Txosten honetan, 2014an eginiko Gipuzkoako Pobre-zia eta Gizarte Bazterketa Inkestaren (PGDI) emaitzak aurkezten dira. Estatistika lan horren bigarren argital-pena dugu honako hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizartekintza Sailak sustaturik, eta 2012an lehen aldiz egin zenaren jarraipena da. Inkestak aztertzen ditu, hala Gipuzkoan ematen diren pobrezia, eskasia, des-berdintasun edota bazterketa egoeren hedapen maila, alor horretan erabili ohi diren adierazleak baliatuz, nola gipuzkoarren bizi baldintzak, bereziki aztertuz, pobre-ziak eta bazterketak egoera horretan direnen ongiza-tean duten eragina.