Urriko boletina

Page 1

museoaren lagunak

Antoni Tàpies Pila de plats (Plater pila), 1970 Assemblage-objektua, 40 x 23 x 23 cm Bilduma: John Cage Trust © Fundació Antoni Tàpies, Barcelona/VEGAP, Bilbo, 2013 Argazkia: Joerg Lohse

Antoni Tàpies

Objektutik eskulturara (1964–2009) 2013ko urriak 4–2014ko urtarrilak 19 • bigarren solairua komisarioa: Álvaro Rodríguez Fominaya

Erakusketa hau Antoni Tàpiesen eskulturei eta objektuei eskainitakoa da, artelan multzo horiek sakonetik aztertuko duen lehenengoa. Haren ibilbide osoko lanak ikertuko dira; bost hamarkada, 1960tik egun arte. Muntaia edo assemblage noziotik abiatu zen Tàpies objektuak eta eskulturak egiteko alde formalak arakatzeko. Interes hori bizitza osoan landu zuen; izan ere, ikerketa-lerro horrek arte-gai eta -ardura jakin batzuk aditzera emateko aukera eman zion. Askotariko materialez eta teknikez egindako lanak daude ikusgai erakusketan, eskulturak eta objektuak sortzeko Tàpiesek jarraitutako ildo tematiko, kontzeptual eta kronologikoak agerian uzteko. Horrek haren garaiko artean izandako eragina beste ikuspegi batzuetatik ulertzea ahalbidetuko du.

Babeslea:

25 gonbidapen

bikoitzen zozketa Erakusketa honen koktelerako bi pertsonarentzako 25 gonbidapen zozketatuko ditugu Museoaren Lagunen artean. Begiratu www.guggenheim-bilbao.es webgunean (Babesleak eta kideak/Museoaren Lagunak/ Gune pribatua) irabazleetako bat zaren. Irabazleek postaz jasoko dute gonbidapena.


IKUSGAI HALABER

Robert Rauschenberg. Gabarra (Barge), 1962–63. Olio-pintura eta serigrafiatutako tinta mihise gainean. 203 x 980 cm. Guggenheim Bilbao Museoa eta Solomon R. Guggenheim Museum, New York, honako hauek egindako diru-ekarpen osagarriekin: Thomas H. Lee eta Ann Tenenbaum, Zuzendariaren Nazioarteko Batzorde eta Batzorde Betearazleko ondorengo kideak: Eli Broad, Elaine Terner Cooper, Ronnie Heyman, J. Tomilson Hill, Dakis Joannou, Barbara Lane, Robert Mnuchin, Peter Norton, Thomas Walther eta Ginny Williams; Ulla Dreyfus-Best, Norma and Joseph Saul Philanthropic Fund, Elizabeth Rea, Eli Broad, Dakis Joannou, Peter Norton, Peter Lawson-Johnston, Michael Wettach, Peter Littman, Tiqui Atencio, Bruce eta Janet Karatz eta Giulia Ghirardi Pagliai, 1997

Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak III 2013ko azaroaren 3 arte • 103a eta 105 aretoak komisarioa: Álvaro Rodríguez Fominaya

Azken egunak Guggenheim Bilbao Bildumaren aurkezpen honetara etortzeko. Pop mugimenduko artista gailenen eta mugimendu horri lotutako beste batzuen lanak daude; azken horiek poparen oinordeko dira, historiaren joera horrekin zerikusia izan dute eta haien artelanetan arte garaikidearen genealogia jakin bat islatzen da.

Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak IV 2013ko azaroak 19–2014ko iraila 105 aretoa komisarioa: Petra Joos

Erakusketa hau 2010ean hasitako ziklo baten laugarren eta azken erakusketa da. Erakusketek Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak testuinguru batean kokatzea dute xede, eta, era berean, ikusleari funts horien ikuspegi zabala erakustea. Egun, 70 artistaren 125 sorkuntza jasotzen dira funts horietan. Oraingoan, Bildumako sortzaile garaikideen bi belaunaldiren obrak, errealitatearen eraldaketan esku hartuz muga artistikoak gainditzen dituztenak, aurrez aurre jarriko ditu erakusketak. Prozesu horretan, giza harreman pertsonalak aintzat hartzen dituzte, besteak beste, artearen historia edo kosmosa dituzte aipagai, eta bestelako eremu abstraktuak arakatzen dituzte. Ikusleak irudiak behatu ez ezik, irudi horien azpian dagoena ere ikustea da erakusketa honen erronka. Erakusketa honetan, besteren artean, Elssie Ansareo, Manu Arregui, Juan Manuel Ballester, Prudencio Irazabal, Darío Urzay eta Juan Uslé artisten lanak egongo dira ikusgai.

José Manuel Ballester. Errege-erreginaren jauregia (Palacio Real), 2009. Inprimatutako argazkia mihise gainean, 276 x 318,4 cm. Edizioa: 2 aletik 1. + AP. Guggenheim Bilbao Museoa


ERAKUSKETAK

Arte Ardura Laborategia 2013ko urriak 8–azaroak 3 103 b aretoa komisarioa: Inés Bermejo

Arte Ardura Laborategia Guggenheim Bilbao Museoaren ekimen bat da, eta Euskal Herriko zenbait arte arduradun gaztek Museoko 103b aretorako berariaz sortutako esku-hartzeak eta proiektuak biltzen ditu. 15. urteurrenaren harira 2012an hasitako ekimenaren jarraipena da programa hau. Horrela, 2013an hiru proiektu egongo dira ikusgai, eta guztiek arte ardura kutsua islatuko dute; horrekin batera, gaur egun gure inguruan sortzen ari den jardun artistikoa ezagutzeko aukera izango da Museoaren gune batean. Iskandar Rementeriaren Izena gero eta Alexandra Baurèsen Zerumuga ondoren, Inés Bermejoren Geratu dadila mundua, ni jaitsi egingo naiz-eta: ezeztatu garai bat, hasi beste bat proposamena ikusteko aukera izango dugu. Krisi-garaian murgildutako munduan energia negatiboa sorkuntza bilakatu behar dela dioen tesia oinarritzat hartuta, zazpi euskal sortzaileren lanak aurkeztuko ditu komisarioak; artistok bideoa, instalazioa, pintura, ilustrazioa edo eskultura dituzte adierazpide. Babeslea:

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria—Prozesua eta metodoa 2013ko urriak 31–2014ko otsailak 16 hirugarren solairua komisarioak: Álvaro Rodríguez Fominaya eta Lucía Agirre

Historiaren dekonstrukzioa eta simulazioa erabiltzen dituzte Iñaki Garmendiak (Ordizia, 1972), Xabier Salaberriak (Donostia, 1969) eta Erlea Maneros Zabalak (Bilbo, 1977) artelanak egiteko. Estrategia horiez gain, artea jorratzeko berregite-, bereganatze- eta berrinterpretatze-prozesuez baliatzen dira. Erakusketa honetan, bere funtsezko asmo bati jarraiki, inguruko arte-giroa arakatuko du Guggenheim Bilbao Museoak, artegintza horren testuingurua azaltzeko. Hiru egitura autonomoetan datza erakusketa; egiturok, halere, interdependenteak dira eta hiru egileen lana hartuko dute. Ezaugarri horri esker, hiruron lanak elkar elikatuko dute. Egitura bakoitzean artista banaren ibilbidea berraztertuko da, eta, gainera, artelan egin berriak ikusgai jarriko dira, erakusketarako bereziki sortutakoak.

Izena gero proiektuaren ikuspegia

PARTEKATUTAKO HAUSNARKETAK Museoko profesionalek gidatutako bisitaldi paregabe hauen bidez ezagutu itzazu erakusketa baten obra esanguratsuenak, muntaiaren zokoak eta erakusketa bakoitzaren bestelako bitxikeriak. Antoni Tàpies • Arte Ardura Arloaren ikuspegia: urriak 9, asteazkena • Funtsezko kontzeptuak: urriak 16, asteazkena Prozesua eta metodoa • Arte Ardura Arloaren ikuspegia: azaroak 6, asteazkena • Funtsezko kontzeptuak: azaroak 13, asteazkena topalekua: Informazio-mahaia

sarrerak: 3 € publiko orokorra, 2 €

Lagunak (Museorako sarrera ez dago barne). Gutxieneko kopurua: 5 pertsona talde bakoitzeko. Museoko txarteldegian eta webgunean eskuragarri Fundación Vizcaína Aguirrek babestua

ADI EGON • 103 a eta b aretoak azaroaren 10etik aurrera itxiko dira, Museoko gune batzuk birmoldatzeko.

Iñaki Garmendia. S/T Orbea eta Orbea T-L, 2007. Kanal bakarreko bideoa eta argazki digitala. Argazkia: Marc Roig

• Azarotik aurrera, Lagun txartelaren kopia egitea ez da doakoa izango: 2 € ordaindu beharko dira. Salbuespen bakarra lapurreta da (salaketa-orria aurkeztu beharko da).


erosi lagunartean eta erreserbatu

gidaridun bisitaldiak: www.guggenheimbilbao.es (urriaren 8tik aurrera)

DOAKO GIDARIDUN BISITALDIAK (Lagunentzat soilik)* Gozatu aldi baterako erakusketez eta ezagut itzazu Lagunentzako gidaridun bisitaldietan. Antoni Tàpies*: Urriak 15, asteartea, 18:00–19:30 [gaztelaniaz] Urriak 18, ostirala, 18:00–19:30 [euskaraz eta gaztelaniaz] Urriak 20, igandea, 11:30–13:00 [euskaraz eta gaztelaniaz] Prozesua eta metodoa*: Azaroak 19, asteartea, 18:00–19:30 [gaztelaniaz] Azaroak 22, ostirala, 18:00–19:30 [gaztelaniaz] Azaroak 24, igandea, 11:30–13:00 [euskaraz eta gaztelaniaz]

PUPPYREN LOREAK NOLA ALDATZEN DITUGUN IKUSI (Lagunentzat soilik) Bisitatu Puppyren barne-egitura eta ezagutu landatze-prozesua leku berezi batetik: haren bekain eta sudurrera igoko zara eta zehaztasun handiz ikusi nola sortzen den eskulturaren lorezko azala. Puppy Jeff Koonsek sortu zuen duela 21 urte baino gehiago. Partaide kopuru mugatua. Etorri nahi baduzu, deitu 944 359 012 telefonora, 10:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, urriaren 8a baino lehen, eta eman izena. Izena ematen duten guztien artean zozketa egingo da. egunak: urriak 10, osteguna, eta 11, ostirala ordutegia: 11:00 eta 12:00 iraupena: 45 min.

Euria zen arren (aberri Galesen edozein egunetan bezala), ederki pasa nuen eta asko ikasi nuen Jeff Koonsen lanari buruz, baita urte osoko mantentze-lan handiari buruz. Eskerrik asko!

LAGUNARTEAN, GIDARIDUN BISITALDIA ETA BAZKARI EDO AFARIA (Lagunentzat soilik)* Bazkalorduari zein arratsaldeari probetxua ateratzeko egin gidaridun bisitaldia aurkeztu berri den erakusketaren inguruan; amaieran, bazkaria edo afaria hartu Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean. Lagunartean egongo zara. Antoni Tàpies: urriak 17, osteguna, eta Prozesua eta metodoa: azaroak 14, osteguna, 14:00–16:00, 20 € Lagunak eta 30 € Lagun batekin datorrena 19:00–22:00, 30 € Lagunak eta 40 € Lagun batekin datorrena Barne daude gidaridun bisitaldia eta bazkaria/afaria.

BISITALDI PRIBATUAK KOMISARIOEN ESKUTIK (Nazioarteko Kideentzat soilik)* Erakusketa ireki aurretik, komisarioen eskutik, haren funtsezko kontzeptuak eta lanak hautatzeko zergatia ezagutzeko aukera aparta. Aldez aurretik erreserbatu behar da 944 359 012 telefonoan. Urriak 2, asteazkena: Antoni Tàpies Urriak 29, asteartea: Prozesua eta metodoa Azaroak 18, astelehena: Aukeraketak IV *Datetan aldaketak egon litezke eskaeraren eta zerbitzuaren erabilgarritasunaren arabera. Gutxieneko partaide kopurua.

Jon Rees Museoaren Laguna bisitaldian


BISITALDIAK ETA JARDUERAK

SORMEN SAIOAK: ZUK ZEUK EGIN! HIRUGARREN SAIOA: IRUDI ARTEAN Urriak 15, 16, 22 eta 23, astearteak eta asteazkenak, 18:00−19:30 Andy Warholek lagunak grabatu zituen New Yorkeko bere estudioan, The Factory izenekoan, eta lan batzuen protagonista bihurtu zituen; Aukeraketak III erakusketan horren adibide bat dago. Tailer honek antzeko ideia bat du abiapuntu: Pablo Marte artistak lau saio zuzenduko ditu eta harekin zure sortze-prozesua partekatu ahal izango duzu, idazmena, bideoa eta performancea artegintzarako tresna gisa baliatuz. topagunea: taldeen txarteldegia

ARTISTEKIN BISITALDIAK ARETOETAN Prozesua eta metodoa erakusketako artelanak ezagut itzazu egileen eskutik. Artista bakoitzak bisitaldi bana egingo du erakusketara. • Urriak 31, osteguna: Erlea Maneros Zabala • Azaroak 7, osteguna: Iñaki Garmendia • Azaroak 21, osteguna: Xabier Salaberria

sarrerak: 32 € publiko orokorra, 24 € Lagunak (4 saioak barne). Webgunean

topalekua: informazio-mahaia.

lekua: Zero Espazioa eta Hezkuntza Gela

soilik salgai (18 urtetik gorakoentzat; gutxienez 10 pertsona, gehienez 15).

IKUS ENTZUNEZKOEN ZIKLOA: ART21 ACCESS 100 ARTISTS Urriak 22, 23 eta 24, asteartetik ostegunera, 18:30 ART21 ekoiztetxearen bigarren dokumentalen zikloaz gozatu, PBS kateari lotutako ekoiztetxe estatubatuar horri esker. Guggenheim Bildumetako artistekin zerikusia duten dokumentalak emango dira, tartean, Robert Mangold, Bruce Nauman, Paul Pfeiffer, Cindy Sherman eta Kiki Smith. Haien lanak aurkeztuko dizkigute eta askotariko gaiak izango dituzte hizpide, hala nola, espiritualtasuna, oroimena, eraldaketa, denboraren joana eta identitatea. Jatorrizko bertsioa (ingelesez) gaztelaniazko azpitituluekin.

ordua: 18:30–19:30.

sarrerak: doakoak; ezinbestekoa da aldez

aurretik webgunean izena ematea (Museoko sarrera ez dago barne). Gutxieneko kopurua: 5 pertsona; gehienez: 20.

lekua: Zero Espazioa (ikusle kopuru mugatua)

sarrerak: doakoak, Museoko txarteldegian soilik har daitezke. Egitarau osoa

webgunean eskuragarri.

ANTONI TÀPIESI BURUZKO HITZALDIAK Urriak 29, asteartea: Tony Godfrey, 18:30 Tàpies eta arte kontzeptuala. Etsaiak ala ezkutuko adiskideak? Arte historialari Tony Godfreyk arte kontzeptualaren inguruan jardungo du: zer den azaltzeaz gain, Tàpisen lanari buruzko bere ikuspegia azalduko du, bai eta artista katalana neurri batean arte mota horri lot dakiokeela, hark arte kontzeptuala gogoko ez bazuen ere. Azaroak 26, asteartea: Pere Gimferrer, 18:30 Materia eta hiru dimentsioak, Tàpiesen azken lanaren arabera: Bi pertsonaia, 2011 Poeta eta idazle Pere Gimferrer-ek erakusketa eta Tàpiesek jorratutako azken gaia, zehazki, egindako azken lana (Bi pertsonaia, 2011), lotuko ditu. lekua: Entzungela

BOOKS ALIVE!

Urriak 13, 20 eta 2 eta azaroak 10, 17 eta 24, 11:30. 3–8 urte Liburutegian haurrak ipuin bateko pertsonaia bilakatzen dira, irakurketa, gorputz adierazpena eta ingelesez egindako dramatizazioak bat egiten dute.

sarrerak: doakoak, Museoko txarteldegian eta webgunean eskuragarri

ART AFTER DARK. ARTEA ETA MUSIKA ATRIOAN 22:00−02:00 Hurrengo saioak: Irailak 20, urriak 11, azaroak 8 eta abenduak 13 sarrerak: 12 € publiko orokorra, 8 € Lagunak. Salgai Museoko txarteldegian

eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. Horrez gain, Museoko Art After Dark edozein saiora bazatoz, zure sarreraren truke egun horretarako Fever klubean sartzeko txartela emango dizugu (00:00etatik aurrera erabilgarria). 18 urtetik gorakoentzat (NAN zein pasaportea eskatuko da). Babeslea:

TOPAKETAK ARTISTEKIN

Urriak 6 eta azaroak 3, 11:30. 8–12 urte Topaketak artistekin, idazleekin edo ilustratzaileekin Museoko Liburutegian; euren obra eta prozesu sortzailea azalduko diete haurrei eta helduei. sarrerak: 5 € publiko orokorra; 2,5 €

Lagunak. Museoko txarteldegian eta webgunean, jarduera egunaren aurreko hilabeteko hirugarren asteazkenetik aurrera (10:00etatik aurrera)


2. HAURRENTZAKO MAUSHAUS IKASTAROA: ARKITEKTURAREN HASTAPENAK Zer da arkitektura? Non eta nola bizi dira animaliak? Eta pertsonak? Gure inguruak zer-nolako zirrarak sortzen dizkigu? 34 saioko ikastaro honetan, maketen, proiekzioek eta jolasen bidez, haurrek arkitekturaren inguruan hausnartuko dute, eta, gainera ikasiko dute babesleku batean bizitzea hautu naturala dela. Horretarako hiri inguruko natura eta haien inguruko eraikinak aztertuko dituzte euren logelatik, etxetik abiatuta.

HAURRENTZAKO TAILERRAK Puppy tailerrak Puppyri loreak aldatzean haurrak haren inguruan bilduko dira; landareak material gisa erabiliz artelanak sortzeko proposatuko zaie. Urriak 19 eta 20, 11:00 eta 17:00 [EU] 2 talde: bata, 3–6 urte; bestea, 7–12 urte Urriak 26 eta 27, 11:00 eta 17:00 [ES] 2 talde: bata, 3–6 urte; bestea, 7–12 urte Armiarma tailerrak Louise Bourgeoisen eskulturak haurrei lagunduko die, era ludikoan, askotariko arte-kontzeptuak ikasten.

Lehen hiruhilekoa: urriak 8, 15, 22 eta 29, azaroak 5, 12, 19 eta 26; abenduak 3, 10 eta 17 (astearteak)

Azaroak 23 eta 24, 11:00 eta 17:00 [ES] 2 talde: bata, 3–6 urte; bestea, 7–12 urte Azaroak 30 eta abenduak 1, 11:00 eta 17:00 [EU] 2 talde: bata, 3–6 urte; bestea, 7–12 urte

Hirugarren hiruhilekoa: apirilak 29; maiatzak 6, 13, 20 eta 27; ekainak 3, 10, 17 eta 24 (astearteak)

Doako tailerrak dira, Lagunentzat soilik. Haurrentzako tailerren eta beste jardueren ingurukoak jakiteko jo Museoaren webgunera edo 944 359 090 telefonora.

prezioa: 125 € hiruhilekoa. Lagunak: %25eko beherapena: 100 € hiruhilekoa. Hilean

Bigarren hiruhilekoa: urtarrilak 7, 14, 21 eta 28; otsailak 4, 11, 18 eta 25; martxoak 4, 11, 18 eta 25; apirilak 1 eta 8 (astearteak)

adina: 5–10 urte (gehienez 20 haur) ordutegia: 18:00–19:30

ordain daiteke. Anai-arrebentzako deskontuak daude. Barne daude: askaria, liburuen mailegua, ikastaroaren laburpen cda (argazkiak/bideoak). Hiruhileko amaieran jaialdi bat eta erakusketa bat egingo dira, partaideen senide eta adiskideentzat. argibideak: www.guggenheim-bilbao.es

sarrerak: Museoko txarteldegian eta

www.guggenheim-bilbao.es webgunean, jardueraren eguneko aurreko hilabeteko hirugarren asteazkenetik aurrera (10:00etatik aurrera). ARTEAREN IZKINA Larunbat eta igandeak, 10:00–14:00 Haurrentzako gune bat da, Museoko Atrioan dagoena. Bertan haien adinerako egokiak diren sormen-jarduerak egin ditzakete, helduek erakusketak ikusten dituzten bitartean. adina: 2–8 urte

sarrerak: txartela hartu behar da

txarteldegian (helduarentzako sarrera bat + 4 € haur bakoitzeko, 2 € Laguna bazara) eta ondoren Atrioko Artearen Izkinara jo.

BABY ART Urriak 5, 12, 19 eta 26 eta azaroak 2, 9, 16, 23 eta 30, larunbatak Guggenheim Bilbao Museoa estimuluetarako eta jolasetarako lekua izango da; bertan, gurasoek eta haurtxoek esperientzia estetikoak izan eta arteari eta arkitekturari lotutako kontzeptuak ikasiko dituzte. adina: 6–12 hilabete ordutegia: 10:15

prezioa: 8 € pertsonako; 6 € pertsonako Lagunentzat (%25eko deskontua)


LAGUNENTZAKO BIDAIAK Z!

KE URI

K FIAC, ERAKUSKETA ETA LEPARIS:

JERUSALEM - TEL AVIV GAUR EGUNETIK BEGIRA

BILDUMA PRIBATU HANDIAK

Ezbairik gabe, Israelen xx. eta xxi. mendeetako modernotasunak izen berezia du: Tel Aviv. 2003an UNESCOk Gizadiaren Ondare Kultural izendatu zuen “hiri zuria”, bertako nazioarteko Bauhaus estiloko etxe-multzoagatik; izan ere, arkitektura estilo horren aire zabaleko museo handiena da. Gaur eguneko arkitektura Mediterraneoaren ertzeetan, antzina sortutako Jaffa ondoan. Duela mende asko jaiotako portu-hiri hori zoragarria da Jaffa, eta historiaz blai dago: bertan daude San Pedro Monasterioa, Simon Larru Apaintzailearen Etxea, Mahmoudia Meskita, Desiren Zubia eta Erloju Dorre Otomandarra, besteak beste. Tel Aviveko gau-giro zirraragarriaz gozatzeaz gain (Mediterraneoko hiri dibertigarrienetako bat omen da), hiriko kultur guneetatik ibiliko gara. Proposamen kitzikagarriak dira; izan ere, bertan biltzen dira munduko eskualde horretako bilduma gailen batzuk eta museo handi bat, Tel Aviv Museoa. Gainera, artista judutar handi batzuen estudioetara joango gara. Jerusalem ezaguna da erlijioetan duen esanahiagatik, baina arteari eta kulturari eskainitako gune interesgarriak era baditu, hala nola, Israel Museoa, herrialdeko kultur erakunde garrantzitsuena eta munduko arte eta arkeologia museo handienetako bat. Museoaren eraikin ikusgarrietan zehar ibiliko gara, eta bertako bilduma bikainak aztertuko: pintura eta eskultura funtsak eta Itsaso Hileko Eskuizkribuak, besteren artean. Gainera, James Turrell artista kaliforniarraren Zeru espazioa (Sky Space) ere ikusiko dugu. Hauek dira ibilbideko beste bisita batzuk: Israelgo Islamiar Arte Museoa; Rockefeller Arkeologia Museoa; meskiten zabalgunea, tenpluaren mendia; ekialdeko harresia edo “aieneen harresia”; Hilobi Santuaren eliza; David erregearen hilobia; eta Olibondoen mendia. Halaber, Judeako Belemera joango gara, non Jaiokundearen basilikara, munduko eliza zaharrenetako bat, dagoen. Begira diezaiegun gaur egunetik bi hiri zirraragarriei. argibideak: www.guggenheim-bilbao.es webgunean (Babesleak eta kideak/ Museoaren Lagunak)

Urriak 23–27

EN K Z A

K!

EG

A UN

BARTZELONA HAURREKIN Azaroak 1–3 Arteak eta kulturak pizten dizuen interesa txikiei ere helaraztea proposatzen dizuegu. Bartzelonarako bidaia dibertigarri bat antolatu dugu Santu Guztien Eguna dela eta. Helduek zein txikiek gozatzeko moduko planak prestatu ditugu: Bartzelona modernista eta gaur egungo Bartzelona. Zatozte!

HITZARMENAK

Dantza Konpainia Nazionala. Argazkia: Fernando Marcos (CND)

DANTZALDIA

Urriak 16, asteazkena, 19:00 La Fundición Aretoak antolatutako XIV. Dantzaldia Jaialdiaren saioetako bat egingo da Guggenheim Bilbao Museoan. Dantza Konpainia Nazionaleko koreografo gazteek saio horretarako berariaz sortutako piezak aurkeztuko dira. lekua: Atrioa (hasiera) eta Entzungela (jarraipena). sarrerak: 6 € publiko orokorra eta 4 € Lagunak. Museoko txarteldegian eta webgunean eskuragarri.

BAD JAIALDIA

Urriak 24, osteguna, 19:00 Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailak antolatzen duen Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren barruan, Museoak Pablo Fidalgo artistaren Espanha1984 performancea aurkeztuko du. Performancearen inspirazioaren jatorria artistak bere burua ezagutzeko bidaia bat izan zen. lekua: Entzungela. sarrerak: 6 € publiko orokorra eta 4 € Lagunak. Museoko txarteldegian eta webgunean eskuragarri. iraupena: 40 min.


w w w . g u g g e n h e i m - b i l b ao . e s

Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 359 012 - 944 359 080 Jarrai gaitzazu:

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA – BOS

Euskalduna Jauregia, urriak 31 eta azaroak 1 Britten eta Britainia Handiko inspirazioa Victoriar garaiko kanpo-politikak, hots, “isolamendu bikain” izenaz ezagutzen den horrek, eragina izan zuen Britainia Handiko kultur ekoizpenean. Kanpokoa ukatzeak artearen hedapena zaildu zuen, eta gauzak egiteko modu jakin bat gorde zuen. xx. mendean, musikagile batzuek muga horiek gainditu zituzten, haien nortasuna gordez, baina; horien artean zegoen Benjamin Britten (eragin handiena izan zuena). Horrez gain, Britainia Handiko paisaia beste lurralde batzuetako musikariren inspirazio-iturri izan zen, tartean, Mendelssohnena (horren adibide dugu Eskoziarra sinfonia). egitaraua

B. Britten: Four Sea Interludes B. Britten: Pianorako kontzertuan Re maiorrean, op. 13 F. Mendelssohn: Sinfonia 3 zk. la minorrean, op. 56 “Eskoziarra” Leonel Morales, pianoa Yaron Traub, zuzendaria lagunak: %20ko beherapena sarreraren prezioan

ZINEBI 55. BILBOKO ZINE DOKUMENTAL ETA LABURMETRAIA NAZIOARTEKO ZINEMALDIA

Azaroak 16–19 eta 21 Aurten ere, Zinebi jaialdiarekin lankidetzan arituko da Museoa, eta azaroaren 16ko, 17ko, 18ko, 19ko eta 21eko saioak hartuko ditu Entzungelan. lekua: Entzungela

lagunak: %50eko beherapena sarreraren prezioan

ARRIAGA ANTZOKIA THE NIGHT DANCES

Azaroak 25 Charlotte Rampling-ek Arriaga Antzokian aurkeztuko du Sonia Wieder-Atherton biolontxelista bikainak sortutako eta interpretatutako ikuskizun bat: Sylvia Plath-en testu sutsuak Benjamin Britten-en biolontxelorako musikarekin bat egingo dute. lagunak: %25eko beherapena sarreraren prezioan

MEM JAIALDIA

Azaroak 28, osteguna, 19:00 eta 19:45 Sabine Molenaar dantzari nederlandarraren performance bat hartuko du Museoak, 12. MEM arte esperimentaleko jaialdiaren barruan. Molenaar Bilboko ACT Jaialdiaren irabazlea izan zen iaz. lekua: Zero Espazioa (eserleku kopuru mugatua) sarrerak: 4 € publiko orokorra, 2 € Lagunak.

Museoko txarteldegian soilik salgai iraupena: 12 min.

HITZARMENAK


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.