Badira zenbait inkesta interesgarri bai EAE bai Gipuzkoako biztanleriaren premia sozialak eta,
zehazki, pobrezia, bazterkeria eta menpekotasunaren hedadura ezagutzeko. Horren haritik, Eusko
Jaurlaritzak aspalditik garatu ditu Pobrezia eta Ezberdintasun Sozialei buruzko Inkesta edota
Gizarte Beharren eta Gizarte Zerbitzuen Eskariaren Estatistika; lurralde mailan, berriz, 2012tik egiten
da Gipuzkoako Foru Aldundiak sustaturiko Pobrezia eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkesta.
Inkesta horiek Lurralde Historiko eta eskualde mailan pobrezia eta bazterkeriaren hedadura modu
egokian ezagutzea ahalbidetzen ba dute ere, ez dute informazio nahikorik ematen udalerri
bakoitzaren egoera ezagutzeko, eta horrek kendu egiten dio erabilgarritasuna udal-eremua zehazki
ezagutzeko.