Animalia ornodunak

Page 1

APOA

Izen arrunta: apoa. Izen zientifikoa: Bufo bufo. Habitat : Europan , Afrikan , Ipar-mendebaldean eta Asian bizi da. Oso desberdinak diren habitatetan dago ;askotan erabat lehorrak direnetan. Ezaugarriak: Emeak arrak baino handiagoak dira. Europako aporik handiena da , gorputz trinkoa du .bere burua zabala eta zabala da bizkarrean oso garaiak diren guruin parotoideak ditu.Bere begi irtenak urre edo kobre kolorekoak dira begi-nini horizontalekin. Helduak 15 cm-tara irits daitezke. Normalean oinez mugitzen da baina izutu egiten denean salto egiten du. Harrapari baten aurrean dagoenean bere gorputza puztu egiten du eta hankak altxatzen ditu. Elikadura: Intsektu, larbaz eta araknidoz elikatzen da. Ugalketa: Lehortarra da, baina emeak arrautzak uretan jartzen ditu. Udaberrian, ugaltzeko garaia iristen denean, bere arraba-lekuetara itzultzen dira. Arrak emea besarkatzen du eta honek arrautzak erruten dituenean, ernaldu egiten ditu.Besarkada honi amplexo deitzen zaio.

Marta Expรณsito, 5.A


BALEA

Izen Zientifikoa: Balaendae du izen zientifikoa. Izen arrunta: Balea. Ezaugarriak: Ugaztun hauek burezur handia dute, gorputzaren luzera osoaren heren bat hartzen duena. Balenido helduen burezurrak 15-17 metroko luzera eta 50-89 tona inguruko pisua du. Gainera, estua eta arku-formakoa da. Forma berezi horretan kokatzen dira bizarrak. Arrainak ez bezala, balenidoek isatsa plano horizontalean dute, eta horri esker, itsas azalera errazago igo daitezke arnas hartzera igo behar baitute, nahiz eta ordubete inguru igaro dezaketen urpean. Buruaren gainaldean bi espirakulu edo sudur-zulo dituzte, eta handik urlurruna kanporatzen dute. 30 urte inguru bizi dira. 12 hilabeteko kumealdiaren ondoren balekume bakarra izaten dute. Migrazio handiak egiten dituzte, itsaso hotzetatik (elikatzeko erabiltzen dituzte) itsaso epeletara (ugaltzeko erabiltzen dituzte).


Elikadura: Krustazeo txikiak jaten dituzte, kopepodoak batez ere, eta espezie batzuek krilla ere jaten dute. Habitat: Munduko ozeano guztietan aurkitzen dira. Gizakiekiko Harremana: Lehen bale asko hiltzen zituzten eta desagertzeko zorian daude, horregatik orain baleak ehizatzea debekatuta dago.

Alain Mangas 5.A


KOLIBRIA

Izen arrunta: Kolibria . Izen zientifikoa: Trochilidae Habitat: Amerikan bizi da, Alaskatik Suaren lurretaraino. Ekuadorren hegazti exotiko honen bertako espeziea esmeralda txoria da. Ezaugarriak: Kolibriak hanka biko odol beroko hegazti ornodunak eta obiparoak dira. Munduko hegaztirik txikienak dira. Gehienetan, koloretako luma distiratsuak izaten dituzte, berdeak gehien bat. Oso mokoa berezia dute eta, mihia luze-luzea eta fina loreen nektarraz elikatzeko. Hegalak segundoko 12-90 aldiz mugituz, airean lebitatu eta atzekoz aurrera egin dezaketen hegazti bakarrak. Elikadura: Hegazti exotiko hauek loreen nektarraz elikatzen dira, gehien bat. Proteinak intsektu txikiak janez lortzen dituzte. Elikadura mota hori oso aproposa da energia edukitzeko. Ugalketa: Habiak zuhaitzetan egiten dituzte. Gizakiekiko harremana: Hainbat herrialdetan kolibriak hil egiten zituzten emakumeen txapelak apaintzeko, eta horregatik, hainbat espezie deuseztatu egin dira. Amalur Gallardo 5.A


ENARA

Izen arrunta: Enara Izen zientifikoa: Hirundo Rustika da. Ezaugarriak: enararen koloreak txuriak, urdinak eta grisak dira; edo gorrixkak, txurixkak eta grisak. Mokoa zapala eta beltza dute.,14 eta 17cmkoak dira eta 17g pisatzen dute. 9 urte bizi daitezke. Bizilekua: enaren banaketa kosmopolita da, mundu osoan bizi dira, Antartikan salbu. Ugalketa: bere ugalketa arrautzen bidez da, arra eta emea topatu eta gero. Gure etxeko teilatuetan egiten dute habia. Elikadura:enarak intsektiboroak dira. Gizakiekiko harremana: espezie batzuk giza jardueren ondorioz desagertzeko arriskuan daude, baina beste batzuk gizakiek ingurumenean egin dituzten aldaketen ondorioz abantaila lortu dute eta gizakiei lotuta bizi dira. Bitxikeriak: Familiaren jatorria Afrikan dagoela uste da, eta jatorriz habia zuloetan egiten zutela; oraindik ere Afrikan dute espezieen aniztasunik handiena. Europa eta Ipar Amerikako zenbait espezie distantzia luzeko migratzaileak dira; Afrikako espezieek, berriz, ez dute migratzen. Katia Arroyo 5.A


IGELA

Bere izen zientifikoa da: Pelophylax perezi. Bere ezaugarri orokorrak dira: Igelak animali ornodunen barruan sartzen dira,eta horren barruan,azal gorrietan eta azkenik,anfibioetan.Bizitzaren bi era ezberdin dituen animalia da.Uretan bizitzen, arrainak bezala, eta metamorfosia pasa eta gero, uretatik kanpo bizitzera pasatuko dira. Bere itxura da:10 cm-ko luzera badu ere, askotan 15cm-ko neurtzera hel daiteke,130 gramoko pisua ere izanik. Burua,luzea baino pixka bat zabalagoa eta mutur zorrotza izaten ditu.Oso nabarmenak dira,bestalde, buruaren gainaldean eta bata bestearengandik hurbil dituen bi begiak. Bere mugimendua: igelen mugimendua erlazionatuta dago bere hanken luzearekin.Oso geldi ibiltzen dira joaten direnean jaten dituzten intsektuak harrapatzera. Ugalketa: igelak,arrautzen bidez ugaltzen dira, bati-bat,bi igel elkartzen dira eta bata bestearen gainean jartzen dira. Horren ondorioz igel emea arrautzak jartzen hasten da. 8-10egun geroago zapaburuak jaiotzen dira. Bizilekua: Putzu, urmael, eta ibaiak dira,igelaren habitat tipikoa. Bitxikeriak:Phyllobates terribilis Kolombiako Karibeko kostaldean aurkitu daiteken igel bat da, eta munduko animaliarik pozoitsuena da. Bere pozoitsuaren gramo batekin gutxi gorabehera 15.000 gizaki hil ahal izango zuen . Alba Casado 5.A


KAMELEOIA

IZEN ZIENTIFIKOA: Trioceros jacksonii IZEN ARRUNTA: Kameleoia DEFINIZIOA: kameleoia narrastien familiakoa da eta Kolorez aldatzeko gai da. Intsektiboroa da,hau da, intsektuz elikatzen da. EZAUGARRIAK:Kameleoiak begi oso handiak ditu, begi bakoitza independenteki mugitzen da elikagaiak aurkitzeko; elikagaia aurkitzen duenean bakarrik bi begiek begiratzen diote elikagaiari. Kameleoiak narrasti ezkatadunak dira eta gehienetan 60 cm inguru neurtzen dute eta beraien buztana 35 cm-koa da gutxi gorabera; beraien buztana bosgarren hanka bat bezala erabiltzen dute, zuhaitzetik zuhaitzera pasatzeko. Bere hankak ez dira oso luzeak. Kameleoia beti ehizatzen du bere mihia erabiliz; luzea eta itsaskorra da eta 12 cm-ko distantziara irits daiteke. Kameleoia 0,05sg-tan mihia ateratzeko eta ondoren 0,2sg-tan, mihiarekin harrapatutako animalia ahora sartzeko gai da. Kameleoiak ez dira denbora guztian ehizatzen ari, nahiago dute leku batean egon geldirik animalia bat etorri arte. ELIKADURA: Matxinsaltoak eta artropodoak, intsektuak, armiarmak eta krustazeoak dira kameleoiari gehien gustatzen zaion janaria.Horretaz gain, fruta ere asko gustatzen zaio.


UGALKETA: Kameleoiak obiparoak dira, emeak arrautzak erruten ditu zulotxo batean gordeta, ondoren zuloa estaltzen du eta alde egiten du.. arrautzak erruten dituenean 10 eta 30 arrautza artean jartzen ditu, baina beste kameleoi batzuk 80 eta 100 arrautza artean errutera irits daitezke. kameleoiak urtebetea pasa eta gero heldutasun sexualera iritsiko dira BIZILEKUA: Kameleoi gehienak Afrikan eta Madagaskarren bizi dira, baina beste espezie batzuk Europaren Hegoaldean,Indian, Asia txikian eta Sri Landan aurki daitezke. Espezie bakoitza habitat desberdinen batean bizi da, adibidez, mendietan, oihanetan, sabanetan edo basamortuetan.

MOTAK:Kameleoi mota batzuk hauek dira: Chamaeleon Jakcsonii, Chamaelon Calypratus, eta arruntenak: Furcifer Pardalis, Furcifer lateralis Calumna Parsonii, Chamaeleon Quadricornis eta Chamaeleon Melleri dira. BITXIKERIAK:Kolorez alda daiteke harraparirengandik bere burua babesteko. Odis Pildain 5.A


IGELA

Izen zientifikoa: Pelophylax perezi. Ezaugarri orokorrak: Igelak animalia ornodunen barruan sartzen dira,eta horren barruan,azal gorria dutenetan eta azkenik,anfibioetan. Bizitzeko bi era ezberdin dituen animalia da.Uretan bizi daiteke, arrainak bezala, eta metamorfosia jasan eta gero, uretatik kanpo bizitzera pasatuko da. Itxura:10 cm-ko luzera badu ere, askotan 15cm-ko neurtzera hel daiteke, 130 gramoko pisua ere izanik. Burua, luzea baino pixka bat zabalagoa eta mutur zorrotza izaten ditu.Oso nabarmenak dira,bestalde, buruaren gainaldean eta bata bestearengandik hurbil dituen bi begiak. Mugimendua: Igelen mugimendua erlazionatuta dago bere hanken luzearekin. Oso poliki mugitzen dira intsektuak harrapatzen ari direnean. Ugalketa:Igelak, arrautzen bidez ugaltzen dira, bati-bat. Igel arra eta igel emea elkartzen dira eta bata bestearen gainean jartzen dira. Horren ondorioz, igel emeak arrautzak erruten hasten da. 8-10egun geroago zapaburuak jaioko dira. Bizilekua: Putzu, urmael eta ibaiak dira igelaren habitat ohikoenak. Bitxikeriak:“Phyllobates terribilis� Kolombiako Karibeko kostaldean aurkitu daitekeen igel bat da eta munduko animaliarik pozoitsuena da. Bere pozoiaren gramo batekin gutxi gorabehera 15.000 gizaki hil ditzake.

Miriam Prieto 5.A


KATUA

IZEN ARRUNTA: katua. IZEN ZIENTIFIKOA: “Felis Catus�. HABITAT:bere habitat etxea da (gehienetan). ELIKADURA: haragijalea da. Arratoiak, txoritxoak eta animalia txikiak harrapatzea gustuko du. Etxeetan bizi direnek, berriz, pentsua jaten dute. UGALKETA: bibiparoa da, hau da, kumeak amaren sabeletik jaiotzen dira. Katu emeak 2-8 katutxo izaten dute umealdi bakoitzean. EZAUGARRIAK: Katua Felino txiki bat da. Ornoduna eta ugaztuna da. Animalia domestikoa da.

Gorputza

ilez

osatuta

dauka.

Burua,

enborra

(isatsa

dauka)

eta

gorputz adarrak (lau hanka ditu).Entzumen eta usaimen onak ditu, baina batez ere ikusmen bikaina dauka, gauez ere ikusteko gai baita. Erpe barneragarriak

dauzka, hau da, azkazalak atera eta gordetzeko gai da.

15 urte luze bizi daiteke. GIZAKIEZKO HARREMANA: Maskota

izan

daiteke,

baina

landetxeetan

saguak

harrapatzeko

izaten

dituzte askotan. Gizakiekin 9.500 urtez bizi izan dira, Egipto garaitik.

Hodei Gil-Negrete Ruiz 5. A


KROKODILOA

IZEN ARRUNTA: krokodiloa IZEN ZIENTIFIKOA: Krokodylidae. HABITAT: Uretan bizi da, Kontinente hauetan: Australian, Afrikan, Asia eta Amerikan. EZAUGARRIAK: Krokodiloak tamaina handiko narrastiak, hau da, odol hotzeko animaliak dira, batzuetan 7,5 m-ko luzerara heltzen dira. Bere burua zabala da eta triangelu formakoa. Aho indartsua dauka, hortz handiekin . Bere gorputza ezkataz estalita dute. Igeri egiteko buztana erabiltzen dute. GIZAKIEKIKO HARREMANA: Lehen krokodiloak ehizatzen genuen, eta orain ez. Iker Ibarra 5.A


LEHOINABAR

Izen zientifiko: Pantera pardus Izen arrunta: lehoinabar Ezaugarriak: Leopardo eta panteraren familiakoa da. Gorputza luze eta hanka motzak ditu.Larrua errosetekin josia dago, baina ez dute barnean beste puntu bat, jaguarrek duten bezala. 12 edo 15 urte bizitzera iristen dira gutxi gorabehera. Bakarrik bizi da, ugaltzeko momentura arte, non beste sexuko lehoinabar bilatu behar duten. Felino honek badaki igeri egiten arrainak ehizatzeko uretan sartu behar delako.

Habitat: Afrikako eta Asiako, sabana, mendi ohian, basamortu eta baso askotan bizi dira. Sahara aldetik ere oso ugariak izaten dira. Batzuk leku hotzetan bizi dira, adibidez elurreko lehoinabarra.


Elikadura:bera baino txikiagoak diren animaliez elikatzen da. Animalia horien artean hegaztiak, tximinoak, sugeak, intsektuak, antilopeak, gazelak, dortokak, untxiak, basurdeak, etab. Aurkitzen dira.

Ugalketa: Lehoinabarraren ugalkortasuna aldiko 2-4 kumerena izaten da, baina badaude kasu batzuk non 6 kume jaio egin diren. Kumeak 3 hilabetez egoten dira amaren sabelean eta jaiotzean bere ilajea oso leuna izaten da, artilearen antzekoa.Emeak bere kumeak urte bat eta bi hilabetera arte zaintzen ditu, hau da, kumeak helduak egiten direnera arte. Hortik aurrera, lehoinabar gazteak, beraiek bakarrik biziko dira, ugaltzeko momentura arte.

Ohiturak: Ohitura berezi bat dauka; zuhaitzak despentsa gisa erabiltzen ditu, hau da, bere harrapakinak zuhaitzetan gordetzen ditu, horrela janaria bi edo hiru asterako dute eta beste harrapariengandik babesten dute.


Desberdintasunak: Lehoinabarra normalean gepardo eta jaguarrekin nahasten da, baina berdintasunak ezaugarri fisikoetan bakarrik daude. Izaeraz, ez dira oso berdinak: lehoinabarra oso ausarta eta indartsua da, baina lasaia da. Jaguarrak eta gepardoak, ordea, borroka gehiago gustuko dute eta ez dute hainbesteko atseden hartzen.

Bitxikeriak: Lehoinabarra historian zehar, oso erabilgarria izan da gizakiarentzat. Zirkuetan saio asko agin dira felinoekin eta haien artean lehoinabarrak egon dira. Orain dela milaka urte, Neanderthal gizakiaren garaian, lehoinabarren azala, gizakiaren arropak egiteko erabiltzen ziren.Baina, lehoinabarraren azala zoritxarrez, oraindik erabiltzen da arropak, botak, gerrikoak, etab. egiteko. Gauza hauek egiteagatik animalia hau galtzeko zorian jartzen da. Aitor RodrĂ­guez 5.A


KRODILOA

Izen zientifikoa: Crocodylidae Izen arrunta: Krokodiloa Habitat: tropikoetan bizi direnak Afrikan, Asian, Ameriketan eta Australian, batez ere ur gezako ingurunetan bizi dira, hala nola ibai, aintzira eta hezeguneetan. Baina posible da ur gazien inguruetan aurkitzea ere. Elikadura: oro har ornodunez elikatzen dira, hala nola arrainez, narrastiz eta ugaztunez, eta espeziearen arabera batzuetan ornogabeez, hala nola moluskuz eta oskoldunez. Ezaugarriak: duela 55 miloi urte inguru agertu zirela lehen aldiz. Krokodiloak narrastien taldekoak dira, muskerren oso antzekoak, baina tamaina handikoak. Bizkarrean, lepotik isatseraino, plakaz osatutako geruza daukate, handiagoak diren harrapariak uxatzeko. Indar handia dute, gorputzaren pisua hiru aldiz arrastatu baitezakete. Krokodilorik txikienek 1,5 metroko luzera hartzen dute; handiek, berriz, 7,5 metroko luzera har dezakete. Australian eta Asian dauden krokodiloak munduko handienak dira; Amerikan eta Afrikan daudenak, berriz, txikienak.


Ugalketa: Krokodiloak ugalketa sexuala dute. Ugaldu baino lehen, hosto eta lurra erabiliz habia egiten dute uretatik hurbil. Ugaldu ondoren, arrautzak erruten dituzte, eta ez dituzte berotzen, baina bai zaintzen. Arrautzak hostoek ematen duten beroaz kumatzen dira eta horrela kumeak jaioko direla ziurtatzen da. Emeak ez dira kumeetatik urrun egoten, suge eta bestelako arrautza-jaleengandik babesteko. Krokodiloak eta gizakia: Krokodiloen azala bere gorputzetik zatirik garestiena da, botak, diru-zorroak eta Australian oso ezagunak eta erabiliak diren kapelak egiteko. Azalaren prezioa aldakorra da kolorearen arabera, azala geroz eta ilunagoa eta berdeagoa izanez gero, orduan eta garestiago ordainduko da. Bitxikeriak: Krokodilo hitza antzinako grezieratik dator, κροκόδιλος (krokodilos), "musker", batez ere Niloko krokodiloa izendatzeko esapidean erabilia: krokódilos ho potamós, "(Nilo) ibaiko muskerra".

Laia Eleno 5.A


PIRAĂ‘A

Izen arrunta: Deabru arraina Izen zientifikoa: Serrasalmus rhombeus Habitat: Ur gezan bizi dira esate baterako: Perun, Bolibian‌ ur azpian dagoen arrokatik edo itsas buztinetik gertu bizi dira. Ezaugarriak: Hortz zorrotzak dituzte bere presak harrapatu eta hiltzeko; hegatsak dituzte atzekoa igerian azkar ibiltzeko eta bi txikiak gelditzeko, handiak dira eta pisudunak handiagoak 1kg pisatu daiteke kontuan hartuta 20 eta 60cm artean neurtzen dutela,haragijaleak dira, sendoak eta alboetatik zapalak dira kamuflatzeko, eta ACTINOPTERYG II klasekoak dira. Elikadura: Oso arrain taldezaleak dira, eta neurriz txiki samarrak diren arren, edozein harrapakini (zaldiari, behiari, gizakiari) erasotzen diote, eta oso denbora laburrean hezur hutsean uzten dute. Ugalketa: Ugalketa arrautzen bidez egiten dute bueno hobeto esplikatuta: Harra eta emea elkartzen dira eta orduan harra abia egiten du gero emea arrautzak jartzen ditu. Emeak arrautzak jartzen dituenean harra bapo jaten du. Ondoren harrak arrautzak jaio arte harrak zaintzen ditu. Lucia Cobo 5.A


KROKODILOA

Ezaugarriak: Krokodiloa, narrasti handien eta eboluzionatuenekoa da. Batzuetan 7,5m-tara heltzen da. Buru zapala du ,triangelu itxurakoa . Aho indartsua dauka , hortz handiekin . Ezkata errektangeluarrez babestuta dauka gorputza . Gorputz-adarrak motzak ditu; aurrekoetan bost behatz eta atzekoetan lau bakarrik. Buztana, alboetan laua .

Elikadura:Krokodiloaren ingurune naturala ur geza da: ibaiak, lakuak... Bertan bilatzen dituzte euren elikagaiak: arrainak, krustazeoak , sugeak, hegaztiak ...Krokodiloak isil-isilik igeri eginez , uretan murgildurik eta zelatan ,begiak eta sudurzuloak ateratzen ditu urazalera bere harrapakinak harrapatzeko .


Ugalketa: Krokodiloa arrautzen bidez ugaltzen da. Habia egiten dute eta 10 eta 45 arrautz artean erruten ditu emeak, hareatan egindako zulo batean .Emeak berak zaintzen ditu arrautzak , jaiotzen laguntzen die kumeei eta berak eramaten ditu lehenengo aldietan uretara .

Habitat: Europan izan ezik, mundu osoko lurralde beroetan aurkitzen dira. Bitxikeriak: Krokodiloak telebistan asko atera dira, Krokodilo Dandy, Hiltzailea... Baina naiz eta pelikuletan itxura beldurgarria eman animali oni, gu gara beraientzat arriskutsuenak eta ez aldrebes. Gure erruz jarri dugu animali hau arriskuan bere larruarengatik. Hain famatuak diren krokodilo larruzko zapatak dira eragile bat beste askoren artean.

Ander Aranburu 5.A


TXAKURRA

Izen arrunta: Txakurra Izen zientifikoa: Canis lupus familiaris Habitat: Mundu osoan zehar bizi dira gizakiarekin batera. Ezaugarriak: ugaztunak eta bibiparoak dira, hau da gorputza ilez estalita dute eta amaren sabeletik jaiotzen dira txakurkumeak. Elikadura: haragijale dira, nahiz eta gaur egun etxeetan bizi diren txakur gehienek pentsua jan. Gizakiekiko harremana: Txakurra gizakiaren lagunik onena da. Leratik tiratzeko, ehizatzeko,etxea zaintzeko edo konpainia egiteko izaten ditugu ondoan. Gaur egun etxeko animaliarik ohikoena da.

Angel Balduz 5.A


TXANTXANGORRIA

Izen zientifikoa: Erithacus rubecula Izen arrunta: txantangorria Habitat: Europako basoan eta lorategietan bizi da. Ezaugarriak: Bere bekokiaren , masailen eta bularraren gorri kolore bizia da , sabelaldeko zuriaren ondoan , bere ezaugarririk bereziena eta horrek ematen dio izena. Europako hizkuntza eta dialekto guztietan .Arre kolorekoa du gorputzaren gainerako atalak; begi handiak ditu eta potoloa eta lepo laburra , eta silueta oso berezia de horri esker , besteetatik bereizten duena. Gazteek ez dute orban gorriari eta arre ilun eta okre kolore tantoak izaten dituzte gorpuz osoan. Elikadura: xixareak edo beste intsektu txikiak.Ikuste badu joaten da azkar-azkar harrapatzera. Ugalketa: Emeak bigarren kumaldia egiten duenean, arrak lehenengo txandaz arduratzen da. Kumaldia 13-14 egunekoa da.Jaio berriak 13-14 egunetan gutxi gorabehera, habian egoten dira hegan egin arte.


Gizakiekiko harremana: Txoritxo hori ohituta dago jendearen presentziarekin. Norbaitek lurra nahasten badu, xixare edo beste intsekturen bat harrapatzeko asmoz hurbildu ohi da.

Lexuri DĂ­az 5.A


POLOETAKO HARTZA

Izen arrunta: poloetako hartza. Izen zientifikoa: Ursus maritimus edo Thalarctos maritimus. Habitat: Groenladian eta kanadako eta Errusiako iparraldeko kostaldeetan bizi da. Ugalketa: hartzak parekatzeko denboraldia apirila eta maiatzaren tartean dira, baina, parekatu eta gero obuluak ez dira emankortzen eta garatzen iraila arte. Ezaugarriak: belarriak eta isatsa txikiak dauzkate, beroa gorputzaren barnean errazagoa gordetzeko, horri Koipe jeruza lodi eta ile ugari edukitzea ere laguntzen dio.

Itxura: biek tamaina antzekoa izan harren, hartz zuria haraguijaleagoak dira eta ehiztari trebeagoak, beraz, lehorreko harraparirik handiena gisa ezagutu ohi dira.


Elikadura: espezie hau haraguijalea da: itsas txakurra, mortsak, elur oreinak, azerĂ­ zuriak, itsas hegaztiak eta mota askotako itsas ugaztun zein zetazeo ehizatu ditzake. Mehatxuak: kirol-ehizak desagertzeko arrisku larrira bultzatu zituzten hatz zuriak orain dela urte gutxira arte, beraien populazioa urteotan ( 45 urtetan ) Gizakiekiko harremanak: gizakiarekin batera, arriskutsua zaion animali bakarra mortsa arrak dira, batik bat, horiek ehizatzerakoan gehiegi hurbilduz letaguinkada zitala jaso dezaketelako.

Maddi Morales 5.A.


TXANTXANGORRIA

IZEN ARRUNTA: Txantxangorria. IZEN ZIENTIFIKOA: Eritachus Rubecula. HABITAT: Lorategietan eta mendian bizi da , Europa kontinentean. EZUGARRIAK: Gutxi gorabehera 14cm neurtzen dute. Bularrean kolore gorrixka izaten dute arrek, emeek berriz ez. Hegalak eta buztana arre kolorekoa daukate. ELIKADURA: Zizare eta intsektu txikiak jaten dituzte. UGALKETA: obiparoak dira. Habia egiteko ia edozein toki egoki jotzen du, zulo bat edukitzea nahikoa da habia egin ahal izateko. toki ugari bilatzen ditu. Habia goroldioz,hostoez eta belar lehorrez egiten du. Martxoan edo apirilean,bost edo sei arrautza gehienez erruten ditu. GIZAKIEKIKO HARREMANAK: Ohituta dago jendearen presentziarekin. Edozeinek lurra mugitzen badu berarengana hurbiltzen da xixareak harrapatzeko asmoz. Lorezainen laguna kontsideratzen da. Javier Moreno 5.A


KATUA

Izena: katua Izen zientifikoa:Felis silvestris catus Habitat: Etxeak Ezaugarriak: Lau hanka ditu, orain dela 9.500 urte bizi dira. Katuak errfleju handiak dituzte eta gorputz indartsua dute . Katuaren usaimena gizakiena baina hobeagoa da. Ameriketako Estatu Batuetan kalkulatzen da 60 milloi katu basati daudela . Eta bukatzeko, katua oso lagunkoia da eta ez zaio lurrin usaina gustatzen.

Alvaro Alfaro 5.A


AKURIA

IZEN ARRUNTA: Akuria edo kuia. IZEN ZIENTIFIKOA: Cavia porcellus. HABITAT: Leku beroetan bizi dira .(Hego Ameriketan) EZAUGARRIAK: Gorputz potoloa, belarri motzak (baina entzumen ona), hanka motzak, iletsua , ile kolore desberdinak dituzte zuri-beltza, zuriak … Eta oso mimosoak dira. 1 kg gutxi gora behera pisatzen dute. JANARI MOTA: Belarjaleak dira (beraz belarra, barazkiak, frutak … jaten dituzte ). Beraien belar gustukoena “Lehoi hagina” da. NEURRIA: Luzera 25 cm gutxi gora behera eta altuera 11 cm gutxi gora behera. GIZAKIEKIKO HARREMANAK:Gizaki batzuk maskota bezala daukate eta horregatik beraien soinu desberdinen bidez beren beharrak adierazten dituzte. UGAZTUN MOTA: Karraskariak. Naroa 5.B


BALE URDINA

Izen arrunta: Bale urdina. Izen zientifikoa: Balaenoptera Muskulus. Habitat: Beroak dauden uretan bizi dira. Ezaugarriak: Animalia ornoduna da, zetazeoen taldekoa. Bale arrek soinu bat egozten dute bale emearekin apareatzeko. Pisua: Bale handiek 190.000kg eta bale txikiek 8.000kg pisua izaten dute. Neurriak:Bale urdin gehienek 30m-ko luzera dute. Zer jaten dute: Bale urdinek dituzten bizarrarekin, hor bertan krill-a osatzen dute.

Nagore 5.B


FOKA

Izen arrunta: Foka Izen zientifikoa: Phocidae Habitat: Antartida, Atlantiko ipar-mendebaldean, Barea ozeanoko ekialdean , eta

Atlantikoko mendebaldean

Ezaugarriak: Animalia ugaztunak dira , 600 metro hondoratu daitezke itsas azpian , haragijaleak dira: moluskuak, krustazeoak, olagarroak, pinguinoak ‌ jaten dituzte.

Arrek 1,8 metro neurtzen dituzte eta emeek

1,6 metro. Arrak 20 urte bizitzen dira (gutxi gorabehera) eta emeak 30 urte. Pisua: gutxi gorabehera

3500 kg-koa da.

Gizakiarekiko harremana: Fokaren azala, eskien zati bat egiteko erabiltzen da eta fokaren azalean dagoen gantza olioa egiteko eta jantziak egiteko ere. Hiltzeko modua:Azala kentzen diete hil arte edo pika bat jartzen zaie buruan burezurra puskatu arte. Asier Ubegun 5.B


HAMSTERRA

IZEN ARRUNTA : HAMSTERRA. IZEN ZIENTIFIKOA : Cricentinae . HABITAT : Lurrean edo uretan bizi daitezke . EZAUGARRIAK : Bere bizi itxaropena : 1,5etik 3 urtera da. Helduen pisua : 30-40g errusiarrek eta 100-180g. urrekarek . Sexu-heldutasuna : 2,5 Hilabete . Haurdunaldiaren

denbora 18-21 egunekoa da.

Gizakiarekiko harremana: normalean maskotak dira gizakietarako

.

Aby 5.B


KATUA

IZEN ARRUNTA:

Katua

IZEN ZIENTIFIKOA: HABITAT: Katua

“Felis catus”

etxean edo kalean bizi daiteke , etxekoak edo kalekoak

izan daitezke. EZAUGARRIAK: Oso arinak dira, 14-20 urte artean bizi daiteke. Etxean bizi

direnak, kalean bizi direnak baino gehiago bizi dira . Kalean bizi

direnak gaixotasun gehiago harrapatzen dituzte. Haragijaleak dira. GIZAKIAREKIKO HARREMANA: Gaur egun jende askok dauka

katua etxean.

Alex 5.B


LEHOIA

IZEN ARRUNTA : lehoia IZEN ZIENTIFIKOA : panthera leo HABITAT : afrika eta asia EZAUGARRIAK : ile asko du eta oso handia da . hortzak oso handiak ditu eta haragijalea da . lau hanka ditu eta ugaztuna da. ilea eta azala marroi kolorekoa da. GIZAKIAREKIKO HARREMANA : zirkuetan, eta zooetan ikus daitezke eta batzuk maskota bezala daukate .

Joel 5.B


ORKA

IZEN ARRUNTA: Orka IZEN ZIENTIFIKOA: Orcinius Orka HABITAT: Planetaren ozeano guztietan bizi da. EZAUGARRIAK: Ornoduna

da eta haragijalea. Arra neurtu daiteke 1,8m,

heldua denean 5,5 t pisatu dezake. Odol hotzekoa da. Negua denean mugitzen dira

hasten

hegoalderantz. Bere koloreak dira zuria eta beltza

eta bizitzen dira 40 urte inguru. ELIKAGAIA: pinguinoak, arrainak, fokak, izurdeak eta bale txikiak ere jaten dituzte. HAURDUNALDIA:15 hilabetetan izaten dute kumea. GIZAKIAREKIKO HARREMANA: Gizakiek ehizatzen dute erabiltzeko orkaren gantza, azala eta haragia. Exequiel 5.B


ORNITORRINKOA

IZEN ARRUNTA:Ornitorrinkoa IZEN ZIENTIFIKOA: Ornithorrynchus anatinus HABITAT: Ekialdeko Australia eta Tasmania. EZAUGARRIAK: Ugaztun erdi-uretakoa da. Ornitorrinko arrek bere hanketatik pozoi bat botatzen dute, eta oso mingarria da gizakientzat. Arrak 1kg-tik 2,4kg-tara pisatu ahal du, eta emeak 0,7kg-tik 1,6kg-tara. ITXURA:Ahate muturra du, igaraba hankak eta kastor isatsa. Bere ilea marroi edo grisa izan daiteke, eta oso lodia da, animalia beroa mantentzeko. UGALKETA:Ornitorrinkoa arrautzak jartzen dituen ugaztun bakarra da. Bere haurdunaldia 21 egunekoa da, eta 11 egun geroago, ornitorrinkoa arrautzetatik ateratzen da. Bere arrautzak begi bat baino pixka txikiagoak dira. ELIKADURA:Ornitorrinkoa orojalea da, uretan hazten diren algak, zizareak, izkirak, zapaburuak etab. jaten dituelako. GIZAKIEKIKO HARREMANA:Kautiverioan (ez du gehiago jartzen).

Isan 5.B


SAGUZARRAK

Izen arrunta : saguzarra Izen zientifikoa : chiroptera Habitat : kobazuloetan bizi dira Ezaugarriak : ugaztunak dira , 15 urte bizi daitezke.17 edo 34 g pisatzen dute eta 5 edo 7 cm neurtzen dute. Intsektuak jaten dituzte. Gizakiarekiko harremana : jendeari beldurra ematen diote. Janire 5.B


MARRAZO

LEHOIA

Izen arrunta: Marrazo lehoia Izen zientifikoa: RHICODON TYDAN Habitat: Ur tropikal eta subtropikaletan, Karibean, Hegoamerikan, Mediterraneo itsasoan, Australian, Hawain eta abar. Ezaugarriak: Marrazo lehoiaren gorputza urdintsu edota berdetsua da, sabela txuri edo horia argia eta marra bertikalekin dute.

Burua eta

gorputzaren goikoa parteak handiak dira eta gainontzekoa txikiagoa da. Gizakiarekiko harremana:

Marrazo hauek arriskutsuak izan daitezke,

batzuetan pertsonak atakatu egiten dituztelako.

Asier Vega 5.B


UNTXIA

IZEN ARRUNTA: Untxia IZEN ZIENTIFIKOA: Oryctolagus Cuniculus HABITAT: Leku lehorretan bizi dira EZAUGARRIAK:Pisua: kilo bat pisatzen dute gutxi gora behera ELIKADURA:Belarjaleak dira. UGALKETA:3-9 kume izan daitezke, 6 urte bizitzen dira. Mimosoak, ertainak, kolore askotakoak (txuriak ,beltzak …) , lagun ona eta oso beldurtiak dira. GIZAKIAREKIKO HARREMANA:Gizakiek untxiak jaten dituzte. Batzuek maskota bezala dituzte,

eta beste batzuek baserrietan hazten dituzte

kontsumitzeko edo saltzeko.

Leire 5.B


URTXINTXA

Izen arrunta: Urtxintxa Izen zientifikoa:¨sciuridea¨ Habitat: basoetan ; Europa zentrala eta Asia

zati bat.

Ezaugarriak:Txikia da eta bere altuera 19 eta20cm-koa izan daiteke, beraien isatsa 19 eta 20,5cm-koa da, gorputzaren kolorea marroia izaten da. Elikadura:Frutak, loreak, ezkurrak, intxaurrak ‌ jaten dituzte Gizakiarekiko harremana:Maskota bezala eduki dezakegu edo basoetan ikus dezakegu saltoka. Alejandra 5.B


XIRAFA

Izen Arrunta : Xirafa. Izen Zientifikoa: Giraffa Camelopardis. Habitat: Baso Afrikarrak. Ezaugarriak: Hausnarkariak dira, bi apatx dauzkate, belarjaleak dira, akazien hostoak ditu gustukoenak,

taldetan bizi dira.

Pisua: 1.200k - 2.200 kg artean. Ugalketa: kume bat izaten dute, gutxitan bi. Gizakiarekiko harremana:Animalia basatiak dira. Zooetan ikus ditzakegu.

Erika 5.B


ZALDIA

IZEN ARRUNTA : Zaldia. IZEN ZIENTIFIKOA : Equus Ferus Caballus. HABITAT : Belar asko dagoen tokian egoten dira. EZAUGARRIAK :Zaldiak ornodunak dira, belarra jaten dute eta horregatik belarjaleak dira.380kg eta 550kg pisuaren artean dute, eta 142cm eta 163cm arteko luzera dute. GIZAKIAREKIKO HARREMANAK :Gizakiok zaldiak harrapatzen ditugu, gu beraien janaria jateko. Baita ere erabiltzen ditugu, zaldien lasterketak egiteko.

Gorka 5.B


ZEBRA

Izen arrunta: Zebra Izen zientifikoa: Equus buroheili /Equus quagga Habitat: Afrika, ura eta belarra dagoen tokia Ugalketa: Normalean kume bat izaten dute. Ezaugarriak: Gorputza ilez estalita dute. Nomadak dira. Apatz bakarra dute eta bere gorputzean marra asko dituzte. Taldetan joaten dira eta ez dira asko urruntzen uretatik.Urtero 200.000 zebra 500km ibiltzen dira uraren bila. Belarjaleak dira. Gizakiarekiko harremana:Zoo eta safarietan egoten dira, gizakiok ikusteko.

Batzuk bere azala erabiltzen dute arropa egiteko. Aisha

5.B


KUKUA

Izen arrunta:Kukua Izen zientifikoa:Cuculus canorus Ezaugarriak:Kukua, Cuculidae familiako hegazti mota bat da. Besteen habietan dauden arrautzak bota eta bereak jartzen ditu. Kolore eta tamaina berdinekoak direnez, beste txoriek zaintzen dituzte. Kukuak 32cmko luzera du. Paparra eta goiko aldea urdixka ditu eta beheko aldea zurixka.Kukua beldurtia eta bizia da.Europan, Asian eta Afrikan bizi da.Intsektuak jaten dituzte. Bere izena, berak abesten duenarekin lotuta dago. Gizakiarekiko harremana:Esaten dute, Kukua abesten entzuten baduzu, diruarekin zorte ona izango duzula urte horretan.

Oihane 5.B


LOROA

Izen arrunta : loroa Izen zientifikoa : pisitakoidea Habitat : oihanetan bizi dira Ezaugarriak : kolore askotako lumak dituzte. Oso azkarrak dira hegan egiten. Mokoa kakotua dute jaten dituzten fruituen oskolak apurtzeko. Loro batzuk hitz egiteko gai dira baina beste batzuk berriz ikasi behar dute. Gizakiarekiko harremana : jendeak maskota bezala du. Elikadura : pipak eta fruituak jaten dituzte.

Janire 5.B


ZIKOINA

IZEN ARRUNTA:zikoina IZEN ZIENTIFIKOA:Cicoinia ciconia EZAUGARRIAK: Kolore gorriko mokoa luzea eta zuzena du. Bai ibileran bai hegan oso dotoreak dira.Hego zuri eta beltzak dituzte.Hankak luzeak eta fin-finak ditu. HABITAT: Zelai eta leku garaietan bizi dira, adibidez: eliza baten teilatuan. Kabi oso handiak egiten dituzte. UGALKETA:Obiparoak dira, emeak arrautzak erruten ditu. Kumeak beti daude arra edo emearekin hegan egiten jakin arte. ELIKAGAIAK:Zikoinaren elikagai ohikoena hauek dira: Karraskari txikiak,narrastiak,arrainak eta intsektuak. GIZAKIAREKIKO HARREMANAK:Herrietan egoten dira. Herri batzuetan zikoinentzako “apartamento�moduko zerbait egiten dituzte.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.