museoaren lagunak
Nicolas Poussin. Satiroek Venus ezustean harrapatzen dute, ca. 1625. Olio-pintura mihise gainean, 77 x 100 cm. Kunsthaus Zürich. Argazkia: © Kunsthaus Zürich, Suitza
Barroko neurrigabea
Cattelanetik Zurbaránera – Bizitza ezegonkorraren adierazpideak
MAHAI INGURUA
2013ko ekainak 14–urriak 6 • hirugarren solairua
Ekainak 11 (asteartea), 18:30
komisarioa: Bice Curiger
Cristina Lucas eta Marilyn Minter artistek, Barroko neurrigabea erakusketan lanak ikusgai dituztenak, mahai inguru batean parte hartuko dute. Modaratzaile izango da erakusketaren komisario Bice Curiger. Erakusketako artelanak eta haien sortze-prozesuak izango dituzte hizpide, besteak beste.
egoitzak: Kunsthaus Zürich eta Guggenheim Bilbao Museoa
Erakusketa hau elkarrekin antolatu dute Kunsthaus Zürich-ek eta Guggenheim Bilbao Museoak, eta xvii. mendeko lanak egungo artelan garaikideekin uztartuko ditu. Barrokoaren nozioa estereotipo formaletatik aldentzen saiatzen da, baita haren estiloa deskribatzeko ohiko moduetatik urruntzen ere. Ez dira ardatz, beraz, Barrokoari lotutako handitasuna, apaingarrien joritasuna eta urre kolorearen ugaritasuna. Aitzitik, Barroko neurrigabeak gai ditu bizitasun ezegonkorraren adierazpideak —bizitako, berraurkitutako edo galdutako bizitasuna—; heriotzak mehatxatutako eta proiektatutako bizitzaren ezegonkortasuna. xvii. mendeko eta egungo artelanak elkarrekin kokatzeko zinemako baliabideen antzekoak erabiliko dira. Horrela adieraziko da, bi errealitate ezberdin izan arren, antzekotasunak dituztela eta batak bestea elikatzen duela; gainera, horrek ikuslearen begirada aberastuko du. Besteren artean, honako hauen artelanak izango dira ikusgai: Francisco de Zurbarán, Alessandro Magnasco, Jan Steen, Maurizio Cattelan, Paul McCarthy eta Cindy Sherman.
lekua: Museoko Entzungela.
Doako jarduera Museorako sarrera erosita; eserlekuak bete arte. Aldibereko interpretazioa: ingelesa− gaztelania.
HAUEK ERE IKUS DITZAKEZU
L’Art en guerre. Frantzia, 1938– 1947: Picassotik Dubuffetera 2013ko martxoak 16–irailak 8 • bigarren solairua komisarioak: Jacqueline Munck eta
Laurence Bertrand Dorléac egoitzak: Musée d’Art moderne de la Ville de Paris eta Guggenheim Bilbao Museoa Erakusketa hau aukera paregabea da Frantzian, Bigarren Mundu Gerra eta Okupazio garaian lan egin zuten artisten lana ikusteko; artistok zein modutan aurre egin zioten ezbeharrari jakiteko: nola egin zioten “gerra gerrari”, urritasunak behartutako materialak erabiliz eta are adierazpen-askatasuna gogor zigortzen zen tokietan. Erakusketa paregabe honek argitara aterako du historiak ilunpean utzitakoa.
Gilbert & George. Esnatzen (Waking), 1984. Argazki-konposaketa, 363 x 1.111 cm. Guggenheim Bilbao Museoa
Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak III 2013ko urriaren 27 arte • 103a eta 105 aretoak komisarioa: Álvaro Rodríguez Fominaya
Zatoz Guggenheim Bilbao Bildumaren aurkezpen honetara. Pop mugimenduko artista gailenen eta mugimendu horri lotutako beste batzuen lanak daude; azken horiek poparen oinordeko dira, historiaren joera horrekin zerikusia izan dute eta haien artelanetan arte garaikidearen genealogia jakin bat islatzen da.
Babeslea: Joseph Steib. Konkistatzailea (Le Conquérant), 1942. Olio-pintura larru sintetiko gainean, kartoi gainean itsatsia, 89 x 59,5 cm. Bilduma pribatua, Frantzia. © Joseph Steib. Argazkia: © Klaus Stoeber
Artea ikasbide 2013ko ekainak 11−abuztuak 25 • 103b aretoa Erakusketa honetan ikusgai dago 6 eta 12 urte bitarteko 129 haurrek sortutako artelanen aukeraketa bat. Haurrok sei artistaren eta hamar irakasleren laguntzaz Artea ikasbide ekimenean esku hartu dute 2012–13 ikasturtean. Ekimen horrek eskola curriculuma osatzen du arte-jardueren bidez, eta edozein arlotan erabil daiteke, besteak beste, Ingurunearen Ezagueran eta Matematikan. Babeslea
erosi lagunartean eta erreserbatu gidaridun bisitaldiak: www.guggenheim-bilbao.es
(ekainaren 10etik aurrera)
DOAKO GIDARIDUN BISITALDIAK (Lagunentzat soilik) * Aldi baterako erakusketak ezagutu eta gozatu, Lagunentzat soilik diren doako gidaridun bisitaldi hauetan. Barroko neurrigabea*: Ekainak 25 (asteartea), 18:00–19:30 [gaztelaniaz] Ekainak 28 (ostirala), 18:00–19:30 [euskaraz eta gaztelaniaz] Ekainak 30 (igandea), 11:30–13:00 [euskaraz eta gaztelaniaz] L’Art en guerre*: Ekainak 18 (asteartea), 18:00–19:30 [gaztelaniaz] Ekainak 21 (ostirala), 18:00–19:30 [gaztelaniaz] LAGUNARTEAN Eguerdiari zein iluntzeari probetxua ateratzeko egin gidaridun bisitaldia erakusketa batera eta ondoren bazkaldu edo afaldu Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean. Lagun artean egongo zara.
BISITALDI PRIBATUA Barroko neurrigabea Nazioarteko Kideentzat soilik Erakusketa ireki aurretik, komisarioaren eskutik, haren funtsezko kontzeptuak eta lanak hautatzeko zergatia ezagutzeko aukera aparta. Argibideetarako deitu Museoaren Lagunen Zuzendariordetzara.
GUGGENHEIM BILBAO +
Barroko neurrigabea Ekainak 27 (osteguna), 14:00–16:00 Lagunak 20 €/pertsona, Lagun batekin datorrena 30 €/pertsona Gidaridun bisitaldia eta bazkaria barne. Uztailak 4, 19:00–22:00 Lagunak 30 €/pertsona, Lagun batekin datorrena 40 €/pertsona Gidaridun bisitaldia eta afaria barne. *Datetan aldaketak egon litezke eskaeraren eta zerbitzuaren erabilgarritasunaren arabera. Gutxieneko parte-hartzaile kopuru jakin bat bete behar da.
IZAN ZARA INOIZ MUSEOKO TXOKO EZKUTUETAN?
PARTEKATUTAKO HAUSNARKETAK Ezagutu erakusketen lan garrantzitsuenak, muntaiaren nondik norakoak eta beste hainbat bitxitasun bisitaldi berezi hauetan, Museoko profesionalen eskutik. Funtsezko kontzeptuak Artea ikasbide: ekainak 12 (asteazkena) Arte Ardura Arloaren ikuspegia Barroko neurrigabea: ekainak 19 (asteazkena) Funtsezko kontzeptuak Barroko neurrigabea: ekainak 26 (asteazkena) ordua: 18:30−19:30.
topagunea: Informazio-mahaia.
sarrerak: 2 € Museoaren Lagunak eta 3 € publiko orokorra
(ez dago barne Museorako sarrera. Gutxienez 5 pertsonako taldea sortu behar da). Fundación Vizcaína Aguirre-k babestutako jarduera.
GUGGENHEIM BILBAO + jarduera gidaridun bisitaldi berezia da: Museoa ikusteaz gain, barneko txoko ezkutuetara sartu ahal izango zara. Bisitariak ikusi ez ohi dituzten tokiak aztertu, gozatu arte garaikideaz eta goi-goitik so egiozu Museoko arkitektura harrigarriari. Liluratu lagunak zein bikotekidea bisitaldi ahaztezin bat oparituz (gehienez 20 pertsona taldeko). argibideak: www.guggenheim-bilbao.es
(Prestatu zure bisita / Taldeak eta gidariak) eta 944 359 090 (astelehena–ostirala, 10:00–14:00).
SORMEN SAIOAK: ZUK ZEUK EGIN! HIRUGARREN SAIOA: VIDEOPERFORMANCEA Uztailak 9–12, 12:00−13:30 Andy Warholek lagunak grabatu zituen New Yorkeko bere estudioan, The Factory izenekoan, eta lan batzuen protagonista bihurtu zituen; Aukeraketak III erakusketan horren adibide bat dago. Tailer honek antzeko ideia bat du abiapuntu: tokiko artista batek lau saioak zuzenduko ditu eta haregaz zure sortze-prozesua partekatu ahal izango duzu, bideoa eta gorpurtza bera artegintzarako tresna gisa baliatuz. Grabaketa-estudio bat taxutuko dugu, 1960ko hamarkadako estilo peto-petoari jarraiki. Grabatzeko tresnak ekar ditzakezu… topagunea: Taldeen txarteldegia. lekua: Hezkuntza Gela.
sarrerak: webgunean (18 urtetik gorakoentzat; gutxienez 10 pertsona, gehienez 15).
BOOKS ALIVE!
Ekainak 9, 16, 23 eta 30 (igandeak), 11:30 Museoko Liburutegiak jarduera-egitarau bat jarri du martxan, artea haurrei hurbiltzeko: liburuak eta ipuinak baliatuko dituzte horretarako, eta, bide batez, ingelesaren erabilera sustatuko dute. Saio bakoitzean, partaideek ipuin bat irakurriko dute, eta pertsonaia bihurtuko dira. Irakurmena, gorputz-adierazpena eta dramatizazioa landuko dituzte, beraz. Liburua bizidun bihurtuko da ingelesez soilik egingo diren jarduera hauetan; entzun, abestu eta dantza egingo dute, besteak beste. Ipuin horietatik abiatuta, arte-kontzeptuak landuko dituzte, hala nola, paisaia, erretratua, performancea, arte-ekintza eta abar. hartzaileak: 3 eta 8 urte bitarteko haurrak
eta senideak. iraupena: 2 ordu. sarrerak: 2,5 € Museoaren Lagunak. Dagoneko salgai: www.guggenheim-bilbao.es.
IKUS-ENTZUNEZKOEN ZIKLOA ART21 ACCESS 100 ARTISTS Ekainak 5 (asteazkena), 6 (osteguna) eta 7 (ostirala), 18:30 Museoak ART21 ekoiztetxearen dokumental batzuk eskainiko ditu. Guggenheim Bildumei lotutako artistak izango dituzte hizpide; tartean, John Baldessari, Matthew Barney, Louise Bourgeois eta William Kentridge. Askotariko gaiak jorratuko dira, hala nola, kontsumoa, espiritualtasuna, protesta, identitatea, historia, aldaketa, ekologia, galera eta desioa. ART21 ekoiztetxe estatubatuarra dugu, PBS kateari lotua; arte garaikideari buruzko hezkuntza-material aparta ekoizten du, eta, aurten, ACCESS 100 ARTISTS programa doan eskaintzen du, 100. dokumentalaren nazioarteko ospakizun modura. Musearen webgunean begira dezakezu egitaraua. lekua: Museoko Entzungela.
sarrerak: doakoak, Museoko txarteldegian baino ezin dira hartu (gehienez 3
sarrera pertsona eta saioko; jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin). TAILER GEHIAGO UDAKO TAILERRAK uztailak 8–12, 10:00−13:00 Eskari handia dela eta, beste tailer bat eskainiko dugu, etxeko txikienentzat (3−6 urte). 5 egun Museoan: ikasi, sortu eta lagunak egin. Lagunentzako prezioa: 60 € / astea eta 100 € / bi aste. Izen-ematea: webgunean (epea zabalik dago).
2013ko GAU ZURIA Guggeheim Bilbao Museoan Chanson de guerre Ekainak 15 (larunbata), 22:00−02:00 L’Art en guerre erakusketa ikusgai dela, hiru artista frantziar erakusketak ardatz duen garaiko musika jo eta abestuko dute (Édith Piaf, Django Reinhardt, Lucienne Delyle eta abar): Dora Lou, soinu-jotzaile batek lagunduta. Michel Hermon, piano-jotzaile batek lagunduta. Philippe Bot, gitarra jotzaile batek lagunduta.
ARTEA ETA JAZZA LAS NOCHES DEL GUGGENHEIM BILBAO Abuztuak 20–23, 23:15–2:00 Museoa Aste Nagusiko ospakizunei batuko zaizkio: gauez ateak zabalduko ditu eta bisitariek erakusketetez gain, jazz emanaldi batez gozatu ahal izango dute, Atrioan.
EGUNGO DANTZA: BAKARKAKO EMANALDIAK ACT JAIALDIA Ekainak 5 (asteazkena) Artista hasiberrien bakarkako emanalidiez goza ezazu. Artistok PAP (Performing Arts Programme) egitarauan parte hartzen dute, ACT Nazioarteko Eszena Sortzaile Berrien Jaialdian, zeina 10. urtez ospatuko den aurten. • 12:00 Eli Hernández: Vertigo (15 min) eta Adrián García de los Ojos: Remember Me (20 min) [EAE]. • 18:00 Pier F. Scannavino: The other (20 min) eta Enrico l’Abbate: Cont (24 min) [Italia]. lekua: Zero Espazioa (eserleku-kopuru mugatua).
sarrerak: 2 € Museoaren Lagunak eta 4 € publiko orokorra (saio bakoitza),
Museoko txarteldegian.
DANTZA: NEW YORK CITY BALLETEKO IZARRAK Abuztuak 21 (asteazkena) eta 22 (osteguna), 19:00 New York City Ballet-eko izarrak Guggenheim Bilbao Museoan izango dira aurten ere, seigarren urtez, Mary Sharp Cronson-ek ekoitzitako Works & Process at the Guggenheim arte-eszenikoen egitarauaren barruan. New Yorkeko balleteko dantzariek koreografia klasikoak orain gutxi sortutakoekin uztartuko dituzte. Begiratu egitaraua webgunean. lekua: Museoko Entzungela.
sarrerak: 5 € Museoaren Lagunak eta 10 € publiko orokorra, Museoko
txarteldegia eta webgunean, uztailaren 1etik aurrera.
Abuztuak 20 (asteartea) Gorka Benítez / David Xirgu / Ben Monder Abuztuak 21 (asteazkena) Corrin Evans Trio Abuztuak 22 (osteguna) Jorge Pardo: “Huellas” Abuztuak 23 (ostirala) Lorenz Kellhuber Trio sarrerak: 8 € Museoaren Lagunak, Kide
Korporatiboak eta egun horretako bisitariak; 15 € publiko orokorra (Museorako sarrera eta emanaldia barne). Txarteldegian eta webgunean uztailaren 1etik aurrera. argibideak: 944 359 080 eta www.guggenheim-bilbao.es. Babeslea:
LANKIDETZA BERRIA
BIDAIAK (2. SEIHILEKOA) MUSEOAREN LAGUNENTZAT SOILIK
CIRQUE DU SOLEIL
Beste urte batzuetan bezala, aurten ere Cirque du Soleil konpainiarekin lankidetzan izango gara, taldearen azken ikuskizunaren aurkezpena dela eta. Kooza izeneko ikuskizun horretan zirkuko tradizioa berreskuratu dute: akrobazia txundigarriak pailazoen artearekin uztartu dituzte. Bilbon ikusgai izango da ekainaren 16 arte.
SORTZE PROZESUA Ekainak 10, 18:30 Adrián Gonzálezek, biren komunikaziozuzendariak, Cirque du Soleil-en sorrera eta filosofia azalduko ditu, eta ikuskizunen sortze-prozesuaren gako batzuen berri ere emango du. Taldeko artista batzuek emanaldi txiki bat eskainiko dute. lekua: Museoko Entzungela. iraupena: 45 min. sarrerak: 5 € Museoaren Lagunak, 10 € publiko orokorra; Museoko txarteldegian eta webgunean. BEHERAPENA MUSEOAREN LAGUNENTZAT Oraindik ez baduzu Kooza ikusi, Cirque du Soleil-en azken ikuskizuna, profitatu aukera hau: Lagunek %10eko beherapena izango duzue ekainaren 4tik 16rako saioetan (asteartetik igandera). Erosi sarrerak www. cirquedusoleil.com webgunean (erabili GUGGENHEIM beherapen-kodea) zein www.guggenheim-bilbao.es webgunean (Babesleak eta Kideak / Museoaren Lagunak). BISITALDIA: BACKSTAGE Lagun guztien artean zozketatuko dugu, notario aurrean, Cirque du Soleil-en backstage-rako bisitaldi bat. Ekainaren 12an, 10 pertsonako talde bat konpainiaren hiri “ibiltaria” ikusi ahal izango dute: sarrerako karpa (Grand Chapiteau), artisten karpa, sukaldea, eskola eta gimnasioa, besteak beste.
PARIS: FIAC, ERAKUSKETA HANDIAK ETA BILDUMA PRIBATUAK Urriak 23–27
Euskadi Eguna ospatzen dela eta, Parisen zubia igarotzea proposatzen dizugu. Parisko 40. Arte Garaikide Azoka izango da orduan (FIAC), eta azoka zahar horretan, mundu onenetako batean, ezinbestean batzen dira bildumatzaileak eta arte-zaleak. Grand Palais-en gangen azpian, Tuileries lorategietan eta beste toki liluragarrietan ikusgai egongo dira 180 galeria baino gehiagok aurkeztutako mundu osoko artista garaikideen lanak. Egitarau ofiziala bezain bikainak dira azokaren inguruak eta azokak babestuta egiten diren beste jarduera guztiak: “Galerien gaua”, “Gauerdiko taxiak” eta VIP egitaraua, besteak beste. Azken horretaz gozatuko dugu bidaia honetan. Gure ibilbidean bilduma handiak, erakusketa bikainak eta kultur gune gailenak bisitatuko ditugu, esaterako: Centre Pompidou, Palais de Tokyo, MAM-Musée d’Art moderne de la Ville de Paris eta Fondation Cartier pour l’Art Contemporain, Jean Nouvel-ek diseinatutako eraikinean dagoena. Halaber, islamiar arteari eskainitako hegala ikusiko dugu Louvre Museoan (Institut du Monde Arabe eta bertako museoa, Jean Nouvelena) eta Sena ibaiaren kaietan zehar ibiliko gara Les Docks izeneko gune zalapartatsu berrituan; bertan daude Cité de la Mode et du Design eta Dominique Perrault arkitektoaren Bibliothèque Nationale. Bidaia honetan Paris ikusiko duzu, inoiz ez bezala: erabat liluragarri eta sofistikatu. Argibideak: www.guggenheim-bilbao.es (Babesleak eta Kideak / Museoaren Lagunak)
JERUSALEM - TEL AVIV GAUR EGUNETIK BEGIRA Ezbairik gabe, Israelen xx. eta xxi. mendeetako modernotasunak izen berezia du: Tel Aviv. 2003an UNESCOk Gizadiaren Ondare Kultural izendatu zuen “hiri zuria”, bertako nazioarteko Bauhaus estiloko etxe-multzoagatik; izan ere, arkitektura estilo horren aire zabaleko museo handiena da. Gaur eguneko arkitektura Mediterraneoaren ertzeetan, antzina sortutako Jaffa ondoan. Duela mende asko jaiotako portu-hiri hori zoragarria da Jaffa, eta historiaz blai dago: bertan daude San Pedro Monasterioa, Simon Larru Apaintzailearen Etxea, Mahmoudia Meskita, Desiren Zubia eta Erloju Dorre Otomandarra, besteak beste. Tel Aviveko gau-giro zirraragarriaz gozatzeaz gain (Mediterraneoko hiri dibertigarrienetako bat omen da), hiriko kultur guneetatik ibiliko gara. Proposamen kitzikagarriak dira; izan ere, bertan biltzen dira munduko eskualde horretako bilduma gailen batzuk eta museo handi bat, Tel Aviv Museoa. Gainera, artista judutar handi batzuen estudioetara joango gara. Jerusalem ezaguna da erlijioetan duen esanahiagatik, baina arteari eta kulturari eskainitako gune interesgarriak era baditu, hala nola, Israel Museoa, herrialdeko kultur erakunde garrantzitsuena eta munduko arte eta arkeologia museo handienetako bat. Museoaren eraikin ikusgarrietan zehar ibiliko gara, eta bertako bilduma bikainak aztertuko: pintura eta eskultura funtsak eta Itsaso Hileko Eskuizkribuak, besteren artean. Gainera, James Turrell artista kaliforniarraren Zeru espazioa (Sky Space) ere ikusiko dugu. Hauek dira ibilbideko beste bisita batzuk: Israelgo Islamiar Arte Museoa; Rockefeller Arkeologia Museoa; meskiten zabalgunea, tenpluaren mendia; ekialdeko harresia edo “aieneen harresia”; Hilobi Santuaren eliza; David erregearen hilobia; eta Olibondoen mendia. Halaber, Judeako Belemera joango gara, non Jaiokundearen basilikara, munduko eliza zaharrenetako bat, dagoen. Bi hiri zirraragarriri egungo begiz jotzeko aukera da bidaia hau. Argibideak: www.guggenheim-bilbao.es (Babesleak eta Kideak / Museoaren Lagunak)
Copyright © 2012, Fundació Catalunya-La Pedrera
Abenduak 1–8
berria !
BARTZELONA HAURREKIN Azaroak 1–3
Arteak eta kulturak pizten dizuen interesa, txikiei ere helaraztea proposatzen dizuegu. Bartzelonarako bidaia dibertigarri bat antolatu dugu horretarako, guztientzat egokia: haurrak, gurasoak, izeko-osabak, aiton-amonak eta abar. Helduek zein txikiek gozatzeko moduko planak prestatu ditugu: Bartzelona modernista, egungo Bartzelona…. Seme-alaba, iloba zein bilobekin egiteko “iniziazio” bidaia ezin ahantzizkoa. Hartzaileak: 6 urtetik gorako haurrak (gomendioa). argibideak: www.guggenheim-bilbao.es
(Babesleak eta Kideak / Museoaren Lagunak)
Tel Aviv Museoa
ALBISTEA
BISITALDIAK IBERDROLA DORRERA Maiatzean Museoaren Lagun batzuek, zozketaz, Babesle Estrategiko Iberdrolak eskainitako bisitaldiez gozatu dute. Entre Chien et Loup. Obras de la colección Meana Larrucea erakusketa ikusi dute Iberdrola Dorrean.
w w w . g u g g e n h e i m - b i l b ao . e s
Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbao 944 359 012 - 944 359 080 Jarrai gaitzazu:
AURRERAPENA (2. SEIHILEKOA) UZTAIL ETA ABUZTUKO ORDUTEGIAK MUSEOA Udan ordutegia zabaltzen du Museoak: uztailaren 1etik irailaren 2 arte, egunero zabalik egongo da, astelehenak barne, ohiko ordutegian, 10:00–20:00. BISTRÓ GUGGENHEIM BILBAO Egunero zabalik egongo da, egun zein gau. Gainera, udan, terrazaz gozatu ahal izango duzu kafea hartzeko zein kopa bat edateko, gaueko ordu batak arte.
ARTE ARDURA LABORATEGIA: ZERUMUGAK
2013ko irailak 4−29 • 103b aretoa Zerumugak Arte Ardura Laborategia egitarauan aukeratutako bigarren proiektua da. Alexanda Baurès da erakusketa horren komisarioa, eta zeruertza aukeratu du proiekturen oinarri gisa. Zeruertza ikusizko marra da harentzat, bai eta gizakiaren eta naturaren arteko harremanaren ardatz, ekologia gaien inguruko ardura handia den garaian. Era berean, Guggenheim Bilbao Bildumako Gerhard Richter-en Itsas paisaia (Seestück, 1998) lanetik abiatu da artelanen aukeraketa egiteko. Irailaren 4tik urriaren 29ra arte, zazpi artistaren obrak ikusgai ipiniko ditu, itsasoz eta mendiz inguratuta lan egiten dutenak. Honakoak dira artistak: Carla Andrade, Bego Antón, Antonio Barea, Amaia Gracia Azqueta, Sandra Montero, Eriz Moreno eta Mikel Uribetxeberria. Arte Ardura Laborategia Guggenheim Bilbao Museoaren ekimena da. Horren bidez hiru komisario gazteren proiektuak aurkeztuko dira, Museoko 103b berariaz sortutakoak. Hartara, arte arduradunen ahotsa eta suspertzen ari diren inguruko arte-praktikak agerian jarriko dira. Ekimen hau 2012an, 15. Urteurrena dela eta, hasitakoaren jarraipena da. 2013an gauzatuko da hiru arte-arduradunek taxututako hiru proiekturen bidez. Babeslea:
ordutegia
Bazkariak: asteartea–igandea, 13:00–15:15 Afariak: osteguna–larunbata, 20:30–22:30 Beherapenak: %10: taberna-kafetegian eta terraza-kafetegian %5: Bistró eta Nerua jatetxeetan Lagun txartela aurkeztu behar da. Ez da beste eskaintza batzuekin bateragarria. Nerua 944 000 430 Bistró Guggenheim 944 239 333 ARTEAREN IZKINA Sormena lantzeko gune honetan 2 eta 8 urte arteko haurrek arte-jarduerak egin ditzakete, helduek erakusketa ikusi bitartean. Egunero zabalik egongo da. Ekainaren azken astean 10:00etatik 14:00etara, eta uztailean eta abuztuan 10:00etatik 18:00etara.
2. MAUSHAUS IKASTAROA: ARKITEKTURAREN HASTAPENAK, 5 ETA 10 URTE BITARTEKO HAURRENTZAT Lehen hiruhilekoa: urriak 8, 15, 22 eta 29; azaroak 5, 12, 19 eta 26; abenduak 3, 10 eta 17 (astearteak) Urrian Maushaus arkitektura ikastaroaren berriro ere abiaratuko dugu, bigarrenez. Hastapen-ikastaroa da, haurrek arkitekturara hurbil daitezen eta espazioaren pertzepzioa gara dezaten, ariketa ludiko eta esperimentalen bidez. 2012–13ko ikasturterako ordutegia aldatu dugu, beherapenak eskainiko ditugu anai-arrebentzat, liburuak maileguan utziko ditugu eta abar. Eman izena orain! hartzaileak: 5−10 urteko haurrak.
prezioa: hiruhileko bakoitza 100 € Museoaren Lagunak eta 125 € publiko orokorra. argibideak: www.guggenheim-bilbao.es
LAGUNDU HOBETZEN ETA JASO INFORMAZIOA MODU EROSOAN Begiratu zure profila Museoaren Lagunen gune pribatuan, guggenheim-bilbao.es webgunean, eta bete datuak. Gogoratu, zure eposta helbidea badaukagu eta hala nahi baduzu, bertara igorriko dizkizugu buletinak (arinago, gainera), baita bide horretatik bakarrik bidaltzen ditugun azken ordukoak. Posta arruntez informaziorik jaso nahi ez baduzu, mesedez, jakinaraz iezaguzu zure profilaren bidez. Epostaz baino ez dizugu argibiderik bidaliko. Zure datuekin zerbitzu hobea ematen lagunduko diguzu.