Hauteskunde Sindikalak Haurreskolak Partzuergoa 2016

Page 1

BOZKATU

Lege gordailua bi-2729/00

Haurreskolak Partzuergoa

1


editoriala Ekainaren 20an ZUREA DA HITZA!

Aurkibidea Editoriala

2

Heziberri

3

steilasen aldarrikapenak 4-5 Hautagaien zerrendak

6-7

Borrokak eta sententziak

8-9

Arlo sozialen aldarrikapenak

10-11

Postaz bidezko botoa

12

Araba Eulogio Serdán 5 • 01012 Gasteiz W 945 14 11 04 { 945 14 43 02 araba@steilas.eus

UPV/EHU Arabako Campusa Ikasgelategia, 204. Bulegoa 01006 Gasteiz W 945 01 33 97 (3397) steilas-araba@ehu.eus

Bizkaia Nikolas Alkorta 3, lonja 13 (Zabalburu) • 48003 Bilbo W 944 10 02 98 { 944 10 13 60 bizkaia@steilas.eus

UPV/EHU Bizkaiko Campusa Gizarte Arloko Eraikina • 48940 Leioa W 946 01 24 34 – 435 (2435) steilas-bizkaia@ehu.eus

Lau urte igaro dira Araban eta Bizkaian Haurreskolak Partzuergoan hauteskunde sindikalak egin zirenetik eta ekainaren 20an hurrengo lau urtetarako ordezkari sindikalak aukeratuko dituzu. Proiektuak alderatzeko garaia duzu, botoa nori emango diozun erabakitzeko. Lau urte gogorrak eta ilunak izan dira, langileok murrizketa ugari pairatu ditugunak. Eskubide galera nabarmena izan da, eta steilasek enpresari aurre egin dio beharrezkoa izan denean. Enpresak gurekin negoziatzeko gogo eskasa izan du eta, behin eta berriz aitzakiak jarri ditu negoziazioa saihesteko: Madrileko murrizketak direla, Gasteizko murrizketak direla... Enpresak helburu zehatza izan du, negoziazio mahaitik gai garrantzitsuak kanpo hustea, alegia. Horrela, soldata, ratioak, lan egunak... ez dira mahaian negoziatu, Gasteizeko Legebiltzarretik kartak markaturik etortzen omen dira eta. Baina beste hainbeste gaietan, langileen eguneroko lana markatzen dituztenak, enpresak ere ez du negoziatzeko asmorik izan, eta funtzionamendu liburu orokorraren bitartez langileen betebeharrak eta eskubideak aldebakarrez markatzen ditu. Honen aurrean zer? steilas sindikatuak esparru askotan gaiak proposatu ditu, enpresa ostera, gai gehienetan gure proposamenak aztertu, entzun eta eztabaidatu barik gehiengo sindikala duen sindikatuarekin bat etorri da. Honi aurre egiteko, steilasek topatu duen bide bakarrenetariko bat, epaitegietara joatea izan da. Ekainaren 20an bozka eguna izango da. Langileok, egoera errotik aldatzeko aukera edukiko dugu. Zure bozkak garrantzi handia du. Haurreskoletan lan egingo duten ordezkari sindikalak nahi badituzu, haurreskoletako langileen eskubideak benetan defendituko dituzten ordezkariak nahi badituzu eta garrantzitsuena, enpresa eta sindikatuen arteko benetako negoziazioa bultzatu nahi baduzu eta enpresarekin benetako negoziazioa egotea nahi baldin baduzu steilas da zure sindikatua egoerari iraulia emateko.•

Gipuzkoa Basotxiki 30-34 atz. 20015 Donostia W 943 46 60 00 { 943 45 36 27 gipuzkoa@steilas.eus

UPV/EHU Gipuzkoako Campusa Ignacio Mª Barriola eraikina Elhuyar Plaza 1 W 943 01 84 36 (8281) { 943 01 81 40 steilas-gipuzkoa@ehu.eus Nafarroa Joaquin Beunza, 4-6 behea 31014 Iruñea W 948 21 23 55 { 948 22 97 90 nafarroa@steilas.eus

www.steilas.eus

2

an, bozkatu steilas! Honetarako ekainaren 20


heziberri 0-2an Haurreskolak Partzuergoak ez du betetzen Haur Hezkuntzako Dekretua 0 eta 6 urte bitarteko hezkuntza antolamendua, 2015eko Heziberriren Haur Hezkuntzako dekretuak arautzen du eta bertan zehazten du: “Haur Hezkuntza borondatezkoa da, eta sei ikasturteko iraupena du, bi ziklotan banatuta: zero urtetik hiru urtera bitartekoa da lehen zikloa, eta hiru urtetik sei urtera bitartekoa bigarrena.� Argi dago, bi zikloetan banatuta egoteak oinarri pedagogikoei eusten dio; hau da; haurraren garapenari. Beraz, ez da ulertzen nola erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak Partzuergoko Haurreskoletan zikloa zatitzea, bi urteko gelak Eskola Publikoetan txertatuz eta txikiagoentzat Enpresa Publiko bat -Haurreskolak Partzuergoa- sortuz. Heziberriko Haur Hezkuntzaren xedea: Haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da Haur Hezkuntzaren xedea, garapen horren dimentsio guztietan. Oinarrizko konpetentziak garatuz lortu nahi da hori, familiekin lankidetza estuan arituta. Hau egin behar da Haur Hezkuntzaren xede hori erdiesteko: a) Familiekin lankidetzan jardunda, haurraren garapen osoa landu behar da, haurraren ongizate psikikoari eta fisikoari, sozializazioari eta heziketari erreparatuta, haurraren eskubideak babestuz eta haren potentzialtasun guztiak garatuz. b) Desberdintasunak prebenitu eta gainditzeko heziketa sustatu behar da, eta ahalegin berezia egin behar da egoera sozial eta pertsonal ahulak bizi dituzten haurrei arreta emateko eta ekitatea bilatzeko. c) Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan elebitasun orekatua lortzeko baldintzak landu eta sustatu behar dira lan hezitzailearen hasieratik. d) Hiru urtetik beherako haurrei arreta, zaintza eta heziketa emanez, zerbitzua eman behar zaie familiei, gurasoen lana eta familia-bizitza bateratzen laguntzeko. Kontuan hartu behar da, gainera, familiak askotarikoak izan daitezkeela.

Artikulu hauekin ados gaude, noski! Haurren garapenen osoan lagundu, sozializazioa bultzatu, bi hizkuntzen garapena indartu eta arrisku egoeran dauden familiekin elkarlanean datza Haur Hezkuntza. Hau oinarritzat hartuta, zergatik Administrazioak ez die trataera berdina ematen Haur Hezkuntzako maila guztiei? Zergatik ez da doakoa Haurreskolak Partzuergoak eskaintzen duen zero eta bat urteko haurrentzako zerbitzu publikoa? Administrazioak oso kuota garestiak ezarri ditu zerbitzu honetarako eta horregatik bakarrik erosteko ahalmen handia dituzten familiek erabili ahal dute. Hau da, goi mailako jendartearen tarte batentzako bideratutako sistema bat sortu du, guztiz klasista dena. Administrazioak aurten, sistema honen kontra dauden sindikatu eta alderdi politiko batzuk isiltzeko nahian, sasi aldaketa bat egin du kuotetan bonifikazioak ezarriz errentaren arabera. Baina erabakia oso maltzurra eta tranpatia izan da, sistema jendarteari ireki eta merketu beharrean familia gehienei (%80ari, hain zuzen) zerbitzua garestitu zaie. Zerbitzu Publiko bat unibertsala izan behar da, jendarte osorako eskuragarria. Horregatik Haurreskolak Partzuergoaren Zerbitzua doakoa izan behar da. Gainera, gaur daukagun zerbitzu klasista honek Haur Hezkuntzako Dekretuaren kontra egiten du. Hau da; Partzuergoko haurreskolak, egoera sozial eta pertsonal ahulak bizi dituzten haurrei zerbitzua eman beharko litzaieke, arrisku egoerak ekiditzeko eta gainditzeko. Baina, nola izango dute maila sozio-ekonomiko bajua dituzten familiek gure Haurreskoletan egoteko aukera hain prezio altuak izanik? Premia gehien dituzten familiak ezin badute ordaindu haurreskolak dituen kuotak, hain zuen ere. Honegatik guztiagatik, steilas sindikatuak eskatzen du Haur Hezkuntzako maila guztiak doakoak izatea eta haur hezkuntzako ziklo osoari trataera berdina ematea. Era horretan bakarrik emango zaio Haurreskolak Partzuergoari izan behar duen balioa eta arautzen duen markoa osotasunean betetzeko gaitasuna izango du.•

3

Publikoa ardatz, publikoa helburu


steilas aldarrikapenak

1

Euskalduna Haurreskolak Partzuergoa sortu zenetik Zerbitzua Euzkaraz bakarrik ematen da. Bertako langile guztiok Euskara titulua badaukagu baina eskubidetzat ematen dugu gure euskara maila hobetzeko formakuntza. 2014an lehenengo aldiz euskara lantzeko aukera eman ziguten. Aurrera pausu bat izan zen, baina ez nahikoa. steilasek urteak daramatza, IRALEko ikastaroetan liberazioen bitartez formatzeko eskubidea aldarrikatzen, bai Eusko Jaurlaritzako IRALEko Zuzendariari bai Haurreskolak Partzuergoko Gerenteari.

3

Bajak %100ean kobratu

2012tik Partzuergoko langileok gaixotzen garenean Enpresak zigortzen gaitu eta soldataren zati bat kentzen digu. Aski da! Partzuergoari gure soldata osoa kobratzea exijitzen diogu. Are gehiago, gure egunerokoan haurrekin gaudenez, askotan haiek dira kutsatzen gaituztenak; beraz, gure kasuan, aldibaterako gaixotasuna izan beharrean gaixotasun profesionala izan beharko litzateke. Gure egunerokotasunean, haur txiki txikiekin gaude kontaktuan momento oro, beraz, aldibaterako gaixotasun gehienak, gaixotasun profesionalak izan beharko ziren.

5

Kontratuak errespetatu Empresak egiten dituen kontratuen baldintzak errespetatu, inongo iraungitze araudirik asma­ tu gabe.

4

2

Ratioak egokitu Taldekatzeak eratzen direnean haurreskoletan, eta umeak hilabete eta urte bete bitarteko adina dutenean, ratioak oso eskas gelditzen dira zenbait kasutan (adin tarte hauetakoak oso txikiak baldin badira gehienbat), lan zama haundituz eta behar bezalako arreta ezin eskeiniz kasu askotan. Sare pribatuan ematen diren ratio berberak errespetatzea nahi dugu, 0 eta 1 urteko taldeka­tzea denean.

4

Ordezkoen araudia berritu Egun daukagun ordezkoen araudia Enpresak inposatutakoa da eta hutsune asko ditu. Enpresaren ustetan indarrean dauden irizpide asko ez daude bertan jasota eta are gutxiago langileekin negoziatuta. Saiakera batzuk egin dira dokumentu hau berritzeko baina ez dira emankorrak izan. Ordezkoak haurreskoletarako behar beharrezkoak dira, haiek gabe proiektu hau ezin izango zen aurrera atera baina Enpresak ez ditu behar bezala zaintzen langile hauek. Indarrak metatu behar ditugu kolektibo honen lan baldintzak. Hobe daitezen.

6

Lanaldi Murrizketa nahi duten langileentzat Edozein langilek nahi duenean lanaldi murrizketa eskatzeko eskubidea izan behar du.


7

Urte sabatikorako eskubidea Baimen berri bat jaso nahi dugu lan hitzarmenean: Urte sabatikoa. Hau da, bost urte jarraiean soldataren %80a jasotzea jardunaldi osoan lan eginda eta bosgarren urtean lanera ez joatearen eskubidea izatea.

9

Etxetik 50km baino gehiagoko ordezkapenei uko egiteko aukera izatea

Haurreskoletan zonaldekotasuna indarrean dago Enpresak kontratuak banatzen dituenean. Honetaz gain, steilasek eskatzen du lanaldi murriztua duen langile bati eskaintzen zaionean bere etxetik 50 kilometro baino gehiagoko lantoki batean lanpostu bati uko egin ahal izateko eskubidea izatea.

11

8

Baimen guztiak lehen egunetik ordezkatu Haurreskolen funtzionamendua ez oztopatzeko ezinbestekoa da baimen eta lizentzia guztiak ordezkatzea lehen egunetik.

10

Finkoentzat lurraldetasuna

Langile finkoek LEPa lortu zutenetik lurraldekotasuna aukeratuta izan beharko lukete; hau da, zehaztu beharko genuke gutxienez lurralde bat lan egiteko eta gure atxikimendua aukeratutako lurraldeari lotua egon beharko zen.

Abuztua kontratupean egonez gero, kobratu

Joan den abuztuan Enpresak beste neurri murriztatzailea indarrean jarri zuen. Langileak abuztuan kontratupean egon arren, urtean zehar lan egindakoaren zati proportzionala baino ez zioten ordaindu. Neurri hau ezin da horrela aplikatu, jardun osoan kontratupean dagoen langile batek hilabete osoa kobratzeko eskubidea du, Haurreskolak itxita badaude ere langilea kontratupean dago eta soldata osoa jasotzeko eskubidea du.

5


Tantaza, Amurrio

9. Marijo Camara Miguel

Matxintxu, Laudio

8. Iratxe Laburu Escalza

Ortzadar, Gasteiz

7. Gurutze Huertas Ramirez

Artzinerga

6. Iratxe Ugarte Rueda

Lakuabizkarra, Gasteiz

5. Idoia Breñas Gonzalez de Zarate

Ibernalo, Kanpuzu

4. Elena Cercadillo Villazcan

Ibaioando, Gasteiz

Henrike Knörr, Gasteiz

Agurain

18. Yoana Ramirez Martin

Virgen Blanca, Gasteiz (independientea)

17. Sinai De la Torre Vazquez

Ortzadar, Gasteiz

16. Aintzane Gil Bragado

Urdiña isar, Iruña Oka (independientea)

15. Arantza Quintana Basterra

Lakuabizkarra, Gasteiz

27. Gurutze Morado Abaigutxi

Gloria Fuertes, Gasteiz Haurreskola

26. Zahira Alcudia Soriguren

Izarra, Gasteiz

25. Marian Jimenez Nieto

Laudioko Haurreskola

24. Leire Barrio Sola

Gurutzmendi, Gasteiz

23. N uria Lopez de Aberasturi L. de Mendiguren

Izarra, Gasteiz

14. Iñaki Perez Ramos

22. Maite Corres Carrasco

Gloria Fuertes, Gasteiz

21. Ascen Tapia Cid

Ariznabarra, Gasteiz

13. Garazi Judez Lopez

Bastida

12. Leticia Fuente Orive

3. Iban Albizu Alvarez

Katagorri, Gasteiz

Ibaioando, Gasteiz

20. Marta Varela Ona

Henrike Knörr, Gasteiz

19. Veronica Gonzalez Escola

El Pilar, Gasteiz

36. Nera Uribarri Garcia

Tantaka, Amurrio

35. Iratxe Roa Martinez de Trespuentes

Tximeleta, Gasteiz

34. Amaia Belloto Alcoba

Galtzagorri, Gasteiz

33. Olaia Guederiaga Garcia

Katagorri, Gasteiz

32. Mariasun Badiola Etxaniz

Henrike Knörr, Gasteiz

31. Alaitz Etxeberria Aizpurua

Lakuabizkarra, Gasteiz

30. Ainhoa Martinez de Aguillo Grande

Henrike Knörr, Gasteiz

29. Beatriz Garcia Sacristan

Etxaurren, Aiara

Galtzagorri, Gasteiz

43. Estitxu Trascasa Garcia

Galtzagorri, Gasteiz (independientea)

42. Ane Eguidazu Ugalde

Tximeleta, Gasteiz (independientea)

41. Eba Romero Gonzalez

Etxaurren, Aiara (independientea)

40. Ainara Colmenero Iñiguez de Ciriano

Tantaka, Amurrio

39. Eli Ganzedo Padura

Tximeleta, Gasteiz (independientea)

38. Ana Garcia Torres

Ortzadar, Gasteiz

37. Jaione Barinagarrementeria Urtaran

Arabako hautagaien zerrenda 2016 28. Bea Isasi Ugarte

Arabako hautagaien zerrenda 2016

11. Ainhoa Martinez de Estibariz Martin

Ariznabarra, Gasteiz

10. Jesus Palomo Martin

El Pilar, Gasteiz

2. Txiki (Zuriñe Estivariz Mtz de Antoñana)

Galtzagorri, Gasteiz

1. Sonia Perez Arce

Arabako hautagaien zerrenda 2016


Mirabueno Haurreskola, Santurtzi

8. Aduna Bahon Diaz

Obaba Haurreskola. Galdakao

7. Alicia Revueltas Castillo

Lemoako Haurreskola, Lemoa

6. Amaia Zorita Bermeosolo

Derioko Haurreskola, Derio

5. Leire Pajares Atutxa

Pitxin Haurreskola, Muskiz

4. Astrid Pérez Contreras

Arangoitiko Haurreskola, Bilbo

3. Ceci Mateo Mantecón

Berangoko Haurreskola, Berango

2. Iñigo Castillo Sanz

Lemoako Haurreskola, Lemoa

1. Ainoa Gaztañaga Catón

Urkitza Haurreskola, Bakio

16. Saioa Ibarguengoitia Goirizelaia

Elejabarri Haurreskola, Bilbo

15. Ainara Vidal Sandoval

Beko Txiki Haurreskola, Markin-Xemein

14. Naiara Erkoreka Lezamiz

Allende Salazar Haurreskola, Gernika

13. Nerea Arronategi Mestraitua

Egunsentia Haurreskola, Getxo

12. Ines Zaldumbide Gaviria

Muxikako Haurreskola, Muxika

11. Itziar Erezuma Uriarte

Zorrozgoiti Haurreskola, Bilbo

10. Jon Artabe Irusta

Seintxu Haurreskola, Busturia

9. Saioa Arrien Ozamiz

Bizkaiko hautagaien zerrenda 2016

Urdulizko Haurreskola, Urduliz

24. Marialui Larrauri Landa

Abantoko Haurreskola, Abanto-Zierbena

23. Marta Ruiz Canedo

Zamudioko Haurreskola, Zamudio

22. Laura Camacho Muñiz

Vista Alegre Haurreskola, Sestao

21. Bego Egiguren Morado

Derioko Haurreskola. Derio

20. Itsaso Muruzabal Elezkano (independientea)

Vista Alegre Haurreskola, Sestao

19. Idoia Dolado Segurola

Altzaga Haurreskola, Erandio

18. Marta Gomez Miño

Francisco Goyako Haurreskola, Bilbo

17. Joane Gonzalez Camamacho

Otxandioko Haurreskola, Otxandio

32. Iraia Azkoitia Altube (independientea)

Alonsotegiko Haurreskola, Alonsotegi

31. Saioa Ruiz Fayos

Mina del Morroko Haurreskola, Bilbo

30. Idoia Borreguero Senín

Markonzaga Haurreskola, Sestao

29. Miren Ugarte Noain

Ondarruko Haurreskola, Ondarru

28. Iaione Astigarraga Urrutia

Etxeko Seine Haurreskola, Basauri

27. Bego Taboada Jurado

Mina del Morroko Haurreskola, Bilbo

26. Leixuri Calurano Freire

Zalduzubieta Haurreskola, Zaldibar

Miribillako Haurreskola, Bilbo

36. Marijo Lopez Lopez

Derioko Haurreskola, Derio

35. Sihortza Olea Lamikiz (independientea)

Francisco Goyako Haurreskola, Bilbo

34. Mª Asun Rozas Sola

Zallako Haurreskola, Zalla

33. Inma Iturriria Ibañez (independientea)

Bizkaiko hautagaien zerrenda 2016 25. Pedro Arregi Lopez (independiente)

Bizkaiko hautagaien zerrenda 2016


borrokak eta sententziak Borrokak eta sententziak

1

LEP-arteko kontratua duen langile batek eszedentzia boluntarioa eskatu zuen eta enpresak LEP-arteko kontratua apurtu zion Salaketa epaietegietan sartu eta irabazi egin du langileak. Epaileak Partzuergoari leparteko kontratua mantentzea edo langileari bidegabeko kaleratze moduan ordaintzea agindu zion; bata edo beste aukeratzea.

8

2

buztuan A kontratupean egonda hilabete osoa kobratu Langile ordezko batek abuztuan kontratupean egonda ez zuen abuztu osoa kobratu. Epaileak Enpresari sor zion soldata gehi interesak ordaintzeko agindua eman zion. Salaketa epaitegietan sartu eta irabazi du langileak.

3

Langile ordezkoa jardun erdian egonda, haurreskolan beste jardun erdiko lan metaketa baten beharrizana zegoela ez zioten berari eskeini eta zerrendetan bera baino atzerago zegoen bati eman zioten Salaketa epaitegietan sartu, eta arrazoia eman dio epaiak, puntuak eta soldata itzuli behar izan dizkiote.


4

Langileak mutuatik haurdunaldi arriskuagatik baja hartu zuenean jardun osoko kontratua zeukan, baina aurreko hilabetean jardun erdikoa zeukanez, mutuak soilik jardun erdia ordaindu nahi zion Partzuergoan salaketa egin ondoren eta epaitegietara heldu baino lehen osotasunean ordaindu behar izan zioten baja.

5

Hezkuntza publikara joandako langile bati ez zioten errekonozitzen Partzuergoan lortutako antzinatasuna nomina kobratzerakoan. Hezkuntzak esaten zion Haurreskolak Partzuergoa ez zela erakunde publikoa eta ez ziotela onartuko hirurtekoa Erreklamazioak egin eta gero, lortu dugu langile guztiei Haurreskolen Partzuergoan egindako lanak antzinatasunerako kontatzea.

6

Ebakuntza bategatik langilea bajan egon zen, eta ez zuen nomina %100an kobratu, ebakuntza paperak aste bat pasatu eta gero bidali zituelako. Enpresak bost egun zeudela paper hauek aurkezteko eta ez ziola ordainduko esan zion Salaketa epaitegietan sartu eta langileak irabazi du, Partzuergoak itzuli behar izan dio dirua.

9


arlo sozialen aldarrikapenak

10


11


Legebiltzarrean 2016ko ekainaren 8ko agerraldia Ekainaren 8an, Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean agerraldia izan zen Haurrekolak Partzuergoaz hitz egiteko. Bertan EAJ, EHBildu, PSOE eta PPren aurrean sektorearen inguruko analisia, proposamenak, zalantzak, kezkak‌ aurkezteko aukera izan dugu. Hauexek dira jorratu genituen gaiak:

1. Doakotasuna

4. Izen emate epea Haurreskolan

Kuota garestiak direnez gero, premia larrian dauden familiek egin beharko sakrifizioa salatu genuen. Horrek eragin zuzena du emakumeengan, beraiek baitira ume zaintzaz arduratzen direnak, gehinbat.

Marikulazioa aurreratzea eskatu dugu eskola publikoak H.Han eta L.H.an egiten den aldi berean izan dadin, matrikula kanpaina orokorrarekin batera urte bateko umeek matrikulatzeko aukera izateko. Horrela propaganda bera izango zen eta 0-3 zikloak benetan duen garrantzia aldarrikatu ahalko dugu.

Beraz, Administrazioari eskatu diogu, kontsiliazioa bermatze aldera, haurreskolak doakoak izateko beharrezko neurriak hartzea.

2. Landa eremuetako haurreskolak txikiak Matrikulazio beherakada dela eta, zenbait haurreskolak ixteko zorian edo arriskuan daude. Haurreskola txikietako familientzako zerbitzua, beste haurreskoletakoa bezalakoa izatea eskatu dugu: 8 ordukoa! Familia guztiek eskubide berdinak izan ditzaten.

3. Administrazioak zerbitzu pribatuen aldeko egindako apustua

Haurreskolak Partzuergoan eta zentru pribatuetan ematen diren taldekatze ratioen desberdintasuna erakutsi dugu: lehengoan 10 ume batera egon ahal dira eta bigarrenetan, aldiz, 7 ume. Zentro pribatuetan dagoen eskola ibilbidea Haurreskolak ere edukitzea eskatu dugu, hau da, haurreskola bakoitzak eskola publiko batekin lotura edukitzea. Haurreskoletan finantziazioa murriztu den bitartean, pribatuek diru partidak mantendu dituztela salatu dugu.

5. Formakuntza Administrazioak dugun garrantzia zinez defendatu nahi badu, Par­ tzuergoa hezkuntza sitemaren formazioaren barne sartzea exijitzen diogu. Horrela langile guztiok Prest Gara programan berriro parte hartzea eskatu dugu, eta honez gain euskara ikastaroetan Iraleko edozein programatan parte hartzeko aukera zabaltzea ere eskatu dugu.

6.

Enpresak ezarritako kudeaketa murriztatzailearen ondorioz lan baldintzen prekarietatea Krisia aitzakitzat harturik, empresak murrizketak ezarri ditu: or­ dezkapenak eman beharrean desplazamenduen bitartez ordezkatu, abuztuan kontratupean dauden hezitzaileei ordain saria kendu oporrak direla argudiatuz, borondatezko eszedentzia eskatzen duten hezitzaileei lan hitzarmenak zehazten ez dituen baldintza onartezinak jarri. Zenbait kasutan, lan hitzarmenean bertan zehazten diren atalak ez dituela errespetatuko esan du, baldin eta epai batek behartu arte.

7. Leku-aldatze lehiaketa (LAL) Sindikatu bakarrarekin sinatuta dagoen araudi berri hau dela eta, Lep-arteko kontratuak apurtzeko tresna bat sortu duela azpimarratu dugu legebiltzarrean.

publikoa ardatz, publikoa helburu


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.