3 nere buruaren jabe ni neu

Page 1

Nire buruaren jabe ni neu

Indarkeria sexistaren prebentzioa


Nire buruaren jabe ni neu

NIRE BURUAREN JABE, NI NEU Bikote gazteen arteko genero indarkeriaren arazoaren inguruan egindako azken ikerketek adierazten dutenez gero eta emakume gazte gehiagok, beraien bikotekideen aldetik tratu txarrak jasaten dituztela onartzen dute eta salaketa jartzen dute baina ez beti. Genero indarkeriaren oinarrian dago gizarte patriarkal honetan gizon eta emakumeen artean ematen den botere desberdintasuna.

Indarkeria sexistaren prebentzioa

Era berean, maitasun erlazioak eta sexualitatea ulertzeko modu jakin batzuk emakumeen mendekotasuna betikotzen laguntzen dute. Arazoaren gakoa erlazioetan ematen den elkarrekikotasun falta da: mutilentzat beraien bizitzako muga ez da inoiz amodioa izaten baizik eta beraien banakotasuna garatzea. Neskek berriz, eta emakumeak orokorrean, beraien bizitzako oinarrizko proiektu bat bezala bizi izaten dute amodioa (amodio erromantikoa). Hau da, emakume askok beraien izatearen justifikazioaren bila, oraindik amodioari funtsezko garrantzia ematen diote honi denbora gehiago emanez, alegiazko eta erreala den tarteaz gain. Gizonek berriz, bai gizartearen aldetik bai beraien berdinengandik estimatuak eta aintzakotzat hartuak izateari ekiten diote. Ideologia patriarkal hau sexuaren arabera gizarteak inposatzen dituen rolen bitartez zabaltzen da, neska zein mutila izateko zein den identitate zuzena markatuz. Egun, desberdintasunean oinarritutako erlazio eredu horiek ez dira legeetan islatzen, ez Estatuan, ezta hezkuntza formalean. Horien iturriak sormenaren mundua, musika, literatura, bideo-klipak, zinema, telebista saioak, publizitatea...dira. Estereotipo sexistak indartzea lortzen da honela; neskentzat itxurari, txutxu-mutxuari eta amodio erromantikoari gurtza. Mutilentzat berriz indarra, lehiakortasuna eta arrakastaren lorpena. Eredu horren muturreko ondorioa indarkeria psikologikoaren aurrean onarpen jarrerak erakustea da, indarkeria fisikoa zein sexuala bezalako adierazpen bortitzenetara iritsi arte.Aurreko guztia esan eta gero, unitate honen asmoa neke, ezbehar, sufrimendu, sakrifizio pertsonal eta uko egitez beteriko amodio eredu hori apurtzen laguntzea da. Ikasleak beraien buruarekin ongi izaten laguntzea gure betebeharra da, desberdintasunak onartzen irakastea, inor ez dela bestea baino hobea edo okerragoa desberdina izateagatik irakastea; adiskidetasuna estimatzen eta maitasuna bizitzako zati bat dela eta ez bizitza bere osotasunean ulertaraztea ere gure zeregina da. Indarkeriarik gabeko bizimodurako hezi behar dugu, besteak aintzakotzat hartzen, emozioak adierazten, besteenak antzematen eta konpartitzen irakasten dugu. Berdintasunean oinarritutako pedagogiaren betebeharra da indarkeriaren hizkuntza agerian jartzea eta nahitaezko beste erlazio batzuk sustatzea. Hezkidetzaren gauzatzea berrantolatzeko beharra dugu, besteari mugak ezar diezazkiokeen edozein indarkeria mota ekiditeko oinarriak ezarriz; adierazpen, askatasun eta norberaren errealizazioko eremu pertsonal eta kolektiboak babestuz eta gizon-emakumezkoen arteko erlazioak elkarrizketan oinarritutakoak eta bidezkoak izan daitezen gakoak ipiniz.


Nire buruaren jabe ni neu

ABIAPUNTUA Gai gehienetan bezala abiapuntua anitza izan daiteke honetan ere. Begiak eta belarriak erne mantendu eta ikastetxean bertan ikusi edo bizitako egoeraren bat izan daiteke egokiena. Horrelakorik egon ezean, beti hartu dezakegu abiapuntutzat telebistan ikusitako programaren bat, kalean bizi izandako egoeraren bat, abesti bat, ipuina…

HELBURU OROKORRA • Maitasunari buruz hausnartzea, gaur egun indarrean dauden ideia eta ereduak aztertuz, maitatzeko beste modu osasuntsuago batzuk badaudela ohartzeko.

Ikasleen auto-estimua era aktiboan sustatzea, beraien garapen psikosoziala indartuz, erabakiak hartzeko gaitasuna izateko.

Trebetasun sozialak garatzea, hauek landuz, besteak beste erakargarriak iruditzen zaizkigun pertsonengana hurbiltzen ikasteko eta ezetz esaten eta besteengandik ezetza jasotzen ikasteko.

Maitasunezko erlazio eredu desberdinak identifikatzea, maitasunari buruz hausnartuz, elkarrenganako errespetuan oinarritutako erlazioak baloratzeko.

Zein motatako erlazio ereduak nahi diren hausnartzea, bakoitzaren alde baikor eta ezkorrak azaleratuz, harremanean dauden pertsona guztien ongizatea bilatzeko.

Neska eta mutilek maitasunaz ideia desberdina duten ala ez ohartzea, amodioari buruz eztabaidatuz, horren arrazoietara gerturatzeko.

Ipuin, aldizkari eta abestietan gizon eta emakumezkoen artean ematen diren desberdintasunak aztertzea, eredu estereotipatu horiek gainditzeko.

OINARRIZKO GAITASUNAK •

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.

Informazioa tratatzeko gaitasuna.

EDUKIAK •

Maitasuna, definizioa.

Sexu estereotipoak.

Ipuin, aldizkari eta abestietan maitasunari buruz ematen den ereduaren azterketa.

Maitasun eredu desberdinen identifikazioa.

Gizon eta emakumeen irudien azterketa.

Inguru hurbilean berdintasunezko harremanak ezartzea.

Gizartean ematen den maitasun erromantikoaren ereduarekiko jarrera kritikoa.

Beste maitasun eredu batzuk bilatzearen aldeko interesa.

Elkarrizketa eta eztabaidetan, errespetuan oinarritutako partehartzea.

Elkarlanean partehartzea.

Indarkeria sexistaren prebentzioa

HELBURU DIDAKTIKOAK


Nire buruaren jabe ni neu

JARDUERAK ZER ULERTZEN DUGU AMODIOAZ?

Indarkeria sexistaren prebentzioa

Amodioari buruzko literatura asko dago, ondo ateratzen diren eta gaizki ateratzen diren amodioei buruz. Amodioak tranpa asko dauka, eta bere izenean dena onartuta dago. Baina batzuetan, amodioaren izenean nahastu egiten gara eta emana dignitatearen galerarekin nahasten dugu. Galdera da, nola jokatu amodioaren izenean gure eskubideak galtzen ditugunean?. Amodioari buruz zer ulertzen dugun hausnartzea inportantea da baita berari buruz izan ditzakegun aurreiritziei buruz ere.

1. ZER DA AMODIOA I Materiala: Post-it ak. Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Talde handia. Garapena: 1.

Ikasle bakoitzari bi post-it banatuko zaizkio. Batean + eta bestean – ikurrak jartzeko eskatuko zaielarik.

2.

Irakasleak + post-itean amodioari buruzko ideia baikor bat jartzeko eskatuko die eta – ean harreman afektiboetan sekulan onartu ezin den beste ideia bat. Arbelaren alde batean eta bestean erantsiko dituzte.

3.

Bukatu eta gero, ikasle batek ideiak irakurriko ditu.

4.

Ondorioak aterako dira: a.

Bikotearekiko harremana zuen eskubideen aurretik jarri behar izan duzue inoiz? Horrelakorik egin al duen baten bat ezagutzen al duzue?, zer aholkatuko zeniokete?

b.

Zergatik nahasten da amodioa erabateko emana eta identitate faltarekin?

c.

Emakumeek desberdin jokatzen al dute?

d.

Egoera hauek bikote barruan indarkeria sor al dezakete?eta emakumeen kontrako indarkeria?

2. ZER DA AMODIOA II Materiala: STEE-EILAS-en kartela. Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Banaka, talde txikia zein handia. Garapena: 1. STEE-EILAS-en kartela ondo ikusten den toki baten jarri eslogana estaliz. Kartelaren irudiak adierazten duenari buruzko ideia zaparrada egin. a. Eusten duten hariak moztu dituen txotxongiloa: zer esan nahi du honek? Zer adierazten du bere aurpegiak? Zer adieraz dezakete beste irudiek? b. Kartelak ba al du zerikusirik bizitza errealarekin? c. Ezagutzen al duzu kartelak azaltzen duen egoera bizi izan duenik?


Nire buruaren jabe ni neu

2. Ikasle batek ideiak jasoko ditu. Hauek aztertu ondoren kartelaren eslogana agerian utziko da eta denen artean esanahiaren interpretazioak egingo dituzte.

3. Saio honetako ideiak aurreko saioko ondorioekin lotzen saiatuko gara. a. Zer ikasi dugu? b. Amodioaren irudi berdina izaten jarraitzen al dugu? c. Aurreiritziek izan al dezakete erlaziorik bikotean ematen den bortizkeriarekin? eta emakumeen kontrako bortizkeriarekin?

Ipuin klasikoek baloreak transmititzen dituzte, sortu zireneko gizartearen baloreak, edo ipuinok mantentzen dituen gizartearenak. Gizonezko eta emakumezkoen estereotipoak aurkezten dituzte: sorginak maltzurrak dira baina magoak azkarrak eta onak; printze ausartek printzesa ederrak, geldiak eta sumisoak salbatzen dituzte. Mutilak ausartak eta ekimen handikoak dira, neskak ederrak, sinpleak, beldurtiak eta menekoak. Maltzurraren aurkezpenak emakumearen itxura dauka: amaordea‌ Baina garaiak aldatu egiten dira eta printzeak ez dira ez hain ausartak ezta hain ederrak ere; printzesak ere ez dira hain inozoak eta gainera iniziatiba dute. Maltzurra ez da ere itsusia izan behar, eta amaordeek eta sorginek bihotza izan dezakete‌ Eskerrak, azken urte hauetan beste eredu batzuk eskaintzen dituzten ekimen ezberdinak sortu diren haur literaturaren inguruan, gizartean egin diren aldaketak hobeto islatzen dituztenak hain zuzen ere.

1. IPUINEN ANALISIA Materiala: Ipuin bat ala batzuk (Edurnezuri, Loti Ederra, Maria Errauskina). Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Talde handian. Garapena: 1.- Aukeratutako ipuina irakurri. 2.- Talde handian galdera hauei erantzun: a) Zeintzuk dira ipuinean agertzen diren pertsonaia nagusiak? b) Nolakoak dira neskak fisikoki? c) Zeintzuk dira beren ezaugarriak? d) Zein ezberdintasun dauzkate gizonezkoen eta emakumezkoen pertsonaiek?

Indarkeria sexistaren prebentzioa

IPUIN KLASIKOAK


Nire buruaren jabe ni neu

2.- IPUINAK ERALDATUZ Materiala: Ipuin klasikoak. Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Talde handian. Garapena: 1.- Aurreko saioko ipuin bera kontatu gizon eta emakumeen rolak aldatuz, hau da, jatorrizko ipuineko gizonezkoak emakume bihurtuz eta alderantziz. 2.- Horrek daukan eragina komentatu.

Indarkeria sexistaren prebentzioa

3.- Ondorioak atera. 4.- Gaur egun erabiltzen diren ipuin batzuekin konparatu eta ondorioak atera.

3.- IPUINAK ASMATUZ Materiala: Papera, arkatza, koloretako arkatzak (margoak), “Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi” ipuina. Denbora: Bi saio. Taldekatzea: Bakarka, talde txikian eta talde handian. Garapena: 1. “Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi” irakurri. Komentatu: •

Zertan ezberdintzen da ipuin klasikoekin?

Nola sentitzen da Marizipriztin kristalezko zapatekin?

Nola jokatzen du printzeak?

Zer iruditzen zaizue amaiera?

2. Gizon eta emakumeen estereotipoak apurtzen diren ipuina asmatu: emakume nahiz gizon itsusiak, onak, maltzurrak,sentiberak, ausartak, aktiboak... 3. Banaka edo taldean ipuinaren bertsio bat egin komikian. 4. Egindako komikien erakusketa antolatu.


Nire buruaren jabe ni neu

ALDIZKARIAK Gazteei zuzendutako argitalpenekin erlazionaturik dauden ikerketa ugari dago. Guztien ondorioa da, batez ere gazte emakumeei zuzendutako argitalpenen kasuan, diskriminazioa, estereotipoak eta genero arteko ezberdintasuna sustatzen dituztela. Nerabeei eta aurre-nerabe emakumezkoei emakume jakin baten irudia aurkezten zaie: independentea, erasokorra, menderakaitza, “gizon jalea” bere gorputza eta itxuran, edertasun estereotipo bati lotua, portaera eta janzkera oso berezikoa. Edozein gauzatarako ona den emakumearen eredua jarraitzen da errepikatzen, emakume erakargarria, gizonei gustatzea helburu bakarra duena. Eredu hauek dira genero bortizkeria iraunarazten dutenak. Garrantzitsua da, eredu hauek beraien bizitzan duten eraginaz hausnarketa tarteak eskaintzea gazteei.

Materiala: Ume eta nerabeentzako aldizkariak. Denbora: Bi edo hiru saio. Taldekatzea: Talde handian, txikian eta banaka. Garapena: 1.- Ikasleei haiek erosten ala irakurtzen dituzten aldizkariak klasera eramateko eskatuko zaie. 2.- Ekarritako aldizkariekin eta ezagutzen dituztenekin zerrenda bat egingo da. (Hobby consolas, cuore, Star2, Playmania, Black, Bravo…) Ondorioak: •

Zein aldizkari irakurtzen dituzten neskek? Eta mutilek?

Zergatik irakurtzen dituzte batzuk eta zergatik ez besteak?

3.- Bi aldizkari aukeratuko dira, bata neskek irakurtzen dutena eta bestea mutilek irakurtzen dutena. Aldizkariren bat neskek zein mutilek irakurtzen badute, kontuan hartuko da. Aldizkari hauen azterketa egingo da: •

Aldizkarietan lan egiten duten pertsonak : kazetari , kolaboratzaile, argazkilari, editore... bezala , ea emakumeak ala gizonak diren.

Aldizkarietan zein motatako artikuluak ateratzen diren: elkarrizketak, kontsultorioak...

Zein publizitate mota agertzen den eta nori zuzenduta.

Nolakoak diren erabiltzen diren koloreak eta irudiak.

Ondorioak.

Indarkeria sexistaren prebentzioa

1. ALDIZKARIEN ANALISIA I


Nire buruaren jabe ni neu

2. ALDIZKARIEN ANALISIA II: Artikuluak eta protagonistak: Materiala: Aldizkariak. Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Talde handian, txikian eta banaka. Garapena: 1.- Irakasleak, aurretik aztertutako aldizkarietako bi artikulu banatuko ditu, jatorria zein den esan gabe. 2.- Ikasle bakoitzak esango du bere ustez artikulua emakume batek ala gizon batek idatzi duen, adierazitakoa arrazoituz.

Indarkeria sexistaren prebentzioa

3.- Emandako erantzunak komunean jarriko dira eta ondorioak aterako dira. 4.- Aldizkarietan agertzen diren emakumezko eta gizonezko pertsonaiak aukeratuko dira eta hauen deskribapena egingo da, ondorengoak kontutan hartuz: ezaugarri fisikoa, egiten dituzten jarduerak, janzkera... 5.- Ondoren, deskribapenen analisia egingo dugu: neska eta mutilen arteko deskribapenetan desberdintasun nabariak ote dauden, zertan jartzen duten arreta neskek eta zertan mutilek... eta ondorioak aterako ditugu.

3. ALDIZKARIEN ANALISIA III: kontsultorioak Materiala: Aldizkariak. Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Talde handia, txikia eta banaka. Garapena: 1.- Aurreko ekintzetan erabilitako aldizkarietan azaltzen diren kontsultorioetako galderak banatuko zaizkie ikasleei. 2.- Ikasleek banaka idatziz erantzungo dute. 3.- Talde txikietan erantzun horiek komunean jarriko dira eta erantzun bakar bat ematen saiatuko dira. 4.- Talde guztiek emandako erantzunak, aldizkarien kontsultorioetan emandakoekin alderatuko dira. 5.- Ondorioak aterako dira: ba al dago ezberdintasunik neskek eta mutilek emandako erantzunen artean? Eta gelan emandako erantzunak eta aldizkarietakoen artean ?


Nire buruaren jabe ni neu

AMODIOZKO ABESTIAK Maitasun erromantikoaren eredua kulturalki eraikia da. Amodiozko jarrera eredua erakusten digu modelo horrek manifestazio kultural ezberdinetan: literatura, zinema, musika… Bereziki abestien hitzek transmititua izaten da: lehen begi-bistako maitasuna, bestearengatiko sakrifizioa, fusioa eta bizitza propioa ahanztea, iguripen magikoak, guztiz osagarrizko izakia bihurtzea... Amodioaren kontzeptu hau, indar bereziarekin agertzen da emakumeen heziketa sentimentalean.

GUSTATZEN ZAIZKIGUN MAITASUN ABESTIAK Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Talde handia eta txikia. Garapena: 1. Ikasleei esango zaie gehien gustatzen zaizkien maitasun abestiak ekartzeko. Irakasleak ere proposa ditzake batzuk: “Sin ti no soy nada” Amaralena, “Tonta” Conchitarena,… 2. Abestiak entzun ondoren talde txikitan eranskineko fitxa beteko dute. 3. Talde handian balorazioak azalduko dira. 4. Ondoren abestia edo abestiak berridazteko eskatuko zaie, maitasuna ulertzeko beste erak azalduz.

Tratu txarren inguruko beste abesti batzuk ere azter daitezke: Beberen “Malo”, Hueccoren “No más lágrimas”, “Beldur barik” EUTSI Legazpiar neska gazte taldearena…

Indarkeria sexistaren prebentzioa

Materiala: CD erreproduktorea, abestiak eta hitzen kopiak.


Nire buruaren jabe ni neu

EBALUAZIOA Unitatea lantzen den bitartean etengabeko ebaluazioa egingo da besteak beste, behean aipatzen diren teknika eta tresnak erabiliz. Unitatea bukatzean berriz ikasleen lana baloratuko da markatutako irizpideak jarraituz. Ikasleek ere beraien autoebaluazioa eta unitatearen ebaluazioa egin dezakete. Bestalde, jarduera bakoitzaren bukaeran jarduera beraren ebaluazioa egingo dugu, zerk funtzionatu duen, zerk ez, nola antolatu dugun gela, denbora, ikasleak motibatuta egon diren…guzti hau, behar izanez gero, hurrengo jarduerarako praktika egokitu eta unitatearen bukaeran ezarritako helburuak bete ahal izateko.

Indarkeria sexistaren prebentzioa

Ebaluazio irizpideak: •

Ea bere neurriko erabakiak hartzeko gaitasunik duen.

Ea bere auto-estimu maila nolakoa den.

Ea gai den berak nahi duen pertsonarengana hurbiltzeko.

Ea gai den zerbaiten aurrean ezetz esateko.

Ea ezetza jasotzeko gaitasunik baduen.

Ea errespetuan oinarrituriko maitasuna baloratzen duen.

Ea gai den maitasun eredu desberdinak identifikatzeko.

Ea elkarrizketarako jarrerarik azaltzen duen.

Ea gai den bere ideiak besteekin konpartitzeko.

Ea ohartzen den neska eta mutilen eredu estereotipatuez.

Ebaluaziorako teknika: Behaketa Ebaluaziorako tresnak: •

Irakaslearen egunerokoa.

Portafolioa: Ikasleen lanen balorazioak eta egindako lanen aukeraketa esanguratsua jasotzen duen karpeta. Ikasle bakoitzaren historia izango da.

Ikasleen ebaluazioa unitatearekiko: Elkarrizketarako gidoia: •

Zer da gehien eta gutxien gustatu zaiena eta zergatik.

Zer da ikasi dutena.

Zerk harritu ditu gehien.


Nire buruaren jabe ni neu

BALIABIDEAK

Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi: Nunila Lopez Salamero, Myriam Cameros Sierra;Txalaparta argitaletxea

Deskonekta zaitez tratu txarretatik- Gazteentzako gida

Violencia contra las mujeres jóvenes: la violencia psicológica en las relaciones de noviazgo: Cantera, I., Estébanez, I., Vázquez, N. (2009).

Neskentzako gida. Erasoak nola aurreikusi eta eurengandik babestu:Mª Jose Urruzola Zabalza; Emakunde 2003

No te líes con los chicos malos: Guía no sexista dirigida a chicas: Urruzola, M.J. http://www.educarenigualdad.org/Upload/Mat_8_Doc_5_Notelies.pdf

Desconecta del maltrato: Guía para jóvenes: Cantera, I., Estébanez, I., Vázquez, N. (2009); Sortzen Consultoría.

Aprendiendo para el amor o para la violencia: Las relaciones en las discotecas: Duque, E; El Roure

Prevención de la violencia de género en adolescentes: Meras Lliebre, A. (2003). Estudios de Juventud, 62, 143-150.

Indarkeria sexistaren prebentzioa

www.naro-emakunde.com/media/contenidos/archivos/M%C3%B3d%20Psicosocial%20de%20 Deusto_Dossier_08.pdf


Nire buruaren jabe ni neu

ERANSKINA

OHARRAK Kontalaria (Zirkulu batekin markatu)

Indarkeria sexistaren prebentzioa

Protagonistak (Zirkulu batekin markatu)

Gaia (Zirkulu batekin markatu) Laburpen txiki bat

MUTILA

NESKA

NESKA

MUTILA

NESKA

NESKA

MUTILA

MUTILA

Maitasuna/maitasun eza

Ze motatako amodiozko erlazioa deskribatzen da?

Abestian maitasunaren inguruan agertzen diren usteak zeureekin aldendu itzazu

Zeintzuk dira protagonistek erakusten dituzten sentimenduak? (Zirkulu batekin marka itzazu edota beste batzuk gehitu)

Erlaziona ezazu abestia aurretik ikusitako amodioaren inguruko mitoekin.

- Poztasuna – mina – tristura – lasaitasuna – amodioa – amodioz hiltzea – utzikeria – gorrotoa - mendekotasun emozionala – sumisioa – lankidetza – konplizitatea – komunikazioa – grina – bestearen idealizazioa – jabetza – despersonalizazioa– beldurra – konfiantza -


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.