5 la belleza nos destroza

Page 1

“Edertasunak� txikitzen gaitu

Indarkeria sexistaren prebentzioa


“Edertasunak” txikitzen gaitu

“EDERTASUNAK” TXIKITZEN GAITU “Indarkeria sinbolikoak ikusten ez ditugun mendetasunak sortzen ditu, hauek gizarteak eraikitzen dituen sinesmenetan eta itxaropenatean errotu egiten dira” (Bordieu).

Indarkeria sexistaren prebentzioa

Indarkeria mota hori hizkuntzari eta adierazpen kulturalei esker gizarteratu egiten da. Indarkeria sexista mota horren adibidea da estetikak guregan eragiten duen indarra. Gorputzak eta batez ere honi diogun gurtuak estetikan eragina izan du istorioaren zehar eta kultura ezberdinetan. Guztiok badakigu gure gizarteak emakumearen gorputzari gizonezkoari baino askoz garrantzi handiagoa ematen diola. Gizona indarrarekin, kemenarekin eta potearekin erlazionaturik dago emakumea, aldiz edertasunarekin, sexuatrakzioarekin eta sensibilitatearekin.Historiaren zehar eta kultura guztietan edertasun eredu ezberdinak inposatu ohi dira eta gizonezko eta emakumezko asko eredu horiek jarraitzen eta betetzen derrigortuak izan dira, hau da egun polita denak eta edozein kostetan lortu nahi dugunak ez du zerikusirik aurreko edo munduko beste edozein tokiko edertasun ereduekin. Hala ere kasu guztietan edertasun eredu ezberdinei jarraitzeak osasun arazoak, bai fisikoak zein emoziozkoak , ekarri ditu. Beste aldetik komunikabideek eta gorputz ereduen balorazioak guregan duten eraginak kontuan izanda eredu horiei hurbiltzen ez den guztiari mesprezua dakarkio eta horrela eredu horiek arrakastarekin, lana zein gizarte mailan, lotu ditugu. Telebistak zein beste prentsabidek giza baloreak sortzeko eta pretsonengan eragina izateko ahalmena dute: definizioak eskaintzen dituztelako, ereduak ematen dituztelako, estereotipoak bultzatzen dituztelako eta aldaketen adierazlea izan daitezketelako (indarkeria sinbolikoa). Komunikabideek zabaltzen duten emakumezko gorputzen idealizazioak emakume guztiengan ondorio ezezkorrak izaten ditu, horiek ikusten baitute nola haien gorputzak patroi bezala hartzen direnetik urruntzen baitira eta nola gizonen eta emakumeen gustuetan publizitateak zabaltzen dituen ereduek eragin handia baitute. Gizonek publizitateak eskaintzen duen emakume ideala bilatzen dute hori arrakastarekin eta sexu-grinarekin lotuta baitago eta emakumeek edertasun eredu horiengana urbildu nahi dute gizonen desioaren fruitua izan daitezen. Desioa eta edertasunaren arteko eta arrakasta eta itxuraren arteko nahasteak gorputzarekiko frustrazio arazo asko dakar. Modak edertasunaren kanonekin oso lotura estua du, hori baita momentu eta aro ezberdinetan edertasunaren kanona finkatzen duena eremu guztietan, besteak beste makillajea, orrazkera, jazkera,…Modeloak dira momentu bakoitzean modan dagoena finkatzen dutenak eta hainbat momentuetan haiekin identifikatzen saitzen gara. Hori guztia dela eta ez da batere harrigarria munduan (garatuan) neska eta nerabe askok; anorexia, larritasuna, autoestimu eskasa, eta norberaren burua onartzeko eta horrelako arazo larriak garatzea. Gure ustez eredu horiek iraunarazteak gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak dakartza eta hori da emakumeen kontrako indarkeria bultzatzen duen garrantzi handiko faktore bat.


“Edertasunak” txikitzen gaitu

ABIAPUNTUA Unitate honen abiapuntua STEE-EILASen kartela izatea proposatzen dizuegu.

HELBURU OROKORRA Garai desberdinetako eta munduko lurralde desberdinetako emakumeen edertasun ereduei desberdinetaz gogoeta egitea, hauen rolak, bizimoduak, borrokak eta aldarrikapenak aztertuz, emakume izateagatik eta ederra izateko beharragatik herrialde desberdinetan pairatzen den diskriminazioaz eta giza presioaz ohartzeko.

HELBURU DIDAKTIKOAK Munduko lurralde desberdinetako emakumeen edertasun ereduak aztertu, hauei buruzko informazioa jasoz, berdintasun eta desberdintasunez jabetzeko baita osasunengan dituzten ondorioetaz ere.

Munduko lurralde desberdinetan emakumeek jokatzen dituzten rolak aztertu, lanean, familian, kulturan, hezkuntzan… betetzen dituzten zereginak identifikatuz, lurraldeen arabera desberdintasun nabarmenik dagoen ondorioztatzeko.

Gizarte presioko egoerak identifikatzea, hauek ezagutuz, beraiei horrelakorik gerta ez dakien.

Autonomiarekin bizitzeko aukera emango dizkien jokaera eta gaitasunak garatzea, giza presioa beren baitan eta besteengan antzemanez eta babesteko gaitasunak garatuz.

Gaitasun sozialak lantzea (bai/ez esatea, argudiatzea, eskatzea, nahia adieraztea…), horretarako behar diren egoerak eskainiz, libre izaten bizitzen ikasteko.

OINARRIZKO GAITASUNAK •

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

Gizarterako gaitasuna.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Kultura humanistikorako gaitasuna.

EDUKIAK •

Edertasun ereduak

Informazioa bilatzeko, sailkatzeko, aztertzeko eta adierazteko trebeziaren garapena.

Adostasunetara iristeko prozeduren garapena.

Emakumeen egoerei buruzko sentsibilizazioa.

Elkar lanerako eta lankidetzarako jarrera.

Hainbat gaitasun sozial.

Besteen lekuan jartzeko gaitasuna.

Desberdinekiko begirunea.

Irizpide kritikoz jokatzeko ahalmena.

Munduko emakumeak.

Emakumeen bizimoduak.

Emakumeek betetzen dituzten rolak.

Emakumeen eskubideak.

Indarkeria sexistaren prebentzioa


“Edertasunak” txikitzen gaitu

AKTIBITATEAK HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA 1.- GAIAREN AURKEZPENA ETA MOTIBAZIOA. Materiala: STEE-EILASen kartela , kultur eta etnia ezberdinetako emakume eta gizonen argazkiak (Birmaniako emakume jirafak, Japoniako geishak, mendebaldekoak…) Denbora: saio bat

Indarkeria sexistaren prebentzioa

Taldekatzea: Talde handian Garapena: Saio bat 1.

Asanblada: Irakasleak kultura eta etnia ezberdinetako argazkiak erakutsiko ditu. Haien behaketa egiten eta hausnarketa bultzatzen galderen bidez. Nortzuk dira? Berdintasunak eta ezberdintasunak? Leku berdinetan biziko dira?beraien bizitokia bilatuko dugu?non da? Nolakoa da? Zer jaten dute? Zertan lan egiten dute? Zergatik janzten dira horrela?

2.

Ideiak bilduko dira, ikasleek proposatutako hipotesiak eta erlazioak. zinezkotasuna ziurtatzeko materialen bilaketa proposatuko da.

3.

Guztion artean materialak nola eta non bildu proposatuko dugu.

Ondoren, hipotesi horien

2.-MUNDUKO EDERTASUN EREDUAK Materiala: internet, liburutegia, munduko mapa, kultura eta etnia ezberdinetako emakume eta gizonen argazkiak. Material ezberdinak eta birziklatuak. Denbora: 3 saio Taldekatzea: talde txikia eta handia. Garapena: Irakasleak bildutako informazioa saio hau baino lehen poliki-poliki aurkeztuko du. Lehenengo saioa. 1.

Asanblada: Irakasleak aurreko saioan bildutako informazio eta hipotesiak jasoko ditu. Gelan aurkeztutako ezagupen berrietatik, ikasleek hipotesi horiek egiazkoak ala gezurrezkoak diren kalifikatu beharko dituzte.

2.

Ondoren kultur eta etnia ezberdinetako aurkeztutako pertsonaiak aurkitu eta munduko mapan itsatsi.

3.

Gela taldetan banatuko da. Talde bakoitzak kultura ala etnia bateko informazioaren inguruko horma-irudi bat egingo du, aurreko saioko galderak erantzunez. Nola janzten eta apaintzen dira? Nolakoa da beraien bizitokia? Zer jaten dute? Zertan lan egiten dute?

4.

Behin horma-irudiak bukatuta talde bakoitzak berea aurkeztuko du. Elkar begiratuko dira gelan egin daitezken edertasun elementuak bilatzeko eta ikusteko eramaten ditugunean nola sentitzen garen.

Bigarren saioa 1.

Irakasleak birziklatutako material ezberdinekin tailer bat proposatuko du.

2.

Gela taldetan banatuko da eta talde bakoitzak egokiak diren materialak hautatuko ditu, aukeratutako edertasun elementuak sortzeko eta egin ahal izateko. (jirafen lepoak, geishen plataformak, oin bendatuak, gona estuak, takoiak, …)

Hirugarren saioa. 1.

Irakasleak froga fisikoekin eta trebetasun ezberdinekin ginkana bat osatuko du. Ikasleek, ginkanan aurreko saioan egindako edertasun elementuekin hartuko dute parte.

2.

Behin hori bukatuta, ginkanan bizi izandakoa parte hartzen zuten bitartean elkarren artean kontatuko dute.


“Edertasunak” txikitzen gaitu

3.- ORAINGO EDERTASUN EREDUAK AZTERTZEN. Materiala: STEE-EILASen kartela, internet, aldizkariak, iragarkiak. Denbora: 2 saio. Taldekatzea: talde txikian eta handian. Garapena: Lehenengo saioa. Asanblada: Irakasleak STEE-EILASen kartela aurkeztuko du eta horren inguruan iritziak jasoko ditu. Zer iradokitzen dizue?

2.

Gero hausnarketarako galdera ezberdinak proposatuko ditu. Gure gizartean eder egoteko zein elementu ezagutzen dugu? Norentzat pentsatuak daude? Nortzuk dira gehien erabiltzen dituztenak, emakumeak ala gizonak? Batzuek osasunari kalte egiten diote?

3.

Galdera horiei erantzuteko arbelean horma-irudi handi bat egitea proposatuko da, honek bi atal izango ditu; alde batean emakumezkoa eta beste alde batean gizonezkoa, bertan edertasunerako objektuak itsatsiko dira.

4.

Taldeka emakumezko eta gizonezko edertasun publizitateko objektuak bilatuko dituzte eta arbelean dagoen muralean sailkatuko dituzte.

5.

Behin bukatuta irakasleak galderen erantzunak jasoko ditu eta ondorioak ateratzen saiatuko da .

Bigarren saioa. 1.

Asanblada: Irakasleak unitate didaktiko honetan ateratako ideiekin, guztion artean testu bat osatzea proposatzen du.

2.

Ondoren ikasle bakoitzak bere kartel eta slogan propioa egingo du unitate honetan garrantzitsuena iruditu zaionaren ideiarekin .

LH 3. zikloa eta BH 1. IDEIA ZAPARRADA. Materiala: STEE-EILAS-en kartela, post-itak, boligrafoa edo arkatza. Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Talde handia. Garapena: 1. Irakasleak ikasle bakoitzari 2 post-it banatuko dizkio. 2. Arbelean STEE-EILASen kartela jarriko du. 3. Pentsatu gabe, ikasleek kartela ikusterakoan edertasunarekin lotuta zer datorkien burura bi hitz edo esaldietan post-itetan idatziko dute. 4. Irakasleak jaso eta irakurri ondoren arbelean itsatsiko ditu. Sailkapen mota desberdinak egin daitezke: talde bat gai fisikoekin lotutako esaldiak edo hitzekin eta beste bat emozioak aditzera ematen dituzten hitzekin. 5. Jarraian irakaslek ikasleriak zer edertasun ereduak ezagutzen dituen galdetuko du: historiako garai desberdinen zehar, Birmaniako “jirafa emakumeak”, Ugandako eta massai tributako “labioplato” emakumeak, txinatar emakumeak (flor de loto o de los lirios vendados)… gaur egungo gero eta zabalagoa den kirurgia plastikoa (ezpainak, sudurra, liposukzioak, saihets-hezurrak kentzea…), tatuaiak, pirzinak… 6. Ondorioak: - Edertasunak ez dauka esanahi berdina pertsona guztientzat, ezta garai eta kultura guztietan ere. - Kartelean emakume baten gorputza zatituta agertzen da. - Edertasun lehiaketak - Osasunenganako eragina

Indarkeria sexistaren prebentzioa

1.


“Edertasunak” txikitzen gaitu

Indarkeria sexistaren prebentzioa

2. EDERTASUN EREDUAK MUNDUAN Materiala: Internet, liburutegia, munduko mapa bat Denbora: Bi saio. Taldekatzea: Talde txikia eta talde handia. Garapena: Irakasleak edertasunari buruzko aurreko saioan ateratako ondorioak gogoratuko ditu. Pausuak hurrengoak izan daitezke: 1. Irakasleak ikasleak 4-5 laguneko talde txikitan banatuko du, talde bakoitzean idazkari bat izendatuko delarik. 2. Talde bakoitzak kultura eta edertasun eredu bateko ahalik eta informazio gehien ateratzen arduratuko da (aurreko saiokoak). Talde batek gizonen edertasun ereduak aztertuko ditu. 3. Folio baten taldeko arduradunek emakumeek zergatik beren gorputzetan egiten dituzten aldaketa horiek idatziko dute. 4. Komunean jarriko da eta lehenengo ondorioak aterako dira: ba al daude komuneko jokabide-ereduak?, edertasun eredu desberdinak zer ondorio duten emakumeen osasunengan?, beren eguneko bizimoduan eragina dute?, gaur egun emakumeek ederra egoteagatik edota izateagatik sufritzen dute?, eta gizonek? 5. Emakumeak mapan kokatu. 6. Ondorioak atera eta gero, artikulu bat idazteko proposatu daiteke edo mahai inguru edota debate bat egin. Horma-irudi bat ere egin daiteke. Horretarako ikasleek dokumentazio gehiago beharko dute: Internet, aldizkariak, prentsa…. 7. Komunean jarri eta gero, azaldutako guztiarekin ondorio orokorragoak ere atera daitezke: bizimodu desberdinen arteko desberdintasunak, zergatik ematen ote diferentziak, ona ala txarra ote den, zer egin daitekeen egoera desberdin horien aurrean….

3. GAUR EGUNGO EDERTASUN EREDUAK AZTERTUZ Materiala: Internet, aldizkariak, telebistako programak, iragarkiak… Denbora: Bi edo hiru saio. Taldekatzea: Talde txikiak eta talde handia. Garapena: Irakasleak edertasunari buruzko aurreko saioetan ateratako ondorioak gogoratuko ditu. Pausuak hurrengoak izan daitezke: 1. Irakasleak ikasleak 4-5 laguneko talde txikitan banatuko du, talde bakoitzean idazkari bat izendatuko delarik. 2. Talde bakoitzak hauetako eremu bat aztertuko du: gazteek normalean ikusten dituzten telebistako serieak, gustatzen zaizkien pelikulak, entzuten dituzten abestien letrak, normalean irakurtzen dituzten aldizkariak eta ezagutzen duten publizitatea. 3. Azterketa egiteko jarraibide batzuk emango zaizkie: zer ezaugarri fisiko dituzte protagonistek, ederrak dira?, pertsona horiek horrela egoteko zerbait berezirik egiten dutela uste al duzue, erregimena, kirurgia plastikoa, gimnasioa…? Gogorra al da ederra egon behar izatea beti? 4. Lehenengo ondorioak aterako dira: pertsona ospetsuen gehiengoa, edertasun eredu berberean sartzen dira (estereotipoa). Edertasuna obsesio bihur daiteke osasunarenganako ondorioekin. 5. Folio baten taldeko arduradunek ondorioak idatziko ditu eta komunean jarriko dira. 6. Ondorio orokorrak: Talde desberdinetan kointzidentziarik al dago?. Neska eta mutilen artean desberdintasunik al dago?, neskek eta mutilek pentsatzen dutenen artean?. Gizon gogorra eta emakumea ahula eta ederra izatearen estereotipoa oraindik mantentzen al da? 7. Bukatzeko ikasleria ondoko hausnarketak egitera animatuko dugu: orokorrean gazteek pertsona haien antza izan nahiko genuke? Beraiek bezala izateko zer edo zer egiten dugu?. Gure jarrerak gure osasunengan ondorioak izan ditzake (anorexia, bulimia, gaixotasun mentalak…)? Ezagutzen al dugu kasuren bat non edertasunaren obsesioak gaixotasunera eraman gaituen? Edertasunaren obsesioa gure gorputzaren kontrako bortizkeria kontsidera daiteke? 8. Ondorioak atera eta gero prentsa artikulu bat idatz daiteke eta komunikabide desberdinetara bidali.


“Edertasunak” txikitzen gaitu

EBALUAZIOA Unitatea lantzen den bitartean etengabeko ebaluazioa egingo da besteak beste, behean aipatzen diren teknika eta tresnak erabiliz. Unitatea bukatzean berriz, ikasleen lana baloratuko da markatutako irizpideak jarraituz. Ikasleek ere beraien autoebaluazioa eta unitatearen ebaluazioa egin dezakete.

Ebaluazio irizpideak: Ea garai desberdinetako eta munduko lurralde desberdinetako emakumeen edertasun eredu desberdinetaz jabetu den.

Ea emakumeek ederra egon beharragatik sufritzen dutela ohartu den.

Ea edertasunaren obsesioak osasunarenganako ondorioak dituen jabetu den.

Ea gaiarekiko interesik azaldu duen.

Ea besteen irizpideak errespetatuz talde lanean jarduteko gai izan den.

Ebaluaziorako teknika: Behaketa Ebaluaziorako tresnak: •

Irakaslearen egunerokoa

Portfolioa: Ikasleen lanen balorazioak eta egindako lanen aukeraketa esanguratsua jasotzen duen karpeta. Ikasle bakoitzaren historia izango da.

Ikasleen ebaluazioa unitatearekiko: Elkarrizketarako gidoia: •

Zer da gehien eta gutxien gustatu zaiena eta zergatik?

Zer da ikasi dutena?

Zerk harritu ditu gehien?

Jardueren ebaluazioa Jarduera bakoitzaren bukaeran jarduera beraren ebaluazioa egingo dugu, zerk funtzionatu duen, zerk ez, nola antolatu dugun gela, denbora, ikasleak motibatuta egon diren…guzti hau, behar izanez gero, hurrengo jarduerarako praktika egokitu eta unitatearen bukaeran ezarritako helburuak bete ahal izateko.

Indarkeria sexistaren prebentzioa


“Edertasunak” txikitzen gaitu

BALIABIDEAK: •

www.stop-obsesion.com

youtube: mujeres jirafa, mujeres labioplato.

http://www.rtve.es/mediateca/videos/20091210/aventura-del-saber/646645.shtml (luzea baina interesgarria)

Indarkeria sexistaren prebentzioa

BIBLIOGRAFIA: •

“El cuerpo como delito”. Josep Toro

“El abanico de seda”. Lisa See

“Historia de la fealdad”. Humberto Eco

“Viento del este, viento del oeste” Peral S. Back

“Cuentos Infantiles políticamente correctos” (Cenicienta y Blancanieves) James Finn Garner.

“La Cenicienta que no quería comer perdices” Nunila Lope zeta Myrian Cisneros

FILMAK •

“Las mujeres de verdad tienen curvas” Patricia Cardoso

MUSIKA •

Carmen Paris “De muy buen ver”

Eva Zotes del Canto “Muriendo ante el espejo”

UPNAk argitaratuta “Entra en la vida” (www.unavarra.es)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.