TXOKOLATEZKO MADALENAK Osagaiak: 4 arrautza 200g olio 220g bizkotxoak egiteko irina Gatza Legamia Madalenazko moldeak
Elaborazioa: Lehenengo, arrautzak puskatu eta bol batean sartu, gero azukrea bota eta dena nahastuko dugu. Gero, olioa gehituko dugu eta, berriz, nahastuko dugu pixka bat. Ondoren, legamia eta irina gehituko ditugu, gero nahastuko dugu berriro, pikorrak ez ateratzeko. Ondoren gatz pixka bat eta txokolatezko pipitak bota. Azkenik, masa moldeetara pasatuko dugu eta horrela geldituko dira 30 minutu. Minutu horiek pasa direnean azukre pixka bat botako dugu gainean. Labera sartuko ditugu 15 minutu. Kolorea hartzen dutenean jateko prest egongo dira.
Naiara