Ogibideek generorik ba ote
Harremanak berdintasunean
Ogibideek generorik ba ote
OGIBIDEEK GENERORIK BA OTE? “Emakumeei historikoki egotzi zaizkien lanen jatorria ez da naturala, soziala baizik� Legeek berdintasuna bermatzen duten arren, praktika sozialak, mentalitateak eta pertsonen jarrerak ez dira aldatzen lege hutsekin. Horregatik beharrezkoa da zuzenean eskuartzea, oraindik ere emakume izateagatik pairatzen den diskriminazioa aintzakotzat hartuaz, berau ezabatzeko. Neska-mutilen aukera berdintasunak bermatuko dituen oinarrizko zutabeetariko bat izan behar du hezkuntzak.
Harremanak berdintasunean
Beste herrialdeetako esperientziek erakusten digutenez, eskola norabide ez diskriminatzailea oinarrizko baldintza da gaur egun ditugun desoreka horiek zuzentzeko. Beraz, gaur egungo lanbide bereizketarekin apurtzeko, beharrezkoa da, ikasketa eta lanbide aukeraketak sustatzerakoan neska-mutilen gogo, gurari, gaitasun eta trebetasunak aintzat hartzea. Horregatik unitate didaktiko honekin gizarteko esparru desberdinetan (ikastetxeak barne) ezkutuan dagoen sexismoa azalarazi nahi dugu. Gaur egungo egoera aldatzeko ezinbestekoa da denon inplikazioa; neska eta emakumeak egoera okerragoan jartzen dituen gizartearen isla denez hezkuntza sistema, hau ere eraldatu beharra dago. Lan arloan dagoen desberdintasuna eguneroko errealitatea da. Estatistikek adierazten dutenaren arabera, emakumeak eta gizonak ez dira arbitrarioki sartzen lan sektoreetan. Emakumeek jarraitzen dute tradizioz femeninotzat hartzen diren alorretan (zerbitzuen sektorea, batez ere osasunean eta hezkuntzan) onartuak izaten. Gizonak, batez ere, industria eta eraikuntza sektoreetan ari dira, maskulinotzat hartu izan diren alorretan hain zuzen ere. Emakumeek, behin lana lortuta, beste zailtasun batzuekin egiten dute topo. Lan baldintzak gizonenak baino txarragoak izaten dituzte: soldata baxuagoa antzeko lana eginda (izan ere, emakumeek estatuan batez besteko % 30 gutxiago kobratzen dute kide gizonezkoekin alderatuta), egun erdiko lanaldiko kontratuak, mailaz igotzeko aukera gutxiago‌ eta lan munduan emakumeen kopurua handitu bada ere, askok pentsatzen dute emakumeen soldata familiari laguntzeko dela, senarraren soldata osatzeko, aintzat hartu barik lanaren beraren garrantzia, egiten duenak egiten duela ere; eta aintzat hartu barik askatasun ekonomikoaren eskubidea. Sistema hau guztientzat da injustua, izan ere, nahiz eta teorian edozein lanbidetan aritzeko eta hezteko aukera izan, egiatan, diskriminazio eta presio handia dagoelako gizartearen partetik. Beraz, egunerokotasunean gela barruan eta kanpoan lantzeko arloa da hau. Adin hauetako neska-mutilek inguruan duten errealitatearen bidez ikasten dutenez, errealitate diskriminatzaile hau ezagutarazi behar diegu, azterketa kritikoa sustatuz eta lan egoera ez estereotipatuak eskainiz. Era berean, ikasleei beraien gaitasun eta gustuak garatu ditzaten lagundu behar diegu neska ala mutilak diren kontutan hartu gabe. Unitate honetako jarduerak bi ataletan jarri ditugu; lehen zatian HH eta LHko lehen zikloetarako aproposagoak diren jarduerak daude eta bigarren atalean LHko beste zikloak eta DBHrako jarduerak. Hala ere, jarduera gehienak edozein mailetara egokitu daitezkeela pentsatzen dugu, beraz zuen sekuentziazioa egitera animatu nahi zaituztegu.
Ogibideek generorik ba ote
ABIAPUNTUA Gai hau lantzeko, errealitatetik ateratako abiapuntu desberdinak egon daitezke. Garrantzitsuena da irakaslea adi egotea ikasleen arteko elkarrizketa, iritzi, jakin-minetara baita egunkari, irrati, telebista… edota egunerokotasuneko gertakariei erne egotea gai honi dagokionez eta hori bera planteatzea adinari eta ikasle taldeari dagozkion egokitzapenak eginez. Adibideak jartzearren: •
Autobusean entzundako elkarrizketa bat emakume igeltsero, iturgin…bati buruz edo gizonezko erizain, zaintzaile…bati buruz.
•
Gurasoen ogibideen aipamenak, egunerokotasuneko egoerak baliatuz: ama lanean dago, eta zertan egiten du amak lana? Eta aitak? Eta zuenak?...
•
Unitate honetako kartela eskolara iritsi dela…
Ogibideek generorik ote duten hausnartu eta ikertzea, errealitatearen ikuspuntu kritikoa garatuz, genero estereotipoek aukera askatasuna mugatzen dutela ohartzeko.
HELBURU DIDAKTIKOAK Ogibide desberdinei buruz hausnartzea, ingurunean dituztenak aztertuz, errealitate estereotipatuaz jabetzeko. •
Feminizatuta edo maskulinizatuta dauden ogibideetaz ohartzea, hauek aztertuz, egoera diskriminatzaileak direla konturatzeko.
•
Edozein pertsona, sexuari erreparatu gabe, edozer lanbidetan aritzeko gai dela ulertzea, adibide ez estereotipatuak ikusiz, sexu estereotipoak gainditzeko.
•
Aukera ez estereotipatuez jabetzea, sozialki “ez dagozkien” lanbideak aukeratu dituzten pertsonak ezagutuz, errealitatea alda daitekeela ohartzeko.
•
Errealitatea ez dela horrela naturalki ulertzea, garaiak aldatzen joan direla ohartuz, oraindik genero diskriminaziorik gabe bizitzeko aldaketak eman behar direla konturatzeko.
•
Errespetuzko, laguntzako eta elkarlanerako jarrerak eta ohiturak garatzea, elkarrizketaren bidez, bere nahi eta beharrak ulertarazteko eta besteen behar eta eskakizunetara egokitzeko.
OINARRIZKO GAITASUNAK •
Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
•
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
•
Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.
•
Informazioa tratatzeko gaitasuna.
•
Kultura artistikorako gaitasuna
Harremanak berdintasunean
HELBURU OROKORRA
Ogibideek generorik ba ote
Harremanak berdintasunean
EDUKIAK •
Ogibide desberdinen identifikazioa.
•
Lanbideetan emakume zein gizonen rolen azterketa.
•
Elkarrizketarako oinarrizko arauen ezagutza.
•
Jasotako informazioaren irakurketa kritikoa.
•
Emakume eta gizonezkoen arteko bereizkeria egoerak antzematea.
•
Ogibideak.
•
Ogibideen definizioa.
•
Ogibideei buruzko usteak generoari dagokionez.
•
Lanbideak aintzat hartzea estereotipo sexistak bazter batera utziz.
•
Taldean lan egitearen aldeko jarrera, besteen iritziak kontutan hartuz.
•
Elkarrizketetan parte hartzea.
•
Adostasunera iristeko gaitasuna.
JARDUERAK Jarraian zerrendatuko ditugun jarduerak bi multzotan banatu ditugu; lehen multzoko jarduerak HH eta LHko lehen ziklorako izango lirateke eta bigarren multzokoak LH eta DBHrako.
HH, LH 1. OGIBIDEEN ZERRENDA EGINEZ Materiala: STEE-EILASek bidalitako kartela, arbela. Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Talde handia. Garapena: 1. Kartelean azaltzen diren ogibideak zeintzuk diren aipatu denon artean. 2. Ogibide horiek neskek, mutilek edota biek beteko dituzten galdetu. (Adib: igeltseroa zer izango da, neska, mutila edo bietako edozein. Galdera egiteko modua garrantzitsua da, zeinek betetzen duen galdetu ezkero gaur egun normalean betetzen duen generoaren erantzuna emango dutelako, aldiz zeinek bete dezakeen edo hipotesi moduan kartel zehatz honetan zeinek beteko duen galdetzean aukera gehiago ematen dira.) 3. Aurreko puntuan eztabaidarik sortu ezean, berau bultzatuko dugu: •
Zer behar da lan hau egiteko?
•
Zergatik egin dezake lan hau mutil batek eta ez neska batek? (edo alderantziz).
•
…
Ogibideek generorik ba ote
2. OGIBIDEEN ESTEREOTIPOAK APURTUZ, ELKARRIZKETA Materiala: Erantsitako fitxa (Ikus 1. ERANSKINA). Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Talde handia edo talde txikia adinaren arabera. HHko azken zikloan eta LHn, fitxaren azterketa talde txikietan egin. Garapena: Elkarrizketarako gidoia: Zein da azaltzen den pertsona bakoitzaren lanbidea?
•
Zenbat emakume daude? Eta zenbat gizon?
•
Emakumezkoek betetzen dituzten lanbideak aipatu. Gizonezkoek betetzen dituzten lanbideak aipatu. Aurreko elkarrizketan agertutakoarekin alderatu.
•
Azaltzen diren lanbideetatik bakoitzak zein duen gustukoen eta zergatia galdetu.
3. INKESTA, ZERTAN LAN EGITEN DUTE ZUEN GURASOEK? Materiala: Arbela, papera. Denbora: Bi edo hiru saio. Taldekatzea: Talde handia, talde txikia eta bakarka. Garapena: 1. Talde handian gurasoen lanbideei buruz hitz egin. Beraien lanari buruz jakin nahi dituzten galderak bota eta denon artean adostasunera iritsi bizpahiru aukeratzeko. Adib: •
Zein da zure lanbidea?
•
Gustukoa duzu?
•
Zergatik?
2. Gelan inkesten emaitzez hitz egin (arbelean sailkatu ditzakegu): •
Amen lanbideak, aiten lanbideak.
•
…
Harremanak berdintasunean
•
Ogibideek generorik ba ote
4. . ANTZERKIA edo TXONTXONGILOAK Materiala: Papera, arkatza eta antzezpenerako behar den dekorazioa. Denbora: Hainbat saio. Taldekatzea: Talde txikiak eta talde handia. Garapena: Irakasleak berak edo umeekin batera, fikziozko egoerak antzezteko hainbat gidoi egin ditzake (Ikus 2. ERANSKINA). Talde osoaren aurrean antzezpena egin. Ondorioak atera:
Harremanak berdintasunean
1. Lanbide ez estereotipatuak antzeztu dituzten ikasleentzako galdera gidoia: •
Zer sentitu duzu zure papera antzeztean?
•
…
2. Mesfidati agertzen den pertsonaren papera egin duten ikasleentzako galdera gidoia: •
Zergatik jokatu du horrela zure pertsonaiak?
•
Zerbait aldatu zaio?
5. BISITA: EMAKUME ETA GIZON BANAK BERAIEN LANA AZALDUKO DIGUTE Materiala: Papera, arkatza. Denbora: Hiru edo lau saio. Taldekatzea: Talde handia eta talde txikiak. Garapena: Emakumezko bat eta gizonezko bat gonbidatu (ahal izanda bakoitzaren lanbidea ez dadila lotuta egon genero estereotipoekin adib: gizonezko ile-apaintzailea, erizaina…;emakume autobus txoferra, elektrikaria…) beraien lana gelan azal diezaguten. 1. Zein gonbidatuko dugu? Aurreko jardueran estereotipotik kanpoko ogibideak dituzten gurasoak badaude,hauek gonbida ditzakegu guri bisita egitera. Horrelakorik ez badago denon artean hitz eginez atera daiteke norbait eta bestela laguntza eska diezaiekegu beste geletako ikasle, irakasleei… 2. Zer jakin nahi dugu lanbide horri buruz? Hemen galdera arruntez kanpo genero ikuspegiko galderak sartzen saiatu, adib: emakume iturgina badator, etxeetan nola jasotzen duten… 3. Ahal bada demostrazioa egin diezagutela. 4. Bisitaren ondorioak atera eta balorazioa egin. Elkarrizketarako gidoia izatea lagungarria litzateke.
Ogibideek generorik ba ote
LH, DBH 1. OGIBIDEAK SAILKATUZ Materiala: Orri txuri bat, boligrafoa edo arkatza. Gela girotzeko unitate honetako kartela jarri daiteke. Ogibideen zerrenda (Ikus 3.ERANSKINA). Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Talde handia. Garapena: 1. Irakasleak ikasleriari orri zuri baten hiru zutabe egiteko eskatuko dio.
3. Taldean bateratu. Idazkari bat aukeratu bada, honek arbelean apunta dezake. 4. Ondorioak: -
Nola kontsideratzen da ogibide bakoitza?
-
Diferentzia esanguratsuak al daude?. Zein ogibidetan?
-
Zergatik ematen dira diferentzia horiek?
-
Desagertu behar dira edo hobe da diferentzia horiek mantentzea?
-
Zer egin daiteke?
5. Ondorioak atera ostean, www.emakunde.es web orrian 2006an ateratako datuekin konparatuko dira. Aldaera: Jarduera gelan egin ondoren kanpoko pertsonei egin liteke galdeketa. Gizonezko eta emakumezkoei egingo zaie eta hau zehaztuta geratuko da erantzunetan diferentziarik dagoen ikusteko. Ondoren taldeka komentatu daitezke erantzunak jarraian agertzen diren galderak erantzunez. Talde handian ondorioak aterako dira. 1. Ezberdintasunik al dago erantzunetan sexuen artean? 2. Lan hauek guztiak gizonezkoek eta emakumezkoek egin ditzaketela uste al duzue? Erantzunaren arrazoiak zehaztu. 3. Lan hauek definitzerakoan sexuen arteko ezberdintasunak egiten al dira azken urte hauetan? 4. Eta zuk? Zer izan nahi duzu heldua izatean?
Harremanak berdintasunean
2. Pentsatzeko denborarik eman gabe, irakasleak ogibide zerrenda irakurriko du. Ikasleek ogibide hori emakume batek, gizon batek edo biek bete ditzaketen arabera zutabe baten edo bestean jarriko dute.
Ogibideek generorik ba ote
2. ZER ALDATU DA? Materiala: STEE-EILASek bidalitako kartela, orriak, boligrafoa edo arkatza, 4. eranskina. Denbora: Bi saio. Taldekatzea: Talde handia, talde txikiak eta bakarka. Garapena: 1. Irakasleak, testu bat irakurri edo banatuko du (Ikus 4. ERANSKINA).
Harremanak berdintasunean
2. Pentsatzeko denboratxo bat eman eta gero, talde txikitan ondorengo galderak erantzun: •
Horrelako egoerak gertatzen direla uste duzue?
•
Nola imajinatzen dituzue Jaione eta Saioa?
•
Demagun irakurritako egoera gertatu egin dela. Nola sentituko zinateke Jaione izango bazina?
•
Zeintzuk dira garajearen jabearen aurreiritziak Jaionerekiko?
•
Zeintzuk dira garajearen jabearen aurreiritziak emakumeekiko?
•
Aurreiritzi hauek nola egiten diete kalte Jaione eta Saioari? Eta emakume
•
Aurreiritzi hauek nola egiten diete kalte Amezketako biztanleei? Eta gizonei oro har?
guztiei?
3. Talde txikietan hitz egindakoa talde handian partekatu. 4. Ondorengo bi galdera bota daitezke: - Zer uste duzu egiten duela zure aitak, aitonak lehen egiten ez zuena emakumeen gauzak zirela pentsatzen zuelako?. Zer egiten duzu zuk, zure aitak egiten ez duena? - Zer uste duzu egiten duela zure amak, amonak egiten ez zuena gizonen gauzak zirela pentsatzen zuelako?. Zer egiten duzu zuk, zure amak egiten ez duena? 5. Ezer bururatuko ez balitzaie polita izan daiteke etxera eramatea eta erantzunak ekartzea.
3. ROL JOKUA Materiala: Papera, boligrafoa, 5. eranskina. Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Hirunaka. Garapena: Ikasleak hirukoteka jarriko dira. Bik rolak beteko dituzte eta hirugarrenak apunteak hartuko ditu. Rolak beteko dituztenak ahal dela bikote mistoak izango dira eta neskak mutilaren papera beteko du eta mutilak neskarena. Ondoren ematen den egoera adibide bat besterik ez da, horrelako beste hainbat egoera asmatu beharko dira bikote bakoitzak berea izan dezan. Komunean jartzeko ondorioak: -
Zer argudio erabili dira?
-
Errepikatzen al dira argudioak?
-
Argudio horiek beste egoeretan aplikatu ohi dira. Zeintzuetan?
-
Zure inguruan baten bat ezagutzen al duzu noizbait diskriminatua sentitu dena emakume izateagatik?
4. MITOA EDO ERREALITATEA
Ogibideek generorik ba ote
Materiala: Fitxa (Ikus 6. ERASNKINA). Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Bakarka eta talde handia. Garapena: Talde handian fitxan agertzen diren baieztapenen aurrean ikasle bakoitzak bere jarrera azaldu behar du, eta horrela, ikaskideen arteko eztabaida sortu behar da. Aldez aurretik fitxan E(egia) edo G(gezurra) idatz dezatela eskatuko diegu. Irakasleak ikasle bakoitzari bere jarreraren aldeko arrazoiak emateko eskatu eta eztabaida zuzenduko du, beti ere iritsi guztiak entzun daitezen zainduz. Bukatzeko, ideia nagusien sintesia egiten saiatu behar da. Jarduera honen osagarri izan daiteke emakume eta gizonen gaineko atsotitzak biltzea eta modu kritiko batez aztertzea, mitoak deuseztatzeko.
Materiala: Fitxa (Ikus 7. ERANSKINA). Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Talde txikiak. Garapena: Ikasleak taldeetan banatu eta talde bakoitzari estatistikak dituen fitxa emango diogu.Talde bakoitzak datuak aztertu eta ondorioak aterako ditu, gidako galderei erantzunez. Ondoren talde handian ondorio hauek azalduko dituzte.
Estatistikei behatutakoan erantzun iezaiezu hurrengo galderei: 1.-Zer ikusten da estatistiketan? Harrigarria iruditu zaizuen daturik ba al dago? Zein? 2.-Zuen ustez, zein da mutilek eta neskek ikasketa desberdinak aukeratzearen arrazoia? 3.-Neskek mutilena dela jo izan den lanbideren bat hartzen dutenean, zein zailtasun eta eragozpen aurkitzen dituzte? Eta mutilek neskena dela jo izan den lanbideren bat hartzean? Nola gaindi daitezke oztopo horiek?
Harremanak berdintasunean
5. ESTATISTIKAK MINTZO
Ogibideek generorik ba ote
6. LAN ESKAINTZAK AZTERTZEN Materiala: Prentsa idatziko lan eskaintzak. Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Talde txikiak eta talde handia. Garapena:
Harremanak berdintasunean
Ikasleei esango diegu hedabideetan azaltzen diren lan eskaintzak ekartzeko gelara.Talde txikietan ekarritako iragarkiak aztertuko dira behean agertzen den gidoia jarraituz. Ondoren talde handian ateratako ondorioak gela osoaren aurrean azalduko dira eta talde guztietako emaitzekin ondorio orokorrak aterako dira. Izan daiteke eztabaida sortzea.
Emakume gazte bat behar dugu gure loradendan aritzeko. Itxura ona izatea kontutan hartuko da. Telefonoa: 654789432 Herria: O単ati
Eraikuntza sektorean lan egiteko mutilak behar ditugu. Esperientzia izatea garrantzitsua da lanpostua honetarako. Telefonoa: 945122324 Herria: Gasteiz 1. Zer nolako lanak eskaintzen dira eta zeini eskaintzen zaizkio? 2. Zer ezaugarri eskatzen dira? 3. Zer eskaintzen dute? Zeintzuk izaten dira hobeki ordainduak? 4. Zer ezberdintasun daude emakumeei zuzendutako eta gizonei zuzendutakoen artean?
Ogibideek generorik ba ote
7. BISITA: EMAKUME ETA GIZON BANAK BERAIEN LANA AZALDUKO DIGUTE Materiala: Papera, arkatza. Denbora: Bi saio. Taldekatzea: Talde handia eta talde txikiak. Garapena: Emakumezko bat eta gizonezko bat gonbidatu (ahal izanda bakoitzaren lanbidea ez dadila lotuta egon genero estereotipoekin adib: gizonezko ile-apaintzailea, erizaina‌; emakume autobus txoferra, elektrikaria‌) beraien lana gelan azal diezaguten edo taldea joan dadin beraien lantokietara. 1. Zein gonbidatuko dugu? Estereotipotik kanpoko ogibideak dituzten gurasoak badaude, hauek gonbida ditzakegu guri bisita egitera. Horrelakorik ez badago denon artean hitz eginez atera daiteke norbait eta bestela laguntza eska diezaiekegu beste geletako ikasle, irakasleei‌
3. Bisitaren ondorioak atera eta balorazioa egin.
Harremanak berdintasunean
2. Zer jakin nahi dugu lanbide horri buruz? Hemen genero ikuspegiko galderak sartzen saiatu, horretarako badute ikasleek aurreko jardueren esperientzia.
Ogibideek generorik ba ote
EBALUAZIOA Unitatearen lehen jarduera bai HH eta LHkoa eta baita DBHkoa ere, gaiari buruzko ezagupen eta aurreiritziak jasotzekoa da. Unitatea lantzen den bitartean etengabeko ebaluazioa egingo da besteak beste, behean aipatzen diren teknika eta tresnak erabiliz. Unitatea bukatzean berriz ikasleen lana baloratuko da markatutako irizpideak jarraituz. Ikasleek ere beraien autoebaluazioa eta unitatearen ebaluazioa egin dezakete. Bestalde, jarduera bakoitzaren bukaeran jarduera beraren ebaluazioa egingo dugu, zerk funtzionatu duen, zerk ez, nola antolatu dugun gela, denbora, ikasleak motibatuta egon diren… hau guztia, behar izanez gero, hurrengo jarduerarako praktika egokitu eta unitatearen bukaeran ezarritako helburuak bete ahal izateko.
Harremanak berdintasunean
Ebaluazio irizpideak: •
Ea ohartu den ogibideetan ematen den genero banaketaz.
•
Ea bere hasierako usteak aldatuz joan den unitatean zehar.
•
Ea errespetuz jokatu duen besteen iritziekiko.
•
Ea ondorio garbiak atera dituen gaiarekiko.
•
Ea jardueretan parte hartu duen.
•
Ea ogibideen gaia ikuspuntu kritikoarekin ikusten hasi den.
Ebaluaziorako teknika: Behaketa Ebaluaziorako tresnak: •
Irakaslearen egunerokoa
•
Portfolio: Ikasleen lanen balorazioak eta egindako lanen aukeraketa esanguratsua jasotzen duen karpeta. Ikasle bakoitzaren historia izango da.
Ikasleen ebaluazioa unitatearekiko: Elkarrizketarako gidoia: •
Zer da gehien eta gutxien gustatu zaiena eta zergatik
•
Zer da ikasi dutena.
•
Zerk harritu ditu gehien.
Ogibideek generorik ba ote
BALIABIDEAK Ikasleentzako materialak: •
Ipuinak: • Norak suhiltzaile izan nahi du: Arantxa Iturbe, Elkar Argitaletxea. • Marcos kantinera. • Nire aita etxekoandrea da eta zer.
Irakasleentzako materialak: •
Artikuluak:
•
Ikerlanak: Trayectorias personales y profesionales de mujeres con estudios tradicionalmente masculinos. www.inmujer.migualdad.es/MUJER/publicaciones/docs/Trayectoria%20mujeres%201.pdf
•
Monografikoak: ¿Como orientar a chicas y chicos?: Serie Cuadernos de Educacion No Sexista Nº5 www.inmujer.migualdad.es/MUJER/publicaciones/docs/comoorientar.pdf
Harremanak berdintasunean
Hautazko arloek eta heziketa zikloek rol sozial ezberdinetarako prestatzen dituzte gazteak. www.stee-eilas.org/dok/arloak/emakumea/hautazkoarloak.pdf
Ogibideek generorik ba ote
Harremanak berdintasunean
1. ERANSKINA
Ogibideek generorik ba ote
2. ERANSKINA Gidoi eredu bat: Kotxe batean gizon bat doa; bat-batean zarata bat entzun eta autoa gelditzen da. Gizona: Ezinezkoa da! Berriz ere apurtu da. Mekanikoak esan zidan konpondu zuela eta berria bezala zegoela. Presaka nabil eta gainera hemendik ez da inor pasatzen. Zer egingo dut? Hor dator ume bat, ea badakien. Aizu, ba al dakizu non aurkitu dezakedan mekaniko bat auzo honetan?
•
Umea: Zer da mekanikoa?
•
Gizona: Kotxea konpontzen duena.
•
Umea: Ba ez, ez dakit, ni ez naiz auzo honetakoa.
•
Gizona: Eskerrik asko hala ere, agur.
•
Umea: Agur.
•
Gizona: Zer egingo dut? Aireportura joan behar dut alabaren bila eta ez naiz garaiz iritsiko. Hor dator emakume bat. Aizu, mekanikorik ba al dago auzo honetan?
•
Emakumea: Ba bai, nire iloba Ainarak tailer bat du eta oso ona da gainera.
•
Gizona: Nola, neska bat? Nola konponduko du neska batek nire kotxea?
•
Emakumea: Hor geratu beharko duzu zure kotxe apurtuarekin, auzo honetan ez dagoelako beste tailerrik.
•
Gizona: Beno, ez dut ezer galtzen joatearekin, baina ez dut uste konpontzeko gai izango denik.
•
Emakumea: Han da, kale hau zuzen jarraitu eta ezkerretara. Zortea izan dezazula!
•
Gizona: Ea horrela den baina egia esan ez naiz fio. (Tailerrera iritsi da) Egunon!
•
Ainara: Egunon!
•
Gizona: Zu al zara mekanikoa?
•
Ainara: Bai, zer behar duzu?
•
Gizona: Begira, nire kotxea apurtu egin da eta presaka nabil, begirada bat emango al diozu?
•
Ainara: Noski, non dago?
•
Gizona: Hementxe bertan. (ikusleei begira) Ez dut uste neska bat nire kotxea konpontzeko gai izango denik.
•
Ainara: (Konpontzen balebil bezala eginez) Listo, konponduta. Sartu barrura eta martxan jarri.
•
Gizona: (Ikusleei) Ez naiz fio, ez naiz fio…(martxan jarri du). Hau bai ezustekoa, zoragarria, ze ondo dabilen, inoiz baino hobeto. Eskerrik asko! Mekaniko handia zara, sekula ez dut esango neskek ezin dutela mekanikoak izan. Agur!
•
Ainara: Agur, eta etorri behar duzun guztietan.
Harremanak berdintasunean
•
Ogibideek generorik ba ote
3.ERANSKINA
Harremanak berdintasunean
OGIBIDEEN ZERRENDA Ingeniaria
Medikua
Astronauta
Filologoa
Ile-apaintzailea
Erizaina
Telefonista
Itzultzailea
Irakaslea
Atezaina
Argiketaria
Politikaria
Iturgina
Diseinatzaile Grafikoa
Dendaria
Biologoa
Kutxazaina
Informatikoa
Enpresaria
Ekonomoa
Garbitzailea
Albaiteroa
Kamioilaria
Soziologoa
Nekazaria
Artzaina
Harakina
Pilotua
Farmazeutikoa
Antropologoa
Arkeologoa
Psikologoa
Igeltseroa
Margolaria
Idazlea
Azafata
Abeslaria
Musikaria
Fisikoa
Arrantzalea
Saltzailea
Ogigilea
Geologoa
Sukaldaria
Zerbitzaria
Kirolaria
Teologoa
Aholkularia
Arkitektoa
Kimikaria
Geografoa
Jostuna
Argazkilaria
Arotza
Metereologoa
Dantzaria
Futbolaria
Igerilaria
Garbitzailea
Mekanikoa
Artista
Abokatua
Dentista
Kazetaria
Elektronikoa
Meatzaria
Topografoa
Basozain
Bitxigilea
Administraria
Idazkaria
Txoferra
‌‌.
Ogibideek generorik ba ote
4.ERANSKINA KOTXE KONPONKETA J. ETA S. Jaoine eta Saioa Amezketan bizi diren bi neska dira. Hogei eta hogei eta hamar urte artean daude. Biek teknikoa den karrera bat bukatu dute zientzia, matematika eta autoen mekanika menperatuz. Harrez gero Roberto Santxezen tailerrean lan egin dute. Zazpi urteko esperientzia eta autoen mekanika arloan ospe handia dute. Jaione eta Saioa bere tailer propioa irekitzeko moduan daude. “Kotxe konponketa J. eta S.”. Negozioa martxan jartzeko adina diru aurreztu dute. Jaionek garaje bateko jabearekin telefonoz hitz egin du eta ea alokatuko zion galdetu dio. Jabeak zera erantzun dio: - Bai, noski!. Esaiozu jabeari etor dadila nahi duenean. Alokatzeko irrikan nago. Arratsaldean Jaione gizonarekin hitz egitera joan da. Honek horrela jaso du:
Jaionek berarentzako alokatu nahi duela esan dionean, jabeak parra egin eta harrituta erantzun dio: - Zer? Zuk zeuk alokatu nahi duzula garajea? Hau parra! - Autoen mekanikoa naiz. Titulua eta zazpi urteko esperientzia ditut eta gainera, hemen duzu fidantzarako dirua. - Begira andereño, ez dizut garajea alokatuko. Dirua galduko nuke. Zuk sekulan ez duzu aterako alokairua ordaintzeko adina diru. Herri honetan emakumeek irekitako garaje batera inork ez du automobila ekarriko. Hankak lurrean jarri!
5. ERANSKINA ROL JOKUA Jaione Auto bat konpontzeko duzun gaitasunaz oso seguru zaude. Lana egiten zenuen aurreko garajean 400 kotxe behintzat konpondu zenituen. Oso kexa gutxi jaso zenituen. Jabeak, autoak konpontzeko berak kontratatutako mekanikoen artean trebeenetariko bat zinela esan zizun.
Rol jokoan bezeroak autoa “J. eta S.” tailerrean utz dezala konbentzitzen saiatu behar duzu.
Iñaki Herrian garaje berri bat ireki dutela jakin duzu: “Autoen konponketa J. eta S.”. Pozik zaude herriko beste tailerretako mekanikoek sekulan ez dutelako zure autoa ondo konpondu. Telefonoz deitu eta autoa uzteko gelditu zara. Eramaten duzunean emakume bat topatzen duzu. Harrituta gelditzen zara. Ez duzu nahi emakume batek zure kotxea konpontzerik.
Rol jokoan “J. eta S.” tailerrean kotxea ez uzteko arrazoiak defenditzen saiatu behar duzu.
Harremanak berdintasunean
- Non dago jabea?
Ogibideek generorik ba ote
6.ERANSKINA Erantzun ezazu egia (E) ala gezurra (G) den
1. Gizonek eta emakumeek aukera berdinak dituzte lan merkatuan sartzeko. 2. Sexuaren arabera oraingo gazteek duten lan egoera aldatu egin da, aurreko garaiekin alderatuz gero. 3. Enpresek ez dute emakumerik kontratatzen gizonezkoenak jotzen diren lanetarako.
Harremanak berdintasunean
4. Enpresek ez dute gizonik kontratatzen emakumezkoenak jotzen diren lanetarako. 5. Eskolan emakumeak eta gizonak berdin prestatzen gaituzte etxeko eremuan eta eremu publikoan aritzeko 6. Gaur egun jendeak uste du berdin dela gizonek edo emakumeek lan batzuk edo besteak egiteko garaian (medikuntza, iturgintza, ile-apainketa‌) 7. Emakumeak eta gizonak bi kultura berezietan hazi dira. 8. Gizarteak eta gure inguruak eragin digute geure etorkizuneko lanbidea aukeratzeko garaian. 9. Mutilen eta nesken arteko desberdintasunak lan bila hasten garen unean hasten dira. 10. Kultura maskulinoari loturiko balioek,gizartean,balio handiagoa dute kultura femeninoari lotutakoek baino. 11. Lan merkatuan sartu diren emakumeek lanaldi bikoitza egiten dute. 12. Erantzukizun handiko kargu gehienak gizonezkoen esku daude, emakumeek kristalezko sabai bat aurkitzen dute. 13. Emakumezkoen eta gizonezkoen langabezia tasak berdinak dira. 14. Lan berdina, soldata berdina. 15. Emakumearen soldata gizonaren soldataren osagarria da. 16. Gaitasun pertsonalen eta prestakuntzako gaitasunen arabera, emakumeak eta gizonak gai gara edozein lan mota egiteko.
E
G
Ogibideek generorik ba ote
7.ERASKINA UNIBERTSITATE IKASKETAK Guztira 61.649 27.086 25.320
Gizonezkoak 27.831 9.710 9.291
Emakumezkoak 33.818 17.376 16.029
5.186
2.200
2.986
1.399 705 512
429 218 197
970 487 315
507
374
133
274 233 467 2.673 865 38 773 1.176 350 13 307 103 5 213 944 217 419 244 1.310 286 385 1.137 2.725 568 732 258 296 1.766 508 100 111
158 143 169 1.097 453 27 156 337 204 3 182 70 4 106 524 42 151 102 293 62 51 419 563 139 273 100 45 419 139 22 19
116 90 298 1.576 412 11 617 839 146 10 125 33 1 107 420 175 268 142 1.017 224 334 718 2.162 429 459 158 251 1.347 369 78 92
Harremanak berdintasunean
Guztira Lizentziaturak 1. eta 2. zikloak Enpresa-zuzendaritza eta -administrazioa Arte ederrak Biologia Ingurumen-zientziak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak Politika-zientziak eta administraziokoak Politika-zientziak eta Soziologia Ikus-entzunezko komunikazioa Zuzenbidea Ekonomia Eliza Ikasketak Farmazia Filologia Filosofia Filosofia eta Hezkuntza-zientziak Fisika Geografia Geografia eta historia Geologia Historia Artearen historia Humanitateak Matematikak Medikuntza Odontologia Pedagogia Kazetaritza Psikologia Publizitatea eta harreman publikoak Kimika-industriak Soziologia Itzulpengintza eta interpretaritza 2. zikloa Antropologia soziala eta kulturala Biokimika Elikagaien zientzia eta teknologia
2007-2008
Harremanak berdintasunean
Ogibideek generorik ba ote
Zientzia Aktuarialeak eta Finantzarioak Ikerketa eta merkatuko teknikak Psikopedagogia Teologia Arkitektura eta ingeniaritzak 1. eta 2. zikloak Arkitektura Telekomunikazio-ingeniaritza Informatika-ingeniaritza Industri ingeniaritza Kimika-ingeniaritza Itsasgintza zibila 2. zikloa Materialen ingeniaritza Automatika-ingeniaritza eta industri elektronika Elektronika-ingeniaritza Industri antolaketako ingeniaritza Ontzi-makinak Nautika eta itsas garraioa Diplomaturak Erlijio-zientziak Enpresa Zientzietan diplomatua Gizarte-Hezkuntza Erizaintza Maisu-maistrak Giza nutrizioa eta dietetika Lan-erlazioak Gizarte-lana Turismoa Arkitektura eta ingeniaritza teknikoak Arkitektura teknikoa Telekomunikazio-ingeniaritza teknikoa Industri diseinuko ingeniaritza teknikoa Gestio-informatikako ingeniaritza teknikoa Sistemen informatikako ingeniaritza teknikoa Lanetako ingeniaritza teknikoa Topografiako ingeniaritza teknikoa Industri ingeniaritza teknikoa Meatze ingeniaritza teknikoa Itsasgintza zibila
2009ko Martxoaren 26a
77 125 807 38 8.628 7.027 1.486 843 1.219 2.949 524 6 1.601 65
29 45 134 31 5.653 4.508 674 551 901 2.173 203 6 1.145 41
48 80 673 7 2.975 2.519 812 292 318 776 321 456 24
342
283
59
61 1.037 43 53 14.739 53 3.923 1.535 1.141 5.648 293 477 924 745 11.196 311 551 352
45 695 40 41 4.194 21 1.827 284 136 1.390 29 185 158 164 8.274 167 387 145
16 342 3 12 10.545 32 2.096 1.251 1.005 4.258 264 292 766 581 2.922 144 164 207
1.336
959
377
755
636
119
629 324 6.234 445 259
381 197 4.868 320 214
248 127 1.366 125 45
Ogibideek generorik ba ote
LANBIDE-HEZIKETAKO IKASLEAK 2007/08
2009ko Otsailaren 23a
Guztira
Gizonezkoak
Emakumezkoak
10.266 130 76 1.653 1.165 59 92 231 585 1.370 185 878 73 823 110 985 239 320 527 10 755
6.141 92 75 1.551 1.121 21 84 212 351 94 90 859 33 7 77 205 21 91 421 6 730
4.125 38 1 102 44 38 8 19 234 1.276 95 19 40 816 33 780 218 229 106 4 25
14.948 126 127 1.653 1.883 517 690 50 616 1.043 285 449 342 214 464 1.938 1.428 824 1.240 79 8 972
8.397 95 117 1.445 1.709 231 468 41 243 171 117 430 215 1 332 428 136 392 950 4 3 869
6.551 31 10 208 174 286 222 9 373 872 168 19 127 213 132 1.510 1.292 432 290 75 5 103
Harremanak berdintasunean
Erdi-mailako lanbide-heziketa Guztira Nekazaritzako jarduerak Itsasoko eta arrantzako jarduerak Fabrikazio mekanikoa Elektrizitatea eta Elektronika Kimika Eraikuntza eta Obra Zibila Zurgintza eta altzarigintza Ostalaritza eta turismoa Osasungintza Arte grafikoak Ibilgailu autopropultsatuen mantentzea Komunikazioa, irudia eta soinua Irudi pertsonala Jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak Administrazioa Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzakoak Merkataritza eta marketinga Informatika Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza Elikagaien industria Produkzio-zerbitzua eta mantentzea Goi-mailako lanbide-heziketa Guztira Nekazaritzako jarduerak Itsasoko eta arrantzako jarduerak Fabrikazio mekanikoa Elektrizitatea eta Elektronika Kimika Eraikuntza eta Obra Zibila Zurgintza eta altzarigintza Ostalaritza eta turismoa Osasungintza Arte grafikoak Ibilgailu autopropultsatuen mantentzea Komunikazioa, irudia eta soinua Irudi pertsonala Jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak Administrazioa Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzakoak Merkataritza eta marketinga Informatika Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza Elikagaien industria Produkzio-zerbitzua eta mantentzea
Ogibideek generorik ba ote
BH-KO IKASLEAK 2007-08 Batxilergoa Erdi mailako LH Goi-mailako LH Zereginen ikaskuntza
Guztira 29.112 10.266 14.948 387
Gizonezkoak 13.775 6.141 8.397 243
Emakumezkoak 15.337 4.125 6.551 144
2009ko Otsailaren 23a
Harremanak berdintasunean
Iturria: EUSTAT eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila. Irakaskuntzaren estatistika.