Irakaskuntza EAE Pribatua 55
Lege gordailua BI-2729/00
2013ko EKAINA
www.stee-eilas.org
zenbakia
aurkibidea Horma
2
Editoriala
3
Erretiroaren dekretu berria 4 Carta de derechos sociales para Euskal herria
5
LOMCE: de mal en peor
6
Ordezkoen araudia
7
Berriak
8
Lan Osasuna: Apirilak 28
9
Bangladesh
10
Emakumea
11
Han hemenka irakurritakoak
12
EZ DUGU ETSIKO!
STEE-EILAS 2
2013 EKAINA
stee-eilasirakaskuntzapribatua
EDITORIALA Maiatzaren 30ko greba orokorrak agerian utzi zuen Euskal Herriak ez duela onartzen gobernu ezberdinek daramatzaten politika publikoak eta erasoei erantzuteaz gain urrats ofentsiboak eman nahi dituela Gutun Sozialaren bidez alternatibak emanez. Murrizketa politika horiek esparru guztietan dute isla eta nabardura bereziak hartzen dute zerbitzu publikoetan, kohesio sozialari mina eginez. Irakaskuntza ez da salbu geratzen eta murrizketak, nahi ala ez, irakaskuntzako sektore guztien negoziazio kolektiborako beste oztopo bihurtu dira. Gizarte Ekimenezko sektorean blokeaturik izan dute negoziazioa joan den urteko azarotik. Orain dirudienez, urratsak emateko prest agertu dira Kristau Eskolak eta AICE lan-sarien murrizketen ondorioz sorturiko zorraren kontuan. Bazen garaia! Hitz hauek idazteko orduan zehazturik ez badago ere, sektore mailako plan bat adosteko asmotan daude, ikastetxe guztiek langileekin duten zorra ordaintzeko konpromisoarekin. Ordainean, malgutasuna eskaini du STEE-EILASek epeei dagokienez, ikastetxeen bideragarritasuna zalantzan jarri gabe. Ondo dago, judizializazio arriskua urruntzen delako, baita bukatuko omen direlako, mehatxuak, txantaiak eta presioak direla medio ikastetxeetan eman diren egoera jasanezinak. Lan Hitzarmen berriarena, berriz, beste kontua da. Negoziazio kolektiboaren azterketaren aurrean ikasle txarren moduan ibili dira sektoreko patronalak, eta azken ordurako utzi ondoren presaren presaz dabiltza orain. Zortzi negoziazio saio alferrik galdu ditugu eta orain uztailaren amaierarako nahi dute itxi hitzarmen berria. Baina negoziatzeko borondatea, agian, ez da nahiko izango patronalen abiapuntua genituen eskubideak murriztea bada. Eta arazoa ez da, soilik lansariekin planteatuko (jakin badakigu Tribunal Gorenaren sententziaren gainetik, murriztutako taulak ezartzea nahi dutela), azken lan erreformak irekitzen dizkien zirrikitu guztiak erabili nahi dituztelako. Joko horretan STEE-EILAS ez da sartuko, inoiz ez diogulako babesik emango gure lan-baldintzetan atzerapauso nabarmenak ekarriko dituen Lan Hitzarmenari. Sektorean Administrazioak murrizketak ezartzen dituela, lanpostuak lehentasuna direla, sindikatuen eskaerak errealistak izan behar direla.... onartzen dugu, baina horrek ez du esan nahi txeke zuririk jarriko dugunik patronalen eskuetan. Eta bide horretan, pozgarria da sindikatu guztiak ildo beretik joatea, joan den maiatzaren 23an EAEko hiru hiriburuetan izan ziren mobilizazioetan adierazi zen bezala: Gure lan eta gizarte eskubideen alde.
La huelga general del 30 de mayo fue un paso más en la resistencia contra las políticas públicas y en favor de la construcción de alternativas (La Carta Social). Las políticas de recortes lo salpican todo e inciden especialmente en los servicios públicos. Así, los famosos "ajustes" son una dificultad más a tener en cuenta en la negociación colectiva de todos los sectores de enseñanza. En el ámbito de los centros de Iniciativa Social, tras meses de paralización, parece que se pueden dar pasos en el tema de la deuda, con el compromiso de pago por parte de todos los centros. A cambio, ofreceremos flexibilidad en los plazos, respetando la vialidad de los centros. La cosa está más complicada en la renovación del convenio. No es suficiente tener voluntad o interés en negociar para llegar un acuerdo. Las prisas por negociar antes de agosto no pueden ocultar las dificultades: proponer las tablas salariales que declaró ilegales el Tribunal Supremo o intentar aprovecharse de las cuestiones que plantea la última reforma laboral. STEE-EILAS no dará su apoyo a ningún acuerdo que suponga un paso atrás en los derechos laborales. En ese sentido, valoramos como positivas las movilizaciones que todos los sindicatos del sector hicimos el pasado 23 de mayo.
stee-eilasirakaskuntzapribatua
2013 EKAINA
3
ERRETIROEN DEKRETU BERRIA Langileen lan baldintzetan murrizketa gehiago dakarzkigu, orain "lan bizitza luzatzea" eta "zahartze aktiboa" aitzakiarekin 2013ko martxoaren 16an BOEn argitaratu zen erretiroaren hainbat motatako baldintzak arautzen dituen dekretua. Gogoratu dezagun Zapaterok eta CCOOk eta UGTk sinatutako lehenengo pentsioen erreformak jubilazio arruntaren adina atzeratu zuela: 2013tik 2018ra hilabete bat urtero, eta 2027ra arte bi urtero, 67 urtetan kokatu arte. Bigarren erreforma honekin, aurretiko jubilazioa zigortzen da bereziki: a) Langileari leporatu ezin zaion aurretiko jubilazioa: jubilazio arruntaren adina baino 4 urte lehenago (beraz, orain 61 urte eta 2027an 63 urte). 33 urte kotizatuak eta beste baldintza batzuk behar dira. Pentsioa gutxitzen da bi faktoreen arabera: kotizatutako urteak eta jubilazio arrunterako falta diren hiruhilabeteak. Adibidez: 38 urte kotizatu eta 4 urte lehenago jubilatzean, %30eko gutxiago kobratuko da. b) Borondatezko aurretiko jubilazioa: arrunterako behar den adina izan baino bi urte lehenago har daiteke, 35 urtez kotizatu bada. Aurreko modalitatean bezalako faktoreengatik, pentsioa %16 jaitsi daiteke. Gainera, gehienezko pentsioa %98 edo 96ra jaisten da (urte bat edo bi lehenago hartzekotan). c) Jubilazio partziala edo "contrato de relevo"
delakoa. Baldintzak ere gogortzen dira: enpresan azken 6 urtez egon, 33 urte kotizatuak izan eta erretiratze arrunterako lau urte edo gutxiago falta izan. Egin behar den lana, jarduera arruntaren gutxienez %50 da edo %25, errelebista finkoa eta jardunaldi osokoa bada. d) Pentsioa eta lana bateragarriak izan daitezke, pentsioa %50era jaisten lan egiten den bitartean. Adin legalera eta oinarri erregulatzailearen %100era helduz gero egin daiteke bakarrik. e) Beste neurri batzuk agertzen dira dekretuan: gogortzen dira 55 urte baino nagusiagoentzako diru laguntzak familiaren diru sarrerak aintzat hartuta; enpresa handiei errazten zaizkie kaleratze kolektiboak arazo ekonomikoak alegatuta, eta abar. STEE-EILASek salatu nahi du egiteko modu hau: Errege-dekretu baten bidez, lege-prozedurarik gabe, langile guztien lan baldintzak okertu sistema ekonomiko honen onurarako. Nafarroako eta Eusko gobernuei exijitzen diegu dekretu honen eraginak arintzeko neurriak har ditzaten, eta beste eragileekin batera, Euskal pentsio sistema propioa lortzeko pausuak eman ditzaten.
NUEVO DECRETO SOBRE JUBILACIONES (segunda reforma de las pensiones) Tras la decisión de retrasar la jubilación ordinaria hasta los 67 años, el decreto del 16 de marzo restringe las condiciones para acceder a la jubilación parcial o a la anticipada, tanto voluntaria como no: hay que trabajar más años y tener más tiempo cotizado, y la pensión se reduce más. STEE-EILAS denuncia este nuevo recorte social y económico, que ataca a los derechos de quienes vemos prolongada involuntariamente nuestra vida laboral y de quienes, con medidas como éstas, ven disminuir sus posibilidades de acceder a un trabajo digno.
4
2013 EKAINA
stee-eilasirakaskuntzapribatua
POR UNA CARTA DE DERECHOS SOCIALES PARA EUSKAL HERRIA Aurreko maiatzaren 30an Euskal Herriko gizarte eragile eta sindikatu anitzek greba orokorrera deitu genuen. Askotariko arrazoiak izan ziren deialdi hau egiteko, baina euren artean "novedadea" bat agertzen zen: "Eskubide sozial eta laboralen errespetuan eta justizia sozialean oinarrituko den eredu berri baten eraikuntzaren alde egingo duen Eskubide Sozialean Gutuna bultzatzea". Lehengo urratsa maiatzaren 25ean hiru hiribuetan "Por una carta de derechos sociales" lelopean eginiko manifestazioak izan ziren. Gutun honek suposatzen du sistema honi alterbatibarik ematea. Egun lan eta gizarte eskubideak pairatzen ari diren atzerabidearen aurkako harresia. Prozedura abian jarri da. Ahalik eta esku hartze zabalena bermatuz Gizarte Gutuna gizarte eragileen jarduerarentzako oinarri izan behar da eta bizitza hoberako gurariak jaso behar ditu.
El pasado 30 de mayo, GUNE (colectivo formado por diversos sindicatos, entre ellos STEEEILAS, y numerosas organizaciones sociales) convocó una nueva huelga general - la 8ª desde mayo de 2009- en Hego Euskal Herria. Entre las numerosas razones que nos llevaron a convocarla - exigir a las instituciones la no aplicación de los recortes, giro radical en las políticas sociales, una política fiscal justa y progresiva, conseguir un nuevo marco de relaciones laborales,…- una "nueva" aparecía entre ellas: el compromiso social y sindical para impulsar una Carta de Derechos Sociales que apuesten por la construcción de un nuevo modelo basado en el respeto de los derechos sociales y laborales basados en la justicia social. El primer paso se llevó a cabo el pasado 25 de mayo. Ese día se reunieron por primera en Gasteiz distintos grupos para debatir sobre ello y a la tarde se convocaron manifestaciones en las cuatro capitales. Miles de personas manifestamos nuestro desacuerdo con el sistema y reivindicamos un cambio radical de las actuales políticas sociales, económicas y laborales. Este compromiso supone pasar de la denuncia y reivindicación de que otro modelo de sociedad es posible a ofrecer a la sociedad
stee-eilasirakaskuntzapribatua
vasca una alternativa a este sistema. Una alternativa, y hoy en día una necesidad, que signifique un muro de contención al retroceso del conjunto de los derechos sociales. La falta de reparto del trabajo productivo y reproductivo, , la necesidad imprescindible de una profunda reforma fiscal, el endurecimiento del acceso a las prestaciones sociales, los recortes en sanidad y educación ,…., en fin, la pérdida de derechos laborales y sociales que sufrimos la mayor parte de la ciudadanía hace necesaria una respuesta. Más allá de los recortes puntuales (salarios, mayor jornada, mayor ratio de alumnado/aula) de las reformas parciales ( laborales, LOMCE, pensiones,… ) debemos ir conformando el camino que nos lleve a un modelo propio para Euskal Herria basado en el respeto de los derechos sociales y laborales y la justicia social. Estas organizaciones acordaron debatir de modo abierto - lo más participativa posibley redactar una Carta Social que sea la base de actuación de los movimientos sociales y sindicales en Hego Euskal Herria y que recojan nuestras aspiraciones para una vida mejor.
2013 EKAINA
5
LOMCE: DE MAL EN PEOR El pasado viernes 17 de mayo, el Consejo de Ministros aprobó el Proyecto de Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa (LOMCE) que propone la modificación parcial de la actual LOE. Con esta decisión, el PP impone su modelo educativo por encima de la opinión contraria de la casi totalidad de los agentes educativos, sociales y políticos de todo el Estado. El Proyecto ha iniciado su trayectoria parlamentaria, pero con pocas posibilidades de modificaciones sustanciales dada la mayoría absoluta del partido del gobierno. Es posible que se apruebe para el próximo mes de octubre y podría aplicarse, incluso desde el curso 2014-15. El texto que ha aprobado el Consejo de Ministros ratifica todas las medidas polémicas que venían proponiéndose. En concreto se mantienen cuestiones como la segregación temprana del alumnado, las medidas para fomentar la competitividad y el ranking entre centros, la pérdida del valor social de la educación en favor del mercado, la falta de garantías en la gestión democrática y participativa de los centros, las reválidas, el fomento de la enseñanza privada... sumamente preocupantes y regresivas. En el Proyecto se recogen, igualmente varias novedades: - Nuevo estatus de religión. Cediendo a las presiones de la Conferencia Episcopal, la religión pasará a ser evaluable con una nota que contará para la media del curso a todos los efectos, salvo para las evaluaciones finales de etapa. La religión y su alternativa se ofertarán también como optativas, con lo que el marco horario deberá ensancharse.
-Cambios en el sistema de promoción. No podrán presentarse a la evaluación final de la ESO con más de dos suspensos y tampoco si las dos materias que no se han aprobado son matemáticas y lengua española o lengua cooficial. -Evaluación Final de Primaria. Desaparece la obligación de que sea profesorado externo quien aplique esta prueba al finalizar sexto , si bien el gobierno español seguirá siendo quien las diseñe estableciendo sus características y los criterios de evaluación. - El castellano lengua vehicular. Para garantizar este derecho en todas las CCAA, el gobierno pagará el coste de escolarizar al alumno-a en un colegio privado donde estudie en castellano; luego Madrid detraerá ese importe de la financiación autonómica. En conjunto son medidas regresivas que dejan entrever el objetivo último de esta reforma, que es la puesta en marcha de un nuevo modelo educativo uniformador, mercantilista y que desde el punto de vista pedagógico no mejora en nada el actual. STEE-EILAS hace un llamamiento a la comunidad escolar y a la sociedad en general para que defienda su sistema educativo ante esta agresión que trasciende el ámbito educativo. El Gobierno vasco y el de Navarra deben tomar cartas en el asunto, defendiendo su marco competencial y blindándolo frente a la aplicación de la LOMCE. De la misma manera, a nuestro juicio, los diversos agentes sociales, políticos y sindicales debemos dar un paso firme en ese sentido.
LOMCE: GERO ETA OKERRAGO Aurreko maiatzaren 17an Ministro Kontseiluak LOMCE proiektua onartu zuen. Erabaki honekin PPk bere hezkuntza eredua inposatu du alderdi politiko eta hezkuntza eta gizarte eragile guztien iritzien aurka. Proiektuak bere bide parlamentarioa jarraituko du eta litekeena da 2014-15 ikasturtean indarrean jartzea. Proiketu honek aurretik ezagutzen genituen neurri atzerakoiak ditu. Hala nola, ikasleen bereizkuntza goiztiarra, ikastetxeen artean lehiakortasuna eta rankigna bultzatzeko neurriak, hezkuntza-sistema merkatu-ekonomiaren zerbitzura jartzea, ikastetxeen funtzionamendu eta kudeaketa demokratikoa desagerraraztea, errebalidak, pribatizazioa bultzatzea. STEE-EILASek dei egiten die hezkuntza-komunitateari eta gizarte osoari gure hezkuntza sistema defenda dezaten. Gasteizeko eta Iruñako gobernuek esku hartu behar dute auzi honetan, bere eskuduntzak defendatuz eta LOMCE-k suposatzen duen erasoaren aurka babestuz.
6
2013 EKAINA
stee-eilasirakaskuntzapribatua
ORDEZKOEN ARAUDIA: ZALANTZAK ETA KEZKAK Ordezkapenetarako araudi berria irailean argitaratu zen baina ez da oraindik aplikatu bere osotasunean. Gainera Administrazio berriak aldaketa batzuk egin dizkio. Hala ere, aldaketa nagusiak ez ditu abian jarriko (zonaldeak, eguneroko esleipen telematikoa, 50 kmko desagerpena...). Aurtengo ordezkoen birbaremazioa, orduan, araudi berriarekin egin da baina irizpide zaharrekin. Publikako ordezkoen araudi berria argitaratu (BOPV 2012ko irailaren 11) eta 7 hilabete beranduago harekin bueltaka jarraitzen dugu... Etengabeko murrizketen ondorioz, publikako ordezkoen egoera gero eta larriagoa da. Sufritzen duten lan baldintzei eta prekarietateari gehitu behar zaio legediaren aldaketa amaiezinak eragiten duten segurtasun falta. Hiru urte, bost zirriborro eta kontuan hartu ez zuten alegazio ugari beharrezkoak izan dira administrazioak ordezkoen araudia prest izateko. Irailean argitaratzeak harritu gintuen eta lehenengo arazoak sortu ziren. Nola batu araudi berriak ezarritako zonaldeak eta ordezkoek aukeratuta zituzten lurraldeak? Eta lanaldi murriztuari uko egiteko 50 km-tako bermea desagertuko zen? Gure protestak oraingoan zerbaitetarako balio zuten eta 50 km-takoa eta zonaldeak bertan behera uztea erabaki zuten, hurrengo birbaremazioa egin arte, aurtengoa.
- Zailtasun bereziko lanpostuetan egindako ordezkapenak puntuazio bikoitzarekin saritzen dira. - Zerrenden "garbiketa" egingo da birbaremazio bakoitzean.
Hauexek dira araudi berriaren aldaketa nagusiak: - Zonaldeetan banatzen dira lurraldeak. Aitzakia honekin, lanaldi murriztuan, 50 km baino urrutiagoko ordezkapenei ezin zaie uko egin. - Eguneroko ordezkapenak esleipen telematikoaren bidez esleitu nahi dira. ( bi hauek 2013-14 ikasturtean ez dira ezarriko)
Orain Administrazio berria dugu eta lanean hasi bezain pronto, honek ere araudiari hainbat moldaketa egin dizkio. Zer da administrazioak aldatu nahi duena? - Guztion lasaitasunerako: *Zonaldeak eta eguneroko telematikoa bertan behera, oraingoz. * Zerrenden garbiketa 1go aldiz 2017an egitea. - Zalantzagarriak: *Hizkuntza Eskakizuna bai baina Prestakuntza Pedagogikoa ezin da aurkeztu birbaremazioa eta gero. Orain arte biak aurkez daitezke. *Zerrenda bereizitako pertsonek ezin dituzte aldatu ordezkapenen aukerak. - Kezkagarriak. *EPEa gainditu duena gainditutako espezialitate horretako zerrendan sartzea. *Lanpostu bereziak, (espetxeetan egindako zerbitzuak), puntuazio bikoitzarekin saritzen dituzte. Laburtuz, aurtengo birbaremazioa, araudi berriarekin egingo da baina irizpide zaharrekin.
- Perfilik gabeko irakasleak onartzen dira hainbat espezialitatetan. - Erlijio irakasleak apezpikuaren eskutik sartzen dira zerrendetan. - "Ate" berria zabaltzen da zerrendetan sartzeko: EPE gainditzea.
NUEVA NORMATIVA DE SUSTITUCIONES (Bopv 11/09/2012) La nueva normativa de sustituciones se publicó en septiembre pero no se ha aplicado todavía en su totalidad. Además la nueva Administración ha introducido algunos cambios más. Sin embargo nos ha comunicado que no pondrá en marcha los grandes cambios que propone la normativa (establecimiento de zonas, desaparición de los 50 km en jornadas reducidas, adjudicación telemática diaria de las sustituciones...). Así que la rebaremación de este año se hará con la normativa nueva pero con los criterios viejos.
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
2013 EKAINA
7
BERRIAK OTRA SENTENCIA OBLIGA A PAGAR A UNA IKASTOLAS CANTIDADES RECLAMADAS POR LOS RECORTES MAS UN 10% DE INTERESES Con fecha 28 de mayo de 2013 el juzgado de lo Social nº 7 de Bilbao ha dictado sentencia sobre la de manda interpuesta por dos trabajadores de la Ikastola Urretxindorra contra la empresa por la reducción unilateral de las retribuciones salariales. Esta sentencia hace referencia a las sentencias del TSJ del País Vasco y del Tribunal Supremo, las cuales consideraban inatendibles tales reducciones unilaterales. Tras enumerar los hechos probados el tribunal condena a la empresa Ikastola Urretxindorra a abonar las cantidades solicitadas por los demandantes, así como al interés de un 10% en concepto de mora por el pago. Contra esta sentencia no cabe interponer ningún recurso, por lo que la sentencia es firme. La sentencia de Urretxindorra vuelve a dar la razón a los trabajadores y trabajadoras de la enseñanza concertada que en defensa de sus derechos han acudido a los tribunales e indica a las distintas organizaciones patronales cuál es el destino final de nuestras reclamaciones. Por otro lado, en el colegio Askartza Claret de Leioa se ha llegado a un acuerdo antes del juicio entre los trabajadores y trabajadoras que reclamaban, a través de STEE-EILAS, el pago de la deuda generada hasta diciembre de 2012, y la empresa . La deuda, tal y como solicitaba nuestro sindicato, se pagará antes de septiembre. STEE-EILAS considera necesario sendos acuerdos en Ikastolas y Centros de Iniciativa Social que solucionen este contencioso de una manera definitiva y nos permitan avanzar en la negociación de los nuevos convenios colectivos.
JUBILACIONES Y JORNADA PARCIAL El Tribunal Constitucional (TC) ha dictado una sentencia en la que declara "inconstitucional y nulo" el sistema con el que se calculan los periodos de cotización en los contratos a tiempo parcial cuando se solicita el cobro de una pensión contributiva. Este método de cómputo, vigente en la Ley General de Seguridad Social desde 1998, ya fue cuestionado por el Tribunal de Justicia de la Unión Europea el pasado mes de noviembre. El TC ha hecho suya la interpretación de la justicia europea y considera que la regla de cálculo contenida en la normativa española "lesiona" el derecho a la igualdad) y es "discriminatoria" por razón de sexo, ya que la mayor parte de los trabajadores a tiempo parcial en España son mujeres.
zaie, onartu berri den araudi berriaren interpretazio maltzurra eginez. Gogoratu behar da irakasle hauek tokian tokiko Gotzainak aukeratzen dituela. Ondorioz, instituzio publikoetatik kanpo dagoen pertsona batek erabakitzen du zein den gai eta zein ez eskolak emateko, eta ez ohiko sarbide arbitrario eta ideologiko honen bidez, irakasle horiek lortzen dute lana ikastetxe publikoetan, besteentzako ezinezkoa dena, gainerako zerrendak itxita daudelako.
MOVILIZACIONES EN ENSEÑANZA PRIVADA Bajo la convocatoria unitaria de ELA, LAB, CC.OO. y STEE-EILAS las trabajadoras y trabajadores de Ikastolas y Centros de Iniciativa Social salimos a la calle el 23 de mayo para denunciar los recortes que están imponiendo tanto el Gobierno Vasco como las patronales de la enseñanza privada, defender nuestras condiciones laborales y exigir el cumplimiento de los convenios así como una verdadera negociación. Cientos de personas participaron en las manifestaciones que recorrieron por la tarde las calles de las tres capitales de la CAPV detrás de las pancartas en las que el lema era. "En lucha por nuestros derechos laborales y sociales".
ESKOLA 2.0 ETA WIFIa 2010an, Eskola 2.0 programa ezarri zenean, STEE-EILASek bere desadostasuna agertu zuen hainbat arrazoingatik. Une hartan oso kezkatuta egon ginen (eta jarraitzen dugu) uhin elektromagnetikoei buruz komunitate zientifikoan dagoen eztabaidagatik. Talde asko dira Europako Parlamentuko Asanbladak sinatutako 1815 erresoluzioko aholkuak jarraitzeko eskatzen dutenak, esposizio maila jaitsi eta ordenagailuetako konexioak kableen bitartez egiteko gomendatuz. Jokabide hau defendatuz EAEko bi ikastetxek kableen bitarteko konexioak eskatu zizkioten administrazioari eta hara non, administrazioak ez onartzeaz gain, ordenagailu guztiak kendu zizkien. Orain, ARARTEKOk arrazoia eman die ikastetxe hauei eta gomendio batzuk egin dizkio departamentuari. Hain zuzen, programan sartzeko baldintzak errebisatzeko eta uhinen esposizio maila jaisteko neurriak ezartzeko eskatzea.
PRIBILEGIOKO TRATUA SALATUZ STEE-EILAS sindikatuak salatu nahi du Hezkuntza Sailak irakaskuntza publikoan lanean diharduten erlijioko irakasle ordezkoei eman nahi dien pribilegioko tratua, gainerako irakasleekiko guztiz diskriminatzailea dena. Izan ere, erlijio zerrendetan ordezkapenak betetzen ari diren irakasle interinoei beste espezialitatetako zerrendetan sartzeko aukera eman
8
2013 EKAINA
stee-eilasirakaskuntzapribatua
LAN OSASUNA
APIRILAK 28, LAN OSASUNEKO NAZIOARTEKO EGUNA Apirilaren 28an, Lan Osasuneko Nazioarteko Eguna ospatu zen. Burutu ziren hainbat ekitaldiren artean gutxi izan ziren irakaskuntzarekin lotuta egon zirenak, gure lanaren ondorioz jasotzen ditugun arriskuak ikusezinak dira eta. Baina irakaskuntzan aritzen garenok ondotxo dakigu zer dakarkigun gure egunerokoak: ahotseko gaitzak (noduluak bakarrik onartuta daude lan gaixotasun bezala), bizkarreko minak, ikasleek kutsatzen dizkiguten gaitzak eta batez ere estresa. Ez da lehenengo aldiz estresari buruz hitz egiten dugula, baina, garai honetan non murrizketak gai nagusi bihurtu diren, non ordezkapenak betetzen ez diren, non hainbat kasutan ratioak gainditzen diren eta gainera gaixotzeagatik zigortzen gaituzten (ezin dugu ahaztu soldataren kenketa galanta gaixorik egoteagatik) estresari buruz hitz egitea ezinbestekoa da. Gero eta handiagoa den zama honek estresa areagotzen baitu. OMEk argitaratutako lan osasunaren inguruko gomendioetan (Espoo 1999), estresa langileen osasunerako arazo nagusienetako bat dela onartzen da. Estresatuta dagoen langile batek, gutxiago produzitzeaz aparte, laneko segurtasun gutxiago ere izaten du. Laneko estresa, pertsona batek bere gaitasun, jakintasun edo funtzioekin bat ez datozen laneko presio eta eskakizun aurrean izan dezakeen erre-
akzioa da. Hau, langileak ikuskatzaile edo lankideengandik laguntzarik jasotzen ez duela sentitzen duenean areagotu egiten da. Lan giroan presio maila bat izatea saihestezina dela eta lan egiteko presio pixka bat lagungarria izan daitekeela egia bada ere, presio hau gehiegizkoa edo jasanezina denean langileen osasuna benetan kaltetuta atera daiteke. Muturreraino eramanda arazo psikologiko edota psikiatrikoak ere sor daitezke. Laneko emaitzak nolakoak izango diren aipatu gabe. Mutur hauetaraino ez iristeko prebentzio lana ezinbestekoa dela ez dugu zalantzarik. OMEen ustetan laneko estresaren sorburuen artean hauexek daude: lan antolaketa txarra, exijentzia maila altuegia, laguntza falta, ezagupen desoreka, epe zorrotzegiak, lanarekiko segurtasun falta (galde diezaiegun ordezkoei), lantokian mailaz igotzeko aukera eza, sozialki baloratu gabeko lanbidea, beste pertsonen eta beren arazoen ardura izatea, erabakiak hartzeko parte hartze txikia, lidergo ez egokia, erakundearen helburu eta estruktura ez egokia eta abar luze bat. STEE-EILASen gure langileriaren estresa prebenitzeko modu asko dagoela uste dugu, baina neurri guztiek, giza zein materialak izan, errekurtsoen igoera behar dute. Horretarako murrizketen politika hau salatzen eta Departamentuari ez babesteko exijitzen jarraituko dugu.
STRES El stres laboral es la reacción que puede tener una persona ante exigencias y presiones laborales que no se ajustan a sus conocimientos, capacidades o funciones y se agrava cuando siente que no recibe apoyo de colegas y supervisores. En esta época de recortes en que no se cubren sustituciones, estamos por encima de ratios y en las que se nos castiga con una reducción considerable del sueldo si nos ponemos enfermos, el stres que de por si acarrea nuestro trabajo se agrava considerablemente. Por eso, desde STEE-EILAS seguiremos denunciando esta política de recortes y exigiendo a nuestro departamento la no aplicación de los mismos.
stee-eilasirakaskuntzapribatua
2013 EKAINA
9
JENDARTE MUGIMENDUAK
Bangladeshen gertatutakoa eta arropa denda multinazionalak. Telebistan, teleberrietan ikusi diren Bangladeshko azken irudiak lurrikara baten ondorioak zirudien. Jausitako eraikuntzak pilatuta zeuden eta larrialdirako taldeak bizirik eta ez bizirik zeuden pertsonak erreskatatzen saiatzen ari zirela ikusten zen. 3. munduan gertatutako tragedia bat? Eraikuntza horretan dauden enpresetako bezeroak gertukoak eta ezagunak dira oso. Zortzi pisuko eraikuntzak erropa lantegiak zituen eta Europako eta Estatu Batuetako marka ezagun batzuentzako - Mango, Zara, HM, El Corte Ingles- lan
eraikuntzak beste 100 urte iraungo zuela. Megafonoekin langileburuek lanera joateko agintzen zieten eta kanpoan gelditzen ziren langileak paga gabe geldituko zirela jakiarazten zieten. "Gutako inork ez zuen sartu nahi. Langileburuak makilekin etorri ziren eta sartzen derrigortu gintuzten". Eraikuntza goizeko bederatzietan eraitsi zen. Langileak ez daukate aukerarik, 37 dolarretako soldata jasotzen dute. Enpresa multinazionalentzako eskulan merkea eta perfektoa zen. Bangladeshko sindikatuek, atzerriko sindikatu
egiten zuten. Eraikuntzaren jabea, oraindik ere ez omen dakite non dagoen, boterean dagoen alderdi politikoko kidea zen. Bost solairuko eraikuntzatik hiru solairu gehiago eraikitzea agindu zuen, eta horrela jausteko arriskua areagotu zen. Dena dela, egiten diren inspekzioak alferrikoak direla ezaguna da. (2012an, 112 langile zendu ziren sute bategatik beste erropa lantegi batean.) 336 pertsona hil diren enpresa honetan aurreko egunean arrakala handiak ikusten ziren. Poliziak eraikuntzako jabeari ateak ixteko eskatu zion inspekzio bat egin arte. Harrezkero langileak ez zuten eraikuntzan sartu nahi eta horren aurrean elkartu ziren. Jabeak, behin eta berriro, arriskurik ez zegoela zioen eta
batzuen aholkuak jarraituz, gobernu kanpoko ikuskaritza-sistema nazional bat ezartzea eskatu zuten 2011n, enpresa guztiak araudia betetzen duten ala ez egiaztatzeko aukera izateko eta betetzen ez duten enpresak ixteko. Multinazional bakoitzak 500.000 dolarreko ekarpena egin behar zuen eta oso garestia zela esanez uko egin zioten ideiari. Horrez gain kontrolaren ondorioagatik erantzukizun legalak izatea ez zuten egokia ikusten. Erantzukizunak ez dira jatorrizko herrialdeetan aurre egin behar duten desberdinak, baina argi dago beraien ekoizpena Txina eta Bangladesh bezalako herrialdeetara eramaten dutela kostuak jeisteko zein langileen lan eskubideak zapaltzeko.
10
2013 EKAINA
stee-eilasirakaskuntzapribatua
EMAKUMEA KRISIALDIAREKIN EMAKUMEAREN OSASUNA OKERRAGO! Krisialdi ekonomikoari buruz egindako hainbat ikerketen emaitzek diotenez, garai hauetan, gaixotasunen gehikuntza dago, batez ere buru-osasunekoak, hala nola, depresioa, drogen menpekotasuna... eta honekin batera heriotza tasa handitu egiten da: gaixotasun kardiobaskularrak, lesioak eta suizidioak. Indarkeria gehiago ere egoten da orokorrean eta, bereziki, emakumeen aurkako indarkeria etxeko esparruan. Krisiak, langabeziak eta kalean edo etxebizitza prekarioetan bizi diren pertsonen kopuruak harreman zuzena du gaixotasun infekzioso hartzeko arriskuaren areagotzearekin. Era berean, garai hauetan gobernuak eta enpresek albo batean uzten dituzte beren laneko osasun neurriak eta horrek lan istripu eta heriotzen gehikuntza dakar. Bien bitartean erabaki politikoek bankuen erreskatea eta defizita jaistea lehenesten dute osasun esparruan murrizketak ezartzen dituzten bitartean. Osasun sistemaren sartzeko baldintzak gogortu egin dira, itxaron zerrenda handiagoak dira, kirurgikoak zein medikoak, eta honekin batera ematen den arreta-kalitatea eskasagoa. Krisiak baliabide gutxiago duten emakumeengan eragina handiagoa da, batez ere gazteak eta etorkinak diren emakumeengan. Depresioak
garrantzi berezia hartzen du eta emakumezkoei gizonezkoei baino gehiago eragiten die, eguneroko jardunaldi bikoitzari lan segurtasun eza, menpekotasuna eta langabetuen familiei zuzendutako laguntzaren murrizketa gehitu behar zaiolako. Gainera, estresak nerbio eta hormona sisteman du eragina eta horrek immunitate sisteman ondorioak ditu: hilekoaren nahasteak, bularretako minbizia, infekzioen arriskua, diabetesa, hipertentsioa, muskulu eta artikulazioetako mina, bihotzekoak,... Berriki egindako ikerketetan, arrisku baskularren faktoreei dagokionean, emakumezkoen pronostikoa gizonezkoena baino okerragoa dela baieztatu da, batez ere, paziente zaharragoak izanik diagnostikoa atzeratu egin delako. Langabezian dauden emakumeen artean, haurdunaldiaren borondatezko etenaldia areagotzeko joera ikusi da. Askotan klinika pribatuetara jo behar izaten dute osasun publikoan atzerapenak izaten direlako. Hau guztia areagotuko da Gallardonek proposatutako abortu legearen erreforma aurrera badoa: prekarietate egoeran dauden emakumeak legez kanpoko abortuak egitera behartuta egongo dira bere osasuna arrisku larrian jarriz.
EN TIEMPOS DE CRISIS LA SALUD DE LAS MUJERES MÁS PERJUDICADA Investigaciones realizadas sobre los efectos de la crisis en la salud demuestran que aumentan las enfermedades, sobre todo mentales lo que lleva a depresiones, drogodependencias, lesiones y suicidio. También aumenta la violencia en general y la doméstica contra las mujeres en particular. Esto afecta especialmente a las mujeres jóvenes emigrantes y a las desempleadas que muestran un índice alto de depresiones. La crisis produce también más casos de hipertensión, diabetes, infartos, alteraciones hormonales y cáncer de mama.
stee-eilasirakaskuntzapribatua
2013 EKAINA
11
e
HAN HEMENKA IRAKURRITAKOAK:
MALA HIERBA La derecha española ha considerado el Ministerio de Educación como una finca de su propiedad. Junto a la iglesia católica ha defendido ese bastión, desde el cual ha ejercido históricamente una posición de dominio sobre la conciencia de los ciudadanos. De hecho, la educación laica proclamada por la II República fue una de las causas de que la derecha entrara de forma muy violenta en su demolición y , alcanzada la victoria, estableciera una feroz represión contra los profesores y maestros partidarios de la escuela pública. Ese ministerio se ha convertido desde entonces en un territorio de combate ideológico... Manuel Vincent El País 19-05-2013
ZAPATAK Gorpu asko zapatarik gabe agertzen da azken gerrako zangetan. Fusilariek jabetzen ziren oinetoakoez."Gurea bota eder batzuekin eta jertse batekin etxeratu da albarekin", hala entzun omen zion Carmen Barojak Berako emakume bati Beste istorio anker bat, Antonio Miguel Plazarena. Ikuskaria zen Salamankako udaletxe batean Frente Popularretik. Haren biloba batek kontatu berri du "Gure aitak 50 urte eta 5 seme-alaba zituen akabatu zutenean. Gure aitak ez digu orain gutxi arte txintik esan hartaz. Izuturik bizi izan da; aitonaren zapatak tabernako balda batean urtetan eta urtetan, trofeo gisa. Adineko bezero guztiek zekiten norenak ziren". Zapatak, denen bistan. Senideek, ordea, ez dute oraindik gorpua zangatik ateratzeko baimenik lortu. Ohitu beharra omen dago defuntuekin, osasun mentalak eskatzen omen du. Hil berriekin askoz zailagoa izan ohi da, aspaldi hildakoekin baino. Baina ez beti. Anjel Lertxundi Berria, 2013ko maitzaren 17a
12
Piramideetan lan egin nahi dut Gizah (Egipto) K.a. 2550. IV. dinastiako faraioak aginduz piramideak eraiki zituzten, baina ez esklabuek, orain arte uste bezala, eskubideak zituzten langileek baizik. Hala, besteak beste, absentismorako arrazoi "justifikatuen" bilduma oparoa bildu dute arkeologoek; gutxi batzuk aukeratu ditugu: - Senitarteko bat balsamatzea. - Eskorpio batek hozka egitea. - Osapakizun baterako garagardoa prestatzea. - Mozkortuta egotea. - Senar-emazteen arteko eztabaida batean, emaztearen jipoia jasatzea.
2013 EKAINA
stee-eilasirakaskuntzapribatua