museoaren lagunak
BA AL ZENEKIEN…? Artea eta egur-berogailu ikaragarri handi bat arma bakartzat harturik, Picassok bere estudioan egin zien aurre bai hotzari bai gerraren basakeriei. Ospeari esker saihestu zuen jazarpena, baina bere lanaren eta segurtasunaren kontrako mehatxuengatik, gero eta ikusezinago bihurtu zen. Picasso okupaziopean bizi ziren artisten tximistorratz bilakatu zen. Brassaï-ren hitzetan: “Berak arriskua onartu du. Frantzia okupatura itzuli da. Gurekin dago”. Gestapok bisita egiten zion hura erresistentziarekin lotuko zuten frogen bila. Behin batean, ofizial batek Gernikaren erreprodukzio bat ikusi eta galdetu egin zion ea berak egina zen. Picassok honela erantzun zion: “Ez. Zuek izan zarete”. Haren lanari esker, haren istorioak bizirik dirau. Hori eta beste istorio batzuk hemen: www.arteenguerra.guggenheim-bilbao.es Pablo Picasso. Besaulki batean eseritako emakumea (Femme assise dans un fauteuil), 1941. Olio-pintura mihise gainean, 73 x 60 cm. Henie Onstad Kunstsenter, Høvikodden, Norvegia. Argazkia: Øystein Thorvaldsen. © Sucesión Pablo Picasso, VEGAP, Madrid 2013
L’Art en guerre
Frantzia, 1938–1947: Picassotik Dubuffetera 2013ko martxoak 16–irailak 8 • bigarren solairua Erakusketak gai du Bigarren Mundu Gerra eta nazien okupazio garaiko Frantziako artisten lana. Orduan zapalkuntza zen nagusi, arlo guztietan, eta garai hartako artistek hainbat bide berritzaile aurkitu zituzten arte ofizialari muzin egiteko, geroago artea eraldatuko zutenak. Ehun bat artisten 500 lan inguru izango dira ikusgai, tartean, Georges Braque, Jean Dubuffet, Marcel Duchamp, Alberto Giacometti, Vasily Kandinsky, Pablo Picasso eta Joseph Steibenak. Horrela aditzera emango da zein modutan aurre egin zioten ezbeharrari: nola egin zioten “gerra gerrari”, urritasunak behartutako materialak erabiliz eta are edonolako adierazpen-askatasuna gogor zigortzen zen tokietan. Argitara aterako da historiak ilunpean utzitako dena. Erakusketa hau honako hauek antolatu dute: Musée d’Art moderne de la Ville de Paris, Paris-Musées eta Guggenheim Bilbao Museoa. Babeslea:
25 gonbidapen bikoitzen zozketa
Begiratu www.guggenheim-bilbao.es webgunean (Babesleak eta Kideak/ Lagunak/Gune pribatua) erakusketa honen irekiera-koktelera joateko saritua izan zaren; 25 Lagun horietako bat bazara, bi pertsonarentzako gonbidapena bidaliko dizugu. Saridunek postaz jasoko dituzte gonbidapenak.
w w w . g u g g e n h e i m - b i l b ao . e s
Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 35 90 12 - 944 35 90 80 Jarrai gaitzazu:
Historiaren istorioak
2013ko maiatzak 19 arte • 305, 306 eta 307 aretoak Guggenheim Bilbao Bildumaren aurkezpen honetan, bi lan nagusi aurrez aurre jarri dira: Cy Twomblyren Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus, 1963) eta Georg Baselitzen Lenin andrea eta urretxindorra (Mrs Lenin and the Nightingale, 2008). Bi lanotan egileek bizitako istorioak txertatu dituzte, eta, halaber, pertsonaia historiko jakin batzuen nondik norakoak berraztertu dituzte keinuz betetako arte-lengoaia erabiliz; halere, ez zaizkie ohiko “espresionismo”ei lotzen. Aztertutako historiaren aldiak bata bestetik oso urrun daude, gainera. Biek ere, Twomblyk eta Baselitzek, memoriaren inguruko hausnarketa egiten dute, baina arte garaikidean ohikoak diren gogoetamoduetatik aldentzen dira: gertakizun historikoetan oinarritutako istorioez baliatzen dira, eta horiek artistaren ikuspuntutik kontatzen dituzte. Zirikatzaileak dira, alabaina, artearen alorrean, ez politikarenean. Cy Twombly. Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine discourses on Commodus), 1963 (xehetasuna). Bederatzi mihise. Olio-pintura eta argizari-arkatza mihise gainean. Guggenheim Bilbao Museoa
Pello Irazu. Bizitza-formak 304 (Life Forms 304), 2003–12. Burdina, kontratxapatua, zura eta zinta itsaskorra. Horma pintura. Eraikuntzaren neurriak: 360 x 315 x 340 cm. Kokapen zehatzeko guztizko neurriak. Guggenheim Bilbao Museoa
Bizitako arkitektura 2013ko maiatzaren 19 arte • 301, 302, 303 eta 304 aretoak Bizitako arkitektura Guggenheim Bilbao Bildumaren aurkezpen bat da. Bertako lanek espazioa okupatzeko moduan hausnartzen dute, zehazki, espazioak izan ditzakeen edo ikusleak sor litzakeen historiak aztertzen dituzte. Erakusketa hau dela eta, lehenbiziko aldiz ikusgai ipini dira Museoan Liam Gillick-en Nola jokatuko duzu? Sukaldeko katu bat hizketan (How Are You Going to Behave? A Kitchen Cat Speaks, 2009), Doris Salcedoren Titulurik gabea (2008), Mona Hatoum-en Gure etxea (Home, 1999) eta Pello Irazuren Bizitza-formak 304 (Life Forms 304, 2003). Era berean, Cristina Iglesiasen Titulurik gabea (Alabastro gela) [Sin título (Habitación de alabastro), 1993] eta Titulurik gabea (Sareta II) [Sin título (Celosía II), 1997] erakusgai daude.
zatoz museoko dendaliburudendara Museoko Lagunek %15eko beherapena duzue salgai guztietan, argitalpenetan izan ezik (%5eko deskontua).
Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak III 2013ko urriaren 27 arte • 103a eta 105 aretoak Aurkezpen honetan bildu dira pop mugimenduaren irudi gailenak eta pop mugimenduari kontzeptu aldetik zein garai aldetik lotutakoak; izan ere, guztiek, elkarrekin, arte garaikidearen historian genealogia jakin bat osatzen dute. Guggenheim Bilbao Bilduman dauden honako hauen lanak ikusgai jarri dira: Andy Warhol, James Rosenquist, Gilbert & George, Sigmar Polke, Robert Rauschenberg eta Jean-Michel Basquiat. Artelan horien testuingurua hobeto ulertzeko egile horiek beraiek egindako bideo eta filmak daude ikusgai, bestelako bildumetatik ekarritakoak. Askotariko euskarriek ikuspegi oso bat ematen diote ikusleari eta horrela laguntzen dute artista guzti horien arte konplexua ulertzen. Erakusketa hau dela eta, lehenbiziko aldiz ikusgai ipini da Bildumari gehitutako azken lanetako bat, Alex Katz-en Irribarreak (Smiles, 1994), formatu handiko emakumeen hamaika erretratuz osatua; lanean agerikoa da Katzen artearen ezaugarri bat, alegia, bolumenik ez izatea.
Alex Katz. Ada irribarrez (Ada Smiles), 1994. Olio-pintura liho gainean, 228,6 x 167,6 cm. Guggenheim Bilbao Museoa
Cristina Iglesias, Titulurik gabea (Alabastro gela) [Sin título (Habitación de alabastro)], 1993. Burdina eta alabastroa. Guztizko neurri aldakorrak. Guggenheim Bilbao Museoa
HITZALDIAK ETA SOLASALDIAK ARTISTAREKIN SOLASEAN: CRISTINA IGLESIAS Apirilak 22, 18:30 Bizitako arkitektura erakusketa dela eta, Cristina Iglesias eskultore euskalduna haren sortze-prosezuaz eta Titulurik gabea (Alabastro gela) [Sin título (Habitación de alabastro), 1993] eta Titulurik gabea (Sareta) [Sin título (Celosía II), 1997] lanez mintzatuko da, Guggenheim Bilbao Bildumaren aurkezpen horretan artelanak erakusgai baititu. lekua: Museoko Entzungela Dagoeneko doako sarrerak har daitezke Museoko Lagunen txarteldegian.
HITZALDIA: L’ART EN GUERRE. ERAKUSKETA BATEN SORRERA Martxoak 21, 18:30 Laurence Bertrand Dorléac, L’Art en guerre erakusketako komisarioetako batek, edukien inguruan mintzatuko da, eta azaldu egingo du nola horrelako erakusketa bat ikerketetagune bihurtzen den eta gizartean arteak duen eginkizuna aztertzen laguntzen duen. lekua: Zero Espazioa Dagoeneko doako sarrerak har daitezke Museoko Lagunen txarteldegian.
LIBURUTEGIA Museoko aldi baterako erakusketak sakonetik ikertu nahi dituzu? Orain zerbitzu berria eskaintzen dizugu: Museoko Liburutegitik har ditzakezu, 15 egunez, ikusgai dauden erakusketen katalogoak (2 aste luza daiteke mailegua). Etxean ere arteaz gozatzeko aukera izango duzu. Zeren zain zaude?
w w w . g u g g e n h e i m - b i l b ao . e s
Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 35 90 12 - 944 35 90 80 Jarrai gaitzazu:
lagunartean sarrerak erosi eta gidaridun
bisitaldiak erreserbatu: www.guggenheimbilbao.es, martxoaren 20tik aurrera
GIDARIDUN BISITALDIAK BISITALDI PRIBATUA: L’Art en guerre Nazioarteko Kideentzat soilik, erreserba beharrezkoa Erakusketa ireki aurretik, komisarioen eskutik, haren funtsezko kontzeptuak eta lanak hautatzeko zergatia ezagutzeko aukera aparta. DOAKO GIDARIDUN BISITALDIAK Museoaren Lagunentzat soilik, erreserba beharrezkoa Aldi baterako erakusketak ezagutu eta gozatu, Lagunentzat soilik diren doako gidaridun bisitaldi hauetan. Hurrengo bisitaldiak: L’Art en guerre. Frantzia, 1938–1947: Picassotik Dubuffetera* Apirilak 9, asteartea, 18:00–19:30 [gaztelaniaz] Apirilak 12, ostirala, 18:00–19:30 [euskaraz eta gaztelaniaz] Apirilak 14, igandea, 11:30–13:00 [euskaraz eta gaztelaniaz]
LAGUNARTEAN Bazkalorduan eta bazkaria barne? LAGUNARTEAN EGUERDI ALDEAN* Bazkalorduari probetxua ateratzeko egin gidaridun bisitaldia erakusketa batera eta ondoren bazkaldu Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean. Apirilak 11, osteguna (L’Art en guerre) 14:00–16:00 prezioa: Lagunak 20 €/pertsona, Lagun batekin datorrena 30 €/pertsona Gidaridun bisitaldia eta bazkaria barne. Iluntzean eta afaria barne? LAGUNARTEAN ILUNTZEAN* Museora etorri nahi duzu ohiko ordutegitik at? Bukatu erakusketa berrietatik gidaridun bisitaldia ateak itxita eta ondoren afaldu Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean. Zatoz eta gozatu. Apirilak 18, osteguna (L’Art en guerre) 19:00–22:00 prezioa: Lagunak 30 €/pertsona, Lagun batekin datorrena 40 €/pertsona Gidaridun bisitaldia eta afaria barne.
PARTEKATUTAKO HAUSNARKETAK Ezagutu erakusketa berriak Museoko profesionalen eskutik. Arte Ardura Arloaren ikuspegia Aukeraketak III: martxoak 13, asteazkena Alvaro Rodríguez Fominaya, erakusketaren komisarioa. L’Art en guerre: apirilak 10, asteazkena Petra Joos, Museoko Jardueren Zuzendaria. Funtsezko kontzeptuak L’Art en guerre: apirilak 17, asteazkena Luz Maguregui, Hezkuntza eta Interpretazio Arloko Koordinatzailea. ordua:
18:30–19:30. Topagunea: Informazio-mahaia. 2 € Museoaren Lagunak / 3 € publiko orokorra (Museorako sarrera ez dago barne). Gutxienez 5 pertsonako taldea sortu behar da. sarrerak:
*Fundación Vizcaína Aguirre-k babestutako jarduera.
*Datetan aldaketak egon litezke eskaeraren eta zerbitzuaren erabilgarritasunaren arabera. Gutxieneko parte-hartzaile kopuru jakin bat bete behar da
GOGOAN IZAN Museoak azken erakusketak dohainik eta gidari batez lagunduta ikusteko aukera ematen die gizarte-bazterketa arrisku pean dauden taldeei (esaterako, etorkinen taldeei edo berrezte elkarteei). Bisitaldiaren edukiak talde bakoitzaren beharretara egokitzen dira. Ekimen hau Artez busti programaren barruan dago.
TAILERRAK UDAKO TAILERRAK Ekainak 24–28 eta uztailak 1–5, 10:00–13:00. 3–12 urte. Bost egun ikasteko, sortzeko eta lagunak egiteko: Barroko neurrigabea erakusketako artelanetatik abiatuko dira parte hartzaileak antzinakoa eta egungoa, eta klasikoa eta berritzailea alderatzeko. Museotik ibiliko dira haurrak beste mende bateko mozorroak aldean; gainera, dantza egingo dute, askari bihurtuko dituzte natura hil batzuk, argazkiak dramatizatuko dituzte, animalia bitxiak aurkitu eta abar. Denetarik gerta daiteke sormena askatzean. ekainak 24–28: 3 talde: 2 talde, 3 eta 6 urte bitartekoentzat [euskaraz eta gaztelaniaz] eta talde 1, 7 eta 12 urte bitartekoentzat [gaztelaniaz]. uztailak 1–5: 2 talde: talde bana, 3 eta 6 urte bitartekoentzat [gaztelaniaz] eta 7 eta 12 urte bitartekoentzat [euskaraz]. prezioa: Lagunak 60 €/astea, 100 €/bi aste. Izena emateko jo webgunera apiriletik aurrera.
MAUSHAUS IKASTAROA: ARKITEKTURAREN HASTAPENAK Apirilak 9, 16, 23 eta 30; maiatzak 7, 14, 21 eta 28; eta ekainak 4, 11 eta 18 (astearteak) 17:30–19:00. 5–10 urte. Ikastaro honetan, Zure etxetik zure hirira izenburu pean, haurrei espazioarekiko jakin-mina piztuko zaie apurka-apurka 11 tailerretan, marrazkien, maketen, proiekzioen eta jokoen bidez. prezioa: Lagunak 146 € (11 saioak) Martxoak 19, asteartea: Ateak zabalik jardunaldia Maushaus jarduera ikusteko [Partaide-kopuru mugatua. Doako jarduera. Eman izena guggenheim-bilbao.es webgunean martxoaren 6tik aurrera]
HAURRENTZAKO TAILERRAK Apirileko larunbat eta igandeetan, 11:00–13:00 eta 17:00–19:00. 3–12 urte. Erakusketa ikusteko eta “Aurpegiak eta gorputzak” jarduera egiteko. Apirilaren 27an eta 28an doakoa da Museoaren Lagunentzat eta ez da publiko orokorreko partaiderik egongo. ARMIARMA TAILERRA Martxoak 23 eta 24 (larunbata eta igandea), 11:00 eta 17:00. 3–12 urte. Lagunentzako tailerra, Louise Bourgeoisen artelan misteriotsuaren inguruan. Doako jarduera; Lagunentzat soilik. PUPPY TAILERRAK Maiatzak 18, 19, 25 eta 26 (larunbat eta igandeak), 11:00 eta 17:00. 3–12 urte. Lagunentzako tailerra, Jeff Koonsen eskultura ezagunaren inguruan. Doako jarduera; Lagunentzat soilik.
ZOZKETA NOTARIO AURREAN puppyren geruza aldaketa
Udaberrian ohikoa den bezala, Puppyri loreak aldaltuko dizkiote, eta geruza alaiagoa eta baikorragoa jarri. Lagunen artean gonbidapenak zozketatuko ditugu, muntaia-prozesua ikusteko eta Puppyren zirrikituen barrena ibiltzeko. Irabazleetako bat zaren jakiteko, jo webguneko gune pribatura, zozketak atalera, hemen: guggenheim-bilbao.es/Babesleak eta kideak/Lagunak. Apirilaren 29tik aurrera.
SORMEN SAIOAK ZUK ZEUK EGIN! Udaberriarekin batera, saio batzuk prestatu ditugu, orain arte ez bezalakoak. Tokiko sortzaileek emango dituzte eta Museoan ikusgai dauden artelanekin lotura izango dute. Honakoak aukeran daude: • ARGAZKIGINTZA tailerra, erratratuak egiteko smartphone telefonoak erabiliko dituzu. [martxoa] • DISEINU tailerra, zure altzariak birziklatzeko edota sortzeko. [apirila] • VIDEO PERFORMANCE tailerra, artelan baten protagonista bihurtuko zara. [maiatza] Tailer bakoitzak hainbat saio izango ditu. 18 urtetik gorakoentzat dira. Argibideak: webgunean eta 944 35 90 90 telefonoan (astelehenetik ostiralera, 10:00–14:00). Sarrerak salgai webgunean martxoaren 5etik aurrera.
w w w . g u g g e n h e i m - b i l b ao . e s
Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 35 90 12 - 944 35 90 80 Jarrai gaitzazu:
MUSEOAREN LAGUNENTZAKO BIDAIA BEREZIAK
Baby Art
Igandeetan, 10:15–12:15. 3–12 hilabete. Zentzumenak (dastamena, entzumena eta ikusmena) piztuko zaizkie haurtxoei jolasen bidez, arteaz gozatzen ikasten hasten diren bitartean. prezioa: Lagunak 6 €, publiko orokorra 8 €.
ART CONNECTION BERLIN! GALLERY WEEKEND-VIP EGITARAUA ETA BILDUMA PRIBATU HANDIAK Apirilak 26–maiatzak 1
Artearen Izkina
Helduek erakusketak bisitatu bitartean, 2 eta 8 urte bitarteko haurrak Atrioko sormen-gune batean gera daitezke askotariko jarduerak egiten. Asteburuero, 10:00–14:00. Aste Santuan, ordutegia zabalduko dugu: martxoaren 28an, 29an, 30ean eta 31n (osteguna–igandea), 10:00–18:00. prezioa: Lagunak 2 €. FAMILIAKO KIDEENTZAKO BONOA Museoaren Laguna bazara, Familiako Kide kategorian, beheko bonoa ebaki eta zure Lagun txartelarekin aurkeztu txarteldegian eta horren truke Artearen Izkina saiatzeko gonbidapen bat jasoko duzu.
artearen izkina Honen truke Artearen Izkina ordu eta erdiko jarduera egin ahal izango duzu. Museoaren Lagunen txarteldegian egizu trukea martxoa eta maiatza bitartean.
ART CONNECTION bidaia-ekimena hasiko dugu Berlinerako txango batez: bertara hurbilduko gara Gallery Weekend jarduera dela eta. 9. Gallery Weekend ekimena izango da Berlinen (51 galerista baino gehiago esku hartzen dute), eta inoiz baino kosmopolitagoa eta jendetsua izango bide da. VIP programa jarraituko dugu, beraz, gala-afarira eta beste gaueko festetara joango gara, galerietan, artisten estudioetan eta bildumagile pribatuen etxeetan. Horien artean daude honako bildumak: The Olbrich Collection, Europako onenetako bat; Erika et Rolf († 2001) Hoffmann-en Sammlung Hoffmann, Berlingo lan-gune ikusgarrienetako batean dagoena; eta Sammlung Boros, Albert Speer-ek diseinatutako 27.000 m2-ko bunker batean dagoena. Era berean, Berlingo arkitektura zoragarria aztertuko dugu, hiriari antzinako distira itzuli dionak, tartean, Sir Norman Foster-ek diseinatutako Reichstag erakinaren kupula, eta Renzo Piano-k, Mies van der Rohe-k, Philip Johnsonek, Helmut Jahn-ek, Frank Gehry-k, Rafael Moneok, Rem Koolhaas-ek, I. M. Pei-k, Peter Eisenman-ek eta David Libeskind-ek diseinatutako eraikinak. 1989an Berlingo harresia erori zenetik, egungo Alemaniako hiriburuak eraldaketa nabarmena, eta liluragarria, izan du. Erakunde gailenak ere bisitatuko ditugu, besteak beste, Hamburger Bahnhof tren geltoki zaharra, non xx. mendearen bigarren erdiko artelanen bilduma garrantzitsua ikusgai dagoen, Martin-Gropius-Bau galeria eta bertako erakusketak (Beckmannetik Warholera. Beyer Bilduma eta Koloreen kosmosa. Itten–Klee), eta, azkenik, Brücke Museoa, zeinetan Die Brücke (“Zubia”) taldeko kideen lanak ikusiko ditugun (esaterako, Ernst Ludwig Kirchner, Karl Schmidt-Rottluff, Erich Heckel eta Emil Nolde). Ez dugu alde batera utziko jana: hiriko jatetxe ezagunenetako eta alaienetako batzuetara joango gara, besteren artean, Borchardt eta Pauly Saal; azken hori Jüdische Mädchenschule arte- eta aisialdi-gune berrian dago, antzinako neska juduentzako eskola batean, askotariko erabilerak izateko berritu zutena. Halaber, KW Institute for Contemporary Art-eko patioko Café Bravo kafetegian bazkalduko dugu. Gauez, eguneko jarduera biziez atseden hartzeko, ostatua hartuko dugu bost izarreko The Mandala hotelean.
ITSASO BALTIKOTIK BIDAIA BIKAINA Ekainak 9–20
Bisitatu Kopenhage, Tallinn, San Petersburgo, Helsinki, Stockholm, Rostock eta Kiel, Holland America konpainiako itsas bidaia bikain honetan, gau zurien magiaz profitatuko gara. Itsas bidaia baten atseginez gozatu eta Europako arte garaikide museo gailenetako batzuk bisitatu. Gainera, Mariinski antzokira joango gara, ballet ikuskizun batera. Era berean, ontzian bertan askotariko jarduerak daude, eta hainbat gauza ikusgarri, esaterako, artelan flamenkoen bilduma paregabea. Kopenhagen itsasoarekin lotura duten bi museo ikusiko ditugu: Arken Museum, zeinaren arkitektura dunen artean dabilen itsasontzia gogoratzen digun; eta Louisiana Museum, itsasoari begira dagoen eskultura-parkea duena eta non artearen, arkitekturaren eta naturaren arteko elkarrekintza sortzen den. San Petersburgon, Hermitage Museoaz gain, Peterhof jauregiko etxeak eta lorategiak ikusiko ditugu. Jauregia hiriko aldirietan dago, eta “Errusiako Versailles� modura da ezaguna, eta, izan ere, eraikin nagusiaz gain, lorategi eta iturri dotoreak ditu. 1917ko Urriko Iraultza arte tsaren bizileku izan zen, eta 1918an museo bihurtu zen.
Argibideak: prezioak, ordainketa-baldintzak, izen emateak eta beste edozein galdera, www.guggenheim-bilbao.es webgunean (Babesleak eta kideak/Lagunak) eta 944 35 90 81 telefonoan [Egitarauan aldaketak egon litezke]
lagundu hobetzen eta jaso informazioa modu erosoan Begiratu zure datuak Museoaren Lagunen gune pribatuan, guggenheim-bilbao. es webgunean, eta bete zure profileko informazioa. Gogoratu, zure eposta helbidea badaukagu eta hala nahi baduzu, bertara igorriko dizkizugu buletinak (arinago, gainera), baita bide horretatik bakarrik bidaltzen ditugun azken ordukoak. Posta arruntez informaziorik jaso nahi ez baduzu, mesedez, jakinaraz iezaguzu zure profilaren bidez. Epostaz baino ez dizugu argibiderik bidaliko. Zure datuekin zerbitzu hobea ematen lagunduko diguzu.
w w w . g u g g e n h e i m - b i l b ao . e s
Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 35 90 12 - 944 35 90 80 Jarrai gaitzazu:
ORAIN GURE TXANDA DA Urtero 16.000 pertsona leialek baino gehiagok —zuek, Lagunok— babesten gaituzue. Horrek inspiratzen gaitu, eta oso eskertzen dugu, bereziki egoera ekonomiko latz honetan. Badaukagu gure inguruko egoeraren berri, eta, horregatik, gaur egun langabezian dauden Lagunei modu berezian eskua eman nahi diegu: zure izen-ematea berritzeko orduan ez badaukazu lanik, urte betez luzatuko dizugu dohainik Lagunen Programaren parte izatea. Deitu 944 35 90 12 telefonora (09:00etatik 14:00etara) eta argibideak emango dizkizugu.