Irakaskuntza publikoa 107.zkia

Page 1

Irakaskuntza Publikoa EAE

2015eko azaroa 107. zbk.

OA

ISM L I T N A

MERK

Lege gordailua bi-2729/00

NEOLIBERAZIZAZIOA HEZIBERRI LOMCE


Aurkibidea

Ayotzinapa

Horma

2

Editoriala

3

Irakasle funtzionarioordezkoak - Hezkuntza saila: ETT erraldoia!

4-5

- Zer ari da gertatzen gure hezkuntza sisteman? 6-7

alisten bahiketa, desagerpen Ayotzinapako 43 ikasle norm atu zen te denean, Irailaren 26an osp eta erailketen 1.urteurrena be gu du diren ekitaldietan parte hartu Nazioarteko Deialdian izan dokumental emanaldiak Ayotzinaparekin plataforman, ei , alde batetik ikasleen lagun eta elkarretaratzeak antolatuz Estatu azteko eta bestetik, Mexikoko eta familiei elkartasuna adier olitika kop nar inpunitatea, ustelkeria eta Federalaren gobernuak duen nero indarkeria muturrekoa da, egu salatzeko. Mexikok bizi duen ra go k riti inizidio urtero, 80 kazata 6 emakume erailak, 3.000 fem erailak, 30.000 desagertu‌

Hezitzaileak - Inklusioaren bidean, amets ausartak egiteko atrebentziaz

8

- Hezkuntza Sailaren erantzunen konparaketa 9 Nafarroa

10

Lan osasuna

11

Emakumeak

12

Jendarte mugimendua 13-14 Haurreskolak Patzuergo

15

Han hemenka

16

EILASTASUNA

Egin zaitez eilastasunkide! 5 euro hilero hezkuntza proiektuak aurrera ateratzen lagunduko duzu Hegoaldeko herrietan! Gogoan izan hezkuntza proiektuak ditugula El Salvador, Sahara, Guatemala, Maputxe Herria, Chiapas eta Palestinan.


editoriala Ez dago gailur garaietara iristeko bide samurrik Gure hezkuntza sistema aldaketa sakonak jasaten ari da, eta, itxura guztien arabera, horrela jarraituko du datozen urte­ etan ere. Konplexua da Euskal Herriko hezkuntza sistemaren errealitatea, eta konplexua izango da hezkuntza sistema propio eta ekitatibo baterako bidea ere. Bide honetan agerian gera­tzen ari dira eragile sindikal, politiko eta, oro har, hezkuntza munduko mugimenduen uste eta iritzi ezberdinak; gehienak zintzotasunetik sortuak, baina ez guztiak. Askok interes propioetan –eta ez kolektiboetan– dute iturburua. Tellitu jaunak, Ikastolen Elkarteko ordezkariak, marra gorriak ezbaian jartzeko eskatu berri digu gainontzeko eragileoi, akordioa lortu nahi bada. Ikasle guztien euskalduntze eskubidea, ekitatea, ikastetxeen laikotasuna, aukera berdintasuna, eskola publikoaren duintasuna, hezkidetza, eskolaren funtzio konpentsatzailea, doakotasuna, gardentasuna, lan baldintza duinak... zein da kolokan jarri behar dugun marra gorria? steilasek ez du inondik inora marra gorri horiek gainditzeko asmorik. Alderantziz. Printzipio horiek dira gizarte eraldaketarako oinarriz­ko erreminta, eta horiek izan dira eta izango dira gure sindikatuaren iparra. Hala ere, steilas prest dago elkarrizketarako, akordiorako, eta, egungo errealitatetik abiatuz, hezkuntza sistema berri baterantz bideari ekiteko. Horretarako beharrezkoa da egun bizi dugun errealitatearen diagnosia partekatzea, herritarron eta sistemaren beraren beharrak eta hutsuneak sakon azter­ tzea. Horrek behar du izan, eta ez beste ezerk, akordiorako abiapuntua eta balizko Hezkuntza Lege berriaren oinarria. Diagnosi partekatua eskutan izanik, nork kudeatu beharko luke errealitate hori? Noren esku egon behar du Hezkuntza bezalako oinarrizko eskubide unibertsal batek? Eusko Jaurlaritzak mahai gainean jarri digun dokumentuak –Heziberri2020– bere lehenengo paragrafoan, honela dio: “ Eskubide hori, alde batetik, hezkuntza-administrazioak bermatzen du, ikastetxe publikoen titular den heinean, hezkuntzarako eskubide unibertsalaren agindua bete behar baitu; eta, bestetik, ekimen sozialak, itunpeko ikastetxe pribatuen titular gisa.” Beraz, aukera berdintasuna eta laikotasuna bermatu beharko lukeen oinarrizko zerbitzu publikoa, hezkuntza alegia, %35ean elizaren esku geratuko da, %10 Ikastola pribatuek kudeatuko dute, %5 beste enpresa pribatu batzuek eta gainontzeko %50 baino ez administrazioaren esku. Bide honetan aurrera egiteko beharrezkoa dugu steilaskide guztion parte hartzea. Sindikatukide zareten guztiok Kon­ tseilu Nazionalaren bidez, Herrialde Batzarretan, eta afiliatuok nahi duzuen edo ondo datorkizuen beste edozein bideren bidez parte hartzeko aukera duzue, eta hala eskatzen dizuegu.•

Estamos en un momento de cambios para el sistema educativo de la CAV. Todos los agentes, tanto políticos, sindicales como educativos, están dejando ver cuál es su visión de lo que debería ser un sistema educativo. Parece ser, que para que haya un acuerdo entre todos estos agentes deberemos poner en entredicho las rayas rojas de cada cual. La equidad, la laicidad, la dignidad de la escuela pública... ¿cuál es la raya roja que steilas debe poner en entredicho? El primer paso para un posible acuerdo debe partir de un diagnóstico compartido entre todos estos agentes, y, a partir de ese punto, podremos empezar a hablar de una posible nueva ley de educación. La cuestión es saber en manos de quién quedará ese nuevo sistema educativo vasco. Y el Gobierno Vasco ya nos adelanta algo en Heziberri2020: La educación como derecho universal, quedará en un 35% en manos de la iglesia, las Ikastolas privadas gestionarán un 10% del sistema, otras empresas privadas un 5% y tan sólo el 50% quedará en manos de la administración.

3


irakasle funtzionarioak-ordezkoak

Hezkuntza saila:

ETT erraldoia! Ikasturte

hasierak, ekainetik irailera luzatzen den prozesuak, aurten ere, ordezkoen oporrak izorratu ditu. Ikasturtez ikasturte, akatsak eta langileek pairatu behar dituzten ondorioak,gutxitu beharrean areagotu egiten dira. Eta hau dena administrazioaren utzikeriagatik: ordezkoen esleipena abuztuan egiten tematzen da baina ez ditu behar diren baliabideak jartzen prozesua ahalik eta ondoen burutzeko. Ulertezina da esleipena egiten den bitartean, ikastetxe­etako arduradunak oporretan egotea eta sortzen diren arazoak konpondu ezin izatea. Lotsagarria!! Finkapena: aurten interinoen finkapena %25etik %50era pasatu da. Esan beharra dago, Administrazioak inolako kontsensurik gabe hartutako erabakia izan dela. steilasen ustez, hain eragin zabala duen erabakia dagokien langileekin adostu behar da, eta horrela exijitu dio behin baino gehiagotan Hezkuntza Sailari, honek, bestela, arazo handiak sor ditzake. Eta horrela suertatu da, zenbait kasutan Sailak prozesua ez duelako zuzen burutu, besteetan langileek ez zutelako informazioa behar bezala jaso. Edozein modutan kaltetua, ordezkoen kolektiboa izan da. Inongo adostasunik gabe, lanpostuak finkatu beharrean, langileei egonkortasuna emango baliete, plantillak egonkorragoak izango lirateke eta honek onurak baino ez lizkioke ekarriko hezkuntza komunitateari.

Esleipenak: Berriz ere, ikasturte hau gogorra baino gogorragoa suertatu zaie ordezkoei. Izan ere, beste behin ere, abuztuan egin da esleipen telematikoa. Zergatik ez du Administrazioak prozesu hau aurre­ratzen eta uztailean antolatu? Ez al dugu denok abuztuko oporrak disfrutatzea merezi? Beste aldetik ez da batere logikoa hainbat funtzionarioren kasuan uztailean esleipenak egin eta abuztuaren bukaera arte behin-betiko emaitzak ez jakitea. 4

Gainera, beti bezala, arazoak arazoen gainean: • Hezkuntza Sailak ordezkoen esleipen prozesua uztailean hasiko balu, errazagoa litzateke ikastetxeekin lanpostuak kontraste egokia egitea. Ikastetxeetako plazen aurreikuspenekin lan egin daitekeelakoan gaude. Jakin badakigu, beste erkidego batzuetan honela egiten dela. Beraz, ausardia eskatzen diogu Sailari eta hurrengo esleipenak uztailean izan daitezela. • Plaza asko gaizki esleitu dituzte; behin baino gehiagotan, ikastetxeetan bi langile azaldu dira lanpostu bererako; bakanteen lanaldiak, zenbaitetan, ez zetozen bat presentzialetan eskainitakoekin; plaza “fantasma”-k ere eskaini dituzte; plazen hizkuntz-eskakizunen azken orduko aldaketak... • Iraileko presentzialak: hiru egunetan egin dira –azkena larunbatean– eta antolakuntza eskasa nabaria izan da: esleipena berandu hasi eta, beraz, berandu bukatu; momentuan, urte osoko lana aukeratu beharra honek dakarren presio handiarekin; Lanbide Heziketako teknikarien, Hizkuntza Eskolen eta Musika Kontserbatorioen lanpostuak telefonoz esleitu zituzten presentzialetan eskaini beharrean. Aurten EPE gainditu eta plazarik atera ez dituztenei ordezkogaien zerrendan sartzeko aukera eman diete. Baina, noiz irekiko dituzte zerrenda guztiak sine die? Izan ere, steilasek urteak daramatza eskera hori egiten. Aipatutako gertaera guztiak ez dira berriak, zoritxarrez urteroko kontuak dira. Nekatuta gaude ikasturtero aldarrikapen, errebindikazio eta salaketa berdinak egin behar izateaz. Administrazioak bere jarrerarekin langileekiko interes eza besterik ez du erakusten.


La consejeria de educación: una gran ETT! Fijación, adjudicaciones y OPE: El aumento de la fijación ha traído consigo más problemas que soluciones. steilas considera que es la estabilidad del profesorado y no la fijación lo que repercute favorablemente en toda la Comunidad Escolar.

Balizko EPE: baliteke, aurten ere, Hezkuntza Sailak EPE baten deialdia egitea. Ez dugu ahaztu behar abenduan hauteskundeak izango ditugula eta Administrazioak, kasualitatez, gustuko dituela holako­etan bere eskuzabaltasuna agertzea. 20142015 ikasturtean eskainitako plazen kopurua (275) hutsaren hurrengoa izan zen eta ikasturte honetan ere luza dezaketen kopurua ez dugu uste askoz handiagoa izango denik. steilasek ez du onartzen Saila urtez urte ETT erraldoia bihurtzea: ikasturte hasiera ezin da vía crucis bat izan. Enplegua egonkortzeko plana behar dugu beharrezkoa delako langile zein ikastetxeentzat. Horregatik, Administrazioari lan txukuna bete dezan exijitzen jarraituko dugu. •

El proceso de adjudicación de comienzo de curso castiga, una vez más, al colectivo de sustitutas y sustitutos teniendo que elegir las plazas en su mes de vacaciones y en unas condiciones que no son las idóneas. Al parecer, la Administración podría convocar una OPE en el curso 2015-2016. Mucho nos tememos que la oferta de plazas sea tan reducida como la del curso anterior. Necesitamos, de una vez por todas, un plan serio para garantizar la estabilidad en el empleo que redunde en la mejora de la calidad de la enseñanza.

5


irakasle funtzionarioak-ordezkoak Zer ari da gertatzen gure hezkuntza sisteman? 2012. urtean, Europar Batzordeak “Rethinking Education” estrategia berria aurkeztu zuen. Batzordearen ustetan “Europak errotik birplanteatu behar du nola proportziona ditzaketen hezkuntza eta formakuntza sistemek lan-merkatuak behar dituen gaitasunak”. Horretarako beharrezko jo zituen besteak beste: Ebaluazio sistemak merkatuen beharretara egokitzea, ikastetxeen eta enpresen arteko harremanak sendotzea, finantziazio publikoa eta pribatua uztartzea, ikaskuntza prozesuaren emaitzetan zentratzea... Eta marko honetan Heziberri2020 eta LOMCE

bezalako egitasmo eta legeak aurkeztu dizkigute gobernu ezberdinek. Nafarroan UPN-ek LOMCE bere egin zuen, eta egungo nafar gobernuak, aldiz, beste asmo batzuk ditu. Geroak esango digu... EAE-en, aldiz, panorama ezberdina dugu. Heziberri2020 dugu mahai gainean. Baina zer planteatzen du Heziberri 2020k?

• Honakoa dio lehenengo paragrafoan: “Eskubide hori, alde batetik, hezkuntza-administrazioak bermatzen du, ikastetxe publikoen titular den heinean, hezkuntzarako eskubide unibertsalaren agindua bete behar baitu; eta, bestetik, ekimen sozialak, itunpeko ikastetxe pribatuen titular gisa.” Beraz, gure jendartearen oinarrizko eskubide unibertsal baten bermearen %35a elizaren esku egongo da, %10a ikastola pribatuek kudeatuko dute, %5a beste enpresa pribatu batzuek (itunduak hauek ere) eta %50a, soilik, administrazioaren ardurapean. • Zuzendaritza eta eskola komunitatearen parte hartzearen inguruan asko luzatu gaitezke, baina nondik norakoaren ideia bat izan dezagun, honako hau jasotzen du Heziberri2020k: “Proiektu propioak garatzeko orduan funtsezkoa da ikastetxeko zuzendaritza-taldea (...) eta Eskola Kontseiluek edo Ordezkaritza Organo Gorenek zeresan handia dute”. Badirudi, administrazioaren asmoa Catalunyan ezarri den ereduaren antzerako zerbait egitea dela. “Lidergo” hitza darabil administrazioak zuzendariaren figura azaltzeko, baina atzean, zuzendariaren eredua eta gerentziala somatzen da (LOMCEren 122.artikuluan jasotzen den eran). • Hizkuntzen trataera beste esaldi pare batek laburtzen du: “Ikastetxe bakoitzak bere Hizkuntza

6

Proiektuko lorpen-adierazleak egokituko ditu, ikasleen irteera-profila erreferentziatzat hartuta. Adierazle horiek desberdinak izan daitezke (...), hizkuntza-ereduaren arabera eta ikasleen eta haien inguruneko ezaugarri soziolinguistikoen arabera”, “elebitasuna hezkuntza eleaniztun baten barruan sendotzeko neurriak, ikastetxe guztietan atzerriko lehen hizkuntza komunikazio-hizkuntza gisa eskaintzea orokortu arte”. Beraz, bi ondorio garbi: Lehenengoa, Nafarroako zonifikazioaren ereduaren moldaketa bat egiten da. Inguru soziolinguistikoak ikastetxearen euskararekiko maila mugatuko du eta administrazioak ontzat emango du. Bigarrena: Ingelesak pisu handia hartuko du, euskararen kaltetan. Ikastetxe bakoitzak, gainera, nahi beste ikasgai eman ahal izango du atzerriko lehenengo hizkuntzan. • Ebaluazioak: Mota askotako ebaluazioak jaso­tzen dira Hezkuntza Sailaren asmoetan: Ebaluazio diagnostikoak, PISA eta LOMCEk berak jasotzen dituenak. Zuzendaritzen eba­ luazioekin jarraituko da eta honi guztiari, klaustroen ebaluazioa gehitu behar diogu. Azken hau, jasotako baliabideen eta ikas­ leek lortutako emaitza akademikoen ara­ berako “kontu ematearen” (rendición de cuentas) bitartez egingo da. Zorrotz jarraitu beharreko gaia... hala ere, Hezkuntza Sailak erreferentziatzat duen Europa 2020 markoak zera dio: “Ebaluazio metodoek hezkuntza lan merkatuen beharretara hobeto egokitzen dela ziurtatu beharko dute.” (Rethinking Education). steilasen ustetan, ikastetxeen nahiz hezkuntza sistemaren ebaluazio­etan ikastetxeek eurek emandako datuak lehenetsiko beharko lira­ teke kanpo ebaluazioenetakoen gainetik, eta tokian tokiko hezkuntzaren hobekun­tzarako eta hezkuntzaren curriculuma egokitzeko


erabili beharko lirateke ebaluazioen datuak. Ildo horretan, esanguratsua da Heziberrin ebaluazioaren eta kontu ematearen inguruan jasotzen den honako esaldi hau: “Horretarako, aintzat hartuko da, besteak beste, ikasleen ikaskun­tza-prozesua, batik bat banakako eta amaierako ebaluazioetan lortutako emaitza akademikoak”. Ikaskuntza prozesu osoaren bukaerako emaitza akademikoak dira, beraz, bai LOMCEn eta baita Heziberrin ere, ebaluazio sistemen oinarria. • Ikastetxeen autonomia. steilas beti agertu da ikastetxeen autonomiaren alde. Baina autonomia hau ulertzeko era ezberdinak daude. Ikastetxeek beharrezkoa dute landuko dituzten edukiak eta prozedurak beraien inguruneetara egokitzea. Horrek ez du esan nahi ikastetxeek dituzten lorpen adierazleek ezberdinak izan behar dutenik batzuen eta besteen artean, ezta irteera profiletan (kontzeptu eztabaidagarria hau ere) aldeak egon behar direnik ere. Honetan ere, kale egiten du Hezkuntza Sailak. Kanpo azterketen bidezko homogeneizazio curricularra da jomuga, autonomia curricularretik urruntzen gaituena. Gainera, LOMCEren 122bis artikuluan jasotako ikastetxeen kalitatea hobetzeko atala bere egiten du goitik behera Cristina Uriarteren taldeak. Bertan, ikastetxeen kudeaketarako eredu gerentziala indartzen da, eta hori da, hain zuzen, Hezkuntza Sailaren ikastetxeen autonomia indartzeko proposamena. • Konpetentziak. Europar Batzordeak, hezkuntza lan merkatura egokitze nahi horretan, ekintzailetasuna edo “enprendimendua” konpetentzien ardatz jartzea proposatu du. Eta Hezkuntza Sailak, kontu honetan ere, hezkuntza-troikaren nahia bete du. UNESCOk, Hezkuntzaren Oinarrizko Lau Zutabetan proposatutakoa hankaz gora jarri, eta merkatuei men egin diete, berriro ere, gure agintariek. • Erlijioa. Heziberriri esker, erlijio ikasgaiak LOMCEk berak gutxieneko bezala ezartzen duena baino %33 gehiago ematera behartuak izango gara. Bestalde, hezkuntza sarearen %35a elizaren esku dago, eta itunen bidez milioika euro jasotzen jarraituko du sare segregazionista honek. •

A

PUBLIKO

EUSKALDUNA

INKLUSIBOA

ILEA

DETZA

HEZKI

OA LAIK KALITATEKOA

LOMC HEZIBE E RRI PRIBATZAIL EA ADOKTRINATZAILEA

SEGREGAT

ZAILEA LEHIAKOR RA

Desde que en el 2012 la Comisión Europea planteó la estrategia “Rethinking Education”, los diferentes gobiernos han ido adaptando sus marcos legales. Adaptar los sistemas de evaluación a las necesidades del mercado, centrarse en los resultados del proceso de aprendizaje, utilizar financiación pública y privada... Heziberri 2020, hace suyas esas recomendaciones, y introduce profundos cambios en nuestro sistema educativo.

7


hezitzaileak Inklusioaren bidean, amets ausartak egiteko atrebentziaz Heziketa Berezia, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen integrazioa, inklusioa, guztientzako eskola, aniztasuna... hitz handiak, hitz potoloak, teoriak, amets ederrak. Arlo honetan aitzindari izan zen Eusko Jaurlaritzak, ikasle guztien beharrei erantzuna ematea helburu hartuta 1987an jarri zuen martxan Hezkuntza Bereziko Egitamua "Eskola Muinbakar eta Integratzaile" txostena oinarri hartuz. Ordu ezkero bideak, norabide eta abiadura aldaketa ugari izan ditu, integraziotik inklusiora pasaz. Aniztasunaren trataerari eran­tzuteko ardatza ikaslearen gain egotetik, eskola-testuinguru arruntean egotera pasatuz. Eskola Inklusiboaren teoria da gaur egun indarrez defendatzen dena. Ikastetxeak komunitate bat izan behar du, inor baztertzen ez duen eskola, guztientzako eskola. Amets polita. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikas­leak eskolan integratzeak, edo gaur egungo inklusioaren arabera eskola guztien beharretara egokitzeak, behar "berriak" ekarri zituen. Aniztasunaren trataera horri erantzuna emateko, ordura arte eskolan existitzen ez ziren profesionalak eszenatokian agertzea ekarri zuen. Eskola munduan agertutako profesional hauetako batzuk ez ziren irakasleak, baina ikasle hauen hezkuntzari erantzun egokia emateko eskolan beharrezko ziren, Hezitzaile­ez ari gara (Hezkuntza Laguntzako Espezialistak, Fisioak, Terapeuta Okupazionalak, Zeinu Hizkuntzako Interpreteak).

Inklusioaren amets hau, teoriatik errealitate izatera pasatzeko emandako aldaketek hasiera batean eskolan egokitzeko zailtasunak izatea normala da, normalizazio prozesu orok behar du bere denbora. Eta prozesu honek, martxan jarri zenetik, poliki-poliki aurrerantz egin badu ere, oraindik zailtasunak agerikoak dira. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen antzera, hezitzaileok ere eskolan gure tokitxoa bilatzeko zailtasun ugari izan genituen hasieran. Denboraren poderioz, egoerak, beharrek, ikasitakoek... baldintzatuta, egoera hobetu bada ere, oraindik, nahiz eta enpresa eta lantoki berean lan egin, langile bat gehiago izateko zailtasunak, eta alboan ditugun irakasleen baldintza berdinak izateko zailtasunek hor diraute, (hauenak ere hobetzeko beharra dutela ahaztu gabe). 30 bat urte pasa dira guztientzako eskolaren ametsa abian jarri zenetik. Urte hauetan aldaketak eta aurrera pausoak eman dira, baina helmuga oraindik urrun ikusten dugu. Helmuga horretara iristeko lanean jarraituko dugu, gure ametsa ederra delako: guztien­ tzako eskola! Ikasle guztien beharrei aurre egingo diena, horretarako Eskola-­ komunitatea beharrezko baliabidez hornituz. Eskola komunitateko langile guztiak, irakasle izan ala ez, maila berdinean jarriko dituena. Guztien lan baldintzak, duinak eta maila berekoak izanik. •

Educación Especial, Integración, Inclusión, escuela para todas/os, diversidad... palabras bonitas, teorías, sueños bonitos. Actualmente es la teoría de la inclusión la que se defiende con más fuerza. El modelo de una escuela para todas/os. Pero desgraciadamente, y aunque se han dado pasos en esta dirección, todavía queda mucho camino para que esta teoría sea realidad. Ya que para alcanzar este sueño, hace falta dotar a la comunidad escolar con los recursos necesarios para dar respuesta educativa a la diversidad del alumnado y dar la misma importancia a todos/as los/as profesionales (docentes y no docentes) que trabajamos en ella, dándonos a todos/as las mismas condiciones laborales. 8


hezitzaileak Hezkuntza Sailak ematen duen erantzuna kasu bakoitzean Ikasturte honetan erlijioa ikasteko

AUKERA hartuko dut

Hezkuntza premia bereziak ditut eta

HEZITZAILE* BATEN LAGUNTZA BEHAR dut ikastetxean * HEZITZAILEAK: Fisioterapeutak, Hezkuntza Laguntzako Espezialistak, Zeinu Hizkuntzako Interpreteak, Terapeuta Okupazionalak...

• Gobernuek Gotzaintzarekin sinatutako akordioei esker, erlijio irakasleen kopurua mugagabekoa da, hauen hazkundea bultzatuz.

• Behar guztiei erantzuna emateko dagoen hezitzaileen kopurua baino gehiago ez dute jarriko (crecimiento 0). Horrek suposatzen du ikasle batzuei behar duten arreta murrizten zaiela hezitzaile bera beste ikasleen artean banatzeko (“rentabilizar recursos” deitzen diote).

• L.H.-ko 1go mailatik jartzen dira erlijioko irakasleak.

• Hainbat kasutan, behar berdina eta ziklo berean dauden ikasleak taldekatzen dira gela berean sartuz edo ikastetxe konkretu batera bidaliz (azken hau, L.H.-n eta B.H.-an ikasle gorrekin gertatzen da “centros de agrupamiento”-etan).

• Erlijioko ikasleak EZ dira taldekatzen ikastetxe konkretu batean. • Ikasgai horretan “espezializatuta” dagoen irakasle batek soilik eman dezake erlijio aukera. Erlijio irakasleek, beste ikasgai batzuk ematen badituzte ere, beste irakasleek, berriz, ezin dute erlijioa eman.

• Hezitzaile batzuen soldata (Fisioterapeuta eta Terapeuta Okupazionalen soldata, hain zuzen) ez dago homologatuta maisu-maistren kidegoarekin, nahiz eta haiei ere lan egiteko maila berdineko titulazioa eskatu eta enpresa eta lantoki berdinean lan egin. • Hezitzaileek ez daukate gizarte-funtsarik, sexeniorik..., ezta hauen ordezkoek 165 lanegunagatiko udaren kobraketarik ere.

dira Ikasle eta langile guztiak ez berdinak?

tzat ide berdinak ikasle guztien zp iri o ek tz na ba ak ide liab Ba langile guztientzat!!! eta lan baldintza berdinak

Inklusioa ez da lortzen diskriminatuz!!!

9


nafarroa

Hezkuntzan aldaketak? Kontseilariak egindako hainbat izendapenekin ados egon ez arren, aurreko gobernuaren politikak ezar­tzen parte hartu baitute, lau partiduek adostutako Gobernurako akordioa aurrera eraman dezaten espero dugu. Horretarako steilas-en laguntza izango dute.

amesgaizto bihur­tzen hasi zen, Mendozak bere karguan berretsi edota mailaz igo zituenean aurreko bi legislaturetan UPNko gobernu politiken konplize izan zirenak, hau da, ideologia inposaketan, negoziazioak galarazketan eta murrizketetan.

Oso itxaropentsu amaitu genuen aurreko ikasturtea, zetorkigun ziklo berriaren hasierarekin: erregimenaren amaiera, aldaketaren gobernua Nafarroan eta gure eredu sindikalaren aurrerapena.

Ez dugu itxaropena galtzen

Gobernu programaren aurrean, gauzak aldatzeko itxaropena Itxaropen hauek handitzen joan ziren, lau alderdiek izenpetutako Nafarroako akordio programatikoa ezagutu genuenean, hezkuntza arloan steilasek sistema publikorako defendatu dituen puntu asko agertzen baitira (erreparo handiagoa dugu pribatuitunpeko ikastetxeek duten tratamenduarekin). Akordio honetan, besteak beste, hauetaz hitz egiten da: PAIren luzamenduaz (Programa Aprendizaje de Inglés), LOMCEren garapenaren gelditze eraginkorraz eta Nafarroako Hezkuntza Sistemari antolakuntza eta egiturazko autonomia emateaz (horrekin egokitu ahalko delarik hezkuntza araudia Nafarroako ezaugarri, interes eta behar zehatzetara), hezkuntza sistema publikoa bultzatzeaz eta Mahai Sektorialean negoziazio kolektiboa berreskuratzeaz. Gauza gutxi esateko akordioari buruz, bai ordea behin eta berriz errepikatu duten amaierako ohartxoa “baldin eta segurtasun ekonomikoa eta juridikoa balego”. Aitzakia izango da inmobilismoarekin jarraitzeko?

Lehenengo etsipenak Gure itxaropenak handitu ziren Jose Luis Mendozaren hitzak aditu ondoren, Hezkuntzako Kontseilari gisa izendatu eta berehala, LOMCEren aurrean desobedientzia zibila aipatu zuelako. Baina gure alegrantziak gutxi iraun zuen. Handik egun gutxitara bere diskur­tsoa aldatu zuen estatu espainarreko gobernu berri batek arazoa bideratuko zuelakoan. Iragarritako PAIren luzapena hurrengo urterako atzeratu zen, horrela baieztatu zen aurten beste 16 ikastetxe programan sartzen zirela. Eta gure ametsa

Hasieran zaplaztekoak jaso bagenituen ere, ez dugu itxaropena galdu. Lehenengo Mahai Sektorialeko bileran kontseilaria negoziaziorako aldizkako bilerak egotearen alde agertu zen. Irakasle batzordeak egutegi proposamena bidali du gai guztiak jorra­ tzeko, premiazkoenetatik konplexuenetara. PAIri dagokionez, ematen du iragarritako ebaluazioaren diseinua fintzen ari direla eta aurreratu dute, ziurrenik, berregituratu beharko dutela atzerriko hizkuntzen ikaskuntza. Eta LOMCEri buruz, legea bertan behera gelditzea itxotein duten bitartean, nolabaiteko konpromisoa dago bere ondorio kaltegarriak gutxitzeko. 2016ko aurrekontuetan ikusiko dugu hezkuntzan aldaketak dauden edota aldaketa “lasaia” mugiezintasuna den. steilas behin eta berriz modu aktibo batean elkarlanerako prest agertu da gobernuko akordioa bul­tzatzeko. Hori izan da gure jarrera hasierahasieratik. Hala ere, ez gaude txeke zuri bat sinatzeko prest eta alferrik galdu gure hezkuntza sistema aldatzeko une apropos hau. Honengatik guztiarengatik gobernuarekin edo gobernuari aurre egiten egongo gara, lan baliabideak eskainiz elkarlanean edo modu kritikoan (betiere kritika konstruktibo batean). steilas behin eta berriz modu aktibo batean elkarlanerako prest agertu da gobernuko akordioa bultzatzeko. Hori izan da gure jarrera hasierahasieratik. •

Aunque no estemos de acuerdo con varios de los nombramientos hechos por el consejero, ya que han participado en la implantación de las políticas del anterior gobierno, esperamos que el acuerdo de Gobierno suscrito por los cuatro partidos se lleve a cabo. Para ello, steilas ha manifestado reiteradamente su voluntad de colaboración activa para impulsar dicho acuerdo de gobierno. Esa ha sido nuestra actitud en todo momento. 10


lan osasuna

Lan osasunaren egoera Hego Euskal Herrian Protokolo intersindikala Lan-ezbeharren egoerak oso larria izaten segitzen du Hego Euskal Herrian. Azken urteotan hildakoen kopuruan izan den hobekuntza jarduera ekonomiko txikiagoaren ondorioa izan da gehienbat; ez da izan aplikatu diren politika publikoen emaitza. 2015. urtean ere 40 langile hil dira jada lan istripu baten ondorioz. Istripu hauek ekidin zitezkeen lan baldintza egokiekin eta prebentzio neurri egokiak hartuz gero.

Gaixotasun

profesionaletan egoera are eta larriagoa da, kasu honetan arazoaren zati txiki bat azaleratzen baita. Ezbeharren egiturazko arrazoiak lan merkatuaren gero eta prekarietate handiagoa eta enpleguaren kalitate txarra dira: azpikontratazioaren maila izugarri altuak, lan-erritmo itogarriak, lanaldi partzialak gora egin izana, eta prestakuntzarik eza… Egoerak okerrera egin du. Gainera, lan-istripuen estatistika ofizialek ez dute egiazko egoera erakusten. Lan merkatuan gero eta handiagoa da prekarietatea, eta horren ondorioz, ezkutuan gelditzen ari dira hainbat eta hainbat lan ezbehar. Azken urteotan bizitzen ari garen atzeraldi ekonomikoaren ondorioz, enpresa askotan prebentzio arloko inbertsioa bertan behera geratu da edo nabarmen murriztu, lan­gileen osasunaren kaltetan. Hala ere, enpresariei ez zaie inolako erantzukizunik eskatzen arlo honetan. Errekuperazioaren fasean sartzera omen goaz, baina errekuperazio hori prekarizazio prozesuan sakonduz egiten ari da eta ez dugu langileon lan osa­ sunean inolako hobekuntzarik espero. EAEko eta Nafarroako administrazioek ez dute hartu ez politika publikorik, ezta behar den neurririk ere, arazo horren arrazoiei behar bezala aurre egiteko. Administrazioak aplikatzen ari diren murrizketak eta doikuntzak egoera larria areagotzen ari dira. Baliabiderik ezak agerian uzten du ez dagoela borondate politikorik lan-osasuna babesteko, defizit hori propagandaren bidez betetzen saia­tzen badira ere.

Hego Euskal Herriko administrazioek bat egiten dute Confebask eta CENen interesekin. Horiek horrela, Osalanek, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eta Lan Ikuskaritzak ez dituzte beren eginkizunak betetzen lan-arriskuen prebentzio arloan; hau da, enpresa arau-hausleei jarraipena egitea, kontrolpean eduki­tzea eta zehapena ezartzea. Arazoa ez dago agenda politikoan. EAEn onartu den 2015-2020ko Lan Segurtasun eta Osasunaren Estrategiak eta Nafarroako 20152020 III. Planek egoera hori berretsi dute; ez dago sakoneko aldaketarik politika publikoetan.

Erantzuna indartuko dugu Egoera honen aurrean, ELA, LAB, ESK, steilas, EHNE eta HIRU sindikatuok lan istripuen aurkako borroka indartzeko akordioa berretsi eta indartu dugu. Arazoaren larritasuna ikusita, lan ezbeharren aurkako borrokan indarrak bateratuko ditugu eta erantzuna sendotu. Arlo honetan aurrera eraman beharreko ekintza sindikalean eraginkorragoak izan nahi dugu; lantokietan erantzuteaz gain, gaia kalera atera eta gizarteratu. Horretarako, istripua gertatu den enpresetako langileen parte-hartzea bilatuko dugu eta kasu bakoitzean erantzun sindikal irmoena emango dugu. •

La siniestralidad laboral sigue siendo muy grave en Hego Euskal Herria. El descenso del número de accidentes mortales registrado en los últimos años ha sido en gran medida consecuencia de la menor actividad económica, y no de las políticas públicas aplicadas. En lo que llevamos de año han muerto ya 40 personas trabajadoras a raíz de un accidente laboral. Esto no es consecuencia de la mala suerte; estos accidentes podían haberse evitado con unas condiciones laborales adecuadas y si se hubieran adoptado las medidas de prevención precisas; por ello, que haya una sola muerte es terrible. Ante esta situación, los sindicatos ELA, LAB, ESK, steilas, EHNE e HIRU hemos renovado y profundizado el acuerdo para luchar contra los accidentes laborales. Dada la gravedad del problema, queremos ser más eficaces en la acción sindical desarrollada en este ámbito; además de responder en los centros de trabajo, buscamos llevar el tema a la calle y socializarlo. Para ello, trataremos de implicar a los trabajadores y trabajadoras de las empresas en que se haya producido el accidente, y en cada caso daremos la respuesta sindical más firme. 11


emakumeak

BELDURRARI HORTZAK ERAKUTSI! Psikologia eta Hezkuntza mundutik beldurra emozio positibotzat hartzen da, gerta litezkeen arriskuak saihesteko abisua. Beldurrik gabe, gure bizitza arriskuan jar lezakeen zerbaiten aurrean ez genuke ihes egiteko beharrik izango.

Baina, beldurra abisu xume bat izatetik gure bizitzako protagonista izatera pasatzen denean, gure osasuna serioski kaltetuta atera daiteke, fisiko zein psikologikoki. Hiztegiari begiratzen badiogu, beldurra, modu honetan definituta dago: “Egiazko nahiz irudipenezko arriskuaren hurbiltasunak sortzen duen urduritasunezko egoera -edo kezka egoera-”. Jakin badakigu beldurra gure bizitzako etapa guztietan existitzen dela, haurtzarotik heldutasunera, aipatutako definizioa kontuan hartuta, hezitzaileak garen heinean gure lana umeei beldur errealak zein irudipenezkoak bereizten laguntzea izango litzateke behar den bezala jokatu ahal izateko. Zoritxarrez adin guztietako emakumeak egunero beldurrez bizi dira, taberna batean bakarrik sar­tzeko beldurra, etxera bueltatzeko, toki konkretu ba­tzuetatik pasatzeko, espazio batzuk bete­tzeko, kirol batzuk praktika­tzeko edo

Con motivo del 25 de noviembre un año más steilas enviará a los centros escolares y a la afiliación un nuevo cartel y una nueva unidad didáctica. Este año proponemos trabajar el miedo. Os haremos llegar ideas con las que pretendemos ayudar al alumnado en general y a las chicas en particular a entender que para acabar con la violencia contra las mujeres es necesario un cambio de valores. Que tenemos que acabar con todas las situaciones que nos producen miedo. Que para poder forjar un futuro libre de miedos, la sociedad tiene que garantizar la desaparición de la violencia contra las mujeres. 12

lan ba­tzuetan aritzeko. Bel­dur horren ondorio bat inhibizioa izaten da, alderatzea edota ehunaka emakumeri beren gaitasunak garatzeko galarazten dien gutxiagotasun konplexua. Beldur hauen atzean ez ditugu egoera pertsonalak topa­tzen baizik eta aldatzen ez den egoera sozial bat, edozein adinetako emakumeri askatasunez garatzeko eragozten dien errealitate bat. Erreal bihurtutako beldur hauek guztien kontra borrokatzea oso zaila baita. Emakumeen kontrako eraso zein hilketako datuei begirada bat botatzen badiegu, biktima zein erasotzaileen gaztetasunak ikaratzen gaitu. Gazte hauek duela gutxi hezkuntza sistematik pasa ziren, akaso gure geletatik ere bai. Honek, Eskolak jarrera matxisten betikotasunean zein kultura patriarkalaren normaltasun zein legitimotasunean jokatzen duen paperari buruz hausnartzera behartzen gaitu. Horregatik, beldurrari buruz hitz egin eta gelan lan­ tzeko proposatzen dugun lehenengo aldia ez den arren, azaroaren 25a dela eta berriro ere steilasek ikastetxeetara eta afiliazioari Unitate Didaktikoa eta kartel berria bidaliko ditu. Bertan ikasleekin lantzeko ideiak luzatuko diz­kizuegu non ikasleriari orokorrean eta neskei bereziki, emakumeen kontrako bortizkeriarekin bukatzeko baloreen aldaketa ezinbestekoa dela ulertzen lagundu nahi diegun. Beldurra sortzen digun egoera guztiekin bukatu behar dugula, beldurrik gabeko etorkizuna garatzeko, jendarteak emakumeen kontrako indarkeriaren desagerpena bermatu behar duela. Nahiz eta Hezkuntza sailetik bultzatutako Ber­ din­tasunerako eta genero indarkeriaren kontrako programaren balorazioa egiteko datu nahikorik ez izan, martxan duten ikastetxeei eta aurten hasten direnei ildo horretan lanean jarraitzeko animatu nahi dugu. Bide batez, Administrazioari ordu kreditu egokiak, formakuntza eta plan hauek curriculumeko zehar lerroak izan dezatela exijitzen jarraituko dugu. •

HEZKIDETZA DA BIDEA

Informazio gehiago: www.steilas.eus


jendarte mugimenduak Emakumeen mundu martxa Aurten ere, bost urtean behin

gerta­tzen den bezala, Emakumeen Mundu Martxa izan dugu Euskal Herrian. Seguruenik askok ikusi duzue zuen herritik gertu emakumez inguratuta pasa den furgoneta. Hori da, hain zuzen ere, Emakumeen Mundu Martxaren karabana, bost urtean behin emakumeon elkartasuna sustatzen duen ekimen bat, nazioarteko nortasuna duena eta herrialdez herrialde ibilbide bat jorratzen duena. Ekintza honek Quebecen du bere jatorria, 1995ean gauzatu zen “Pan y rosas” martxan. Martxa horrek 10 egunetan zehar 15.000 pertsonen atxikimendua jaso zuen, baita nazioarte mailan ere. Emakumeok indarrak batu genituen eta komuneko aliantzak sortu genituen gure etsaiaren aurka, zapatzen gaituen sistema neoliberal kapitalistaren aurka, hain zuzen. Horren ondoren, bost urtean behin mundu mailan egiten den martxa feminista hau sistematizatu da. Oraingo hau Europan izan da, Kurdistanen izan zuen hasiera Martxoaren 6an eta Europa osotik zehar ibili da dan­tzan Euskal Herrira iritsi arte joan den irailaren 28an. Hemen izan dugu aste luze bat, hilabete bihur­tzen diren aste magiko horietako bat. Denbora epe labur horretan Emakumeon karabana 27 herrialdetan gelditu da, 1000 km baina gehiago egin ditu eta ehunka ereite sinboliko ikusi ditu. Urte luze bat behar izan da hau guztia prestatzeko, baina, zalantzarik gabe, pena merezi izan du. Emakumeen Mundu Martxak testigu gisa erabiltzen den euskarri bat izan ohi du. Oraingo honetan landareak eta haziak izan ditugu esku tartean. Hazia emakumeon lan ikusezinaren ikurra izan da, hazi hauek belaunaldiz-belaunaldi emakumeek gorde eta zaindu dituztelako diraute eta emakumeon ingurugiroarekiko jakinduria islatzen dute. Emakumeok ukatu izan zaigun ja-

kinduria eraiki baitugu landare eta lurraren bitartez. Ezin dugu ahaztu gure amek, gure amonek, gure sorginek… ezkutatu nahi izan zaigun altxorra eraiki zutela. Bide batez, euskarri honek elikadura burujabetzaren aldarria barneratzen du. Beraz, Emakumeen Mundu Martxaren leloarekin bat eginez “Gure gorpu­tzak, gure lurraldeak” landaketaren kontzeptua berreskuratu da, herrialdez-herrialde ereite erreal zein sinbolikoa egiteko konbitea luzatuz. Ereite hauek Emakumeen Mundu Martxarekiko atxikimendua islatu dute. Hortaz, karabana heldu denean, testigu bihurtu diren hazi guzti hauek jaso ditu herriz-herri kaxa batean gordez. Bilboko ekitaldi nagusian Galiziarrei pasa genien kaxa hau eta Lisboan berriro ikusi genuen, hor amaitu baitzen aurtengo Emakumeen Mundu Martxa urriaren 17an. Edonola, martxaren indarra ez da hor amaituko, bere ondareak dirau. Martxa emakume anitzen arteko alian­tza indartsua delako, bere estalpean sortzen diren lan dinamika, bortizkeriaren protokolo, elkartasun, mobilizazio eta konplizitateak hurrengo karabana pasa arte gure mugimendu feminista indar­tsuaren enborra izango direlako. Izan ere, emakumeok jakin badakigu gauzak elkarrekin egiten ditugunean are indartsuagoak garela!! •

Acabamos de despedir la Marcha Mundial de Mujeres que nos visita cada 5 años y que finalizó en Lisboa el 17 de octubre. Pero, de momento, nos deja una sonrisa en la boca y un sinfin de fuertes alianzas feministas que, con total seguridad, permanecerán hasta que vuelva la próxima caravana. Porque hace tiempo que las mujeres sabemos que cuando trabajamos juntas somos aún más fuertes!

Urriak 18: Transen despatologizazioaren eguna Bada jende kopuru esanguratsu bat jaio­ tzerakoan esleitu zitzaien generoarekin ados ez dagoena. Horietako hainbatek, bere gorputzarekin eroso sentitze aldera, edo jendartearen kodeetara egoki­tzearren, prozesu kirurgiko, hormonal zein psikologikoa burutzen du. Beste hainbat, berriz, ez dira identifikatzen gizon edo emakume eredu bitarrarekin, eta normalean ez dute genero batera egoki­tzeko kirurgiarik egiten. 2013-ean Diagnosticand Stadistical Manual of Mental Disorders-en azken bertsioan, transexualitatea ez da patologia psikiatrikotzat hartzen. Hala ere, jendarte mailan ez da era berean gertatu eta hori gainditu nahian, mundu mahaian ospatzen jarraitzen da. Trans gehienek, ikasleek barne, ez dute terapia beharrik. Familiek, aldiz, bidelagun egokiaren beharra aldarrikatzen dute. Sistema bitarretik haratago egiteko bidean eureganatu behar dute aurrean duten errealitatea, eta pentsamoldea aldatu (horren beharra den kasuetan). Familiek informazio zehatza behar dute, anbiguetaterik gabea. Aukera anitza dagoela ikusarazi behar zaie gazteei, eta azpimarratu haiek beraiek direla euren sexualitatearen jabe azpimarratu. Transfobia eta bazterkeria gorabehera, euren etorkizunaren jabe dira. Bide horretan elkar ulertze inkondizionala ere fun­tsezkoa da. Kontuan hartzeko lau zertzelada Sexuen araberako bereizketarik ez egin komunetan: Honek bereziko garrantzia du honelako gazteeentzat, erabili nahi ez duten komunera joan behar izaten dutelako. Aldageletan: Gorputzak besteen begi-bistan jartzeko atakan daude. Esparru horietan helduen kontroletik at gertatzen da hainbat egoera arriskutsu: gutxiesteak, trufak, irainak... Izenak: Ikasleek nahi duten izenaz ezagutzeko eta deitzeko eskubidea onartu. Ikastetxean nola jokatu zehazten duen protokoloa garatu. Zero tolerantzia irainei, bazterkeriari, bullying-i. Protokoloa, estrategiak, formakun­ tza... egituratu.

www.steilas.eus Euskal Herrian haur/gazte transexualen elkartea dugu: Chrysallyis Web orrian hainbat informazio interesgarri dago: bideoak, hezkuntza baliabideak, gidak, ipuinak... http://chrysallis.org.es/

13


jendarte mugimenduak Multinazionalen boterearen kontra TTIP-ari, CETA-ri eta TISA-ri EZ! Iaz bezala, aurten ere nazioarteko ekintzen antolakuntzan

parte hartu dugu, berriro ere gure zantzurik ozenena adieraziz TTIP ( EB eta AEB arteko Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza), CETA (Kanada eta AEB arteko Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza) eta TISA (Zerbitzuen Merkataritza Hi­tzarmena) itunen kontra. Gure eskubide demokratikoen, zerbitzu publikoen, elikadura burujabetza, enplegu duinaren eta ingurumenaren defentsan. Itunak eta beraien negoziazioak sekretupean gauzatu dira. Europako sindikatu askoren, jendarte mugimenduaren eta zenbait alderdiren helburu nagusietariko bat sekretupean zeuden itun hauek publikoak izatea da, eta horretarako irmoki lan egin dugu, sentsibilizazio kanpainak, hitzaldiak, mobilizazioak, legebiltzarrean agerraldiak... Itun hauen kontra nazioarteko sinadura bilketa antolatu genuen eta jendartearen erantzukizuna oso baikorra izan da, hiru milioi sinadura baino gehiago bildu eta entregatu genituen urriaren 6an Europako Legebiltzarrean. Euskal herriko TTIP-ari, CETA-ri eta TISA-ri Ez plataformatik ikasturteari hasiera emanez, urriaren 10ean Euskal Herriko herrialde guztietan mosaiko erraldoiak osatu genituen, Europa osotik Bruselara antolatu ziren Euromartxei bultzada emateko, pertsonak zentro diren jendartea nahi dugulako eta ez kapitala zentro den jendartea. Hilabete honetan udalerrietan eta aldundietan, TTIP, CETA eta TISA aplikatzearen kontrako Deklarazioa onar dezaten eta horretarako alderdi batzuren bitartez MOZIOA aurkezten ari gara. Uste dugulako demokrazian gauzak ez direla konpon­tzen fede onaz soilik, ezta eztabaida ezkutatuz. Jendarte heldu batek arrazoizko iritzia izateko nahitaezkoa du herritarrak kritikoak eta informatuak izatea. Emakume Mundu Martxak ere TTIPari EZ esaten dio, gizonen eta emakumeon arteko desberdintasunak areagotzen ditu­ elako eta ondasun eta baliabideetara iristeko zailtasunak handitzen dituelako. Alternatiben herria ekimenetan ere auzo ezberdinetan TTIP ren kontrako kanpaina ere pil-pilean egon zen. Finantza krisia deiturikoa, kapitalismo globalizatuaren aitzakia perfektua bilakatu da, herrritarren eskubideak murrizteko eta herrien subirautza demokratikoa deseuzteko. •

14

Sektore publikoen agintetik interes pribatuen eskuetara transferentzi handia ematen ari da, liberalizazio ekonomikoari eta finantzieroari eskumen osoa emanez. steilas continua trabajando activamente contra los Tratadoa de Comercio e Inversión. Estos tratados comerciales amenazan nuestra democracia, los servicios públicos, las normas sociales y ambientales, agravan las desigualdades entre mujeres y hombres en el acceso y control de bienes y recursos y ponen en peligro la agricultura de calidad y a pequeña escala, las normas alimentarias y farmacéuticas, la indispensable transición energética, así como nuestro derecho y capacidad para mejorar la sociedad. Los beneficiarios de estos acuerdos son siempre las grandes multinacionales.


haurreskolak patzuergo Zuzendaritza Batzordearen bi neurri berriekin hasi dugu kurtsoa Aurten kuota berriekin hasi dugu kurtsoa.

Gobernuak, “kasualitatez” hauteskundeak baino lehenago adierazi zuen bezala, haurreskoletako kuotetan aldaketa egon da. Orain arte 5 eta 8 ordurainoko 2 kuota zeuden, orain berriz 6 kuota desberdin daude. Familien errentaren arabera 3 tramu sortu dira. Tramu bakoitzak 2 kuota desberdin ditu, bata 5 ordurainokoa eta bestea 8 ordurainokoa. Kuoten berrantolaketa honekin, doakotasunaren bidean pausu bat izan daitekeen ustea jendarteratu den arren, ez da egia. Finantziazioa ez da igo, eta aldatu den gauza bakarra diruaren kudeaketa izan da, baita gobernuak haurreskolekiko egin duen apustu faltsua ere bai. Kuoten berrantolaketa honen aitzakiarekin, haurreskolak Partzuergoko beka sistema desagertu da. Nola azaldu dezake gobernuak Haurreskola publikoetako beka sistema desagertu dela, haurreskola pribatuen bekak mantendu diren bitartean? Nola azaldu dezake diru publikoarekin subentzionatutako haurreskola pribatu ba­ tzuk, haurreskola publikoak baino merkeagoak izatea?

Este curso han entrado en vigor dos nuevas decisiones del Comité de Dirección del Consorcio Haurreskolak, que perjudican a las familias, los usuarios y a la sociedad en general: Los nuevos tramos que se les aplican a las familias para asignarles la cuantía a pagar por los servicios recibidos. Es una medida populista que anunció el Gobierno en campaña electoral, que no estar acompañada por una inyección económica. Por lo tanto, aumenta la cuota anual de mas del 80% de los usuarios en 12€ y suprime las becas para el Consorcio Haurreskolak. La otra medida también nociva para las familias es la apertura de tan solo 7 horas de las haurreskolas que tengan matriculados menos de 5 niños. Estas familias harán un pago de 8 horas del servicio pudiendo disfrutar de el tan solo 7 horas.

2 urteko haurren kasuan egoera larriagoa da. Hezkuntza publikako eskoletan eskaintza doakoa den arren, Haurreskola Partzuergoa merkatu beharrean, kuotak garestitu egin dira. Beraz, 2 urteko gelen arteko desberdintasuna izugarria da, bi sistemek izaera publikoa duten arren, bizitokiaren arabera, sistema bat doakoa da, eta bestean aldiz, familiak dirutza ordaintzera behartuta daude. Bestalde, uztailean, Zuzendaritza Batzordeak neurri berri bat hartu zuen haurreskola txikientzat, hau da, 5 haur baino gutxiagoko haurreskoletan 7 orduko zerbitzua eskainiko da soilik. Hezitzaileon jarduna 7 ordukoa da, eta hezitzaile bakarreko haurreskoletan, 8 orduko zerbitzua eskaintzeak kontratazio gehiago suposatuko luke. Familia ba­ tzuk, 7 orduko zerbitzua izatera behartuta daude 8 orduko kuota ordainduz. Baina haurreskola txiki hauetan ere desberdintasunak daude. Haurreskola batzuetan, hezitzaile bat baino gehiago dago, eta nahiz eta 4 ume bakarrik egon 8 orduko zerbitzua eskaintzen dute. Guzti honek, familien arteko eskubideen desberdintasunak sortzen ditu. Herri txikietako familiak, 8 orduko zerbitzua behar izanez gero, lehenengo ea 4 ume baino gehiago matrikulatuko diren zain egon behar dira, eta ondoren ea kasualitatez beren herriko haurreskolan hezitzaile bat baino gehiago dagoen jakin behar dute. Normalean, familia hauek ez dute beren herrian lan egiten, eta neurri honekin, 8 orduko zerbi­ tzua behar izanez gero, ez ahal dira ondoko herriko haurreskola pribatuetara bideratzen ari? Non agian merkeagoa da, edo bekak izateko aukera daukaten? Askok ondoko herriko eskola batean daukate anai-arreba, eta familia eta lana kontziliatzeko biak elkarrekin eramatea errazagoa da. Argi dago haurreskola txikiak herriei ematen dieten aberastasuna izugarria dela, baina nork egin behar du haurreskola txikiak mantentzeko lana eta esfortzua? Familiak edo haurreskolak? Gure ustez guztion lana da, bai familiena, bai herriena, eta baita Haurreskolak Partzuergoarena ere bai. steilasek eskatzen dio zuzendaritza batzordeari honelako eragin handiko erabakiak hartu aurretik zerbitzuaren onura kontuan hartzea: familiak, haurrak, langileak, gizartea... alegia. Hau baita kalitatezko zerbitzua mantentzeko era bakarra. •

15


Han hemenka irakurritakoak Alternatibak dituen herria bizirik dago. Horixe irudikatzeko asmoz, pasa den urteko Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren asanbladak aurtengo urriaren 24an, Bilbon “Alternatiben Herria” ekimena abiatu zuen.

Sistema aldatzeko Alternatibak baditugu

Ekimen horrekin jarraipena eman diogu Bizi Mugimenduak, 2015eko abenduan Parisen Klima aldaketari buruzko Goi Bilera dela eta (COP21), Alternatiben Herriak antolatzeko agindako deialdiari, “Sistema aldatu, ez klima” lemapean. Horregatik pertsonen beharrak erdigunean jartzen dituen eredu sozial berria aldarrikatzen dugu. Aldarrikapen, hausnarketa eta ospakizun eguna izan da, egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikiren erakusleihoa; elkarren arteko topagunea. Hezkuntza eremuan martxan dauden esperientzia eta alternatiba batzuk ere bertan izan dira, besteak beste: herri curriculuma, hezkidetza, landa eremuko eskolak, herri unibertsitateak, 0-3 zikloan mugimendua eta familien parte hartzea, kanpo espazioen antolaketa eta ikasleen parte hartzea... Ongi bizitzeko, pertsonen zein herrien premiak asetzeko, gure buruak eta planeta zaintzeko eta nagusi den sistema aldatzeko.

www.steilas.eus Araba: Eulogio Serdán 5

01012 Gasteiz W 945 14 11 04 { 945 14 43 02 araba@steilas.eus

UPV/EHU Arabako Campusa Ikasgelategia, 204. Bulegoa 01006 Gasteiz W 945 01 33 97 (3397) steilas-araba@ehu.es

Bizkaia: Nikolas Alkorta 3, lonja 13 Zabalburu 48003 Bilbo W 944 10 02 98 { 944 10 13 60 bizkaia@steilas.eus

UPV/EHU Bizkaiko Campusa Gizarte Arloko Eraikina 48940 Leioa W 946 01 24 34 – 435 (2435) steilas-bizkaia@ehu.eus

Gipuzkoa: Basotxiki 30-34 atz. 20015 Donostia W 943 46 60 00 { 943 45 36 27 gipuzkoa@steilas.eus

UPV/EHU Gipuzkoako Campusa Ignacio Mª Barriola eraikina Elhuyar Plaza 1 W 943 01 84 36 (8281) { 943 01 81 40 steilas-gipuzkoa@ehu.eus

Nafarroa Joaquin Beunza, 4-6 behea

31014 Iruñea W 948 21 23 55 { 948 22 97 90 nafarroa@steilas.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.