Urriko-komunikatua

Page 1

15

1997–2012 Museoaren Lagunak

Claes Oldenburg. Zoru tarta (Floor Cake), 1962. Polimero sintetiko eta latex pinturaz margotutako poliuretanozko aparrez eta kartoizko kutxez betetako mihisea, 1,48 x 2,9 x 1,48 m. Collection of The Museum of Modern Art, New York, dohaintza: Philip Johnson, 1975. © 1962 Claes Oldenburg

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada 2012ko urriak 30–2013ko otsailak 17 – bigarren solairua Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada Vienako mumok museoak eta Guggenheim Bilbao Museoak elkarrekin antolatu dute, eta artearen historiaren irudi gailen Claes Oldenburg-en 1960ko hamarkadako lan berritzaile eta enblematikoei inoiz eskainitako erakusketarik zabalena izango da. Eguneroko objektuak sakonean eta modu ironikoan irudikatu zituen Oldenburg-ek, eta pop artearen, performancearen eta instalazio-artearen aita bihurtu zen. Erakusketak artistaren pentsamendu eta adimen-prozesu burutsuen ikuspegi bikaina eskainiko digu. Horretarako inoiz ez edo gutxitan ikusgai jarritako artelanak eta artistak berak egindako marrazkiak, filmak eta argazkiak izango dira, eta arreta berezia eskainiko zaio haren lanen funtsezko gai bati; alegia, objektua etengabe aldatzen den salgaia dela, eta, beraz, kulturaren transmisore eta mundu kapitalistaren obsesioen ikur dela.

Babeslea Erakusketa Museum moderner Kunst Stiftung Ludwig Wien museoak eta Guggenheim Bilbao Museoak elkarrekin antolatu dute Honako honen lankidetzarekin

HITZALDIA Claes Oldenburgekin solasean

Claes Oldenburg artistak bere sortze-prozesuaz eta Frank Gehry arkitektoarekin egindako proiektuez solas egingo du. Urriak 30, asteartea, 18:30 lekua: Museoko Entzungela Doako sarrerak lortzeko joan Lagunen txarteldegira.

25 gonbidapen bikoitzen zozketa notario aurrean Begiratu www.guggenheim-bilbao.es webgunean aldi baterako azken erakusketaren inauguraziora joateko saritua izan zaren; 25 Lagun horietako bat bazara, bi pertsonarentzako gonbidapena bidaliko dizugu. Saridunek postaz jasoko dituzte gonbidapenak


Gilbert and George, Esnatzen (Waking), 1984. Argazki-konposaketa, 363 x 1.111 cm. Guggenheim Bilbao Museoa

Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak III 2012ko azaroak 20–2013 – 103a eta 105 aretoak Aurkezpen honetan bilduko dira pop mugimenduaren irudi gailenak eta pop mugimenduari kontzeptu aldetik zein garai aldetik lotutakoak; izan ere, guztiek, elkarrekin, arte garaikidearen historian genealogia jakin bat osatzen dute. Guggenheim Bilbao Bilduman dauden honako hauen lanak ikusgai jarriko dira: Andy Warhol, James Rosenquist, Gilbert & George, Sigmar Polke, Robert Rauschenberg eta Jean-Michel Basquiat. Artelan horien testuingurua hobeto ulertzeko egile horiek beraiek egindako bideo eta filmak

egongo dira ikusgai, bestelako bildumetatik ekarritakoak. Askotariko euskarriek ikuspegi oso bat emango diote ikusleari eta horrela lagundu artista guzti horien arte konplexua ulertzen. Erakusketa hau dela eta, lehenbiziko aldiz ikusgai jarriko da Bildumari gehitutako azken lanetako bat, Alex Katz-en Irribarreak (Smiles, 1994), formatu handiko emakumeen hamaika erretratuz osatua; lanean agerikoa da Katzen artearen ezaugarri bat, alegia, bolumenik ez izatea.

Pello Irazu, Bizitza formak 304 (Life Forms 304), 2003. Burdina, kontratxapatua, zura eta zinta itsaskorra. Horma-pintura. Eraikuntzaren neurriak: 360 x 315 x 340 cm; kokapen zehatzeko guztizko neurriak. Guggenheim Bilbao Museoa

HITZALDIA

BISITALDIAK

Pello Irazurekin solasean

Nazioarteko Kideentzako bisitaldi pribatua, erreserba beharrezkoa

Pello Irazu artista Bizitza formak 304 (Life Forms 304) artelanaz mintzatuko da; lan hori Guggenheim Bilbao Bildumakoa da eta Bizitako arkitektura erakusketan ikusgai dago. Azaroak 27, osteguna, 18:30 lekua: Museoko Entzungela Doako sarrerak lortzeko joan Lagunen txarteldegira.

Erakusketa ireki aurretik, komisarioen eskutik, haren funtsezko kontzeptuak eta lanak hautatzeko zergatia ezagutzeko aukera aparta. Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada Urriak 30, asteartea erreserbak: tel.: 944 35 90 12


Doako gidaridun bisitaldiak Museoaren Lagunentzat

Aldi baterako erakusketak ezagutu eta gozatu, Lagunentzat soilik diren doako gidaridun bisitaldi hauetan. Hurrengo bisitaldiak: Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada Azaroak 13, asteartea, 18:00–19:30 [gaztelaniaz] Azaroak 16, ostirala, 18:00–19:30 [euskaraz eta gaztelaniaz] Azaroak 18, igandea, 11:30–13:00 [euskaraz eta gaztelaniaz] Ezinbestekoa da erreserba egitea azaroaren 5etik aurrera, Museoaren webgunearen “Sarreren salmenta” atalean: www.guggenheim-bilbao.es

Lagunartean eguerdi aldean*

Bazkalorduari probetxua ateratzeko egin gidaridun bisitaldia erakusketa batera eta ondoren bazkaldu Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean. Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada Azaroak 8, osteguna, 14:00–16:00 sarrerak: 16 € Museoaren Lagunak eta 26 € Lagun batekin datorrena. Barne daude gidaridun bisitaldia eta bazkaria

Lagunartean iluntzean*

Museora etorri nahi duzu ohiko ordutegitik at? Bukatu erakusketa berrietatik gidaridun bisitaldia ateak itxita eta ondoren afaldu Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean. Zatoz eta gozatu. Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada Azaroak 8, osteguna, 19:00–22:00 sarrerak: 30 € Museoaren Lagunak eta 40 € Lagun batekin datorrena. Barne daude gidaridun bisitaldia eta afaria sarrerak salgai urriaren 22tik aurrera, Museoaren webgunearen “Sarreren salmenta” atalean: www.guggenheim-bilbao.es

*Datetan aldaketak egon litezke eskaeraren eta zerbitzuaren erabilgarritasunaren arabera. Gutxieneko parte-hartzaile kopuru jakin bat bete behar da

Partekatutako hausnarketak

Ezagutu erakusketa berriak Museoko profesionalen eskutik eta eurekin iritziak partekatu. Azaroak 14, asteazkena, 18:30 Lucía Agirre, Arte Ardura eta Dokumentazio Arloaren zuzendariordea Funtsezko kontzeptuak: Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada Azaroak 21, asteazkena, 18:30 Marta Arzak, Hezkuntza eta Interpretazio Arloaren zuzendariordea topagunea: Informazio mahaia

sarrerak: 2 € Museoaren Lagunak eta 3 € publiko orokorra

(Museorako sarrera ez dago barne). Ezinbestekoa da aldez aurretik sarrerak erostea www.guggenheim-bilbao.es webgunean. Gutxienez 5 pertsonako taldea osatu behar da. Fundación Vizcaína Aguirrek babestutako jarduera

Gastronomia eta sormena Hitzaldia eta film emanaldia: Ferran Adrià eta sukaldaritzaren lengoaia

Ferran Adrià sukaldariak bere sortze-prozesua azalduko du eta Sukaldaritzaren lengoaia hitzaldia eman. Ondoren, Documenting Documenta: El Bulli en Kassel dokumentala emango da, David Pujolek zuzendutakoa Richard Hamilton-en eta Vicente Todolìen aholkularitzaz (Canal Plus, 2011, 80 min). Emanaldia ostean solasaldi batean esku hartu ahalko du publikoak.

Azaroak 9, ostirala, 18:30 lekua: Museoko Entzungela. Doako sarrerak lortzeko joan Lagunen txarteldegira urriaren 4tik aurrera.


HEZKUNTZA JARDUEREN JARDUNALDIA

Isabel Muñoz: bidaiak munduan zehar jardunaldiaren aurkezpena, irailaren 7an. Ezker-eskuin: Isabel Muñoz, Juan Ignacio Vidarte eta Consuelo Crespo

Isabel Muñoz: bidaiak munduan zehar Azaroak 17, larunbata, 10:00–18:00 Isabel Muñoz: bidaiak munduan zehar jardunaldiak askotariko hezkuntza jarduerak egongo dira, argazkigintza ardatz dituztenak. Nazioartean omen handia duen argazkilari espainiarrarekin elkarlanean antolatu dira, eta Museoa zabalik dagoenean, 10:00–20:00, egingo dira. Tartean daude gidaridun bisitaldiak, topaldiak, tailerrak eta photocall berezi bat. Era berean, Muñozek Europatik, Asiatik eta Amerikatik egindako argazkiak ikusgai izango dira. Haurrak izango dira protagonistak Haurtzaroa. Isabel Muñozen argazkiak

proiektuaren erakusketa horretan. 103b aretoan egongo da azaroaren 17tik abenduaren 2ra bitartean ikusgai. Proiektua Unicefekin lankidetzan egin zuen, Haurren Eskubideen Biltzarraren 20. Urteurrena dela eta. Besteak beste, Ugandako, Kolonbiako, Moldaviako, Japoniako, Filipinetako, Nigerreko, Suediako eta Belizeko haurrak erretratatu zituen; umeen ilusioa eta esperantza, mundu anker batean, jaso zituen sentsibilitate eta edertasun handiz. Guztiz hunkigarria da erretratuetan zehar ibiltzea.


EGITARAUA HAURRENTZAKO ETA GAZTEENTZAKO JARDUERAK

“Clic Art” tailerra, 2–8 urte 10:00-18:00: Artearen izkinan argazkilaritzarekin lotutako

EDONORENTZAKO JARDUERAK

Honela egin da “Gure mundu txikia” 10:00–13:00: Bideo-emanaldia, “Gure mundu txikia”

jarduerak egin ahalko dituzte 2 eta 8 urte bitarteko haurrek, haientzat prestatutako Atrioko txoko horretan. Bitartean, helduek erakusketak ikus ditzakete. sarrerak: 2 € Museoaren Lagunak eta 4 € publiko orokorra.

proiektuan esku hartu zuen lan-taldearen nondik norakoak azaltzen dituena. Zero Espazioa. sarrerak: doakoak lekua: Zero Espazioa. Ikusle kopuru mugatua.

“Bestalderako begiradak” tailerra, 8–12 urte 11:00–12:30 eta 16:30–18:00: “Gure mundu txikia”

“Egizu zure autorretratua” 11:30–12:30 eta 16:00–17:00: Atrioan jarritako argazki-

proiektuan esku hartu zuten kazetariek 8 eta 12 urte bitarteko haurrei azalduko diete zer bizi izan zuten Isabel Muñozekin batera, 20 herrialdetara bidaiatzean. Herrialdeak, pertsonak eta askotariko bizimoduak ezagutzearen magia hurbiltzeko modu berezi-berezia. sarrerak: 2 € Museoaren Lagunak eta 4 € publiko orokorra. topagunea: Taldeen txarteldegia. Gehienez 20 parte-hartzaile.

“15 urte iruditan”, 13–16 urte 10:00–13:00 eta 16:00–19:00: 13 eta 16 urte bitarteko

gazteei azalduko die Isabel Muñoz argazkilariak ideia baten jaiotzaren eta ametsak, grinak eta ilusioak argazkigintzaren bidez aditzera ematearen ingurukoak. sarrerak: 15 € Museoaren Lagunak eta 20 € publiko orokorra. topagunea: Taldeen txarteldegia. Gehienez 20 parte-hartzaile.

Haurrentzako jarduera eta tailerretarako sarrerak aurrez salgai daude www.guggenheim-bilbao.es webgunean

-estudio txikian, parte-hartzaileek argazki berezi-berezia egin ahalko dute, euren burua definitzeko eta irudiarekin identifikatzeko. Barnea “erretratatzeko” modu bat izango da. Gainera, irudiok Zero Espazioko pantailetan ikusgai izango dira eta Museoaren sare sozialen kanaletan argitaratu. sarrerak: doakoak (Museora sarrera erosi behar da). Banan-banan izena eman beharko da. Atrioan, zehaztutako orduan, iritsi ahalako hurrenkeran; gehienez 20 pertsonako taldea. Ez da erreserbarik egiten.

“Gure mundu txikia” gidaridun bisitaldia 12:00–13:00: “Gure mundu txikia” proiektura. Museoko

argazkiak ikusiko dituzte. sarrerak: doakoak (Museora sarrera erosi behar da). Banan-banan izena eman beharko da bisitaldia baino ordu erdi lehenago; gehienez 20 pertsonako taldea. Ez da erreserbarik egiten.

Isabel Muñozekin topaldia 13:00–14:30: Museoko Atrioan. Argazkilariak proiektu

honen inguruko istorio ezezagunak azalduko dizkigu, baita haren ibilbideko esperientziarik zirraragarrienetako bat izatearen zergatia. topagunea: Museoko Atrioa


TAiLERrak

HEZKUNTZA SORTZAILE ETA BERRITZAILEA Ikasturte honetan abian jarritako hezkuntza jarduera eta ekimen berrien artean daude Artearen izkina eta Baby Art; hurrengo hileetan ere horiez goza dezakezue.

ARTEAREN IZKINA?

Artearen izkina 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzat prestatutako txoko bat da, Museoko Atrioan dagoena. Bertan sormen jarduerak egin ditzakete, haien adinari egokitutakoak. Bitartean helduek aldi baterako erakusketak eta Bilduma Iraunkorra ikus ditzakezue. Urritik abendura, Experiment-art jarduerari esker haurrek esperimentatzeko eta sortzeko aukera izango dute kolore eta testurez beteriko hezkuntza-gune pizgarri honetan; horrela ikasiko dituzte aldi baterako erakusketekin eta Bilduma Iraunkorreko aurkezpenekin lotutako gaiak. Noiz? Larunbat eta igandeetan, 10:00–18:00. Iraupena: 1 h 30 min gehienez. Nola eman izena? Txarteldegian erosi jarduerarako txartela (heldu baten Museorako sarrera + 4 € haur bakoitzeko, 2 € Museoaren Laguna bazara) eta hurbildu Atrioko Artearen izkinara.

BABY ART?

Bai, 3 eta 12 hilabete bitarteko haurtxoek eta heldu arduradunek sortze-jarduera interesgarritan parte hartu ahalko duzue. Koloreen zaporea, materialen soinua eta espazioaren testura ezagutuko dituzue elkarrekin. Noiz eta non? 2012ko honako igande hauetan: urriak 7, 14, 21 eta 28; azaroak 4, 11, 18 eta 25; abenduak 2, 9 eta 16. 10:30–12:00. Museoko Hezkuntza Gelan. Nola eman izena? Ezinbestekoa da aurretik izena ematea (heldu bat haurtxo bakoitzeko) www.guggenheim-bilbao.es webgunean edo 944 35 90 90 telefonoan, 09:00–14:00, astelehena–ostirala salneurria: 8 € pertsonako; 6 € pertsonako Museoaren Lagunentzat (% 25eko deskontua; 6 € )

Tailerren inguruko argibideak Museoaren webgunean eta 944 35 90 90 telefonoan. sarrerak salgai

Museoko txarteldegian eta www.guggenheim-bilbao.es webgunean, aurreko hilabeteko 3. asteazkeneko 10:00etatik aurrera.


jarduerak Artea eta musika Kontzertua eta solasaldia Besarkadak musikatik… Egon Schiele

Egon Schiele erakusketa dela eta, Museoak, Ensemble Kuraiarekin batera, Arnold Schönberg-en Kamera sinfonia 1. zk. (1906) lana aurkeztuko du. Schönberg, bada, Vienako espresionismoaren irudi da. Kontzertua osatzeko José Luis García del Busto Arregui adituak eta musika kritikariak hitzaldi bat emango du. Azaroak 10, larunbata, 18:00 lekua: Museoko Entzungela sarrera: 5 € Museoaren Lagunak eta 8 € publiko orokorra, salgai txarteldegian eta www.guggenhei-bilbao.es webgunean

ART AFTER DARK Artea eta nazioarteko DJen saioak Atrioan

Hurrengo saioak: Urriak 19, azaroak 16 eta abenduak 14 sarrerak: 8 € Museoaren Lagunak eta 12 € publiko orokorra, salgai txarteldegian eta www.guggenhei-bilbao.es webgunean. Ikusle-kopuru mugatua. Hurbiltzen direnei sarreraren truke Fever kluberako txartel bat emango diete doan, gau horretan bertan 00:00tik aurrera erabil dezaten. 18 urtetik gorakoentzako jarduera. Babeslea:

Macromassaren kontzertua

Macromassa taldearen kontzertua. Bartzelonako 1970eko musika esperimentalaren aitzindariak dira eta Izaki abstraktu baten anaia izatea ikuskizuna aurkeztuko dute, haien azkena, xi. MEM 2012 Nazioarteko Arte Esperimentalen Jaialdia dela eta. Azaroak 29, osteguna, 19:00 lekua: Zero Espazioa (ikusle kopuru mugatua) sarrerak: 4 € Museoaren Lagunak eta 6 € publiko orokorra, salgai txarteldegian eta www.guggenhei-bilbao.es webgunean.

HITZARMENAK Arriaga Antzokia Argia eta Juan Antonio Urbeltz: Besta berri

Abenduak 2, igandea argibideak: www.teatroarriaga.com

museoaren lagunak: % 25eko deskontua sarreraren prezioan (gehienez bi pertsona txartel bakoitzeko)

A

Buruargien Iii. Topaldia

Zuzeneko emankizuna Buruargien III. Topaldia (www.elsercreativo.com) azaroaren 6an eta 7an izango da Madrilgo Circo Price antzokian, eta zuzeneko emankizun bat egingo da Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan streaming bidez. Topaldiak diziplina anitz biltzen ditu, eta ez da inoiz horrelakorik estatuan egin; bi egunetan, 21 hizlarik 21 minutuko aurkezpenak egingo dituzte, gizakiaren etorkizunaren ideia berritzaileei buruzkoak. Biologia, antropologia, genetika, filosofia, gerontologia, gerontologia, erlijioa, fisika, ekonomia eta teknologia berriak izango dira landuko diren gaietako batzuk. Hizlarien artean izango dira: Mario Alonso Puig, Elsa Punset eta Ferran Adriá; eta Manuel Campo Vidal izango da moderatzailea. Azaroak 6 eta 7, asteartea eta asteazkena lekua: Museoko Entzungela Argibide gehiago Museoaren webgunean: www.guggenheim-bilbao.es


WEBGUNE BERRIA Webgune berria aurkeztu du Museoak. Diseinu guztiz berria du, eta erabilerrazagoa da: erraz ulertzeko moduko egitura eta tresnak ditu. Gune berria edozein gailu eramangarrira, sakelakoetara zein bestelakoetara, egokitzen da. Museorako bisitaldia erraztea du ardatz; era berean, ingurua ezagutzeko proposamen ugari daude. Bildumako artelanak aurkezteko modua, bisitarientzako baliabide anitzak eta Kide Korporatiboen atal berria dira webgunearen berritasunetako batzuk. Entzuteko gida esklusibo berriak eta gune pribatu bat eskuragarri daukazue Lagunek; bertan, azken zozketen, albisteen eta jardueren berri izan dezakezue. Murgil zaitez eduki berrietan!

GURE ARTEAN NAHI ZAITUGU: OPARITU LAGUN TXARTELA

Aurten Museoaren 15. Urteurrena ospatzen dugu, eta gure artean nahi zaitugu. Zatoz Museoaren Lagun txartelari esker. 2012ko abenduaren 15 arte, ohiko jarduera, deskontu eta beste abantaila bereziez gain, Museoaren Lagunek bi pertsona ekar dezakete doan Museoko edozein erakusketez gozatzera. Larunbat eta igandeetan, 16:00etatik 20:00etara. Nazioarteko arterik onena eskura izango duzu, baita hurkoek ere, 40 euroren truke (urteko kuota; ikasleak eta erretiratuak 20 euro). Eskuratu Lagun txartela Museoko txarteldegian, 944 35 90 12 telefonoan eta www.guggenheim-bilbao.es webgunean.

Eskatu argibideak!

AURRERAPENA: BILDUMAGINTZA PROGRAMAREN AZKEN LANA Bildumako artistekin lankidetzan aritzen gara, eta, horri esker, bildumagintza programan erosteko aukera daukazuen azken lana aurkezten dizuegu: Alex Katzen Black Hat (Vincent), 2010; salgai egongo da abendutik aurrera, eta Museoaren Lagunek abantailak izango dituzue. Alex Katz (Brooklyn, New York, 1927) figurazioa modu berezian landu zuen espresionismo abstraktua nagusi zen garaian. Aurrea hartu zion gerora irudikapenaren arloan errealismoak izandako itzulerari eta interes berrituari, are pop artea loratu baino lehen. Katz inguruko pertsonak hartzen ditu inspirazioiturritzat (emaztea, semea, lagunak...) eta haien erretratuak egiten ditu. Grabatu honetan Vincent, semea, irudikatu du. Heldutasuneko beste grabatu asko bezalaxe, honen jatorria lan handiago batean dago, hain zuzen, Black Hat 16 (Vincent) (2010) margolanean —2010ean ikusgai jarri zen lehen aldiz—. Argibide gehiago: Museoaren Lagunen Zuzendariordetza, tel. 944 35 90 12

Alex Katz, Black Hat (Vincent), 2010. Zurezko bi xafletatik inprimatutako grabatua, 43,45 x 44,45 cm; papera: Yamada Hanga #3 Natural. Edizioa: zenbakitutako 50 ale + 7 AP + 3 IP


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.