio Komunikazioaren zentzua garbi dago; izan ere, merkatu-erreserba "lanbide-jarduera bat egoera normalean garatu ezin dutenak” kontratatzen dituen enpresentzat ezartzen da, eta Liburu Berdean edo Interpretazio Komunikazioan bilduriko aurrekari horren erakusgarri dira. Ondorioz, ulertu behar dugu —eta hala egin dute Katalunian eta Kontratuei buruzko Nafarroako Legearen zirriborroan— analogia laneratzeko enpresei aplika dakiekeela, eta horien aldeko merkatu-erreserba erabat balekoa eta legez onargarri dela.

1.4. FIDAGARRITASUN TEKNIKOA LANERATZEKO ENPRESAK HAUTATZEKO ESKAKIZUN GISA 4. Herri-kontratazioa arautzen duen indarrean dagoen araudiak ezarritako araubide juridikoaren mende egon behar dute betiere kontratu erreserbatuek, eta ezin izango da ezein kasutan ere behin-behineko edo behin betiko bermea eratzea eskatu. 5. Artikulu honek arauturiko neurriak beteta kontratatuak izan nahi duten 1. idatz-zatiak aipaturiko erakundeak Generalitatearen Lizitatzaileen erregistroan erregistratu behar dira aldez aurretik. 6. Gobernuak ekitaldi bakoitzaren hasieran finkatu behar du departamentu bakoitzak aplikatu behar duen gizarte-erreserbaren zenbatekoa, loturiko edo mendeko erakunde edo enpresa publikoak ere barnean hartuta. 2. idatz-zatiaren lehen tartekiak aipatzen dituen prestazioak xedetzat dituzten kontratuen zenbatekoagatiko kontratu txikien edo prozedura negoziatuen bidez aurreko ekitaldian kontrataturiko zenbatekoaren % 20a ez du gainditu behar finkaturiko zenbatekoak. 7. Kataluniako toki-administrazioak biltzen dituen erakundeek artikulu honetan ezarritako gizarte-erreserba aplika dezakete, udalbatzaren dagokion erabakiak ezarritako baldintzetan.

AZTERKETA Une honetan, Espainian indarrean dagoen kontratuei buruzko legediak —aurreproiektu-fasean dago legedia Erkidegoko araudira egokitzea— ez du arautzen merkatu-erreserba laneratzeko enpresentzat, eta Erkidegoko Arteztarauak ez ditu ezinduak soilik aipatzen, eta, hortaz, berariazko arautzerik ez dagoenez, araua zabal interpretatzeko aukera daukagu, analogia tarteko: Enplegu babestuko programentzat ez ezik arautze hori laneratzeko enpresentzat ere balekoa dela uler al daiteke? Erreserba hori langileak ezinduak direnean ez ezik bazterkeria-arriskuan dauden pertsonak direnean ere egin daitekeela ulertu behar al da? Horri erantzuteko, Europako Batzordearen Interpretazio Komunikazioa —urriaren 15ekoa da, kontratu publikoen gaineko Erkidegoko legediari eta kontratu horien gizarte-alderdiak biltzeko aukerei buruzkoa— aipatu behar dugu. Ez zen mugatzailea, eta honako hau zioen hitzez hitz: “Horrela, pertsonen kategoria jakinen alde kontratuak gordetzeko praktikak onartu ahal izango dira, hala nola ezinduen (tailer babestuak) edo langabeen alde”. Hau da, Interpretazio Komunikazioak adibide gisa aipatzen zituen ezinduak, eta langabeziak ere biltzen zituen, baina balekotasuna zenbait pertsona-kategoriatara zabaltzen zuen, eta analogiaren aplikazioa erraztu egiten du horrek, inolako zalantzarik gabe.

76

AZTERKETA JURIDIKOA

Kontratu txikiak, publizitaterik gabeko prozedura negoziatuak eta merkatu-erreserbak eskaintzen dizkiguten aukerak aztertu eta berretsi ondoren, zera planteatzen dugu, prozedura ireki, negoziatu edo murriztu bidezko edozein lehiaketa edo enkantetan botere esleitzaileek gizarteratze- eta laneratze-arloan esperientzia egiaztatu beharra eska ahal dezaketen, praktikan horrek lizitazioan laneratzeko enpresek soilik parte hartu ahal izango luketela ekarriko bailuke.

LEGERIA HAKLTBaren enpresen gaitasunari buruzko 15. artikuluak honako hau adierazten digu: Administrazioarekin honako hauek egin ditzakete kontratuak: jarduteko gaitasun osoa duten pertsona natural edo juridiko espainiarrak edo atzerritarrak, betiere arlo ekonomikoan, finantzarioan eta tekniko edo profesionalean kaudimendunak edo fidagarriak direla egiaztatzen badute. HAKLTBaren 17.-19. artikuluek eta 2004/18/EE Arteztarauaren 48. artikuluak zehazten dute enpresen fidagarritasun tekniko edo profesionala egiaztatzeko modua; laburbilduta, honako bitartekoren baten edo hainbaten bidez justifikatu hala izango da fidagarritasun hori: - Enpresaburuaren, enpresako zuzendaritza-langileen eta, bereziki, kontratua betearazteaz arduratuko diren langileen titulu akademiko eta profesionalak. - Azken urteotan gauzaturiko obren, emandako zerbitzuen edo eginiko horniduren zerrenda. - Kontratua betearazteko baliatuko den makineria, material eta ekipo teknikoari buruzko aitorpena. - Enpresaren urteko batez besteko langileei buruzko aitorpena. - Enpresak kontratua betearazteko baliatuko dituen teknikari edo unitate teknikoak adierazten dituen aitorpena. - Kalitate-kontrolaz arduratzen diren institutu edo zerbitzu ofizial edo homologatuek ezarritako ziurtagiriak. - Produktuen laginak, deskribapenak eta argazkiak. Kontratuei buruzko espainiar araudiak ez du ezer esaten aukera horri buruz; aitzitik, interes berezia du Europako Batzordearen Interpretazio Komunikazioak –2001eko urriaren 15ekoa, COM (2001) 566 azkena– kontratuen gaineko Erkidegoko legeriaren eta kontratu horietan gizarte-aukerak biltzeko aukerei buruzkoa.Honako hau dio hitzez hitz Komunikazioaren 1.3.2.idatz-zatiak,“Gizarte-alderdiak biltzea hautagai edo lizitatzaileen gaitasun teknikoa egiaztatzean”: AZTERKETA JURIDIKOA

77


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

“Kontratuak gizarte-alorreko berariazko gaitasunak eskatzen baditu, zilegi da eskarmentu jakina eskatzea gaitasun-irizpide gisa, baita jakintza teknikoak ere hautagaien fidagarritasuna frogatzeko. Kontratu publikoei buruzko Arteztarauek eskatzea ahalbidetzen duten probek enpresaren "gizarte-fidagarritasuna" kontuan hartzeko aukera soilik eskaintzen dute, enpresak bere gaitasun teknikoa frogatzen badu kontratu jakin bat betearazteko, betiere arestian adierazitakoaren arabera”.

Irizpide hori administrazio-kontratazioko arloko hainbat kontsulta-organok bermatu dute, hala nola Kataluniako Generalitateko Kontsulta Batzordearen apirilaren 5eko 1/2001 Gomendioan, Kataluniako Generalitatearen Administrazio Kontratazioko Kontsulta Batzordearen Komisio Iraunkorraren azaroaren 23ko 4/2001 Txostenean, Ogasun Ministerioaren Kontsulta Batzordearen ekainaren 30eko 11/99 txostenean, edo Madrilgo Erkidegoko Administrazio Kontratazioko Kontsulta Batzordearen azaroaren 27ko 5/2001 Gomendioan.

1996ko uztailaren 15eko Auzitegi Gorenaren 3. Salaren 5. Sekzioaren Epaiaren Hirugarren Zuzenbideko Oinarrian azaldutakoa aipatzea merezi du: "Arestian adierazi dugunez, arlo hori eraentzen duen printzipio orokorra zera da, kontratistaren sailkapenak kontratista bera gaitu egiten duela Administrazioak egin nahi dituen kontratuetara aurkezteko. Dena den, horrek ez du esan nahi Administrazioak ezin duenik berariazko eskakizunik sartu, Baldintza Berezien bidez. Kontratazio Arautegiaren 110. eta 312. artikuluetan dago jasota aukera hori. Baina Baldintza Berezien Orrien nondik norakoa zein 110. eta 312. artikuluen edukia kontuan hartuta, honelakoak behar dute izan irizpide horiek: zehatzak, justifikatuak eta kontuan izan beharko dituzte, besteak beste, honako irizpide hauek: teknologia modernoetako esperientzia, obraren programazioa eta antzeko irizpideak".

Horri dagokionez, Beentjes auzian 32, Europako Auzitegiak irizpena eman zuen luzaroko langabeak kontratatzeko eskakizunak ez zuela inolako erlaziorik lizitatzaileen gaikuntzarekin, ezta haien gaitasun teknikoarekin ere (ikus epaiaren 28. idatz-zatia). Horren haritik, ez dugu ondorioztatu behar lizitazioa laneratzeko enpresei muga ezin daitekeenik fidagarritasun teknikoaren bidetik; aitzitik, ulertu behar dugu laneratzearen eduki erabakigarria denean soil-soilik egin daitekeela. Gauzak horrela, Beentjes auziari gagozkiola, auzitegiak onartu egin zuen eskarmentua erabiltzeko aukera gaitasun teknikoa balioesteko, baina ezin zitzaiola kasuari aplikatu finkatu zuen, edozein enpresak pertsonak kontrata zitzakeela ulertu baitzuen, eta, hortaz, ezin zela gaitasun-baldintza bat izan.

Azterketa Garrantzitsua da jabetzea enpresek kontratua behar bezala betearazteko duten gaitasuna aztertzen duen irizpide bat jorratzen ari garela, eta horrek mugatzen du lizitaziora onartuko ote den edo ez, ez baita kontratistak hautatzeko irizpide bat, ezta sistema murriztu bat ere; izan ere, aldeak nabarmenak dira, kontratatzeko gaitasuna aipatzearekin batera ez baitago inolako diskriminaziorik. Orduan, gerta al liteke lizitazio batek laneratzeko enpresak soil-soilik onartze hautagai edo lizitatzailetzat? Erantzun zera da, ez dela posible klausula hori kontratu guztietan erabiltzea, ezta oro har ere, baina bai ordea kasu jakinetan eta zenbait baldintza zorrotz errespetatuta, honako hauek, alegia: 4Kasu bakarrean murriztu ahal izango da lizitazioa baliatzeko aukera laneratzeko enpresetara

31: kontratuaren

xedeak eta edukiak gaitasun tekniko eta gizarteratu eta laneratzeko eskarmentu jakin bat eskatzen dutenean, eta eskarmentu hori laneratzeko enpresek eta eremu horretan aritzen direnek badute, logikari jarraiki horiek izango baitira teknikoki gai eta fidagarriak diren bakarrak kontratuak behar bezalako bermeekin betetzeko. 4Arloko gaitasun teknikoak logikoa, objektiboa, proportziozkoa eta arrazoizkoa behar du izan. 4Gainera, gizarteratze- eta laneratze-prozesu bat aurrera eramateko gaitasun hori zinez egiaztatu beharko da; enpresa-

ren beraren aitorpena ez da nahikoa izango, eta gizarte-zerbitzu publikoen txostenak baliatu beharko dira, esaterako, baina, dena dela, garrantzitsua da aukera ematea zuzenbidean onarturiko bestelako froga-bitartekoen bidez egiaztatzea, horrela ez baikara murrizketetan eroriko lehia librea urra dezaketenik, eta edozein arbitrariotasun-arrasto saihestuko dugu. 4Laneratzeko enpresetara mugatzeko aukera kasu bakarrean izango da onargarria: bazterkeria-egoeran daudenen kon-

tratazio esanguratsua eta erabakigarria bada kontratu betearazteko, eta horretako berariazko kualifikazioa eta esperientzia behar bada. Hau da, ez dira balekoak izango kontratatu beharrekoen kopurua oso esanguratsua ez bada, edo gizartelaguntzako betebehar gehigarriak ezartzen ez badira, edo zerbitzu publikoek egiten badute lan hori.

Arrazoibide hori laneratzearen eremura ekarrita, ondoriozta dezakegu gizarteratzeko langileen kopurua eskasa bada edo haien enplegagarritasun-profila handia bada, edo are eta laguntza beste erakunde publiko edo pribatu batek eman behar badu, beste edozein enpresak garatu ahal izango du kontratua. Aurkako zentzuan, gizarteratze-alderdian handia bada edo bere bitartekoekin betearazi behar badu, gaitasun tekniko berariazko eta frogatua eskatu ahal izango da, eta, horrela, gizarteratze eta laneratzean eskarmentua duten enpresetara mugatuko litzateke. Hitz batean, ez dago ezer irrazionalik, subjektiborik edo proportziorik gabekorik talde behartsuak kontratatzea galdatzen edo biltzen duen esleipen batean lizitaziora arloan esperientzia egiaztatuta duten erakundeak soilik onartzen badira. Are gehiago, legediak horretara ere behartzen duela irizten diogu, araudiak berak eskatzen baitu gaitasun eta fidagarritasun teknikoa egiaztatu beharra lizitatzen ari den kontratua behar bezala betearazteko. Fidagarritasun tekniko jakina eskatzeak ez du lehia mugatzen; kontratu-berme bat da, eta bi kontzeptu horiek ez dira nahastu behar, eta enpresa gutxi batzuk eskakizun hori bete ahal izateak ez dakar ez-betetzearen printzipioa urratzerik. Beste kontu bat litzateke Laneratzeko Enpresen Erregistro batean erregistratzea eska ote daitekeen fidagarritasun teknikoaren eskakizun gisa, horrela lehia mugatzeko. Hori ondoriozta liteke 2004/18/EE Arteztarauaren 45. Kontuan Hartuzko Oinarriren irakurketatik 33, baina ez da gomendagarria; izan ere, doktrina-alderdi batek interpretatzen duenez —aho batez ez bada ere— HAKLTBaren 17.-19. artikuluek eta 2004/18/EE arteztarauaren 48. artikuluak zerrenda zehatza ezartzen dute, eta, hortaz, ez dago egiaztatzeko bestelako bitartekorik. Baina, horretaz gain, laneratzeko enpresen erregistroak ez dira ez froga, ez berme enpresa bat kontratua behar bezala betearazteko gaituta ote dagoen edo eskaturiko ezaugarri teknikoak betetzen ote dituen baieztatzeko. Azkenik, gerta liteke enpresarik egotea erregistratuta gabeak baina fidagarritasun tekniko nahikoa dutenak, eta, horregatik, aholkatzen dugu zehaztea zein den eskaturiko gaitasun teknikoa laneratzeko langile teknikoei, egiaztaturiko esperientziari eta baztertzeko arriskuen daudenen plantillaren ehunekoari buruz, fidagarritasun profesionala eta kontratu bat behar bezala betearazteko gaitasuna egiaztatzeko bitarteko objektibo eta kuantifikagarri gisa.

4Komeni da onartzeko aukera laneratzeko enpresetara soilik ez murriztea, dagokion, enpresa horien definizioa bera

murriztailea baita; hobe da "laneratze- eta gizarteratze-arloan gaitutako eta eskarmentudun enpresetarako" ezartzea edo “laneratzeko enpresa edo antzekotarako”, lizitazio publiko batean izaten den murrizketa orok erreparo juridikoak eragiten baititu, eta bigarren idazkuntzaren bidez parte hartzea ez da enpresaren tipologiaren edo xede sozialaren mende geratzen, baizik eta enpresaren beraren gaitasun tekniko objektiboen mende. 4Erreserbei eta prozedurei dagokienez, kontuan izan gizarteratze eta laneratzeari buruzko gaitasun teknikoa gardentasunegoeran egin behar dela, espedientean justifikatu, kontratuaren xedean ezarri, lizitazio-iragarpenean adierazi eta hautatzeko erabiliko diren irizpideak adierazi beharko direla baldintza-orrian, baita eskaturiko berariazko gaitasunen maila ere. 31-Ikus Kontratuaren Xedeari buruzko idatz-zatia, gai juridiko osagarrien aipamenei dagokienez.

78

AZTERKETA JURIDIKOA

32-31/1987 auzia, (Beentjes), EEANE, 1988ko irailaren 20koa. 33-“Arteztarau honek aukera biltzen du Estatukideek kontratisten, hornitzaileen edo zerbitzu-emaileen zerrenda ofizialak ezar ditzaten, edo erakunde publiko edo pribatuek eginiko ziurtapen bat, baita horrelako erregistro edo ziurtapen baten ondorioak ere beste Estatukide batean kontratu publikoak esleitzeko prozeduraren esparruan”.

AZTERKETA JURIDIKOA

79


KLAUSULA SOZIALAK

2. BALIOESPEN IRIZPIDEAK Gizarte-klausulak eskaintzen ebaluazio-fasean barne hartzea jorratuko dugu, bi irizpide bereizi aztergai ditugula: lehenik, laneratzeko enpresa bat izatea, eta, bigarrenik, gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonen kontratazioa.

2.1. LANERATZEKO ENPRESA IZATEAGATIKO PUNTUAZIOA Gizarte-klausulak dituzten hainbat esleipen daude, eta horien pleguek ebaluazio-fasean kontuan hartu dute honako irizpide hauetakoren bat: 4Laneratzeko enpresa bat izatea. 4Gizarte- edo estatutu-xedetzat gizarteratze eta laneratzea duen erakunde bat izatea. 4Bazterkeria-egoeran daudenen ehuneko jakin batek osaturiko plantilla bat edukitzea. 4Irabazi-asmorik gabeko erakunde bat izatea.

Irizpide guztiak azterketa berean dira bilgarriak, eta enpresaren ezaugarriak puntuatzen dituzte, baina haien legezkotasuna eztabaidagarria da, sektore zabal batek uste baitu ez duela ezertan ere eraginpean hartzen kontratuaren betearaztea, eta, dena dela ere, onartze-fasean kontuan hartu beharreko alderdia litzatekeela.

KLAUSULA SOZIALAK

"Adjudikazio-hartzailea hautatzeko, hurrengo irizpide objektiboak hartuko dira kontuan: C) Gizarte klausulak: Gehienez ere, 3 puntu. Hiru puntu emanen zaizkie lizitatzaile edo enpresa lizitatzaileei, baldin eta hurrengo baldintzaren bat betetzen badute gaitasun teknikoa frogatzean: langileen artean gutxienez % 2 lanaldi osokoak izan —edo lanaldi partzialek horrenbeste egin—- eta hiru hilabeteko antzinatasuna baino gehiago izatea, gizarte- eta lan-integrazioko programetan egotea, edo zerbitzuak ohiz azpikontratatzea giza talde baztertuen laneratzea helburu nagusi duten zentro eta enpresekin". 4Ekainaren 16ko 2/2000 Errege Dekretuaren Zortzigarren Xedapen Gehigarriak, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko

Legearen Testu Bategina onartzen duenak, honako hau adierazten du “Kontratazioa bere plantillan minusbaliatuak dituzten enpresekin eta irabazi-asmorik gabeko enpresekin izenburupean”: 1. Kontratazio-organoak administrazio-klausula berezien orrietan adierazi ahal izango dute kontratuen esleipenerako lehentasuna enpresa publiko eta pribatuek aurkezturiko proposamenetarako, betiere bere fidagarritasun teknikoa egiaztatzeko unean beren plantillan langile minusbaliatuen gutxienez % 2 badute, proposamen horiek beren baldintzetan onuragarrienak berdintzen badituzte esleipenaren oinarri izateko baliagarri diren irizpide objektiboen ikuspuntutik begiratuta. 2. Modu eta baldintza berean ezarri ahal izango da gizarte- edo laguntza-prestazioen kontratuei buruzko esleipenean irabazi-asmorik gabeko erakundeek (nortasun juridikoarekin) aurkezturiko proposamenetarako, betiere horien xedeak edo jarduerak kontratuaren xedearekin zuzeneko lotura badu, eta betiere horien estatutuen eta sortze-arauen ondoriozkoak eta dagokion erregistro ofizialean erregistratuta badaude. Kasu horretan, kontratazio-organoak beste erakunde batzuei eskatu ahal izango die haien kostuen arabera eskainitako prezioaren banakapenari buruzko xehetasuna.

Kontratuei buruzko legezko oinarria aldatzeko lege-aurreproiektuak idazkuntza hori zabaldu eta honako hau dio hitzez hitz: Aurkako argudioak Horiek barnean hartzearen aurka dago, esaterako, Balearretako Erkidegoko Kontsulta Batzordea, 2002ko ekainaren 27ko 4/02 Txostenean. Ildo beretik doa Kataluniako Generalitatearen Kontsulta Batzordea apirilaren 5eko 1/2001 Gomendioan, baita Kataluniako Generalitatearen Administrazio Kontratazioko Kontsulta Batzordearen Komisio Iraunkorra ere 2001eko azaroaren 23ko 4/2001 txostenean. Gauza bera egiten du Ogasun Ministerioaren Kontsulta Batzordeak 1998ko abenduaren 16ko Txostenean, honela egin ere: “Gainerakoan, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legeak berak biltzen du agindu esanguratsu bat, eta horren arabera, lehiaketa esleitzeko irizpideen artean enpresaren ezaugarriak barnean hartu nahi direnean 34 modu adierazian biltzen dira Legean bertan eta nondik norako egiaz mugatuarekin”. Europako Batzordearen COM (2001) 566 azkena Interpretazio Komunikazioak adierazten duenez, “Horrenbestez, kontratuaren xedeari edo betearazpenei lotuta behar dute egon esleipen-irizpideek", eta ez da erraza murrizketa horretan enpresaren berezko ezaugarriak sartzea.

Aldeko argudioak Bada aldeko txostenik ere, eta ildo horretakoa da, esaterako, Valentziako Generalitatearen Administrazio Kontratazioko Batzorde Gorenaren martxoaren 21eko 1/2003 Irizpena ("Kontratazio Publikoan Klausula Sozialak barne hartzeari" buruzkoa) eta Euskadiko Kontsulta Batzordearen 2000ko abenduaren 21eko Txostena. Irizpide hori lege bidez emana ere badago, ikus dezakegunez: 4Gizarteratze eta laneratzearen berariazko alorrean, ezin da aipatu gabe utzi Nafarroako 26/2000 Foru Agindua, 2000ko

martxoaren 27koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana 35, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuaren obrak eta ekipamenduak lehiaketa bidez adjudikatzeko irizpideak onesten dituena; honako hau adierazten du 2. idatz-zatian:

Seigarren xedapen gehigarria. Kontratazioa beren plantillan ezinduak dituzten enpresekin eta irabazi-asmorik gabeko erakundeekin. 2. Era berean, kontratuak esleitzeko lehentasuna adieraziko da gizarte-bazterkeriako egoeran daudenen sustapen eta laneratzean berariaz aritzen diren enpresek aurkezturiko proposamenetarako, uztailaren 9ko 12/2001 Legearen Bederatzigarren Xedapen Gehigarrian arauturikoak, kontratatzeko lizitatzailearen konpromiso formala balioetsiz; lanpostuen % 30 gutxienez ondorengo taldeei egokituko zaie, eta gizarte-zerbitzu publiko eskudunek egiaztatuko dute horien egoera.

Transkribaturiko xedapen gehigarriak eta haren balizko erreformak lehentasunezko irizpidea ezartzen dute irabazi-asmorik gabeko erakundeen edo ezinduak kontratatzen dituzten edo beren plantilla bazterkeria-egoeran daudenekin osatzen dituzten erakundeen alde. Idazkuntza hori nahasia da eta eragin praktikorik gabeko asmoadierazpena da, zehaztu gabeko kontzeptu juridiko bat jasotzen baitu, hala nola lehentasuna, eta eraginkorra izateko kontratuaren fase guztietan (hautaketa, ebaluazioa, betearaztea) alderdi horiek lehenesteko aukera argi eta garbi ezarri beharko luke. Lizitazio publikoan berdinketa ia ezinezkoa da (hamarrenak eta ehunekoak balioesten dira, eta kontuan hartu behar da mahiaren edo kontratazio-organoaren diskrezionalitatea), eta zalantzan jartzekoa da kasu bakar batean lehentasun-klausula batek kontratazio bat erabaki ahal izatea. Legearen letrari atxikita, haratago joaterik ez dagoela finka daiteke, baina interpretatuz gero, ondoriozta daiteke legegileak lehentasun bat ezarri badu, lizitazioen bidez zehatz daitekeela, betiere kontratuaren xedearekin lotura badu. 4Oso esanguratsua da Madrilgo Autonomia Erkidegoaren aipaturiko abenduaren 17ko 213/98 Dekretua, administrazio-

kontratazioan neurriak ezartzen dituena enplegatuarekin egonkortasuna eta kalitatea babesteko; honako hau ezartzen du 2. artikuluan, enpleguaren loturiko esleipen-helburuaren irizpideei buruzkoa: 1. Lehiaketa bidez esleitu beharreko kontratuen administrazio-klausula berezien orrietan, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen 87. artikuluaren arabera ezartzen diren irizpide objektiboez gain, enpleguari buruzko honako irizpide objektibo bat edo hainbat hartuko dira barnean nahitaez, kontratu bakoitzaren xedearen berariazko ezaugarriei jarraiki: a) Enpresaren plantillaren egonkortasuna, proposamenaren aurkezpen-dataren aurreko urtean kontratu mugagabeko langileen kopurua atxikitzeari edo hazteari dagokionez. b) Proposamena aurkezteko unean enpresaren plantillan kontratu mugagabea duten langileen ehunekoa, betiere enpresako langileen guztirakoarekiko.

34-Zortzigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako lehentasun-irizpideari dagokio. 35-Nafarroako Aldizkari Ofiziala. 53. zenbakia, 2000ko maiatzaren 1ekoa.

80

AZTERKETA JURIDIKOA

AZTERKETA JURIDIKOA

81


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

c) Kontratuaren xedea zuzenean betearaztearen eraginpean dauden enpresaren plantillaren langileen ehunekoa. d) Kontratuaren xedea betearazteari loturiko langileen kontratazio berriak. Irizpide horiek guztiak direla-eta, enpleguaren egonkortasunari loturikoak, baldintza-orriek klausulak jasoko dituzte, zeinetan baremazioaren guztizkoaren % 20ko puntuazioa bilduko den.

Aipatzekoa da artikulu hori, bi lehenengo idatz-zatiek enpresaren ezaugarriei buruzko irizpideak hartzen baitituzte barnean, eta bi hurrengoek, aldiz, kontratua betearaztearekin loturiko irizpideak. Gaurko egunez, eta izandako inpugnazio guztiak gorabehera, irizpide balekoak eta indarrean daudenak dira, eta horiek barnean hartzea zenbateraino den onargarria ezartzen du horrek. Eta horri buruz iritzia eman zuen Estatu Kontseiluak 1998ko azaroaren 19ko irizpenean: “lehiaketa bidezko kontratuak esleitzeko ezarritako irizpideak objektiboak dira eta interes publikoentzat eskaintza onuragarrienari buruzkoak dira; izan ere, enpresa baten seriotasun eta fidagarritasunaren erakusgarrietako bat bere enplegatuei eskaintzen dizkien kontratuen egonkortasuna eta kalitatea izaten da, eta hori izan liteke esleitzeko irizpide objektibo bat dagokion kontratista hautatzeko —betiere irizpidearen arrazoizko ponderazioa erabiliz—, are eta fidagarriagoa Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen 87. artikuluan adierazitako beste batzuk baino fidagarriagoa, hain zuzen ere eskaintza onuragarrienaren hautaketako interes publikoak babesteko, enpresa batek eskainitako enpleguaren kalitatea eta enpresaren giza baliabideen kualifikazioa baita kontratista egokia hautatzeko eragina izan dezakeen faktore objektiboetako bat”. 4Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeak honako hau dio 62.7 artikuluan:

"Administrazio klausula partikularren plegu guztiek, esleipen irizpideen artean, enpresen lan egoerarena jasoko dute, kaudimen teknikoa frogatzeko unean plantillan % 10 baino handiagoa ez den aldi baterako langile kopurua duten enpresak balioesteko eta horiei puntuazio ona emateko." 4Europako jurisprudentziak hori onartzen du Renco Epaian

36,

enpresen esperientzian oinarrituriko puntuazio-irizpide baten baliotasuna erabakitzen baitu, eta honako hau dio hitzez hitz: “ …gauzak horrela, lizitatzaile baten eta haren taldearen gaitasun teknikoa, dagokion kontratuaren mota bereko proiektuak egiteko maiztasuna eta proposaturiko azpikontratisten kalitatea elementu kualitatiboak dira guztiak ere, eta kontratuak eskaturiko maila lortzen ez badute, atzerapenak eragin ditzakete obrak gauzatzean, edo obra osagarriak beharrezkoak izatea eragin. Horrenbestez, obrak gauzatzeko lizitatzaile baten gaitasuna ebaluatzeko administrazio-klausula berezien orrian aipaturiko irizpide jakin batzuk termino kuantitatiboetan adierazten ez badira ere, dena den, modu objektibo eta uniformean aplika daitezke eskaintzak alderatzeko, eta erabat egokiak dira eskaintza merkeena identifikatzeko.”

2.2. BAZTERKERIA EGOERAN DAUDEN PERTSONAK KONTRATATZEAGATIKO PUNTUAZIOA Modalitate honek ere zenbait eztabaida piztu du, eta, hortaz, onargarria ote den erabakitzeko zenbait ondorio ezarri aurretik, haren baliotasun juridikoaren aldeko eta aurkako argudioak erakutsiko ditugu. Ondorioa aurreratuz, zenbait erreparorekin da balekoa formula hori, eta aurkako irizpenen funtsa zenbait balioespen-irizpide ez-onargarritzat hartzea da, ez baitzuten Erkidegoko zuzenbidearen printzipioak, prozedura edo beharrezko baldintzak errespetatzen. Aitzitik, puntuazio-irizpidea errespetatuz gero, balekoa da, eta hori modu adierazian jasota dago 2004/18/EE Arteztarauan, baita estatuaren kontratuei buruzko oinarrizko legearen lege-aurreproiektuan ere, eta horrek bermerik handiena ematen dio, eta doktrina-eztabaidak amaitzen ditu.

ARAUDIA HAKLTBak lehiaketa esleitzeko irizpideak aipatzen ditu 86. artikuluan. 1. Lehiaketaren administrazio-klausula berezien orrian ezarriko dira esleipenerako baliagarri izango diren irizpide objektiboak, hala nola prezioa, berraztertzeko formula (hala badagokio), gauzatzeko edo entregatzeko epea, erabilera-kostua, kalitatea, errentagarritasuna, balio teknikoa, ezaugarri estetiko edo funtzionalak, ordezko piezak izateko aukera, mantentzea, laguntza teknikoak, saldu osteko zerbitzua edo antzeko beste batzuk, kontratazio horiei jarraiki erabakiko duela kontratazio-organoak. 2. Aurreko idatz-zatiak aipatzen dituen irizpideak adieraziko dira beheranzko ordenan garrantziari dagokionez eta ematen zaien ponderazioaren arabera, eta horiek jardungo duten proposamenen balioespen-fasea zehaztu ahal izango dute, eta, hala badagokio, horiek aplikatzean hautaketa-prozesuan jarraitzeko lizitatzaileari eska dakiokeen gutxieneko puntuazio-atalasea.

Eta 2004/18/EE Arteztarauaren 53. artikuluak honako hau adierazten du: Kontratua esleitzeko irizpideak 1. Zerbitzu jakinak ordaintzeari buruzko legezko xedapenak, arauzko xedapenak edo administrazio nazionalak aparte utzi gabe, honako hauetan oinarrituko dira botere esleitzaileak kontratu publikoak esleitzeko: a) dagokion kontratu publikoaren xedeari loturiko hainbat irizpide, kontratua botere esleitzailearen ikuspuntutik eskaintza merkeenari esleitzen zaionean: esaterako, kalitatea, prezioa, balio teknikoa, ezaugarri estetiko eta funtzionala, ingurumen-ezaugarriak, funtzionamendu-kostua, errentagarritasuna, saldu osteko zerbitzua eta laguntza teknikoa, entrega-data eta entregatzeko edo gauzatzeko epea. b) edo preziorik baxuena soilik.

Ez da ezer esaten pertsona edo talde behartsuak kontratatzea esleipenean kontuan hartu beharreko irizpide ote den, baina horrek ez du ezertara behartzen, ez aipatzeak ez baitu zalantzan jartzen onargarria den edo ez; esaterako, bulegoko altzariak kontratatzerako ergonomia balioetsi daiteke irizpide objektibo gisa, nahiz eta hori ez den propio aipatzen.

Azterketa Ikus dezakegunez, aukera juridiko bat baino gehiago dago, eta gure iritzia positiboa izateak ez du inola ere auzia erabakitzen. Oraingoan hemen azterturiko klausula sozialak jasotzeko gainerako aukerei buruz zalantzarako inolako tarterik ez badago ere —betiere baldintzak, eskakizunak, prozedurak eta erreserbak betetzen badira— eta jurisprudentzia, txostenak eta aldeko legedia gorabehera, zuhurtasunaren alde egingo dugu eta berriz ere errepikatzen dugu gizarte-bazterkeriako egoeran daudenen kontratazioa balioetsi eta puntuatzeko gomendioa, baina ez, ordea, enpresak irabazi-asmorik ez izatea, edo enpresaren tipologia edo xede soziala.

KONTRAKO ARGUDUIOAK 4Europako Batzordeak, 2001eko abenduaren 21eko Irizpen Arrazoitua eman zuen —2002ko otsailaren 8koak zuzenduta-

koa—, eta bertan enpleguaren egonkortasuna babesteko neurriak babesten dira, baita minusbaliatuen gizarteratzea bultzatzeko neurriak ere, Madrilgo Autonomia Erkidegoko abenduaren 17ko 213/1998 Dekretuan ezarritakoak, honako hau adieraziz: “Batzordearen irizpenak azaltzen duenez, irizpide horiek onar litezke kontratuak betearazteko baldintzak ezartzen dituzten kontratu-klausula gisa, baina ez dira ezein kasutan ere baliagarri eskaintza merkeena ebaluatzeko, eta irizpide horiek kontuan hartu beharko lirateke ere enpresaren gaitasun teknikoa neurtzeko kontratisten hautaketa-fasean, baina ez, ordea, eskaintza merkeena zehazteko garaian”. 4 Balearretako Erkidegoaren Kontsulta Batzordeak honako hau dio hitzez hitz 2002ko ekainaren 27ko 4/02

36-2003ko otsailaren 25eko epaia, T-4/01, Renco SpA gaiari buruzkoa. Erantsitako dokumentazioa kontsulta daiteke, jurisprudentziari buruzko dokumentazioan.

82

AZTERKETA JURIDIKOA

Txostenean:“Konsulta Batzordeak kontrako txostena eman du, oraingoz, enpleguaren egonkortasuna eta kalitatea babesteko Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren administrazio-kontratazioko neurrien dekretu-proiektuaren izapidetzeari dagokionez, honako honi jarraiki: a) Dekretu-proiektuaren zati funtsezko eta berritzailea arautzen duen 2. artikulua ez da uztartzen Batzorde honen 16/2001 Txostenetik ondorioztatutako irizpidearekin; horren arabera, gizarte-arloko neurriak ezin dira jaso kontratuak esleitzeko irizpide gisa, ez baitira prestazioaren xedeari buruzkoak.” AZTERKETA JURIDIKOA

83


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK 4 Kataluniako Generalitatearen Kontsulta Batzordearen apirilaren 5eko 1/2001 gomendioak eta Administrazio

Kontratazioko Kontsulta Batzordearen 2001eko azaroaren 23ko 4/2001 Txostenak onargarritzat adierazten duten irizpide bakarra eskaintza baliokideen arteko berdinketa hausteko Legean aurreikusitako klausula sozialak kontuan hartzea da, betiere Zortzigarren Xedapen Gehigarriaren arabera. 4Europako Batzordearen Interpretazio Komunikazioak —kontratu publikoen gaineko Erkidegoko legediari eta kontratu

horien gizarte-alderdiak biltzeko aukerei buruzkoak— honako hau adierazten du. “… bateraezina litzateke kontratu publikoei buruzko egungo Arteztarauekin ... lizitatzaileek pertsona-kategoria jakin bat zenbateraino enplegatzen duten edo aukera-berdintasuna sustatzeko programa zenbateraino aplikatzen duten adierazten dute irizpide horiek, hots, bestela esanda, kontratuaren xedearekin edo kontratua betearazteko baldintzekin zerikusirik ez duten irizpideak. Irizpide horiek — ez dira lagungarriak eskaintza merkeena hautatzeko— baztertu egiten dituzte egungo Arteztarauek, haien xedeak produktu edo prestazio baten berezko ebaluazioa ahalbidetzea izan behar baitu”.

ALDEKO ARGUDIOAK Hasteko eta Lehenengo Kontuan Hartuzkoan, honako hau dio 2004/18/EE arteztarauak: “Justizia Auzitegiaren jurisprudentzian oinarrituta dago Arteztarau hau, batez ere esleitzeko irizpideei buruzkoa, erakunde esleitzaileek eraginpeko herritarren premiei erantzuteko dituzten aukerak argitzen dituena, ingurumen- edo gizarte-esparrua ere bazter utzi gabe, betiere irizpide horiek kontratuaren xedeari lotuta badaude, erakunde esleitzaileari aukeratzeko askatasun mugagabea ematen ez badiote eta funtsezko printzipioei atxikitzen badiete”.

Juriprusdentzia

Ikus dezakegunez, Arteztarau berak aipatzen du Europako Erkidegoen Justizia Auzitegiaren jurisprudentzia; hori dela-eta, merezi du epai esanguratsuenetako batzuk labur bada ere aipatzea 37 , azken batean zuzenbidearen iturri izaten bukatu baitute: 41988ko irailaren 20ko Beentjes Epaian (31/87 auzia), luzaroko langabeak kontratatzeagatiko puntuazio-irizpidea onar-

tzen da, betiere diskriminatzailea ez bada eta aldez aurretik iragarri bada. 4Nord-Pas-de-Calais Epaiak (C-225/98 auzia) adierazten duenez, kontratua eskaintza merkeenari esleitzea behartzen duen

Arteztarauaren xedapenak ez du saihesten ekonomikoak ez diren alderdiak esleitzeko irizpide gisa erabiltzea (klausula sozialak), betiere aldez aurretik iragarri badira eta diskriminatzaileak ez badira. Madrilgo Auzitegi Gorenak berak ere interpretazio hori aipatu du bere 606/2003 epaian, honako hau ebatsiz: “epai horretatik argi eta garbi ondorioztatzen da langabeziaren aurkako borrokarekin loturiko irizpide bat esleipen-irizpide gisa ezar daitekeela, eta ez soilik enpresak hautatzeko irizpide gisa.” 42002ko irailaren 17ko Concordia Bus Epaian (C-513/99 auzia), autobusak kontratatzeko ingurumen-irizpideei buruzko-

an, aipatu eta errepikatu egiten dira Beentjes auziko eskakizunak, gizarte-irizpideak “kontratuaren xedearekin ere lotuta egon behar dutela” jasota. Eskakizun hori erabakigarritzat ulertu behar da onargarritasunari begira. 42003ko abenduaren 4ko EVN Wienstrom epaian (C-448/01 auzia) adierazten denez, Erkidegoko arauak ez daude argin-

dar-hornikuntzako kontratu baten esleipenean erakunde esleitzaile batek irizpide gisa hornitu beharreko argindarra energia-iturri berriztagarrietan sorturikoa izatea eskatzearen aurka (baremoaren % 45), betiere irizpide hori kontratuaren xedearekin lotuta badago, erakunde esleitzaileari hautatzeko baldintzarik gabeko askatasuna ematen badio, pleguan propio adierazten bada eta Erkidegoko Zuzenbidearen funtsezko printzipio guztiak errespetatzen baditu, bereziki diskriminaziorik ezarena.

IRIZPEN ETA TXOSTEN JURIDIKOAK 4Euskadiko Kontsulta Batzordeak, 2000ko abenduaren 21eko Txostenean, esleitzeko irizpide gisa klausula sozialak jaso-

tzeko aukera zabaltzen du, Batzordeak nabarmenduriko premisak betetzen diren neurrian, eta, jakina, enkanteetan aplikagarriak ez direla ere adierazten du. 4Europako Erkidegoen Batzorde Ekonomiko eta Sozialak honako hau dio 2000ko apirilaren 26ko bere Irizpenean —obren,

hornikuntzen eta zerbitzuen kontratu publikoak esleitzeko prozeduren koordinazioari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren proposamenari buruzkoa (COM(2000) 275 azkena)—: “2.3. Eskaintzan kalitatea ebaluatzerakoan, botere esleitzaileek legezkotasun osoz hartu ahal izango dituzte kontuan gizarte- edo ingurumen-alderdiak, betiere tratu-berdintasunaren printzipioa errespetatzen bada”. 41996ko azaroaren 27ko Liburu Berdeak, “Kontratazio Publikoa Europar Batasunean: Etorkizunerako gogoetak” izenbu-

rua duenak, honako hau dio: “erantsi beharra dago —betiere arteztarauak aplikatzeko atalaseen azpiko kontratuei dagokienez— kontratazio-organoak gizarte-arloko lehentasunak barnean har ditzaketela izapidetzeko irizpideetan, betiere inolako diskriminaziorik gabe ezaugarri bereko Erkidegoko erakunde guztiei zabaltzen bazaizkie....” 4Batzordearen 2001eko urriaren 15eko Interpretazio Komunikazioak honako hau adierazten du: “indarrean dagoen

Erkidegoko legediaren arabera, kontratuen esleipenak gizarte-alderdi horiek har litzake kontuan kontratuaren xedean edo kontratua betearazteko baldintzetan eragiten duten neurrian, eta baita ere abantaila direnean botere esleitzailearentzat, eta betiere "irizpide gehigarri" gisa eskaintzen arteko berdintasuna suertatuz gero”. 4Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren (KES) erabakia azpimarratu behar dugu —maiatzaren 27ko bilkura arruntean onar-

tu zuen 5/1998 Irizpena Herri Administrazioen Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko Legea aldatu zuen Lege Aurreproiektuari dagokionez—, pleguan bertan gainerakoarekin batera balioetsi daitezkeen klausula sozialak biltzeko aukera onartzen duena. 13/1995 Legearen 87. artikulua aipatzen zuen Irizpenak, esleipenerako eta lehiaketarako irizpideei buruzkoa, eta jorratzen ari garen azterketarekiko duen garrantzia eta interesa kontuan hartuta, oso-osokorik kopiatzen dugu: "Administrazioarekiko kontratuaren esleipena egiaztatzeko baliatzen diren irizpideek ez dute soilik aurrekontualderdia jaso behar; aitzitik, botere publikoek helburutzat dituzten politiken multzoan bildu behar dira. Zehazki, hainbat xede —hala nola enplegua, langileen segurtasuna eta osasuna, enpleguaren egonkortasuna, gizarteekonomiako enpresekiko kontratazioa edo ingurumen-alderdiak sustatzea— baliatu beharreko faktoreak dira kontratazio-eskaintzen fidagarritasuna eta kalitatea ebaluatzeari begira. Izan ere, Legeak ezin du plegu guztietan faktore horiek lortzea ezarri, baina, halaber, ezin du eragozpen izan kasu bakoitzean, eta Administrazio bakoitzak, irizpide horiek taxutu ahal izateko kontratista balioesteko irizpideak osatzerakoan. Enplegua sortzea lehentasunezko helburua bada botere publikoen jardunean, argi dago lanmaila handiagoa duten eskaintzek balioespen ponderatu baten aukera izan behar dutela lehiaketaren esleipenirizpideetan. Hori guztia dela-eta, Legearen 87. artikuluan biltzen diren irizpideen zerrendak ("Lehiaketa esleitzeko irizpideak") klausula sozial bat bildu beharko luke, gainerako irizpideekin batera balioetsi ahal izango dena pleguan bertan: lanpostuen kopurua kontrataturiko jardueran, lanean segurtasun-neurriak hartzea, gizarte-ekonomiako enpresa izatea, ingurumena babesteko neurriak hartzea eta lankontratazioko nolabaiteko maila egiaztatzea kontrataturiko obra edo zerbitzuan."

Madrilgo Autonomia Erkidegoa eta Baliospen Irizpidea Zenbaterainoko garrantzia duen kontuan izanda, atal bat eskainiko diogu Madrilgo Autonomia Erkidegoko abenduaren 17ko 213/1998 Dekretuari, 1998. urtetik hona irizpenen, inpugnazioen, kontratxostenen, errekurtsoen, salaketen, gomendioen

37-Erantsitako dokumentazioaren CD-ROMean bilduta dago epai horien testu osoa.

84

AZTERKETA JURIDIKOA

AZTERKETA JURIDIKOA

85


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

eta epaien segida amaigabea izan duenari, baita Erkidegoaren esparruan izan ere. Ikus ditzagun Dekretuaren hainbat puntu garrantzitsu:

4Erkidegoaren esparruan

enpleguaren egonkortasun eta kalitatea bultzatzeko Esparru Akordioan du jatorria; horren ondoren, Gobernu Kontseiluaren Erabakia (LCM 1998\287) etorri zen, 1998ko ekainaren 18koa, Esparru Akordio hori garatu eta betearazteko hartu beharreko administrazio-neurriak erabakitzen dituena. Bertan ezartzen zen enpresen plantillari buruzko puntuazio-irizpide bat (kontratu mugagabeak, egonkortasuna eta kontratazio berriak), baita obligazio- eta lehentasun-irizpide bat ere ezinduen % 2 kontratatzeari dagokionez.

hainbat gorabehera izan ditu Dekretuak: Europako Batzordeak gutuna igorri zion Europar Batasuneko Espainiaren Ordezkari Iraunkorrari 1998ko abenduaren 21ean, Dekretuan onarturiko esleipen-irizpideen Erkidegoaren zuzenbidearekiko balizko bateraezintasuna adierazita. Horri erantzunez, Zerbitzu Juridikoen Zuzendaritzak landuriko txostena igorri zuen, argudio juridikoak eta haien baliotasuna egiaztatuz edo berretsiz nazioko eta Erkidegoko zuzenbidearen arabera. Eurodiputatu Carlos Carnero González jaunak (PSE) galdera idatzia egin zion Batzordeari 1999ko otsailaren 11n. Batzordeak bultzatuta, Kontratazio Publikoko Pakete Bilera sustatu zen 1999ko urriaren 26an Atzerri Arazoetarako Ministerioan. Bolkestein jaunak Dei Gutuna igorri zuen Batzordearen izenean, 2000ko maiatzaren 12an, eta abar, eta abar.

4Onartu aurretik, Estatu Kontseiluaren Irizpenaren eraginpean jarri zuten Dekretua 38, 1998ko ekainaren 4ko 1869/1998

4Madrilgo Auzitegi Gorenak iritzia eman zuen errekurtsoari eta Dekretuari buruz 2003ko maiatzaren 30eko epaian, eta

4Abenduaren 17ko 213/1998 Dekretua Madrilgo Erkidegoko Legebiltzarrak onartu zuen, eta 1997ko uztailaren 30eko

erreferentzia duena, eta aldeko txostena eman denez eta argigarria denez, merezi du haren argudioen zati bat kopiatzea:

“Komeni da adieraztea esleipenetan gizarte-arrazoien aldeko lehentasuna izatea —modu konbentzionalean ezar daiteke hori onartzen diren plegu orokorretan— ezin daitekeela egiazko muga bihurtzeko adinakoa izan: Esparru Akordioak berak eta Gobernu Kontseiluaren erabaki-proiektuak aurreikusten dutenez, baremazioaren guztirakoaren % 20ko puntuazioa lortuko dute, eta ehuneko hori, garrantzitsua izanda ere, ez da erabakigarria, hor geratzen baita puntuazioaren gainerako % 80a, bestelako irizpideen baitan egon daitekeena. Argi dago ezin direla diskriminazio bidegabeak ezarri —hala nola esleipenerako lehentasuna duten enpresetan enplegaturiko langileek bizilekua Madrilen izatea edo antzeko beste klausula batzuk—, diskriminatzaileak izateaz gain ezarpen librearen aurkakoak ere izango liratekeelako, eta ez erkidegoaren arlokoa soilik, baita nazio osokoa ere. Herri Administrazioen Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legeak berak aditzera ematen du horrelako itunak egin daitezkeela, diskriminatzaileak ez badira eta modu erregularrean ezartzen badira, izan ere, eta esaterako, minusbaliotasuna duten langileen mesederako baita, honako hau adieraziz: "kontratazio-organoek administrazio-klausula berezien orrietan adierazi ahal izango dute kontratuak esleitzerakoan lehentasuna enpresa publiko edo pribatuek aurkezturiko proposamenetarako, betiere beren fidagarritasun teknikoa egiaztatzerakoan gutxienez langile minusbaliatuan 100eko 2 badute beren plantillan, non eta proposamen horiek beren baldintzei dagokienez onuragarrienekin berdintzen badira esleipenerako oinarri gisa baliatzen diren helburu objektiboen ikuspuntutik." Itun hori —HAKLk berak aitortzen dio zilegitasuna, minusbaliotasuna duten langileei mugatuta badago ere, orientagarria da pleguek —orokor edo berezi— esleipenak baldintzatzeari dagokionez, lan- edo gizarte-arloko arrazoiak tarteko; gaia itun gisa moldatuko da, gauza bera ezartzen duen arau orokorrik zertan izan gabe. Zenbait organok zalantza piztu dute kontratazio publikoaren arloko adierazitako arauak ematea (eta orain Estatu Kontseiluak administrazio-klausulen orrian dagozkion aginduak biltzea planteatu du) aurkakoa ote den kontratazio publikoaren arloko Erkidegoko Arteztarauekiko. Horri dagokionez, gogorarazi behar da 93/37/EEE Arteztarauaren —obren kontratu publikoak esleitzeko prozedura-koordinazioari buruzkoa— 30.1 artikuluak dioena, hots, zeintzuk diren "botere esleitzaileak oinarritzat hartuko dituen irizpideak kontratuak esleitzeko", hala preziorik merkeena (enkanteak berezkoa duena) nola esleipena eskaintza merkeenaren alde egiten bada (lehiaketaren bide beretik), eta kontratuaren arabera aldatuko diren hainbat irizpide ezarriko dira: esaterako, prezioa, gauzatzeko epea, erabilera-kostua, errentagarritasuna, balio teknikoa". Baina adierazitako Arteztarauak adierazten duenez, "1. idatz-zatiko "b" letran aurreikusitako kasuan, botere esleitzaileak baldintzaorrian edo lizitazio-iragarkian aipatuko ditu erabili nahi dituen esleitzeko irizpide guztiak, ahal dela beheranzko ordenan ematen zaien garrantziaren arabera", eta horretaz gain "1. idatz-zatia ez da aplikagarria izango Estatukide bat bestelako irizpideetan oinarritzen denean, Arteztarau hau hartzeko unean indarrean dagoen araudi baten arabera, betiere helburutzat badu lizitatzaileren batek lehentasuna izatea, baliaturiko araudia Itunarekin bateragarria izateko baldintzarekin". Xedapen horrek aukera zabaltzen du enplegu-sorkuntzari eta lan-egonkortasunari buruzko klausula hori —Madrilgo Erkidegoak bere geografia-esparruko sindikatu nagusiekin hitzartu du hura ezartzea— Erkidegoaren administrazio-klausula orokorren klausula-orrietan barne hartzeko (adierazitako baldintza ponderatu eta ez-diskriminatzaileetan), horregatik obren kontratazioaren arloko Erkidegoaren zuzenbidea zertan urratu gabe ”. 4Berriz ere Dekretua onartu baino lehen eskatu zitzaion beste txosten bat Estatu Kontseiluari, eta 1998ko azaroaren 19ko

irizpenean aurreko irizpena eta balioespen-irizpidearen legezkotasuna berretsi zuen. 4Madrilgo Eraikuntzaren Enpresa Elkarteak (AECOM) eta Eraikuntzaren Konfederazio Nazionalak Dekretuaren aurkako

39

esleipen-irizpide gisa onargarritzat hartzen du enpleguaren egonkortasuna, ez baitu HAKLTBaren 85. artikulua bete gabe uzten. Horrela adierazten du: “Dena dela, inpugnaturiko Dekretuaren azterketatik ondorioztatzen denez, Dekretuak ez du ezartzen kontrataziorako baldintza mugatzaile berririk; alde batetik, Dekretuaren 2. artikuluan ezarritako enpleguarekin loturiko esleitzeko irizpide objektiboen araudiagatik gertatzen da hori, araudiak administrazio-klausula berezien orrian bildu beharreko irizpide batzuk besterik ez baititu ezartzen, esleipenera aurkezten diren enpresek bete ditzaketenak edo ez, baina ez du aurkezte hori ez debekatzen, ez mugatzen, hori zenbateraino betetzen den ponderazio jakin batera irits daitekeela (% 20) alde batera utzita, betiere baremazioaren guztizkoarekiko, eta, bestetik, irizpide horiek ez dute beti enpresaren kontratu mugagabea duten langileen balioespena egitea eskatzen, eta hori gertatzen da, hain zuzen ere, idatz-zatietan aurreikusitako irizpideetan”. 42006. urtearen hasieran ere ebatzi gabe zegoen auzia. Onartu zenetik zazpi urte luze igaro ondoren, Europako

Batzordeak Bruselan iragarri zuen errekurtso bat aurkezteko asmoa, Espainiaren aurka eta Europar Batasuneko Auzitegian, Madrilgo Erkidegoak aplikaturiko enpleguko egonkortasunari buruzko xedapenari dagokionez. Madrilgo Erkidegoko zerbitzu juridikoekin kontsultatu ondoren, antza denez Dekretua indargabetu egingo dute jarrerari eutsi eta epaiaren emaitzari itxaron beharrean, eta baliteke EBren Auzitegiaren ebazpena jakin gabe geratzea; ziurrenik ere, jurisprudentzia-doktrina errepikatu egingo litzateke, klausula sozialak barnean hartzeko aukera onartuz kontratuak esleitzeko irizpide gisa. Atera ditzagun zenbait ondorio: 8 Irizpide-desberdintasun nabarmena dago klausula sozialaren legezkotasunari dagokionez, horri buruz iritzia nork eman. Batzuk besteak baino jurista hobeak edo okerragoak al dira? Ez da hori kontua, inondik inora, baina onargarritasunak muga juridiko soila gainditu egiten du gizarte-politikako eztabaidagai bihurtzeko, interesen gatazka edo jarrera-hartze ideologiko baten barruan. 8 Eta hala da, bai; teknikoa edo legegintza-arlokoa soilik izan daitekeen gai bat epaitegietako borroka bihurtu da,

Madrilgo Erkidegoko Eraikitzaile eta Enpresaburuen Elkarteak planteaturikoa, sindikatuen eta ezinduen elkarteen aurka. Desakordioaren arrazoia: kontratazio publikoa enpleguko egonkortasunari dagokionez, eta egonkortasun hori ezinduen artean sustatzea. 8 Madrilgo Auzitegi Gorenak, Estatu Kontseiluak, Madrilgo Erkidegoaren zerbitzu juridikoek eta europar jurisprudentziak

behin baino gehiagotan eta irmo bermatu dute klausula sozialak barnean hartzea eta horien legezkotasuna kontratu publikoak esleitzeko irizpide gisa. 8 Horrekin guztiarekin, argi dago Dekretuak ez duela epaitegien aurkako ebazpen bakar bat ere izan; errekurtsoan (gal-

duak) eta kexak izan ditu, aldiz, gizarte-politikarako joera edo sentsibilitate askorik ez duten erakunde edo pertsonek botatakoak —hala nola Bolkestein jaunak—, eta horrek zalantzaren orbana zabaldu du, baina, azken batean, alderdi baten jarrera edo interes orokorren gainetik interes partikularren lehenestea besterik ez da hori.

errekurtsoa aurkeztu zuten, Administrazioaren beraren aurkakoa eta baterako demanda ezarriz halaber Minusbaliatuen Ordezkarien Espainiar Batzordeari (CERMI), eta UGT eta CCOO sindikatuei, Esparru Akordioaren sinatzaile direnez. 38-Ez da hutsala Estatu Kontseilua izatea Espainiako hierarkia-maila handieneko kontsulta-organoa, eta horren arabera doktrina-balio garrantzitsua duela ondoriozta daiteke.

86

AZTERKETA JURIDIKOA

39-Zehaztasun gehiago nahi izanez gero, ikus Alicia Sánchez Cordero Administrazioarekiko Auzietako Magistratuaren artikulua Madrilgo Erkidegoaren Elkarrizketa Juridikoan, 2001eko urtarrilaren 9. zenbakian, argitalpen honen eranskinean agertzen dena.

AZTERKETA JURIDIKOA

87


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

Estatuaren kontratuei buruzko Legearen Aurreproiektua

eskuratzeko zailtasunak dituztenen kontratazioa barnean hartzea ezinezkoa bada ere, proposamen hori, aldiz, hobekuntzaproposamen gisa bil daiteke, konpromiso hori kontratua betearaztekoan balioetsita.

Izapidetze-fasean egonda eta 2007. urtea baino lehen behin betiko onartzea espero ez bada ere, oso positiboa eta esanguratsua da Estatuaren Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen 2004/18/EE Arteztaraurako egokitzapenak modu adierazian jasotzea gizarte-irizpideak barnean hartzeko aukera balioespen-fasean 40:

4 Azkenik, prozedurari eta erreserbei gagozkiela, honako hau hartu behar da kontuan:

4. azpiatala. Esleipenduna hautatzea. 134. artikulua. Eskaintzak balioesteko irizpideak. 1. Proposamenak balioetsi eta eskaintza merkeena erabakitzeko kontratuaren xedeari loturiko helburu objektiboak hartu beharko dira kontuan, hala nola kalitatea, presioa, eta, hala badagokio, kontratua berraztertzeko formula, prestazioa gauzatu edo entregatzeko epean, erabilera-kostua, ingurumen- edo gizarte-ezaugarriak, errentagarritasuna, balio teknikoa, ezaugarri estetiko edo funtzionalak, ordezko piezen prestutasuna eta kostua, mantentzea, laguntza teknikoa, saldu osteko zerbitzua edo antzeko beste batzuk.

ONDORIOAK

- Zuzeneko harremana behar du egon kontratuaren xedearen eta esleitzeko irizpidearen artean. - Puntuazioak arrazoizkoa, eta kontratuaren, lortu nahi den helburuaren eta prestazioaren nondik norakoaren araberakoa behar du izan. - Emandako puntuazioak ez duela guztizko baremoaren gain erabakigarria izan behar azpimarratzen da, eta ezein kasutan ere ez zaiola eman behar erakunde esleitzaileari baldintzarik gabeko hautatzeko askatasunik. - Irizpideek objektibo eta kuantifikagarriak behar dute izan, beheranzko ordenan adierazi behar dira eta administrazio-klausulen orrian jaso. - Modu adierazian aipatu behar dira irizpideak baldintza-orrian eta lizitazio-iragarkian. - Jakina, Erkidegoaren Zuzenbidearen funtsezko printzipio guztiak errespetatu behar dira, eta bereziki diskriminaziorik ezaren printzipioa, enpresa nazionalentzat abantailak ezarrita.

4Erabat erabakigarria da Erkidegoaren jurisprudentzia, eta, Nord-Pas-de-Calais Epaiak 41(C-225/98 auzia) 46-54. oinarrie-

tan adierazten du langabeziaren aurkako borrokarekin loturiko esleipen-irizpide gehigarri bat barnean hartzea erabat onargarria eta bateragarri dela Erkidegoaren zuzenbidearekin.

2.3. ALDAEREN ONARGARRITASUNA

4Estatuaren Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Aurreproiektuaren 134. artikuluaren idazkuntza atxikitzen

Ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuak, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onartu zuenak, honako hau ezartzen du 87. artikuluan:

bada, eztabaida amaitu eta interpretazioa itxita geratuko da, puntuazio-fasean klausula sozialak barnean hartzea onartzen baitu, modu adierazi eta garbian. 4Idazkuntza zuzentzen bada, emaitza ikusi beharko litzateke lehenik, baina berriz ere errepikatuko dugu arautzerik modu adierazian ez izateak ez duela esan nahi debekatuta dagoenik, legeak ez baitu mugatzen eta ezin daiteke murriztaile izan interpretazioari dagokionez. 4Gauzak horrela, bazterkeria-egoeran dauden pertsonak kontratatzea balioetsi beharreko gizarte-irizpide gisa kontuan

hartzea HAKLTBaren 86. artikuluan modu adierazian biltzen dituen hainbat kontzepturekin —hala nola "kalitatea", "balio teknikoa" edo "errentagarritasuna"— uztar liteke balekotzat. 4Gainera, 86. artikuluko esleipen-irizpideen zerrenda (prezioa, epea, berraztertzeko formula, kalitatea, balio teknikoa, eta

abar) ez da zerrenda zorrotz-zorrotza eta ez da "numerus clausus" bat; aitzitik, adibide gisako baino ez da, eta horrek beste irizpide batzuk —gizarte-arlokoak barne— sartzea ahalbidetuko liguke, esleipenean kontuan hartu beharreko baremoari dagokionez. 4Esleipen-irizpide orok produktu edo zerbitzu baten berezko ezaugarriak balioestea ahalbidetu behar du. Botere esleitzai-

leei eskaintzak modu objektiboan alderatzeko aukera ematea dute helburutzat irizpideek, haien premietara hobeto egokitzen den eskaintza zein den erabakitzeko kontratu jakin baten esparruan. Horrenbestez eta logika hutsari jarraiki, kontratuaren xedean pertsona eta talde behartsuen laneratzea definitu badugu, alderdi hori aitzakiarik gabe ebalua daiteke balioespen-fasean. 4Balioespen horrek ez dakar kontratatzeko debekurik, betearazteko baldintzarik edo hautatzeko irizpiderik, baizik eta iriz-

pide objektibo bat, oinarri-lanak beteko dituena kontratista hautatzeko eta enpresak libreki bere gain hartzen duena ezarritako puntuazioa lortzeko. 4Kontuan hartzekoa da, gainerako, irizpide horiek jasotzeko askatasun handiagoa dagoela Erkidegoaren atalasekoak iza-

tera iristen ez diren kontratuetan edo Arteztarauaren aplikazio-eremutik kanpo daudenetan, Erkidegoko Zuzenbidearen arau orokorren eraginpean baitaude soilik 42. 4Azpimarratzekoa da beste aukera bat aldaeren onargarritasunarekin ezartzen dela; horrela, lizitazio guztietan enplegua 40-Lege-aurreproiektuaren testu osoa eransten dugu Kontratuei buruzko Legediaren gaineko CDaren atalean. 41-Ikus epai osoa Jurisprudentziari buruzko CDaren atalean. 42-Ikus Erkidegoaren atalaseei buruzko gai juridiko osagarrien atala.

88

AZTERKETA JURIDIKOA

Aldaeren onargarritasuna. 1. Kasu bakarrean kontuan hartu ahal izango ditu kontratazio-organoak lizitatzaileek eskaintzen dituzten aldaera edo alternatibak: administrazio-klausula berezien orriak aukera hori modu adierazian aurreikusi badu. Kasu honetan, pleguak zehaztuko du zein elementuren gain eta zein baldintzatan baimenduko den aldaerak edo alternatibak aurkezteko aukera. 2. Aldaerak baimendu izana kontratuaren lizitazio-iragarkian ere jasoko da.

2004/18/EE Arteztarauak ere Aldaerak aipatzen ditu 24. artikuluan: 1. Kontratua esleitzeko irizpidea eskaintzarik merkeenarena denean, lizitatzaileei aldaerak aurkezteko baimena eman ahal izango diete botere esleitzaileei. 2 Botere esleitzaileek lizitazio-iragarkian adieraziko dute aldaerak baimentzen dituzten edo ez; aipu hori jasota ez badago, ez da aldaerarik baimenduko. 3. Aldaerak baimentzen dituzten botere esleitzaileek baldintza-orrian aipatuko dituzte aldaerek bete beharreko gutxieneko eskakizunak, baita horiek aurkezteko modalitateak ere. 4. Eskaturiko gutxieneko eskakizunak betetzen dituzten aldaerak soilik hartuko dira kontuan.

2001eko urriaren 15eko Europako Batzordearen Interpretazio Komunikazioak —kontratu publikoen gaineko Erkidegoko legediari eta kontratu horien gizarte-alderdiak biltzeko aukerei buruzkoak— honako hau adierazten du: “Botere esleitzaileek kontuan har ditzakete aurkezturiko aldaerak; horiei esker aukera bat hauta dezakete, beren eskakizun ekonomiko eta sozialei hobekien erantzuten diena, baldintza-orrien ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzea atxikiz”.

Eta honako hau ere adierazten du letra lodiz idatzia: “Oro har, botere esleitzaileek, eskuratu nahi dituzten produktu edo zerbitzuak definitzerakoan, beren gizarte-kezketara egokitzen diren ondasunak, zerbitzuak edo obrak baliatzeko aukera izan dezakete, are aldaerak erabilita, betiere aukeraketa horrek kontratua lortzeko aukera murriztua ematen ez badu, beste Estatukide batzuetako lizitatzaileen kaltetan”.

AZTERKETA JURIDIKOA

89


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

Horrela, barnean har litezke pertsonen eta talde behartsuen kontratazioa enpresa lizitatzaileak proposatu beharreko aldaera edo hobekuntza gisa balioesten duten klausula sozialak, eta horretarako aldez aurretik administrazioak aukera hori ezarri beharko du, lizitazio-iragarkian eta Administrazio Klausulen Orrian jasota.

3. KONTRATUA BETEARAZTEKO BALDINTZA GISA Behin kontratua barematu, esleitu eta formalizatu ondoren, kontrataturiko enpresak betearazi behar du kontratua, administrazio-klausula berezien orrietan ezarritako betebeharrak beteta. HAKLTBaren 49.5 artikuluak adierazten duenez, plegu berezien edukira egokituko dira kontratuak, eta haien klausulak dagozkion kontratuen zatitzat hartuko dira, agindu teknikoekin gertatzen den bezala. Kasu horretan, kontratuaren zati da klausula soziala eta gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan daudenak kontratatzeko betebeharra, edo gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu bat gauzatzeko betebeharra edo lanpostuen ehuneko edo kopuru bat enplegua eskuratzeko zailtasunak dituztenentzat gorde beharra enpresa esleipendunak gauzatu beharko du, hori ez betetzeak kontratua deuseztatzea edota zigorrak ezartzea eragingo bailuke.

dutako pertsonak kontratatzeko konpromisoak balioesten dituzten esleipen publikoetan klausula sozialak barnean hartzeari buruzkoa: “edozein prozedurari (enkantea, lehiaketa eta negoziatua) aplikatzeko aukerarekin ezar daiteke pleguetan, betearazteko baldintza gisa, esleipendunak gizarte-arloko neurriak hartu beharra, betiere Erkidegoaren Zuzenbidearen funtsezko printzipioak errespetatzen badira, eta bereziki nazionalitateagatiko diskriminaziorik ezaren printzipioa, ezarpeneskubidea eta zerbitzuak libreki ematea.” Ez du merezi luzatzea, legezkotasunari buruz zalantzarik edo eztabaidarik pizten ez duten klausula sozialen tipologia baita. Erreserbak eta prozedura besterik ez ditugu gogoratuko: 8 Arteztarauen prozedura-arauetara eta printzipioetara egokitzea eta, zehazki, publizitateari, gardentasunari eta diskriminaziorik ezari buruzkoak. 8 Ezin dira izan zehaztapen tekniko estaliak, ezta lizitatzaileen gaikuntza egiaztatzeari buruzkoak ere —betiere lizitatzai-

leen gaitasun ekonomikoaren, finantzarioen eta teknikoaren gain—, eta ezta ere esleipen-irizpideei buruzkoak.

8 Betearazteko baldintza horiek kontratuaren iragarpenean aipatu behar dira, hautagai edo lizitatzaile guztiek ezagutu

ditzaten.

8 Klausula-orrietan edo agindu teknikoetan zehaztu beharko dira.

Legedia Aukera horrek ez du inolako zalantzarik uzten onarpenari buruz, eta guzti-guztiek onartzen dute, baita 2004/18 Arteztaraua baino lehen onartu ere. 42001eko urriaren 15eko Batzordearen COM (2001) 566 azkena Interpretazio Komunikazioaren testuaren zati kopiatzen

dugu ondoren: “Gizarte-helburuak lortzea sustatzeko modu bat kontratu-klausulak edo «kontratua betearazteko baldintzak», sustatzea da, betiere sustapen hori Erkidegoaren Zuzenbidera egokitzen bada, eta, bereziki, zuzeneko edo zeharkako diskriminazio-eraginik ez badu gainerako Estatukideetako lizitatzaileentzat. Botere esleitzaileek jarduteko tarte zabala dute gizarte-arloko kontratu-klausulak lantzeko garaian. Adibide gisa, hona hemen gizartehelburuen arabera kontratuaren titularrari jar diezazkioketen zenbait baldintza berezi gehigarri, betiere arestian adierazitako baldintzak betetzen badira : … langabeei lana eman beharra, batez ere luzarokoei, edo prestakuntza-jarduerak antolatzea gazte edo langabeentzat prestazioa egiterakoan”. 42004ko martxoaren 31ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004/18/EE Arteztarauak —obra, hornidura eta

zerbitzuen kontratu publikoak esleitzeko prozeduren koordinazioari buruzkoak— honako hau dio 26. artikuluan, kontratuak betearazteko baldintzei buruzkoan: “Botere esleitzaileek baldintza bereziak eskatu ahal izango dituzte kontratua betearazteari dagokionez, betiere Erkidegoaren Zuzenbidearekin bateragarriak badira eta lizitazio-iragarkian edo baldintza-orrian adierazten badira. Kontratu bat betearazteko baldintzak gizarte- eta ingurumen-arloko alderdiekin lotuko dira bereziki”. 4Txosten eta irizpen guzti-guztiek ere aipatzen dute gizarte-baldintzak betearazpen-baldintza gisa ezartzeko aukera, eta zenbait kasutan bazterkeriako egoeran edo arriskuan daudenen kontratazioa aipatzen dute berariaz. Aipatzekoak dira, besteak beste, Balear Uharteetako Kontsulta Batzordearen 2001eko azaroaren 29ko 16/01 txostena, Kataluniako Generalitatearen Kontsulta Batzordearen apirilaren 5eko 1/2001 Gomendioa eta Kataluniako Generalitatearen Administrazio Kontratazioko Kontsulta Batzordearen Komisio Iraunkorraren 2001eko azaroaren 23ko 4/2001 Txostena, edo Kontratazio Publikoan Klausula Sozialak barnean hartzeari buruzko Valentziako Generalitatearen Administrazio Kontratazioko Batzorde Gorenaren martxoaren 21eko 1/2003 Irizpena”. 4Euskadiko Kontsulta Batzordeak honako hau dio 2000ko abenduaren 21eko Txostenean; Eusko Legebiltzarraren proposamen baten ingurukoa da txostena, eta proposamen hori, aldiz, enpresa esleipendunek pobreziaren aurkako planetara bil-

90

AZTERKETA JURIDIKOA

Herriko bertako pertsonak kontratatzea Zenbait kasutan, klausula sozialak biltzen dituzten zenbait esleipenek beren pleguetan adierazten dute betearazteko baldintza gisa edo puntuazio-irizpide gisa udalerriko edo herriko bertako langabeak kontratatzea. Ezin ezar daiteke diskriminaziorik nazioko edo atzerriko enpresen artean, eta ezta ere Erkidegoko herrialde bateko edo besteko langileekiko, nazionalitateagatiko diskriminazioa izango bailitzateke hori. Horren harira, Kataluniako Generalitatearen Kontsulta Batzordearen apirilaren 5eko Gomendioa aipatuko dugu: 51. Ez dirudi eskaintzaileari langabeen edo langabezian daudenen luzaroko langileen edo gazte langabeen ehuneko jakin bat baliatzea soilik eskatzen dion baldintza bat diskriminatzailea izan daitekeenik beste Estatukideetako lizitatzaileekiko. Lizitatzaile guztiek, nazioko zein atzerritar, langabeak kontratatu beharko lituzkete, eta guztiek ere aukera (eta zailtasun) berak izango lituzkete horretarako. 52. Dena den, esleipendunari zonan bizi den jendearen kopuru jakin bat enplegatzea eskatuko lukeen klausula bat diskriminatzailea litzateke, aditu batean. Ziur-ziurrenik tokiko enpresek zonan bizi den jendea enplegatuko lukete horrez gero, eta edozein kasutan ere, eskulanaren tokiko merkatua zehatz-mehatz ezagutuko lukete. Beste herri batzuetako enpresei, eta batez ere, beste Estatukideei askoz ere zailagoa gertatuko litzaieke inguruko jendea enplegatzea, eta zonako lan-merkatua aztertu beharko lukete hutsetik abiatuta. Horrenbestez, desabantaila-egoeran egoteko arriskua izango lukete. Ildo beretik doa Beentjes Epaiaren 30. Kontuan Hartuzkoa: “Langabezia luzean dauden langileak enplegatu beharrak nazionalitateagatiko diskriminaziorik ezaren printzipioa urra dezake, zehazki, —Itunaren 7. artikuluaren 2. idatz-zatian jasota dago printzipio hori— egiaztatzen bada nazioko lizitatzaileek soilik bete dezaketela baldintza hori, edo baldintza horiek betetzea askoz ere zailagoa dela beste Estatukide batzuetako lizitatzaileen kasuan. Nazioko Epaileari dagokio erabakitzea, eta betiere kasuaren inguruabar guztiak kontuan izanda, eskakizun hori eskatzea edo ez zuzeneko edo zeharkako elementu diskriminatzailea ote den”. Dirudiena baino errazagoa da diskriminaziorik eza toki-administrazio baten asmoarekin uztartzea klausula sozialaren onuradun langabeak izan daitezen. Edozein arazo juridiko saiheste aldera, nahikoa da klausula bat idaztea, non eskatzaileari laneratzeko udal-programa bateko kide diren langileen kopuru jakin bat kontratatzea eskatzen zaion, betiere informazioa baldintza beretan ematen bazaie nazioko eta Erkidegoko enpresei, eta, horretaz gain, beste estatukide batzuetako langileak kontratatzerik badago (edo beste uda-

AZTERKETA JURIDIKOA

91


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

lerri edo autonomia-erkidego batekoak), gizarte- eta lan-arloko ezaugarri baliokideak betetzen badituzte edo enplegua eskuratzeko antzeko programetan erregistratuta badaude.

batekoa dutenak. Erkidegoaren Zuzenbideak Estatukideen esku uzten du Erkidegoaren Arteztarauetan bilduriko kontratu publikoek arlo horretan arauen eraginpean egon behar duten edo ez erabakitzea.

Izan ere, emaitza berbera lortzen da pleguetan modu adierazian jaso gabe, esperientziak erakusten baitigu enpresek lurraldeko jendea langileak kudatzeari begira horrek duen erraztasunagatik kontratatzen dutela, eta enpleguko edo gizarte-arloko zerbitzuek berek lan hori errazten dutelako.

Estatukideek, halaber, gaitasuna dute erabakitzeko, betiere Erkidegoaren Zuzenbideak finkaturiko mugen barruan, Arteztarauetan bilduriko kontratu publikoek ahal duten, are behar duten, "kalitate-prezio erlazio onean" jarraibidean oinarritzen ez den helbururik izan, kontratazio publikoari buruzko Arauek erakusten dutena, hain zuzen ere. Arlo horretako arautegi nazionala aparte utzi gabe, kontratu horiei dagokienez, botere esleitzaileek erabateko askatasuna dute hautatzeko eta esleitzeko gizarte-irizpideak definitu eta aplikatzeko kontratazio publikoaren prozeduren esparruan, betiere EE Itunaren arauak eta irizpide orokorrak errespetatzen badira, eta horrek gardentasun nahikoa eta lizitatzaileentzat tratu-berdintasuna eskatzen du bereziki”.

4. ARAZO JURIDIKO OSAGARRIAK 4.1. ERREFERENTZIAZKO LEGEDIA 42004ko martxoaren 31ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004/18/EE Arteztaraua, obren, horniduren eta

zerbitzuen kontratu publikoak esleitzeko prozedurak koordinatzeari buruzkoa. Maila goreneko araua da eta Europar Batasuneko estatukideen kontratuei buruzko legedi horri egokitu behar zaio 2006ko urtarrila baino lehen. 4Ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretua, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen testu bategi-

na onartu zuena. Argitalpen honen edizioa ixterakoan, izapidetze-fasean dago Legea honen aldaketa adierazitako Erkidegoaren Arteztaraura egokitzeko, eta horren aurreproiektua ere eransten dugu. 4Erreferentziazko balio nabarmena duenez, sarritan aipatzen dugu 2001eko urriaren 15eko Batzordearen COM (2001) 566

azkena Interpretazio Komunikazioa, kontratu publikoen gaineko Erkidegoaren legediari eta kontratu horietan gizarte-alderdiak biltzeko aukerei buruzkoa.

4.2. ERKIDEGOAREN ARTEZTARAUAK APLIKATZEA Sarritan, klausula sozialak aplikatzeari eta ezartzeari begira aurkitzen dugun erreparo juridikoa Erkidegoaren Arteztarauen erreferentzia izaten da, Legearen Oholak balira bezala, eta jakintzat emanda klausulak baimentzen ez dituztela. Kontua ez da, Moisesen bideari jarraiki, Arteztarauak ere haustea, baina ohartarazi beharra dago, aldiz, kontratazio publikoari buruzko Arteztarauen helburua oinarrizko printzipioak ezartzea eta kopuru jakin baten zenbateko bereko edo handiagoko kontratuak esleitzeko estatukide bakoitzak erabili behar dituen prozedurak harmonizatzea dela. 4Gauzak horrela, 2004/18/EE Arteztarauak atalase ekonomikoak aipatzen ditu 7. artikuluan, horietan oinarrituz

Arteztaraua bera aplikatzeko, eta honako hau dio: “Arteztarau hau kontratu publikoei aplikatuko zaie … betiere haien aurreikusitako balioa honako atalaseen parekoa edo goragokoa bada, balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) barnean hartu gabe: a) 162.000 edo 249.000 euro hornidurako eta zerbitzuen kontratu publikoei dagokienez (kasuak kasu eta zenbait salbuespen ere kontuan izanda). c) 6.242 000 euro obren kontratu publikoei dagokienez. 4Azaroaren 27ko Europako Batzordearen COM (96) 583 azkena Liburu Berdeak (“Kontratazio Publikoa Europar

Batasunean: Etorkizunerako gogoetak”) ere honako hau zioen: “5.43. ... erantsi beharra dago —betiere arteztarauak aplikatzeko atalaseen azpiko kontratuei dagokienez— kontratazio-organoak gizarte-arloko lehentasunak barnean har ditzaketela izapidetzeko irizpideetan, betiere inolako diskriminaziorik gabe ezaugarri bereko Erkidegoko erakunde guztiei zabaltzen bazaizkie..” 4Eta horrela berresten du 2001eko urriaren 15eko Batzordearen Interpretazio Komunikazioak bigarren kapituluan,

Arteztarauek arautu gabeko kontratu publikoak izenburupean: “Kontratu jakinei soilik aplikatzen zaizkie Erkidegoaren Arteztarauak, finkaturiko gutxienekoaren pareko edo goragoko zen-

4Produktibitatea bultzatzeko eta kontratazio publikoa hobetzeko premiazko erreformei buruzko martxoaren 11ko 5/2005

Errege Lege Dekretuak 43 honako hau adierazten du: “Erkidegoaren atalaseen zenbatekoak hain handiak direnez, praktikari gagozkiola, kontratu gehienek publizitatearen eta lehiaren printzipioak soilik errespetatu beharko dituzte, kontratazio publikoaren araudi estutik ihes eginez”. Argi dago: zenbateko horien azpitik, estatukideek askatasun zabala dute hautatzeko eta esleitzeko gizarte-irizpideak definitu eta aplikatzeari begira. Hortaz, kontuan izan behar dugu botere esleitzaileek gizarte-irizpideak sartzeko gaitasuna dutela adierazitako atalase ekonomikoen baitan, betiere kontratazioaren irizpide orokorrak errespetatzen badira.

4.3. KONTRATAZIOAREN FUNTSEZKO PRINTZIPIOAK Estatukideetan estatuko, eskualdeko edo herriko agintariek egindako kontratuen esleipena Itunaren printzipioak onartzearen mende dago, eta, bereziki, salgaien zirkulazio librearen, ezartzeko askatasunaren eta zerbitzuen prestazio librearen printzipioak betetzearen mende, baita askatasun horietatik ondorioztatzen diren printzipioen mende ere, hala nola tratu-berdintasunaren printzipioa, diskriminaziorik ezaren printzipioa, elkar aitortzearen printzipioa, proportzionaltasunaren printzipioa eta gardentasunaren printzipioa.

4.4. KONTRATUAREN XEDEA Kontratuaren xedeak erreferentziako balioa du kontratu publikoa esleitzeko eta betearazteko prozesuan, eta horregatik aipatu dugu sarritan azterketa juridikoan eta berriz ere azpimarratu nahi dugu; izan ere, esleitzeko irizpideek edo betearazteko baldintzek zuzenean lotuta egon behar dute kontratuaren xedearekin, eta proportzionatuak izan behar dute kontratuaren xedearekiko. Bazterkeriako egoera edo arriskuan daudenen gizarteratzeko eta laneratzeko klausula sozialak sartzerakoan, kontratuaren xedean hori jasotzea komeni da, ezinbestekoa ez denean. Horretaz gain, botere esleitzaileak aldaerak ere balia ditzake, pleguan kontratuaren definizio alternatiboak jasoz. Azter dezagun ea gai hori kontratuaren xede gisa ager daitekeen: 4Lehenik, HAKLTBak honako hau dio 4. artikuluan: “Administrazioak egoki irizten dien kontratu, itun eta baldintzak ados-

tu ahal izango ditu, betiere interes publikoaren, antolamendu juridikoaren edo administrazio onaren printzipioen aurkakoak ez badira, eta horien arabera bete beharko ditu." Eta 13. artikuluan, aldiz: "kontratuen xedea zehaztu beharko da, eta kontratazio-espedientean justifikatu beharko da dagokion zerbitzu publikoaren helburuetarako beharrezkoa dela". 4Gainera, 2001eko urriaren 15eko Interpretazio Komunikazioak —kontratu publikoen gaineko Erkidegoko legediari eta kontratu horien gizarte-alderdiak biltzeko aukerei buruzkoak— honako hau adierazten du. “Kontratu publiko batean gizarte-alderdiak biltzeko lehen aukera dagozkion Arteztarauak aplikatzearen aurreko fase hurrenean suertatzen da, hots, kontratuaren xedea hautatzerakoan, edo, sinplifikatuz, honako galdera hau planteatzen dugunean: “zer eraiki edo erosi nahi dut Herri Administrazio gisa? 43-2005eko martxoaren 14an argitaraturikoa (62. zenbakiko BOE).

92

AZTERKETA JURIDIKOA

AZTERKETA JURIDIKOA

93


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

Fase horretan, botere esleitzaileek aukera ederra dute gizarte-alderdiak kontuan hartu eta beren gizarte-helburuekin bat datorren produktu edo zerbitzu bat aukeratzeko. Zenbateraino egingo duten botere esleitzaileen kontzientziazioaren eta jakin-tzen baitan dago neurri handi batean. “Oro har, botere esleitzaileek, eskuratu nahi dituzten produktu edo zerbitzuak definitzerakoan, beren gizarte-kezketara egokitzen diren ondasunak, zerbitzuak edo obrak baliatzeko aukera izan dezakete, are aldaerak erabilita, betiere aukeraketa horrek kontratua lortzeko aukera murriztua ematen ez badu, beste Estatukide ba-tzuetako lizitatzaileen kaltetan”. 4Europako Batzordeak COM (89) 400 azkena “Kontratazio Publikoa. Eskualde- eta gizarte-alderdiak” izenburuko 1989ko

kin lotuta ez dauden gizarte-irizpideekin lotuta dagoela, eta gidaliburu honetan, baita azterketa juridikoan ere, berriro errepikatzen dugu ohar gisa bazterkeria-arriskuan daudenak laneratzea kontratuaren xedearen eta haren betearazpen-baldintzen zati izan behar duela. Azken argudio gisa, argudio nagusia uka daiteke: klausula sozialak barnean hartzeak botere esleitzailearentzat zenbaterainoko abantaila ekonomikoa den ebalua daiteke; horretarako II.5 kapitulura jo behar dugu, bertan biltzen baititugu pertsona eta talde behartsuak laneratzea aurrekontu publikoei ematen dizkien aurrezteari eta abantaila ekonomikoei buruzko datu kontrastatuak.

irailaren 22ko Komunikazioan gogoeta egin zuen, besteak beste, kontratu baldintza ez-diskriminatzaileei buruz:

4.6. ESKUMEN EREMUAK “46. Beentjes auziak eraginpean luzaroko langabezia hartzen bazuen ere, ez dirudi arrazoirik dagoenik atxikitzeko 71/305 Arteztarauak Estatukideei aitortzen dizkien diskrezio-ahaletan helburu desberdinak bildu ezin daitezkeenik. Bestelako langabeziek ere —hala nola gazteen langabeziak— aztergai dugun helburua bezain legitimoa den helburua taxu dezakete, eta gauza bera esan daiteke hainbat gizarte-gairi buruz, besteak beste, lanbide-heziketa, laneko osasuna eta segurtasuna, lan-harremanak, eta arraza, erlijio edo sexuagatiko diskriminazioa ezabatzea. Kontratazio-arteztarauek ez diete modu adierazian ez debekatzen, ez baimentzen eremu horiei buruzko gaiak arautzen dituzten Estatukideei. Horrenbestez, Estatukideek zein erakunde kontratugileek askatasuna izango lukete, betiere Erkidegoaren Zuzenbidearen arabera, helburu horiek aztergai hartzeko, betiere arteztarauen xedapenak eta Itunaren mugak errespetatzen badituzte.”

Horrenbestez, itunak egiteko askatasuna dute administrazioek, eta modu adierazian aitortzen da gizarte-irizpideak kontratuxede gisa biltzeko aukera. Baina kontuan izan behar da botere esleitzaileek eginiko kontratuaren xedearen aukeraketak justifikazio bat beharko duela espedientean, zehaztapen bat klausula-orrietan edo zehaztapen teknikoetan, eta iragarri egin beharko da edo lizitatzaileei jakinarazi, eta nazioko edo Erkidegoko araudiak kontratazio publikorako ezarritako printzipioak ere errespetatu beharko dira, jakina.

4.5. ESKAINTZA EKONOMIKO MERKEENA Gizarte-klausulek kontratuak esleitzeko irizpide gisa izaten duten eragozpenetako bat Erkidegoaren araudiak "eskaintza merkeena" aukeratzeari buruz egiten duen erreferentzia da, 2004/18/EE Arteztarauaren 53. artikuluak adierazten duenez. Aitzitik HAKLTBaren 74. artikuluak "proposamen onuragarriena oro har” aipatzen du, alderdi ekonomikoa aipatu gabe.

Legediak komunak kontratuen esleipen-faseetan gizarte-irizpideak biltzeak edo ez biltzeak ez du irizpide horiek barnean hartzeko aukerarik agortzen, toki-erakundeek zein Autonomia Erkidegoek eskumenak baitituzte horretarako.

Toki-erakundeak Lehenik, klausula berezien orriei aplika dakizkiekeen homogeneizazio-klausulak ezartzen dituzten Baldintza Orokorren Pleguak erabil ditzakete. HAKLTBaren 48.3. artikuluak arautzen ditu; bertan xedatzen denez, Autonomia Erkidegoek eta Toki Administrazioa osatzen duten erakundeek onartu dituzte, hala badagokio, administrazio-klausula orokorren orriak, beren berariazko arauen arabera. Plegu horiek araudi propioa sortzea eragiten dute praxian, eta horien eraginkortasunak esleitu beharreko kontratu guztiak bil ditzake, eta horiek administrazio-klausula bereziek orrietan nahitaez barne hartzea ezar daiteke. Ikus gai horrekin lotuta, jada onarturiko Pleguen atalean, Bilboko Udalari dagokiona. Hor ditugu, halaber, administrazio-klausula berezien orriak, kontratuen alderdiek beren gain hartuko dituzten eskubide eta betebeharren itun eta baldintza definitzaileak barnean hartuko dituztenak, eta, azkenik, kontratuaren prestazioa gauzatzea eraenduko duten zehaztapen tekniko bereziak biltzen dituzten agindu teknikoen orriak. Bi kasuetan ere, kontratuan errespetatu beharreko itun, baldintza eta betebeharrek haien nondik norakoa zehaztasunez mugatzen duten xedapenak dira, baita esleitzeko sistema eta irizpideak mugatu ere. Kontratuaren beraren zuzenbide-iturritzat har daitezke, eta lizitazio bakoitza kasu jakinera egokitzeko premiak justifikatzen ditu; hortaz, erabat logikoa da toki-erakundeek eskumena izatea klausula sozialak barnean hartzen dituzten pleguak idazteko eta onartzeko.

Batzordearen Interpretazio Komunikazioak, aldiz, honako hau dio: “Eskaintza merkeena erabakitzeko gizarte-alderdiak biltzen dituzten irizpideak erabil daitezke, alderdi horiek botere esleitzailearentzat kontratuaren xede den produktu edo zerbitzuari loturiko abantaila ekonomiko bat dakartenean”. “Hornitzaileen kategoria jakin baterako gorderiko kontratu-kupoak bateraezinak lirateke kontratu publikoei buruzko egungo Arteztarauekin. Gauza bera esan daiteke lizitatzaileek pertsona-kategoria jakin bat zenbateraino enplegatzen duten edo aukera-berdintasuna sustatzeko programa zenbateraino aplikatzen duten adierazten duten irizpideei buruz, hots, bestela esanda, kontratuaren xedearekin edo kontratua betearazteko baldintzekin zerikusirik ez duten irizpideei buruz. Irizpide horiek —ez dira lagungarriak eskaintza merkeena hautatzeko— baztertu egiten dituzte egungo Arteztarauek, haien xedeak produktu edo prestazio baten berezko ebaluazioa ahalbidetzea izan behar baitu”. Eskaintza merkeena erabakitzeko gizarte-alderdiak biltzen dituzten irizpideak erabil daitezke, alderdi horiek botere esleitzailearentzat kontratuaren xede den produktu edo zerbitzuari loturiko abantaila ekonomiko bat dakartenean”.

Eta honako hau dio aurrerago: “Testuinguru horretan, kontuan hartu beharko genuke «eskaintza merkeenaren» kontzeptuak ez ote dakarren aukeratutako esleipen-irizpide bakoitzak abantaila ekonomiko bat izan beharra botere esleitzailearen mesedetan, edo nahikoa ote den irizpide horietako bakoitza termino ekonomikoetan neurtu ahal izatearekin, nahiz eta ez dion zuzeneko abantaila ekonomikorik ematen botere esleitzaileari, dagokion erosketan islatzeko modukoa”.

Azken tarte horretan erantzun judizial biribila izan du, irizpide bakar bat termino ekonomikoetan neurtu ahal izatearekin nahikoa denaren aldekoa. Gainera, zehaztu beharra dago eginiko hitzez hitzezko aipua kontratuaren xedearekin edo kontratua betearazteko baldintze94

AZTERKETA JURIDIKOA

Autonomia Erkidegoak Autonomia Erkidegoek eskumena dute kontratuen arloan legeak emateko, Estatuaren kontratuari buruzko oinarrizko legea garatzeko, edo, hala badagokio, klausula sozialak ezartzeko kontratazio publikoko prozesuetan bere lurralde-eremuan aurrera eramaten diren lizitazio guztietarako ezinbestekoa den arautze propioaren bidez. Autonomia Estatutuek ezartzen dutena hartu behar dugu kontuan, eta hiru aukera ditugu horren inguruan: 4Esaterako Nafarroakoa; eskumen propioa du eta, hortaz, kontratuen arloan legeak emateko eskumena, eta horrela garatu du 10/1998 Foru Legea, ekainaren 16koa, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzkoa, klausula sozialak modu adierazian barnean hartzen dituena, edo 26/2000 Foru Agindua emanez, 2000ko martxoaren 27koa, bazterkeria-egoeran daudenak laneratzeko klausula sozialak biltzen dituena. 4Bigarren aukera administrazio-kontratuen arloan arau-garapenerako eskumena duten autonomia-erkidegoena da, hala

nola, Aragoi edo Euskal Autonomia Erkidegoa; Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren (3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa) 11. artikuluak xedatzen duenez "Euskal Herriko Autonomia Erkidegoak eskumena du Estatuaren oinarrizko legeria lege bidez garatu eta bere lurraldean betearazteko, honako gaiotan: (...) administrazio-kontratu eta -emakidak, bere eskumenen esparruan, eta Euskal Herriko Administrazioaren erantzukizun-sistema".

AZTERKETA JURIDIKOA

95


KLAUSULA SOZIALAK 4Azkenik, beste zenbait autonomia-erkidegori, hala nola Madrilgoari, ez zitzaion inolako arau-garapeneko eskunenik

eman administrazio-kontratuen arloan. Eta egoera hori, autonomia-erkidego batek klausula sozialak jasotzeari begira murriztaileena letzatekeen hori, jokaleku juridikora irten zen Gobernu Kontseiluaren abenduaren 17ko 213/1998 dekretua onartzearekin batera, administrazio-kontratazioan neurriak ezarri eta gizarte irizpideak barnean hartzen zituena. Dena dela, onartu aurretik, kontsulta egin zitzaion Estatu Kontseiluari, eta 1998ko azaroaren 19ko bere Irizpenean erabaki zuen arauaren maila —Dekretua— egokia zela lortu nahi diren helburuetarako, Estatuko legezko arau bat arauei jarraiki garatzen bai-tzuen, eta ez zuen eragozpenik ikusi esleitzeko irizpideak finkatzeko.

ESPERIENTZIEN AZTERKETA 96

AZTERKETA JURIDIKOA


KLAUSULA SOZIALAK

VI. ESPERIENTZIEN AZTERKETA 1. GIRONAKO UDALA 2. KATALUNIAKO GENERALITAT. MERKATU ERRESERBA. 3. IRUĂ‘EKO UDALA eta GAZTELAN FUNDAZIOA 4. ADIGSA. PROGRAMA POSA´T A PUNT 5. SANT BOI DE LLOBREGATEKO UDALA 1. GIRONAKO UDALA Laburpena 1999ko abenduaz geroztik Gironako Udalak (130.000 biztanle) klausula sozial bat biltzen du obra-kontratuetan; klausula horrek lanpostuen kopuru jakin bat gordetzen du enplegua eskuratzeko zailtasunak dituztenentzat, eta obra gauzatzeko kontratatu beharko dira. Betebehar-irizpide gisa ezartzen da eta enpresa esleipendunak nahitaez bete behar du. Jada finkatuta dagoen laneratze-formula bat da, lan-merkatu babestuaren eta normalizatuaren artean erdibidean, eta emaitza interesgarriak eman ditu azken sei urteotan.

Arautzea Gizarte-klausula arautzeko honako erabakia onartu zuen Udalak 1998ko azaroaren 6an eginiko Osoko Bilkuran: a) Kontratazio publikoa lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten sektoreen lana sustatzeko sistema gisa erabiltzen jarraitzeko borondate nabarmena dugu. Honako hauek kontuan hartzen ditugu sektore horien barruan: ezintasun fisiko, sentsorial edo psikikoak eragin eta gizarte-bazterkeriako arrazoiengatik lan-merkatu normalizatura sartzeko aukerak murriztuta dituztenak. b) Lehia libreak betiere bateragarria izan behar du gizarte-kohesioa eta pertsonen berdintasun handiagoa lortzeko borroka bermatzen duten mekanismoekin, eta herri-administrazioen zerbitzuak kontratatua tresna eraginkorra balia dezakegu desberdintasunak zuzentzeari begira.

Prozesua 41997an azterketa-fase bat hasi zen. Horretako, hirian zegoen langabezia eta pertsona horien profila aztertu zen. 4Bazegoen esperimentazio-aurrekari bat; ADIGSAk bete zituen orduan sustatzaile-lanak. 4Txosten juridiko bat egitea eskatu zitzaion Gironako Unibertsitateari, eta klausula sozialak sartzeko aukerak aztertu

zituen bertan. 4Aldez aurreko diseinu bat egin zen, Lan-zerbitzuarekin, Idazkaritzarekin eta Hirigintza-zerbitzuarekin elkarlanean. 4Kontseilu Ekonomiko eta Sozialarekin kontrastatu zen. 4Hiriko eraikitzaileen gremioari aurkeztu zitzaion arautzea; hasieran erreparoak azaldu zituzten, eta errekurtsoa ere jarri

zioten, azkenean kendu egin bazuten ere. 4Azterketen ondoren, klausula arautu eta barnean hartzea onartu egin zen 1999ko abenduaren 17ko osoko bilkuran. ESPERIENTZIEN AZTERKETA

99


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK 4Pont Major-eko sektoreko kirol-pistaren obran lehen aldiz aplikatzea erabaki zen, eta horretarako baldintza-plegua onar-

tu zen 2000ko otsailaren 1eko osoko bilkuran; bi lanpostu gorde ziren. 4Aplikazioa eta emaitzak ebaluatu egin dituzte denborak aurrera, eta ondoz ondoko aldaketak eta hobekuntzak izan dira.

Deskribapena, izapidetzea eta kudeaketa 1. 150.000 eurotik gorako zenbatekoa izaki eta kualifikazio handirik gabeko profilak barnean har ditzaketen obra-kontratuei soil-soilik aplikatzen zaie klausula. Horretarako, urtero biltzen dira Lan eta Hirigintza Zerbitzuak eta Idazkaritza lanpostuen erreserba zein obratan aplika daitekeen finkatzeko. Bete beharreko lanpostuen kopurua obra bakoitzaren mende dago (aurrekontua, iraupena, ezaugarri teknikoak, espezializazioa).

horretan, beste hautaketa bat eramango da aurrera kaleratze-egunetik gehienez hiru eguneko epean lanpostu hutsa betetzeko. Bestelako gorabeheretarako, hala nola gaixotasunagatiko bajetarako, prozedura berari jarraiki betetzen dira lanpostu hutsak. 11. Gizarte-klausula aplikatzeak ez du enpresa behartzen kontratatzen jarraitzera, ezta kontratuaren xede den obra amaitu ondoren erabiltzaileen laneratzea bermatzera ere. 12. Enpresak klausula soziala ez betetzeak kontratua suntsiarazi dezake, horrek dakartzan legezko ondorioekin. 13. Obra amaitzerakoan, enpresak balioespena egingo du klausula sozialaren langileen errendimenduari buruz. Emaitzak

2. Hautaturiko udal-obretan, proiektu teknikoaz eta alderdi ekonomikoaz gain, klausula soziala ere hartzen da barnean, obraproiektuan bilduriko nahitaezko eskakizun gisa. Gizarte-klausularen helburua zera da, obra gauzatzen duen enpresak lanpostuen kopuru jakin bat gordetzea TESen (Txertaketa Ekonomikoko Sistema) erregistraturiko lagunek bete behar dituzte. 3. Beste edozein dokumentu bezala izapidetzen da espedientea: prozedura irekiko lehiaketa publikoa da, osoko bilkuran onartzen da klausula barnean hartzen duen baldintza-plegua, eta Probintziako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da. 4. Berezitasunen adierazgarri nagusia zera izaten da, lizitazio-iragarkian argi eta garbi adierazi beharra klausula soziala barnean hartzen dela eta gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan daudenentzat ezartzen diren lanpostuen kopurua gordetzeko dagokion obligazioa. Klausulari buruzko dokumentazioa bertan uzten da, lizitatzaileek kontsultatzeko eskura izan dezaten. 5. Enpresa esleitzaileak obraren zati jakinak gauzatzea azpikontratatzen badu, klausula soziala betetzeaz ondorioztatzen den betebeharra modu berean eta oso-osorik jaso beharko da. 6. Esleipena izan eta astebete geroago biltzen dira laneratzeko tutorea eta enpresa esleitzailea hautaketa-prozesua adostu eta obrarako behar dituzten lanbide-profilak definitzeko (prestakuntza-maila, adina, sektoreko eskarmentua) eta lan-baldintzak (ordutegiak, soldata, kontratuaren mota eta iraupena) finkatzeko, baita hautagaiak aurkezteko data eta txertaketako errenta minimoaren bildutako pertsonen kasuan kontrataziorako pizgarrien balizko izapidetzea ere. 7. Erreserba, langileen kopurua eta lanbide-profilak definitu ondoren, klausulen ardura duen tutoreak eta TESeko hautaketarako profesionalek batera bilatzen dituzte lan-poltsan erregistratua egon eta enpresak eskaturiko profilarekin uztartzen diren pertsonak, bete beharreko lanpostu bakoitzeko enpresari gutxienez hiru hautagai aurkezteko, eta hautaketa kontratistak berak hartu beharreko azken erabaki gisa geratuko da. Hautagaiekin ados ez badago, beste hautaketa bat egingo da. 8. Obran hasten den lehenengo egunean, enpresak formalki jakinarazi beharko dio laneko udal zerbitzuari azkenean kontrataturiko lagunen zerrenda, gizarte-segurantzako altaren kopia bat eta lan-kontratuaren kopia bat. 9. Proiektua gauzatzen den bitartean, udal-teknikari batek bermatzen du Udalak hautaturiko langileek behar bezala parte hartzen dutela. Horretarako, langileen asteko bana-banako jarraipena egiten du, jarrera, gaitasun eta abilezien arloan, eta obraren arduradunak egiaztatuko du hori guztia adosturiko maiztasunarekin. 10. Enpresak bere atribuzioak atxikiko ditu lan-harremanari dagokionez, eta, horrenbestez, baita dagozkion diziplina-ekintzak abiarazteko gaitasuna ere, neurri horiek kontratua deuseztatzea eragin badezake ere, aldez aurretik Udalari jakinarazita. Kasu 100

ESPERIENTZIEN AZTERKETA

Gizarte-klausulak obra-kontratuen esleipenean soil-soilik barne hartzen dira. Eta 2000tik 2005eko urrira bitarteko aldian: 4Gizarte-klausula biltzen duten 30 obra esleitu dira. 414 enpresarekin egin dira kontratuak. 448 lan-kontratu izan dira guztira lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat.

Azterketa Gironako Kontratisten Ganberak klausula sozialaren aurkako errekurtsoa jarri zuen, horretarako hainbat argudiotan oinarrituta: diskriminazio negatiboa bertan bizi ez direnei eta laneko udal-zerbitzuan erregistratuta ez daudenei, lehia librea urratzea, eta aipatu egin zuten, halaber, plantillaren zati bat kaleratu beharko luketela lanpostuen erreserbak ezarritako obligazioa betetzeko. Luzeegia litzateke xehetasunekin hastea, baina esan dezagun azkenean errekurtsoa kendu egin zutela, zenbait argudiori kontra egin bazitzaien eta beste zenbait kasutan zegokien arautzea zuzendu egin zen, esaterako klausula 150.000 eurotik gorako obretan aplikatuta, enpresa horiek langileen kontratazio gehiago egiten zituztelakoan, haien plantillen desplazamendu-efektua saiheste aldera. Hasierako inpugnazioa gorabehera, kontratistek modu positiboan balioesten dute klausula, inkestetatik ondoriozta daitekeenez, eta adierazten dute ez duela ez kostua garestitzen, ez kontratua betearaztea oztopatzen, eta hainbat kasutan gainera, aldi baterako kontrataturiko langileari enpresak luzatu egin dio kontratua behin obra amaitu ondoren. Azpikontratazioari buruzko klausula bat barnean hartzen zuen arautzeak, baina datuek erakusten dute ia ez dela halakorik izan, ezta obraren zati bat laneratzeko enpresei azpikontratatuta ere. Azpimarratzekoa da enpresa esleipendun bakoitzak ereduzko ebaluazio bat egiten duela azpikontratazioaren amaieran, klausulari buruz duen iritzia adierazita eta kontratatu behar izan duen langileari buruzko balioespena xehatuta. Inkesta horiek garrantzitsuak dira etengabeko ebaluazio bat egin eta alderdi kritikoak hobetzeko. Hasieran, esperimentazio-fase bat ere planteatu zen, obrak behar bezala gauzatzean eraginik ba ote zuen, kostua garestitzen ote zuen eta egiaz laneratzea errazteko formula egoki bat ote zen egiaztatzeko. Horrek guztiak lizitazioen prezioan enpresentzat izan zezakeen gorakadaren beldur ere baziren, langileen produktibitate txikiagoa zela-eta, baina hori ez da horrela gertatu, eta Gironako Udalak nabarmentzen duenez, ia kosturik ez duen politika da. Eta kostuak egiaz laneratzeko teknika-

ESPERIENTZIEN AZTERKETA

101


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

riari zor zaizkio, nahiz eta adierazi beharra dagoen figura hori lehendik ere bazegoela, eta klausularik izango ez bazen ere eginkizun berak beteko lituzkeela; dena dela, eraginkortasun handiagoa lortzen du bere eginkizunean klausularen bidez.

2. KATALUNIAKO GENERALITAT. MERKATU ERRESERBA

Interesgarria da klausularen aplikazio eremuari buruzko balioespena (udalerria); izan ere, herritarrekiko duen hurbiltasunari esker hobeto ezagutzen da langabeen profila eta laneratzeko politika aproposak eta egokiak diseina daitezke. Horretaz gain, herriko administrazio-sarea ez dago banakatuegia eta ez du hipertrofiarik, eta horrek udal-arloen arteko koordinazioa ahalbidetzen du. Horri erantsi behar diogu eskumenen zabaltasunak eta alkateak udalerrietan erabakitzeko duen gaitasunak erakusten dutela klausula ezartzea, horretarako borondaterik izanez gero, erraza dela, horretarako bultzada gorako hierarkikoan baitu abiapuntua, eta udaleko ondoz ondoko kargu eta arloetan barrena barreiatzen da bultzada hori.

Laburpena

Gironako Udalak berak nabarmentzen du baliabide bideragarria, egingarria dela, ez delako obra gauzatzearen kalterako, eta merkea dela. Klausularen bidez, beste baliabide bat lortzen da, gizarteratzea sustatzen duten eta gizarte-zerbitzuetako taldeei lana eskaintzen dieten gainerako sistemei gehitu beharrekoa (Tailer Eskola, Lanerako Planak, Gizarte Bermeko Planak, lanbitartekotza). Gauzak horrela, azpimarratzekoa da klausula baliabide osagarri gisa ezartzen dela, laneratzeko bestelako sistema batzuekin koordinatuz, laneratzeko ibilbide osoa eskaintzeko ahaleginduta, pertsona bakoitzeko profilarentzat egokia. Klausula formula gisa proposatzen da gizarte-zerbitzuetan erregistratuta izaki eta enplegagarritasun-maila egokian daudenen laneratzea errazteko, nahiz eta lan-merkatu arruntean sartzeko zailtasunak dituzte, ez bailukete bertan beren kabuz sartzeko aukerarik izango. Enplegu babestuan eta merkatu arruntaren arteko aldi baterako eta tarteko lan-aukerak erraztea da helburua. Obrak direnez, genero-ikuspegiak eta emakumeen kontratazioak ia ez dute indarrik zoritxarrez, nahiz eta aipatzen den kasu batean emakume bat kontratatu zutela, eta ez obretarako, bulegoan administrazio-lanak egiteko baizik. Hori konpontzeko, Udalak klausula zerbitzuen sektorera zabaltzeko aukera adierazten du.

Kataluniako Generalitatek, 7/2004 Legearen bidez —uztailaren 16koa, neurri fiskal eta administratiboei buruzkoa—, ezarri du bere Departamentu, enpresa publiko eta erakunde autonomo guztiek kontratu txikien eta negoziatuen % 20rainoko erreserba egitea urrituak laneratzeko zentroetara 44 eta gizarteratzeko eta laneratzeko enpresetara esleitzeari begira.

Arautzea Uztailaren 16ko 7/2004 Legearen 35. artikulutik ateratako laburpena, “Kontratazioan gizarte-helburuak sustatzea” izenburukoa: “Generalitatearen departamentu, erakunde autonomo eta enpresa publikoek obren, horniduren edo zerbitzuen administrazio-kontratu jakin batzuk gorde behar dituzte urrituak laneratzeko zentroentzat, gizarteratzeko eta laneratzeko enpresentzat, eta gizarte-bazterkeriako egoeran geratzeko arriskua duten pertsonak laneratzea edo gizarteratzea helburu nagusitzat duten irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat”.

Honako hauek dira gorde daitezkeen kontratu-alderdiak: ondasun higiezinen kontserbazioko eta mantentzeko obrak eta zerbitzuak; mezularitzako, korrespondentziako eta banaketako zerbitzuak; arte grafikoetako zerbitzuak; garbiketako eta ikuzketako zerbitzuak; sukaldaritzako zerbitzuak; hondakinak jaso eta garraiatzeko zerbitzuak, eta Administrazioak funtzionatzeko zerbitzu eta hornikuntza osagarriak. Hala eta guztiz ere, kontratazio-organokoek badute erreserba bestelako kontratu-alderdiei ere zabaltzeko aukera; betiere prestazioak artikulu honek aipatzen dituen zentro, enpresa eta entitateen berezitasunetara moldatzearen mende.

Erantsitako dokumentazioa 4“Dictamen Universidad Girona” (Gironako Unibertsitatearen Irizpena): Gironako Unibertsitatearen txosten juridikoa,

Kontratu txiki gisa edo zenbatekoagatik negoziaturiko prozeduraren bidez esleitutakoak soilik dira kontratu erreserbatuak, herri-administrazioen kontratuei buruzko legediak ezarritako atalaseen arabera.

Udalaren aginduz egindakoa eta klausula sozialak jasotzeari buruzkoa. 4“Regulación Clàusula Social” (Klausula Soziala arautzea). Harturiko sistematikaren laburpena. 4“Clàusules executades fins octubre 2005” (2005eko urrira arte betearaziriko klausulak): Gizarte-klausularen aplikazioal-

dian gauzaturiko obren eta sorturiko laneratzeko enpleguen Laburpen Fitxa. Gizarte Etxeko eta Liburutegiko Obren Kontratazio Klausulen Orriak. 4“Valoración Cláusula Social” (Klausula Sozialaren Balioespena): Obra amaitu ondoren kontratistek betetzen dituzten

Gobernuak ekitaldi bakoitzaren hasieran finkatu behar du departamentu bakoitzak aplikatu behar duen gizarte-erreserbaren zenbatekoa, loturiko edo mendeko erakunde edo enpresa publikoak ere barnean hartuta. Finkaturiko zenbatekoak ez du gainditu behar kontratu txiki edo kopuruagatiko prozedura negoziatuen bidez aurreko ekitaldian kontrataturiko zenbatekoaren % 20. Kataluniako toki-administrazioak biltzen dituen erakundeek artikulu honetan ezarritako gizarte-erreserba aplika dezakete, udalbatzaren dagokion erabakiak ezarritako baldintzetan.

klausula sozialari buruzko ebaluazioko fitxa eta inkesta. 4Laneragarritasun Mailaren Balioespen Fitxa: Lanpostuen erreserba betetzeari begira pertsona baten gaitasuna eta ego-

kitasun zehazteko aldez aurreko fitxa.

Prozesua 4Ezinduekin eta lan egiten duten erakundeek eta laneratzeko enpresek proposamena sustatu eta ahaleginak bateratu egi-

4Langilearen Balioespen Fitxa: Laneratzeko teknikariak bete beharreko fitxa behin laneratzeko langilearen kontratua

ten dituzte Hirugarren Sektoreko Mahaitik (Taula). Gizarte Ongizate eta Familia Departamentuak ere funtsezko eginkizuna du, harkorra erakundeekiko eta dinamizatzailea Kataluniako Gobernuarekiko.

amaitzen denean.

4Abenduaren 30eko 31/2002 Legearen bidez oro har ezartzen da erreserba, baina erreserbaren xede den ehuneko edo

zenbatekoa Gobernuak ezarriko lukeela adierazita.

42003. urtean diseinatu zen aplikatu beharreko prozedura:

- Departamentu bakoitzari eskatzen zaio urteko ekitaldian kontratu txiki eta negoziatuaren bidez esleituriko zenbatekoa kuantifikatzea eta jakinaraztea. 44-Horrela dago hitzez hitz jasoa. Peioratiboa eta okerra bada ere, horrela dago gaztelaniara itzulia testu ofizialetan. Ezindutzat hartu behar dira.

102

ESPERIENTZIEN AZTERKETA

ESPERIENTZIEN AZTERKETA

103


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

- 2003ko otsailean lan-talde bat osatu zen, departamentu guztietako ordezkariek osaturikoa, informazioa erraztu eta dagokion aplikazioa koordinatzeko: Gizarte Ongizatea, Lana, Industria, Merkataritza eta Turismoa, eta Presidentzia. - Gizarte Ongizate Departamentuak datuak garbitzen ditu enpresei eta haien jarduera zehatzari buruz, zerrenda bat egin eta hura banatzeko. - 2003ko martxoan bildu ziren departamentu guztietako unitateetako arduradunak irizpideak finkatu eta kontratatzekoak diren enpresei buruzko informazioa jasotzeko. 42004an, adierazitako Legeak % 20ko gehienekoan finkatu zuen laneratzeko enpresentzako erreserba-ehunekoa, eta

2005. urtetik aurrera aplikatu zen ehuneko hori.

4Leialtze eta errepikatze argia nabarmentzen da zerbitzuak behar bezala eman edo obra behar bezala gauzatzen dituz-

ten enpresekiko. Emaitzak 4 2005. urterako Generalitat osorako kontratuen erreserba Gobernu Akordioaren bidez ezarri zen, sei milioi eurotan. 4 Ez dago datu zehatzik kontratazio-bolumen horrek sorturiko laneratzeko enplegua kuantifikatzen duenik, baina 300 lagunetik gora izan ziren, kalkuluen arabera.

Kudeaketa 4Kontratu txiki eta negoziatuak esleitzeak aukeratzeko askatasun zabala ematen die botere publikoei. Atalase ekonomi-

koek mugatzen dute horiek erabiltzeko gaitasuna: kontratu txikiaren kasuan gehienez 30.000 euro obretarako eta 12.000 euro gainerako kontratuetarako; negoziaturikoaren kasuan gehienez 60.000 euro obra eta produktu suntsigarrietarako, eta 30.000 gainerakoetarako. Kontuan izan bi prozedurak kontratazioaren guztizko bolumenaren zati txiki bat baino ez direla, ez baitituzte eraginpean hartzen ez enkanteak, ez lehiaketak, ezta publizitatea barnean hartzen duen prozedura ere. 4Gobernuak adierazten du aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren hasiera Departamentu bakoitzari aurreko urtean esleituriko

guztizkoaren gain bete beharreko erreserbako gutxieneko ehunekoa, eta Departamentu bakoitzak bere erakunde autonomo eta loturiko edo mendeko enpresa publikoei jakinarazi behar die. 4Sistema deszentralizatua da eta Sail bakoitzaren Erosketa Atalak du legezko agindua betetzeko ardura. Gauzak horrela,

Legeak behartu egiten du laneratzeko enpresekin bi prozeduren bidez aurreko ekitaldian esleituriko kontratazio-bolumenaren gehienez % 20 kontratatzera. 4Betearazte aldera, beren kontratuak eta behar dituzten produktu eta zerbitzuak aztertu behar dituzte, eta erakunde

horiek zein eman edo gauza ditzaketen egiaztatu. 4Departamentu bakoitzeko Idazkari Nagusiak sei hilean behingo txosten bat eman behar du

esleituriko zenbatekoa, kontratu mota eta jarduera-sektorea adierazita; txosten hori Ekonomia eta Finantza Departamentuko Idazkari Orokorrari igortzen zaio, Kontratazioko Kontsulta Batzordeko Presidente ere denari. 45,

4Ekonomia eta Finantza kontseilariak jakinarazten dio sei hilean behin Gobernuari finkaturiko helburuak zenbateraino

bete diren. 4Departamentu batek esleituriko erreserba-zifra gainditzen badu, guztiaren erreserba-zifra orokorra nork bere gain har-

tzeari begira zenbatuko da aldea. 4Kontratazioko Kontsulta Batzordeak zuzentzen du koordinazioa, eta Departamentu bakoitzeko ordezkari bat duen Lan

Taldea osatu da.

Azterketa Kataluniako Legea benetako zedarria da laneratzeko enpresek gehien azpimarraturiko eskaeretako bat lortzeari begira, hala nola merkatu-erreserbaren bidezko tutoretzapeko merkatua. Horretaz gain, oso azpimarratzekoa da laneratzeko helburuan Departamentu guztiek parte hartzea, ez soilik Gizarte Ongizate eta Lan Departamentua, gizarte-politika zeharka gaineratuz botere publikoen jardunean, eta horrekin batera sentsibilizazioko eta baterako erantzukizuneko faktore bat eraginez, barne-dimentsio batetik abiatuta Administrazioaren eremua bera ere barnean hartzen duena. Oso garrantzitsua da ikustea neurri horrek bestelako herri administrazioetan zenbaterainoko transferentzia- eta errepikagarritasun-ahalmena duen, arautze hori hainbat mailatako administrazio-unitatek eraman baitezakete aurrera, hala nola Gobernua batek —kasu honetan bezala—, baina baita Foru Aldundiek, erakunde autonomoek, enpresa publikoek eta udalerriek ere. Bereziki azken horiei dagokienez, ezartzeko politika erraza da, eta kudeatzeko ezin sinpleagoa. Ekimena guztiz txalogarria bada ere, jakinarazi beharra dago oso garrantzitsua dela azterketa zorrotz bat egitea hainbat elementuri buruz, hala nola lurraldeko laneratzeko enpresak, zer sektoretan jarduten duten, haien gaitasuna eta zerbitzu-kalitatea, eskaintzen dituzten produktuak eta zerbitzuak eta geografia-eremu jakin batean duten operatibitatea. Urteetako ahaleginaren ondoren, arautze batek kontuan hartzen du laneratzeko enpresak gizartean eragiten duten onura, baina ez ditzagun nahasi nahiak eta errealitatea: Politika iraunkor eta efektiboa aplikatu nahi badugu, ziur jakin behar dugu badugula erreserba horri behar bezala erantzuteko gaitasuna, bestela alferrikakoa izan bailiteke, eta bere potentziala urtu egin liteke etorkizunari begira. Behin ohar hori eginda, nabarmentzekoa da kontratuen egungo araudiak modu adierazian arautu duela merkatu publikoaren zati bat gordetzeko aukera 47 , eta hori politika bikaina izan da laneratzearen arloan, eta nabarmentzekoak dira, halaber, politika horren emaitzak eta eraginkortasuna, beharrezko ahaleginaren eta sorturiko laneratzeko enpleguen arteko proportzioa dela-eta.

4Kontratazioa errazte aldera, direktorio bat banatu zuen Gizarte Ongizate Departamentuak, bertan honako hauek bildu-

ta: enpresak, haien jarduera-sektorea, produktu edo zerbitzuen zerrenda, enpresa-sailkapena, halakorik izanez gero, eta kokapena eta harremanetarako modua. Laneratzeko enpresen foiletoak eta publizitatea ere berriz igortzen dute. 4Horretaz gain, web-orri bat sortu zen 46 Caixa Catalunyaren Un Sol MĂłn Fundazioak finantzaturikoa; bertan azaltzen da

informazio hori eta enpresa horien kontratazioa errazten du. 4Praktikari gagozkiola, ez da bereizten ezinduen enpresen (Enpleguko Zentro Bereziak) edo gizarte-bazterkeriako egoeran

edo arriskuan daudenentzako laneratzeko enpresen artean. Ez da ezartzen talde onuradunaren araberako ehunekorik, eta ez dago, halaber, bereizitako daturik batzuei edo besteei esleitzeari buruz. 45-Igorri beharreko ereduzko fitxa eranskinean bilduta dago. / 46-http://www.comprasocial.net/

104

ESPERIENTZIEN AZTERKETA

Dokumentazio osagarria CD-ROMean 47/2004 Legea, uztailaren 16koa, neurri fiskal eta administratiboei buruzkoa. 4Departamentuek egoera aztertzeko koadro gisa erabilitako fitxa kontratuak gordetzeko neurria ezartzeko. 4Kataluniako Gobernuaren erabakia, 2005. urterako laneratzeko enpresei kontratuak gordetzeko zenbatekoa sei milioi

eurotan finkatzen duena.

47-Ikus Tutoretzapeko Merkatuari buruzko Azterketa Juridikoaren gaineko atala.

ESPERIENTZIEN AZTERKETA

105


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

3. IRUÑEKO UDALA eta GAZTELAN FUNDAZIOA

3. irizpidea: Zerbitzua hobetzeko programa (gehienez 25 puntu). 4. irizpidea: Eskaintza ekonomikoa (gehienez 15 puntu). 5. irizpidea: Prestakuntza-programak, bestelako gizarte-arretak edo lan-baldintzak (gehienez 15 puntu).

LABURPENA Iruñeko Udalak lehiaketa publikoan lizitatu zuen Etxez Etxeko Arreta Zerbitzua, eta klausula sozialak barnean hartu zituen bere esleipen-irizpideen artean, hala nola enplegua eskuratzeko zailtasunak dituzten taldeen kontratazioa eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak izatea. Gaztelan Fundazioak lortu zuen kontratua eta 1998tik 2005era eman zuen zerbitzua Miluce enpresaren bidez; 112 laguneko plantilla ere izan dezake enpresak, eta horietariko % 50 laneratzekoak dira.

ARAUTZEA Administrazio Klausula Berezien Orriak bigarren klausulan ezarri zituen lehiaketa esleitzeko irizpideak; “Etxez etxeko zerbitzua kontratatzeko lehiaketaren esleipen-irizpideei puntuazioa esleitzeko sistema” zehatuta daude, eta klausula sozialak barnean hartzen dituztenak kopiatuko ditugu ondoren: 1. Enpresen tipologia (gehienez 20 puntu). - Irabazi-asmoa duten merkatuko enpresak: 0 puntu. - Laneko Sozietate Anonimoa: 10 puntu. - Kontratuaren xedearekin uztartzen ez diren helburuak dituen elkartea: 10 puntu. - Kontratuaren xedearekin uztartzen diren helburuak dituen elkartea: 15 puntu. - Kontratuaren xedearekin uztartzen ez diren helburuak dituen fundazioa: 15 puntu. - Kontratuaren xedearekin uztartzen diren helburuak dituen fundazioa: 20 puntu. 2. Langile behartsuen kontratazioa (gehienez 25 puntu): - Gizarteratzeko eta laneratzeko berariazko enpresa-erakundeak: 25 puntu. - Talde behartsuen kontratazioan frogaturiko esperientzia duten enpresa-erakundeak: 20 puntu. - Talde behartsuak gaineratzeko definituriko proiektua duten enpresa-erakundeak: 17,5 puntu. - Talde behartsuak hartzeko konpromisoa duten enpresa-erakundeak: 15 puntu.

Prozesua Iruñeko Udalak udaleko gizarte-zerbitzuen mendeko CEPISi (Gizarteratzeko eta Laneratzeko Zentro Pilotua) azterlan bat agindu zion 1997an gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan daudenen gizarteratzea eta laneratzea errazten duten programak ezartzeko helburuarekin, europar proiektu baten bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gizarte Lan Sailaren eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren (NGOI) laguntzarekin, hurrengo urtean kontratatu beharreko etxez etxeko arretarako udal-zerbitzuaren esleipenak eskaintzen zituen aukerak aztertuta, beste zenbait jardunen artean. CEPISek zuzentzen du Gaztelan Fundazioak, lehiaketara lizitatzaile gisa planteatuko den laneratzeko enpresa bat eratzea planteatuz. Horretarako, Gizarte Enplegu Babestuko (GEB) programa bat diseinatu da, etxez etxeko arreta-sektorearen merkatu pribatuko prestakuntza eta praktikak biltzen dituena. NGOIk finantzatzen du proiektu hori, horretarako Iruñeko Udalarentzat bideraturiko aurrekontu-partida bat kenduta, Udalaren baimena eta onarpena tarteko. GEBeko proiektua 1997ko uztailaren eta abenduaren artean garatu zen, eta 10 emakumek hartu zuten parte. Lizitazioa —hasiera batean 1998ko urtarrilerako aurreikusia— atzeratu egin zen, eta, hortaz, GEBaren luzapen bat eskatu zen, aldi berean ahaleginak bideratuz lehiaketan parte hartuko duen enpresa sortzeko, baita parte-hartzaileei kooperatibismoaren eta ekonomia solidarioaren alorrean prestatzeko, eta kudeatzeko eta esku hartzeko proposamen teknikoa prestatzeko ere. 1998ko bigarren seihilekoan onartu eta argitaratu zen lizitazioa; bederatzi enpresa aurkeztu ziren, Gaztelan Fundazioak lortu zuen puntuaziorik handiena, eta klausula sozialengatik lorturiko 45 puntuak erabakigarriak izan ziren horretarako.

Datuak eta emaitzak

KLAUSULAREN GARRANTZIA SAD 98 LEHIAKETAREN ESLEIPEN IRIZPIDEEN BALIOESPENEA

Miluce izenarekin kudeatzen da Etxez etxeko Arreta Zerbitzua, eta Gaztelan Fundazioari berari dagokiona da figura juridikoa. Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarekoa (REAS) zen enpresa, eta ez zegoen bere horretan erregistratua Nafarroako Gobernuaren Laneratzeko Enpresen Erregistroan, baina laneratzearen arloko enpresaren nondik norakoa eta ezaugarriak nabarmentzen ditugu, enpresak bilduriko enplegua eskuratzeko zailtasunak zituztenen ehunekoa tarteko, aurkezturiko taularen datuetatik ondorioztatzen denaren arabera.

Enpresek aurkezturiko proposamenei buruz Kontratazio Mahaiak eginiko balioespena erakusten du koadro horrek, betiere esleipen-prozeduren arabera, eta bertan egiazta dezakegu klausula sozialen garrantzia. Honako hauek dira irizpideak: 1. irizpidea: Enpresen tipologia (gehienez 20 puntu): 2. irizpidea: Langile behartsuen kontratazioa (gehienez 25 puntu).

106

ESPERIENTZIEN AZTERKETA

40 edo 50 lagunek osaturiko enpresa bat sortzea aurreikusi zen, nahiz eta azkenean 100 laguneko kopurua gainditu zen; horrek kudeaketa-ahalegin aipagarria eskatu zuen, baina erreferentzia ere bihurtu zen laneratzeko enpresen eremuan. Etxez etxeko arreta-sektorea aproposa da laneratzeko enplegua sortzeko, oso intentsiboa baita eskulanari dagokionez, eta zenbait prestakuntza-programa daudelako balizko langileen gaikuntza ahalbidetzen dutenak. Dena den, enplegagarritasunprofilak altua behar du izan eta laneratzeko ibilbidearen azken fasean egon behar du, etxeetan eta mendekoekin lan egiten ESPERIENTZIEN AZTERKETA

107


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

baita. Lanpostuan laguntza egokia izateko zailtasuna planteatzen du horrek, zerbitzua ematen duen lekuaren ezaugarriak eta bana-bananako lana dela kontuan izanda.

4. ADIGSA. POSA´T A PUNT PROGRAMA

Horri gehituriko beste arazo bat zera izan da, une horretan ez zegoela hitzarmenik sektorean, eta horrek soldata baxuak eragiten zituen, baita zenbaitetan lanaldi osoak eskaintzeko zailtasuna ere, lana zenbait ordu-tartetan pilatzen zelako. Enpresak ekonomia solidarioaren printzipioak bere gain hartzeak zenbait ezaugarri esanguratsu ekarri zituen:

Sarrera eta laburpena

4Kudeaketa kooperatiboa: langileen batzarra, batzordeak eta zuzendaritza-batzordea. 4Batzordeetan parte hartzeko ahalegina sustatzea, bertaratze-orduak ordainduta. 4Etengabeko prestakuntza langileek taxutzea, eta prestakuntza-orduak ordaintzea. 4Irabazi-asmorik ez izatea. Mozkinen zati bat garapenerako lankidetzara bideratzea. 4Mondragon Unibertsitatearen laguntzarekin Partaidetza Informazioko Taldeak (PIT) sistema ezartzea langileek enpresan

duten parte-hartzea aztertu eta sustatzeko.

ADIGSA Ingurumen eta Etxebizitza Departamentuaren enpresa publikoa da, Kataluniako Generalitatearen gizarte-etxebizitza publikoak administratu eta kudeatzen dituena. 1985. urtean ADIGSAk Estatuaren eskumen-eskualdatzea jaso zuen etxebizitza publikoari dagokionez, orduz geroztik 80.000 etxebizitza administraturaino iritsita. Eskualdaturiko etxebizitza horiek akats larriak zituzten eta denboraren iragaiteak eragindako hondatze-maila gero eta handiagoa zuten, eraikitzen erabili zituzten materialetan eta mantentze egokirik ezaren ondorioz, eta, hortaz, beharrezkoa zen erakinak birgaitzeko ahalegin bat egitea, eta, zenbait kasutan, auzo osoak zaharberritzeak. Urteotan ADIGSAk eginiko inbertsioa 472,89 milioi euro izan da (78.000 milioi pezeta baino gehiago).

4Gizarte-hobekuntzak —hala nola bizitza pertsonal eta familiartekoa bateragarri egitea errazten duten ordutegiak eta

Hirigintza esku-hartze honen berezitasuna eta berrikuntza enplegua eskuratzeko zailtasunak dituztenen gizarteratzea eta laneratzea errazteko bolumen hori baliatzeko konpromisotik dator, birgaitze- eta mantentze-obren lizitazio-prozesuetan klausula sozialak barnean hartzearen bidez. Helburu horrekin eta obra publikoaren kontratazioan gizarte-erantzukizuna sustatzeko helburuarekin, eman zitzaion hasiera 1997an “Posa’t a Punt” (Puntuan jartzea) programari.

2005. urtean, Iruñeko Udalak —ordurako gobernu-talde desberdina buru zuela— berriro atera zuen lehiaketara zerbitzuaren kontratazioa, eta horretarako baldintzen artean ez ziren klausula sozialak biltzen.

Gizarte-klausula nahitaezko eskakizun gisa jasota dago kontratuaren betearazpen-fasean eta Oinarri Orrien Eranskin batean zehaztuta dago, enpresaren berariazko konpromiso bat eskatuz, eta praktikan zera da, gizarte-bazterkeriako arriskuan edo egoeran daudenei lanpostuak gordetzea.

languneak esleitzea—, soldata-hobekuntza enpresaren aukera ekonomikoen arabera, eta betiere sektoreko hitzarmenaren gainetik (oinarrizko soldata, jaiegun bereziak, oporrak, borondatezko aseguru-istripua, eta abar).

Lizitaziora aurkezte aldera, Miluce-Gaztelaneko 70 emakumezko langilek kooperatiba bat osatu eta beren proposamena landu eta aurkeztu zuten. Behin eskaintza guztiak ebaluatu ondoren, irabazi-asmoa zuen eta etxez etxeko arreta-zerbitzuan aldez aurreko esperientziarik gabeko enpresa bati esleitu zion kontratua Udalaren kontratazio-organoak.

Arautzea Honela ezartzen da klausula soziala:

Azken gogoeta Ez nuke nahi azterketa hau amaitu nabarmen azpimarratu gabe kontratazio publikoak gizarteratzeko eta laneratzeko helburu gehigarria lortu nahi izanaren aldeak eta ondorioak, edo esleipena ezaugarri edo xede sozial desberdineko erakunde mota bati edo besteari esleitu izanarenak.

4Lanpostuak gordetzea. Enpresa esleipendunak —betiere baldintza-orriaren estipulazioen arabera— lanpostuen kopuru

bat gorde behar du obra gauzatzeko, aurrerago adierazten diren ezarritako ezaugarri edo profilei jarraiki. Betebehar hori erabat loteslea da kontratistarentzat, eta esleipena eraginik gabe utz daiteke edo baliogabetu daiteke onartzen ez bada, edo berriz esleitu ahalko zaio aurkezturikoen arteko bigarren eskaintza merkeenari. Lanpostua gordetzearen ondoriozko eta berezko gastuak, laneratze-ibilbidearen idazkuntzaren eta horren jarraipenaren gastua, txostenen lanketa eta klausula sozial hauetatik eratorritako beste edozein gastu obraren esleipendunaren kostura eta kargura dira 48.

Gauzak horrela, eta klausula sozialak barnean hartu izanari esker, Gaztelan Fundazioak ia zazpi urtez kudeatu izan du enpresa solidario bat, 100 lagunetik gorako plantillarekin eta laneratzekoen % 50 inguruko mailarekin. Hirugarren Sektoreko erakunde askok beren gain harturiko printzipioek langileentzako baldintza hobeak bilatzea ahalbidetzen dute, nahiz eta ez lortu proposaturiko helburu guztiak edo desadostasun puntualak izan enpresaren eta langileen artean.

4Lanpostua betetzearen ondoriozko betebeharrak subrogatzea. Enpresa esleipendunak eskaintzaren xede den obraren

Testua idatzi denerako, urtebete igaro da enpresa esleipendun berriak zerbitzua bere kargura hartu duenetik, MiluceGaztelaneko langileei subrogatuz sektoreko hitzarmenak ezartzen duenaren arabera. Denbora horretan, enpresa esleipendun berria tokiko prentsan agertu da langile bat bidegabe kaleratu izanagatik, langile horrek hauteskunde sindikalak eskatu baitzituen bere lankide gehienekin batera, eta Udalbatzara iritsi zen kexa batengatik, zerbitzuaren erabiltzaileek datu-base bat erabili zutelako (erabilera babestu eta murritzekoa) enpresaren zenbait merkataritza-zerbitzu jakitera eman eta eskaintzeko. Norberak atera ditzala bere ondorioak, baina putz egitea eta zurrupatzea ez dira gauza bera.

4Erreserbaren xede diren lanpostuen zuzkidura. Erreserbaren xede den lanpostuen zuzkidura bete ahal izango du, nola

CD-ROMEAN erantsitako dokumentazioa 4Administrazio Klausula Berezien Orria. 4Kontratazio Mahaiaren akta etxez etxeko arreta-zerbitzuaren barne-kontrataziorako lehiaketa esleitzeko irizpideei pun-

tuazioa emateko sistemari buruz.

partida jakinen gauzatzea azpikontratatzen badu, ondorioztatzen den lanpostuen erreserba enpresa azpikontratatuek hartuko dute beren gain modu berean eta oso-osorik. Lanpostuak gordetzeko klausulak —Eranskinean bildutakoak, eta esleipendunak Eranskin horri atxiki zaiola kontuan izanda— ez betetzeak kontratua ere ez betetzea eragiten du, eta deuseztatu ahal izango da, eta ADIGSAri kalteak ordaindu egin beharko zaio jasandako kalte-ordainengatik.

Lan eta Industria Departamentuaren dagokion Erregistroan erregistraturiko laneratzeko enpresa laguntzaileetatik datozen langileak gaineratuta, hala laneratzeko sistemekin edo bestelako gizarte-eragileekin, hala laneratzeko enpresa laguntzaileekin lanpostuaren erreserbaren xede diren obra-partiden azpikontratazioaren bidez, betiere beren zerbitzuak eraikuntzaren adarrean ematen badituzte eta aurreko baldintza horiek ere betetzen badituzte. 4Taldeak eta aukeraketa. Lehen kasuan, gizarte-zerbitzuetatik, laneratzeko sistemetatik edo eraikuntzaren zerbitzuetako

prestakuntza-ikastaroetatik datozen langileen kontratazioaren bidez gauzatuko da adierazitako erreserba. Kalifikaziorik gabeko gazteen eta Kataluniako Enplegu Zerbitzuan erregistraturiko luzaroko langabeen aukeraketa lehenetsiko da, baita txertaketako errenta minimoaren jasotzaileena ere. 48-Metodologia horrek hainbat aldaera ditu eta ez da aukera bakarra; hautaketa- eta laguntza-eginkizunak toki-erakundeek eta gizarte-erakundeek eraman ditzakete aurrera, kostu gehigarririk gabe kontratistarentzat.

108

ESPERIENTZIEN AZTERKETA

ESPERIENTZIEN AZTERKETA

109


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK 4Laneratzeko ibilbidea

-Bana-banako laneratzeko ibilbidea eta dagokion jarraipena egin behar zaie lanpostuen erreserbaren arabera hautaturiko langileei. Laneratzeko enpresa laguntzaile batek —betiere Kataluniako Generalitatearen Lan eta Industria Erregistroan erregistraturikoak— idatzi eta egin beharko du laneratzeko ibilbidea, laneratzeko sistemen bidez, edo bestelako gizarte-eragileen bidez; hautagaien aurrehautaketa bat emango diote eragile horiek enpresa esleipendunari (lanpostu bakoitzeko 3 gutxienez) erreserbaturiko lanpostuak betetzeko. -Pertsonen ezaugarriak eta obran garatuko dituzten zereginak bilduko dituzte gutxienez laneratzeko ibilbideek, pertsona horiek enplegagarritasun-maila, abileziak eta lanbide-kualifikazioa hobetze aldera; ADIGSAk ibilbide hori errefusatu ahal izango du parametro horiei ez bazaie behar bezala erantzuten edo ez badira behar bezala kontuan hartzen.

42005eko datuak:

- Guztira 94 obratan sartu zen klausula, 21 enpresa eraikitzailerekin. - Lankidetzak laneratzeko hamar erakunde hartu zituen barnean: Aprise, Arca del Maresme, Can Ensenya, CIRE, Engranes, FIAS, Ideas y Empleo, Infants del Raval, ED Elkartea eta APTSHD. - Guztira 123 lanpostu gorde ziren enplegua eskuratzeko zailtasunak dituzten 108 lagunentzat. Lanpostuen guztirako erreserba-zenbakia langileena baino handiagoa da, lagun bakar batek erreserbaturiko bi lanpostu bete ahal izan baititu. - Onuradunei dagokienez, nabarmentzekoa da % 18 txertaketako gutxieneko errenten hartzaile direla, % 48 luzaroko langabeak eta % 34 gazteak. - % 42 gutxiengo etnikoetako kide eta Erkidegoaz kanpoko etorkinak dira. - Oso azpimarratzekoa da laneratzeko ibilbidearen ebaluazioa onuradunen % 12arentzat soilik dela eskasa.

-Aldian-aldian, laneratzeko ibilbidearen jarraipen- eta garapen-txosten bat entregatuko da, bana-banakoa erreserbaren xede den lanpostu bakoitzerako. Azken ebaluazioko txosten bat aurkeztu beharko da obra amaitzerakoan. 4Lanbide-profilak eta hautagaiak. Erreserbaren xede diren lanpostuen hautaketaren ezaugarriak zehazte aldera, enpresa

esleipenduna eta ADIGSA bildu egiten dira obra esleitu ondoren honako irizpide hauek finkatzeko: lanbide-profilak (peoiak eta laguntzaileak), hautagaien aurkezpen-data, langileak obran hastean, baita bakoitzaren laneratzeko ibilbidearen definizioa ere. 4Hautaturiko langileen komunikazioa. Enpresa esleipendunak ADIGSAri jakinarazi beharko dio zein diren hautaturiko lan-

gileak, betiere obrak hasi baino lehen. Gizarte Segurantzako altaren eta lan-kontratuaren kopiak ere aurkeztu behako dira, eta TC1 eta TC2 agiriak ere aurkeztu beharko dira hilero eta obrak irauten duen bitartean. Dagokion adarreko hitzarmenaren bidez kontratatuta egon beharko dute langileek. 4Gizarte-klausulen jarraipena. Klausulen betetze-mailari buruzko jarraipena egiten du ADIGSAk, eta garrantzi berezia du

lanpostuen erreserbaren xede diren langileen kontratazioak behar bezalakoa izatea, laneratzearen zein produkzioaren alderditik begiratuta. 4Lan-eremua, eta erreserbaren xede diren lekuak aldatzea eta ordeztea. Enpresak bere atribuzioak atxikitzen ditu lan-

harremanean, eta, hortaz, dagozkion diziplina-ekintzak abiarazteko ahalmena ere bai. Kontratatua deuseztatzea suertatzen bada, ADIGSAri jakinarazi beharko zaio, lanpostuen erreserbarako ondorioei begira soil-soilik. Kasu horretan, eta betiere obraren premiek halakorik ahalbidetzen badute, beste hautaketa bat egingo da erreserbaren xede den lekua berriz ere betetzeko; prozedura berari jarraituko zaio Aldi baterako Ezintasunagatiko bajen kasuan, betiere horren eraginez langilea lanean hasten ez bada obra amaitzeko epearen barruan.

2006rako aurreikuspenak eta akordioak

4Lanpostuen denbora-eremua. Lanpostuen erreserbaren aplikazioak ez du enpresa behartzen behin obra amaitu ondoren

Horretarako, hitzarmenak sinatu dira Badia del Vallès-eko eta Bergako Udalekin, eta hainbat erakunderekin, hala nola Casal dels Infants del Raval, Foment de Terrassa, La Paperera de Vilanova i la Geltrú, eta Trinitat Novako Auzo Elkartearekin. Lanpostuetarako prestakuntza eta gaitasun egokia duten langileak eskaintzeko ahalmena duten erakundeekin jartzen da harremanetan ADIGSA, enpresa eraikitzaileek obrak gauzatzen dituen lurraldean jarduten duten langileak betiere. Era berean, lau erakundeek eta udalek ADIGSAren konpromisoa bermatzen duen ibilbidea dute. Aipa ditzagun zenbait adibide, akordioak zer erakunde motarekin ezartzen diren erakuste aldera:

langile horiek kontratatzen jarraitzera. 4Esleipena ezeztatzea eta kontratua suntsiaraztea. Enpresa esleipendun batek lanpostuen erreserba ez aplikatzea eslei-

pena ezeztatzeko edo kontratua suntsiarazteko nahikoa arrazoi izan daiteke, eta obra gauzatzeko kontratuan adierazitako moduan egingo da eta bertan adierazitako ondorioak izango ditu. Datuak eta emaitzak

Ezarri zenetik 2005eko azarora arte, Posa´t a Punt programak 1.309 erreserbaturiko lanpostu ekarri ditu, guztiak ere enplegua eskuratzeko zailtasunak dituztenentzat.

2006an, gizarteratzeko ibilbide bat egiten ari diren 214 lagunek lan egingo dute guztira ADIGSAren kontratu-esleipenetan.

4Casal dels Infants del Raval erakundeak —1983an eratu zen elkarte gisa— bertan lan egiten duten auzoko gazteen bizi-

kalitatea hobetzea du helburutzat. Gizarte- eta lan-aroko orientazioko, eta gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuak garatzen ditu, baita lanerako prestakuntza-ekimenak eta gizarte-bazterkeriako arrisku-egoeran dauden gazteak merkatura sartzea sustatzeko lanerako prestakuntzako ekimenak ere. Bana-banako jarraipena egiten du motibazioko, prestakuntzako edo lan-arloko ibilbideetatik abiatuta. 2005. urtean, 350 gazte artatu zituzten. 4Trinitat Novako Auzo Elkartearen helburua auzotarren bizi-kalitatea hobetzea da, informazioko eta prestakuntzako parte-

hartze prozesuaren bidez, herritarrek hobekuntza hori sendotzeko beharrezko baliabideak lor ditzaten.

110

ESPERIENTZIEN AZTERKETA

ESPERIENTZIEN AZTERKETA

111


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK 4Vilanova i la Geltrúko erakunde autonomoa da CFO La Paperera, 1988an sortua eta berariazko hiru arlotan antolatua:

prestakuntza, orientazioa eta enplegua. Aholku Batzordea Udalaren zinegotzi guztiek, eta hiriko gizarte-arloko, ekonomiaarloko, kultura-arloko eta hezkuntza-arloko eragileek osatzen dute. Honako helburu hauek ditu, besteak beste: langabeziaren, bazterkeriaren eta gizarte-desberdintasunen aurka borrokatzea, ikaskuntza-prozesuetan eragina izatea eta teknologia berriak aplikatzea, eta helduen etengabeko prestakuntza. 4Foment de Terrassa 1989an eratu zen. Terrassako Udalaren enpresa bat da, herriaren sustapen ekonomikoaren arloan

aritzen dena; informazioko, lan-poltsako, bitartekaritzako, lanerako prestakuntzako eta laneko planak dira sustapen horren adierazgarri. Laneratzeko zailtasun handiagoak dituzten taldeekin saiatzen da bereziki enpresa. 4Badia del Vallèseko eta Bergako Udalen, Gizarte Ongizateko Zerbitzuen eta Laneko Zerbitzuaren bidez, helburu nagusie-

tako bat zera da, gizarte-bazterkeriako arriskuan daudenen laneratzean ahalegintzea, haien udalerrietan lana izateko aukera errazteaz gain. 4CIRE Justizia Departamentuaren Gizarteratzeko Ekimenen Zentroak Generalitatearen menpeko zigor-neurrien eraginpe-

an dauden pertsonen gizarteratze eta laneratzeko erraztea du helburutzat. Erregimen irekian daudenen presoentzako etxebizitzak lagatzeko akordioak dauzka, espetxe-arlokoak ez diren erakundeek kudeatutakoak eta haien tutoretzapekoak. Esparru horretan, ADIGSAk laneratzeko enpresekin sinatzen ditu kontratuak lanpostuak betetzeko premien eta pertsona horiei enplegua emateko helburuaren arabera. Azterketa ADIGSAk kontratazio publikoa eta laneratzea uztartuz duen esperientziak ez du zalantzarik pizten: lortu dituen emaitzak ditu erakusgarri, baita arautzeko eta ezartzeko baliatzen duen sistematika ere. Beste toki batzuetan klausula sozialen egokitasunari edo egokitzapen juridikoari buruz eztabaidatzen jarraitzen duten honetan, ADIGSAk laneratzeko 1.300 enpleguren adibidea du erakusgai, eta horrek argudio nahiko beharko luke izan politika horiek herri-administrazioetan ezartzeko. Akordioak eta hitzarmenak haiekin ezarritako zenbait erakunde aipatu ditugu, garapenerako lankidetza askotarikoa, ugaria eta lurralde-arloan zabala nola egitura daitekeen erakusteko. Ereduzko esperientzia, zalantza izpirik gabe. Praktikari gagozkiola, programak planteatzen dituen aldaerek laneratzeko langileen aurrehautaketa eta jarraipena zein erakundek egin duen dute aztergai, eta aukera bat baino gehiago dago:

Behin lanpostuak eta lanbide-profilak ezarri ondoren, herriko edo laneratzeko erakundeak enpresa eraikitzaileekin koordinatzea baino ez zaio geratzen ADIGSAri, eta hori guztia betetzen dela egiaztatzea txostenen, laneko kontratuen eta Gizarte Segurantzako alten bidez. Gauzak horrek, ADIGSAko laneratzeko taldearen lanak klausula soziala bultzatzea du aztergai, departamentuen arteko zeharkako kudeaketa ezartzeko eta programan esku hartzen duten eragileen artean koordinatzeko laguntza eskainiz, behar den guztietan babestuz eta indartuz. Programaren aplikazioan izandako esperientzia luzeak eta programaren hasieratik harturiko neurriak haren helburu oinarrizko eta nagusiak nork bere gain hartzea ahalbidetu dute, hots, lizitaturiko obren lanpostuen erreserba, eta nahitaez bete behar izatea. Lanbide-profilak egokitzea ere ahalbidetuko du, egin beharreko obra motaren eta haren iraupenaren arabera. Balioetsi beharra dago lan-jarduera "normalizatu" batean aritzen den programa bat dela, gainerako pertsonekiko berdintasun-baldintzetan sartzeko helburuarekin, gizarte- edo lan-arloko bazterkeriarik gabe. “Programa finalista dela hartu behar da kontuan, hots, gizarteratzeko eta laneratzeko prozesu baten azken urrats gisa, igotzeko lanak eman dituen eskailera baten azken maila da, azken batean onurak ekartzen dizkie administrazioei, beste zergapeko bat izango baitute aurrerantzean, dagozkion eskubide eta betebeharrekin”49 . Eraikuntzaren jardueraren inguruan bilduta dago programa —hazkunde indartsua eta langileen eskari handia duen jarduera, alegia—, baina aztertzen ari dira klausula zerbitzu-sektoreko beste kontratu batzuetara ere zabaltzeko aukera, mekanismo sinplea baita eta dinamika ia berbera, eta, hortaz, borondate politikoa baino ez da behar bestelako kontratazio publiko eta zerbitzuetan ere biltzeko. “Programa esperientzia garrantzitsua da klausula sozialeko eredu gisa; lan egiteko modu berriak ahalbidetzen ditu gizartearoko teknikari eta arduradunen eskutik, eta, horretaz gain, aukera ere eskaintzen die enpresa arruntei beren gizarte-eremuaren egiazko balioespena nork bere gain har dezan ikuspegi tradizionalekiko, gizarte-dinamika enpresaren nondik norakoari ez dagokion zerbait dela uste baitute, eta horri esker bestela lan-merkatutik urrun legokeen gizartearen zati baten sustapena bideratu ahal izan da”50 .

CD-ROMEAN erantsitako dokumentazioa 4Lanpostuen Erreserba Formalizatzeko Akta. 4Gizarteratzeko eta laneratzeko erakunde laguntzailearekiko hitzarmen-eredua. 4ADIGSA oinarri-orria: 2006ko Obra Orokorren lehiaketa, PDOR-8-B. 4Eranskina. Oinarri Orrian bilduta Klausula Soziala arautzea, lanpostuen erreserba jasotzen duten obrei buruzkoa.

4Betebeharra enpresa kontratistari egokitzea, eta enpresa horrek laneratzeko enpresa batekin hitzartu edo azpikontrata-

tu behar izatea eginkizun horiek betetzea, eta bere kargu eta kostura egin beharrak dakarren arazoarekin. 4Beste zenbait erakunderekin ere —hala nola CIRE edo Raval— ezartzen diren hitzarmenak, beren erabiltzaileen gizar-

teratzea eta laneratzea errazteko helburuak betetzeko, eta beren langileekin, hautaketa eta laguntza gauzatzen dutenak. 4Gaur egun obrak egiten diren lekuko Udalek beren sistema propioekin lan horiek egitea bilatzen da, eta horrela beren

herritarren laneratzea erraz dezatela. 4Gizarteratzeko eta laneratzeko arloan aritzen diren erakundeak ere sartzen dira programan: gaitutakoek (esaterako Can

Ensenya) zuzenean lizitatu dezakete obretarako, obra-partida bateko azpikontratistak ere izan daitezke (klausula soziala betetzea eskatzen duenarena) eta ahalbidetzen du, halaber, laneratzeko erakundeek erreserbaren xede diren lanpostuak beteko dituzten langileen hautaketa eta laguntza gauzatzea. Kasu guztietan ere, aplikazioaren balioespen positiboa egiten da, eta horrek enpresaren, gizarte-eragileen eta herri-administrazioen lan bateratua errazten du, klausula sozialak bere arintasuna erakutsi baitu protokolo sinple eta aplikatzeko erraz baten bidez. 49. ADIGSAko teknikariek eginiko ebaluazio-txosten batetik ateratako hitzez hitzezko testua. 50-Aurrekoa bezalaxe.

112

ESPERIENTZIEN AZTERKETA

ESPERIENTZIEN AZTERKETA

113


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

5. SANT BOI DE LLOBREGAT UDALA

4Lanpostu bakoitza hasiera-hasieratik dago ordaindua, baina ez sektoreko hitzarmenari jarraiki, baizik eta sindikatuekin

LABURPENA

4Laneratzeko tutore batek aurrera eramaten du parte-hartzaile bakoitzaren jarraipen etengabe eta pertsonalizatua, dago-

Sant Boi de Llobregateko Udalak (80.000 biztanle) enplegua lortzeko zailtasunak dituzten taldeetako kideen laneratzearekin lotu du kontratazio publikoa, hainbat estrategia hartuta. Alde batetik, udal-kapitaleko enpresa bat sortu zen hainbat obra eta zerbitzu gauzatzeko, enplegurako aldi baterako baliabide bat eskainiz, eta, bestetik, obra publikoen lizitazioan Administrazio Orrietan jaso ziren zenbait klausula soziala lanpostu jakinak gordetzeko, gizarte-bazterkeriako arriskua daudenek bete ditzaten. Bereizita aztertuko ditugu klausula sozialak kontratuen esleipena biltzea eta tutoretzapeko merkatu bat sortzea.

TUTORETZAPEKO MERKATUA: CORESSA ETA CORINSERT 1990. urtean, Sant Boi de Llobregateko Udalak CORESSA (Corporació d'Empreses i Serveis de Sant Boi, SA.) udal-enpresa eratu zuen, ekonomia-jarduera sustatu eta herritarrei hainbat zerbitzu eskatzeko asmoz. Enplegua lortzeko zailtasun handiagoak dituzten taldeei eskaintzen dizkie bere baliabide eta programen zati bat CORESSAk, eta, horrela, CORINSERT sortu zen 2000. urtean —enpresaren organigramaren menpekoa—, Laneratzeko Udal Enpresa gisa, laneratzeko premia handiagoa eta zailtasun handiagoak dituzten pertsonei zuzendutakoa, hala nola emakumezko luzaroko langabeak, kualifikaziorik gabeko gazteak, familia-kargak dituzten emakumeak, ezinduak, 45 urtetik gorakoak, eta abar. Xedea betearazte aldera, laneratzeko enpresak (udalaren titulartasunekoak eta kapitalekoak) erabiltzen dira, horretarako tutoretzapeko merkatu bat sortuta lanen jarraitutasuna, programaren bideragarritasuna eta aldi baterako laneratzeko enpleguen kopuru esanguratsu bat sortzeko aukera bermatzeko. Azpimarratzekoa da Sant Boiko udalaren balio berritzailea: udalaren obra, zerbitzu eta mantentzeetarako urteko aurrekontupartidak aztertzen dituzte, horietako askok espezializazio-maila alturik behar ez dutela eta maila tekniko handirik ez duten pertsonek gauza ditzaketela zehaztuta, betiere arduradun kualifikatu batek zuzendu eta gainbegiratuta. Ondorio gisa eta praktikara ekarrita, Udalak CORINSERTekin kontratatzen ditu ezaugarri horiek biltzen dituzten obrak eta zerbitzu publikoak, talde behartsuak laneratzea Udalarentzat duen lehentasunean oinarrituta. Gauzak horrela, CORINSERT Laneratzeko Zerbitzuak ematen ditu zerbitzu horiek, eta kontratazioa ahalbidetzen du lan-erregimenean, lana aurkitzeko zailtasun bereziak dituztenek gehienez bi urteko iraunaldia izango dutela. Kontuan hartzen da denbora horrek nahikoa behar duela izan bazterkeria-egoera hobetzeko, baina mugatu beharra dago, enpresa arruntean laneratzea lortzeko azken helburuarekin diseinaturiko programa baita, horrela langileak txandakatu egiten baitira, eta hori da, hain zuzen ere, albait jende gehienarentzat onuragarri izateko modua. Besteak beste, honako zerbitzu hauek ematen ditu CORESSAk: kaleak eta plazak garbitzea, hondakinak jaso eta kudeatzea, fatxadak garbitzea, plaza eta espazio publikoak birgaitu eta egokitzea, udalaren ibilgailuen gordailua kudeatzea, hiri-aparkalekuak kudeatzea, udal-merkatu ibiltariak kontrolatzea, eta abar. CORINSERTek, aldiz, honako jarduera hauek egiten ditu: lorezaintza, eraikuntza eta ingurumen-jarduna. Programaren ezaugarri nagusiak 4Laneratzeko ibilbide integratu eta integralaren zati da programa, eta hainbat baliabide edukita egokiena eskaintzen du,

prozesuaren fasearen, eta inguruabar pertsonal eta profesionalen arabera. Kasu horretan, baliabide bikaina da hori lanaukerak eskaintzeko, horixe izaten baita defizit nabarmenena enplegu-programa askotan. 4Enplegu ordainduko prozesu pertsonalizatuak eta lagunduak eskaintzen zaizkie pertsonei. Parte-hartzaileek lanbide

bateko prestakuntza teknikoa eta esperientzia praktikoa hartzen dute. 114 ESPERIENTZIEN AZTERKETA

adosturiko hitzarmen propioa bati, lorezaintzakoa baino, eta are erakuntzakoa baino goragokoa, enplegu arrunta eskuratzeko aukera bultzatzeko, hain zuzen ere.

kion espezialitateko arduradun teknikoarekin taldea osatuz. 4Une egokia kontuan hartuta, parte-hartzaileak bitartekotza-zerbitzura bideratzen dira, eta jasotzen diren eskaintzen hau-

taketa-prozesuan parte hartzen du tutoreak. Eginiko prozesuaren balioespena gauzatzen da ondoren.

Datuak eta emaitzak

2000. urtean 26 lagun zituen lanean CORINSERTek, eta horietatik 9 kudeaketa-taldeko kide ziren eta 17 laneratzeko taldeko kide. 2005. urtean guztira 113 lagunek parte hartu dute CORINSERTen, eta horietatik 81 laneratzeko profila duten langileak izan dira, eta 32k, aldiz, profesional taldeak osatu dituzte. Aurten, zerbitzuko 18 langile hasi dira kanpoko enpresetan. Profil orokorra 35 urtetik gorako pertsona bati dagokio, prestakuntza-maila eskasa edo batere gabearekin, lanbide-kualifikazio oso baxu edo batere gabearekin, eta eskarmentu eskasarekin lan-alorrean. Beren problematika sozial eta pertsonala delaeta gizarte- eta lan -bazterkeriako arrisku nabarmenean dauden pertsonak dira.

KLAUSULA SOZIALA KONTRATU PUBLIKOAN Kontratu publikoetako klausula sozialen formulak ahalbidetzen du Udalak egiten duten gastu publikoak gizarte-onura ere eragitea, gizarte-bazterkeriako arriskuan daudenak enplegua lortzea erraztuz, egiazko produkzio-jarduera bat abiapuntutzat hartuta gizarte- eta lan-azturak ikastea ahalbidetzen baitzaie, eta lan-merkatu arruntera sartzea errazten duen lanbide-kualifikazio bat.

Udalaren Jarraibide politikoak

2002. urtetik aurrera zehaztu ziren jarraibide politikoen fruitu da proiektu hau, Hiritar Ekintzako Arloari eta, zehazki, Gizarte Zerbitzuen Departamentuari eginiko enkargu politikoaren bidez. Honako hauek izan ziren urratsak: 4Lanari eta Dinamismo Ekonomikoari buruzko Herriko Paktua (1999-2003), non honako hau azpimarratzen den: “udal-jar-

dunetan eta inbertsio publikoko prozeduretan, administrazioaren kontratazio eta emakidek gizarte-irizpideak eta lana sortzeko irizpideak hartuko dituzte barnean, betiere ahal bada”. 42000ko abenduaren 18ko Udalaren Osoko Bilkurak administrazio-kontratazioaren eremuan klausula sozialak sartzea

onartu zuen. - “Administrazio-kontratazioaren eremuan klausula sozialak bete beharra sartzea, diskriminazio positiboko elementu gisa, laneratzeko proiektu baten garapena gauzatzearen bidez: jardun guztiei generikoki aplikatu ahal izango zaien zati definitu bat, eta beste bat berariaz definituko dena jarduna hari zuzenduriko taldeari begira, betiere egin beharreko jardun motarekiko.” -“Beharrezko kontrol-mekanismoak ezartzea klausula sozialari buruz enpresa esleitzaileek beren gain harturiko konpromisoen erabateko eraginkortasuna bermatzeko.” -“Enpresa azpikontratista guztiek ere talde bereziki behartsuetako kideen kontratazioari buruz kontratista nagusiak bere gain harturiko eskakizuna ere bete beharra, eta beharrezkoak diren kontrol-mekanismoak ezartzea inguruabar hori egiaztatzeko. “

ESPERIENTZIEN AZTERKETA 115


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK 4Udal Jarduneko Plana (UJP) 2000-2003, non honako hau erabakitzen den: “Gizarte-klausulak udal-lehiakete-

tan sartzeko aukera indartzea, laneratzeko zailtasunak dituztenen kontratazioa errazteko.”

ko du nortzuk kontratatuko dituen obra gauzatzeko. d) Erreferentziazko pertsona izendatzea obraren barruan erabiltzailearen jarraipenerako. 4Behin lizitazioa ebatzi ondoren, langileak hautatzeari ekiten dio enpresa esleipendunak, onarturikoen eta bazterturikoen

Gizarte-klausulak ezartzeko prozesuaren garapena

Gizarte-bazterkeriaren aurkako Europako Batzordeak bilduriko aukerak aztertu dira, kontratazio publikoa tresna gisa taxutzen zutenak, eta jada adierazitako ekimenak ere aztertu dira. Hiritar Ekintzako Arloari agindu zitzaion, eta zein areatan ezarri behar ziren identifikatu zen. 2002. urtearen amaieran batzorde bat sortu zen Hiritar Ekintzako Arloa buru zuen proiektua bultzatzeko, Hiriaren Diseinu eta Sustapeneko Arloak, Jarduera Ekonomikoaren Sustapenak (CORESSA), Hiriaren Zerbitzu Arloak eta Zerbitzu Juridikoek osaturikoa. Besteak beste, honako eginkizun hauek zituen: klausula sozialak barnean har ditzaketen obrak edo zerbitzuak identifikatzea eta eginiko kontratazio publikoen klausulak betetzen direla zaintzea. Zeharkakotasuna metodologiatzat eta Udalaren hainbat arloren inplikazioa taxutzen dira proiektuaren arrakastaren funtsezko faktore gisa. Batzorde honen fruitua izan zen proiektuaren diseinu eta lanketa, non txosten juridiko bat hartzen den barnean, gizarte-baldintzak biltzeko aukerak aztertzen dituena, eta laneratzeko sistema sortzea, proiektuaren funtsezko piezetako bat, hain zuzen ere.

Metodología

Obraren esleipena 4Arlo bakoitzeko departamentuak bere kontratazioak kudeatzen ditu eta pleguak lantzen ditu esleipen bakoitzerako.

arrazoiak argudiatuz. 4Proiektuaren onuradunak zehaztu ondoren, laneratzeko sistemak hautaturiko lagunekin diseinatzen eta ituntzen du kon-

tratua amaitu bitartean jarraitu beharreko bana-banako laneratzeko ibilbidea. Hirugarren fasea. Obraren jarraipena eta amaiera. 4Jarraipen-elkarrizketak: Jarraipena (hilean ordu bat edo bi) obran bertan egiten hasi ziren, baina arazoak eragiten zituen;

lehenik, tutorearen bisita modu negatiboan hartzen zelako kontrataturiko lagunekiko, faktore bereizlea eta are estigmatizatzaile baitzen, eta, horretaz gain, kexaren bat edo beste ere izan zelako lanaren erritmoa eta produktibitatea eten izanagatik. Hori dela-eta, jarraipena udal-bulegoetan egiteko erabakia hartu zen ondoren, kargudunarekin aldez aurretik adostu eta onarturiko baimena tarteko. 4 Aldizkako txostenak lantzea onuradunen bilakaerari buruz lanbide-abileziekin, azturekin eta laneratzeko teknikariak lan-

gilearengan eragindako motibaziorekin loturiko alderdiei dagokienez: Jarraipen Batzordeak ere bilerak egiten ditu hileko txostenak lantzeko. 4Bajen eta ordezkapenen kudeaketa. Enpresak langileren batekin arazoak daudela igartzen badu, laneratzeko sistemari

jakinarazi beharko dio esku har dezan eta beharrezkoak diren akordioak ezar ditzan onuradunen egoera kontuan izanda. Kontratu bat deuseztatzen bada, laneratzeko teknikariei jakinarazi eta arrazoiak azaldu beharko dizkie enpresak. 4Laneratzeko ibilbidea jorratu eta berriz definitzea, beharrezkoa izanez gero.

Obrak ezarritako baldintzak betetzen baditu, klausula soziala bilduta izapidetu eta lizitatuko da.

4Azken balioespeneko txostenak lantzea, gorabeheren xehetasuna, helburuen betetze-maila eta hobekuntza-proposame-

4Honako hauek dira obra-orrietan klausula sozialak jasotzeko biltzen diren eskakizunak: obrak gutxienez 6 hilabeteko

nak bilduta. CDan erantsitako protokolo batzuk erabiltzen dira, bata, enplegagarritasun-maila aztertzeko erabiltzen da, eta bigarrena kontratualdian lanpostuan langileari eginiko ebaluazio bat da.

iraunaldi jarraitua izatea, langileak lanpostura behar bezala egokitzen direla bermatzeko, eta esleipenaren zenbatekoa 240.000 eurotik gorakoa izatea, lanpostuak erreserba handiagoa ahalbidetzeko.

4Behin obra-kontratua amaitu ondoren, enpresak ez du inolako obligaziorik langilearekin. Laneratzeko sistemak hainbat

4Udalaren teknikari batek aztertzen du obra-proiektua, eta hark definitzen ditu lanbide-profilak eta proiektua gauzatze-

ak eragin dezakeen laneratzeko lanpostuen erreserben kopurua. 4Kontratu-baldintzak arautzen dituen Pleguan puntuazio-baremo bat ezartzen da —lizitazioaren guztizkoaren % 5 eta %

10 bitarte—, eta lizitazioan puntuazio hori lortu nahi duten enpresak beren borondatez atxikitzen zaizkio konpromiso horri, klausula sozialetara atxikitzeko dokumentu baten bidez, non enpresek klausula soziala onartzeko beren borondatea eta proiektuaren onura zenbat langilek lortuko duten zehazten den. Bigarren fasea: Obraren hasiera. 4Laneratzeko sistema abiarazten da; hasteko, lanpostuen erreserba betetzeko hautagaien aurrehautaketaz arduratzen da, lanbide-profilen arabera. 4Lehen bilera bat egiten da laneratzeko sistemaren teknikarien eta enpresa esleipendunaren artean (obraren arduraduna

eta karguduna) honako gai hauek jorra ditzaten:

alternatiba proposatzen ditu txostenaren emaitzaren arabera: programan jarraitzea edo ez (gehienez ere bi urtetan errepika dezakete proiektuan parte hartzea), enpresa arrunt batean laneratzea, edo CORESSA udal-enpresaren beste programa batzuetara bideratzea. Jarraipen Batzordea urtean bitan biltzen da gutxienez; ekitaldiaren hasieran lizitatu beharreko obra-proposamenak egiten dira lehiaketa publikoaren bidez, eta urte amaieran, aldiz, jardunen jarraipena ebaluatzen dira, eta hobekuntza-proposamenak egiten dira proiektuak biltzen dituen ekintzak garatzeko. Nahiz eta hasiera batean enpresek susmoa duten klausula sozialak obra gauzatzeko epeak mantsotuko dituela, azken emaitza zera da, haien ikuspegia positiboa bihurtzen dela; izan ere, jada prestaturiko eskulanak ezagutu eta baliatzeko aukera ematen zaielako, obrak gauzatzeko beharrezkoa dena, eta, bestetik, obran zailtasunak edota arazoak eragin ditzaketen langileak kontratatzeko aukera murrizten da laneratzeko sistemak eginiko lana dela-eta, langile horiek jarraipena bermatzen baitzaie, baita eragin ditzaketen egoera gatazkatsuetan bitartekotza-lanak egin eta jardungo dutela ere. Adierazten dutenez, lor daitekeen emaitzarik pozgarriena zera da, itunduriko kontratazioaldia amaitzean enpresak langilearekin jarraitzea beste obra batzuk klausula sozialik gabe gauzatzeko.

a) Profilen berariazko definizioa. b) Hautagaien aurkezpen-data (3 lanpostu bakoitzeko). c) Enpresa esleipendunak laneratzeko ibilbidearen jarraipenean parte hartzea. Obraren esleipendunak erabaki-

116 ESPERIENTZIEN AZTERKETA

ESPERIENTZIEN AZTERKETA 117


KLAUSULA SOZIALAK

KLAUSULA SOZIALAK

Emaitzak

INTEGRA’M proiektuak iraun duen urteotan lorturiko emaitza oso positiboa izan da, prozesuan zein lorturiko emaitzetan. Urteotan, klausula sozialak biltzen zituzten lehiaketa publiko bidezko lizitaturiko esleipenetan obra-proiektuekin egin izan dira, kualifikazio baxua eskatzen duten zerbitzu-kontratu gehienak CORESSA udal-enpresak hartzen baititu bere gain —eta, hortaz, betea dute gizarte-xede hori—, eta kualifikazio-maila altuagoa duten gainerako zerbitzuak ez dira egokitzen proiektuan parte hartzeko eskuragarri dauden pertsonen profilera. Dena den, uste dute espezializazio oso altua eskatzen ez duten zerbitzu-kontratazioetara eraman daitekeela esperientzia, eta, aldi berean, emakumeen kontratazioari estaldura eman ahal izango lioke, hor izaten baitira lanik ez duten gehienak. 42003-2005 aldian klausula sozialak biltzen dituzten 11 obra esleitu dira, eta sei enpresekin lan egin dute. 4Guztira 27 kontratu sinatu dira klausula sozialen bidez.

Erantsitako dokumentazioa 4Sant Boiko Gizarte Zerbitzuaren Prozesua. Organikoki eta urratsez urrats definitzen du lizitazioetan klausula soziala ezartzeko

modua. 4Klausula Sozialaren Eranskinaren Eredua Sant Boiko Pleguetan. Gizarte-klausulari eta bazterkeria-egoeran daudenentzako lanpostuen erreserbari buruzko erantsitako ereduzko plegua da. 4Sant Boiko Klausula Sozialari atxikitzeko Eredua. Esleipen-prozesuan lizitatzaileek sinatu beharreko ereduzko fitxa, betiere klau-

sula soziala bete eta ezarritako puntuazioa lortu nahi badute. 4Sant Boiko Txosten Juridikoa. Antonio Clara Pons letraduaren txostena kontratu publikoetan klausula sozialak sartzeko aukerari buruz.

4Enplegua eskuratzeko zailtasunak dituzten 21 lagun kontratatu dira (batek baino gehiagok kontratua errepikatu zuen,

laneratzeko sistemak diseinaturiko ibilbidearen arabera). 4Kontratuek gutxienez sei hilabete eta gehienez hemezortzi irauten dute. 4Kontrataturiko zazpi lagunek hartu zuten baja. 414 lagunek amaitu zuten kontratua enpresa esleitzailearekin. 4Horietatik 11 lagun sartu dira lan-merkatuan.

AZTERKETA BATERATUA Sant Boiko Udalari dagokionez aipagarriena zera da, laneratzeko sistemak integralak direla, eta horien barruan klausula sozialek lan-aukerak bideratzen dizkiete erabiltzaileei, gainerako baliabideen eraginkortasuna indartuz. Eta bestetik, CORESSA eta CORINSERT enpresen bidez, eta betiere definituriko ibilbide baten esparruan, hainbat elementu baliatzen ditu —hala nola harrera-zerbitzuak, orientazioa, lanerako prestakuntza, lanerako lantegiak, tailer-eskola, enplegu-kluba, ekintzaileentzako laguntza, enpresa-mintegia, enpresa arruntei zuzenduriko lan-bitartekotza—, baita udalaren beraren laneratzeko enpresak ere. Sant Boiren kasua bereizten duen balioa —eta praktika egoki gisa nabarmentzea merezi duena ere bai, kontratazio publikoa laneratzeko tresna gisa erabiltzeari dagokionez— zera da, gehiengoaren dinamikari jarraitu beharrean (hots, zerbitzuak azpikontratatzea edo pribatizatzea), kapital publikoko enpresa bat sortu dela enplegua lortzeko zailtasun handiagoak dituztenei enplegua emateko. Bi ekintzak ere gizarte-zerbitzuetan erregistraturiko pertsonen laneratzeko ibilbideren barruan planteatzen dira aldi baterako enplegurako aukera gisa, gaikuntza, azturak eta abileziak eskuratzeko baliagarria ondoren lan-merkatuan sartzea errazagoa suerta dakien. Modu positiboan nabarmentzekoa da udal-arloen elkarrekintza, eta laneratzea betetzen dela zaintzeko ardura (guztiok batera) espezializazioa soil-soilik kontuan hartu gabe; obretako teknikaria edo kontratazioaren arduraduna ere behar bezala gauzatzearen bermatzaile dira, eta obran bertan ere —ziurtagiriak sinatuz, talde bat kudeatuz edo administrazio-dokumentazioa egiaztatuz— konprometituta daude kontratua behar bezala gauza dadin eta bere eginkizuna bete dezan, gauzatzeko beste betebehar bat baita, laneko arriskuak prebenitzeko legea bete beharraren edo zehaztapen teknikoetan adierazitako materiala aurkeztu beharraren antzera.

118 ESPERIENTZIEN AZTERKETA

ESPERIENTZIEN AZTERKETA

119


ERANSKINAK dokumentazio osagarria


KLAUSULA SOZIALAK

VII. ERANSKINAK. DOKUMENTAZIO OSAGARRIA KLAUSULA SOZIALEN MAPA AZTERTUTAKO ESPERIENTZIEI BURUZKO DOKUMENTAZIO OSAGARRIA ONARTUTAKO ETA EZARRITAKO PLEGUAK EREDUZKO PLEGUAK KONTRATUEI BURUZKO LEGEDIA ETA ARAUDIA IRIZPEN ETA TXOSTEN JURIDIKOAK JURISPRUDENTZIA KLAUSULA SOZIALEI BURUZKO PONENTZIAK KLAUSULA SOZIALEI BURUZKO ARAUDIA UDALAREN ERABAKIAK

ERANSKINAK. Dokumentazio osagarria

123


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.