BULETINA SORTZENELKARTEARENBULETINA 2016ko urria
1. Sortzen Birsortzen Duela 25 urte, hezkuntzakomunitateko kideak elkartu ziren Hernanin asmo komun bat zutelarik: Euskal Herriaren errealitate eta beharretan oinarri izango zuen hezkuntza-eredua definitzea eta horren aldeko mugimendua sortzea. Herri gisa, bere hezkuntzasistema eraikitzeko beharra eta eskubidea zituela argi zuten bezala, Hezkuntza-sareetan (sare publikoan eta ikastoletan) oinarritutako antolaketa-ereduak helburu hori erdiesteko muga eta hutsune nabarmenak zituela ere ikusi zuten. Ondorioz, eta Hernanin elkartutakoak sare ezberdinetako kideak zirelarik, Euskal Herriarentzat egokia litzatekeen eskola-eredu berri baten beharra nabarmendu zuten, Euskal Eskola Publiko Berri bat. Sare publiko zein ikastolen bertute eta aukerak bere egingo zituenak eta horien muga zein hutsuneak gaindituko zituena. Eta
horrela
jaio
zen
Sortzen
Elkartea, helburu hori lortzeko hezkuntza-komunitate osoa saretuko zuen herri-mugimendua. Egungo errealitatetik biharko Eskola Publiko Berri horretara bidea egiten laguntzeko tresna. Ibilbide luze horretan, eztabaida asko bizi izan ditugu, banatzeak eta elkartzeak, ahulgune garaiak zein indartsu eta alaiak. Eta guztiak hezkuntzaren egoeran eragin izan dugun urteak izan dira. Lan asko egin dugu, beste eragile batzuekin ahaleginak partekatu ere bai, herri bezala garrantzitsuak zaizkigun egitasmo ezberdinak garatuz: Oinarrizko Hezkuntza Akordioa, Euskal Curriculuma, Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko Jaia, LOMCEren aurrean “Guk gure Hezkuntza� gida. Ikasleen euskalduntzea bultzatzeko proiektuak: Euskaraz Mintza, Ikasle Euskaldun Eleanitzak sortzeko Proiektua, Aixe aisialdia,.. Eta Nafarroan, euskarak bizi duen bazterketa egoera dela eta, Euskal Eskola Publiko Berriaren
buletinaURRIA
--------------------------------------------
norabidean, ezinbesteko lehen urrats gisa, herrialde osora D ereduaren hedapena lortzeko lanetan murgilduak egon gara. Hortik “Zonalde Mixtoa” deiturikoan egindako ekimen ugariak (Haur eta Lehen Hezkuntza auzo zein herri guztietara eramateko, 0-3 haur eskolak Iruñean bultzatuz, eta abar). Edo Zonalde Diskriminatuan “Euskaraz Bizi eta Ikasi nahi dut” herriekimenari hauspoa eta laguntza emanez, Zonalde diskriminatuaren jaia burutuz, mobilizazioak, kanpainak, eta abar. Sakanan HerriEskolekin Sortzen jaia bultzatuz, eta matrikulazio kanpaina ezberdinak burutuz ere bai (Kanpaina orokorra, Zonalde diskriminatuko kanpaina, Sakanarako beste bat), Lanbide Heziketa Euskaraz plataformari forma emanez, eta abar luze bat. Eta lekuan lekuko errealitateei ere erantzun izan diegu, izan ratioen arazoei, nekazal- eremuko eskolabazkideen beharrei, D ereduan murgiltzea bermatuko luketen ikastetxe propioak lortzeko ekimenei, azpiegitura gabezi larriei, eskola-maparen aldaketetatik sortutako gatazkei, eta abar Borroka eta lan polit bezain intentsurako urteak izan dira Sortzen Elkartearen 25 urte hauek. Baina tamalez, eraldaketa nahi dugunok baino azkarrago aldatu da jendartea bera. Eta aldaketa horrek goitik-behera irauli ditu herritarren interesak eta jarduteko ereduak: -. Seme-alaben heziketari dagokionez, ikastetxeengan delegatze joera izugarri handitu da familien partetik, hezkuntza-eragile gisa gurasoen auto-bazterketaraino helduz.
2 / sortzen
-. Parte hartze eta aktibazioereduak ere nabarmen aldatu dira, indibidualismoa indartuz, lan kolektiboekiko lotura eta konpromisoa ia desagerraraziz. Baina joera orokor horietaz gain, gure akatsek eta asmatu ez izanak ere eragina izan dute Elkartean bizi dugun errealitatean. Parte hartze jaitsierarekin eta garatu ditugun ekimenek ezartzen ziguten lan abiadura dela eta, ez dugu asmatu, kidegoa motibatzea eta aktibatzea ahalbideratuko luketenen, parte hartze-eredu zein lan-estilo berriak sortzen.
Azken finean, eta inposatzen zaizkigun hezkuntza-lege atzerakoi eta elitistak ikusita, Euskal Eskola Publiko Berria inoiz baino helburu beharrezkoagoa eta ederragoa baita. Baina horrelako ametsa ezin auzolan kolektibo eta zabal batetik at eraiki. Eta horretara goaz.
Ondorioz, Elkartearen lanaren potentzialtasuna mugatua ikusten hasiak gara. Azken finean, Sortzen Elkartearen aktibo nagusia bere bazkideak dira, eta horien atxikimendu eta parte hartzearen arabera, indar gehiago edo gutxiago hartzen dute martxan jartzen diren ekimen eta lanek. Beraz, 25 urte eta gero, bada garaia Sortzen Elkartea eguneratu, egokitu eta eraginkorra bilakatzeko bide bat ireki dezagun.
-------------------------------------------
2. EUSKARA: 2.1.- Ikasle Euskaldun Eleaniztunak (hizkuntza proiektuak) Proiektuaren izenak berak adierazten duen bezala, helburua, eskolaldiaren bukaeran eleanitzak izango diren gazte euskaldunak lortzea da, hau da, euskararen ezagutzan eta erabileran gaitasun osoa izango dutenak eta baita bigarren zein hirugarren hizkuntzetan ere gai izango direnak. Horrekin batera, euskalduntze prozesu horretan eskolak ezin duela irla bat izan argi izanik, ikastetxeek eta herri/auzoek euskalduntzearen erronka elkarrekin lantzea da proiektu horren erronka nagusia, tokian-tokiko errealitateetatik hizkuntza-plan komuna adostuz eta garatuz.
buletina URRIA
2.2.- Euskararen Nafarroan
Lege
Berria
Nafarroan, 1986ko Vascuencearen Legearen erruz, Administrazioak Nafartarren hizkuntza-eskubideak hiru eremutan banatuak dituela gogorarazi nahi dugu. 30 urte beranduago, azpimarratu behar dugu Euskaldunok Nafarroa osoan, gure hizkuntza- eskubideen berme osoa behar dugula. Modu berean, Sortzen Elkartean, Euskararen Lege Berri baten alde aurrerapausoak emateko garaia dela uste dugu. Lege-marko berri batek ahalbidetu lezakeelako, besteak beste, ikasketa oro eta Nafarroa osoan euskaraz egitea. 2.3.- D eredua Nafarroa osoan (matrikulazio kanpaina, urte osoan, Kontseiluaren eskutik) Bide honetan, eta pasa den
-----------------------------------------------------------------
3 / sortzen
buletina URRIA
--------------------------------------------
ikasturtean egin genuen bezala, eta Nafarroako zonalde diskriminatutako dozenaka familiek ireki zuten pitzaduran sakontzeko helburuarekin, D ereduan izena emateko duten eskubidearen aldeko lanean jarraituko dugu, Kontseiluarekin batera, Nafarroako txoko guzti-guztietan. Badirudi, aurreko kurtsoan ez bezala, aldaketaren gobernuak ere matrikula kanpaina berezi bat burutuko duela zonalde diskriminatuan. Ziur, euskal hezkuntzari ateak irekitzeko helburua dugun eragile guztiok, lanean eta bidean elkar topatuko dugula. Horretan egongo gara gu, elkarlan zintzorako prest. Modu berean, sortzen ari diren D ereduko lerro berriek, gure elkartearen ateak zabalik dituzte, konpromisotik elkarlanerako bidean.
GOGORATU! .
AZAROAREN 5ean goizeko 10etatik 12etara IruĂąeko Sanduzelai Eskolan
NAFARROAKO Sortzenkideen ELKARGUNEA 4 / sortzen
-------------------------------------------
buletina URRIA
5/ sortzen sortzen / 3