Gabonak1

Page 1

museoaren lagunentzako

ateak zabalik jardunaldia

2012ko abenduaren 17a 16:00–20:15

lagun fundatzaile txartela Hasiera-hasieratik, 15 urtez, babestu gaituzuen 5.000 Lagun baino gehiagori modu berezian eskerrak eman nahi dizkizuegu: txartel bat propio diseinatu dizuegu. LAGUN FUNDATZAILE zarela gogorarazteko eskutitz bat bidaliko dizugu, eta hori jasotzen baduzu, www.guggenheim-bilbao.es webgunean izena eman dezakezu (“Babesleak eta Kideak” atala, “Museoaren Lagunak” azpiatala) Ateak Zabalik jardunaldian zure txartel berria batzeko, 18:00ak eta 20:00ak bitartean. Lagun guztioi, ESKERRIK ASKO zuen babesagaitik eta konfiantzagaitik.

Badatoz jai egunak eta horiekin gure Gabonetako jarduerak eta klasiko bihurtu den ateak zabalik jardunaldia. Aurten abenduaren 17an izango da. Gainera, 15. urteurrena ospatuko dugu, eta, zuei, Lagunei, emandako babesa eskertu. Zatoz eta goza ezazu gure proposamenez.

FAMILIENTZAKO IKUSKIZUNA [5 urtetik gorakoentzat] grimm basoa

gidaridun bisitaldiak MUSEOAREN BARNEALDEA [16:30 eta 18:00] Ezagut itzazu eraikinaren mantentze-lanetarako instalazio batzuk, hala nola, aire-girotzea, suteen aurkako babesa edo argiztapena. erregistro arloa [16:30 eta 18:00]

Ikus ezazu nolakoa den Erregistro Arloak erakusketa bat prestatzeko aurrera daraman lan-prozesua: aseguruak, enbalatzeak, garraioak, erregistroa, ikuskapena eta artelanen instalazioa.

La Maquiné antzerki-taldeak, Joaquín Casanovaren eta Elisa Ramosen zuzendaritza pean, Grimm anaien ipuinetatik ibilbide liluragarri bat eskainiko digu. Maurice Ravelen musikak eta eszenografia zoragarriak girotuko dituzte atzoko eta gaurko ipuin horiek, txikiek zein helduek goza ditzagun. ordua: 18:30. Iraupena: 50 minutu (solasaldirik gabe) lekua: Museoko Entzungela sarrerak: doako sarrerak har daitezke Museoko txarteldegian,

abenduaren 11tik aurrera [gehienez 3 sarrera Lagun txartel bakoitzeko]

artapen arloa [16:30 eta 18:00] Ezagut itzazu artelanen dokumentaziorako, ikerkuntzarako eta kontserbaziorako erabiltzen diren teknikak eta irizpideak. CLAES OLDENBURG: hirurogeiko hamarkada [16:30 eta 18:00] Ez duzu aldi baterako azken erakusketa ikusi oraindik? Ibilbide bat proposatzen dizugu erakusketako lanik adierazgarrienak ezagutzeko.

GABONETAKO EMANALDIA: ABESBATZA Aurten, Bilboko Koral Elkarteko gazteen abesbatza batuko da gure ospakizunetara. Jaiegunak modu atseginean ospatzeko, gaur egungo Gabonetako abestiak kantatuko dituzte, pop ukitua dutenak. lekua eta ordua: Museoko Atrioa, 19:30

Bisitaldien iraupena: 45 minutu inguru Joan informazio-gunera bisitaldia hasi baino 10 minutu lehenago Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea www.guggenheim-bilbao.es webgunean abenduaren 11tik aurrera

Horrez gain, jardunaldiaren amaieran, bertaratutakoei zira erabilgarri bat oparituko diegu, Urteurren honen oroigarri izan dadin (aleak bukatu arte).


Laguntzaileak

denda-liburudenda Egun honetan Denda-Liburudendan dituzun eskaintzez profita zaitez eta Gabonetako erosketak prezio onean egizu itzazu. % 50eko beherapena: 15. Urteurrena ospatzeko diseinatzaile gailenek egindako elastikoetan, Gabriel Erkorekak Museorako bereziki sortutako Hamar musika-diskoan eta oraingo erakusketako katalogoan (Claes Oldenburg: los aĂąos sesenta, gaztelaniaz).

Ateak zabalik egunean edariak egongo dira, Museoaren Enpresa Ongile Coca-Cola-ren eta illy caffè-ren eskutik.

ordutegia: 17:00–19:30

IZEN-ABIZENAK TELEFONOA/SAKELAKOA

E-MAILA

LAGUN TXARTEL ZK.

Galdera lehiaketa Ateak zabalik jardunaldia dela eta, galdera lehiaketa bat antolatu dugu. Jardunaldi osoan parte har dezakezu eta erantzun-orria eman. 19:15ean galderak ondo erantzun dituztenen artean zozketa egingo dugu Zero Espazioan (atondoko gela). Aurten, irabazleek honakoaz gozatuko dute:

Vienarako bidaia: bi pertsonarentzako hegaldiak eta 2 gaueko egonaldia Zorte on parte-hartzaileei! www.vienna.info

galderak 1- Gazte zela hil zen Egon Schiele. Zer adin zuen? 28 urte

35 urte

40 urte

2- Vienako zein artista gailentzen zen hiri horretako arte giroan XIX. mende amaiera eta XX. mende hasiera artean? Artista horrek, gainera, Schieleri oso eragin zion, azken hori arte-jardunean hasi zenean.

Guggenheim Bilbao Museoko Lagun boluntarioen laguntzaz prestatutako galderak

Georg Baselitz

Vasily Kandinsky

Gustav Klimt

3- Aukeraketak III erakusketan lehenbiziko aldiz ikusgai jarri da New Yorkeko Alex Katz artistaren Irribarreak lana. Nor dira lanon protagonistak? Gizonak

Emakumeak

Haurrak

4- Zer hiri izan zen funtsezkoa Schielerentzat? Bere artean erreferentzia nagusi da. Londres

Paris

Viena

5- Egon Schiele erakusketa Museoko hirugarren solairuan dago, baina artelanak beste erakunde batenak dira. Nondik ekarri zituzten marrazki, gouache eta akuarela horiek? Vienako Albertina Museum-etik

Vienako Leopold Museum-etik

Vienako Belvedere jauregitik

6- Honako zein lan sortu zuen espresuki egileak Guggenheim Bilbao Museorako? Ama, Louise Bourgeoisena

Besarkada XI, Eduardo Chillidarena

Bilborako instalazioa, Jenny Holzerrena

7- Zenbat milioi bisitari izan dira Guggenheim Bilbao Museoan 15 urte hauetan? 1 eta 5 milioi artean

5 eta 10 milioi artean

10 eta 15 milioi artean

8- Museoko hirugarren solairuan Bizitako arkitektura erakusketa dago. Guggenheim Bilbao Museoaren lanak daude horretan, tartean, Nola jokatuko duzu? Sukaldeko katu bat hizketan. Nor da egilea? Liam Gillick

Mona Hatoum

Zero Espazioa


ART AFTER DARK

bos

Abenduak 14, ostirala

2013ko urtarrilak 31 eta otsailak 1 MarĂ­a Espada, sopranoa Michael Sanderling, zuzendaria

22:00: elektronikoa mr chase

23:00: pop elektronikoa stefan storm

00:00: pop kosmikoa jennifer cardini argibide gehiago: www.guggenheim-bilbao.es

Babeslea:

zorionak

2013

argibide gehiago: www.bilbaorkestra.com museoaren lagunak: %20ko beherapena sarreraren prezioan (gehienez bi sarrera Lagun txartel bakoitzeko)


Gabonak 2012 LAGUNENTZEKO ABANTAILAK ETA JARDUERAK

GABONAK FAMILIARTEAN Gabonetako hezkuntza jardueren babeslea

arrastoen eta marrazkien jokoa [3–12 urte] Abenduaren 18tik urtarrilaren 6ra arte, 10:00−20:00 Gabonetan, haurrak detektibe bihurtuko dira, bisitaldian zehar egiteko misterio-jolasari esker.

LAGUNENTZAKO TAILER BEREZIA GABONETAKO IKURRAK

Abenduak 26 eta 28 eta urtarrilak 3 (euskaraz) Abenduak 27 eta urtarrilak 2 eta 4 (gaztelaniaz) Modernotasuneko Gabonak aztertu ondoren, hari lotutako objektuak eraldatuko dituzte haurrek, eskala, materialak eta abar aldatuz; sormenaz eta umoreaz baliatuko dira. (Haurrek mantala ekartzea gomendatzen dugu). ordua: 11:00 eta 17:00 sarrerak: 2,50 € Museoaren Lagunak. Salgai Museoko

txarteldegian edo www.guggenheim-bilbao.es webgunean, abenduaren 11tik aurrera

artearen izkina [2–8 urte] experiment art

Abenduko larunbat eta igandeak; Gabonetan, egun horiez gain: abenduak 26, 27 eta 28 eta urtarrilak 2, 3 eta 4 Artearen izkina 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzat prestatutako txoko bat da, Museoko Atrioan dagoena. Bertan sormen jarduerak egin ditzakete, helduek erakusketak ikusten dituzuen bitartean. ordua: 10:00−18:00

sarrerak: 2 € Museoaren Lagunak, 4 € publiko orokorra.

Salgai Museoko txarteldegian


haurtxoentzako ikuskizuna [18 hilabete–3 urte] ZIRRARAK

Abenduak 22, larunbata Etxeko txikiek, 18 hilabetetik 3 urtera bitartekoek, instalazio interaktibo batean esku hartu ahal izango dute. Imaginart taldeak sortu du, eta dantzari-gidari batek lagunduko ditu, musikarekin, koloreekin eta alfonbra batean proiektutako irudiekin jolasten. Haurrak zuriz jantzita etorri behar dira eta heldu batek lagundu behar ditu saio osoan. ordua: 11:00, 11:30, 12:00, 12:30, 17:00, 17:30, 18:00 eta 18:30 lekua: Museoko Entzungela sarrerak: 2 € Museoaren Lagunak, 4 € publiko orokorra.

Salgai txarteldegian eta www.guggenheim-bilbao.es webgunean, abenduaren 11tik aurrera. Gehienez 20 haur saio bakoitzeko. Iraupena: 15 min

Txotxongilo ikuskizuna [5–10 urte] BLUE BIRD

Abenduak 23, igandea Hitzik gabeko musika-abentura liluragarria eskainiko du Anita Maravillas konpainiak. Audrey eta Dunkan ditu protagonista, tamaina errealeko bi txotxongilo. Ganbara batean daude eta bizidun bihurtuko dira: orduan, musika, jolasa, laguntasuna eta maitasuna aurkituko dituzte. Lagun bat, Blue Bird txoria, desagertzen denean, biok elkarrekin bidaia luzea hasiko dute haren bila. ordua: 12:30

lekua: Museoko Entzungela sarrerak: 3 € Museoaren Lagunak, 5 € publiko orokorra.

Salgai txarteldegian eta www.guggenheim-bilbao.es webgunean, abenduaren 11tik aurrera. lraupena: 50 min (solasaldirik gabe)

FILM AURKEZPENA ETA EMANALDIA UN VIAJE AL EDÉN

Abenduak 12, asteazkena Rax Rinnekangas finlandiar zuzendariak Un viaje al Edén fikzioaren eta dokumentalaren arteko filma aurkeztuko du: euskal-finlandiar ekoizpen bat da, fedearen mugen inguruan (erlijiotik aparte) gogoeta egiten duena. El Edén artelanetik abiatzen da, Vicente Ameztoy euskal artistarena, eta Pascal Gaigneren musika du. Aurkezpenaren ondoren, filma proiektatuko da; eta amaitzean, solasaldi bat egingo da bertaratu direnekin. egitaraua:

• 18:30−18:45: Rax Rinnenkangas zuzendariaren aurkezpena (gaztelaniaz). • 18:45−19:55: Un viaje al Edén-en emanaldia. Koprodukzioa Bad Taste Ltd eta Sonora Estudios, 2010. Iraupena: 70 min. DVD; gaztelaniazko bertsioa, ingelesez azpidatzia. • 19:55−20:10: Solasaldia publikoarekin. lugar: Museoko Entzungela entradas: 2 € Museoaren Lagunak, 4 € publiko orokorra. Dagoeneko salgai txarteldegian eta www.guggenheim-bilbao.es webgunean


Abantailak abenduaren 1etik urtarrilaren 6 arte gabonetako eskaintza berezia

Lagunentzako eskaintza berezia!

-%50

Gabonak ospatzeko urki zurezko zuhaitz honekin apaindu etxea. Originaltasun ukitua emango dio eta gonbidatuak liluratuko ditu; gainera, modu jasangarrian ekoiztu da. • Altuera: 60 cm • Koloreak: zur naturala, berdea eta gorria • Ez da beste eskaintzekin bateragarria • Aleak amaitu arte • Denda-Liburudendan zein sareko dendan salgai • psp: 125 € • lagunentzako prezioa: 62,50 € DENDA-LIBURUDENDAN %20RA ARTEKO BEHERAPENA Museoaren Lagunek % 20ko deskontua izango duzue DendaLiburudendako salgai guztietan, argitalpenetan izan ezik, % 5eko deskontua baitute. MUSEORA ZATOZTENEAN, LAGUN BAT DOAN Egun hauetan Lagunek pertsona bat ekar dezakezue doan. Adiskide eta senideekin partekatu Museoaren Laguna zarela eta gonbida itzazu Museora Gabon hauetan.

KULTURA BONUA Gogoratu kultura bonua erabil dezakezu kulturari lotutakoak eskuratzeko, tartean, Museoaren Lagun txartela, urte beteko balioa duena. Aurten ere, Eusko Jaurlaritzak kulturari lotutako produktuak erosteko, besteak beste Museoaren Lagun egiteko, diru-laguntza eman du kultura bonuaren bidez. Salgai egongo da bbk, vital eta kutxa zerbitzu anitzeko kutxazainetan. Ondo begiratu noiz erabil dezakezun eta ez ahaztu Museoko txarteldegian aurkezten Lagun txartela erostean zein oparitzean.

Liburutegiaren irekiera ordutegia

GURE ARTEAN NAHI ZAITUGU: OPARITU LAGUN TXARTELA Aurten Museoaren 15. Urteurrena ospatzen dugu, eta gure artean nahi zaitugu. Zatoz Museoaren Lagun txartelari esker. Nazioarteko arterik onena eskura izango duzu, baita hurkoek ere, 40 euroren truke (urteko kuota; ikasleak eta erretiratuak: 20 €). Eskuratu Lagun txartela Museoko txarteldegian, 944 35 90 12 telefonoan eta www.guggenheim-bilbao.es webgunean.

Eskatu argibideak!

Liburutegiaren irekiera ordutegia zabaldu da. Orain astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 17:00etara irekita egongo da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.